Issuu on Google+


KREPAK OSAGAIAK gurina gatza gazta irina ura

MATERIALA zartagina moldea

ERREZETA .Lehenik eta behin irina, ura, gurina eta gatza nahastu molde batean .Orain zure eskuekin egin zirkuluak .Sartu zirkulo horiek zartaginan 5 minutu eta gero eman buelta guztiei eta itxaron 5 minutu berriro .Atera krepak eta on egin.


Arroza 5 pertsonako

Osagaiak 500g arroza Gatz pixka bat Tomatea

Prestaketa Lehenik eta behin hartu lapiko bat eta bota ura eta sutan ipini. Ondoren irakiten dagoenean bota arroza eta gatz pixka bat eta 15 minututan egosi. Azkenik kendu sutatik bota tomatea eta plateretan jarri.


BASERRIKO OILASKOA OSAGAIAK(4lagunentzat) -kilo eta erdiko oilaskoa -250g txerri koipea -gatza

NOLA EGIN

·Ipini oilaskoa kazola batean. ·Bota gatza eta 250g txerri koipe. ·Gero ipini sutan ondo gorritu arte. ·Ondoren bota edalontzi erdi bat ur, ozpin tanta batzuekin eta lapikoa estali eta ordu terdi gutxi gora behera eduki sutan. ·Lau zati egin, ipini plater batean zati bat eta patata erre batzuekin apaindu. ·Azkenik , saltza gainetik bota eta prest dago ensaladarekin jateko. ON EGIN!!!


BIZKOTXOA

OSAGAIAK ·4 arrautz. ·Edalontzi 1 eta erdi azukre. ·2 edalontzi irin. ·Legami sobre 1. ·Edalontzi 1 olio. ·Yogurt natural 1.

ERREZETA Lehenengoz labea 180 gradu berotu. Gero arrautzak irabiatu bol batean. Ondoren azukrea bota eta ondo nahastu. Geroago irina, legamia, olioa eta yogurta bota eta oso ondo nahastu. Azkenik utzi atseden hartzen 5 minutu. Eta pasatu ondoren bizkotxoetako molde batean bota eta labean sartu 38 minutu 180 graduetara. Eginda dagoenean labetik atera eta...

ON EGIN!!!!!!!!!!


ENTSALADA OSAGAIAK Uhaza Azenario 1 eta erdi 2 Tomate Olioa Ozpina Gatza

PRESTAKETA Lehenik eta behin plater bat hartu eta uhaza garbitu . Gero uhaza , azenarioa eta tomatea zatitu . Ondoren bota dena plater batera . Azkenik gehitu olioa , gatza eta ozpin pixka bat eta nahastu dena .

ON EGIN!!!


GAZTA PIZZA HEGALUZEAREKIN

Osagaiak: Pizza-ore (izoztuak) 300 gramo hegaluze 300 gramo perretxiko 200 gramo gazta krema 100 gramo ganbak Baratxuri1 Tomate-saltsa Olioa

Prestaketa: 1. Pizza orean tomatea eta hegaluzea jarri. 2. Estali gaztaz eta perretxikoak gainean jarri. 3. Olioa berotu eta baratxuria eta ganbak bota. Eginda dagoenean bota pizza gainean. 4. Labean sartu 230 gradutara 20 minutu. 5. Zerbitzatu eta jan.


KREMAZKO TOSTADAK OSAGAIAK: -1/2 litro esne -2 arrautz -Limoi azala -Kanela makil bat -3 koilara irin -4 koilaraazukre -Hauts kanela PRESTAKETA Esnea, arrautza, limoia, kanela, irina eta azukrea nahastu. Gero sutan jarri eta mugitu egiten da guztia gelditu gabe, masa loditu arte. Utzi hozten erretilu batean, ondoren moztu zatitan eta pasatu arrautzetik eta irinatik. Frijituta daudenean, gehitu azukrea eta kanela hautsa eta... ON EGIN! Jateko prest dago


PATATA TORTILA OSAGAIAK •

Olioa, gatza, lau arrautz eta hiru patata.

PRESTAKETA •

• •

eta

Jarri zartagina sutan eta bota olio txorrotada bat. Olioa bero dagoenean , bota patatak zatituta zati txikietan gatz pixka batekin. Irabiatu arrautzak ontzi batean. Patatak eginda daudenean nahastu arrautzekin. Bota nahasketa zartaginean olioarekin eta jarri sutan . Alde batetik eginda dagoenean eman buelta eta berdina egin . ON

EGIN!!!


ENTSALADA OSAGAIAK 600-700gr azenario Oiloa Limoia Gatza Baratxuriak

PRESTAKETA 1.Azenarioak egosi eta leihora atera edo hozkailuan sartu hozteko. 2.Hozten direnean zuritu eta pusketan zatitu behar dituzu (ez handiegiak ezta txikiegiak) 3.Baratxuriak zatitu ,puska txiki txikietan eta azenarioekin nahastu. Hiru edo lau atal nahiko izango dira, baina baratxuri zalea bazara zuk zeuk jakingo duzu zenbat bota behar duzun. 4.Bukatzeko, oiloa , limoia , eta gatza, kantitatea zure gustuaren arabera

A , ZE GOXUA!!!


TXORIZO TORTILLA Osagaiak: ·Txorizoa(1x) ·Arrautza(2x) ·Gatza(pixka bat)

Behar da: ·Platera(2x) ·Zartagina(1x)

Prestaketa: Lehenengoz bi arrautzak, irabiatu eta nahastu plater batean. Ondoren txorizoa zatitu eta frijitu. Frijituta dagoenean, nahastu arrautzekin eta bota gatz pixka bat. Geroago zartagin batean bota eta jarri sutan, alde batetik eginda dagoenean eman buelta. Azkenik eginda dagoenean bi aldetatik, jarri plater batean eta . . .

ON EGIN!!!


ENTSALADA

OSAGAIAK: --- PRESTAKETA: uhaza -olioa -azenarioa -tomatea -gazta freskoa -gatza -ozpina -olibak

Lehenengoz uhaza,azenarioa eta tomatea ondo garbitu eta olibak gazta freskuarekin zatitu eta ontzi batean sartu. Gero olioa, ozpina eta gatza gehitu. Azkenik bi sardezkareki n irabiatu eta prest dago jateko.

On Egin!


KAKAOZKO BIZKOTXOA Osagaiak *3 arrautza *Yogurta 1 *Edalontzi 1 olio *2 edalontzi azukre *2 edalontzi irina *Edalontzi 1 kakao *Sobre bat legamia

Prestaketa 1. Arrautzak irabiatu yogurtarekin. 2.Bota olioa, azukrea eta irina. 3.Ondo irabiatuta ba dago legamia eta kakaoa bota. 4.Ipini dena molde batean. 5.Sartu labean 175 gradutan (20 minutu). 6.Eginda dagonean atera eta

ON EGIN!!!


KOKO GOXOKIAK

OSAGAIAK: -Esne kondentsatua tubo bat -Koko-hautsa 200g -Koloretako paperak NOLA EGIN: Lehenengo, nahastu esne kondentsatua eta kokoa ore lodi bat eginez. Gero sartu hozkailuan ordubetez, orea gogortzeko. Hori egin eta gero koilara baten laguntzaz, bolak egin orearekin, eta pasatu geratu zaigun koko-hautsetan. Azkenik bildu bolatxoak koloretako paperekin.

ON EGIN


KROKETAK Osagaiak : 100g irina 150g esne 2 goilarakada gurin 50g urdaiazpiko 1 arrautza

Prestatzeko modua : Lehenik eta behin botatzen dugu gurina zartaginean desegin arte . Geroago botatzen dugu irina eta nahasten dugu gurinarekin eta pixkanaka-pixkanaka botatzen dugu esnea . Masa eginda dagoenean gehitzen dugu urdaiazpikoa eta arrautza egosia txikituta . Amaitzeko bolitak egiten ditugu , pasatzen ditugu arrautz irabiatutik eta ogia birrindutik eta frijitzen ditugu .

ON EGIN


FLANA OSAGAIAK: 600 ml esne 125 g azukre 4-5 arraultz Bainila 2 goilarakada azukre ur pixkat

PRESTAKETA: Lehenengoz nahi izanez gero (zapore hobea izan dezan) esnea bainilarekin egosi pixkat, zaporea har dezan eta hozten utzi, edo bestela esne hotza erabili zuzenean. Gero esneari azukrea eta arrautzak gehitu. Nahastu baina saiatu espuma ez ateratzen. Geroago beste azukrea zartagin batean jarri eta ur pixka bat gehitu (buztitzeko adina, baina ez gehiago). Sua topean jarri eta etengabe nahastu goilara batekin, karamelua egina egon arte. Akenik karamelua egina dagoen momentuan flaneretara bota eta utzi hozten. Bitartean arraultzak, esnea eta azukrea nahazi eta flaneretara bota Labean egin 160ยบtara, 30-40 minutu (labeko bandejan flanerak jarri eta ur pixkat jarri bandejan bertan). Egina dago dar-dar egiten dutenean, baina likido egon gabe.

ON EGIN!


Okelazko pastela Osagaiak: 24 xerra hirugihar, 400gr.okela xehe, pikilo piper lata 1, tipula 1, 2 patata, 3 arrautz, oliba-olioa, gatza eta piper-beltz.

Prestaketa: Lehenengoz moztu tipula finu-finua, sartu ontzi batean, bota gatza eta olio piska bat eta mikrouinan sartu 3 minitutan. Gero moztu patatak eta bota ontzi berdinera eta berriro sartu mikrouinan 5 minututan. Ondoren beste ontzi bat hartu, bota arrautzak, irabiatu eta gehitu patata tipularekin. Okela beste ontzi batean sartu bota gatza , piper -beltza eta nahastu ondo. Azkenik jarri molde batean hirugiharrezko 24 xerrak, gero okela xehea, gainetik pikilo-piper , gazta 4 xerra patata tipularekin eta hirugiharrekin estali, labean sartu 30 minututan 130 gr. eta...

...ON EGIN!


PORRU PASTELA 5-6 pertsona NOLA EGIN? 1.Porruen sustraiak moztu eta garbitu *8 porru 2.Gero,urarekin eta *100gr urdaiazpiko gatzarekin egosi 50 *litro erdi esnegain minututan.Bitartean *piperbeltza urdaiazpikoa txikitu *gatza eta zartagin batean *olioa oliotan gorritu. 3.Porruak egositakoan,lehortu eta moztu. 4.Ondoren, porruak, arrautzak, esnegaina, gorritutako urdaizpikoa, gatza eta piperbeltza kaiku batean nahastu irabiagailuarekin 5.Molde bat gurinaz igurtzi eta nahasketa jarri. 6.Labean sartu 35 minutu inguru 200 gradutara Maria bainuan egosi.

OSAGAIAK


Erroskilak Osagaiak: 4 arrautz, 12 koilarakak olio, azukrea, esnea, 2 zorro legamia, 4 limoi eta 800g irina 1. Marratu limoiaren azala. 2. Nahatu osagaiak bol batean eta irabiatu. 3. Oratu dena eta eman forma. 4. Zartainean frijitu eta gero bota azukrea ETA ON EGIN!!!!!!


TXERRI BLANKETA OSAGAIAK: ·kg bat txerri haragi,gizatzeko ·Bi azenario ·bi tipulin ·porru bat ·erramua,hosto txiki bat ·ezkai freskoa, adaxka txiki bat ·kg erdi barrengorri,garbi eta lautan zatituak ·gurina , pixka bat ·saltsa maneatzeko: ·hiru goilarakada hirin ·lau goilarakada gurin ·10 cl esnegain lodi edo ,besterik ezean urtu ·arrautz gorringo bat ·gatza eta piperbeltz ehoa

ERREZETA:

Edo guk , edo harakinak egingo du , baina dado ederretan zatituko dugu haragia , saltsan prestatu beharko bagenu bezala . Haragi puxka guztiak kazola batean sartu,urez estali,gatz pixar bat eman eta su eztian jarriko dugu egosten. Irakite hasi orduko aterako dugu haragi; xukatu eta iturriko ur hotzean freskatuko dugu. Kazola berean sartuko ditugu berriro haragi puska freskatuak; urez estali eta porru osoa,erramua ezkaia, azenario zurituak,


kipulinak eta gatz pixka bat gaineratuko dizkiogu. Ondoren su erdian jarriko dugu kazola, tapaturik,eta gutxienez ordu betean utziko dugu egosten. Bitartean,padera batean gurin pixar bat jarri eta hartan salteatuko ditugu barrengorriak, gatz pixka batez, ongi potxatu arte.

Ongi egosirik eta xamur izatean aterako dugu kazolatik haragia; xukatu eta plater batean utziko dugu. Iragazkibatez pasatuko dugu haragiaren zukua barazki guztiekin.

Eltze giderdun batean,laugoilarakara gurin urtuko ditugu su eztian. Hiru goilarakara irin erantsi eta, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe, roux bat prestatuko dugu, kroketak egin behar ditugunean bezala, su ertainean, kolorerik har ez dezan. Apartzen hasiko da nahastura, suaren eraginez halako borbor lotsatia sorrarazirik. Irakindako zukua erantsiko diogu orduan irin eta gurin nahasturari. Bira eta bira eragingo diogu guztiari, ongi batu arte. Gutxienez hamar minutuan edukiko dugu egosten, irinak zaporea gal dezan. Gopor batean, esnegaina eta gorringoa nahasi eta saltsari edantsiko dizkiogu, surezko zaliari biraka eraginez etengabe. Saltsa lodi ikusi arte berotuko dugu, gatza eta piperbeltza eman eta gero. Iragazki batez pasatuko dugu saltsa, mehe mehe uzteko, eta haragi puska eta barrengorrien gainetik isuriko dugu. Gatz marra puntua neur dezagun berriro, badaezpada ere.


Arroz zuri, pasta egosi edo barazkiekin aurkeztu ahal izango dugu blanketa. Garrantzitsua da saltsa ongi egostea eta, batez ere rouxa maneatzerakoan, krema kolorerik hartu gabe, baina irina behar bezala eginik, ahalik eta luzaroen egotea. Egosterakoan, kolorerik hartu gabe zenbat eta denbora gehiago eman, orduan eta goxoago egongo da saltsa.

Maneatzen hasi baino hamabi ordu lehenago murgiltzen dute batzuek ur hotzean, eta hozkailuan dukitzen, ongi odolustu arte. Gomendagarria da horrela jokatzea. *4 pertsonentzat


5.D errezetak 2013