Page 1

Kaixo lagunak! Gaur gure herriko aspaldiko ohitura bati buruz hitz egin behar dizuegu

Fabaren erregearen ospakizuna ezagutzen duzue?


Festa hau Nafarroa independentea zenean ospatzen zen

NAFARROA


Garai haietan, Nafarroan erregeak gobernatzen zuen, inguruko herrialdeetan bezala. Baina gure erregeak, koroa jantzi aurretik, herritarren eskubideak eta foruak zin egin behar zituen.


Urtero, errege egunean, erresumako haur bat egun baterako errege izendatu eta ospe handiz koroatzeko ohitura zegoen.


1512 Urtean, Gaztelak Nafarroa konkistatu zuenean, gure herriak independentzia galdu zuen eta ohitura hori desagertu zen.


XX. mendearen erdialdean Muthiko Alaiak elkarteak ohitura berreskuratzea erabaki zuen


Muthiko Alaiak elkarteak, sanferminetako pe単a izateaz gainera, hainbat atal ditu bere baitan: dantza taldea, fanfarrea, futbol taldea, atletismo taldea, abesbatza, mendi taldea, kultur taldea etab.


Gure festa fabaren erregea edo erregina aukeratzearekin hasten da: opilaren barrenean baba bat (“faba�) aurkitzen duen haurra errege/erregin izendatuko dute.


Ekitaldiaren gidaria Armadaren erregea da. Haren hitzen bidez gure erregeak koroatzeko erritua ikasten dugu.


Ospakizunean Gorteetako hiru estamentuak agertzen dira: herri xumea, aitoren semeak eta apaizgoa.


Hiru estamentu horien ordezkarien aurrean, errege/erregin berriak, herriari ezpata erakutsi ondoren, koroa janzten du


‌ Eta herritarrek nafarroako armarriaren gainean altxatzen dutenean, erregeak haien ezinbesteko laguntza goraipatzen du. niretzat. Hauxe da ospakizuneko mezurik ederrena.


Eta ekitaldia bukatuta, gure herrian ohikoa den bezala, afaria, musika, dantza, kantuak eta abar izaten dira. Nola ez Agur, lagunak!

Fabaren Komikia  

Proba moduan saretik hartu dut komiki hau

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you