Page 1


(UXUE ARRANZ)

Egun batean, Ariel sirenatxoa bere karramarroarekin gauzak ikustera joan ziren. Halako batean barku bat ikusi zuten eta hor barruan gizon bat zegoen, Jon izenekoa. Orduan Arielek esan zuen: -Oso polita da Jon. Baina Jonek hankak zeuzkan eta Arielek ez zeukan hankarik, isatsa baizik. Gerora, Ariel aitarengana joan zen eta esan zion: -Aita, hankadun gizon bat ikusi dut. Ahal dut joan ikustera, mesedez? Aitak esan zion Arieli: -Ariel, ezin duzu zeren zuk isats bat duzu eta beraiek ez, eta ez gaituzte ikusi behar. Arielen aitak esan zion karramarroari: -Zuk ez diozu joaten utzi beharko. Baina Arielek joan nahi zuen. Triste triste zegoen. Azkenik, Ariel eta karramarroa sorgin baten etxera joan ziren eta sorginak esan zion Arieli: -Joni ikusi nahi baduzu, zure ahotsa eman behar didazu. Gainera, printzea zurekin ez eta beste norbaitekin ezkontzen bada zu itsasoko bitsa bihurtuko zara.


Eta Arielek esan zuen: -Bai, uzten dizut ahotsa baina zuk hankak eman behar dizkidazu. Ariel, hankekin jada, Jon ikustera joan zen festa batera eta hor mutil bat ikusi zuen. Jon zen, baina Arielek ezin zuenez hitz egin orduan Jonek ez zekien nor zen. Jon printzea Arielekin maitemindu zen, baina beste printzesa batekin behartu zuten ezkontzera. Ezkontza egunean Arielek Jon hil egin behar zuen bizirik jarraitu nahi bazuen, baina ez zen hiltzeko kapaza izan eta itsasora bota zen eta bits bihurtu zen. Jon printzeak itsasontzi bat hartu eta Arielen bila joan zen, baina ezin zuen aurkitu. Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Arrigorriagako plazan.


(AITZOL BUGALLO)

Behin batean Txanogorritxo deitzen zen neskato bat bere amonaren etxera zihoan. Bidean otsoa aurkitu zuen eta galdetu zion: -Nora zoaz? -Amonaren etxera. -erantzun zion Txanogorritxok. Otsoa amonaren etxera heldu zen lehenago eta amona jan zuen. Txanogorritxo amonaren etxera heldu zenean otsoa amonaren ohean zegoen amonaz mozorroturik. -Amona, ze begi handiak dituzun! -esan zion Txanogorritxok. -Zu hobeto ikusteko! -erantzun zion otsoak. -Amona, ze belarri handiak dituzun! -esan zion Txanogorritxok. -Zu hobeto entzuteko! -erantzun zion otsoak. -Amona, ze aho handia duzun! -esan zion Txanogorritxok. -Zu hobeto jateko! -erantzun zion otsoak, eta Txanogorritxo jatera joan zen. Baina ehiztari batek dena entzun, etxera sartu eta otsoa hil zuen. Gero amona otsoaren sabeletik atera zuten bizirik. Bat, bi,hiru, lau, amaitu da ipuin hau.


(ANDER CASTRO)

Aspaldi urrutiko erresuma batean printzesa eder bat bizi zen: Edurnezuri. Bere amaordea, erregina, sorgina gaiztoa eta oso harroa zen. Amaordeak ez zuen agoantatzen Edurnezuri ederragoa izatea. Amaordeak ispilu magiko bat zuen. Egunero erreginak, galdera bera egiten zion bere ispilu magikoari: - “Nire ispilu, nor da politena?”. Ispiluak erantzuten zuen: - “Zu, nire erregina”. Baina egun batean, ispiluak erantzun zuen: - “Orain politena Edurnezuri da”. Oso haserretuta erregina, horregatik akabatu nahi zuen. Edurnezuri hiltzera ehiztari bat bidali zuen bere bihotza ekar ziezaiola aginduz. Edurnezurik etxetik ihes egin zuen eta basora joan zen, baina han ehiztariak ez zuen hura hiltzeko adorerik izan. Basotik ibiltzeaz nekatutako Edurnezurik etxe


oso txikia aurkitu zuen; tokian zazpi ipotx bizi ziren. Etxe barruan sartu zen, ezkutatu eta lo hartuta geratu zen. Erreginak jakiterakoan, askoz gehiago haserretu zen. Egun batean, amaordea atso bezala mozorrotuta, pozoitutako sagar batekin saski bat prestatu zuen eta basora joan zen Edurnezuri bila. Edurnezuri aurkitzerakoan… sorginak esan zuen: - “Neska polita, sagar bat nahi duzu?”. Edurnezurik erantzun zuen: - “Ez, eskerrik asko, ez dut ezezagun-ezer hartu behar”. Sorginak berriro ere esan zion: -”Neska polita, sagar bat jateagatik ez zaizu ezer gertatuko”. Azkenean Edurnezuriri pozoitutako sagar bat eman zion eta kosk egin zion. Edurnezuri pozoituta erori zen, konortea galdu zuen eta amets sakona eragin zion. Zazpi ipotxak etxera itzultzerakoan, hauek oso triste jarri ziren. Zazpi ipotxek hartu zuten eta konortea berreskuratzen saiatu ziren baina ez zuten lortu. Kristalezko kutxa batean sartu zuten, belaki bat ipini zioten azpian eta beste leku batera eraman zuten. Bat-batean, zaldiz prestatutako printze polit bat agertu zen, Edurnezuri ederra ikusterakoan hartaz maitemindu zela. Printzeak musu bat eman zionean Edurnezurik konortea berreskuratu zuen berriro eta ezkondu egin ziren. Guztiak pozik jarri ziren eta zoriontsuak izan ziren betiko. Bat, bi, hiru eta lau, bukatu da ipuin hau.


(LUKA AHEDO)

Egun batean gaztelu batean, errege eta erregina bi zeuden. Erreginak neskato bat edukiko zuen. Bi egun pasata neskatoa jaio zen, baina neskatoa jaio zenean ama hil egin zen eta aita neska maltzur batekin ezkondu zen, sorgina zena. Egun batean aitaren neska lagunak neskatoa hiltzea erabaki zuen eta sagar bat pozoituz amamaz jantzi eta neskatoari sagarra eman zion. Neskatoa zorabiatu zen eta lo geratu zen. Denbora asko pasa zen eta printze urdin bat Loti Ederra zegoen tokitik pasatu zen. Neskatoa ikusi zuenean musu bat eman zion eta Loti Ederra itzartu zen. Printzeari den-dena kontatu zion, nola bere amaordeak sagar pozoitsu bat eman zion eta nola zorabiatu zen. Printzea amaordearen bila joan zen eta amaordea bere amarengana joan zen betiko. Bat, bi, hiru eta lau, bukatu da ipuin hau.


(NAHIKARI FIALLEGAS) Bazen behin bere aita eta amarekin bizi zen ume polit bat. Ume hori Errauskiñe deitzen zen. Egun batean bere ama gaixorik ipini eta hil egin zen. Denbora pasa eta bere aitak neska “eder” bat aurkitu zuen, bi alaba zituena. Bere aita eta neska “ederra” ezkondu ziren. Gerora, aita hil zenean, amaordekoak aginduak ematen zizkion Errauskiñeri. Egun batean herri hartako printzeak esan zuen dantza bat prestatu nahi zuela eta Errauskiñek bere amaren soinekoa hartu zuen eta dantzara joan zen, baina bere ahizpaordekoek apurtu zioten. Negarrez zegoela, maitagarria bat aurkitu zuen eta soineko polit bat egin zion, baita karroza eta kristalezko takoi-zapatak eman ere. Baina maitagarriak esan zion: -Hamabietan sorginkeria amaituko da. Eta Errauskiñe festara joan zen. Hamabiak heldu ziren eta Errauskiñek printzeari esan zion. -Joan behar naiz. -Baina nola deitzen zara? Eta Errauskiñe joan zen, baina ihesaldian bere takoi-zapata bat galdu zuen. Printzeak takoi-zapata aurkitu zuen eta herritik joan zen probatzera, balioko zitzaionarekin ezkonduko zela esanez. Errauskiñen etxera heldu ziren eta beste neskei probatu zien, baina Errauskiñe heldu zenean probatu zuen eta berarena zen. Azkenik printzea eta Errauskiñe ezkondu ziren. Kolorin, kolorete, tximiniatik irten da kohete.


(AITOR GARAY)

Bazen behin errota batean bizi zirela gizon bat eta bere hiru semeak. Hil aurretik aitak bere seme nagusiari errota eman zion, bere bigarren semeari errota eta bere semerik gazteenari katu zuri-beltza. -Hau da zorte txarra, aitak katu bat baino ez dit eman oinordetzan! Katua jan eta bere larruarekin zorro bat baino ezin izango dut egin, eta ondoren, ziurrenik, gosez hilko naiz -esan zuen gazteak atsekabetuta. Hau entzunda, katuak erantzun egin zion: -Ez zaitez arduratu ene nagusi, emazkidazu zaku bat eta bota parea eta zure zortea ez dela horren txarra izan erakutsiko dizut. Mutilak den-dena eman zion. Katuak zakua hartu zuen eta untxi batzuk sartu zituen barrura. Gaztelura joan zen maiestatearengana eta untxiak bere jabea zen Karabaseko markesaren opariak zirela esan zuen. Arratsalde batean, katua eta nagusia ibaian zeudela, erregea eta printzesa igaro ziren zalgurdi batean.


Katuak mutikoaren jantzi pobreak ezkutatu eta oihuka hasi zen, laguntza eske: -Lagundu, lagundu, Karabaseko markesari arropa lapurtu diote bainatzen ari zela! Erregeak, izena entzun zuenean, jauregiko jantzirik ederrenak markesari eramateko agindu zion zerbitzariari. Dotore jantzita zegoela, mutikoak neskatxari adeitasun handiz agur egin zion. Neskatxak mutikoa ikusi bezain pronto, harekin maitemindu zen. - Igo zaitezte nirekin zalgurdira- esan zien erregeak. Eta bideari ekin zioten. Bitartean, katua inguruko soroetan ibili zen, korrika. Nekazariei mesede bat eskatu zien: erregeak galdetzen bazien lur haiek norenak ziren, nekazariek esan behar zuten: -Karabaseko markesarenak dira. Ondoren, jauregi izugarri batera joan zen katua. Bertan ogro bat bizi zen. Katua berarengana joan zen hitz egitera, eta abilezia handiz azaldu zion urrunetik zetorrela ogroaren magia ikustera. Jarraian, animalia desberdinetan bihurtzeko eskatu zion. Ogroak, harrotuta, lehoi, tigre eta pizti beldurgarri askoren itxura hartu zuen. Katuak, orduan, galdetu zion: - Sagu bihurtzeko gai izango al zinateke? - Noski!- esan zion ogroak – ikusiko duzu. Eta, bat – batean, sagu bihurtu zen. Katuak saguaren gainera jauzi egin, eta ziztu batean, jan egin zuen. Erregearen zalgurdia gaztelu hartara heldu zenean, katuak harrera egin zien: - Errege hori! Ongi etorri Karabaseko markes handiaren gaztelura. Erregea harrituta gelditu zen etxe eder eta luxuzko hura ikusi zuenean. - Markes maitea – esan zion erregeak - ez nekien hain aberatsa zinenik. Gustura emango dizut alabarekin ezkontzeko baimena. Handik egun batzuetara izan zen erregearen alabaren eta Karabaseko markesaren arteko ezkontza. Ordutik aurrera oso zoriontsuak izan ziren bai katua bai nagusia. AMAIERA


(JUNE GONZALEZ)

Bazen behin Hamelingo herrian mutil bat beti zegoela txirula jotzen. Egun batean sagu izurrite bat egon zen Hamelinen eta mutila hasi zen txirula jotzen. Harrigarria bada ere, sagu guztiak bere atzetik joan ziren musikari jarraitzen eta koba batean sartu zituen sagu denak. Herriko guztiek mutilari dirua eman zioten, baina berarentzat gutxi zen. Orduan, txirulariak ume guztiak eraman zituen kobara, baina ume herren bat zegoen eta denen atzetik joaten zenez ez zen kobara ailegatu. Ume herrenak Ikusi zuen nola Hamelingo musikariak umeak sartzen zituen koban saguekin. Ume herrena herrira itzuli zen eta herritarrei kontatu zien dena. Hamelingo txirularia goizean herrira itzuli zen eta kartzelan sartu zuten. AMAIERA


(ANE GUTIEZ)

Egun batean sagutxo batek txanpon bat topatu zuen, orduan lazo bat erosi zuen eta etxera joan zen. Gero txakurra etorri zen, ikusi zuen sagua eta horrela esan zion: -Ezkondu nahi al zara nirekin? Saguak galdetu zion ea zer egiten zuen gauean. Txakurrak esan zuen: -Nik, nik zaunka egiten dut. Saguak esan zion ezetz. Geroago astoa, txerria eta oiloa etorri ziren banaka eta ezetz esan zien. Ostean, katua etorri zen eta galdetu zion saguak zer egiten zuen gauean. Katuak esan zuen: -Nik, nik lo egiten dut trankil eta garbi. Azkenean saguak esan zuen baietz, nahi zuela katuarekin ezkondu. Hurrengo egunean ezkondu ziren, baina ezkontza erdian katuak sagua jaten saiatu zen. Eskerrak laguntzera etorri ziren! Eta haiek pozik bizi baziren, gu ere pozik bizi gaitezen!


(IKER MARTINEZ)

Baziren behin zazpi antxume eta ama. Amak erosketak egitera joan behar zuen. Ama joan zenean, otsoa zuhaitz batean ezkutatu zen eta “tok, tok� egin zuen atean. Antxumeek esan zioten oinak erakusteko eta marroiak zirenez, ama ez zela konturatu ziren. Orduan otsoa gurina hartzera joan zen bere oinak zuriz margotzeko eta berriro abiatu zen antxumeen etxera. Iritsi zen bezain pronto oinak erakutsi zizkien eta antxumeek sartzeko esan zioten. Otsoak sei antxume jan zituen baina txikia armairuan ezkutatuta zegoenez, ez zuen jan. Ordu bi pasa eta gero, ama etxera itzuli zen. Antxume txikiak amari esan zion otsoak jan zizkiela bere anaiak eta geroago errekara joan ziren. Han otsoa lotan zegoenez, amak sabela ireki zion eta sei antxumeak atera zituen. Amaitzeko, otsoaren sabelean harri batzuk ipini zituen eta otsoa esnatu zenean errekara joan zen, pisuagatik erori eta ito egin zen. Bat, bi, hiru eta lau, bukatu da ipuin hau.


(GARAZI MULAS)

Bazen behin ahatetxo bat oso itsusia zela eta bere anai-arrebek barre egiten zuten berataz: -Begira ze ahatetxo itsusia... Egun batean bere amak bakarrik utzi zuen, hotz asko egiten zuen eta zulotxo batean sartu zen. 5 minutu pasata amonatxo bat agertu zen eta esan zuen: -Ze ahatetxo gizajoa, nire etxera eramango dut. Hurrengo egunean ahatetxoa itzartu zen eta hiru gizaki zituen inguruan, Maria, Aitor eta amona. Amonak afaria prestatu bitartean, Maria eta Aitor jolasten ari ziren eta amonak esan zien: -Afaltzera!!! Afaltzera joan ziren, gaua heldu zen, baina ahatetxoak katua usatu zuen eta etxetik joan zen. Urte batzuk pasata lakura hurbildu zen eta esan zuen: -Zisne bat naiz!!! Azkenean ederra naiz!!! Hurrengo egunean zisne batzuekin paseo bat ematera joan zen eta bere arreba-anaiek esan zuten: -Nik zisne bat izan nahiko nuke. Kolorin kolorete tximiniatik irten da kohete.


(ANE NOGUERA)

Bazen behin Banbi izeneko oreinkume bat. Basoan zegoen eta Ama basoko beste alde batera janari bila joan zen, baina asko berandutzen ari zen. -Banbi, oso triste ikusten zaitut. -esan zuen aitak. -Bai, aita, ama botatzen dut faltan. -erantzun zion Banbik, -Nik ere bai. Ez dizut esan baina ehiztari batek hil egin du. Banbi eta aita oso triste ipini ziren ama hil zutelako. Beste oreinkume bat etorri zen, Banbirengana joan zen eta galdetu zion: -Aizu, zer gertatzen zaizu? Orduan Banbik dena kontatu zion eta lagunak egin ziren. Hurrengo egunean Banbi eta oreinkumea paseo bat ematera joan ziren biak poz pozik. Banbik eta oreinkumeak Marmotaren antzerkia Ikusi nahi zuten. Hantxe Banbi untxi baten laguna egin zen ere. Banbi, untxia eta untxiaren ahizpak Marmotaren antzerkira joan ziren baina arazo txiki bat zuten. Marmotak lotsa zuen antzerkira jende asko joan zelako. Hori zela eta, marmotak ez zuen irten nahi. Untxia eta untxiaren ahizpak Amarekin kobara joan ziren eta Banbi eta oreinkumea izoztuta geratu ziren.


Azkenean marmotak lotsa kendu eta antzeztokira atera zen, baina ez zegoen animaliarik, Banbi eta oreinkumea baino ez. -Baina, baina, non daude besteak? -galdetu zuen marmotak. -Beren kobetan daude, joan dira aspertu direlako. -esan zion Banbik. Marmota oso triste jarri zen eta bere kobara sartu zen. Banbiri pena handia eman zion eta beste animaliengana joan zen oihukatzen: -Aizue, etorri, marmotaren antzerkia hasteko prest dago!!! Animalia guztiak berriro antzeztokira joan ziren, marmotak bere antzerkia egin zuen, asko gustatu zitzaien eta denak pozik bizi ziren. Eta haiek pozik bizi baziren, gu ere pozik bizi gaitezen!


(KIMETZ PEREZ)

Egun batean, bidaia batetik zetorren Ederraren aitak alabari lore bat oparitu nahi zion. Halako batean, gaztelu bat ikusi zuen eta gaztelu horretan oso lore politak zeuden. Hara joan zen eta lore bat hartzerakoan Piztia atera zen. Piztiak Ederraren aita nahi zuen jo, baina Ederra atera zen eta esan zion ez jotzeko, eta biak gaztelura sartu ziren. Ederra piztiaren gazteluan geratu zen bizitzen eta bere aita etxera itzuli zen. Denbora pasa eta piztia Ederrarekin maitemindu zen, baina Ederraren aita gaixotu zen eta Ederra bisitatzera joan zen. Ederraren ahizpa gaiztoek Ederra engainatu zuten etxean geratzeko eta Piztiaren gaztelura ez bueltatzeko. Piztia, triste, lorategian etzan zen hiltzeko gogoz. Ederra bueltatu zen eta Piztia hil zela pentsatu zuen. Ederrak musu bat eman zion eta Piztia printze polit bat bihurtu zen. Eta biak ezkondu ziren Lau katu eta bost txito, ipuin hau amaitu da eta kito.


(DANIEL PRIETO)

Behin batean Gepeto izeneko agure bat herri txiki batean bizi zen. Egurrezko panpinak egiten zituen eta behin Pinotxo izeneko panpina bat egin zuen. Egun batean Pinotxok bizia hartu zuen. Gepeto harrituta geratu zen baina oso pozik zegoen eta oso lagunak egin ziren. Pinotxok gezurrak esaten zituen. Gepetok eskolara bidali zuen. Egun batean, eskolatik etxerako bidean, bi otsorekin topo egin zuen eta otsoek esan zioten beraiekin joateko Jostailuen herrira, non umeak ez ziren eskolara joaten eta egun osoa jolasten egoten ziren. Baina gezurra zen eta Pinotxo eta beste umeak asto bihurtzen ziren gero otsoek saltzeko. Pinotxok ihes egin zuen eta itsasora joan zen. Itsasoan balea batek jan zuen Pinotxo. Balearen barruan Gepeto zegoen ere. Handik ihes egin zuten eta etxera bueltatu ziren Bat, bi, hiru, lau, amaitu da ipuin hau.


(UNAX PUERTA)

Egun batean errege bat zegoen pentsatzen zer jarri jaialdirako eta bi pertsona arraro etorri eta esan zioten: -Guk jantziak egiten ditugu dirudunentzat. erregeak baietz esan zuen eta 100.000.000â‚Ź eman zien lapurrei.Gero lapurrek esan zioten erregeari: -Jantzi hau berezia da, tuntunek ezin dute ikusi eta. erregea harrituta geratu zen, ez zuen ikusten eta tuntuna zela pentsatu zuen. Azkenik, erregea kalera atera zen eta denak harrituta geratu ziren erregea biluzik ikusirik, baina inor ez zen ausartu ezer esatera. Halako batean ume batek esan zuen: -Ja, ja, erregea biluzik dago!! Eta denak barrezka hasi ziren. Erregea lapurren amorruaz konturatu zen eta umeari opari bat eman zion. Jarraian, lapurrak atxilotzeko agindua eman zuen. END Lau katu eta bost txito, ipuin hau amaitu da eta kito.


(ANER SAGARDUY)

Egun batean hiru txerrikume jolasten ari ziren eta bere amak esan zuen: -Jada handiak zarete. Joan behar duzue. - eta joan egin ziren. Joan zirenean handienak lastozko etxea egin zuen, ertainak egurrezko etxea eta txikienak adreiluz egin zuen. Egun hori pasa eta otsoa handiaren etxera joan zen eta esan zuen: -Zabaldu atea, edo bestela putz egingo dut eta etxea apurtuko dut. Txerrikumeak erantzun zion: -Ez dizut zabalduko! Eta otsoak putz egin eta etxea apurtu zuen. Barruko txerrikume handia jan egin zuen. Gero ertainaren etxera joan eta berdin gertatu zen. Otsoak bi txerrikumeak jan eta gero txikiaren etxera joan eta ez zuen lortu botatzea. Orduan tximiniatik saiatu zen sartzen, baina txerrikume txikiak amarrua igarri zion. Beheko sua piztu zuen eta otsoa sartu zenean erre egin zen. Ordutik aurrera, txerrikume txikiak lasai bizi izan zuen. Bi + bi da lau, amaitu da ipuin hau.


(IXONE URRA)

Egun batean hartz amak zopa bat egin zuen baina oso bero zegoen. Orduan, hartz familiako hirurek paseo bat ematea pentsatu zuten. Bat-batean, neska bat agertu zen. Neska hori galduta zegoen eta hartzen etxera sartu zen atea zabalik zegoelako. Hartzen zopa ikusi zuen eta aitaren zopa dastatu zuen, baina oraindik bero zegoen. Gero amarena dastatu zuen, baina hotz zegoen. Azkenik hartz txikiarena dastatu zuen eta bere gustukoa zen. Beteta zegoenez, jesartzea pentsatu zuen. Hiru aulki zeuden, bat handia, beste bat ertaina eta azkenik txikiena. Orduan txikiena aukeratu zuen. Jesarri zen, baina bere pisuarekin apurtu zen. Gero oheak zeuden lekura joan zen, lehenengo aitarena frogatu zuen baina oso gogor zegoen, gero amarena baina irristatzen zen, azkenik hartz txikiaren ohean etzan zen eta lo geratu zen. Azkenik hartzak etxera itzuli ziren zopa jatera baina hartz txikiak ez zeukan bere zopa. Orduan jesartzera joan ziren baina hartz txikiaren aulkia apurtuta zegoen. Gero oheak zeuden lekura joan ziren. Hor Mari Kizkur zegoen, lotan, eta itzartu zen. Hartu zuen sustoagatik korrika joan zen bere etxera. Kolorin kolorete, tximiniatik irten da kohete.


(Irati Urrutikoetxea)

Egun batean Juan deitzen zen artzain bat ardiekin zegoen baina aspertzen zen. Orduan esan zuen: -Otsoa, otsoa dator!!! Orduan jendea laguntzera joan zen eta Juanek: -Ja, ja, ja, gezurra zen!!! Gerora, berriro aspertu zen eta berriro esan zuen: -Otsoa, otsoa dator!!! Bigarrenez jendea joan zen berriro eta Juanek: -Ja, ja, ja, gezurra zen!!! Azkenik otsoa etorri zen benetan eta Juanek esan zuen: -Otsoa, otsoa etorri da!!! Baina jendeak ez zion sinistu eta ez zen inor igo. Otsoak, normala den bezala, ardi guztiak jan zituen. Eta haiek pozik bizi baziren, gu ere pozik bizi gaitezen!


(AITOR VAZQUEZ)

Behin batean, bi ume eta bere gurasoak etxe batean bizi ziren. Oso txiroak ziren eta bi umeak etxetik bota nahi zituzten. -Umeak joan behar dira etxetik –hitz egin zuten gurasoek. Hansel konturatu zen eta ogi zatitxoak bota zituen bidetik gero etxerako bidea aurkitzeko. Baina txoriek ogi zatitxoak jan zituzten eta Hansel eta Gretel basoan galdu ziren. Halako batean, Hanselek etxe bat aurkitu zuen, eta txokolatezkoa zen. Gero, etxearen jabea zen sorgina itzuli zen eta umeak ikusi zituen etxea jaten. Sorginak Hansel kaiola batean jarri zuen eta jaten ematen zion loditzeko eta gero berak jateko. Gauean Ihes egin zuten. Azkenean, Hansel eta Gretel etxera itzuli ziren eta beren gurasoei gozokiak eman zizkieten. Lau katu eta bost txito, ipuin hau amaitu da eta kito.


(IZARO ZAMAKONA)

Baziren behin hiru anai-arreba etxe handi batean bizi zirela beren ama eta aitagaz. Guendi nagusiena zen, Juan erdikoa eta Jon txikiena. Egun batean hegaz egiten zuen mutil bat Guendiren etxera hurbildu zen eta esan zien: -Nire mundura etorri nahi duzue? -Bai! -erantzun zuten hirurek- Baina, nola? -Hegaz egiten. Petter-panek Txilintxori deitu zion eta hauts magikoak eman zizkien. Orduan hegaz egiten joan ziren. Sekula Betiko irlara heldu zirenean Kako-Oker kapitain pirata agertu zen eta hiru anai-arrebek galdetu zioten Petter-pani: -Nor da hori? -Pirata gaizto bat da, Kako-Oker du izena. Ondoren Petter-pan eta Kako-Oker borrokatu ziren eta Petter-pan izan zen irabazlea. Azkenik abentura asko bizi izan zituzten eta etxera itzultzeko ordua heldu zen.Etxera itzuli zirenean Guendik ipuin bat irakurri zien Jon eta Juani. Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Arrigorriagako plazan.


ALADINO (DANIEL ZUBCHUK)

Bazen behin, Aladino izeneko mutil bat Arabian bizi zena. Aladino pobre-pobrea zen, eta lapurra. Printzesa batekin ezkondu nahi zuen nahiz eta txiroa izan. Egun batean oliozko lanpara bat aurkitu zuen kobazulo batean. Barruan jeinu bat zegoen. Lanpara igurtzi eta jeinua irten zen. Aladinok hiru desio eskatu zituen. Lehenengoa, oso aberatsa izatea eta horrela printzesarekin ezkonduko zen. Bigarrena, kobazulotik ateratzea zen. Eta azkena, ondo bizitzea zen. Desio guzti hauekin, Aladinok printzesarekin ezkontzea lortu zuen eta seme alabak eduki zituzten. Ezkondu ostean, Aladino kobara bueltatu zen eta han jeinua lanpararen barruan utzi zuen. Azkenean, beste mutil gaizto batek lanpara lapurtu nahi izan zuen baina jeinuak hiru desioak kendu zizkion. Bat, bi, hiru eta lau, amaitu da ipuin hau.

Ipuin klasikoak 3.C 2018  
Ipuin klasikoak 3.C 2018  
Advertisement