Page 1

2.Zkia


1

AGURRAK

Zorionak emateko aprobetxatu nahi dut Kirol Batzordeak utzi didan tartetxoa. Ibilbide motza du Kirol buletinak, izan ere, iaz argitaratu baigenuen estreinakoz, eta eskuartean duzuena 2. alea baino ez da.

Ia bi urte pasatu dira kirol batzordea abian jarri denetik. Bertan, helburu, kanpaina eta kirol programa bat aurrera eramaten lan egin dugu, herriko kirol zaletasun hori asetu nahian . Udalak dituen baliabideak kudeatzeko orduan, urte guztian zehar kirol agenda publikatuz ( astearteetan emaitzak emanez eta ostegunetan asteburuko kirol talde ezberdinen egutegia udaleko webean zintzilikatuz), kirolari guzti horiek egindakoaren berri herriaren aurrean zabaltzea edo azaleratzea izan da gure helburua.

Buletina irakurtzerakoan konturatuko zarete zenbat ekimen gauzatu dituzten gure herriko kirol elkarteek eta kirol zaleek 2012an . Nahi izanez gero behintzat , ez dago ez, aspertzeko astirik . Herri bizia da gurea eta kirol alorrean ere badu bizitasun horrek bere isla, noski. Horrela jarraitzea da Udalaren erronketako bat eta horregatik bere baliabideak eskaintzen zein ekarpenak egiten jarraitzeko asmoa dauka.

Horretaz gain , talde bakoitzak bere urteko jardunaren berri ematen duen kirol buletina jorratzen dugu eta kirol buletin horren bigarren atalaren aurkezpena litzake hau. Kirol batzordeko kideen proposamenak jasoz, ahalik eta buletin osoena argitaratzen ahalegindu gara .

Zoriondu nahi zaituztet Udaleko Kirol Batzordea eta bertan parte hartzen duzuen banako zein kirol elkarteak eta eskertu egiten duzuen beharra. Zenbat ekimen eta zenbat proiektu! eta animatu nahi zaituztet guztiok jarrai dezazuen lan eta lan 2013an ere.

Bukatzeko eskerrik asko benetan, buletin hau argitaratzeko zuen ekarpenak egin dituzuen guztioi.

Eskerrik asko benetan denon artean egiten baitugu herria . Ditugun zailtasun guztien gainetik espero dut , 2013a ere , arrakastaz betetako urtea izatea. Animo eta zorte on. Argia Ituarte Arkotxa Ondarroako Akatea

Arantza Burgoa Agirregomezkorta Kirol arloko zinegotzi arduraduna

2


2

AURKIBIDEA

3

KIROL PROGRAAZIOA

Urtean zehar kirol jarduera edota kirol egitasmo ugari izaten dira Ondarroan. Horiez gain, asko dira baita ere herriko kirol talde ezberdinen egituretan egonik, banaka zein taldekako liga txapelketa ezberdinetan parte hartzen duten gure herriko kirolariak.

1

Agurrak

2

2

Aurkibidea

3

3

Kirol Programazioa

3

4

Artikulua: Josu Etxaburu

4

5

Asteroko kirol agenda eta kirol emaitzak

5

6

Ondarroako kirolariak historian zehar

6

7

Aurrera Mendi Taldea

7

8

Koaxi Triatloi Taldea

18

9

Ondarroa Arraun Elkartea

27

10

Ondarroako Igeri Taldea

36

11

Elkarrizketa: Jon Lete

40

Beronen helburu nagusia honako hau da: Ondarroan gauzatzen diren kirol jardueren inguruko ikuspegi orokorra eta zabala izatea, baina, aipaturiko kirol jardueren egutegia argitaratzeaz gain, jarduera bakoitzaren inguruko ezaugarri garrantzitsuenak ere aipatuz.

12

Ondarroako kirolaren gala

42

Bi formatu ezberdinetan argitaratu da:

13

Oporraldietako eskaintza kiroldegian

48

14

“Ateak zabalik kirolari” kanpaina

50

15

Hitzaldia: kirola osasunaren bidea

54

16

Erakusketa: kirol jantziak

55

17

Denborapasak

56

18

Galdeketa

57

19

Atletismoaren oinarrizko lexikoa

58

22

EAJ-PNV

59

23

BILDU

60

24

Emaitzak

61

Normala denez, bakoitzak hurbilago duen taldearen inguruko jarraipen handiagoa egingo du askok, eta, aldiz, gutxiago, gainontzekoenei dagokionez. Zentzu honetan, URTEKO KIROL PROGRAMAZIOA deituriko egitasmoa abian jarri du Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak.

 PROGRAMAZIOA LABURTUA: kirol jardueren data zehatzen taula da, finean.  PROGRAMAZIO OROKORRA: beste hainbat atal osagarri izango ditu. 2012. URTEKO KIROL PROGRAMAZIOA ikusgai dago udaleko webgunean. Hurrengoa, 2013 urteari dagokiona, alegia, epe motzean argitaratuko da. Jakina da urtean zehar aurreikusi gabeko kirol jarduera berriak egon daitezkeela. Horien berri izan bezain pronto, argitaratuta dagoen programazioa eguneratuko genuke ekimen berria txertatuz. Esan bezala, urte “hasieratik” eta urte “guztiko” ikuspegi orokorra eta zabala izatea da egitasmo honen helburu nagusia, baina baita uneoro eguneratuta eta era erraz batean lokalizatzeko moduan jartzea ere. Zentzu honetan, Ondarroako Udaleko webguneko sarrerako orrialdean kokatu dugu, nahiz eta herriko kirol talde zein beste zenbait erakundeetako webguneetan ere estekak izango dituen.

Eskuartean duzun KIROL BOLETINAREN inguruko iradokizunen bat baduzu, idatzi ezazu helbide honetara:

kirolagenda@gmail.com 3


4

Artikulua: AITA…GAUR ERE GALDU EGIN DUGU

Etxerako bidea hartuta jadanik, burutik ezin kenduta darabilt nire semeak esandakoa: “aita gaur ERE galdu egin dugu”. Kotxeko barneko ispilutik tarteka begiratzen diot eta bere aurpegiari eta alaitasunari erreparatuz badirudi gaurkoa ahaztu duela nahiz eta ez dakien niri zer nolako egoneza sortu didan. Nola azaldu ume bati dena ez dela irabaztea eta galtzea, nola azaldu nire semeari sarritan galtzeak irabazteak baino gehiago erakusten duela, nola azaldu atzean doan pertsona horri irabazteko modu zikinak eta galtzeko modu duinak egon badirela eta gizakiaren bilakaeran porrotak gehiago izaten direla, nola azaldu… Berak dakiena da gaur galdu egin dutela eta gainera gaur “ere” galdu egin dutela. Galdu eta galdu ari direla eta berak ez du hori nahi, berak, denon moduan…irabaztea nahi du, irabazlea izatea, txaloak jasotzea, musuak eta besarkadak jasotzea, zein ondo jolastu duen norbaitek esatea, lausenguz betetzea…denok nahi duguna nahi du eta gainera gaurko gizarteak begi aurrean jartzen digun ereduan bere burua ispilu aurrean bezala ikusi nahi du. Ezin diot kontrakorik esan nagusiok eredu hau ontzat ematen dugun bitartean. Kontraesan galanta pentsatu dut isilean, errotonda hartzen dudan bitartean. ERE…zoritxarreko hitza hainbat eta hainbat langile finen bizitzan, hara non nire semearen bizitzan ere txertatu dela. Ustekabean, isilean, kalterik gabe edo…baina ez da horrela!! Behin, birritan, hirutan edo hamaika aldiz galtzen denean eta galtzetik ez denean ezer ikasten, ERE horrek zentzu osoa du baina nahiz eta hainbatetan galdu, bakoitzean zertxobait ikasten denean, ERE hitzak balio galtzen du. Baina…nola azaldu guzti hau atzeko leihotik begirada pentsakordun nire semeari?

Irabazten hasi dira eta bazirudien gaurkoan izango zela. Gurasoak pozik, sinestu ezinik, euren semeak animatuz, baina aurkarien gola berehala etorri da eta poza lekuz aldatu da. Orain beste gurasoen oihu eta algarak futbol zelaia hartu dute. Denbora kontua izan da gol gehiago jasotzea eta arbitroak amaiera pitatzea.

Semaforoan geratu nagoela, partiduan zehar ikusi ditudan jarrera eta egoerak datozkit gogora. Zenbat haserretu den aurkarien atezainaren aita bere semeari gola sartu diotenean eta zer nolako begirada tristearekin begiratu dion bere aitari…parkamen bila edo. Neuk sentitu dut bere mina eta ez dut nahi nire semeak, inoiz, niri modu horretan begiratzea. Egiten duena egin, ateratzen zaiona atera, argi daukat ikasteprozesuan sartua dagoela eta prozesu guztietan bezala, emaitza bezain garrantzitsua bidean ikasten duena dela. Baina…nola azalduko diot guzti hau nire semeari? Nola erakutsiko diot begiradek heziketa modu baten seinale direla? Nola ulertaraziko diot hain harro agertzen zen aita hura, atezainaren aita alegia, gaurkoan ERE galtzaile atera dela? Nola adieraziko diot maitasunak ez duela ulertzen galtzaile eta irabazleen arteko borrokaz? Nola… Atzeko kotxearen pitadak esnatu nau. Etxera iristen ari gara eta etxe aurrean familia osoa gure semearengana hurbildu da eta berak kontatzeko zeukana arretaz entzun ondoren besarkadaz eta musuz bete dute. Ni, kotxeko atean geratu naiz guzti hau ikusten. Pozik ikusten dut gure semea eta neure buruari egindako hainbat galderen erantzunak musu eta besarkada horietan egon dira. Semeak buelta eman du eta bere begiradak lasaitu nau: “beste batean irabaziko dugu aita” esan dit. Besarkatu dut eta besarkada horretan niretzat “irabazlea” dela esan nahi izan diot. Ulertu du eta irriparra eginez etxean sartu gara.

Markagailuak hitz egin du eta nola gainera: 6 – 1

-Josu Etxaburu-


5

ASTEROKO “KIROL AGENDA – KIROL EMAITZAK”

Kirolaren inguruko mugimendu handia eta anitza egoten da astebururo Ondarroan eta asko dira baita ere herritik at kirol jarduera ezberdinetan parte hartzera ateratzen direnak. Aipaturiko kirol talde jakin batzuen inguruko albisteak izaten dira tartean komunikabide batzuetan baina ez dago bat bera ere orokortasun batekin eta era jarraian beraien berri ematen dutenik. Hau horrela izanik, jarraian aipatzen diren bi ekimen hauek abian jarri zituen Ondarroako Udalak 2011.ko urrian: 

KIROL AGENDA: OSTEGUNETAN ARGITRATZEN DA Bertan, “hurrengo” asteburuari begira Ondarroako kirol talde zein oro har Ondarrutarrek parte hartzen dituzten kirol ekimenen berri zabala ematen da. Federatuen lehiaketa zein herrikoia izan, bakarka zein taldekakoa, denak dute tokia egitasmo honetan. Informazio iturri zabala eraikitzen ari gara, zenbait kasutan, herriko kirol taldeek dagoeneko ezarrita dituzten berariazko arduradunek bideratzen digute informazioa. Beste batzuetan aldiz, geu enteratzen gara edo herritarrek ematen digute parte hartzeko asmoa duten kirol egitasmoaren berri.

KIROL EMAITZAK: ASTEARTETAN ARGITARATZEN DA Bertan, “pasa den” asteburuko kirol egitasmoen berri ematen da, beti ere, esan bezala, Ondarroako kirol talde edo Ondarrutarrek parte hartzen dutenenak, noski. Emaitzak, sailkapenak, balorazioak islatzen dira bertan, eta hori bai, argazki txorta eder batekin.

Esan bezala 2011.ko urrian atera zen lehenengo alea eta 2012 urtean argitaratu dugun azkena, 118. alea izan da. Bitarte horretan ez du etenaldirik izan eta aste guztietan argitaratzea lortu da. Aurrerantzean ere horrela izaten jarraituko duela espero dute egitasmo bi hauek aurrera ateratzeko konpromisoa hartu zuten pertsonek. Oso erraz bilatu daitezke biak, Ondarroako Udaleko web orriaren (www.ondarroa.eu) sarrerako pantailan baitaude kokatuta.

DAGOENEKO 20.000 “SARRERA” IZAN DITU!! BISITA EZAZU ZEUK ERE!! 5


6

ONDARROAKO KIROLARIAK HISTORIAN ZEHAR

Ondarroako Udalak, ONDARROAKO KIROLARIAK historian zehar deituriko ekimena abian jarri du, urteetan zehar egindako kirola goratzeko eta sustatzeko. Zentzu honetan, 2012 urtean, Kirol Batzordeak hala aukeratuta, DINA BILBAOren bizitza eta bereziki kirol arloan izan zuen ibilbide luzearen ingurukoak jorratu behar izan dira.

Helburu nagusitzak inoiz ez bazuen hartu ere, Euskal Herriko zein estatu mailako hainbat eta hainbat lasterketa irabazitakoa da Dina. Inoiz ez zuen hori lau haizetara zabaldu. Ehun triatloi burutu zituen eta horietako sei Iron Man deiturikoak, gogorrenak alegia.

Dina Bilbao Barruetabeña Ondarroan jaio zen 1960ko abenduaren 31ean. Ondarroako Kamiñazpi auzoan igaro zuen bere haurtzaroa. Garai hartako haur guztiek bezala, bere lagunekin ea egun guztian kalean egoten zen sasoian sasoiko jolasetan eta zenbait kiroletan arituz. Pertsona eta lagun ona izateaz gain, lasaia, alaia, hitz jario goxokoa, guztiekin ondo eramaten zena, ile horia, begi urdinduna eta beti irribarrea aurpegian.

1997.urteko ekainean desagertu zen Karibe itsasoko uretan, Iñigo Ross Iztueta euskal-antiguarrarekin batera Grenadako uhartetik, 18 oineko katamaran (hobby boat deritzonaren erakoa) batean, itzultzen ari zirela. Ekaitz gogor batek ezustean harrapatu zituen. Bi urte zeramatzan Antiguako irlan bizitzen eta 36 urte zituen Dinak. Erreskate taldeek itsasontziaren zati batzuk bilatu bazituzten ere, beraien arrastorik ez zuten aurkitu.

Harro zegoen emakume izateaz eta emakumeen berdintasun alorrean asko egin zuen Dinak, bai emakumeen partaidetza erroturik gabe zeuden zenbait kirol modalitateetan zuzenean parte hartuz, eta baita beste emakume asko animatuz eta laguntza eskainiz ere. Emakumeei eta gizonezkoei banatu behar zitzaizkien sariak berdinak izan zitezen egin zuen borroka ere azpimarragarria da. Emakume askorentzat eredua izan zen Dina, kirol munduan ez ezik beste hainbat alorretan ere.

Ondarroarekin orokorrean eta bereziki familia eta bere koadrilarekin inoiz etenik galdu gabe, 20 bat urte zituela abiatu zen Tolosara bizitzera. Laster bilatu zion bere bizitzari zentzua eta bizimodu berezi bezain ez ohikoan kirola, natura eta abentura uztartu zituen.

Omenaldi xume bezain hunkigarriak egin zizkieten Ondarroako eta Tolosako lagunek, lehena Saturrarango hondartzan eta biharamunean, aldiz, Tolosan. Ordutik, lagunak jarri eta zaindutako oroigarri polita dago Akilla gainean, “talaieroen” antzera uneoro itsasoari begira.

Beste herrialdeetako ohitura, kultura, hizkuntza eta kezken inguruko jakinminak mundu guztian zehar egin zituen bidaiei eta abenturei zentzua eman zien. Izugarrizko grina zuen bidaiatzeko, bata bukatu bezain laster, hurrengoa antolatzen hasten zen. Asko ziren egindako bidaiak, bata bestea baino bereziagoak eta batzuk gogoratzeagatik, hauek: Nilo ibaia piraguan jaitsi zuen, Andaman irletan arraunean egin zuen, Groenlandia eskiekin zeharkatu zuen, izozteko zorian egon zen Kanadiako Yukonen, Cabo Nortera joan zen bizikletan, Artikotik Tropikora espedizioan parte hartu zuen.

Urteak daramatzate jadanik Zapato azuleko ekimenen barruan DINAMARTXA antolatzen, Tolosatik Ondarroara bizikletan eta azken urteotan baita mendiz-mendi ere, oinez eginez, bi herriak elkartuz. Izugarrizko jendetzak egiten die ongi etorria guzti guztiei Ondarroako alde zaharrean. Oraingoan, desagertu zenetik 15 urte pasatu diren 2012.urte honetan, Ondarroako udalak beste urrats bat ematea erabaki du: Dinaren bizitzari dagokion ikerketabekarako deia egin, bere bizitza hobeto ezagutu dezagun ondarrutar guztiok. Aipaturiko beka hau Tolosako Nagore Salaberriak eskuratu zuen eta aurkeztu du dagoeneko egindako lana.

Naturarekiko errespetua eta maitasuna ere azpimarratzekoak ziren Dinaren ezaugarrien artean eta bere kirolzaletasuna bide, aitzindaria izan zen zenbait kiroletan, besteak beste, iraupeneko eskian, duatloian, udako zein neguko triatloietan, txirrindularitzan eta piraguismoan. 6


7

AURRERA MENDI TALDEA

Jakina denez, Aurrera Mendi Taldeak bi esparruetan aritzen da, MENDIA eta ESKALADA, hain zuzen ere. A. MENDI IRTEERAK 2012. Aurrera Mendi Taldeak, inguruko mendi taldeekin jarraitu izan du mendi irteerak antolatzen. Beherakada bat egon bada ere oraindik nahiko ondo bete izan dute irteera bakoitzeko autobusa. Hauexek dira Ondarrutarrekin batera elkarlanean ari dira inguruko taldeak: Artibai [Markina-Xemein], Lumentza [Lekeitio], Burumendi [Mutriku], eta Burdin Kurutz [Deba]. 2013 urteari begira aldakuntza batzuk egingo dira irteeren antolamenduari dagokionez, egun erdiko irteerak bultzatu, irteeretan ibilbide alternatiboak eskaini , eta abar. Honako hau da, 2012. urtean bete dugun programa:  Urtarrilak 15 eta otsailaren 12an: Ardoa eta arrainaren bidearen lehenengo (Ondarroa-Bolibar) eta bigarrengo (Bolibar-Garai) etapak. Ondarroatik hasi zinen GR-38 ibilbide hau egiten eta urtero pare bat etapa egiteko asmoa daukagu. Oionen amaitzen da bidea eta sei zazpi bat etapetan heltzen garen.

Berdartzandi mendia

Berdartzandi tontorrean


 Martxoak 4: Larraitz-Zaldibia-Ataun. Mendi irteera lehenik eta jarraian Ataungo sagardotegi batera joan ginen. Bazkaldu aurrekin Jose Miguel Barandiaranen museoa bisitatzeko aukera ere izan genuen.

 Apirilak 1: Urkiola-Saibi-Arrietabaso-Leungane-Maùaria. Oso eguraldi txarra izan genuen eta aurreikusi baino lehenago eman genuen bukatutzak irteera.

8


 Maiatzak 6: Usun-Arbayun-Mendizuntzurra-Leire monastegia. Arbayun barrutik ondo ezagutzeko aukera eman zigun irteera honek.

 Ekainak 17: San Roman-Muela-Soila-Antoñana. Izki parke naturaleko mendietan zehar ibili ginen.

 Uztailak 6-7-8: Neila mendilerroa. Burgos eta Soriako mendietan ibili ginen asteburu osoan.

9


 Irailak 9: Baigorri-Oilharandoi-Munhoa-Donobane Garazi.

 Urriak 21: Artikutzako itzulia.

10


 Azaroak 18: Ziordia-Bargagain-Altsasu.

 Abenduak 16: Lekeitio. Ondarroatik kanporako urteko azken mendi irteera izan zen, eta oraingoan, hiru ordu eta erdi inguruan egiteko honako ibilbide hau egokitu genuen: MENDEXAKO KANPINA – OKABIXOGAINA – ELIZBURU – KALAMENDI – ASTERRIKA – MENDEXA KOKANPINA.

11


B. BOGA MENDI MARTXA Federazioko iraupen luzeko egutegian sartuta dagoen Boga Mendi Martxaren edizio berri bat antolatu genuen. Ibilbide hau egin behar izan zuten parte hartu zuten 283 ibiltariek: Ondarroa (Zubi-Zahar) – Asterrika – Kalamendi – Berriatua Madalena (kontrola + hornidura) – Larruskain - Etxebarria (kontrola + hornidura) – Kalamua – Urkarregi - Arnoate (kontrola + hornidura) –Arno - Olatz (kontrola + hornidurak) - Tontorramendi (kontrola) - Ondarroa (Zubi-Zahar). Nobedade gisa honako ibilbide alternatibo hau egiteko aukera ere eman zen: Ondarroa (Zubi-Zahar) – Asterrika – Kalamendi – Berriatua - Madalena (kontrola + hornidura) – Larruskain – Etxebarria (kontrola + hornidura) – Kalamua – Urkarregi - Arnoate (kontrola + hornidura) – Kostola - Tontorramendi (kontrola) -Ondarroa (Zubi-Zahar). Bi kilometroko ibilbide hau ere egokitu genuen: Ondarroa (Zubi-Zahar) – Asterrika – Kalamendi – Berriatua – Madalena (kontrola + hornidura) - Tontorramendi (kontrola) –Ondarroa (Zubi-Zahar). Eta nola ez, umeentzako honako ibilaldi hau ere: Ondarroa (Zubi-Zahar) – Asterrika – Kalamendi – Berriatua Madalena (kontrola + hornidura) – Kostola - Tontorramendi (kontrola) -Ondarroa (Zubi-Zahar). Ez daukagu suerterik eguraldiarekin. Pasan urtean txarra eta aurten txarragoa. Partaideak etortzen dira, baina eguraldiak asko baldintzatzen du eguna. Hurrengo edizioa 2013ko apirilaren 14an izango da.

12


13


C. DINA MARTXA Pixkanaka indarra hartzen doan irteera da eta aurten 30 bat lagun anima ginen TOLOSA - ERNIO MENDIA – ZESTOA – DEBA – MUTRIKU - ONDARRU ibilbide gogor hau egitera. Berrogeita hamar kilometro hauek egiten dutenek dugu uzte gero Ondarroako parranda asko luzatuko dutenik.

D. MENDI ASTEA Azaroaren 21etik abenduaren 1era luzatu zen 2012ko XII.MENDI ASTEA. Honako ekimenak antolatu genituen:  GPSaren oinarrizko ikastaroa, azaroaren 21etik 24ra.

14


 MIKEL BARCINELLAREN hitzaldia: SEGURTASUNA MENDIAN, azaroak 28an.

 Eskaladako diapositiba emanaldia: WILLY VANALLES, azaroak 30ean.

 Eskola kiroleko rokodromo txapelketa, abenduak 1ean.

 FINALISTA EGUNA, abenduak 2an.

15


E. URTE AMAIERAKO IRTEERA Urtero legez, abenduaren 31an, urteari behar bezalako amaiera emateko asmoz, KALAMENDIRAKO MENDI IRTEERA antolatu genuen eta arrakasta handia izan beste behin ere.

16


A. ESKALADA IRTEERAK MENDI ASTE barruan lehen aipatu den ROKODROMO txapelketaz gain hainbat irteera egiten ditugu eskalada saileko haurgazte edota gurasoekin, bai, lehiaketa ezberdinetan parte hartzera eta baita, egun pasa, rokodromo ezagunetara zein aire librean eskalatzera.

17


8

KOAXI TRIATLOI TALDEA

Urtea amaitu berri den honetan, denboraldiaren nondiko norakoak zer nola joan diren eta hauen balantzea egiteko garaia heldu da. Nolabait, bi atal edo arlo ezberdinduko genituzke denboraldiaren balorazioa egiterakoan: bata KOAXI bera talde bezala, helburuak eta ekintzak (hauen artean bereziki Ondarroako Triatloiaren antolakuntzaren ingurukoak), eta bestea, espresuki kirol arloari lotutakoak, emaitzak, lorpenak,eta abar. Hasi aurretik, gogoratu nahi dugu aurtengoan KOAXIn izena eman eta fitxa ateratakoak 40 inguru izan garela, urtero bezala oraingoan ere kopuruz gora eginik. A. EKINTZAK. Urtero helburuak eta asmoak proposatzeko orduan hiru ekintza izaten dira garrantzia handiena hartzen dutenak KOAXIren batzar eta bileretan. Dakizuenez ekintza hauek ONDARROAKO TRIATLOIA GERARDO SAIZ MEMORIALA, HAUR ETA GAZTE AKUATLOIA eta TRIATLOI HERRIKOIA dira.  Lehena izaten da nagusiena, eta esan genezake hasiera batean genituen asmoak eta espektatibak bete ditugula. Aurtengoan Euskadiko distantzia Olinpikoko Txapelketa ere izan da eta partaidetza aldetik izugarrizko arrakasta izan du, bai partaide kopuru aldetik, baita partaideen izen eta maila aldetik ere; kirolari popularra ahaztu gabe, izenen gainetik hauek direlako gure frogaren ardatz nagusi. Partaide kopurua dela eta esan beharra dago urtero gora egiten ari dela eta itxarote zerrendak ere egin beharrean izan garela, zenbaitetan jendeari lekurik ez daukagula esateraino. Izan ere, gure filosofiari leial ez da gure nahia zenbat eta partaide gehiago sartzea hobe, baizik eta dauzkagun partaidetza mugak ezaguturik, parte hartzen duen orori kalitatezko froga eta zerbitzu bat ematea.

18


19


 Gazte Akuatloia izaten da bigarren ekintza, eta honetan ere parte hartze sendoa izan zen, eta haur eta gazteek kirola eginaz giro ederreko goiz polit bat pasatzeko helburua bete dugula uste dugu. Era berean kirol ezberdin bat ezagutzeko aukera emanaz.

 Egun berean izaten da hirugarren ekintza ere, arratsalde partean Triatloi Herrikoia ospatzen baita. Hau ere jai giro ederrean pasa genuen, inongo lehiarik gabe jendeari triatloia zer eta nolakoa den ezagutu dezaten aukera emanaz. 100 bat lagun elkartu ginen.

20


A. EMAITZAK. Denboraldian bi zati nabarmenduko genituzke, bata duatloiek osatzen duten lehen aroa, Otsaila eta Maiatza artekoa, eta bestea, triatloiekin osatzen den denboraldiaren bigarren zatia, Maiatzean hasi eta Irailera arte luzatzen dena. Orokorrean denboraldia oso emankorra izan da, sarri izan baitira KOAXI kideak ohorezko postuetan, baita podiumean ere. Noski, ezingo dugu lortutako sari eta emaitza guztien berri banan bana eman; baina aipagarrienak behintzat aipatuko ditugu. -DUATLOIAK

BIZKAIKO DUATLOI SPRINT TXAPELKETA (Ermua) -

GERNIKAKO SPRINT DUATLOIA EUSKADIKO TXAPELKETA -

Mutilak taldeka Bizkaiko Txapeldun lasterketan sailkapeneko 4.postua lortu ostean. Emakumezkoen Beterano1 mailan Mamen Bidezabal Bizkaiko Txapeldun. Lasterketan 7.postuan geratuta, Bizkaiko txapelketan maila absolutuan 3. postuan Txomin Bustindui.

Emakumezkoen Beterano 1 mailan Mamen Bidezabal eta Arantza Burgoa 3 eta 4. Postuetan hurrenez hurren lasterketan, Euskadiko Txapeldun eta Txapeldunorde geratuz. Neskak Euskadiko Txapeldun taldekako sailkapenean.

BILBOKO DUATLOIA -

Beterano 1 mailan Mamen Bidezabal 3.postuan.

21


-TRIATLOIAK

EUSKADIKO TRIATLOI SPRINT TXAPELKETA ( BERMEO) -

DEBAKO TRIATLOIA -

Neskak taldeka 2. lasterketan, ondorioz, Euskadiko Txapeldunorde. Mikel Dieguez 2. Junior mailan.

Taldeka neskak 2. postuan. Gizonezko beterano1 mailan Gorka Mujika 1.postuan Emakumezko beterano1 mailan Arantza Burgoa 1.postuan

ONDARROAKO TRIATLOIA DISTANTZIA OLINPIKOKO EUSKADIKO TXAPELKETA -

Neskak taldeka 2.postuan, eta Euskadiko Txapeldun. Mutiletan taldeka 4.postuan. Junior mailan Mikel Dieguez lasterketan 1.postuan eta ondorioz bere mailako Euskadiko Txapeldun. Beterano1 mailan Gorka Mujika Euskadiko Txapeldun, lasterketan 7.postuan egin ostean. Arantza Burgoa 3. Postuan Euskadiko Txapelketan beterano 1 mailari dagokionez.

22


DONOSTIAKO SPRINT TRIATLOIA -

Neskak taldekako sailkapenen irabazle. Emakumezko beterano 1 mailan Arantza Burgoa 3.postuan.

LEKEITIKO TRIATLOIA (BIZKAIKO SPRINT TRIATLOI TXAPELKETA) -

Junior mailan Mikel Dieguez Txapeldunorde. Arantza Burgoa 3. postuan. Neskak taldeka 3. Postuan Bizkaikoan, lasterketan 4. postuan egin ostean. Kadete mailan Gorka Lersundi 3.postuan.

23


ARAKALDOKO TRIATLOIA -

ARITZALEKUKO TRIATLOIA (EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA) -

Neskak taldeka irabazle. Lasterketako 2.postuan Iraide Burgoa Gorka Lersundi 2. postuan kadete mailan

Taldeka neskak Euskal Herriko Txapeldun. Beterano1 mailan Arantza Burgoa 3. postuan.

ZUMAIAKO TRIATLOIA -

Taldeka neskak irabazle. Arantza Burgoa 2. postuan beterano1 mailan.

24


-AKUATLOIADuatloi eta triatloiez gain, beste modalitate bat Akuatloiena da, eta aurtengoan lehen aldiz KOAXIk ordezkaritza izan du: 

PLENTZIAKO AKUATLOIA -

Taldekako sailkapenean neskak irabazle eta ondorioz akuatloiko Euskadiko Txapeldun. Lasterketan Iraide Burgoa 4. postuan. Arantza Burgoa 2. Postuan beterano 1 mailan

Aipatutako guztiez gain, denboraldian zehar beste duatloi eta triatloi askotan ere izan da presente KOAXI, besteak beste Eibarko Duatloian, Durangoko Duatloian, Oñatiko Duatloian., Arrigorriagako Duatloian, Hondarribiako Triatloian, Mimizango “stage”-an, Onditz Triatloian, Castroko Triatloian eta abar luze bat. Beste froga askotan ere parte hartu du KOAXIk eta izan du ordezkaritzarik distantzia ertain eta luzeko frogetan, hau da, IronMan Erdi eta IronManetan besteak beste. Euskal Herrian bertan jokatutako distantzia erdiko (1,9 km igerian – 90 km bizikletan – 21 km korrikan) triatloien artean, Bilbokoan KOAXIko Roke Larrañaga, Txomin Garcia eta Beñat Goyak hartu zuten parte. Zarauzko froga ospetsuan Arnaitz Burgoa izan zen eta Donibane Lohizunen jokatutako triatloian Roke Larrañagak hartu zuen parte. Horiez gain, Marbella eta Bergako probetan Arnaitz Burgoa izan zen parte hartu zuen KOAXIkidea. Azkenik IronMan distantzian (3,8 km igerian – 180 km bizikletan – 42 km korrikan) ausartutako KOAXIkideak hiru izan dira aurtengoan. Arnaitz Burgoa Nizan (Frantzia) aritu zen, Rothen izan zen Txomin Bustindui eta denboraldi amaiera aldera Donibane Lohizunen Iñigo Larrañagak hartu zuen parte.

25


Koaxi Triatloi Taldearen 2012ko denboraldiaren laburpen txosten hau bukatzen joateko beraz; gure taldearen betiko izaera, hau irakurtzen duen pertsona orori helaraztea gustatuko litzaiguke. Hau da, kirolaren praktika, talde izaerak duen garrantzia kontuan izanda aurrera eramatea; dena, gaur egun indar handia hartzen ari den triatloia bezalako kirol baten bidez.

Kirol hau bere maila ezberdinetan ezagutu nahi duen kirolari oro gonbidatzen dugu gure taldera. Besoak zabalik hartuko dugu, batez ere, kirol honen hazkundea bultzatzen jarraitzeko espiritu minimo batekin badatoz.

ESKERRIK ASKO KOAXIn PARTE HARTU DUZUENOI, ESKERRIK ASKO ONDARRU ETA ESKERRIK ASKO LAGUNDU GAITUZUEN GUZTIOI!!!!

26


9

ONDARROA ARRAUN ELKARTEA

Aurten ere beheko maila guztietan izan dugu partaidetza, eta hauek antolatu diren estropada denetan lehiatu dira. Osatu diren taldeak honexek izan dira: · · · · ·

Infantilak (mutilak) : Nikanor Ortiz prestatzaile bezala. Kadeteak (mutilak): Iñigo Larrinaga prestatzaile bezala. Infantil/kadete neskak: Roberto Müller prestatzaile bezala. Jubenilak (mutilak): Josu Elu prestatzaile bezala. Seniorrak (mutilak): Jon Lete prestatzaile bezala.

Egin ziren ekintzak eta lorpenak laburbilduko ditugu ondoren:  BATELAK. Bizkaiko Txapelketako estropada denetan parte hartu zuten infantil, kadete eta jubenilak. Aipatu beharra dago kadete mailako mutilak lortu zuten Bizkaiko txapelketa. Ezin izan zuten Espainiako txapelketarako sailkapena lortu, hala ere, hurrengo urteetan ere izango dute aukerak.

Infantilek eta kadeteek ere maila ona eman zuten eta arraunean hasi berriak izan arren, teknika ona erakutsi zuten. Elkartearen etorkizun diren gazte hauek, hurrengo urteetan garaipen asko emango digutelakoan gaude.

Neskek ere antolatutako estropada guztietan izan ziren, eta estreinakoz traineruan aritzeko aukera izan zuten Orioko elkartearekin dugun lankidetzari esker. Nesken trainerua ateratzeko proiektua mahai gainean izan arren, neska talde sendo bat osatzeko lan handia dago egiteko oraindik.

27


Estreinakoz, Bizkaiko txapelketako estropada bat antolatu genuen Ondarroan, formatu erakargarrian, errekan. Eguraldia lagun, giro paregabea sortu zen Artibai ibaian. Federazioko zuzendaritzako kideak oso pozik agertu ziren eta etorkizunean errepikatzeko desioa erakutsi zuten.

28


 TRAINERILAK. Trainerilletako txapelketetan jubenil mutilak, jubenil neskak eta senior mutilak parte hartu zuten. Txapelketako bi estropada Ondarroan bertan antolatu ziren. Gure taldeek ezin izan zuten finaletara sailkatu. Bizkaiko txapelketa Ondarroan antolatu zen.

Aipatzekoa da baita ere, aurten Ondarroan sortu den beteranoen taldea, Artibai izenarekin lehiatu dira beraien aldean gazteak diren taldeen aurka. Kirol honetaz, beste maila batean bada ere, gozatzen jarraitzeko gogoa izan dute.

29


 TRAINERUA. Igo berria den taldeak, KAE-1 mailan mantentzeko helburua lortu zuen, tartean emaitza oso onak lortuz. Maila oso borrokatua izan arren, maila ona eman du taldeak, estropada batzuetan zorte handirik izan ez arren, azkeneraino borrokatu dute mutilek. Aipatzekoak dira Elantxoben eta Orion lortutako 6.postuak, aurreko postuetatik segundo gutxitara. Horrek baikor izatera bultzatzen gaitu, talde gazte honek duen etorkizun ona izan dezake, beharrezko laguntza izanez gero.

Aipatu beharra dago baita ere, aurtengo aurre denboraldian antolatu dugun I. ANTIGUAKO AMA estropada. Bertan, oso partaidetza handia lortu genuen, lehen mailako hainbat talde hurreratu ziren Ondarroako badiara lehiatzera eta denen balorazioa oso positiboa izan zen. Telebista ere bertan izan genuen, eta estropadaren laburpena telebistaz erretrasmititu zen. 30


Traineru denboraldia amaitzeko, herriko taldeak Kontxako Sailkapen estropadan parte hartzeko aukera irabazi zuen eta bertan izan ginen. Itsasoa zakar zegoen, ederto pasatu zuten mutilek, inongo presiorik gabe estropada txukuna egin zuten. Taldeko gehienak estropada berezi hau jokatu gabeak ziren, beraz, pozik aritu ziren guztiak.

31


 ALDE SOZIALA. Estreinakoz eta lan handia eduki arren, ARRAUN ASTEA antolatu genuen Ondarroan. Ate irekiak, elkarteko denda, bazkide berrien kanpaina, gazte mailako batel estropada eta aurretiaz aipaturiko I. ANTIGUAKO AMA estropada antolatzeaz gain, senior mailako taldearen aurkezpena egin zen Itsas aurre plazan. Bertan erakutsi ziren baita ere aurtengo denboraldirako diseinatu diren arropa berriak.

32


Ekitaldi berean, aurreko denboraldian lagundu ziguten elkarte guztiei opari bana entregatu genien, emandako laguntzagatik. Gazteentzako jolasak ere antolatu ziren, eta baita ere arraunean ikasteko ontzi bereziak ere, kirol hau hurbiletik ezagutu ahal izateko.

Urtero legez, mariskadaren zozketa antolatu genuen Arrantzale egunean, eta egunean izaten den giroa ikusita, trainerua izan genuen Alamedan erakusgai. Urtean zehar herrian antolatu diren hainbat ekintzetan parte hartu dugu, herriari bultzadatxo bat eman nahian. Ekintza hauetarako azpiegitura nahiz giza baliabideak eskaini ditugu, adibidez: Erdi Aroko postuetara karpak utzi genituen, baita Antxoa Egunerako, Zapato Azuleko kamiseta azokan parte hartu genuen, Kami単azpiko jaietako estropadak antolatu genituen, Koaxik antolatutako triatloirako balizajea eta dutxak jarri genituen, Marabilli festibaleko sarrera ekitaldiko pasilloa egin genuen, Kakatzan montanbaik martxarako dutxak eta aldagelak jarri ditugu, eta abar.

Aurreko urteetan bezalako, ikastetxeekin harremanetan jarraitu dugu eta haurrentzako arraunketa jarduerak egin dira herriko gazteei kirol hau hurbildu nahian. 33


Gurekin entrenatzen aritu zen Carles Badalonako arraunlariari esker, Badalonako Club Nataci贸 Badalona taldearekin elkarkidetza egin dugu. Pasadan urtean bertan izan ginen gure herria eta gure kirola beraiei erakusteko helburuarekin. Horri jarraipena eman nahirik, aurten, Oria ibairen jaitsiera ospatu zen asteburuan Ondarroan izan ziren bisitari elkarte hartako arraunlariak. Asteburu borobila, gure herria erakutsi eta herriko sozietate batean afaria ederra antolatu genuen. Sekulako giroa sortu zen eta oso pozik joan ziren Badalonako lagunak.

Gure taldekoekin nahastuta, Oria ibaiko jaitsieran parte hartu zuten Ondarroako elkarteak utzitako traineruarekin, beraz, estropada hartan Ondarroak bi traineru uretaratu zituen. Egun berean, goizez Orio-n antolatu ziren herrien arteko ginkanan parte hartu genuen, arraunean eta txokor batzen eta herriko alkatea galdera lehiaketa batean aritu ziren, giro paregabea sortu zen.

Elkarkidetza honi jarraipena emanez, Badalonan izan berri gara, elkarte haren aurkezpen ekitaldian, gurekin harremanetan jarraitzeko konpromisoa hartu dute eta datozen urteetan elkarrekin hainbat ekintza antolatzeko asmoa erakutsi da. Adibide gisa, Badalonako elkarteko ontziek Ondarroaren izena eramango dute Mediterraneoan egingo diren txapelketetan.

34


Urte bukaera gainean dugula, urtero lez, urtean irabazitako banderen bedeinkapena antolatu dugu Antiguako elizan. Ekitaldi horri, elkarteko gazte guztientzako bazkari batekin eman zaio jarraipena. Gabonetan, urtero egiten dugun bezalaxe, hile guztian zabalik dagoen denda zabaldu dugu. Bertan, arropak erakusgai eta salgai izateaz gain, urtean zehar ateratako argazki batzuk ere erakusgai ditugu, baita ere banderak ere. Bazkide berriak egiteko aukera badago eta datorren urterako egutegiak ere salgai ditugu, zesto bat zozketatzen delarik. Gabonetako loteria salgai dugu, elkarteari laguntzeko.

35


10

ONDARRU IGERI TALDEA TALDEAREN HELBURUAK

Partaidetasun kirola       

Kirola, osasuna eta talde lanaren arteko oreka lortzeko oinarriak finkatu. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu. Aisialdia ondo erabiltzen ikasteko oinarriak jarri. Igeriketan ahalmenak handitu. Igeri taldearen ekintzak indartu. Igeriz aparteko ekitaldiak antolatu. Igeritokia ez dagoen beste herrietara zabaltzea (Berritxu, Mutriku).

Txapelketak     

Lehiatzeari duen garrantzia eman, emaitzak helburu bihurtu barik. Kirol lehiaketetan nahi dutenei parte hartzen laguntzea. Urtean zehar egindako lana ebaluatu, hobetzeko asmotan. Eskola-kirolean parte hartu, beste talde eta igerilekuak ezagutuz. Taldeko partaide sentiaraztea lortu.

36


TALDEAREN ANTOLAKUNTZA A. Zuzendaritza taldea. LEHENDAKARIA: ISABEL RUIZ DE ERENTXUN

LEHENDAKARI ORDEA: AMAIA ARTETXE

IDAZKARIA: JOSEBA MARURI

DIRUZAINA: IZASKUN IRUSTA

BOKALA: OLAIA BILBAO

BOKALA: OIER URKIZA

B. Entrenatzailea 

Iraide Burgoa

C. Finantziazioa o Sarrera nagusiak  Igerilarien kuotak  Udal dirulaguntzak  Foru-Aldundiko dirulaguntzak  Ekintza batzuren babesleak o Gastu nagusiak:  Entrenatzailearen soldata  Segurantza sozialak  Azterketa medikuak  Piszinako materiala  Bizkaiko federazioa 37


ESKOLA KIROLA ETA BESTE TXAPELKETAK Herriko kirol talde bezala funtzionatzen da, beraz, hiru ikastetxeetako gazteak daude taldean, baita Mutrikukoak ere. Foru aldundiak babestutako eskolako ligan parte hartzen du taldeak, baita Ondarruko eta Bilboko trofeoan besteak beste. Ondarroako hain zuzen ere, Igeri Taldeak antolatzen du. Piszinako ekintzetaz gain, uda partean Ondarroako Itsas-lasterketa antolatzen dugu, herriko naiz kanpoko hainbat igerilariren partehartzearekin. Baina gazteen igeriketa bultzatuaz gain, master eta seniorrak ere taldekide ditugu, entrenatzaile berak koordinatuta. Talde honek, igeriko probetan parte hartzeaz gain, Triatloi lasterketan ere konpetitzen du. Gazteentzat antolatzen diren triatloi eta akuatloietan ere parte hartzen dute gure igerilariek.

KIROL INSTALAZIOAK Ondarroako Udal Polikiroldegia da gure helbide soziala eta han bertan dagoen 4 kaleko igerilekuan entrenatzen du taldeak, goiz naiz arratsaldez, ume eta gazteen ordutegira moldatuz.

38


2012-13 DENBORALDIRA BEGIRA Urriaren hasieratik jo ta ke entrenatzen ibili ondoren, urriaren 27an hasi zen denboraldia infantiletatik gorakoentzat eta hiru froga daramatzate jadanik. Txikiei buruz, azaroaren 24an hasi zen eskola kiroleko denboraldia. Lehen froga Markinan izan zen eta hara joan ziren igerilari eta familiakideek.

Esan behar dugu, aurten igerilari asko ditugula benjamin taldean, lehen urteko berri asko daude eta. Alebinetan ere talde polita dago eta indar eta gogo asko dituzten beste gutxi batzuk infantiletatik gora, hauek Mintxo txapelketan parte hartzen dutelarik. Joan zen urtean bezala, Iraide Burgoa da entrenatzailea eta konpetizioetara joaten garenean Arantza Burgoa izaten da bere laguntzaile. Bizkaia mailan 3 talde daude eta A taldean kokatuta gaude. Hurrengo klubek osatzen dute A taldea: Igorre, Tabira, Amorebieta, Ondarru, Atxondo, Lauaxeta, Astola, Gernika, Lekeitio eta Mungia. Denboraldiko egutegia hurrengoa da: 2012-10-27 2012-11-10 2012-11-24 2012-11-24 2012-12-22 2013-01-12 2013-01-19 2013-02-02 2013-02-23 2013-03-02 2013-04-06 2013-04-20 2013-06-15

1ªJ TROFEO MINTXO ESPINOSA-U.P.V. 2ªJ TROFEO MINTXO ESPINOSA-U.P.V. 1ºJ LIGA ESCOLAR 3ªJ TROFEO MINTXO ESPINOSA-U.P.V. 2ªJ LIGA ESCOLAR 4ªJ TROFEO MINTXO ESPINOSA-U.P.V. 3ªJ LIGA ESCOLAR TROFEO ONDARRU 4ªJ LIGA ESCOLAR 5ªJ LIGA ESCOLAR 6ªJ LIGA ESCOLAR 5ªJ TROFEO MINTXO ESPINOSA-U.P.V. VIII TROFEO BILBAO KIROLAK

GOROSTIZA/ASKARTZA BARAKALDO/ASKARTZA MARKINA GERNIKA/TRAPAGARAN ZORNOTZA ASKARTZA/BARAKALDO GERNIKA ZALDUPE ABADIÑO IKAST.LAUAXETA ARTXANDA/DURANGO BARAKALDO ARTXANDA

Hauez gain, marka lortzen dutenak Bizkaiko eta Euskadiko txapelketetara joaten dira. DENBORALDIAN ZEHAR GURE UMEEKIN GOZATUKO DUGULAKOAN AGURTZEN GARA. Informazio gehiago nahi duenak, http://www.bizkaiaigeri.es/ 39


11

ELKARRIZKETA: LON LETE

Arraunarekin lotura handia duen familia batekoa zara ezta JON?

Bai, horrela da. Hiru anaiok izan gara urte askotan arraunlariak eta arraunlariak izandako lehengusuak ere asko dira familian. Orokorrean, familia osoan ezagutu dugu betidanik arraunarekiko zaletasun handia.

Noiz hasi zinen arraunean?

14 urte nituela sartu nintzen Arraun Taldean eta 2002 arte egon nintzen bertan. Ibilbide luze horretan maila guztiak pasatu nituen seniorretara heldu arte eta, gainontzeko gehienak bezala, batelean, trainerillan eta traineruan aritu nintzen.

Eta entrenatzaile gisa?

Arraunlaria izateari utzi eta berehala hasi nintzen infantilak entrenatzen, hau da, 2003urtean. Kasu honetan ere, maila guztiak entrenatzen ibili ondoren, 2011n eskaini zidaten seniorrak entrenatzeko aukera.

Eta nola hasi, ezta?

Bai, hori da. ARC2 ligan aritu ginen eta mailaz igotzea lortu genuen, tartean lau bandera ere lortu genituelarik: Iberiakoa, Elantxobekoa, Avilesekoa eta, laugarrena, eszenatoki ezin hobean lortutakoa, Donostian, hain zuzen ere. Dena den, zera gustatuko litzaidake aipatzea, ANTIGUAKO AMA traineruarekin lortutako emaitzak bikainak izan baziren ere, ezin direla ahaztu, ONDARROAKO ARRAUN TALDEKO neska-mutilek, bateletan zein trainerilletan lortutako emaitzak.

Lastima Ondarroako bandera ez lortzea?

Neuk dakit bakarrik zenbat buelta eman dizkiodan estropada horri. Aspaldiko partez, benetako aukerak geneuzkan etxeko bandera lortzeko, baina ez genuen eman geure benetako maila. Uste dut presioak gehiago egin zigula; baina, tira, ez dago atzera egiterik. Benetan aukera polita galdu genuen. Oso talde gaztea daukagu eta ea etorkizunean lortzen dugun.

Talde gaztea diozu?

Hori da, uste dut ACR1 eta ARC2 mailetako talderik gazteena daukagula. Horrek, etorkizunari begira, itxaropentsu egoteko aukera ematen digu, nola ez. Formatzen dagoen talde bat da gurea eta, dudarik gabe, aurrera egiten joango gara hurrengo denboraldietan. Guztira 19 arraunlari eta bi patroik osatzen dute taldea.

Eta gehienak ondarrutarrak,ezta?

Bai, horrela da. Hiru izan ezik, gainontzekoak herritarrak dira eta horrek asko pozten gaitu klub bezala. Aipaturiko hirurak Donostia, Orio eta Getariakoak dira, baina erdi ondarrutarrak direla jadanik esan dezakegu, urteetan baitaude gure artean.

Traineru denboraldia udaran izaten da, baina, noiz hasten zarete entrenatzen?

“Kalera begira� udaran hasten da denboraldia eta asko dira ordura arte gurekin gogoratu ere egiten ez direnak, baina, arraunlariak ahalegin betean daude urte osoan. Azpimarratu beharrekoa da neguan egindako “barruko� lan gogorra bezain isila. Azaroan hasten dugu denboraldia. Aurreneko pare bat astetan astean hiruzpalau entrenamendu egiten ditugu, baina berehala hasten gara sei egunekoa egiten. Esan bezala, barruko entrenamendua izaten da nagusiki nahiz eta, astean behin, uretara ere joaten gara, Oriora, gehienbat, hasiera batean.

40


Trainerilletan hasten omen zarete lehiatzen, ezta?

Bai, apirilean izaten da gutxi gorabehera. Dena den, ez dugu helburu bezala hartzen, geure urteko entrenamenduetako beste ziklo bat da, hau da, bitarteko bat. Urte-sasoi horretan traineruen jaitsiera ezberdinetan ere parte hartzen dugu.

Kirol gogorra, ezta, arrauna?

Ez dut uste gogorra denik hitz egokiena, “sakrifikatua” egokiagoa dela esango nuke nik. Alde batetik, aurre egin behar diogu geure entrenamendu dinamikak eskatzen duenari eta, bestetik, geure ingurukoek (etxekoek, lagunek eta abar) egiten dituzten gauza askori, uko egin behar. Elkartasuna eta elkarrenganako errespetua ere aipatuko nituzke nik. Trainerua ez doa bakarrik eta ezinbestekoa da barruan doazen arraunlari guztiek ahal duten guztia ematea, denon mesederako. Beraz, behar bezala “deskantsatu” barik edota, are okerrago, “parranda” eginda agertzen bada norbait, ez luke “ahal duen guztia” ematerik izango eta gainontzekoarekiko errespetu falta izango litzateke.

Entrenatzailea zeu zara baina, badaude beste hainbat pertsona ere zeure inguruan ezta?

Bai, nola ez. Taldearen prestakuntza fisikoa hezkuntza fisikoan lizentziatua den GOTZON SAN MIGUEL arraunlari ohiak eramaten du. Mediku bat ere badaukagu, Gasteizko MARIA SAGASTI, hain zuzen ere, eta azkenik, masajista, Ondarroako ROBERTO LEKUE.

Eta arraunlari batzuk talde zuzendaritzan ere omen daude. Horrela da?

Bai. Ondarroako Arraun Taldeak ziklo aldaketa bat izan zuen duela urte batzuk eta talde gazte batek hartu zuen kluba gidatzeko ardura, tartean, arraunlari ohiak eta gaur egun, oraindik ere, arraunean ari direnak daudelarik. Dena den, “betiko jendea” ere gure inguruan ibiltzen da edozertarako prest.

Nola baloratzen duzu aurtengo denboraldiko hasiera hau?

Momentuz sei estropada izan ditugu. Aurrenekoan 6. postua eskuratu genuen eta gainontzekoetan, aldiz, 10.postua behin, 9.postuan bi aldiz eta 8.postuan beste bi aldiz. Egia esan, ez dugu zorte handirik izan kale zozketetan baina itxaropentsu gaude geratzen diren estropadei begira. Pare bat estropada on behar ditugu. Uste dut azkenerako 2.txandan finkatuko garela.

Nola planteatzen duzue estropada egun bat?

Arraunlariek arraunean egiteko, txalupa norbaitek eraman behar du, noski!. Alde horretatik Kristoren zortea daukagu. Talde bat dago ardura hau izugarri ondo eramaten duena. Beraiek antolatzen dute dana, zer eraman, noiz atera, noiz heldu, eta abar. Gu heltzen garenerako, tokirik onena daukate hartuta beti. Gure aldetik, estropada non den kontuan izanaz antolatzen dugu bidaia. Errekako estropadetan bi ordu lehenago heltzeko moduan ateratzen gara, eta itsasoan dagoenez, aldiz, bi ordu eta erdi lehenago egoteko moduan.

Eta heldu ondoren?

Normalean jaima muntatu behar izaten da eta, nola ez, arraunlari guztiak esku bat botatzeko prest egoten dira. Gero, bueltatxo bat ematen dugu eta kafetxoa hartu ere, denok elkarrekin. Jarraian, trainerua jaitsi eta moldaketak edota egokitze lanari ekiten diogu. Beste batzuk, ostera, lantxa jaitsi eta uretara eramaten dute. Beti dago zerbait egiteko.

Jarraian, berotzen hasiko zarete ezta?

Bai, hori da. Aldatu eta beroketaren lehen faseari ekiten diogu. Lehorrean izaten da eta automatizatuta daukate jadanik luzapen eta gainontzeko ariketen taula. Beraietariko batek zuzentzen du fase hori. Jarraian, neure txanda heltzen da eta aprobetxatzen dut azken aginduak emateko. Bukatzeko, taldekako kirola izanik, denok geure artean hartu dugun konpromisoa islatzeko, elkartu, eskuak batu eta “BAT, BI, HIRU …ONDARRU” oihukatzen dugu. Ondoren, trainerua eta arraunak hartuta uretara joaten gara beroketaren bigarren fasea gauzatzeko. Horrek, beste 50 bat minutuko iraupena du eta oso hurbil jarraitzen dut.

Eta zeuen txanda heltzen denean?

Orduan bakoitza bere tokira. Arraunlariak estropada eremura eta gu toki estrategikoen bila. Gu esaten dut, nirekin batera lantxan bigarren patroia ere joaten delako. Uneoro patroiarekin konektatuta egoten gara “pinganilloarekin” eta baita delegatuarekin ere, kasu honetan, telefonoaren bitartez. Gutariko bakoitzak bere kronometroa eramaten du paladen erritmoa kontrolatzeaz gain, erreferentziak hartu eta hartu ibiltzen gara. Bukatu bezain laster, beraiengana hurbiltzen gara, ura eraman eta lehenengo momentu horiek elkarrekin egoteko. Oraindik, zeregin asko geratzen da Ondarroara itzuli aurretik, besteak beste, txalupa igo, azpiegitura guztia desmuntatu, dutxatu, eta abar. GERO, ASTEROKO DINAMIKA ETA HURRENGOKO ESTROPADA!!

41


12

ONDARROAKO KIROLAREN GALA

Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak antolatutako “kirolaren gala� ospatu zen kofradi zaharrean, urtarrilaren 25ean. Aurreko urteko formatu berdina izan zuen, hau da, saritu bakoitzaren inguruko ikus-entzunezko muntaiak aurkeztu ziren eta saria jaso ondoren, hitz batzuk eskaini zien bertaratu ziren guztiei. Aurretik, ohiko ongi etorri eta sarrera hitzaldiez gain, ATEAK ZABALIK KIROLARI kanpainako zenbait argazkirekin presaturiko ikus-entzunezko muntaia ere jarri zen. Aipatu beharra dago bete ezin zela aretoa bigarren urtez jarraian.

SARIAK BANATZERA MUNDUKO TXAPELDUNA DEN OIHANA KORTAZAR MENDI LASTERKARIA ETORRI ZEN.

Bukatzeko, saritu guztiak igo ziren denak batuta argazkia ateratzeko eta, jarraian, beheko solairua joan ziren guztiak Udalak eskaini zien luntxera. 42


URTEKO KIROLARIA: EMAKUMEA

-JUNE ARAMBARRI-

43


URTEKO KIROLARIA: GIZONEZKOA

-MIKEL DIEGUEZ-

44


URTEKO KIROL TALDEA

-KOAXI TRIATLOI TALDEA-

45


AIPAMEN BEREZIA

-AITOR AULESTIA-

46


SARITU GUZTIAK ELKARREKIN

47


13

OPORRALDIETAKO ESKAINTZA KIROLDEGIAN

Kirol Batzordearen helburuetariko bat “GUZTIONTZAKO KIROLA” filosofian oinarritutako egitasmoak pixkanaka abian jartzea da. Zentsu honetan, “estreinakoz”, udako oporrak aprobetxatuz, saiaketa bat egin zen kiroldegitik, UDALDIA 2012 KIROLDEGIAN egitasmoa antolatuz. Bertan, kirol diziplina jakin batean aritu eta sakondu ordez, kirol eta joko ezberdinak landu zituzten herriko haurrek, besteak beste, jolasak, eskalada, saskibaloia, futbola, patinak, boley, hockey, eskupilota, igeriketa, gimnastika, aerobik-txiki, kids pilates, eta abar.

48


Ekimen honek, opor garaian, familia eta lana uztartzen laguntzeaz gain, aukera polita eskaintzen die Ondarroako haurrei, era berean, kirola eta entretenimendua elkartuz, ariketa fisikoa sustatzeko. Izugarrizko arrakasta izan zuenez Gabonetako opor garaia aprobetxatzea pentsatu zen, beste egitasmo batzuen inguruan bigarren saiakera bat egiteko, kasu honetan, haurrei bakarrik zuzendu ordez, beste adin esparru batzuentzako era aukerak zabaldu zirelarik:  UMEENTZAKO “JOLAS KOOPERATIBOAK” KIROLDEGIAN. LH1etik LH6ra bitarteko umeentzat zuzendutako egitasmoa izan zen, jolas kooperatiboaz gain, uretako zenbait jarduera ere egin zituztelarik.  GAZTEENTZAKO “ATEAK ZABALIK KIROLARI” KIROLDEGIAN. DBH3tik aurrerako gazteentzat (25 urte arte) zuzendutako egitasmoa izan zen eta besteak beste, honakoetan arituko ziren: kiroldegiko muskulazio gelako makinak nola erabili erakutsi, oinarrizko entrenamenduak egin eta kiroldegiko kirol ekintzak (cycling, functional training, Fit integrala, aquagym, eta abar) ezagutu.

 GURASOAK PATINATZEN IKASTEKO AUKERA KIROLDEGIAN. Ez bakarrik gurasoentzako, noski, baina bai bereziki beraientzat pentsatutako egitasmoa izan zen. Helburu nagusia honakoa zen, seme-alabekin batera patinatzen ibili ahal izateko oinarrizko teknikak ikastea. Ea epe motzean zenbait guraso eta seme-alaba elkarrekin patinatzen ikusten ditugun Ondarroan zehar.  NAGUSIENTZAKO (+14) I. HERRI CYCLING KIROLDEGIAN. Ondarroatik zein kanpotik etorritako 40 bat pertsonak parte hartu zuten kiroldegiko kantxan egon zen CYCLING jardunaldian. Lau orduko ekimena izan zen eta 50 bizikleta jarri ziren partaideen eskura.

DATORREN URTEKO ESKAINTZA ZEHAZTEN ARI GARA DAGOENEKO ETA ZENBAIT BERRITASUN ERE IZANGO DIRELA AURRERATU DAITEKE.

GUZTIONTZAKO KIROLA – GABONETAKO OPORRAK KIROLDEGIAN – GUZTIONTZAKO KIROLA 49


14

“ATEAK ZABALIK KIROLARI” KANPAINA

Ondarroan betidanik egon da kirol zaletasun handia eta jende asko egon da herriko kirol taldeen babesean aukeratuko kirola praktikatzen. Bestalde, asko dira baita ere, helburu eta dedikazio ezberdinekin, aipaturiko kirol taldeen egituratik at, gazte zein nagusi, emakume zein gizonezko, bakarka edota taldeka, lagun artean edota familia giroan, kirol modalitate ezberdinak praktikatzen dituztenak. Ekimen honen helburu nagusienetariko bat, aipaturiko kirol zaletasuna “herriratzea” edo “azaleratzea” da, hau da, herriko kirolarien berri ematea herritar guztiei. Horretarako, banderola batzuk atera zituen Udalak eta herriko taldeen artean zabaltzeaz gain, turismo bulegoa ere jarri ziren herritarrek hartu ahal izateko. Gero, argazkiak atera eta egokitu zen posta elektronikora bidaltzea baino ez zegoen. Astero, udaleko web orrian egokitutako “txokoan” argitaratu izan dira. Bidalitako argazki bakoitzari zenbaki bat jarri zitzaion eta Gabonetan burutu zen zozketa sartu ziren zuzenean. Bost sari banatu ziren eta Donostiako Anoeta futbol zelaian Euskal Selekzioak Bolibiaren aurka jokatutako partidua ikusteko 10 sarrera banatu ziren (bi saritu bakoitzeko).

50


51


52


53


15

HITZALDIA: KIROLA OSASUNAREN BIDEA

Eusko Jaurlaritzak emaniko datuen arabera, jendearen bizi-itxaropena izugarri luzatzen ari da azkenaldian. Euskal Herriaren kasuan, gizonezkoen bataz bestekoa 75 urtetakoa da eta aldiz, 83koa emakumezkoena. Hurrengo hamarkadan 60 urte baino gehiagoko biztanleak %40ra hurbiltzea espero omen da. Beraz, hain gizatalde ugariaren autonomia, osasuna eta bizikalitatea hobetzea benetan helburu garrantzitsua izango da Administrazio Publiko guztientzako.

2012. urte honetan berariaz 3.adinekoei zuzenduriko zenbait ekimen abian jarri ditu Ondarroako Udalak, eta besten artean, hitzaldi hau Ondarroan antolatzeko eskaria egin dio Bizkaiko Foru Aldundiari. Esperientzia handiko bi hizlari etorriko dira Ondarroara:

DATU OROKOR HAUEK ERABAT KONFIRMATZEN DIRA BAITA ERE ONDARROAN, GUZTIRA DITUEN 8.842 BIZTANLETIK, 65 URTETIK GORAKO EMAKUMEAK 1.172 ETA GIZONEZKOAK 870 BAITIRA.

KEPA LIZARRAGA: BFAko medikua, jarduera fisiko eta kirol medikuntzan espezialista.

XANTI PEREZ: BFAko kirol teknikaria

Aukera ederra beraz, jorratu beharreko gaiaren inguruan asko esateko daukaten aditu hauen gomendioak jaso, barneratu eta praktikan jartzeko.

Zentsu honetan badira jadanik urte batzuk Bizkaiko Foru Aldundia, KIROLA OSASUNAREN BIDEA kanpainaren barruan, jende nagusien artean jarduera fisikoa sustatu eta beronek dituen onurei buruzko hitzaldiak ematen hasi zenetik. Azaroaren 9an hauetariko bat antolatu zen Ondarroako Kofradi zaharrean, bertan,

EZ DIRA AHOLKU OROKOR HUTSETAN GERATUKO, HARREMANAK IZAN DITUGU JADANIK, ESKATUTAKO HAINBAT INFORMAZIO BIDERATU DIEGU ETA ONDARROAKO HERRIAK KIROLA EGITEKO DITUEN AUKERETAN OINARRITUKO DIRA.

54


16

ERAKUSKETA: KIROL TALDEEN JANTZIAK

Ondarroako Udaleko Kirol Batzordeak urtero kirolarekin lotutako ERAKUSKETA bat antolatzeko asmoa erakutsi zuen. Gaia bera oso zabala izanik, urtez urte erabakiko da jorratuko den esparru zehatza. Hasteko, 2012.urteari dagokionez, ONDARROAKO KIROL TALDEEN JANTZIAK hartzea gaitzat erabaki zen. Aipaturiko erakusketa Kofradi Zaharreko erakusketa aretoan burutu zen.

AIPATZEKOA DA, HERRIKO KIROL TALDEAK ARDURATU ZIRELA, TXANDAKA, ERAKUSKETAN ARRATSALDERO EGOTEN. 55


17

DENBORAPASAK

Ea esaldi “aldrebes” hauek moldatzeko gai zaren. Koka ezazu zutabe bakoitza dagokion tokian, eta KIROLA edota JARDUERA FISIKOAREN inguruko testuak osatuko dituzu.

Bete ezazu ondorengo taula, herriko kirolari bakoitzaren alboan, dagokion kirolaren izena jarriz.

KIROLARIA

ZUTABE ALDAKORRA (1)

O T E A O Z

L Z S B B E

A A A K T N A E

K R E A A U

U T R L U T L A

R N M A, E H T

O T E

S K R A U S K L

A R A T T G A O.

O E I Z Z D

N O I I E A N K

I E D T

S F G A E

N U N O I I E A K

T D Z U T

A O Z

T D Z U T

A A E I L E N

ZUTABE ALDAKORRA (2)

A K T N G

E A A D T R I

G T U A A Z

I O L T A O K

E A A D T R I

R I E O E A K

O K T R R S O

E E K D A A

O A E A U

T R A E I

R M E A S

K

E S

E S B S A

K D I U N O

U F U R A

N I A A A O T

A K T N G

B S E

ZUTABE ALDAKORRA (3)

R A S T A R

T R G A, E T

G U J A E O

K O S K A I B

I S A O N K A

E R L T A.

A N A E T R I

A A. Z R E A R E S N U

E S N U

E D T A E

K

K I A A N R A

I A A N R A

O S O T Z E E

L U I R I K K

T N S S A N

A A. Z R E A R

56

1

IOANA OSA

2

JUAN MARI BADIOLA

3

JULEN URIBESALGO

4

FEDE ARANTZAMENDI

5

JON LASARTE

6

ZIORTZA TORRONTEGI

7

ERIK OSA

8

SARAY CAAMAÑO

9

IAROBIT AZPILLAGA

10

MIKEL DIEGUEZ

11

LUIS ARRAIZ

12

MIKEL OSA

13

JULEN DUÑABEITIA

14

MIKEL ARAMAIO

15

AITOR ELORDI

16

NAGORE OSORO

17

UNAI BARRENETXEA

18

IRAIDE BURGOA

19

AMAIA DIEGUEZ

20

AITOR ARAMAIO

21

XABIER URKIZU

22

LEIRE FERNANDEZ

23

BIRTU ARAMAIO

24

JON GIMENO

25

JOSEBA LETE “PAXIO”

26

DORLETA IDIGORAS

27

XABIER URRESTI

28

ARITZ SOLABARRIETA

29

ARNAITZ BURGOA

30

IARO KRUZ

31

MIKEL BADIOLA

32

IKER BILBAO

33

RENE THIARE

34

XABIER AZKARATE

35

ALAIN COLUNGA

36

JULEN DE DIEGO

37

IÑAKI SANTISO

38

ATXURRA ANAIAK

39

AMAIA LEON

40

IÑAKI ARANTZAMENDI

KIROLA

TRIATLOIA MENDI BIZIKLETA FUTBOLA MENDIA JUDO IGERI KARATE ARRAUNA PALA SASKIBALOIA KORRIKA SOKATIRA BODY BOARD TXIRRINDUA ESKALADA


18

GALDEKETA

ZENBATERAINO EZAGUTZEN OTE DITUGU HERRIKO KIROL TALDEAK?? Ea nola moldatzen zaren ondorengo galdeketan!! 1. Noiz sortu zen Ondarru Igeri Taldea? A

1957 urtean

B

1987 urtean

C

2007 urtean

2. Noiz ospatu zen Jose Mari Aranbarri “Egia� eta Martin Iriondoren arteko apustua? A

1883 urtean

B

1993 urtean

C

2003 urtean

Agustin Zubikarai

C

Kirmen Uribe

1982/83

C

1992/93

1975

C

1965

1988

C

2015

1946

C

1976

1985

C

1995

C

2001

3. Nork idatzi zuen Aurreraren himnoaren letra? A

Joakin Azpiri

B

4. Noiz igo zen lehenengo aldiz 3.mailara Aurrera Kirol Elkartea? A

1962/63

B

5. Noiz inauguratu zen kiroldegiko frontoia? A

1985

B

6. Noiz inauguratu zen Ondarroako udal arraun egoitza? A

1960

B

7. Noiz inauguratu zen Zaldupe udal futbol zelaia? A

1886

B

8. Noiz ospatu zen Ondarroako I. triatloia? A

1975

B

9. Noiz ospatu zuen Aurrera Kirol Elkarteak lehenengo krosa Ondarroak? A

1961

B

1981

10. Zein izan zen 1926ko Kontxako bandera irabazi zuen Ondarroako traineruaren patroia? A

Vicente Akaregi

B

Agustin Arantzamendi

C

Juan Baustista Beitia


19

ATLETISMOAREN OINARRIZKO LEXIKOA

1.500 m lauak 10.000 m lauak 10 km ibiliak 100 m hesiak 3.000 m oztopoak 4 x 100 m erreleboak abiadura-lasterketa barneko kale dekatleta disko-jaurtiketa errelebo-lasterketa gorako jauzi helmuga-marra hesi hesilari hirukoizlari iraupen-erdilari irteera baliogabe irteera-marra jaurtiketa baliogabe jaurtiketa-zirkulu jauzi-hobi kale kaleen zozketa kanpoko kale kanporaketa kontra helmuga lekuko lekuko emate listoia bota

1.500 m lisos 10.000 m lisos 10 km marcha 100 m vallas 3.000 m obstáculos relevos r x 100 m carrera de velocidad calle interior decatleta lanzamiento de disco carrera de relevos salto de altura línea de llegada valla vallista triplista mediofondista salida fallida línea de salida lanzamiento fallido círculo de lanzamiento foso de caída calle sorteo de calle calle exterior eliminatoria contrameta testigo entrega de testigo derribar el listón

Kirolean ere euskaraz!

UZEIk ATLETISMOAREN lexikoari buruz argitaratu zuen lanaren berri eman nahi dizuegu oraingoan. Bertan, atletismoaren esparruko termino erabilienak hartzen ditu barnean, eta guk horietako 60 aukeratu ditugu guztira. Ez bakarrik hori, ariketatxo bat ere proposatzen dizuegu. ANIMO!! listoia gainditu luzera-jauzi mailu mailu-jaurtiketa maratoi maratoi-lasterkari neurketa nor bere lekura! oldar oldar-marra oldar-ohol oztopo oztopo-lasterkari pentatloi pertika pertika-jauzi pista estali pisu-jaurtiketa pisu-jaurtitzaile prest! proba konbinatu serie tropel ur-hobi uko egite xabalina xabalina-jaurtiketa xabalina-jaurtitzailea zangokada zenbaki

franquear el listón salto de longitud martillo lanzamiento de martillo maratón corredor de maratón medición a sus puestos! batida línea de batida tabla de batida obstáculo corredor de obstáculos pentatlón pértiga salto con pértiga pista cubierta lanzamiento de peso lanzador de peso Preparados! prueba combinada serie pelotón foso de agua renuncia jabalina lanzamiento de jabalina lanzador de jabalina zancada dorsal

Osa ezazu hiru lerroko esaldi bat ondoko LAU hitzak erabiliz (edozein kasutan deklinatuta edo aditz forma aldatuta):

lekuko

marra

lasterketa

kale

listoia

jauzi

kanporaketa

atleta

58


20

EAJ-PNV

59


21

BILDU

Udalean sartu aurretik bagenekien geure “sasoi librearen” zati handi bat eskaini beharko geniola Kirol Batzordearen kudeaketa zein bertatik ateratzen diren egitasmoak behar bezala aurrera eramateko. Eta, horrela gertatzen ari da, noski. Gogoa eta ilusioa soberan baditugu ere, zoritxarrez, non nahi entzuten ari garen krisiaren ondorioak Udalera ere heldu dira, eta, nola ez, kirol esparrura ere. Diru sarrerak nabarmen jaitsi dira eta bere isla izan du, noski, guri kudeatzea egokitu zaigun sailean ere. Hau horrela izanik, lehentasunak jarri behar izan ditugu, eta ondorioz, 2012 urterako aurreikusita geneukan egitasmoren bat bertan behera utzi behar izan dugu, goi mailako kirol ikuskizunetarako irteera antolatuak, esaterako. Bestalde, udalari kosturik suposatzen ez dien edota kostu baxuarekin egin daitezkeen zenbait egitasmo abian jarri ditugu, geure gain hartuz zama guztia edo handiena behintzat. Hauen artean, honakoak aipa daitezke: ostegunero “kirol agenda” eta asteartero “kirol emaitzak” argitaratu, eskuartean duzuen kirol buletin hau, urteko kirol programazioa argitaratu, kirol galaren ingurukoak, “ateak zabalik kirolari” kanpaina, eta abar. Badaude baita ere bere osotasunean bideratzerik izan ez ditugun baina jarritako zimientoei esker, epe motzean argia ikusiko dituzten zenbait egitasmoak ere, besteak beste, eskola kirolaren ingurukoak, kirol azpiegituren azterketa, eta abar. Aipatutakoei, “Ondarroako kirolariak historian zehar”, Kamiñazpiko zirkuitu bio osasungarria, kirol jantzien erakusketa, adineko pertsonei zuzendutako hitzaldia, “guztiontzako kirola” filosofiaren barrenean kiroldegian antolatutako “udaldia” edo “gabonetako”ekimenak, eta, nola ez, Zaldupe udal futbol zelaiaren lehenengo fasea. Lehen aipatu bezala garai zailak bizitzen ari gara eta oraindik ere bizi beharko ditugu, baliabide ekonomikoei dagokionez. Baina, aldi berean, aukeren garaia ere izan daiteke, izan ere, bitarteko ekonomiko gutxiagorekin, elkarlanean, udalean gaudenon, herriko kirol talde gehienen laguntzarekin, Ondarrutarrei kirol egitasmo zabala eta duina eskaintzeko gai izango garela uste dugulako. “Txipa”apur bat aldatu beharko dugu guztiok, eta behar bada, antolaketen alor batzuk berrikusi, zenbait kostu birplanteatu, eta abar. Ea horrela gertatzen den eta 2013ko kirol buletinean horrela izan dela esaterik dugun.

60


22

EMAITZAK

Hona hemen denborapasa eta galdeketaren emaitzak: ZUTABE ALDAKORRA (1) K R E A A U

I E D T N

R N M A, E H T

O T E A O Z

L Z S B

A A E I L E N

B E

O T D Z U T

E I Z Z D

S F G A E U

A A A K T N E

HERRIKO KIROLARIAK S K R A U L

U T R L L A

N O I I E A K

A R A T T G O.

KIROLARIA

ZUTABE ALDAKORRA (2) E A A D T R I

G T U A A Z

U F U R A

N I A A A O T

E S

R I E O E A K

B S E

O K T R R S O

A O A E A U

K T N G

R M E A S A

I O L T A O K

K D I U N O

E E K D A A

T R A E I K.

ZUTABE ALDAKORRA (3) K O S K A I U

I S A O N K A

R A S T A R

O S O T Z D E

L U I R I U K

A N A E T R I

T N S S A N

E S N U

G U J A E O B

I A A N R A

T R G A, E T

E D T A K E

A A. Z R E A R

E R L T A.

GALDEKETA

KIROLA

1

IOANA OSA

TRIATLOIA

2

JUAN MARI BADIOLA

MENDI BIZIKLETA

3

JULEN URIBESALGO

FUTBOLA

4

FEDE ARANTZAMENDI

MENDIA

5

JON LASARTE

JUDO

6

ZIORTZA TORRONTEGI

IGERI

7

ERIK OSA

KARATE

8

SARAY CAAMAÑO

ARRAUNA

9

IAROBIT AZPILLAGA

PALA

10

MIKEL DIEGUEZ

TRIATLOIA

11

LUIS ARRAIZ

KARATE

12

MIKEL OSA

TRIATLOIA

13

JULEN DUÑABEITIA

JUDO

14

MIKEL ARAMAIO

FUTBOLA

15

AITOR ELORDI

MENDIA

16

NAGORE OSORO

ARRAUNA

17

UNAI BARRENETXEA

SASKIBALOIA

18

IRAIDE BURGOA

TRIATLOIA

19

AMAIA DIEGUEZ

IGERI

20

AITOR ARAMAIO

SASKIBALOIA

21

XABIER URKIZU

MENDI BIZIKLETA

22

LEIRE FERNANDEZ

FUTBOLA

23

BIRTU ARAMAIO

MENDIA

24

JON GIMENO

SASKIBALOIA

25

JOSEBA LETE “PAXIO”

KORRIKA

26

DORLETA IDIGORAS

IGERI

1

B

2

A

3

A

27

XABIER URRESTI

SOKATIRA

4

A

28

ARITZ SOLABARRIETA

FUTBOLA

5

B

29

ARNAITZ BURGOA

TRIATLOIA

30

IARO KRUZ

BODY BOARD

6

B

31

MIKEL BADIOLA

FUTBOLA

7

C

32

IKER BILBAO

SASKIBALOIA

8

B

33

RENE THIARE

ARRAUNA

34

XABIER AZKARATE

ARRAUNA

9

A

35

ALAIN COLUNGA

ARRAUNA

10

C

36

JULEN DE DIEGO

BODY BOARD

37

IÑAKI SANTISO

MENDIA

38

ATXURRA ANAIAK

PALA

39

AMAIA LEON

TXIRRINDUA

40

IÑAKI ARANTZAMENDI

ESKALADA

61


ONDARROAKO UDALA

ONDARROAKO UDALA

ONDARROAKO UDALA

ONDARROAKO UDALA

ONDARROAKO UDALA

-2013.ko MATXOA2.Zkia

KIROL BATZORDEA

KIROL BATZORDEA

KIROL BATZORDEA

KIROL BATZORDEA

KIROL BATZORDEA

Kirol buletina 2. zenbakia  

Ondarroako kirol buletinaren bigarren zenbakia

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you