Page 1


ARGITARATUTAKO LIBURUAK 1. New Yorkera bidaia 2.Berlinera bidaia 3.Machupichu bidaia

Nobela hau 2013 ko Azaroaren 25 an argitaratu zen

Historioan ez galtzeko

__________________________________________________________________ Eragotzita dago , legeak jarritako salbuespenetan ezik, obra onen edozein berregintza , komunikazio publiko edo moldaketa, aurrez jabearen baimena eskuratzen ez baduzu. -----------------------------------------------------------------------------------------------------


NEW YORKERA BIDAIA Urte osoan zehar itxaroten egon zaren eguna iritsi da, Ameriketara joateko eguna. Etxean zaude, urduritasuna geroz eta handiagoa da, gosariari ere ez diozu zaporea nabaritzen. Etxetik maleta handi eta bete batekin irten zara eta segituan Josebaren tinbrea jo duzu. Gazte hau, zure adin bereko mutil altua da, ile eta begi marroiak ditu eta saskibaloian jolastea atsegin du. Biok autobus geltokiraino joan zarete, bidean txokolatezko kruasant dultze bat erosi duzu, eta Josebak inbidia zuenez gominola pakete bat. Autobus geltokira iristean eseri egiten zarete. Autobusa etorri bitartean zuk kruasana jaten duzu. Josebak gominolak gerorako uztea erabaki duenez zurearen zati bat eman diozu. Autobusa heldu da, eta barrura sartu zarete, Bilbora joateko sarrerak 5, 50 € balio du, zuk ordaindu ostean .Josebaren txanda da, baina Josebak 4 € soilik ditu eta zuk 1,50€ uzten diozu. Sarrerak ordaiduta daudela, autobusaren atzeko aldean eseri zarete. Mobila eskuetan hartu eta musika entzuten hasi zara . Jada Bilbon zaudete, denbora oso azkar pasatu zaizu eta, autobusetik jaitsi eta ziztu bizian Loiuko aireportura korriketan joan zarete. Hamaikak puntuan dira eta New York-erako hegazkina bost minutu barru dator. Bost minutuak oso azkar igarotzen dira eta bapatean mikrofonoetatik entzuten duzu: - Bilbotik New York-era joateko hegazkina prest dago. Orduan hori entzun bezain laster urduritasuna geroz eta nabariagoa da bioan artean, eta segituan hegazkinera igotzen zarete, jende asko dago eta ez dakizu non eseri, orduan Josebak lehio ondoan dauden bi toki ikusten ditu eta hara habiatzen zarete. Hegazkina martxan jarri da eta zu oso urduri zaude, zure lehen aldia da hegazkinean montatzen zarena. Begiak itxi eta tripan kilikiliak nabarotzen dituzun bitartean loak hartzen saiatzen zara. Hamabi ordu igaro ondoren New York-era heltzen zarete, bidaian Josebaren laguna egin den azafata batek Ameriketako aireportu handian orientatzen zaituzte eta zure hotela non dagoen esaten dizu. Hotelera heldu zara eta bista ikusgarriak ikusten dituzu. Bidai luzearen ondoren, ohe handi eta eroso batean botatzen zara, 40. solairuan zaude, hotelaren hartzaileari bisitatzeko tokiak eskatzen diozu. Honek izugarrizko mapa atera eta boligrafo batekin, ingleses hitzegiten dizuen bitartean interesgarriak diren lekuak markatzen dizkizue. Aukeratutako tokietatik, zuk Manhattan bisitatzea nahiago duzu, eta Josebak berriz askatasunaren estatua bisitatzea nahiago du. - Manhattan munduko auzorik handiena da, eta bertan galdu egingo zara, orduan hobe da libertateko estatua ikustea.- esaten du Josebak harrotuta. - Askatasunaren estatua munduko toki bisitatuenetako bat da eta jende asko egongo litzateke, oso arriskutsua da gure segurtasunerako. ● Manhatan bisitatu nahi baduzu joan 3 orrialdera ● Askatasunaren estatua bisitatu nahi baduzu joan 2 orrialdera -1-

ASKATASUNAREN ESTATUA Askatasunaren estatua bisitatzera joan zarete eta horretarako taxi bat hartu duzue. -TAXI!!! YUJUUUUUU TAXIIII!!!!!!!!!!! 10 Minutu deika egon ostean azkenean hartu duzue taxi bat eta taxiak askatasunaren estatura eramaten zaituzte. Taxitik irtetean liluraturik beiratu duzue estatu erraldoia eta sarrerak erostera urbildu zarete eta bakoitzak 5$ balio zituela ikustean harriturik ordaindu duzue. Sarrerak hartu eta sartu zarete estatuara baina jendez gainezka dago dena. Kolan jarri zarete eta bultzakadaka sartu zarete.


Ikaragarria da barutik, 100 metro baino gehiago dauka barrutik kanpotik bezain ederra da.Txundituta geratu zarete. …156,157,158…eskailera igo ondoren, uff azkenean iritsi zarete puntara. -Uauuu New York osoa ikusten da. Zoragarria! Txorizo bokadilloa motxilatik atara eta ederki asko jan duzue. Coca-cola lata zabaldu eta tragoskada handi bat hartuta lasai asko deskantsatu duzue bista zoragarriekin. Bukatutakoan zabor guztia jaso eta motxilan gorde duzue ea balkoira urbilduz onela mintzatu zaizu Joseba: - Ikarragarria izango zen New Yorken bizitzea ezta? -Bai! Egunero jaiki eta orrelako bistak ikustea, aii… Asperen egin eta ametsetan jarraitu duzue biok. Ain despistatuta zeudeten biok ze Josebak irrist egin du eta balkoitik zintzilik geratu da eta garrsika laguntza eske eta negar zotinka zegoenez eskua luzatu diozu: -Joseba heldu nire eskuari!! -Ez naiz heltzen!! Urrunera soka bat iksi duzu. Eta beste aldean Polizia bat erdi lotan. ● Sokarekin Josebari laguntzea nahi baduzu zoaz 6 orrira ● Polizia esnatzea eta bere laguntzaz Joseba laguntzea nahi baduzu zoaz 7 orrira -2-

Manhatanera Bisita Lehenengo eguna denez normala da dena ankaz gora edukitzea eta zure logelan dauden arropa eta traste guztiak armairuan ordenatzen ari zara, Josebak zu ikusi eta trasteak ordenatzeari ekin dio. Orain logela dena txukun-txukun dago,zu arropa dotorea jantzi duzu eta Josebak quicksilverreko arropa modernoa jantzi du. Kalera irten zarete, manhatan bisitatu nahi duzue baina ez dakizu non dagoen, orduan kalean dagoen gizon bati galdetzen diozu: - Where is manhattan? Galdetzen diozu. - Is three blocks on the left. Erantzuten dizu eskuarekin seinalatuz. - Thanks !! - Eskerrak ematen diozu eta gizon hurak adierazitako tokira habiatzen zarete. Bidean Josebak New Yorkeko saskibaloiko denda ofiziala ikusten du eta Carmelo Anthonyren kamiseta erostera joan da. Poltsa batean eman diote baina berak poltsa bota eta kamiseta jantzen du. Bapatean kale erdian jendetza askorekin topo egin duzue, zuk ea zer gertatzen den ikusteraurbildu zara, eta Carmelo Anthony dagoela esan dizu zure ondoan zegoen gizon batek, ori entzun bezain laster Josebarengana joan zara, kanpoan zegoela zuri itxaroten eta notizia hura kontatzen diozu. Joseba korrikan joan da kamiseta berria sinatzera eta jendetzaren artean begi bistaz galtzen duzu. Gutxika gutxika Josebaren kamiseta urdina ikusten hasi zara . Joseba poz-pozik dator, bere kamisetan Carmelo Anthony-ren sinadura duelako. Zu arriturik zaude, Josebak munduko saskibaloiko jokalaririk onenetariko baten sinadura lortu du. Orain kalean aurrera segitzen duzue, dorre bikiak egon ziren lekuraino heltzen zarete eta hildakoen homenez egindako plaka irakurtzen gelditzen zarete. Dena irakurri ostean biktimen familiak zer


sentimendu motatik pasa ziren konturatzen hasten zara, zure ondoan emakume bat negarrez dago eta kontsolatzen laguntzen diozu. Emakume hura atentatu horretan bere semea nola galdu zuen kontatzen hasten zaizue, bere negarrek ez diote hitz egiten uzten eta lore batzuk utzita alde egiten du. Bazkal ordua denez zentral park-era joaten zarete, zu gosez amorraturik zaude eta Mc donals ikusi duzu. Josebak sandwich bejetal bat erosi du, eta zuk berriz hanburgesa patata frijituekin, zuk hartu duzun menuarekin coca-cola bat doainik ematen dutela ohartu zara eta freskagarria eskatzen diozu. Belarretan lasai-lasai eseri zarete erositako janaria jateko. Bapatean hogei bat urteko gazte batek zure kartera, eta argazkitako kamera zegoen motxila hartu eta korrikan joan da, zuk aurpegia ikusi diozu eta badakizu nor den. ● Bere atzetik joan nahi baduzu joan 5 orrialdera ● Poliziari deitu nahi badiozu joan 4 orrialdera -3-

POLIZIARI DEITZEN DIOZU Poliziari deitzen diozu, gertatutakoa kontatzen diozunean, poliziak ohikotasun bat moduan hartzen du. - Non zaude? - galdetzen dizu poliziak. - Zentral parkeko iparraldean gaude Frederick Douglas kalean - erantzuten diozu. - Ongi da, 10 minututan helduko naiz-. Zu oso larriturik zaude, minutu horiek amaigabeak egiten zaizkizu. Buruan milaka galdera dituzu ”zergatik niri?” “ zer egin dut hau gertatzeko?”... Josebak polizia etorri dela abisatzen dizu, eta zu berarengana korrikan joaten zara dena azkar-azkar azalduz. Zuk bere aurpegia ikusi duzula esaten diozu baina hark ez dakienez euskara, ingelesez hitz egiten hasten zara: - I have seen the face- esaten diozu. Orduan berari segitzeko esaten dizu. Polizia hark komisariara eramaten zaitu erretratu robot bat egiteko. Zuk segundo hartan ikusi duzun dena, goitik behera kontatzen diozu eta datu denak ordenagailuan daudela, bat-batean aurpegi bat agertzen da ordenagailuan. - Hau, hau da !!! – esaten duzu ozenki. - Azkenengo asteetan lapurreta asko izan dira, eta bera da susmagarririk handiena, seguru oraingoan harrapatuko dugula ! – baieztatzen dizu zure ondoan zegoen poliziak. - Hura bai nazkagarria, harrapatzear geundela makila batekin jo eta hanka apurtu zidan joan den astean – amorraturik esaten du. Polizien kotxe barrura sartzen zarete. Zuk Josebaren ondoan esertzen zara, gizonak segurtasun uhala jartzeko esaten dizue baina zurea apurtuta dago. Polizia autotik jaitsi eta uhala konpontzen saiatzen da. Bitartean zuk kaletik pasatzen ari den jendea ikusten ari zara eta bat-batean bilatzen ari zineten gizon hura txapel batekin ikusten duzu. Poliziaren porra hartu eta ziztu bizian berarengana joaten zara. Kolpe batekin lurrean uzten duzu eta segundo gutxitara poliziak atxilotu egiten du. Zuk lapurrak lapurtutako motxila hartu eta ea dena dagoen ikusten duzu. Dena dagoela ikusita poliziari eskerrak ematen diozu eta hotelera joaten zara. Hotelera heltzean zure amaren dei bat daukazula ikusten duzu eta berari deitzen hasten zara.


- Zer nahi zenuen ama? – galdetzen diozu. - Zeren…. amama Josepari bihotzekoa eman dio eta gaur goizean hil egin da. Zu negarrez hasten zara eta gaur arratsaldeko bidaia hartuko duzula esaten diozu. Maletak azkarazkar egin eta New York-eko aireportura abiatzen zara. Gauean zure herrira heltzean deskantzurik gabe ohera joaten zara. Hurrengo egunean amama Josefaren ehorzketara joaten zara. -4-

LAPURRAREN ATZETIK ZOAZ Bere atzetik joatea erabaki duzu. Joseba zure atzetik doa janaria bertan utzita, korrika bizian zoazte biok. Lapurrak korrika asko egiten du. Zuk ezin duzu geihago, baina lapurrak ere bere martxa moteldu du, ia harrapatu duzue. Zuek ikustean kale estu batean sartu da, zakar mordoen artetik zoazte hirurok korrika. Zuk eskua luzatu eta alkandoratik harrapatu duzu. Bera alkandora eranzten hasi da, baina ez dio denborarik eman, burutik heldu eta lurrera bota duzu. Joseba berehala iritsi da. Biok belauniko jarri eta poltsa kendu diozue. Haserre begiratzen diozuen biok. Badirudi bera beldurtuta dagoela. 20 urte inguruko gazte bat dela ikusi duzu, lehen ez zaizu hain gazte iruditu. Poltsa bizkarrean hartu eta zutitu egin zara. Eskua luzatu diozu zutitzen laguntzeko eta berak hartu egin dizu. Zerbait esaten hasi zaizu: “Food, Food...” errepikatzen du, janaria eskatzen du. Zuk poltsan kamera bakarrik daukazula ulertarazi diozu. Segitzeko esan diozu, sandwichak saltzen diren leku batera eramango duzula. Hara iritsitakoan bat aukeratzeko esan diozu eta berak oilaskoduna aukeratu du. 3$ balio ditu, ez da bat ere garestia. Berak eskerrak eman dizkizu. Gaurkoz iritzirik, Joseba eta biok hotelera abiatu zarete. Iristean ohe gainean etzan eta jatekoa eskatzeko telefonoz deitu duzue. Bereala neska gazte bat etorri zaizue oilasko eta patatekin betetako bandejarekin. Janaria gelarekin batera ordainduko duzuela esan diozu neskari, berak baietz erantzun eta igogailuan joan da. Joan den bezain pronto bandejan zetorren guztia jan duzue. Tripa beteta ohean sartu eta lo hartu duzue. Hurrengo goizean arropak jantzi eta Askatasunaren Estatua ikustera joan zarete. Taxi bat hartu duzue portu txikira joateko. 10$ ordaindu duzue taxia, ez da asko. Estatuaren puntara igo eta oso bista politak ikusi dituzue, baina berataraino igotzea 18$ izan dira. Ordu erdi bat egin duzue goian. Jaitsitakoan hotelera abiatu zarete oinez New York ikusteko. Iritsitakoan armairutik arropa atera eta maletak prestatu dituzue. Hoteleko kontua ordaindu ondoren, taxi bat hartu eta aireportura joan zarete. Bertan hegazkina hartu eta Euskal Herrirako bidaia hasi duzue. 8 ordukoa izan da, baina ez zaizue luze egin. Euskal Herrira iristean, zuzenean, etxera joan zarete. Egon gelan jarri, telebista piztu eta hizketan hasi zarete. Zuen oporrik onenak izan direla adostu duzue. Zuen esperientzia kontatzea erabaki duzue. Bakoitzak bere mugikorra hartu eta lagunei gertatutakoa kontatzen hasi zarete. Pizza eskatu duzue afaltzeko. Egongelan, pizza jaten, telebista piztuta eta lagunekin mugikorretik... Hori bai bizitza!!


-5-

SOKA AUKERATU DUZU Soka hartzea erabaki duzu eta hurbil dagoen zutabe batera lotu eta jarraian gerrian eta rapelatzen hasi zara. Poliki-poliki behera zoaz oreka galdu gabe jausi ez zaitezen. Baina bat-batean Joseba beherago jausi da eskuak irrist egin bait dio, ozta-ozta eutsi dio beherago zegoen balkoiari. Ikaragarrizko sustoa hartu duzu eta Josebaren garrasiak ez dio batere laguntzen egoerari “Uf eskerrak salbu dagoen, beheko jendeak salbatuko du” baina tamalez, goiko balkoian bezala, Polizia eguerdiko lokuluxka botatzen ari da, eta inor ere ez dago balkoian, denak bazkaltzera joan bait dira beheko kafetegira. Bizkor pentsatu behar duzu ez dadin gehiago jausi.Bizkor zoaz oraingoan baina ez zaizu oreka ez galtzea ahaztu. Tipi-tapa heltzen ari zara eta hor ikusi duzu Joseba negar batean amari deika, eta hurbil zaudela kamiseta barandillari eusteko baina ez dizu entzuten. -Joseba! Entzun iezaidazu, lotu zure kamiseta barandillara eskuak irrist ez egiteko eta horrela seguru zaude. -Ongi da, baina etorri ni salbatzera, eta azkar! Jaisten jarraitu duzu baina soka ez da Josebarengana heltzen. “Kaka zaharra” pentsatu duzu zure baitarako “salto egitea besterik ez zait geratzen”. Balantzaka hasi zara eta salto egin aurretik soka zure gerritik askatu eta hirugarrenean salto egin duzu. Txiripaz libratu zara eta oraingo honetan Josebaren eskura heldu zara eta indar askorekin tiratu eta balkoira igo duzu. -A zer librada! Baina lortu dugu! Medikuari deitu diozue eta ziztuan etorri dira. Joseba goitik behera begiratu, aztertu eta sendatu dute. Deskantsatzeko esan diote eta zuk behar duenerako laguntzeko. Hotelera bueltan zoazte, Josebak deskantsua behar du eta baina oraingoan ez duzue taxia hartu, metroa hartu duzue, azkarragoa da eta. Heldu eta sofan jartzea izan da egin duzuen lehenengo gauza. -Ai ama. zelako eguna!- esan du Josebak asperen eginez- medikuak edozertan laguntzeko esan dizu … ezta? -Bai … Zer duzu esku artean? -Min handia daukat eta ezin naiz ongi ibili… ekarriko ahal didazu zerbait jateko? -Badakit nitaz aprobetxatuko zarela egun hauetan …

-6-

POLIZIARI DEITZEA ERABAKI DUZU


Polizia etorri bitartean zu Josebari laguntzen ari zara. Joseba oso urduri dago, Askatasuneko estatutik jausi da eta estatuaren eskutik dago zintzilikatua. Polizia etorri da. Poliziak esan duen lehenengo gauza da Joseba lasai egoteko Joseba atera eta medikuarengana eraman dute. Medikuek esan diote egun pare bat etxean egon behar dela. Hotelera heldu gutxi falta da gaua izateko. Hoteleko gelan daude eta bat batean Josebaren mugikorrak jotzen du. Josebaren gurasoak mezu bat idatzi diote. -Kaixo Joseba, zer moduz zaude New York aldetik? Gu hemen Donostiako hondartzan gaude lehengusuekin batera. Espero dut dena ondo joatea muxu bat biontzako eta laster arte. Josebak mezua ikusi duen bezain laster gurasoei erantzun die, nik bitartean nire mugikorrarekin ari naiz wasapeatzen -Kaixo, Goizean Askatasuneko estatua bisitatu dugu istripu txiki bat eduki dut baina oso ondo nago. Muxu bat laster arte Joseba. Amak mezu ikusi du, urduri jartzen da eta berehala Josebari deitzea erabakitzen du. -Joseba zer gertatu zaizu Askatasuneko estatutik erori naizela baina lasai oso ondo nago. Ama lasaitu egiten da Josebak mostu beharra dauka afal ordua delako eta Hoteleko jantokira jeisten dira. Amak mogikorra mostu egiten du eta aitari dena kontatzen dio. Lasaitu egiten dira biak eta Bilbora joanten dira Baskaltzera.

-7-

LAPURRETAREN OSTEAN Zu belozidade handian zutitu eta korrika hasten zara gaztearen atzetik, ikusten duzu gaztea lurrera erortzen dela orduan bere gainera jausi egin ta berari jotzen hasten zara, poliziak ikusten dizu gazteari jotzen orduan ebatu ta kartzelan sartzen zaitu beina zuk denbora denean oihuka egiten duzu esaten: -NIK EZDUT EZER EGIN BERAK LAPURTU DIT LEHENAGO!!! Baina ez dizute kasurik egiten. Kartzelan eguna pasa ta egun etortzen dira ta zu azkenean aspetzen ta haserre jartzen hasten zara, ta orduan pentsatzen duzu ihes egite ta plan bat pentsatzen hasten zara. Egun batzuk aurrerago ideia plan onbat asmatuta planarekin


astenda, lehenengo beste kartzelako lagun bat behar du eta jendeari asten da galdetzen, beina denek ezetz eta orduantxe ta esperantza galduta zituela gizon zahar haundi batek esaten dio: -Nik Lagunduko dizut. zuk hori entzunda esaten diozu: - Ongi da, Zuk egin behar duzu…….. Eta plan guztia explikatzen dio borrokan hastea dela norbaitekin poliziak despistazeko ta zuk ihes egin duzu. Orduan bere laguntzaileak borrokan hastenda ta poliziak ikusterakoan beregana joaten da borroka separatzen ta orduantze zuk ikusten duzu or dela momentua motxila hartu ta ihes egiten duzu, motek batera iristen zara, motelean pentsatzen hasten zara: - “Nik lehen bizitza ona nuen, lagun onak, ta neska lagun bikaina ta orain gaizkela bat zara polizia zuri bila ari dela”. Orduan pentsatzen duzu motxila lapurtu zizun mutilarengana joan, ta berarekin hitzegitera egia dena kontantzera, orduan abentura arriskugarri bat asten zara poliziak zuri bila zu beste gaizkale bat bilatzen, kantzatzen zara mutila bilatzeari ta taberna batean sartzen zara tragotxo bat artzera ta nun ikusten duzun gaztea taberna berdinean beste trago bat artzen gaztea ezda gogoratzen zurea ta zuk orduan bere gana joan paparretik ebatu ta kikildu egiten duzu berari obligatzen diozu egia dena esateko, gazteak bildurtuta esaten du baietz, komisarira joan ta baietz ondo baina esate dizute bale orain lehen baino gutxiatu egongo zare kalkualuak ateratzen hasten dira ta guztira 5 hilabete kartzelan egoten zara 5 hilabete horiek pasatzean, kartzelatik irten ta zure etxera joaten zara zu neska-lagunaren bila berak zu ikusi dizu orduan oso pozi jarri zarete biok eta ………. egiten duzue oso ondo irtetenda, neska aurdun jartzen da umea eduki duzue eta oso pozik bizitzen zarete bizitza osoa.

Nobela izugarri honetan New York hirian zehar zu eta Josebaren abentura izugarriak biziko dituzu; lapurreta, komisariara joan, askatasunaren estatuan… Hau elkareraginezko nobela da beraz zure parteartzearekin egingo duzu istorioa, zu izango zara protagonista!


Elkar/Argi

New Yorkera bidaia  

Elkarreraginezko Nobela

Advertisement