Page 1

Irakasle baten elkarrizketa Gu Iker eta Julen gara eta Miren Arrieti egin diogu elkarrizketa. Miren,gaur egun Donostiako Orixe ikastolako irakaslea da eta bertako zuzendaria ere izanda dago. Orixe eskolak, haur hezkuntzarako eta lehen hezkuntzarako umeak irakasten ditu eraikin ezberdinetan banatuak.Aurten, Mirenek laugarren mailako umeei ematen die klasea baina ahala ere esperientzia du eskolako esparruko irakaslearen rol ezberdinekin, edade ezberdinetan klasea eman duelako eta baita zuzendaria izana delako.

-Guk:NONGOA ZERA? -Miren: Hernanikoa -Guk: Zenbat urte daramatzazu irakaskuntzan? -Miren: 34 urte, nahiko zaharra naiz, ajajjaja -Guk: Gogoan duzu ikasle zineko urteak? Nolakoak izan ziren? -Miren: Bai, ba nik oroimen onak ditut txikitakoak. Urumea ikastolan hasi nintzen ikasle bezala, Hernanin, ondoren monjetara joan nintzen, ze batxilleratoa egitera monjetara pasa behar zan, Hernanin horrela zegoelako. Gero ibili nintzan Hernaniko institutuan eta magisteritza eskolan hemen Donostian. -Guk: Gustura sentitzen zara zure lanean? -Miren: Bai, niri asko gustatzen zait irakaskuntza, oso gustura nago bai. -Guk: Zuretzako zein da alderik positiboena edo? -Miren: Niri heziketa munduan eta psikologia mundua asko gustatzen zait eta bueno ikasleekin egotea asko gustatzen zait, nik haiei dakitena erakustea, bueno erakustea baino gehiago nire helburua izaten da ikasleengan ikasteko gogoa piztearena, niretzako hori da zailena, ikasteko gogoa piztea. -Guk: Zerk bultzatu zizun irakaskuntza ikastera? -Miren: bueno gauza asko nik berez zerbait desberdina egingo nuke baina bueno‌ ni naiz lau seme-alaben zaharrena eta nire etxean aitak bakarrik egiten zuen lan, langile soila zen eta orduan bilatu behar non zerbait gustuko nuena baino ezin nun urrutira joan, ezin nuen urte askotako karrera bat aukeratu. Orduan ba majisteritza aukeratu baina sekula ez naiz damutu,gustatzen zaidan zerbait da. -Guk: Irakaskuntza ikasi ez bazenu zer ikasi nahi zenuen? -Miren: Garai hartan psikolinguistika ikasi nahi nuen baina Suitzara joan behar zen ikastera eta ezin nuen Suizara joan , Aitak ezin zuelako.


-Irakasle bezela zein dira zure ezaugarri garrantzitsuenak? -Miren: Hui, hori umeek esan beharko lukete baino nik uste det eee urteekin nahiko pazientzia lortu dutela eta igual hori saiatzen naizela umeengan ikasteko gogo hori piztutzen. Gero, zaintzea gustazten zaidana da baloreen heziketa, bizikidetza deitzen dioguna guk. -Guk: Gogoratzen duzu zure lehengo klasea irakasle bezala? -Miren: Bai,Hernanin, 28 ume 4 urtekoak. Eta hormaren gainetikan zen leiho bat eta han topatu non guraso bat, k “horror� zer egin behar det nik hemen pentsatu nuen. Guk: Zenbat eskolatan eman duzu klasea? Miren: Toki gutxi. Hasi nintzan Urumean, Hernanin. Gero historio bat delako tarteko, ez duena sakontzea merezi, Elizatxo ikastolan jarraitu nuen, hara bidali ziatelako eta Orixen.Ez ditut gehiagorik ezagutu. -Guk: Zer kurtsotan ematen duzu klasea? -Miren: ba begira denetan, esan dizuen bezala hasi nintzan haur hezkuntzatik, gero lehen hezkuntzara bidali ninduen. Maila guztietan eta Gb zenean 6, 7 ,8 urteko umeekin aritu izan naiz.Egia da beti handienekin aritu izan naizela, bosgarren eta seigarren mailakoekin, eta orain laugarren mailakoekin aritzen naiz. -Guk: Zein da gehien gustatzen zaizun ikasgaia?Gehien kostatzen zaizuna?zergatik? -Miren: Euskara eta gaztelania eta bizikidetzaren baloreaz ari garenean ere, tutoretza deitzen diogunan horretan; Plastika, ez daukatelako imaginazio handirik eta ez naizelako jaioa horrelako gauzetarako. Txikitan daukat hori buruan sartuta ta , ez dut asko gogoko. Kostatzen zait ee eta egiten det -Guk:Noizbait gertatu zaizu atzerriko ikasle bateri klasea ematea? -Miren: Ba ez , eske gertatzen zaidana da azkenengo urteetan zuzendaria izan naizela eta azkeneko 6 urte hauetan etorri direnez atzerritarrak batik bait, ba ez naiz egon.Tokatu zait kudeatzea gai hori baino ez zuzenena lan eginda. -Guk:Ba ahal dakizu nolako jarrera izan duten gainontzeko ikasleak atzerriko ikasle horrekin? Integratzeko zailtasunak izan dituen edo? Miren: ba begira nik ezagutzen ditudan kasurik zailenak nolabait esateko hizkuntza tartean dalako, mutiko bat etorri zen , ya bosgarren mailara, pentsa ze handia zen, ta orain daukagu neska bat japoniarra bosgarren mailan baita ere. Bi horiek ez zekiten euskaraz ez erdaraz ezta ingelesez ere, eta uste dut asko kostatu zaiela irakasleari ulertzea. Beste ikasleekin, beraiek integratzeko eta oso ondo ze gainontzeko ikasleek adoptatu egiten dituzte bezala, nik ez ditut arazorik topatu. Gero ditugu baita ere hego Amerikakoak, horiekin errazagoa da gazteleraz hitz egiten dakitelako. Eta ibiltzen dira hemen eta baditugu, nire lankideari tokatu zaio aurten horrelako neska batekin astea, horren helburua izaten da hizkuntza erakustea. -Guk: Euskararen erabilera bultzatzen dezue eskolan? -Miren: Bai eta gainera ikastola hau da euskara gehien erabiltzen duenetariko bat, Donostia mailan esaten hari naiz, baino bai egia da azkenengo urteetan gauzak aldatzen hari direla. Ni etorri nintzan orain dela hamaika urte eta 5-6 mailakoak euskaraz egiten zuten jolas garian, gelan, pasiloetan eta dena. Gaur egun, erdara somatzen da eta ibili behar dezu animatzen euskaraz hitz egiteko.


-Guk: Baliabideren bat erabiltzen dezue euskara sustazteko? -Miren: Bai, kexka horri sortu zan orain dela baina sortu zan ez irakasleen arten bakarrik baita gurasoen arten ere, osatu zan euskara batzorde bat, igual kontzidentziak izango da baina urte berean auzo elkarte hasi zen lanean gai berdinarekin eta proposatu zigun elkar lan egitea, eta hori da gauzatzen hari gerana. Joan den ikasturtean eta ikasturte honetan ere, Urtxintxak antolatutako asteko lau arratsaldeetan jolasak egingo dituzte gurasoekin eta ikasleekin, bi txandatan gainera. Txikitxoekin eta handiekin ikusteko euskaraz ere jolastu daitekeela. Hortaz aparte, bosgarren mailakoekin egingo dute programa berezi bat, oso ondo ez det ezagutzen, nola laugarren mailan nagoen aurten ez det oso ondo ezagutzen baino ikasleekin erreflexu moduko jarduerak ipini nahi dituzten martxan.Ez dakit nolako ariketak diren , aste bateko lana da. Gurasoekin ere antolatu zan joan den ikasturtean, bi topagune euskeraren erabileraren inguruan eta ze garrantzia zuen euskara hitz egitera bultzatzera, bai lan handia egiten hari da. -Guk:Umeen artean euskaraz hitz egiten dute? Noiz edo? -Miren: Egia esanda, irakasle izan naizen horietan, zuzendari batzuekin egon izan naiz eta esaten zuten kexatu egiten nintzela edozein arazorik gabe. Bueno, nik esan behar det ikastetxe honen ibilbide a ezagutua , orain lehen baino gutxiago hitz egiten dela. Orduan hor, batzuk behintzat hari gera klaro animatu egiten ditugu euskeraz hitz egitera. Bai egia da gero eta gehiago sumatzen dela gaztelera pasilloetan eta‌ -Guk:Zure ustez gurasoen eragina izan daiteke? -Miren: Ez ez. Nire ustez zen irakasleok egin behar dugun lana barruan , gurasoak kanpoan utzita, nahiko egiten dutelako , nire ustez egin behar ditugu prozesu hausnarketa prozesuak sakon sakon aztertzeko. Bira nik Hernanin txikiekin hasi nintzenean, 38 ume horiekin, hor ere bazeuden erdara hitz egiten zutenak asko eta asko eta irakasleok egiten genuen ordu asko beraiekin baita jolastu ere. Nik 38 piku urteekin ezin nuen egun guztia beraiekin jolasten ibili baina lortzen genuen euskaraz hitz egiten jolastea. -Guk:Eskolan bai baina eskolaz kanpo ez dute askorik hitz egiten . -Miren:Nik uste det zikiera eskolako ordutan, ikastolako esparruan lortu beharko genuke euskaraz hitz egitea, lana da , guretzat lan handia, atsedenik ez, hori da nik uste det ardura gurea dala. -Guk: Zer moduzkoa da zure erlazioa beste irakasleekin? -Miren: Ba beira izan naiz zuzendari 6 urtetan ta beira oso gustora sentitzen naiz ta oso ondo nago. Ikastetxe honetan asko bultzatzen du elkarlana , inoiz irakasle bat bakarrik ez sentitzea eta agian arazo guztien edo ez arazo baina egiten dugu lana elkarrekin. Hemen gehionok gaude gustora, beti dago baten bat igual‌ lana taldeka egiten den horretan babestua sentitzen zera ta hartzen dian erabaki horiek autoritate handiagoa daukate. Taldeak hau erabaki eta horrekin aurrera goaz, horrek indar handia ematen dizu eta nik lan horretan eta modu horretan oso eroso eta gustora sentitu naiz -Guk: Zuzendari bezala zein da aurkitu zenitun zailtasun nagusienak? -Miren: ba beira administrazioa igual, baina gure kasuan udaletxea eta hezkuntza zaila. Hezkuntza sailarekin gehiago borrokatu behar dezu zerbait lortzeko..Neri tokatu zaizkit urte onak, krisia oraindik ez zegoen hain gordinean ,hori igual oztoporik nagusiena. Esperientzi onak ditu, bi aldiz izan naiz zuzendaria, bat hemen eta Hernanin ere izan nintzan.


-Guk: Zuzendari bezala somatu dituzu murrizketarik hemen ? -Miren: bai, aurtengo urtean, urte naturala erabiltzen da kudeatzeko eta izan degu, hornikuntza delako kontzeptu hortan, 6.500â‚Ź gutxiago jasoko ditugu hezkuntza sailetik eta hori asko da. Bestela ez, ze irakasleen artetikan eta ratioak eta guzti horiek errespetatu dituzte, gure lan orduak ere errespetatu dituzte baina egoera pertsonalena gure soldatak eta bueno, baina ikastolari begira diru gutxiago jasoko du 2013 urtean eta hori eragina du. Hor ere ezango nuke , irakasleok mila buelta hemen beharko genioke buruari , gure lan kalitatea mantentzeko baina ez hainbeste errekurtsorekin -Guk: Zer nolako zerbitzuak eskaintzen ditu eskolak?Eskolaz kanpo? - Miren: Zaintza batez ere , badago emakume bat ume txikienentzako eta gero jangela, ze garrraioa eta guzti hori ez degu behar; Eskolaz kanpoko eskaintza eskola honetan oso ona da, futbolaz aprte egiten dute antzerkia, euskal dantzak , panderoa jotzen ikasten dute, informatika, bia oso zabala da eskaintza. -Nolako jarrera duzu umeekin gaizki jokatzen dutenean? -Miren: Neri gustatzen zait ondorioen pedagogia deitzen dena, orduan ume batek anka sartzen duenean , zerbait gaizki egiten duenean,ikusi behar du zein da ondorioa eta ahal dala erreparatu egin duen oker hori.Ez gehiago, kontu handiz ibili beahar da, ze zigorren bat jartzen badiozu izan behar neurriz jarritakoa eta egindako okerrarekin zerikusia duena. Eta hor ere jarri behar da imaginazioa martxan zigor hori eranginkorra izateko eta batez ere ondorien oinarritutakoa izan behar da, ez da erreza, asko pentsatu behar da. -Guk: Zigorren bat jartzerakoan metodoren bat jarraitzen dezue? -Miren: Ez, metodorik ez dago eta ezin da arautu, e ikusi behar da momentuan aztertu behar da, horretarako nik egiten dudana da arauak aztertu eta nik ez det araurik jarri ikasleei, tutoretza orduan hari gera, kurtsoaren hasieran gaudelako arauak ezartzen. Beraiek izango dira arau horiek hausten badute ondorioak jarriko dituztenak. Hor asko neurtu behar da ze ikasleek oso zigor gogorrak jartzen dituzte. Eta bestela ere aztertu egin behar da huts egindako bakoitzean zein den zergatia eta ondorioa ikusi behar dute eta zein dan neurri erreparatzaile hori. Ez da gauza bera ume batek bestea jotzea edo arkatza puskatzea, por ejemplo. Oso gauza desberdinak dira eta beraz neurriak ere desberdinak dira -Guk:Zein irizpide erabiltzen dituzue ikasleak ebaluatzeko? -Miren: Guk ikastola honetan baduazkagu batzuk, guk taldeka lan egin dugu eta horiek dira dauzkagunak, normalean ebaluazio jarraia da , normala den bezela baino, badaude minimo batzuk bete behar dituztenak eta baita promozi irizpide batzuk, kurtso batetik bestera pasatzeko. Nola edo zenbat suspentsorekin pasa daitekeen, baina administrazioak berak ezartzen digu, hori ya adostuta dugu. -Guk: Atzerriko ikasleei aparteko irizpideak ezartzen zaizkio? - Miren: bai, errefortzu planak ezartzen zaie . Nik adibidez baditu bi ikasle suspentsoekin etorri direnek eta ume horiekin ere errefortzu plan bat jarri behar det martxan. Aztertu behar det egoera eta beste modu batera proposatu gauzak eta inkluso, ba batzuetan ere minimo horiek birplantatu behar dira ikasle horiekin. -Guk:Orokorrean nolakoak dira zure ikasleen emaitzak?


-Miren: Onak nik baditu bi ikasle suspentsorekin etorri direnak hirugarren mailatik baina nola zikloa eman behar den hemen dauzkat. Bi horiek zailtasunak dituzte, baina zailtasun hoiei aurre gin behar zaiela, errefortsu plan bat jarri behar da martxan, bereziki hoientzako eta bilatu behar dituzu moduak umea hoiei laguntzeko plan da eta besteen mailan jartzea baina sikiera erdi ziklo hau gainditzea -Guk: Errefortsu planak arrakastatsuak izan dira? -Miren. Gu orain hasi gera, gauza desberdinak dira kontuan hartzen direnak, nik suertea daukat 14 ikasle ditudala eta 14 ikasleekin bai ematen dizu aukera iristeko ia denontzako. Orduan ikusiko dugi nik jarritako neurriak arrakastatsuak diran ebaluazio amaieran. Momentuz badirudi hari direla eta ikasgai bakoitza bukatzen degunena nik jartzen diet kontroltxo bat ea nola doazen jakiteko baino hasi berriak gera -Guk: Emaitza onak eta txarrak zergatik direla horrela uste duzu,faktoreren bat eraginda da dela kanpotikan? -Miren: ba beira izan litezke gauza asko, ume batek etxean problemaren bat baldinbadauka eta burua horrekin okupatua baldin badu edo izan daiteke batzuei gehiago kostatzen zaiela, beste batzuk oso azkarrak diran bezela.Kontua da lehen bailehen ikustea arazoa lehenbailehen irtenbidea aurkitzeko. Ze hori bai badakigu hasiera zikloan, eta bigarren mailetan ondo irakurtzen eta idazten ez dakit umeek hor badute zailtasun bat. Orduan hoiek dira lehen bailehen dekektatu eta zerbait egin behar dena eta hori da umearen zailtasuna, hori da irakasle batentzat zailena, ikustea arazoa zulo horretatikan atera ez klasekoekin jarraitzeko. -Guk: Uste duzu ba ahal dagoela erlaziorik familiako krisi eta emaitza txarren artean? -Miren: Bai, zuzena batez ere txikiengan. Gero gurasoek ondo kudeatzen badituzte arazoak Ez asko baino eragina dutela bai, hori dudik gabe. -Guk: Bestelako laguntzarik dute arazo psikologikoak dituzten umeak? -Miren: Hemen kontsultore bat daukagu baina gero laguntza berezia behar dutenean kanpora joan behar dute. -Guk: Ze material behar dituzue klaseak emateko? -Miren: liburuak ditugu denon artena adostutako testu liburuak , gero beste gauza batzuk erabiliko dituzu. -Guk: Noizbait izan dituzu aparteko arazorik ikasle batekin, ikasle konkretu batekin? -Miren: Bai 34 urtetan bai izan ditu kasu bereziak. Gehien jarrera arazoengatik izan dira, eta laguntza kanpoko behar dute zerbait korapilatua badute -Guk: Nolako harremana duzu gurasoekin? -Miren: Ona, nik gauza oso garbi esaten ditu eta normalean ez dut arazorik izaten. -Guk: Badituzue guraso elkarterik hemen? -Miren: bai baditugu -Guk: Nola prestatzen dituzu klaseak aldez aurretik?


-Miren: Nola testu liburutan oinarritutakoak diran , ba hartzen ditut testu liburuak eta liburu hoiek etxera eraman irakurri gaia nondik nora doan, ebaluazioan zer sartzen dan eta lana tokatzen zait etxean etxean egitea bai. -Guk:Zeintzuk izan dira bizi dituzun unerik onenak? -Miren: asko, neretzako izan zan orain dela bi urte, joan nintzenean Hernanira eta nire ikasle bat ezkontzera zigoan, eta esan ziten zurekin ez nuen ezerre ikasi ez matematika.. baina gauza bat ikasi det bizitza osorako balio ditena, nola esaten zenun zuk 多no agas a los demas lo que no quieras que te hagan a ti? eta benetan jarri zitzaidan oilo ipurdia, oso gauza eta mutil horrek orain ditu 31 bat urte. -Guk: Zuretzako ba ahal dago eskola idealaren eredurik? -Miren: Ez, ez dago bakoitzak bere moduak dauzka -Guk:Ba ahal duzu anekdotarik kontatzeko? -Miren: Beira hau gertatu zitzaidan behi ikasle batekin arazo handi bat izan nuen,Joan ginalako museo batera eta paretak margotu zitun eta kriston lana egin genun gurasoen laguntzarik gabe, garbi zegoen hori oso gaizki zegoela. Hori gertatu zan kurtso hasieran, kurtso bukarean tutoretza klaseetan zer ikasi zuten galdetu nien eta berak esan ziten, nik ikasi det museoko paretak ez diala margotu behar. Nik esan nuen ze ederki, zerbait ikasi du. Hurrengo kurstoaren hasieran pintada ikaragarriak egiin zitun frontoitokian bere kide baten aurka, orduan ikasi non batzuetan ikasleek esaten dituztela guk entzun nahi ditugun gauzak baina hori ez dela benetan eta benetan gure lana izan behar du bere barrua aldaraztea, benetan ez zuen ezer ikasi, neri gezurra esan ziten, nire belarriak gozatu zitun baina benetan beira zer egin zuen irailean bertan. -Guk: Etorkizunerako planik ba ahal duzu? -Miren: Nik irakaskuntzan jarraitzea eta bukatu nahi det nire lana irakasle bezala jubilatu arte. Iker eta Julen

Irakasle baten elkarrizketa  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you