Page 1

ESPERIENTZIA PERTSONALAK 6.B Arantzabela ikastola 2013/2/7


Anaitxo berria Gogoratzen dut, txikia nintzenean, 3 urtekin, nire anaiaren jaiotza eta baita nola eman zidaten berria ere. Horrela gertatu zen: – Adrian, zure aitak eta nik zurekin hitz egin nahi dugu. Anaitxo bat izan nahi duzu?- esan zidaten nire aitak eta amak. – A! bai!!?? Eta noiz? Bihar?- erantzun nuen nik harrituta. – Ez Adrian. Oraindik itxaron behar duzu bederatzi hilabete eta nik potoloa ipintzea. Ulertzen duzu Adrian?- bota zidan amak pozik. – Eta hori orain edo bihar da?- nik berriro, oraindik harrituta. – Ez, Adrian!... oraindik asko falta!...- jarraitu zuen nire aitak. Ni oso pozik gelditu nintzen. Orduero egoten nintzen esaten noiz etorriko zen nire anaitxoa, baina nire aitari eta amari ez zitzaien inporta erantzutea horrela gogoratzen zuten umea denbora osoan. 9 hilabete barru... Nire amak maidire batean inguratu ninduen, ni lo negoelako, eta nire amonaren etxera eraman ninduten nire anaitxoa jaioko zelako!!!!!!!!. 2004ko abenduaren 15an 6:30etan jaio zen!!!!!!!!!!!. Ni arratsaldean eraman ninduten. Eta gehien gogoratzen dudan momentua nire anaitxo berria besoetan izan nuenean da. Niretzat momentu hoberena izan zen. Anaitxo berri horri

EGILEA:

A

DRIAN

Yerai deitzea erabaki genuen.

C.C.


TXIKLEA Egun batean, bost urte nituela gutxi gorabehera, autobusa hartu nuen gurasoekin, eta azken paradan paseo bat ematera joan ginen. Egun hartan “Charlie y la fabrica de chocolate” pelikula ikusita genuen, eta pelikulan, denbora guztia txiklea jaten zebilen neska batek, txiklearekin aspertzen zenean, belarri atzean jartzen zuen, geroago jarraitzeko (nik uste nuen ilean pegatzen zuela). Orduan, ahoan neukan txiklea hartu eta horrelako zerbait esan nuen “Nik, pelikulako neska bezala egingo dut” eta txiklea ilean pegatu nuen. Gutxi gorabehera bost minutu pasa ziren, eta txiklearen bila hasi nintzen, orduan gogoratu nuen ilean neukala, eskua burura eraman eta... Txikle guztia ilean pega-pega eginda neukan!! Gurasoak horrelako gauzak esaten hasi ziren “Baina, Ainhoa!! Zer demontre egin duzu? Lasai... Ikusiko duzu nola egingo duzun barre, hemendik egun batzuetara!!!” eta erantzun nien, haserre aurpegiarekin “Baina pelikulan horrela egiten zuten!! txiklea ilean pegatu eta pixka bat geroago berdin-berdin zegoen...” eta haiek “Ez, ez, Ainhoa, pelikulan belarriaren atzean pegatzen zuten txiklea, eta hala ez balitz ere, pelikuletan ez da den-dena egia izaten.” eta barrez hasten ziren berriro ere, niri, ordea, ez zidan grazia handirik ematen, egia esan, haserretu egin nintzen, barre egiteagatik, eta esateagatik nik ere barre egingo nuela... zeren, nik ez nuen INOIZ horretaz barre egingo. Autobusean geundela, etxerako bidean, bikote bat ezagutu genuen eta txiklea nola kendu azaldu ziguten, haien alabari antzeko zerbait gertatu omen zitzaiolako. Momentu hartan, etxera heldu ginen, eta, pazientzia handiarekin, ilea moztu behar izan zidaten txiklearen aldetik, eta burusoil geratu nintzen ilea hazi arte (bakarrik alde horretan). Datorren egunetan gurasoei barkamena eskatu nien, egia zelako, “txikle” hitza entzutearekin bakarrik barrez lehertzen nintzen.

Egilea: Ainhoa Esnaola Villate.


Hortzak

Egun batean hortz bat atera zidaten. Nik pentsatzen nuen min handia egingo zidala, baina anestesian ez zidaten minik egin. Dentistak esan zidan �Ez dizu minik egingo�.Baina anestesia sartu zidatenean min piska bat egin zidaten, hortzaren barruan batez ere, mofletean berriz ez. Hortza ateratzeko alikete batekin egin zidaten, bigarrenean egin zidaten, ni oraindik hortza barruan nuela pentsatu nuen baina ez, kanpoan zegoen. Atera nintzenean aita eta amarengana joan nintzen eta opari bat eman zidaten eta oso pozik jarri nintzen. Nik hortza eskuan nuen, baina oparia eman zidatenean, hortza ez nekien non sartu nuen. Dentistatik atera ginenean bueltatxo bat eman genuen eta Estirekin (Ohianaren ama) topatu ginen. Anestesia begiraino ailegatu zidan eta ordu bat edo bi egon nintzen anestesia amaitu arte; ezin nuen gauza berorik edan eta yogur likidoa) eta yogur danone jan nuenean ohera joan nintzen. Bi egun eta gero, dentistara joan gabe beste hortz bat erori zitzaidan.

Egilea:BeĂąat


ITZELAKO KOLPEA Asteazken batean, bost urte nituela, ikastola txikiko frontoian “txu-txu trenean” jolasten negoen Unairekin. Unai txikia eta oso argala zen. Bostpasei buelta eman genituen, eta, orduan, putzu batekin irristatu ginen. Nahi gabe askatu nintzen, hori izan zen nire akatsa, eta Unai paretaren aurka joan zen, eta itzelako kolpea jaso zuen, baina, nik, beheko ezkerreko eskinaren aurka kolpea jaso nuen, eta kopetako ezkerreko aldea ireki nuen.

Odolez hasi nintzen eta minutu erdi bat geroago, gela batera eraman ninduten, eta gasa batzuk jarri zizkidaten. Ondoren, taxi batean ospitalera eraman ninduten. Ospitalearen arean nire ama zegoen. Gero, gela batean hiru puntu jarri zizkidaten. Ospitaletik atera ginenean, “El Corte Inglés”-era joan ginen, eta “Ekain, zer nahi duzu erostea?” galdetu zidan amak. Nik “zergatik?” galdetu nion, baina berak ez zidan entzun, eta “zergatik?!!” galdetu nion berriro. Orduan, berak ohi bat bota zuen, denda osoak begiratu zuen, eta “golpea jaso duzulako” erantzun zidan. Nik “ama, nik ia-ia egunero jasotzen ditut golpeak” esan nion, eta berak “bai, baina zenbat aldiz joaten zara ospitalera?” galdetu zidan, eta “hori egia da” erantzun nion. Nik dinosauroen libru bat hartu nuen, eta hori erosi zidan (ez dakit zergatik ez nion “Nintendo DS” bat eskatu). Gero, asteazkena zenez, amonaren etxera joan ginen. Nire amonak “zer gertatu zaizu?” galdetu zidan, aitonak “ondo zaude?”, eta, nire anaia etorri zenean, itzelako oihu luze bat bota zuen nire orbana ikusterakoan. Makarroiak eta patata tortila jan genuen, oso goxoak, beti bezala, noski, nire amonarenak zirelako. Bitartean, “Los Simpson” ikusi genuen, egunero bezala, eta oso ondo pasatu genuen, beti bezala. Etxera itzuli nintzenean “ze buruko mina!” esan nuen nire golkorako. Bi hilabete geroago, ospitalera itzuli nintzen puntuak kentzeko, baina, justu hurrengo egunean, berriro Unarekin jolasten (baina oraingoan ezkutaketara) kokotsarekin zaurian golpe bat eman zidan, eta buelta ospitalera, eta, hiru hilabete geroago, Zuhatzan, goiko literatik erori nintzen, eta buelta ospitalera, baina hori azkenengo bisita izan zen.

EGILEA: EKAIN


NIRE IKASTOLAKO LEHENENGO EGUNA Gogoratzen naiz Arantzabela ikastolara etorri nintzenean Abetxuko ikastolatik. Klaseko berrietako bat nintzen eta Uxuek lehenengoa izan zen nirekin hitzegiten eta jolasten. Nire lehenengo patioetan Adrian eta Lukasekin jolasten nuen hirurak berriak ginelako. Jolastoki batzuetan ere Uxue eta Jonerekin jolasten nuen. Baina patio batean Jonek gauza bat esan zidan: -Garazi, ez dut nahi zuk gurekin gehiago jolastea ez zarelako nire laguna. Ni bakarrik geratu nintzen eta beste gelako lagunekin jolastera joan nintzen. Egun batean, beste gelakoekin jolasten nebilela, nire klaseko batzuk etorri ziren eta esan zidaten ea beraiekin jolastu nahi nuen WINX�-ean eta nik baietz esan nuen eta klasekoekin jolasten hasi nintzen. Baina Ainhoari eta niri aspertzen zigun beti jolas berdinetan jolastea, nahiago genuen jolastokitik bueltatxoak ematea. Tebistan serie berri bat atera zuten “PATITO FEO� izenekoa eta hasi ginen jolasten ni, Uxue, Ainhoa, Jone eta beste batzuk serie horretara. Ainhoa eta ni gehienetan haserretzen ginen pertsonai batetaz, baina beti konpontzen genuen arazoa. Ez genuen beti jolas horretan jolasten baina, berriro Ainhoari eta niri aspertzen zitzaigun jolas berdinetan jolastea eta pentsatu genuen patioetatik bueltatxoak ematea. EGILEA:GARAZI GARCIA.


AURPEGIKO KOLPEA Egun batean Alaitz eta ni ikastolatik itzultzen ari ginen. -Joe, beste egunean Irati, Adrian eta Garazi geunden ikastolatik itzultzen, Irati jauzi zen eta min handia hartu zuen -esan nuen nik -Joe, ze sorte txarra ezta? -esan zuen Alaitzek. Orduan ni patinetearekin aurpegiz jausi nintzen, lurrean odol asko ikusi eta negarrez hasi nintzen.Taberna batera sartu ginen eta komuneko izpiluan ikusi nuen nire burua, ezpaina oso puztuta neukan. Hori ikusi nuenean negar gehiago egin nuen. Alaitz eta ni Goxoki tabernara sartu ginen. Nire izebak ikusi ninduenean aurpegi horrekin etxera eraman eta izotza ezpainean jarri zidaten. Izotzarekin ordu laurden bat egon nintzen eta ez zitzaidan handitasuna jaisten. Orduan medikura eraman ninduten eta ahoko azal guztia kendu behar zidaten, nik beldur handia sentitzen nuen eta azkenean azala kendu zidaten. Erizainak esan zidan: -Azkenean min handia egin dizut ? -Ez, erantzun nuen . Gainera erizaina zen nire saskibaloiko entrenatzailearen arreba. Nire izebak esan zidan: -Gonbidatzen zaitut batido bat hartzera, baina pajitarekin. -Bale!esan nuen . Hurrengo egunean nik bromeatzen nuen nire ezpainarekin. Egilea: Goizane Echebarriarteun.


LA PIEDRA ESKI PISTA Nire esperientzia hau da. Ni txikia nintzenean La Piedra eski pistara joan nintzen nire lehengusu, osaba, izeba eta gurasoekin. Bidaian denbora osoan botaka eta botaka negoen. La Piedrara iritsi ginenean elurretara joan ginen. Ni nire amarekin negoen jolasten nire lehengusuak eskiatzen zeuden bitartean. Trineoarekin negoen, ondo pasatzen. Nire ama trineoan bota zen nirekin batera eta geroago elurrarekin jolastu genuen. La Piedrako etxea txalet bat zen eta egurrezkoa, barruan telebista sutondoaren aurrean zegoen eta gelak goiko solairuan. Geroago garajera joan ginen eta snow eta eski tabla pilo bat zeuden. Eta nik esan nuen. – Ala, zenbat tabla !

EGILEA:

IBAI


Mongoko amets gaiztoa Pasa den urtean, kanpin batean nengoen nire familiarekin eta

horietako egun batean nire aitari mendira joatea bururatu zitzaion, mendi horrek Mongo izena zuen ( Valenzia, Denian ),mendi hura oso aldapatsua zen eta hogeita hamabost gradu egiten zituen. Hasiera lasai-lasai gindoazen zorua laua zelako eta lau ordu egon ginen ibiltzen eta bat-batean kriston aldapa ikusi eta igotzen hasin ginen. Nekatuta geuden eta ahoa lehorra genuen eta orduan ura eskatu eta fatxadaz edan genuen. Gora heldu nintzenean, nire aitak argazkiak ateratzen zituen bitartean, guk deskantsatzeko aprobetzatu genuen eta gosea genuenez udare bat jan nuen. Minutu batzuk geroago jaisten hasi ginenean ez genuen ezer ikusi, hura desertuaren antzekoa zen eta ezpainak lehorrak eta deshidratatuak genituenez puztu egin zitzaizkidan eta nire anaia eta ni negarrez hasi ginen. Hiru ordu geroago jaistea lortu genuen, kotxea hartu eta kafetegi batera joan ginen zeozer hartzera. Hara heldu eta esan zigun zerbitzariak: -�Zer nahi duzue?� -�Bi koka kola, ur botila bat eta garagado bat�-erantzun genion guk eta ondoren etxera joan ginen. Egilea: Irati. F


Uxueren etxean

Nire esperientzia pertsonala Uxue Agirre-rekin gertatzen da, 2009-an (uste dut). Uxue nire bila etorri zen nire etxera bere aitarekin. Berak argazki bat eman zidan, bera zen. Gimnasia erritmikako jantzia zeukan eta hanka bat bere buru parean. Bere etxera iritsi ginenean jolasten hasi ginen. “Patito Feo”-ra. Ordenagailu batekin “Prety dance school of art”-en geunden eta bera zuzendaria zen. Ni “Antonela” nintzen, azterketa batean geundela jolaseten genuen. Niri ordenagailu berezi bat eman zidan (gezurretazko ordenagailua). Koldok (Uxueren aita) etxea erosi berria zeukanez zituen pareta guztiak txuriak , baina poster batzuk zituen, ez zuen ezta lanpararik ere. Gauean, afaldu ondoren, ohera joan ginen. Ni literaren goian lo egin nuela gogoratzen dut. Hurrengo goizean Jonek (Uxueren ahizpa handia) saskibaloiko partidua zeukan. – Galdu egin dugu ! - esan zuen Jonek partidutik bueltatzean. – Beti galtzen duzue ! - esan zuen Uxuek. Ondoren Koldoren ohean Uxuek pinoa goitik egiten erakutsi zidan, eta pinotik altzatzen ere. Nire etxera joan ginenean nire ama eta Koldo hitz egiten hasi ziren. Gu sofan jarri ginen telebista ikusten. Nire amari galdetu nion: – Uxue etxean bazkaltzera gelditu ahal da ? – Galdetu bere aitari. - esan zuen inporta gabe. – Ez ezin da geratu ! - esan zuen Koldok. Uxue nire etxetik joan zen eta hor bukatzen da nire esperientzia.

Egilea: Jone Garcia de Eulate.


BI KOLPEAK Gaur bizikletarekin buelta bat ematera joan naiz aitarekin, horrek Zestafe herria eta nire Aimar laguna ekartzen dit gogora. Egun batean Aimarrekin bere herrian, Zestafen, geuden eta bizikleta batzuekin han dagoen aldapa handi batetik jaistea erabaki genuen, minutu bat geroago han geuden biak poz-pozik aldapatik jaisten, batbatean nire bizikletak "klak" arraro bat egin eta frenoak apurtu egin zitzaizkion eta nire kolkorako esan nuen "Oh ez, oh ez, ez ez ez!Ai ama! Zer egingo dut orain?". Aldapa bukatzean ura eramaten duten ubide bat dago eta gurpila han gelditu zen, inpulsoarekin aurrera joan eta bizikleta eta guzti itzulipurdi bat egin nuen. Hor negoen ni lurrean etzanda, bizikleta ondoan, kolpe batekin eta susto galantaekin, orduan Aimarrek kolpea entzunda niregana etorri zen eta hau galdetu zidan: -Joseba!!Ondo zaude? -Ai,bai, bai, lasai kolpe normal bat eta sustoa izan da bakarrik-erantzun nion nik. -Bueno bale, hori bada... Baina hobeto egongo zara etxean, beste leku erosoago batean etzanda, ez? Bueno bestela hemen uzten zaitut, hemen eroso bazaude...-esan zuen sarkasmoarekin. -Ez, ez mutil, hemen utzidazu, munduko lekurik erosoena da-erantzun nion nik, bera bezala. Eta hori esanda zutitzen lagundu zidan eta etxera joan ginen. Horrek Unai izeneko beste lagun bat ekartzen dit burura kolpearengatik. Egun batean bere etxean negoen Monopoly-ra jolasten, nik, bat-batean ikaragarrizko zorte txarra izan nuen eta bere propietate guztietan erori nintzen, orduan ia dirurik gabe gelditu nintzen (jokuan), momentu horretan garbi zegoen nor zihoan irabazten, bera, eta ideia bat bururatu zitzaidan, minutu bat pasa eta gero hau esan nuen: -Nik, Josebak, indarrez hartuko dut irabazlearen postua!! Eta hori egin nuen, estatu "kolpea" eman nuen eta bera, "pasmatuta" gelditu zen ezer egin gabe.

Egilea: Joseba


MENDIKO ABENTURA BIZIKLETAZ Egun batean, etxean negoen oso lasai, baina, Aitorrek deitu zuen etxera, eta esan zuen ea mendira joan ahal ginen bizikletaz ibiltzera. Nik ez nuen gogo handirik, baina etxetik mugitu behar nintzen. Bitartean, mendira joateko arropa janzten ari nintzen, leotardoak, arropa zaharra... gero, bizikletaren bila joan nintzen, eta Aitor etorri zen nire bila, eta esan zidan “Goazen mendira bizikletarekin!”, Aitorrek bere bizikletan gauza asko zituen, ur botila bat baino gehiago, abiadurametroa, etb... Nik, lehenengo gauza esan niona izan zen “Eta zein menditara goaz!?”. Aitorrek esan zidan Aialara gindoazela, nik, “TONTAKERIA HANDIA” zela esaten nuen, Aiala niretzako oso bihurgunetsua zelako, baina Aitorrek esaten zidan ez banihoala “KOBARDAZO” bat izango nintzela, orduan Aialara joan nintzen Aitorrekin.

Heldu ginenean oso aldapa handiak zeuden eta bizikletarekin ezin nuen aldapa oso handiak igo, eta aldapa erdian erortzen nintzen eta Aitorrek esaten zidan “GOAZEN KOBARDAZO” eta orduan hainbeste “rabia”-rekin oso azkar igo nuen aldapa, igotzen nuen bitartean, Aitor barrez hasten zen, niri ez zitzaidan gehiegi gustatzen. Aitorrek esan zidan “JARRAITUKO DUGU!?” nik baietz esaten nuen, eta Aitor oso azkar joaten zen, bere abiadurametroarekin 22km/h zihoala jartzen zuen, eta aldapa behera bat agertu zen, eta biok 30km/h gindoazen, eta lokatz asko zegoen, orduan, bat-batean nire bizikletako gurpila tolestu zen eta erori nintzen, (ere oso azkar) eta altxatu nintzenean nire bizikleta apurtuta zegoen, orduan Aitor eta ni etxera joan ginen pinez, eta ni lokatzez beteta, nire amak esan zidan “DUTXA HARTU ORAIN!!!” eta dutxatzera joan nintzen.

Egilea: Lander H.P


PERFUMEETATIK NIRE GELAKIDEETARA Egun batean, nire amaren urtebetetzea zela, Sephora lurrindendara joan nintzen perfume bat erosteko. Sartu nintzenean, hauxe esan zidan: - Usaindu nahi duzu perfumerik deigarriena ?-noski, baina, erderaz esan zidan-. Dena oso ondo usaintzen zuen.Usain polit horiek gogora ekarri zizkidaten nire birramonaren etxean zeuden loreak: amapolak, arrosak, tulipanak, lirioak, arzisoak... denetarik. Lore horiek osooso ondo usaintzen zuten. Lore horiek gogora ekarri zizkidaten nire birramonak (Felicita, bai horrela deitzen da) egiten zizkidan tartak, tarta goxo-goxo horiek normalean, limoizkoak, nata eta gerezizkoak edo mangozkoak ziren. Nire amonak beti esaten zidan, erderaz noski, “ Zertaz nahi duzu tarta, mangozkoa ezta?â€? nik beti mangozkoak nahi nituen. Tarta horiek mangoak gogora ekarri zizkidaten, eta mangoak Paraguay ekarri dit gogora. Han beti beroa handia egiten du, hortaz, biztanleek udako arropa jazten dute. Horrek uda ekarri dit gogora. Udak eguzkia ekarri dit gogora, bero-beroa. Eguzkiak espazioa ekarri dit gogora eta espazioak lurra ekarri dit gogora. Lurrak, berriz, bizidunak ekarri dizkit gogora eta bizidunok nire klasekoak ekarri dizkit gogora: Uxue, BeĂąat, Oihana, Joseba, Adrian, Ekain, Lander, Nora, beste Nora, Unai, Lukas, Saioa, Ainhoa, Garazi, Ibai, Goizane, Jone, Nerea, Ricardo eta ni, Luana, ah eta Karmele, nire irakaslea.

EGILEA: Luana Alvarez D.


Nire esperientziaa

“Behin txikia nintzela komunean sartu nintzen bakarrik eta atea itxi eta sarraila ipini nuen nahigabe. Nire aita eta ama zeuden: -Lukas non zaude? Lukas!!! Aurkitu nindutenean aitak beheko rejila ireki zuen nirekin hitz egiteko eta nire amak bitarten suhitzaileei deitu zien, denbora bat pasa ondoren etorri ziren eta komunetik atera nindutenean. Nire

amak besarkada handi bat eman zidan� Hori dena kontatu nion Josebari ikastolara joaterakoan eta Josebak esan zidan: -Ba, nik egun batean txirrindulaz negoela txilinbuelta bat eman nuen. -Baina nola eman zenuen txilinbuelta bat


txirrindulaz?-Galdetu nion Josebari. -Negoen ibilbide batetik joaten eta bat-batean ondoan zegoen kanal batean sartu nuen gurpila eta erortzerakoan txilinbuelta bat eman nuen eta txirrindula nire ondoan erori zen-erantzun zidan Josebak. Hori esan zidanean gogoratu nintzen egun batean negoela ikusten ordenagailuan (Youtube) Antena 3ko progama bat (El Hormiguero 3.0) eta ikusi nuen txirrindulari profesional batek pertsona baten gainean salto egiten, bideo hori ikusterakoan harrituta geratu nintzen. Egilea: Lukas Sergnese.


NIRE HATZAMARRA Lau urte nituenean, udan, San-Romanen nengoen aitarekin, amarekin, Josurekin, aititerekin eta amamarekin “Aiba! Aspaldiko familia! Musu bat eman ”esan zigun amamak eta “kaixo amama, gogo handia nuen ona etortzeko!” erantzun nion. “Aspaldiko aita, ama zer moduz?” bota zuen amak “goazen egongelara hitz egitera, hor hobeto egongo gara eta” esan zuen aitak. Nik, “ni lorategira joango naiz katuekin, ongi?” galdetu nien eta baietz eranzun zidaten.

Ordu batzuk pasa ondoren, hitz egindakoa hitz eginda, familia elkarrekin egonda... aitite gure logelako leiho bat aldatzen ari zen oso zaharra eta zikina zegoelako; amama, lorategian zegoen eguzkia hartzen; aita telebista ikusten eta ama, ordea, nirekin zegoen aititek nola egiten zuen lan ikusten. Oso ondo egiten zuenez, gehiago hurbiltzea erabaki nuen, ohe gainean zegoen kristala (leihoa) ukitzea erabaki nuen nire buruarekin eta ez zen ezer gertatu, baina bigarren aldiz ukitu nuenean, moztu egin nintzen aititeri kasurik ez egiteagatik eta negarrez hasi nintzen. Aititek ez zuen ikusi zer gertatu zitzaidan eta amak ere ez, baina bai negarra entzun, eta honek paseo bat ematera joatea proposatu zuelako zela uste zuten biok. Farrez hasi zen ama eta “baina Nerea, gero egongo zara aititerekin berriro” esan zidan. Nire hatz potoloa erakutsi nion, hori ikusi ondoren eta farreaz damutu ondoren, herriko medikura eraman ninduen ziztu bizian.

Egilea: Nerea


BERTIZEN RAFTING EGITEN Hamar urterekin, ikastolan futbolean jolasten, baloia hankarekin zapaldu nuen eta lurrera erortzerakoan, besoa lurrean jarri nuen eta behatz txikia apurtu nuen. Hankan mina neukan, baina ez zen asko izan. Eguerdian, etxean nengoenean nire gurasoek esan zidaten ez neukala ezer. Beranduago ospitalera eraman ninduten. Han esan ziguten apurtuta zegoela. Igeltsua jarri zidaten. Ikastolan lanak ondo egin ahal nituen (idatzi,...). Bi aste pasa eta gero gelako gurasoek irteera bat antolatu zuten eta ni igeltsuarekin nengoen. Bertizera joan ginen. Heldu ginenean azaldu ziguten zer egingo genuen. Rafting eta zirkuituak zuhaitzetatik. Han esan zidaten ezin nuela rafting egin igeltsua buzti ahal zelako eta baita apurtu ere. Oso gaizki pasa nuen egun hori gelako guztiek egin zutelako eta nik ez. Gelakoak animatu ninduten eta esan zidaten: “ Ez da ezer gertatzen beste urte batean etorri ahal gara berriz�. Hurrengo egunean, zuhaitzen zirkuitua egiten, pentsatzen nuen ezin izango nuela egin baina, bai txikien zirkuitua egin nuen. Azkenean handienera pasatu nintzen eta tirolinatik bota ginen guztiok. Oso ondo pasa genuen jolasten!!

EGILEA : NORA M.


Bastidan lagunekin 2011ko (edo 2012ko) udan, Bastidan negoela, horko koadrilarekin mendi irteera batera joan nintzen Tolo単ora. Tolo単ora iristerakoan, nire aita eta beste guraso batzuk joan ziren lehenak eta koadrila osoa jarraian (11 bat ginen). Miren, Maddi eta ni, (Bastidan nire lagunik hoberenak) nahiz eta mendia gustatu, asko gelditzen ginen txoriak, loreak, animaliak... ikusten, eta horregatik ginen beti azkenak. Ba hor geunden, gero eta koadrilarengandik hurrunago. Eta halako batean: galduta geunden. Ez genuen inor ikusten, ez genuen Tolo単o mendia ondo ezagutzen (ondo ezagutzen zuen bakarra nire aita zen, eta da)... Zer egin? Miren, Maddi eta ni hitz egiten hasi ginen: -Eta orain zer? -galdetzen zuen Mirenek behin eta berriro. -Ez dakit, ni ez naiz "superviviente" bat -esaten zuen txantxetan Maddik-Zer diozu zuk, Nora? -Itxaron pixka bat, pentsatzen ari naiz eta- erantzun nien. Momentu horretan beste gauza batez gogoratu nintzen: Miren, Maddi eta ni galdu ginen beste batez. Egun hartan gu hirurok San Ginesen geunden jolasten, eta inguruak aztertzera joan ginen San Gines kanpora. Igelak, sugandilak... ikusten ari ginen (beti bezala) eta bat-batean Mirenek "Ez dakit non gauden, zuek?" galdetu zigun, baina ez zuen erantzunik jaso, Maddiren "Oh, oh!" bat bakarrik. Gure pausoak jarraitu genituen, baina, bide gurutze batean zaratak entzun genituen, azkar-azkar ezkutatu ginen, baina, bat-batean, Tobi (nire txakurra) zen zarata hori egiten zuena! Zer susto hartu genuen, baina Tobiren esker, San Ginesera bueltatu ginen. Hori gogoratu ondoren, zarata bat entzun nuen, Tobi zela iruditu zitzaidan eta korrika joan nintzen hara, baina, "BUU!!!" eginez izugarrizko sustoa eman ziguten koadrilakoek. Hori gogoratzea gustatzen zait baina, batzuetan triste jartzen naiz, orain, Bastidako etxean "Se Vende" kartel bat dagoelako. Baina hala ere, ni uda guztietan egongo naiz Bastidan nire lagunekin. Egilea: Nora P.


IGELTSUA Gogoratzen naiz nola 3 urte nituenean peka antzeko orban handi bat neukan hankan. Egia esan, ez nion inportantzia handirik ematen, baina egun batean gurasoek azaldu zidaten peka edo orban hori kendu egin behar zidatela kaltegarria izan al zelako nire osasunarentzat, gutxi gorabehera hau esan zidaten:"Begira Oihana, peka hau zabaltzen ari da eta kendu beharra dago". Momentu horretan urduritzen hasi nintzen. "Ez ez eta ez, ez dut nahi!"esan nuen nik, baina gurasoek lasai egoteko esan zidaten dena oso ondo aterako zela. Egun batzuk barru Bilbora joan ginen eta han hospitaleko itxaron gelan lagun bat egin nuen. Ez dut gogoratzen nola zuen izena, baina bai gurpildun aulkian eraman ninduela gela guztitik korrika. Oso ondo pasa nuen. Horren ondoren medikuaren gelan sartu nintzen eta esku-ohe batean etzan ninduten, gero anestesia ipini zidaten. Esnatzerakoan igeltsua ipini zidatela ikusi nuen. Egun batzuk egon nintzen ikastolara joan gabe eta berriz joan nintzenean guztiek galdetzen zidaten ea ondo nengoen, ea zer gertatu zitzaidan..., baina gogoratzen naiz Uxuek zera galdetu zidala. "Oihana zure alboan eseri naiteke? Eske aulkiarekin altuagoa zara."Eta nik baietz esan nion. Orain orbaina ikusten dudanean guzti honekin gogoratzen naiz.

EGILEA:Oihana

+TSUA


Nire eguna Egun baten ohean nengoela esnatu nintzen eta begiak ireki nituenean nire aurrean mamu bat zegoen. Begiak itxi nituen eta berriro ireki nituenean mamua hor jarraitzen zuen. Ez zen gezurretazkoa, benetazkoa zen. Nire gezurretazkoa ezpata hartu nuen eta nire anaia esnatzen saiatu nintzen. Baina momentu batean gelditu nintzen pentzatzen, zertarako esnatu, infarto bat emateko?, “ezta pentzatu ere” ezpata hartu eta, “hilko zaitut” esan nion mamuari, eta korrika joan nitzen berarengana. Bat-batean atea ireki zen, nire ama zen, piztu zuen argia eta, “esnatuuu!!!, Ikastola joateko ordua dela” esan zuen ohiuka. Mamua, zozketa batean irabazi nuen motxila gardena zen. Ikastola bukatu eta gero etxera joan nintzen etxekolanak egitera,nire etxeko lanak egin eta gero, parkera joan ginen. Nire anaiak esan zidan ea goxokiak erostera joan nahi nuen “3,35 euro ditut”, eta nik ezetz esan nion, berak “Ni joango naiz bakarrik baina gero ez dizut emango ezertxo ere ez” esan zidan, ni kasurik egin gabe futbolean aritu nintzen, berak ostikada bat eman eta goxokiak erostera joan zen, nik esan nion ea itzaron ahal zue, beldurra ematen zidalako jolastokian geratzea. Goxoki dendara iritxi ginenean, nire ama ogia erosten ari zen, nire anaia sartu zen dendara, nik kanpatik seinaleak egiten nengoen, baina ez zidan kasurik egin. Azkenan zigortu ziguten.

Egilea: Ricardo


Saioa Egun batean igeriketara joan nintzenean nire monitoreak, Ziortza, Club-era pasatuko nintzela esan zidan, ni poz-pozik joan nintzen baina arazo txiki bat zegoen, ez nuen jendea ezagutzen. Urrutian neska bat zegoen, ni txikitatik ezagutzen nuen, baina berak ez zen nitaz gogoratzen, bere txanoan “SAIOA” jartzen zuen eta ni ziur nengoen bera nire lagun mina izango zela. Ez nekien zer esan, oso urduri nengoen, nire lehenengo txapelketan bezain urduri, ni ehun estiloz igeri egin behar nuen txapelketan eta ez nengoen oso ziur nolakoa zen ordena, oso-oso urduri nengoen. Irteera eman zuten, bota eta nahi nuena egiten hasi nintzen: Mariposa, Espalda, Krol eta Braza. Gutxienez lehenengo postuan geratu nintzen. Saioarengana joan, arnasa sakon hartu eta “Kaixo” esan nion. Bera lagun batekin zegoen eta nire izena galdetu zidan eta ni “ Saioa naiz, nitaz gogoratzen zara?” berak ezetz esan zidan eta elkarrizketa txiki honekin lagun minak egin ginen. Nik badakit lagunak egiteko ez dela asko hitz egin behar, behin Irlandara joan

nintzenean goizero parkera joaten ginen eta normalean joaten ginen bakarrak ginen. Egun batean neska bat joan zen eta gu bere laguna izan nahi genuen nahiko ematen zuen, baina arazo bat zegoen, berak ez zekien gaztelera, ez euskara, eta guk ez genekien ingelesa. Berarengana joan nintzen eta “Hello” esan nion. Berak gauzak esaten hasi zidan eta nik ez nion ulertu, mimikaz azaldu nion dena eta mimikaren bidez egon ginen hitz egiten egun osoa.

Egilea: Saioa


KOMUNEKO ATASKOA ASTURIASEN

4 urte nituela, Asturiaseko kanping batera joan ginen. Etxera itzuli behar ginenean,aita eta ama kanping-denda, lo zakuak etab. jasotzen zeudenean, nire anaia eta ni jolasten ari ginen.

Beranduago, kotxean sartu baino lehen, komunera joan ginen. Komunera iritsi nintzenean komuna paperez bete nuen, gero pixa egin nuen eta bonba bota nuenean, komunak gainezka egin zuen eta prakak busti nituen. Orduan, negarrez hasi nintzen eta aita eta ama ziztu bizian etorri ziren eta orduan esan nuen negarrez: “Prakak busti zaizkit komunak ura bota didalako”. Nire gurasoek orduan,barre egin zuten prakak jaitsita nituelako eta nire anaiak bota zien gurasoei: “Ez egin barrerik, prakak aldatu beharko dizkiozuelako eta arropa hartzeko beste gauzak atera beharko dituzue autotik eta”. Azkenean,aitak eta amak, autotik gauza guztiak atera zituzten,niri arropa aldatu zidaten eta gauza guztiak ipini zituzten autoan eta esan zuten batera: - “Oso nekatuta nago”. Gure bila etorri ziren kanpineko parkera, denok kotxera joan ginen eta Gasteizera bueltatu ginen. Gasteizera heldu orduko, hamabiak zirenez gutxi gorabehera, lo seko nengoen eta aitak besoetan eraman ninduen ohera.

Egilea:Unai.F.


NIRE LAGUN ONENA MAITE DUDALAKO Haur hezkuntzan Jonerekin nengoen egun batean patioko hesian eta Ikastola handirantz begira geundela esan nion Joneri: -JO!gailetak bukatu zaizkit. -Ba hurrengo urtean guk ekarri beharko dugu hamaiketakoa- Esan zuen Jonek. -Ia! Zer ekarri dezakegu handiagoak emateko?- Galdetu nuen. -Ba, ez dakit, begiratu seigarren mailakoei ea zer daukaten jateko.- Esan zuen Jonek. Orduan, hesitik hasi ginen begira eta galdezka ikusten genituen pertsona handienei eta patio osoa eman genuen jendeari begira, eta azkenean patata frijituak ekarriko genituela erabaki genuen. Gero Jonek aragazki bat eman zidan nik gordetzeko, baina galdu egin nuen eta hurrengo egunean galdu nuela esan nion Joneri eta gaizki sentitzen nintzenez bere argazkia galdu nuelako lehenengo mailako lehenengo egunean nik ekarriko nituela bien patata frijituak. Baietz esan zidan Jonek, baina lehenengo mailako lehenengo egunean ez nuen patata frijiturik eraman eta Joneri esan nionean ez zen haserretu bera ere ez zen gogoratzen eta


barkamena eskatu nionean esan zidan: -Ez da ezer pasatzen, nire lagun onena zara -Benetan, zure lagun onena naiz? Eta baietz esan zidan momentutik nire lagun onena izan da BETIDANIIK ETA

BETIRAKO<3

Egilea: Uxue Agirre Uriarte

Esperientzia pertsonalak  

6.maila Bkoen lanak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you