__MAIN_TEXT__

Page 1

KIROLAREN GALA – ONDARROA

KIROL SARIAK - 2012

1


2012. URTEKO AIPAMEN BEREZIA

Ondarroako Udala 2


Aurtengo sarituak kirol modalitate ezberdinak egiten ditu

3


Garai hartako ume gehienak bezala, egun guztian kalean ibiltzen zen AITOR, “sasoian sasoiko� jolasetan eta modalitate ezberdinetako kiroletan etengabe arituz. Ez zegoen aspertzeko paradarik!!


1975. urtean sartu zen AITOR Aurrera eta Arraun Elkarteetan, adinez jubenila zela, alegia. Berehala ikusi zuen arraunak betetzen zuela gehiago eta, ondorioz, futbola utzi eta arraunean aritu zen hurrengo lau denboraldietan.

5


Garai hartako oso oroimen politak ditu AITORREK. Ondo pasatzeaz gain, garaipen dexente ere lortzen omen zituzten, berarekin batera, Antiguako Ama bateleko tripulazioa osatzen zuten “Baltza”, Pazos, Angel Alberdi eta Jon Iñaki Bengoetxearekin.

6


Gazte ezkondu zen AITOR, 1979. urtean, hain zuzen ere, eta gazte egin zen aita, urtebete geroago jaio baitzen JUGATZ. Ondarroako portuan egiten zuen lan AITORREK garai hartan, deskargak egiten.

7


1981. urteko egun batean, gau guztian normaltasunez lana egin ondoren oheratu zen AITOR. Biharamunean, ongi sentitu ez eta medikuarengana joatea erabaki zuen.

Egun madarikatua!!

8


Medikuz mediku ibili eta zenbait froga egin ostean, LUPUS ERITEMATOSO delakoa diagnostikatu, eta giltzurrunetan, gernu urritasuna aurkitu zioten AITORRI. Ondorioz, bi giltzurrunak “geratu� egin zitzaizkion.

9


22 urte besterik ez zuen AITORREK eta “makina bati lotutako� bizitza zuen aurrean. Erabat aldatu zen AITORREN egunerokotasuna. Astean hiru aldiz joaten hasi zen Gurutzetako Ospitalera bost orduko dialisia saioak jasotzera.

10


Sei urte ibili zen ONDARROA-GURUTZETA-ONDARROA ibilbidea egiten. Ez zuen beste ezer egiteko kemenik, 1,80ko mutila izanik, 56-58 kg inguruan geratu baitzen.

11


Eta halako batean, AITORREK inoiz ahaztuko ez duen 1987 urtea heldu zen. AITOR Pe単iscolan zegoen familiarekin, bertako klimak ondo egiten baitzion. Bere anaia GORKA, aldiz, eskiatzen zegoen. Egun batzuk geroago joatekotan zegoen familiarengana.

12


Aterpe batean zegoela, AITORREN inguruko solasa atera zen eta, kasualitatez, Bartzelonako familia bat zegoen bertan. Zergatik ez duzue transplantea planteatzen? esan zioten GORKARI. Beraien amak, giltzurruna eman omen zion semeari eta oso ondo omen zeuden biak.

13


Argia piztu zitzaion GORKARI eta ti-ta batean joan zen Pe単iscolara, familian planteatu beharra baitzegoen. Berehala eskaini zieten MAITE eta GORKA anaiarrebek beraien giltzurruna AITORRI.

14


Ezetz esan zien AITORREK, “gehiegi� omen baitzen!! Baina anai-arrebak ez zeuden aukera hori galtzeko prest eta berehala jarri ziren martxan. Bartzelonara joan eta zenbait froga egin zieten biei. Zerbait bateragarriagoa omen zen GORKArena, eta enteratu orduko, dena lotuta zegoen, data jarrita, alegia.

15


1987ko apirilaren 20ean, ohe banatan zeuden bi anaiak. Zorionez, dena ondo atera zen, eta 7 egun geroago GORKA, lehenik, eta bi astera AITOR, Ondarroan zeuden. Bezperako gauean zera agindu omen zion GORKAK: “Ania, sekule okurriu bez, niri eskerrak emoti�.

16


Oiartzun handia izan zuen Euskal Herrian Ondarroako bi anai hauen arteko transplanteak. Eta, hara non, “makinaâ€? harekin ahaztu, behar zuen autonomia berreskuratu, eta enteratu orduko, bizitza normala egiten hasi zen AITOR, pisua hartu, bizipoza‌

17


Eta nola ez, kirola egiten hasi zen berriro, bizikletan eta igerian, nagusiki. Egunetik egunera hobeto ikusten zuen bere burua AITORREK, eta erronka bat jarri zuten bi anaiek, Mutrikutik Ondarroara igerian etortzea, alegia.

18


Ondarroako hondartzara heldu bezain laster, kirola “serioago� hartzeko prest ikusi zuen bere burua AITORREK. Hortik aurrera, transplantatuen estatu, europa zein mundu mailako txapelketetan parte hartzen hasi zen AITOR.

19


1990. urtean parte hartu zuen estreinakoz transplantatuen estatu mailako txapelketa batean. Iru単ean izan zen eta nola hasi ere, urrezko bi domina atera baitzituen txirrindularitzan eta igerian (100 braza), eta zilarrezko domina, aldiz, squash-ean.

20


1991. urtean Malagan izan ziren estatu mailako txapelketak eta emaitza berdinak lortu zituen AITORREK, urrezko bi domina txirrindularitza eta igerian (50 braza), eta zilarrezko domina, aldiz, squash-ean.

21


1991.ean baita ere, transplantatuen VIII. Munduko txapelketa egin zen Budapesten eta bertara joan zen AITOR. Lortutako emaitzak ere ez ziren izan nolanahikoak, izan ere, 4. postua eskuratu zuen txirrindularitzan eta 8. postua igerian (50 braza).

22


1991. urte horretan, Ondarroako Udalak KIROLARI ONENAREN saria eman zion AITORRI.

23


1992. urtean, Italiako Bolzana hirira joan zen AITOR, bertan egin baitziren txirrindularitzako Europako txapelketak, eta, hara non, zilarrezko bi domina lortu zituen, bata errepideko frogan eta bestea, aldiz, erlojuz kontrakoan.

24


1992an baita ere, Napolesera joan zen AITOR, izan ere, bertan egin baitziren “herrialdeetako� txapelketak. Urte horretan, urrezko bi dominarekin itzuli zen AITOR, bata txirrindularitzan lortutakoa, eta bestea, aldiz, igerian (50 braza).

25


Etenaldi bat izan ondoren, 1995. urtean parte hartu zuen berriro AITORREK Manchesterreko munduko txapelketetan, honako emaitzak lortuz: 4. squashean eta 6. txirrindularitzan.

26


1997. urtean aldiz, Australiara joan zen AITOR, Sidney hirian egin baitziren munduko txapelketak, eta aurreneko zilarrezko domina lortu zuen AITORREK, nola ez, txirrindularitzan. Horrez gain, oso postu onak lortu zituen igeriketan ere: 50 braza (7), 4x100 libreak (5) eta 4x100 estiloak (5).

27


1999. urtean, Budapesten egin ziren munduko txapelketak eta brontzezko domina bat lortu zuen AITORREK igerian, 4x50 librean, hain zuzen ere.

28


2001. urtean, Japoneko Kobe hirian egin ziren munduko txapelketak eta hura izan zen AITORREK parte hartu zuen maila honetako azken txapelketa.

29


Baina, aipaturiko transplantatuen txapelketaz gain, beste hainbat erronka ere gainditu ditu AITORREK. Hauetariko gehienak, txirrindularitzarekin lotuta daude, hain ezagunak diren zenbait “portu mitiko� igotzea lortu duelarik bere anaia Gorka edota Ondarroako koadrilakoekin.

30


Batzuk aipatzeagatik: Lagos de Covadonga, Angliru, D´ Aubisque, Panticosa, Portalet, Sallent de Gallego, Tourmalet, Saulour, Luz Ardiden, eta abar.

31


Garai baten Ondarroako Zaldupe kiroldegian antolatzen zen futbito txapelketan era hainbat aldiz parte hartutakoa da koadrilarekin.

32


Gorka anaia triatleta ere izan zenez, hurbiletik jarraitu izan du beti kirol hori AITORREK. Zentsu honetan, bere burua frogatu nahi izan zuenez, 2006. urtean Arcachoneko triatloian ere parte hartzea lortu zuen.

33


Aipatu beharra dago baita ere 1986 eta 1990 urte bitartean, ONDARRU SASKIBALOI TALDEKO partaidea izan zela, delegatu, entrenatzaile zein zuzendaritza batzordeko postuak aldi berean asumituz.

34


Bere izaeragatik, oso maitatua izan zen jokalari guztien artean, eta hala izaten jarraitzen du gaur egun ere. Galdetzea baino ez dago taldetik pasatu ziren hamarnaka jokalariei!!

35


2005. urtean, Gorka anaiak emandako giltzurrunak 18 urte egin zituela AITORREN barrenean oroitzeko asmoz, ospakizun “berezia” antolatu zuten bi anaiek. Izan ere, “Donejakue bidea” mendiko txirrinduekin egitea erabaki zuten. Nola ez bada, bi anaien bizitzako ardatz nagusienetarikoa izan baita beti kirola.

36


Eta ailegatu zen 2007ko abuztua‌ 37


Beste askotan bezala, goizean Zarautzetik Ondarroara etorri zen bizikletaz. Ustez, beste egun bat baino ez zen, baina, eguna ez zen ondo bukatu: anaiak emandako giltzurruna “geratu� egin zen.

38


Ezusteko handia, 21 urte geroago, berriro “makina� bati lotuta egon beharra. Eta horrela egon zen berriro AITOR 18 hilabeteetan. Aurrerakuntza garrantzitsuak zeudenez, dialisi saioak arinagoak ziren, eta ez zuen kirola erabat utzi behar izan.

39


Bigarren transplante bat zen “makina� albo batera uzteko aukera bakarra. Noiz helduko omen zen AITORREN txanda? Uste baino lehenago eta hurbiletik gainera. Izan ere, bere emaztea den VIRGINIA eta MAITE arreba, prest agertu baitziren beraien giltzurrun bat emateko.

40


Berriro jarri zen martxan prozesu guztia. Pila bat froga egin ondoren zertxobait bateragarriagoa omen zen emaztearen giltzurruna. Erabakia hartuta zegoen jadanik. Berriro, “etxean� zegoen AITORRENTZAKO irtenbidea.

41


Beraz, 2009ko otsailaren 11n, Bartzelonan baita ere, toki zein ekipo mediko berberarekin gauzatu zen bigarren transplantea, VIRGINIA emazteak emandakoa, kasu honetan.

42


Eta, dena primeran atera zenez, aste batera biak etxean zeuden jadanik. “Makinarekin� ahaztu berriro, eta gaur arte. Bizitzeko gogo handia, izugarri maite duen familiarekin gauza txikienekin gozatzeko prest. Horrela dago gaur egun AITOR.

43


Bere bizitzako ardatza izan da kirola, eta, gaur egun, monitore gisa lan egiten du Zumaiako kiroldegian. Horrez gain, gogor jarduten du bizikletan eta igerian, nagusiki. ETA HORRELA JARRAITZEKOTAN DAGO, NOLA EZ!!

44


2012. URTEKO AIPAMEN BEREZIA

-AITOR AULESTIA45

Profile for Kirol Agenda

Aipamen berezia aitor aulestia  

Aipamen berezia aitor aulestia  

Advertisement