Issuu on Google+

OROITZAPENAK


OROITZAPENA: TXANGO BAT GARESERA Lehenengo mailatik bigarren mailara pasatzeko udan Garesera joan ginen udalekuetan . Garesera heldu ginenean eta taldeak egin behar zituztenean beldurtu egin nintzen pixkat , ez nuelako jende asko ezagutzen . Nire izena entzun nuenenean nire lagunekin tokatu zitzaidan , talde paregabea izan zen:Garazi , Nerea , Andoni , Odei , Iker eta ni . Monitorea oso jatorra zen , barre asko egiten genituen . Lo egiterako orduan Garazi eta Andoniren artean nengoen , eta Andonik gauaren erdian edo gutxi gora behera esaten zidan “Ainhoa iratzarrik zaude?� eta iratzartu egiten nintzen . Proba guztiak ez genituen ez genituen irabazten , oso gutxi baina ala eta guztiz ere oso ondo genuen probak egiten . Igerilekuan ere bai oso ondo pasatzen genuen batak besteari ura botatzen eta bustitzen . Udaleku hasieran antzerki txikitxo bat egin genuen talde guztiek , pixkat gehiago ezagutzeko . Gure antzerkia oso ona izan zen . Ni egiten ari ginen momentuetan barrezka nenbilen ez geneukan lotsarik eta nire ustez oso ondo egin genuen . guk etxetik eramandako mozorroekin egin genuen antzerkia . Eta kalera ere joan ginen mozorroekin . Nik hasieran lotsa pixkat neukan baina gero ikusita beste denak ez zeukatela nik ere lotsa kendu nuen . Kaletik kantatzen joan ginen . Bueltan nire gurasoak ikusteko gogo handia neukan baina han beste egun pare batzuk geldituko nintzatekeen . Nire gurasoei besarkada handi bat eman nien eta gero Garesen pasatako momentu onak kontatu nizkien . Eurak oso pozik jartzen ziren niri entzuten zelako ondo pasatu genuen , eta ni ere oso pozik nengoen kontatzerakoan . Datorren urtean berriz bueltatuko nintzela esan nuen , eta halaxe izan zen.


Ainhoa Bolinaga


NIRE EGUN ZORIONTSUENA

Nire egunik zoriontsuena nire urtebetetzea da , opariak jasotzen ditudalako , denok zoriondu egiten nautelako , eta urte bat gehiago egiten dudalako . Nire urtebetetzea eguna nire bizitzako egunik onena da , oso ondo pasatzen dut eguna . Maiatzak 28 an da nire urtebetetzea . Azken urtebetetzean opari asko eman zidaten eta oso ondo pasatzen nuen nire lagunekin .

AITOR AXPE


OROITZAPENAK: (bidaia/txangoa) TXANGOA DONOSTIRA Egun batean, Donostiara joan ginen txangoan autobusez. Donostiara heldu ginen, Zubietara. Zubietan errealeko entrenamendua ikusi genuen. Jokoak ere egin genituen, baloi errea ‌ Goiz guztia egon ginen jolasten eta entrenamendua ikusten, guk egindako pankarta bat eraman genuen entrenamenduan jokalariei animatzeko, bukaeran, firmak egin zizkiguten. Izotzezko patinajearen parean bazkaldu genituen etxetik ekarritako bokadiloak. Bazkaldu eta gero patinajera sartu ginen eta han eman zizkiguten gure tailako patinak eta kaskoak. Patinajean oso ondo pasatu genuen jolasten, han monitoreak zeuden eta joko batzuk azaldu zizkiguten. Joko askotara jolastu genuen eta desberdin batzuk ere bazeuden. Bi ordu eta gero autobusaren bila joan ginen eta 4:30-5:00-ak bitartean heldu ginen Arrasatera. Han zeuden gurasoak gure zain, motxilak hartzeko. Estera heldutakoan gurasoei guztia kontatu nien adibidez Zubietara joan ginela errealaren entrenamendua ikustera eta gero patinatzera joan ginela izotzeko pista batera‌ Egun horretan oso ondo pasatu nuen. Baita patinatzen ikasi ere. ANDER


TXIKITAKO LAGUNA

Aspaldiko laguna Eneko Nieva da. Berarekin gauza onak eta txarrak . izan nituen Hona: Beti elkarrekin jolasten ibiltzen ginen, baita bere etxera joaten nintzen ere meriendatzera, eta bera baita nirera ere. Txarra: Egun batean futbolean jolasten ari nintzen eta bera nire erdian zegoen eta kentzeko esan nion eta bera azetz-ezetz eta ezetz. Lepotik artu eta odoletan utzi nion.

DANEL


ESKOLAKO LEHEN LAGUNA Xabi Muñez da nire aspaldiko laguna bi urte eta erdi pasatu dira bere berririk gabe. Eskolara heldu nintzenean nire lehen laguna izan zen, bromazale hutsa zen eta pixka bat gezurtia, gezur dezente esaten zituen. Bere abizenaz burlatzen zioten “Muñeko” deituz 3.mailan irteera batean, Beirera, leku batean lo egin behar genuen eta handik lapur (hiltzaile) bat zegoela esan zuen eta leku guztietan zen hitz egiteko gai bakarra. Han egon ginen denbora guztia, beldurrez jota igaro nuen, beste jende askok bezala. Leku hartatik joan ginenean barrezka ikusi nuen leku batean eta orduan harrapatu nuenean esan zidan berak asmatu zuela hori. Hirugarren maila bukatzean beste eskola batera joan zen eta geroztik ez dut bere berririk gehiago izan.

Eneko Nieva.


OROITZAPENA: FAMILIAN. Egun batean Arabako herri batera joan ginen ni, nire ama, aita eta nire ahizpa Eider eta beste familia bat nire aitan koadrilakoak direnak eta oso ondo pasatzen dugu beraiekin. Oso eguraldi ona egiten zuen eta futbol zelai batera joan ginen jolastera baloi bat genuelako eta ni txikia nintzen. Nire ama futbol zelaiaren beste aldean zegoen eta baloia oso fuerte bota zuen eta aurpegian jo zidan eta atzeraka jauzi nintzen eta negarrez hasi nintzen eta nire ama korriketan etorri zen eta barkamena eskatzen hasi zen.

GARAZI


0ROITZAPENA: JOKIN NIRE LAGUNA Orain dela bost urte Jokin eta ni Zugarramurdira joan ginen bi familiak batera. Egun batean Zugarramurdiko kobazuloetara joan ginen goizean, Jokin eta ni kobazuloko saguzarrak harrapatzen saiatzen ginen. Gauean mendiko txabola batzuetan lo egiten genuen.Hurrengo egunean Jokin nire etxe aurrean zegoen nire zain jolasteko, halako batean igel pilo bat harrapatu genituen eta barre eta barre egon ginen egun osoan. Hurrengo egunean Zugarramurdira joan ginen herria bisitatzen han sorgin bat erosi zidan nire amak zeren eta Zugarramurdin akelarreak antolatzen zituztelako. Hurrengo egunean etxera gindoazen poz-pozik oroitzapen ederrekin.

JOSEBA ERRASTI.


OROITZAPENAK (EGUN ARRAROA) Orain dela asko inuzente egun batean Aitorrekin Gasteizera joan nintzen. Gasteizeko auzo batan jolasteko gauzak zeuden eta Aitorrek eta nik bizikleta hadi bat hartu genuen , abiada handian goazenez kurba batea irauli egin ginen baina ez genuelako mina hartu barrezka hasi ginen . Gero ere mini-golfa zegoen eta han ibili ginen , bazkal orduan , taberna batera joan eta han bazkaldu genuen . Beranduago kalera joan ginen ibiltzera eta patinatzeko pista ikusi genuen , hara sartu , denbora bat pasatu eta Aitor negarrez atera zen , buruarekin lurra jo zuelako . Gero mina joan zitzaion baina galtzak bustita genuelako plastikoak ipini genituen . Arrasatera heltzerakoan lagunekin jolastu genuen , batek ni bultatu ninduen eta buruarekin lurra ez jotzeko ukondoa ipini eta apurtu egin nuen, ospitalera joan ginen eta operatu egi zidaten .

JOSEBA URZELAI


OROITZAPENA: ACEDO 2009 Udalekutara nindoan lehenengo urtea zen, oso urduri nengoen baina oso-oso pozik. Heltzerakoan ikusi nuen lehenengo gauza goxoki denda bat zen. Eskailera batzuen aurrean jarri ziguten taldeak egiteko, eta tokatu zitzaidan taldea oso ona eta barregarria zen, Amaiur, Ainhoa, Lorea, Alasne, Peru, Andoni, Joseba eta ni. Gure monitorea Unai zen, inoiz ikusi dudan pertsona tranpatiena; bandera jokoan, beste talde batek gure bandera ezkutatzeko tokia aurkitu zutela konturatzean, bazkaltzeko orduan mendira joan eta lekuz aldatu zuen bandera. Beste egun batean 30km bizikletaz egin genuen presa batera joateko. Arratsalde guztia han egon ginen uretan bainatzen, monitoreek bainujantziak kendu eta belarra jarri ziren euren parteetan. Oso barregarria izan zen. Oso ondo pasatu nuen Acedon baina udalekuetatik txarrena janaria izan zen. Espagetiak zeudenean ile bat aurkitu nuen platerean eta sukaldariarengana joan nintzen esatera txapel bat jarri behar zela esatera!!!

LEIRE.O


OROITZAPENA: AINHOA ANDEREÑO MALTZURRA Txikia nintzela orain dela urte asko andereño maltzur bat Ainhoa izenekoa ezagutu nuen . Ainhoak jo eta motiborik gabe zigortzen zigun, denok negarrez edo triste irteten ginen gelatik. Gero gelatik amamaren etxera joaten oso triste joaten nintzen eta eskolara joateko ordua heltzen zenean amamari hanketatik obatu eta hitz hauek esaten nion: “Amama ni ikastolara ez ,ni etxean zurekin,hemen etxean” Gero bi urte pasatu zirenean andereñoz aldatu zituen. Eskerrak azkenean andereñoz aldatu zigutela bestela ez nintzen pozik biziko.

NEREA


OROITZAPENAK: JOSTAILU BEREZIA

5 urte nituenean nire amak motor bat oparitu zidan, gorria eta zuria zen.Egunero jolasten nuen motorrarekin.Egun batean, nire lagun minaren etxera lo egitera joan nintzen ,eta motorra eraman nuen bertara. Oso berandu arte jolasten aritu ginen .Goizean gosaldu ondoren berriz ere jolasten ari ginen .Gero arratsaldean nire lagunaren amarekin eta nire amarekin parkera joan ginen.Oso ondo pasatu genuen.Ez dut inoiz horrelako jostailu bereziarekin eduki.Oso polita zen eta pena handia hartu nuen botatzerakoan.

UNAI GUTIERREZ


OROITZAPENAK:TXIKITAKO LEKUA 7 urte nituenean , Eroskira joan nintzen nire amarekin. Nire amari zerrenda eskatu nion eta esnea hartu , garbantzuak… Dena hartu ostean ,nire amarekin berriro bueltatu nintzen eta amak esan zidan ,pizza hartu eta karrora sartu nuen. Joaterakoan nire amak esan zidan , “Ainhoa , ogia!”. Ni ogia hartzera joan nintzen eta bat-batean turroia zengoen tokira joan nintzen. Galdu egin nintzen , eta ez nakien non nengoen , Eroskin bai , baina non ez. Ni nagarrez hasi nintzen eta Eroskiko andre bat etorri zitzaidan niregana. Galdetu zidan ea zenbat urte nituen , zelan deitzen nintzen eta zergatik egiten nuen negar. Nik esan nion 7 urte , Ainhoa eta galduta nengoela. Andreak eskutik hartu eta gela batera eraman ninduen.Mikrofono bat zegoen eta andreak hitz egin zuen , “Hemen dut neska bat 7 urtekoa , Ainhoa izenekoa eta galduta dago , bere ama lehen bailehen etortzea hona”. Nire ama etorri eta ziztu bizian joan nintzen beregana. Hurrengo batean ez nintzen bererengandik banatuko.

AINHOA CARRASCOSA


OROITZAPENAK : UDALEKUAK 2009 Nire udalekuetako lehen urtea zen eta oso urduri nengoen, ez nekielako nire lagun onenarekin tokatu behar zitzaidan taldean, ez nuelako inor gehiago ondo esagutzen. Taldeak esan zituztenean nire lagunik onenarekin tokatu zitzaidala esan zuten eta monitorarik atseginenarekin, nire ustez. Gasteluondoko neska batzuekin ere tokatu zitzaidan , eta oso atseginak ziren. Laguna sko egin nituen. Kamiseta txuriak eraman genituen margotzeko eta gure taldeko kolorea urdina zen. Joku asko egin genituen baina ez genuen bat ere ez irabazi, baina talderik atseginena ginen . Hasieran denbora guztian nire gurasoengan pentsatzen nuen baina gero ia ez nintzen beraien izenarena gogoratzen . Etxera bueltatzeko eguna heldu zenean ez nuen joan nahi, alde batetik baina gero pentsatu nuenean nire familian bueltatzeko gogoak piztu zitzaidan. Hortik aurrera udaleku guztietara joatea erabaki nuen eta orain oso pozik joaten naiz udalekuetara. Amaiur Mendizabal


MERLIN Ni uda onetan Kanadara joan naiz . Merlin deitzen zen katu bat zeukaten nire lehengusuek.nik berarekin jolasten nuen . Berak ilea zuria eta grisa zituen eta oso jostagarria zen . Batzuetan gurekin etortzen zen lakura baina beste batzuetan nire izebaren txakurra etortzen zen eta merlinek beldurra zion . Berak egarria zeukanean iturrira igo eta ura edaten asten zen . Merlinek 19 urte zituen eta oso zaharra zen . Gero eta gutxiago egoten zen gurekin eta lurrean gelditzen zen etzanda . Nire lehengusuak Estatu Batuetara joan ziren , ni beranduago joan behar nintzen nire aita kanadara zetorrelako . Nire amaren etxera joan nintzen eta hor utzi zuten nire lehengusuek Merlin , Estatu Batuetatik etorri arte . Oso makal zegoen , beti lurrean ni etortzerakoan ikusi zidanean zertxobait mugitu zen . Nik laztandu egiten nuen . Bi egun beranduago nire amamak deitu zigun albaitariarengana joan zela eta bat batean‌ Bizitzeari utzi zion!


Oroitzapenak: Bidaia Familiarekin. Joan den urtean, Tenerifera joan nintzen bigarren aldiz nire izeko eta lehengusinarekin. Lehenago ere egon ginen irlan eta orduan ez zitzaigun arraroa egin oporrak bertan igarotzea. Playa De Las Americas hondartzaren parean zegoen hotela, eta goiz guztietan gosaldu ondoren, bazkal orduraino hondartzan egoten ginen. Gau batzuetan, animazioa egoten zen hotelean eta gau batean, gala afaria eduki genuen, canape eta guztiarekin. Gure gelan, terrazan, piztina genuen eta bertan momentu oso onak oroitzapenak ditut nire lehengusinarekin. 24 urteko lagun bat egin genuen igerilekuan, Candela, Cadizekoa zen eta bere gurasoekin eta bere bi umeekin zegoen Tenerifen oporretan. Momentu eta oroitzapen oso onak igaro genituen berarekin. Teneriferen iparrera joan ginen eta Siam park -era ere (Tenerifeko aqua park –a da) joan ginen eguna pasatzera. Etxera etorri ginenean, oroitzapen oso onak ekarri nituen Tenerifetik, ez ditudala denbora askoan ahaztuko.


Eki単e Apellaniz


OROITZAPENAK (esperientzia pertsonalak) JAIAK Orain dela urte bat gogoratzen dut nire osabaren auzoko jaietan, hau da Untzillako jaietan oso ondo pasatu nuela. Gauean bolatokian boloak ikusten, gauean musika jarri zuten eta oso giro ona zegoen. Hurrengo egunean ere musika zegoen, gainera zozketa bat egin zuten eta ia- ia niri tokatu zitzaidan oparia. Bazkaldu eta Afaldu nire osaba izeben etxean egiten genuen, asko jolastu nuen nire lehengusuekin: Futbolean, kartetan‌ Gainera bazkari eta afari oso gozoa zegoen. Oso ondo pasatu nuen eta gustatuko litzaidake horrelako egun bat berriro ere izatea.

GAIZKA URRA


OROITZAPENAK Egun batean ni eta nire aita Iturripera joan ginen, bizikletan bi gurpilekin bakarrik ibiltzen ikastera. Hasieran beldurra nuen eta badaezpada, makil bat ipini nuen bizikletaren atzealdean, nire aitak ebatu nazan. Bizikletak beldurra ematen zidan, baina nire aitak konbentzitu eta azkenean bizikletan eseri egin nintzen. Pedalari ematen hasi nintzen, eta pixkanakapixkanaka nire aita korrika hasi zen. Ordu laurden edo horrela egonda, nire aita nekearen nekez, makila askatu eta konturatu gabe bakarrik ibiltzen hasi nintzen. Nik zerbait arraroa sumatu nuen. Lurrera begiratu eta nire aitaren itzala falta zela konturatu nintzen. Atzera begiratu eta han zegoen, nire aita, niri agurtzen. Ni arrazoi gabe haserretu egin nintzen. Ea zergatik askatu zidan galdetzen. Nire aita barrezka hasi zen. Bizikletan bakarrik ibiltzen ikasi nuela esan zidan aitak eta beste hainbat bira eman nion Iturripeko pistari. Gero, frontenis eta futbolean jolastu ostean, olibak jan genituen, bizikletan bakarrik ibili izanagatik ospatzeko.

JOKIN KORTABARRIA


OROITZAPENAK: LEKU BEREZI BAT: CHOLA CHOLA, Eskoriatzako Mazmela auzoan kokatuta dagoen elkarte antzerako bat da. Bere izena, 5 abizenen lehenengo hizkietan oinarrituta dago. Igerilekua, teniseko pista eta frontoia ditu. Udan joaten gara eta frontoiaren ondoan etxe bat dago, 2 pisu ditu, goikoan 3 ohatze daude eta behekoan eserlekuak sutondoa komunak, aldagelak,mahaiak… eta behean beste pisu bat dago, sukaldea bertan dago. Lehen leku lasaia zen baina abiadura handiko trena egiten hasi zirenetik oso zarata handia dago: kamioiak, induskagailuak, motozerrak… Lagunak gonbidatzen ditut eta oso ondo pasatzen dugu elkarrekin jolasten, hainbat joko asmatu ditugu bertan jolasteko, eta igerilekuan denbora piloa pasatzen dugu, waterpoloan, bolei-bolean… Lehen, basoan, perretxikoak zeuden baina orain AHT-rekin… CHOLA-ko frontoiaren atzealdean sagarrondoak daude. Oso dibertigarria da eta oso berezia da niretzat. JOSEBA O.


OROITZAPENAK: EGUN BELDURGARRI BAT Haizea eta ni txikitan, hondartzara paseatzera joan ginen. Txakur bat ikusi genuen eta Haizea hurbildu egin zen baina ni ez, beldurra neukalako. Txakurra nire atzetik hasi zen korriketan eta ni beldurrez, ere korriketan hasi nintzen, txakurra zaunka eta ni oihuka. Nire gurasoek barrezka, eta txakurraren jabeek bertara etortzeko esaten zioten txakurrari. Txakurra nekatu egin zen eta jabeengana joan zen, eta nik negarrez bukatu nuen. Gerotxoago, mendira joan ginen eta erle handi-handi bat ikusi nuen , ni segika hasi zen eta azkenean zizt egin zidan. i esan nion ez nuela inoiz hondartzara joango eta mendira ere ez baina Denbora guztia negarrez egon nintzen, eta nire amari azkenean ez dut bete! Izan ere, hondartza orain mordo bat gustatzen zait eta mendia ere baino gutxiago.

Leire Telleria.


OROITZAPENA (BIDAIA/TXANGOA) Orain dela 6 urte, Barcelonara joan nintzen oporretan, eta bertan akuario bat eta Camp Now zelaia ikusi nuen. Akuarioan oso ondo pasatu nuen, marrazoak, arrainak, ilargi arrainak eta dortokak ikusi nituen eta marrazo baten ondoan argazkia egin zidaten. Camp Now-a Barcelonako futbol taldearen futbol zelaia zen, Camp Nowan “Bojan� futbol jokalaria ezagutu nuen. Camp Now zelaia, Espainiako handiena da eta munduko ekiporik onena jolasten du. Barrutik, kopaz beteta dago eta denak urrezkoak, eta nik kopa handi-handi bat altxatu nuen. MARTIN CORBELLA


OROITZAPENAK: ZORIONEKO EGUN BAT

Astelehen arratsalde baten, ikastolaren ondoren, futbolera joan nintzen. Egun hori berezia zen egun horretan esaten zutelako nortzuk sartuko zuten “Mondran”. Ni oso urduri nengoen, baina nik uste nuen ez nindutela hartuko, orain dela oso gutxi apuntatu nintzelako futboleko eskolan. 56 pertsonatik 23 pertsona bakarrik sartzen ziren taldean eta hasi ziren izenak esaten: ………………..eta Peru. Ni poz-pozik jarri nintzen, baina era berean gaizki, nire lagun askori ez ziotelako hartu. Nire lagun asko triste zeuden,nik beraiei lasaitzen saiatu nintzen baina ezin zen. Etxera heltzerakoan, hori esan nien eta poz-pozik jarri ziren. Hurrengo egunean nire lagunak pozik zeuden eta lasaitu egin nintzen.

Peru Rozas Lizarralde


OROITZAPENAK