Page 1

TUTORETZA-PLANA Iker Aristi Rincon I単aki Arizaga Bergara Iris Blazquez Bermejo Julen Dominguez Nu単ez


AURKIBIDEA

1. SARRERA

Etorkizunean irakasle izango garenez, oso baliogarria egingo zaigu lan hau burutzea nola jokatu behar dugun atal honetan jakiteko. Programatik kanpo den jarduera bat izanik oso aberasgarria da ume baten bizitzan garrantzitsuak

diren

gaiak

aztertzea,

beraien

arteko

harremana

zein

irakaslearekiko sendotzeko, beraien artean liskarrik balego konpondu ahal izateko. Beste alde batetik, alderdi emozionalak lantzeko modu egokia izan liteke, eskolako irakasgaiak tarte batez ahazteko, hau da, curriculumera egokitzen diren konpetentziak. Guk bigarren zikloko laugarren mailan zentratuko gara, haurrak 9-10 urte dituztela komenigarria iruditzen zaigu beraiekin hainbat gai jorratzea, hala nola, emozioak lantzeko zenbait jarduera adosteko helburuarekin prestatu dugu txantiloi hau.

2


2. ZER DA TUTORETZA EGITEA GURETZAT

Tutoretzaren bitartez, haurrak astean zehar gainontzeko gelakideekin izan dituzten arazoak partekatzeko eta konpontzeko aukera dute. Modu honetan, arazoa konpontzeko aukera izango dute elkar entzunez eta irakaslearen laguntza jasoz.

Gainera, gatazkak elkarbanatzen dituztenean

beste haurren azalean jartzeko aukera izango dute. Horrez gain,

haurraren adinaren arabera, irakasleak, tutoretza ordu

horiek haurren emozioak lantzeko erabili ditzake. Modu honetan, ikasleen arteko konfiantza sustatuko du eta ikasgelan giro hobeagoa sortzeko aukera izango du. Beste alde batetik, tutoretza orduak programaz kanpo dauden jarduerak egiteko aprobetxatu daitezke. Esaterako, sentimenduak, beldurrak...lantzeko jolasak bultzatuz. Bestetik, egunkaria irakurtzeko ere erabili daitezke ordu hauek, pixkanaka mundua ezagutzeko eta bertan dauden kultura, ohitura, egoerak...ezagutu ditzaten . 3. ZEINTZUK DIRA TUTOREAREN FUNTZIOAK 3.1. FAMILIEI DAGOKIONEZ

Familiekin gertuko harremana izatea gomendatzen da.Horretarako,denbora tarte batetik bestera gurasoekin elkartzea ondo legoke.Bilera horietan, beraien semeari buruzko garapen akademikoaz hitz egingo da eta baita ere bere egoera soziala eta pertsonalaz. Informazioa emango die gurasoei, beraien iritzia jaso eta beti ere gomendioak emateko helburuarekin.

3.2. IKASLE BAKOITZARI DAGOKIONEZ

Zenbait funtzio ezberdin dira ikasleei dagozkionak. Esate baterako, ikasle bakoitzaren martxa edo garapen akademikoa behatzea eta zuzentzea, ondo dagoen atalak aipatuz eta gaizki daudenak sendotuz.Arazo bereziak edo pertsonalak dituzten haurrak behatzea eta arazoa konpontzen saiatzea.Baita

3


ere bere ikasketa prozesua ebaluatzea, gertuko jarraipena eginez.Azkenik, behar pertsonak dituzten haurrei laguntzeko prest egon behar dugu.

3.3. IRAKASLEEI DAGOKIONEZ

Irakasleak zenbait funtzio bete behar ditu tutoretza saioak eramangarriak izan daitezen. Lehenik eta behin, irakasle bat baino gehiago badago saio horretan, guzti horien arteko koordinazioa lortu behar du zenbait alderditan adostasun batera iristeko. Aldez aurretik, materialak, helburua, programazioa eta iraupena finkatuak izan behar ditu. Azkenik, gelan konfiantzazko eta adiskidetasuneko giro bat sustatu behar du

4. TUTORETZA EKINTZA 4.1. HELBURUAK

1. Haur bakoitza gainontzeko gelakideek dituzten ezaugarri positibo eta negatiboak ezagutzea. 2. Elkarrizketaren bidez, haurrak besteen ikuspuntua errespetatzen ikasiko dute eta, modu honetan, erabakiak hartzeko eta beraien artean gatazkak konpontzeko gai izango dira. 3. Haurren auto-estimua hobetzea zenbait jardueren bidez .

4.2. TUTORETZAREN JARDUERA-GUNEA

4


Guk, elkarrekin bizitzen irakastea hautatu dugu jarduera-gune bezala. Ikasturte berri bat hastea, askotan, ikasle berriak ezagutzea dakar. Taldea berria bada edo aldaketa asko gertatu badira, taldean kohesioa eta dinamika lortzea ezinbestekoa da. Taldekideekin harremanak sortzeko zenbait lan antolatzea izango da tutorearen lana. Jarduera-gune

hau

hartzea

erabaki

dugu

ezinbestekoa

iruditzen

zaigulako gelakideen arteko konfiantza eta talde lana sustatzea.

4.3. TUTORETZA EKINTZEN PLANA 4.3.1. JARDUERAK FAMILIA EDO LEGEZKO TUTOREEI LOTUTA

Haurrekin arrakasta lortzea bezain garrantzitsua da familiekin erlazio ona izatea. Familientzat komenigarria izaten da beraien seme-alaben gelakideek dituzten ezaugarriak ezagutzea, baita ikasteko dituzten estrategia, emaitza eta portaerei buruz

Irakasle-guraso arteko komunikazio hori behin eta berriz errepikatzen bada, hau da, etengabekoa bada, nabarmenak izango dira haurrak jasotzen dituen zenbait aldaketa. Hori dela eta,

garrantzitsuak dira irakasle eta

gurasoen artean egiten diren bilerak. Bilera hauek, bi motatakoak izan daitezke: - Bakarkako bilerak, non irakaslea haur baten gurasoekin elkartuko den pertsonalki haurraren alderdi positiboak eta negatiboak azaltzeko eta bere aurrerapenen berri emateko helburuarekin. - Taldeko bilerak, non irakasleak ikasle guztien gurasoei zalduko dien zeintzuk izango diren ikasturtearen helburua, ebaluatzeko irizpidean, burutuko diren jarduerak...

5


Bilera

hauek

eskolako

ordutegiaz

kanpo

egitea

izango

da

komenigarriena, haur guztiak etxera joan direnean.

4.3.2. JARDUERAK IKASLE TALDE IRAKASLEEI LOTUTA

Irakaslean gurasoekin biltzen direnean, zenbait gai jorratzeko aukera dute. Hala nola, haurraren notak eman, bere portaerari buruz hitz egin, hobetu beharreko arloei buruz berri eman... Adibidez, irakasleentzako lan gogorra zaten da gurasoei azaltzea bere semeak ikasturtea errepikatu behar duela. Horrela gai bati buruz berri emateko erabili daitezke tutoretza bilerak. Haurraren emaitzei buruz berri emateko ere erabili daitezke irakasleguraso arteko bilera pertsonalak. Bilera hauei esker, irakasleak zuzenean azalduko die familiarrei zeintzuk izan diren bere semearen notak eta hobetu beharreko irakasgaiei buruz ere hitz egiteko aukera izango dute .

Bilera pertsonalak alde batera utziz, taldeko bilerak ere garrantzitsuak dira. Horrelako bilerak ikasturte baten hasieran egitea egokia izango litzake. Modu honetan, gurasoek aukera izango dute jakiteko zer landuko duten beraien seme-alabak ikasturtean, nola egingo diren gauzak...Gainera, aukera izango dute beraien iritziak azaltzeko eta irakaslea eta gainontzeko gurasoekin azaleratzeko.

4.3.3. JARDUERAK IKAS TALDEARI LOTUTA

6


1. tutoretza saioa Gure jarrerak kontrolatzen ikastea - Helburua: banakakoen jarrerak kontrolatzen ikastea eta gainontzeko ikasleen jarrerak baloratzea, onak edo txarrak izan. - Denbora: ordu-erdi inguru. - Beharrezko baliabideak: jokabide mota hauek irudikatuko duten egoera erreal bat, honetarako zenbait ikus-entzunezko materialen laguntza izan dezakegu, hala nola, bideo, komiki, PPT bat, etab. - Garapena: lehenik eta behin umeei benetako kasu bat aurkeztuko zaie zenbait materialen bidez egoeran kokatzeko. Behin egoeran kokatuta irakasleak aldez aurretik prestatutako eskema bati jarraituz, aurkeztutako arazoari eta, nahi izanez gero, beraien kasu partikular bat kontatu dezakete. Eskemak honako puntuak jarraitzen ditu: 1.

Arazoaren identifikazioa: zer gertatu da? Zein da aurkeztutako egoeraren arazo edo afera?

2.

Kausak: zer gertatu da? Zerk eraman gaitu egoera honetara?

3.

Ondorioak: zer gertatuko ote da? Zein izango dira hartuko diren neurriak?

4.

Irtenbideak: zer egin daiteke? Saihestu dezakegu? Zertan lagun dezakegu? Alternatibak proposatu.

5.

Norberaren jarrera behatzea: zer egiten dugu guk? Zein da gure jarrera arazo hauekiko? Gure parte-hartzea nolakoa da?

6.

Gure jarrera kontrolatzen: egin edo pentsat

2. Tutoretza saioa Emozioak lantzea 7


-Helburua: Emozioak leku eta modu egokienean adierazten ikastea - Denbora:Ordu bat inguru - Beharrezko baliabideak: Fitxa - Garapena: Ikasle bakoitzak bakarka fitxa bat beteko du, gutxi gorabehera 20 minutu inguruan.Ondoren gela osoari bakoitza bere fitxan idatzitakoa partekatuko du eta gela osoak horri buruz hitz egingo du.Azkenik, bakoitzak fitxan agertutako gehien gustatu zaion emozio baten irudia egingo du, 15 minutu inguruan.

3. tutoretza saio Zoriontsu izaten ikasi - Helburua:Ikasleei bere buruarekin zoriontsuago sentitzen laguntzea. - Denbora: Ordu bat inguru - Beharrezko baliabideak: Fitxa bat, arkatza eta borragoma - Garapena: Klase guztia borobil baten jarriz, zoriontsu sentitu zireneko egoeraz

oroituz,

hitz

egingo

dugu.Halaber,

goibel

gogoratzea oso lagungarria izango zaiela azpimarratuko

daudenean

horretaz

diegu.Horretarako

fitxa baten bost puntutan bakoitzean egoera bat idatziko dute eta ondoren beraien aurpegia marraztuko dute zoriontsu daudela. Bukatzeko gelako pareta batean itsatsiko ditugu gelan erakusgai egoteko eta modu honetan zoriontsuago sentitzen egoten ohartarazteko.

4. tutoretza plana Rol jolasak - Helburua: Sentimenduak azaltzeko beldurrik ez izatea - Denbora: Ordu bat inguru - Beharrezko baliabideak: Zenbait arropa edo jantzi adibidez - Garapena: Klasea lauko taldetan banatuko ditugu eta bakoitzari sentimendu bat egokituko diegu.Sentimendu horrekin, sketch moduko bat egin beharko dute, ondoren klasearen aurrean azalduko dutena. Orduaren erdia edo 8


utzi talde bakoitzari enaiatzeko eta klasearen bukaeran gelakideen aurrean azalduko dute. Adibidez, triste dagoen ume baten istorioa egin dezakete, inorrek lagundu ez nahi ziona eta azkenean animali bat topatzen duena adibidez.

5. tutoretza plana Horrelakoa naiz ni, horrelakoa zara zu. - Helburua: Geure burua ezagutzea, hau da, geure artean ezagutzea. Gainera, gure ezaugarri positiboak baloratzea eta ezaugarri negatiboak aldatu daitezkeela ulertzea, horrela, klasean konfidantzazko giroa ezarriko litzatekeelako. - Denbora: 60 minutu - Beharrezko baliabideak: Folioak, boligrafoak edo arkatzak. - Garapena: Hasieran, ikasleei azalduko diegu gaur denok elkar ezagutzeko joku bat egingo dugula. Ondoren, haur bakoitzari folio bat eman eta hori marra baten bitartez bitan banatzea eskatuko diegu. Zati batean bere burua definitzen duten 5 ezaugarri idazteko eskatuko diegu eta horiek gustuko dituzten ala ez. Behin hori bukatzen dutenean, folio guztiak hartuko ditugu eta bakoitzari beste baten folioa banatuko diogu, norberarena egokitu ez dakion. Haurrei ezaugarriak irakurtzeko esango diegu eta hutsa dagoen folioko beste zatian marrazki bat egitea, ea nola imaginatzen duten ezaugarrien arabera pertsona hori. Ondoren, haur bakoitzak egokitu zaion pertsona nolakoa den azalduko dute eta zergatik marraztu duen horrela. Modu horretara, guztion artean zeinetaz ari garen asmatu beharko dugu. Garrantzitsua da bederen, norbaitek ezaugarri txar bat jaso badu eta ezaugarri hori jarrita daukan ikasleari hori gustatzen ez bazaio, denon artean laguntza ematea eta hori hobetzeko modua aurkitzea.

6. tutoretza plana Emozio erlojua - Helburua: emozioak interpretatzea 9


- Denbora: ordu-erdi inguru -

Beharrezko

baliabideak:

emozioak

azaltze

dituzten

pertsonen

argazkiak, kartulina, ipuin bat. - Garapena: Kartulina batean, borobil handi bat marratuko dugu "erloju" baten itxura emanez. Honen inguruan, emozioak (beldurra, haserrea, poza...) azaltzen dituzten pertsonen argazkiak jarriko ditugu, erdian gezi bat jarriz. Irakaslea ipuin bat kontatzen hasiko da eta ipuina kontatzen duen heinean, ikasleen

lana

izango

da

ipuin

horren

protagonistak

dituen

emozioak

interpretatzea. Horien arabera, erlojuaren gezia mugituko dute emozio hori adierazten duen argazkira. Ondoren, ipuina bukatzean, haur bakoitza astean zehar berari gertatutako zerbait azaldu beharko die gainontzeko gelakideei eta, hasieran egindako "erlojuaren" laguntzaz, egoera horrek sortu dion emozioa azaleratuko du.

7. tutoretza plana Sentimenduen bihotzak - Helburua: haurrek, beraien sentimenduak adierazteko aukera izatea. - Denbora: ordu-erdi gutxi gora behera - Beharrezko baliabideak: kartulina - Garapena: Tutoretza saio hau burutu aurretik, kartulinaz egindako bihotz batzuk prestatuko ditugu eta, hauen barruan, sentimendu edo emozio ezberdinen izenak idatziko ditugu (tristura, poza, haserrea...) Tutoretza saioari hastean, haur bakoitza, momentu horretan sentitzen duen emozioaren arabera, bihotz bat edo beste bat hartuko du. Hau da, haurra momentu horietan pozik badago "poza" jartzen duen bihotza hartu beharko du. Ondorioz, ikasleek ahoz azaldu beharko diote gainontzeko ikasleei zein den bere sentimendu horren zergatia.

8. tutoretza saioa 10


Bidaia itsasoan zehar - Helburua: Egoera atseginak imaginatuz erlaxatzen edo lasaitzen ikastea eta kontzentrazeko gaitasuna gaitasuna handitzea. - Denbora: 60 minutu - Beharrezko baliabideak: Kaseta bat (casette), eta itsasoaren soinuak dituen zinta bat. - Garapena: Hasieran, haurrei azaldu beharko diegu zeinen garrantzitsua den osasunarentzat erlaxatzen jakitea. Komenigarria litzateke haur bakoitzarentzat koltxoneta bat edukitzea edo jarduera hau eskolako soinketa gelan egitea. Ondoren, haur bakoitzari esango diogu etzan daitezen koltxoneta gainean eta besoak zein hankak erlaxatu ditzaten. Arnasa sakon hartu behar dute eta euren arnasketa entzun, horretarako, begiak ixteko aukera izango dute hobeto kontzentratu ahal izateko. Ahots tonu goxo batean eskatu beharko diegu une horretan arraina direla imagina dezaten eta itsasoan lasai igerian dabiltzala. Zinta jarriko diegu itasoko soinuak entzun ditzaten, eskatuko diegu pentsatzeko olatuek eramaten dituztela itsasoan barrena, euren gorputzean itsasoaren aparra sentitzen dutela. Gero, olagarro batekin aurkitzen gara, berak hanken bidez gure gorputza ikutuko diete. Itsasoaren indarrak hondarretaraino eramango ditu, eguzkiak berotzen du eta sentsazio atsegina sortaraziko diela esango diegu. Ikasleei komentatuko diegu egoera atseginak imaginatzeko urduri daudenean, horrela, erlaxatzea lortuko lukete.

9. tutoretza saioa Pentsamendu negatiboak kanpora! Helburua: pentsamendu negatiboen inguruan jardun, zeintzuk diren etapa honetan ematen diren pentsamendu negatiborik ohikoenak azaleratzea eta horien ordez positiboak diren pentsamenduak izaten ikastea. Denbora: ordu-erdi inguru. Beharrezko baliabideak: fitxa, zenbait material pentsamendu negatiboak irudikatzeko. 11


Garapena: honako hau sarrera gisa erabil dezakegu: Lehenik eta behin haur guztiak borobilean eserita gela guztian zehar, bata besteari begira dagoelarik, bere barnean dituzten pentsamendu negatiboak azaleratu behar dituzte. Adibidez, egunen batean dena gaizki ateratzen bazaio edo aldi txar bat igarotzen ari bada “dena gaizki ateratzen zait� esaldira jotzen dute. Aditzera eman behar zaie gorabeherak izan ditzakegula, beti ez garela egongo gaizki, agian egunen batean dena ongi joan dakiguke. Horrez gain, irakaslea euskarri garrantzitsu bezala jokatu behar du solasaldian beraiek elkarrizketatzen eta beti ere bere ezezko pentsamenduak modu sinboliko batean, adibidez, baikorrera igarotzen

5. DENBORALIZAZIOA

12


Ikasturte bateko egutegia kontuan hartuz, tutoretzak ostegunetan egitea erabaki dugu. Izan ere, asteko azken aurrena eguna izanik, haurrak nahiko motibatuak joango dira eskolara eta parte hartzeko gogoak izango dituztela uste dugu. Orduei dagokionez, saioa azken ordun egingo ditugu. Haurrak nekatuak daude egun osoan zehar egindako guztiaren ondorioz eta erlaxatzeko unea izan daiteke horrelako tutoretza saio bat. Tutoretza saio bakoitza ordubetekoa izango da, eta bertan praktikan jarriko ditugu aurreko puntuan azaldutako saio ezberdinak. Batzuetan ordu osoa emango dugu ariketa batekin eta beste batzuetan, ordu-erdi besterik ez dugu erabiliko ariketa hauek egiteko. Beste ordu erdia astean zehar gertatu daitezken arazoak konpontzeko edo zerbaiten inguruan hitz egiteko erabiliko genituzke.

6. TUTORETZA EKINTZAREN EBALUAZIOA

Ikasturtean,

maila

bakoitzeko

tutore-

aldeak

tutoretza-planaren

garapenaren jarraipena egingo du.Modu honetan, ikasleak izandako egoerak eta irakasleak proposatutako ekintzak ebaluatuko dira. Ikasturtea amaitzean, tutoretza- planaren ebaluazioa egingo dute, eta planari buruzko memoria ere.Memorian idatziko dutena izango da, beraiek irakasleek,ikasleek eta lankide diren beste eragileek egindako behaketen laburpena, ondo edo gaizki atera diren alderdiak, sortutako zailtasunak eta aldatu beharreko aldagaiak zeintzuk diren jakiteko. Ebaluaziotik ateratzen diren

ondorioak kontuan

hartuko dituzte,

hurrengo ikasturtean egin beharreko aldaketak eta egokitzapenak egiteko. Tutoretza-planaren ebaluazioa egiteko, irizpide hauek erabil daitezke, besteak beste: -zer gaitasun-maila eskuratu duten, ezarritako irizpideen arabera

13


-Edukien garrantzian nabarmenduz, zerrekin geratu diren edo zer ikasi duten -Jardueren egokitasuna, gaitasunak eskurazteko bideak edo moduak. -Jarduera eremuetan aurrera eramandako ekintzen egokitasuna, nolako jarrera izan duten gainontzeko ikaskideekin eta baita nolako jarrera izan duten irakaslearekin

eta

irakasleak

proposatutako

jarduera

zein

ekintza

ezberdinekin. -Ikasle-taldearen eta familien parte hartzea.

7. BIBLIOGRAFIA

Aprender Psikologia Niños. Propuesta de actividades para trabajar la educación emocional: http://actividadesinfantil.com/archives/3076

Martínez López, Mª M. Las habilidades sociales en la escuela. Atención a la Diversidad. Promolibro. Colec. 2. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/tutoretza/DOKUMENTU AK_Dw/4_MAILA.htm http://www.ehowenespanol.com/actividades-expresar-emociones-ninosinfo_198311/

14


http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/tutoretza/PDF_04/saioa_ 14.pdf http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/tutoretza/PDF_04/saioa_ 18.pdf

15

Tutoretza txantiloia  
Advertisement