KALAPUTXI 102

Page 8

Bi hitzetan

Gernikako Akordioa herriratzen Bake Bidean dokumentua, Gernikako akordioa bezala ezagutzen dena herriratzeko lan egin dute herriko hainbat eragilek. Akordioaren sinatzaileen artean daudenetatik herrian ordezkaritza duten taldeak izan dira lan horretara zuzendu direnak; Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Gazte Independentistak, ezker abertzalea, EHNE, LAB eta Eusko Alkartasuna. Ezker abertzalea eta EA abenduan hasi ziren herritarrei akordioaren edukia zabaltzeko lanean. Gerora, beste eragileekin bat eginda, alde batetik Santo Tomas egunean masiboki akordioa banatu zuten eta beste alde batetik, hilaren 13an, bilera zabalean herritarrentzako aurkezpena egin zuten. Bertan dokumentuaren mamia azaltzearekin batera, herritarrei galderei erantzun zieten. “Aurrerantzean ere lan horretan jarraitzeko asmoa daukagu. Hau hasiera besterik ez da izan”, adierazi dute.

Santa Katalinarako proposamena gauzatzen Urtarrileko bi bilerekin Santa Katalinaren inguruko proposamena gorpuztea gelditzen da. Lehen bilera urtarrilaren 11n izan zen. Bertan aurreko bileran egindako diagnosian oinarrituta -herriaren kultur zein gizarte arloko beharrak identifikatzen saiatu ziren egoeraren analisia eginez- lehentasunak finkatzen saiatu ziren. Behin hori eginda, lehentasun bezala markatutako beharren ezaugarriak markatzea eta irizpideak finkatzea zen asmoa. Bilera beti bezala bi taldetan banatuta egin zen: alde batetik, herriko eragileak eta bestetik zozketaz aukeratutako herritar taldea. Lehentasunik handiena eguneko zentroa zela esatean bat etorri ziren bi taldeak. Bestelako beharren artean, erabilera anitzetako aretoaren beharra ere nabarmendu zuten. Azken bilera urtarrilaren 25ean, 19:00etan, Zabielen izango da.

komikixa

8

Josu Ituarte pitxame-ren eskutik


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.