Issuu on Google+

#5


AURKIBIDEA SUMARIO

ILUSTRAZIOA / ILUSTRACIÓN:

2

ARGAZKILARITZA / FOTOGRAFÍA:

6

DISEINU GRAFIKOA / DISEÑO GRÁFICO:

10

BARNE DISEINUA / DISEÑO DE INTERIORES:

16

Vitoria-Gasteiz


EDITORIALA EDITORIAL

Ez dugu pentsatu behar bizi dugun garaia gure larako aldi txarra denik; izan ere, gurea eskola oparoa da sormenari dagokionez, eta horrekin batera, baita arteari eta autoadierazpenari dagokienez ere, azken urtean egindako lanek garbi erakusten dutenez. Lan horietako batzuk esku artean duzun aldizkari honen azken edizioan argitaratu ditugu. Bestalde, gure kalitatezko eta sormenezko lanak balorazio positiboa jasotzen du behin eta berriz, baita eskolaren eremutik kanpo ere; ikusi besterik ez dago zenbat sari eta/edo onarpen jasotzen dituzten gure ikasle eta irakasleek. Bejondeizuela denoi! “Krisi-garaietan, irudimenak soilik du jakintzak baino garrantzi handiagoa”. Einsteinen aipu ospetsu horrek gogorarazten digu asmamena are indartsuago sortzen dela unerik zailenetan. Gaur egungo agertoki zail honetan, diseinuari aplikatutako irudimena funtsezko elementua da bereiztea, bizirautea eta bizi-kalitatea hobetzea lortzeko. Hortaz, egoera aprobetxatu eta irudimena hegan jarri behar dugu sormena agertzen zaizkigun arazoentzat irtenbideak bilatzeko tresna gisa bultzatzeko, betiere gure ametsak egia bihurtzea lor dezagun. “En los momentos de crisis sólo la imaginación es más importante que el conocimiento”. Esta famosa cita de Einstein nos recuerda que el ingenio aparece con más fuerza en los momentos más difíciles. Siendo éste nuestro escenario actual, difícil, esa imaginación aplicada al diseño se convierte en un elemento esencial para lograr la diferenciación, conseguir la supervivencia y mejorar la calidad de vida.

Por lo tanto, tenemos que aprovechar la coyuntura y hacer volar nuestra imaginación para potenciar la creatividad como herramienta necesaria para buscar soluciones a los problemas que nos van apareciendo y, así, conseguir que nuestros sueños se hagan realidad. No debemos considerar que es ésta una mala época para nuestra Escuela, ya que en la misma abunda la creatividad y, con ella, el arte y la autoexpresión, como se refleja en los trabajos realizados durante el último año, algunos de los cuáles son publicados en la nueva edición de esta revista que tienes en tus manos.Tanto es así, que nuestro trabajo de calidad y creatividad es positivamente valorado de manera reiterada, trascendiendo del ámbito de la Escuela, evidenciándose ello en los diversos premios y/o reconocimientos recibidos por nuestro alumnado y profesorado. Enhorabuena a todos! María Muñoz Departamentu teknikoa /Departamento técnico 1


ILUSTRAZIOA ILUSTRACIÓN

Metaipuina Metacuento Proiektu honen bidez, 120 karta ilustratuz osatutako joko bat sortu nahi dut.Karta horiek istorioak kontatzeko laguntza grafiko gisa erabil daitezke. Jokoak ez du araurik.Kartak lau pilotan bildu behar dira: bat pertsonaiak irudikatzeko, beste bat animaliak irudikatzeko, hirugarren bat tokiak irudikatzeko, eta laugarrena objektuak irudikatzeko. Karta horiek, bakarrik edo beste batzuekin batera, ipuin eta istorio ezagunak irudikatzeko balio izango dute, baita, ausaz konbinatuta, ipuin berriak sortuz jolasean ibiltzeko ere. Karta bakoitzean zer kontzeptu irudikatu aukeratzeko, ipuin ugari izan ditut kontuan. Batez ere mendebaldeko literaturako ezagunenak: Txano Gorritxo, Edurne Zuri, Ahatetxo itsusia, eta beste asko. Alegiak ere kontsultatu ditut. Con este proyecto pretendo crear un juego de 120 cartas ilustradas.Las cartas sirven de apoyo gráfico para contar historias. No hay reglas del juego.Las cartas se agruparían en cuatro mazos, uno para representar personajes, otro para representar animales, un tercero para lugares y el último para representar objetos. Estos naipes solos o en combinación con otros servirán para ilustrar cuentos e historias conocidas y también para jugar a inventar nuevos cuentos al combinarlas al azar. Para escoger que conceptos representar en cada naipe, se ha repasado una gran cantidad de cuentos. Sobre todo los más conocidos de la literatura occidental: Caperucita roja, Blancanieves, el patito feo y muchos otros, también se han consultado varios libros de fábulas.

2


Ipuin pilo horretatik, arketipoak diren hainbat pertsonaia atera ditut, baita ipuin horietako hainbatetan errepikatzen diren tokiak eta objektuak ere.Horrela, beraz, irudikatu beharreko lau elementuzerrenda egin ditut. Ilustrazioek argiak eta zehatzak izan behar dute, lehen begiratuan zer irudikatzen duten ulertzeko, baina, aldi berean, interpretazio askerako atea zabalik utzi behar dute. Karta bakoitzak elementu horietako bat eduki behar du. Horrez gain, karta guztiek atzealde berdina dute, eta packaging bat egin da karta pilo bakoitzerako. Hasieran, karta kopurua asko mugatzeko asmoa nuen. Baina, denborak aurrera egin ahala, eta, batez ere, kartetan irudikatu beharreko elementuen arteko desberdintasun txikiak kontuan hartuta, karta kopurua areagotu egin behar izan dut. Azkenean, pilo bakoitza 30 kartaz osatuta dago. Guztira, beraz, 120 karta dira.

De toda esta maraña de cuentos se ha extraído una serie de personajes arquetipos, lugares comunes y objetos que se repiten y son comunes o parecidos en varios de estos cuentos. Las ilustraciones tienen que ser suficientemente claras y concisas como para reconocer lo que representan a simple vista, pero al mismo tiempo dejar una puerta abierta a la libre interpretación.º En un primer momento la idea era la de limitar mucho la cantidad de cartas. Pero con el paso del tiempo y sobre todo debido a las sutiles diferencias que presentan los elementos a representar en las cartas, he tenido que ir ampliando el número de naipes. La lista final contiene treinta naipes por mazo.

3


Hasieran, oso ilustrazio garbi eta eskematikoak egiteko asmoa nuen, irudi argi eta erraz ezagutzeko modukoak erabiliz, eta ordenagailu bidez inprimaketa-teknika tradizionalen bat simulatuz (grabatua, serigrafia…), betiere kolore gutxi erabiliz eta espazio zuriari eta oso tinta lauak erabiltzeari garrantzi handia emanez. Denborak aurrera egin ahala eta zirriborroak lantzen nituen heinean, marrazkiei zerbait falta zitzaiela iruditzen zitzaidan. Diseinuek oso gutxi transmititzen zuten eta ez ziruditen oso erakargarriakhaurrentzat. Hortaz, kolorea eta akaberak gehiago lantzea erabaki nuen, eta hasieran, collagearekin probatu nuen, eginda nituen zirriborroen gainean paper desberdinak erabiliz. En un principio había la intención de realizar unas ilustraciones muy limpias y esquemáticas, con figuras claras y reconocibles, simulando mediante el ordenador, el uso de alguna técnica de impresión tradicional (grabado, serigrafía,…) usando pocos colores y dándole gran importancia al espacio en blanco y al uso de tintas muy planas. Con el paso del tiempo y el ir trabajando sobre los bocetos daba la impresión que algo faltaba en los dibujos.Los diseños transmitían muy poco y se veían muy poco atractivos para el público infantil. Así pues decidí ir trabajando más la parte del color y los acabados, primero probé con el uso del collage, trabajando con diferentes papeles sobre los bocetos que tenía. Posteriormente decidí crear una gama de colores con guaches sobre papel para usarlos en los collages y finalmente empecé a añadir algo de texturas con lápices de color en la misma gama. 4


Geroago, collageetan erabiltzeko paperetan gouachezko kolore-gama bat sortzea erabaki nuen; eta, azkenean, ebaki eta itsatsitako paperen gainean testurak gehitzen hasi nintzen, olore-gama bereko koloretako arkatzekin. Ilustrazio bakoitzak, irudikatu nahi duen kontzeptuari lotzeaz gain, esanahi edo istorio propioa du. Hortaz, karta batek kontakizun bat bil dezake. Adibidez, ahatea irudikatzen duen kartak, egiaz, ahate ama eta haren txitakerakusten ditu, eta txitetako bat besteak baino lirainagoa eta kolore desberdinekoa da. Beraz, ahate bat agertzen den ipuin bat asmatzeko erabil daiteke, edo ahatetxo itsusiaren ipuina kontatzeko...

Cada ilustración, además de ceñirse al concepto que pretende representar, tiene un significado o historia propio. Así una sola carta puede contener un relato en sí misma. Por ejemplo el naipe que representa al pato, en realidad muestra una madre pato con sus polluelos, uno de los cuales es algo más estilizado y de colordiferente. Así, se puede usar para inventar un cuento donde aparece un pato o ella sola puede servir para contar el cuento del patito feo…

5


ARGAZKILARITZA FOTOGRAFIA

6


Proiektu honen jatorrizko ideia izan da zaldiaren irudia ez ezik, haren nortasuna, zintzotasuna eta sentikortasuna ere harrapatzea, animalia gizaki batekin egingo nukeen bezalaxe erretratatuta. Nire helburua izan da zaldiak loturarik gabe (muturgainekorik eta zelarik gabe) erretratatzea, betiere ikuspegi indibidual eta artistikotik, ez baikaude ohituta zaldiak alde horretatik ikusten. Erretratuak bereziak izatea nahi nuen, baina kontuan hartu behar nuen ezin nituela 20 zaldi baino gehiago estudio batean sartu; hortaz, ikastaroan lortutako jakintza eta teknikak baliatuz, argiztatzeko, hondo beltzean flash eramangarria erabiltzea erabaki nuen, zaldiaren begirada eta espresioa nabarmentzeko. La idea original de este proyecto ha sido la de capturar no solo la imagen, sino también la personalidad del caballo, su nobleza y sensibilidad, retratando al animal al mismo nivel que lo haría con un ser humano. Mi objetivo ha sido retratarlos sin ataduras (cabezada y montura), pero desde un punto de vista individual y artístico, desde el cual no estamos acostumbrados a verlos. Quería que los retratos fueran especiales, pero tenía que tener en cuenta que no podía llevar a más de 20 caballos a un estudio, por lo que, haciendo uso de los conocimientos y las técnicas adquiridas durante el curso, me decanté por la iluminación con flash portátil sobre fondo negro, para resaltar la mirada y expresión del equino.

Esti Lopez

7


Teknika horrek, ordea, lana zaildu egiten zidan, ezin baitzaio esan zaldi bati Azkenean, guk nahi genuena egitea lortzeko modurik onena sariak baliatzea zela ondorioztatu genuen. Esta técnica me ponía las cosas difíciles ya que, a un caballo no se le puede decir cómo debe posar, se movían nerviosos al no entender que queríamos que hicieran, y era imprescindible la ayuda de dos personas para

8

hacer la toma, una que guiara al animal y otra que dirigiera el flash portátil correctamente. Llegamos a la conclusión de que la mejor manera de que hicieran lo que nosotros queríamos era mediante premios.

Esti Lopez


9


DISENU GRAFIKO DISEÑO GRÁFICO

Tipografia modularra Tipografía modular Diseinu Grafikoko 3. mailako Tipografia Digital irakasgaian diharduten ikasleek egindako lehen lana da. Lan horren helburua da gure alfabetoko hizki larri eta xeheen morfologia ulertzea, esperimentazio grafikoaren bidez eta konbina daitezkeen pieza mugigarrien bilduma baten bitartez; izan ere, pieza horiek hizki-familia oso bat garatzeko aukera emango duen sistema modularra osatuko dute.

Es el primer trabajo que realizan los alumnos de 3º de Diseño Gráfico en la asignatura de Tipografía Digital. Se trata de entender la morfología de las letras mayúsculas y minúsculas de nuestro alfabeto mediante la experimentación gráfica y a través de una colección de piezas móviles combinables, que constituirán el sistema modular en el que se podrá desarrollar una familia completa de letras.

10


Ariketa honetan, alfabeto erdi-osoa diseinatu behar da, gehienez 8 elementu dituen sistema modular baten bitartez, hizki xehe eta larriak, zenbait elementu diakritiko eta zenbakiak bilduta. Elementu horiek konbinatu, gehitu eta posizioz alda daitezke, baina ezin dira deformatu, zabaldu edo txikiagotu.

En este ejercicio se tiene que diseñar un alfabeto semi-completo de letras minúsculas, mayúsculas, algunos elementos diacríticos y numeración mediante un sistema modular que no supere los 8 elementos. Estos elementos se pueden combinar, sumar, cambiar de posición, pero no se pueden deformar, ampliar o reducir.

11


Ikasketa Amaierako Proiektua Proyecto Fin de Estudios Milabegi Fest Gasteiz agertoki duen diziplina anitzeko ekitaldia da, musika, hitzaldiak, erakusketak eta lantegiak bilduta 48 ordutik gora luzatuko dena. Milabegi Fest es un evento multidisciplinar en Vitoria-Gasteiz, que engloba 48 horas de mĂşsica, charlas, exposiciones y talleres.

12


Laura Gonzรกlez de Durana

13


Bi alderdik bereizten dute proposamen hau besteetatik: alde batetik, Gasteizko eta inguruko gazte sortzaileen ekimenak bultzatzeko helburua du, eta, bestetik, iraunkortasunari eta ingurumenari buruzko hausnarketa bat biltzen du.

La propuesta se diferencia de otras similares por dos aspectos: por un lado, pretende impulsar iniciativas de j贸venes creadores de la localidad y cercan铆as; y por otro, incluye una reflexi贸n sobre sostenibilidad y medio ambiente.

14


15


BARNE DISENUA DISEÑO DE INTERIORES

Aurreproiektua Anteproyecto: Corian solid surfaces Eraikuntza-materialen erakustazoka baterako 14 x 12 m-ko lursail batean stand bat egiteko aurreproiektua. Gainazal solidoak egiten dituen Corian DuPont enpresa aukeratu zen horretarako. Standa diseinatzean, materialaren moldakortasuna irudikatu nahi izan zen, pentsa litekeen edozein gainazal mota sortzeko aukera ematen baitu. Anteproyecto para la realización de un stand en una parcela de 14x 12 m para una feria de materiales de construcción. La empresa escogida fue Corian DuPont, dedicada a la creación de superficies sólidas. A la hora de diseñar el stand se pretendió representar la versatilidad del propio material, que permite crear cualquier tipo de superficie que pueda ser imaginada. 16


Standa inguratzen duen berealdiko helizea erdian dagoen kubo batetik sortu eta kiribil moduan egiten du gora, 4 metroko altuerara iritsi arte. Helize horrek enpresaren espiritua irudikatzen du: “we are endless evolution”, Corianek muga bakarra etengabeko bilakaera eta giza sormena direla transmititzeko erabilitako esaldia, alegia. La inmensa hélice que envuelve el stand nace de un cubo central y se va elevando en espiral hasta alcanzar los 4 metros de altura. Esta hélice representa el espíritu de la empresa: “we are endless evolution”, frase usada por Corian para transmitir la evolución constante y la creatividad humana como único límite. Este elemento surge de un cubo que contiene la sala de reuniones, remarcando la importancia de las personas como motor del progreso, y se va elevando como un torbellino “sin fin”.

17


Elementu hori bilera-aretoa biltzen duen kubo batetik sortzen da, aurrerapenaren eragileak diren aldetik pertsonek duten garrantzia nabarmenduz, eta “amaierarik gabeko” zurrunbilo baten gisan altxatzen da. Esparruak bildu beharreko funtzioak modu erradialean kokatu dira: taberna, harreragunea, ongi-etorrietarako gunea eta bilera- eta erakusketa-eremuak. Horrez gain, kontraste kromatikoa baliatu da, markaren koloreen bidez, eta oposizio formala egin da planoak eta kurbak konbinatuz. Se han dispuesto de forma radial las diferentes funciones que debía albergar el espacio: bar, zona de recepción, bienvenida, reuniones y exposición, buscando el contraste cromático, usando los colores de la marca, así como la oposición formal en un juego de planos y curvas. 18


Altzariek hormak zeharkatzen eta objektuak modelatzen dituzte, eta materialaren jarraitutasun- eta malgutasun-ilusioa transmititzen dute. El mobiliario atraviesa paredes y modela objetos transmitiendo la ilusi贸n de continuidad y maleabilidad que el propio material posee.

Cristina Rey

19


Proiektua Proyecto: Vivire memento Nire bizitza urakan bat da, gauzen barnean sartzen, nahasten eta egokitzen dena, azkar eta etengabe aldatzen dena; eta hortik, “unean unekoa bizitzeko” aukera sortzen da. Erakusketa garatzeko interpretazioerakargarria, ideia, dinamismoa da, diseinuaren kontzeptu sortzailea eta nire bizimoduaren bereizgarri ukaezina den aldetik.Horixe da inspirazio-iturri dudan, transmititzen dudan eta erakusketako bisitaria harritzeko erabiltzen dudan mezua.

Mi vida es un huracán que se involucra, se revuelve, se adapta, se transforma vertiginosa y continuamente, de ello surge la posibilidad de “vivir el momento”. La idea, el gancho interpretativo a partir del cual se desarrolla la exposición es el dinamismo como concepto generador de diseño y sello indiscutible de mi existencia .Es el mensaje que me inspira, transmito y utilizo para sorprender al visitante de la exposición . 20


Hona hemen erakusketa honetarako erabili diren materialak: Kriona eta beira-zuntza. -Kriona, zintarako, hainbat formarekin lan egiteko aukera ematen baitigu. -Beira-zuntz zuria, estaldurarako, distirak sortzen eta argia nahiz zinta islatzen baititu. Nire bizitzaren historiak sei gai biltzen ditu sei esparrutan garatuak:

Urakana bailitzan esparru guztian zehar dabilen zinta batek sortzen du sarrera; hori da bisitariaren sarbidea eta ibilbidearen hasiera; ondoren, harreragunean, altzariak eta argiztapena eratzen ditu; eta, azkenean, erakusketa osoaren erdiko esparruan amaitzen da. Erdiko esparru horrek, hedatze-uhin baten gisara, zirkulu zentrokideak sortzen ditu, lokaleko zutabe exentu eta ageriko bakarretik abiatuta, eta erakusketako areto guztiak definitzen ditu. Una cinta a modo de huracán que recorre todo el espacio crea la entrada, introduce al visitante e inicia el recorrido, luego continúa por la recepción da forma al mobiliario, la iluminación y finaliza en el espacio centro de toda la exposición . Este espacio central genera a manera de onda expansiva, círculos concéntricos a partir del único pilar visto y exento del local para definir así, las distintas salas de la exposición.

Musika: Piano-teklez egindako zurrunbilo bat: batetik, rockaren eta heavy metalen (musika hori dut gogokoen) abiadura irudikatzen du, eta, bestetik, pianoa, jotzen dudan instrumentua. Ukelelea ere irudikatzen du, hormetan itsatsitako ukelelerako partituren bidez.

Los materiales empleados para esta exposición son: Krion y fibra de vidrio. -Krion para la cinta ya que nos permite trabajar con diferentes formas. -Fibra de vidrio blanco para revestimiento ya que crea brillos y refleja tanto la luz como la cinta. La historia de mi vida contempla seis temas desarrollados en seis espacios: Música: Un torbellino con teclas de piano: representa la velocidad del rock y heavy metal mi música preferida y a su vez el piano un instrumento que toco además del Ukelele representado con partituras de dicho instrumento en las paredes.

21


Errusia: Bertan izana naiz. Erakusketak Kievskaia-ko (Mosku) metroan murgiltzen gaitu; aretoak harridura eragiten digu, metroa izanik daukan dekorazioarengatik; izan ere, metro-geltokiak dituen koadroen ordez Errusiari buruzko informazioa biltzen duten ukipen-pantailak jarri ditut; eta sabaian, Plaza Gorria bereizgarri dituen teilatuen formako lanparak ipini ditut. Osasuna: Esparru kaotikoa da; bertan, beldur-sentsazioa islatzen da, eta, horrekin batera, loaldiko paralisia azaltzen dut. Heinrich Fuseli-ren “Amesgaiztoa” koadroaren irudia duen gortina jarri dut, eta aretora iristeko, zeharkatu egin behar da. Aretoan, berriz, hainbat burko daude, loaren nahasmendu horren azalpen zehatzago bat ikustera esertzeko. Rusia: Destino que he visitado, nos sumerge en el metro de Kievskaya (Moscu), estancia que sorprende por su decoración para tratarse de un metro, sustituyo los cuadros que tiene la estación de metro por pantallas táctiles que contienen información sobre Rusia, en el techo lámparas con la forma de los tejados tan característicos de la plaza roja. Salud: Es un espacio caótico, se plasma la sensación de miedo, y con ello llegar a explicar de que trata la parálisis del sueño, he colocado una cortina con el cuadro de “La pesadilla” de Heinrich Fuseli, hay que atravesarla para llegar a la sala, donde se encuentran almohadas para sentarse a ver una explicación mas detallada de este trastorno del sueño.

22


Fotografía: Un espacio muy interactivo, en donde el visitante pasa por todas las fases que he recorrido en la fotografía, desde posar para las cámaras delante de un fondo, hasta poder editar su propia fotografía en pantallas táctiles. Amistad: En este espacio se encuentra un mural en el que puede introducirse la cabeza con la frase intégrate, haciendo así que el visitante rompa sus prejuicios en cuanto a distintas clases sociales, razas o tribus urbanas Piso de estudiante: Este último tema ha sido representado con un puzzle gigante con la frase “La familia es mucho más que la sangre” representando así la unión que nace entre los compañeros de piso.

Argazkilaritza: Esparrua oso elkarreragilea da; bertan, argazkilaritzan egin ditudan fase guztietatik igarotzen da bisitaria, argazkiak ateratzeko hondo baten aurrean pausatzetik hasita ukipen-pantailetan beren argazkia editatzeraino. Adiskidetasuna: Esparru honetan, mural bat dago, eta bertan burua sar daiteke. Intégrate (gizartera zaitez) esakunea esaldia idatzita du, bisitariak klase sozialei, arrazei eta hiritribuei buruz dituen aurreiritziak apur ditzan. Ikasle-etxebizitza: Azken gai hau “La familia es mucho más que la sangre” (familia odola baino askoz gehiago da) esaldia duen puzzle baten bidez irudikatu da, etxebizitza berean bizi diren kideen artean sortzen den lotura erakusteko.

Laura De Stal 23



Klip #5