Issuu on Google+

KIROLAREN GALA – ONDARROA

KIROL SARIAK - 2013


2013. URTEKO AIPAMEN BEREZIA

Ondarroako Udala


Aurtengo saritua EGITASMO BAT DA


Dina Bilbao Barruetabe単a Ondarroan jaio zen 1960ko abenduaren 31n. Ondarroako Kami単azpi auzoan igaro zuen haurtzaroa. 20 bat urte zituela Tolosara joan zen bizitzera, baina behin ere galdu barik hartuemana Ondarroarekin, orokorrean, eta, bereziki, familiarekin eta koadrilarekin.


Laster bilatu zion bere bizitzari zentzua eta bizimodu berezi bezain ez ohikoan kirola, natura eta abentura uztartu zituen. Beste herrialdeetako ohitura, kultura, hizkuntza eta kezken inguruan zituen jakin-minak eman zien zentzua mundu osoan zehar egin zituen bidaiei eta abenturei.


Bi ezaugarri azpimarratzekotan Dinarengan, hauexek azpimarratuko genituzke: naturarekiko errespetua eta maitasuna; haren kirolzaletasunak, bestalde, eraman zuen aitzindari izatera zenbait kiroletan, besteak beste, iraupeneko eskian, duatloian, udako zein neguko triatloietan, txirrindularitzan eta piraguismoan.


1997. urteko ekainean desagertu zen Karibe itsasoko uretan. Bi urte zeramatzan Antiguako irlan bizitzen eta 36 urte zituen Dinak. Erreskate taldeek itsasontziaren zati batzuk bilatu bazituzten ere, beraien arrastorik ez zuten aurkitu.


Omenaldi xume bezain hunkigarriak egin zizkieten Ondarroako eta Tolosako lagunek, Saturrarango hondartzan lehena eta Tolosan, aldiz, biharamunean. Ordutik dago Akilla gainean, ondo-ondo zainduta, lagunek jarritako oroigarri polita, “talaieroen� antzera, uneoro itsasoari begira.


Urteak daramatzate jadanik ZAPATO AZULEKO ekimenen barruan DINAMARTXI antolatzen, Tolosatik Ondarroara bizikletan, eta azken urteotan baita mendiz mendi ere, oinez, bi herriak elkartuz.

Izugarrizko jendetzak egiten die ongi etorria guzti-guztiei Ondarroako alde zaharrean.

Aipa ditzagun bada Dinamartxaren ezaugarri nagusiak


ZAPATU AZULE, DINAMARTXI eta EUSKAL HERRIKO KAMISETA AZOKI, elkar hartuta jaiotako egitasmoak dira, zehazki,1998ko ekainaren 27an. Baina, ZAPATU AZULAREN aipamenik egin aurretik, bidezkoa da BOLO-BOLO aldizkariaren sorrera gogoratzea, 1998ko urtarrilean argitaratu baitzen lehenengo zenbakia.


1997. urtean burutu ziren GAZTE JARDUNALDIETAN, besteak beste, garai hartan Ondarroan zeuden komunikabideen inguruko hausnarketa burutu zen. Gazteek kudeatutako aldizkari baten premia antzeman zuten. Herriko hainbat gazte hasi ziren lanean, proiektua garatu beharra zegoen.


Gogoa eta ilusioa soberan, prestakuntza egokia, baina zailtasunak ugari, nagusienetarikoa, nola ez, “dirua�. Hainbat egitasmo jarri zituzten abian. Jai bat antolatzeko aukera ere aztertu zuten, diru iturri posible bat izango zelakoan.


Aldizkari bat ateratzeak lana eta dedikazio gutxi eskatzen bazizkien, pentsa ezazue egun guztiko jai bat antolatzeak zenbat lan zekarkien. Halanda be, aurrera egitea erabaki eta laster hasi ziren jai egunari itxura ematen. Horrela sortu ZAPATU AZULE!!

zen


Bitartean, Dinaren Tolosako lagunen deia izan zuten. Ideia bat omen zeukaten Ondarrutarrei planteatzeko. Moby Dicken burutu zen batzarra. Dina desagertu zeneko urtebetetzea laster zen eta buruan zerabilten gai bat bueltaka: Tolosatik Ondarroara bizikleta martxa bat antolatzea. Zergatik ez? esan zuten ondarrutarrek!! Eta ZAPATU AZULEKO egitarauan sartuko bagenu?


Batzar emankorra, beraz, Moby Dicken burutu zutena!! Denek argi zeukaten lehiarik gabeko martxa izan behar zela, lagun artekoa, alegia. Izena ere jarri beharra zegoen‌Dinaren aldeko martxa zenez gero, ba, listo!! DINAMARTXA!!


Bakoitzak egitasmoa geratu ziren.

bere herrian zabaltzekotan

Laster jarri ziren martxan, besteak beste, Aitor Agirre, Iñaki Santiso eta “bodegako ekipoa”. Asko zegoen prestatzeko!! Asko zegoen egiteko!!


Kamiseta bat atera beharra zegoela pentsatu zuen norbaitek.

Laster diseinatu zuen kamiseta hura I単igo Zabalak. Zenbat gauza lotzeko! ibilbidea zehaztu, kamioiak bizikletak eramateko, autobusa, hornidura puntuak, eta abar. Bata bestearen atzetik, denak joan ziren lotzen!!


Eta heldu zen 1998ko ekainaren 27a, ZAPATU AZULAREN 1. edizioa, alegia. Jendearen aldetik, erantzun bikaina!! Jai egun mundiala!! Jai egun berri bat Ondarroan!!


DINAMARTXAK ere oso erantzun ona izan zuen, 90 bat lagunek parte hartu baitzuten orotara, 60 bat ondarrutarrak, eta gainontzekoak, Tolosarrak.


ZAPATU AZULE indartzen joan da etengabe, eta beste horrenbeste gertatu da DINAMARTXAREKIN ere, 200-250 partaide inguru izaten baitu azken urteotan. Alde zaharra jendez gainezka dagoenean ikusten ditugu “bizikleteroak�, baina, zer ote dago horren atzean?


Bariku arratsaldean bizikletak portu ingurura eraman behar izaten dira, “mimo” handiarekin, kamioi handi batean sartzeko guztiak, “oso preziatuak” dira-eta!! Tolosara eraman ohi dira jarraian. Iaz, aldiz, egunean bertan eramatea pentsatu zuten, larunbat goizean, alegia.


Zapatu goizean, oso goiz ateratzen dira Ondarroatik hiruzpalau autobus Tolosarantz. Bertara heldu, norbere bizikleta hartu eta laster lagatzen dute atzean Tolosa.

HASI DA DINAMARTXA!! Bitartean, Ondarroan, jende asko lanean dagoeneko. Gauza asko baitago egiteko!! Eguna luzea izango da!!


Bakoitza bere erritmoan joaten da eta laster osatzen dira taldetxoak. Batzuk aurrerago eta besteak, aldiz, atzerago, baina denak gustura eta pozik!! Lasturren batuko dira guztiak. Antolatzaileek prestatutako hamaiketako mundialaren berri badute jadanik guztiek!! Argazki ofiziala ere atera beharra dago!!


Ondoren, berriro bizikletak hartu (“ederra betekadiâ€? diĂąue batzuk!!) eta Ondarroarantz. Bakoitza bere erritmoan, oraingoan ere. Arrigorrin elkartuko dira guztiak, denak batera sartuko dira-eta herrira!!


Iazkoa DINAMARTXAREN 16. edizioa izan bazen ere, aipatu beharra dago, 2009. urtean, eta I単aki Santisoren ekimenez, TOLOSAONDARROA mendi martxa abian jarri zela.


Zazpi izan ziren ausartu ziren mendi zaleak, Iñaki Santiso bera, Donato Lasarte, Julen Lasarte, Salva “Pixki” Etxaburu, Joseba Aristi, Gabilondo eta “Tolon”. Goizeko 1etan atera Tolosatik eta 12 bat ordu egin zuten, mendiz mendi, ibilbidearen 50 kilometroak osatu arte.


Egitasmoari jarraipena ematea erabaki zen eta geroztik, Aurrera Mendi Taldeko zenbait partaideren laguntza izaten dute guzia antolatzeko. Partaidetza ere igotzen joan da, baina kontrolatu beharra dago. Iaz, 50 pertsonaren muga jarri zuten ez baita txantxetako gauza gauez mendian ibiltzea!!


Frontalekin ateratzen dira Tolosatik eta Zestoa inguruan kentzen dituzte, goizeko 06ak aldera, gutxi gorabehera. Zestoa da lehenengo hornidura puntua. Bigarrena, Deban izaten dute. Hor ere, laster osatzen dira taldetxoak, nork bere erritmoaren arabera, noski. Eta azkenean, Galdonak batzen dira guztiak!!


Oinezkoak zein bizikletan datozenak batu eta elkarrekin abiatzen dira Alde Zaharrera. Batzuen zein besteen esanetan, hunkigarria da azken txanpa!!

Bolanderak, musika, irrintziak… jendearen txalo zaparrada…“ollun popiaz” heltzen omen dira asko.


Kantxopi eta Alde Zaharreko bide-zatia jendez gainezka, DINAMARTXAKO partaideei pasilloa eginaz!! Ez dute txapelketa edota lasterketarik irabazi!! DINAMARTXAN hartu dute parte!! Eta horregatik jasotzen dute hainbat eta hainbat ondarrutarren errekonozimendua, ondo merezia, nola ez!!


Hau da DINAMARTXA!! Tolosatik Ondarroaraino, Karibeko uretan desagertu zen DINA BILBAO ondarrutar txirrindulari, triatleta eta abenturazale ospetsuaren omenez, bere bizitzako herririk garrantzitsuenak oroimenaren hari ikusezin batek elkarrekin lotzen dituen martxa.


Esan bezala, BOLO-BOLO aldizkariko lagunek sortu zuten ZAPATU AZULE eta DINAMARTXA. Aurreneko 7 edizioak beraien esku joan ziren. Jarraian, RADIXU IRRATIAK hartu zuen lekukoa. Esku aldaketa naturala izan zen, izan ere, hainbat jende zegoen batean nahiz bestean parte hartzen. Gaurko KIROLAREN GALA honetan, DINAMARTXA egitasmoari emango zaio AIPAMEN BEREZIAren saria, eta nola ez, batzuek zein besteek konpartitzea gustatuko litzaiguke, BOLO-BOLO eta RADIXU IRRATIKOEK, alegia.


2013. URTEKO AIPAMEN BEREZIA

-DINAMARTXA33


Dinamartxa