AUZOAN JOKOZ KANPO TXOSTENA

Page 1


Auzoan jokoz kanpo Kaixo lagun! Hemen aurkezten dizugun liburuxkan aurkituko duzun informazioa Judimendiko Gazte Asanbladako kideok eginiko hausnarketaren ondorioak dira. Gure auzoan joko-aretoaren irekierak berak, hasieratik kezkatu gintuen, eta lokalak edukitako bilakaera eta ondorioek gure kezkak larriagotu besterik ez dituzte egin. Horrexegatik guk daukagun informazioa, zalantzak, ondorioak eta iritziak zurekin partekatzea erabaki dugu, horra hor testu honen helburu nagusia. Ez dugu analisi sakon ezta mardulik egin, ez zen hori gure intentzioa ere. Gure auzoko egoeraz kezkaturik bizi garen gazteak gara eta gure auzoko egoeran joko-aretoak zer nolako eragina eduki duen ikuskatzera jarri gara. Horretarako lokalean

bertan

hainbat

ordu

igaro

ditugu,

inguruko

tabernari

eta

komertzianteekin hizketan ibili gara, auzokideei elkarrizketak egin dizkiegu, bertako langile ohiekin batu gara... azkenik guk gure iritzi propioa osatu ahal izateko elementu berriak gehitu nahi izan ditugu. Azpimarratu beharra dago egindako analisia eta ondorioztatutakoak gazte perspektiba batetik egin izan ditugula; arazoa egiturazkoa dela jakitun eta gazteria ez den beste sektore asko ere kolpatzen dituela onartuta, uste dugu inork ez duela gazteoi nola eragiten digun hausnartuko, guk geuk egiten ez badugu noski, eta are gutxiago horren aurrean gazteon bizitzak eraldatuko dituzten alternatibak eraiki.

1 Judimendiko Gazte Asanblada


Joko-aretoaren inguruko hainbat argipen Kaixo lagun! Desde la Judimendiko Gazte Asanblada, Asamblea de Jóvenes de Judimendi, queremos compartir las conclusiones obtenidas y reflexiones realizadas tras hacer un pequeño estudio sobre el negocio “Salón de Juegos” abierto hace un año en la calle Olagibel. Preocupados desde un principio por la posible influencia que podía tener en judimendi y con el fin de conocerlo más de cerca, hemos realizado encuestas tanto a vecinas del barrio como a taberneros de alrededor, nos hemos reunido con algún ex trabajador, hemos realizado tareas de observación dentro del propio local… para así, basándonos en los datos obtenidos, poder formar una opinión y reflexión al respecto. Por último, queda destacar que, a pesar de ser conscientes de que ésta es una problemática estructural que perjudica a un amplio sector de la sociedad, el análisis está hecho desde la perspectiva de la juventud, pues somos nosotras mismas quienes hemos de reflexionar sobre cómo nos influye de manera específica y cómo crear alternativas a ello.

2 Judimendiko Gazte Asanblada


Auzoan jokoz kanpo Joko-aretoan egindako behaketen, inkesten eta elkarrizketen bidez lortutako informazioa honako puntuetan antolatu dugu: •

Joko aretoa

Eragina auzoan

Bezeroak

Langileen lan-baldintzak

Jokoa

Gazteak

1. Joko-aretoa Judimendiko joko-aretoa Olagibel Kalean, 55 eta 57 zenbakia duten atarien artean kokatuta dagoen lokal handi bat da. Bi eskaintza bateratzen ditu, eta espazioa ere bi zonaldetan banatuta dago, taberna batetik eta joko aretoa bestetik. 2017. urtean zabaldu zuten lokala auzoan, ez da ireki duten bakarra kate baten parte baita, eta aldi berean honen jabeek EAEko beste herri eta hiri batzuetan horrelako beste joko-areto batzuk zabaldu dituzte. Lokalaren kudeaketari dagokionez, joko makinen eta instalazioen ardura negozioaren jabeak dauka, berak lokalaren alokairua ordaintzen duelarik. Tabernaren kudeaketa beste pertsona batek egiten du. Atean jarrita duen agiri batean ikusi dezakegunez, astean zehar goizeko 6:00etan irekitzeko eta gaueko 1:00etan ixteko lizentzia dauka, hala ere ordutegi hauek ez dituzte betetzen eta

goizeko 5:00etan zabaltzen dute eta 3:00etan itxi,

asteburuetan gauza bera gertatzen da. Sukaldariak 3:00rak baino lehen heltzen dira eta

3:00retatik 5:00ak arte soilik ixten dute. Ordu horiek garbitzeko

erabiltzen dituzte. Momentu horretan bezeroak jokatzen ari badira, barruan gelditzeko aukera ematen diete. 3 Judimendiko Gazte Asanblada


Joko-aretoaren inguruko hainbat argipen

2. Eragina auzoan 2.1 Inguruko tabernak Olagibel kaleko inguruetako tabernetan eragin kaltegarria izan du batez ere, kate honen prezio baxuei eta ordutegi zabalari aurre egitea oso zaila baita. Auzoko bi taberna txiki itxi behar izan dituzte.

2.2 Auzokideak/auzo bizitza Inkesten bidez auzokideen iritziak jaso ditugu eta hauekin ondorioztatu dezakegu askok ohiko taberna baten moduan ikusi arren, orokorrean iritzi negatiboa daukatela aretoarekiko, apustu etxe bat delako hain zuzen ere. Joko-aretoak auzo bizitza hiltzen duenaren ideia zabalduta dago. Izan ere, aurretik aipatu bezala, taberna txikiei konpetentzia desleiala egiterako orduan ixtera behartzen ditu. Joko-aretoan, barruan zein

kanpoan, kamerak ikus

ditzakegu, honek

auzokideongan kontrola handitzen du. Ireki zenetik, inguruan liskarrak eman direla aipatu digute hainbat auzokidek, hau aitzaki hartuta presentzia poliziala areagotu da. Indar polizialek maiz bisitatzen dute lokala, eta bezero zein tabernariei auzokideengatik galdetu izan dietela jakin izan dugu.

3. Bezeroak Diru iturri

baxuak dituzten bezeroak joaten dira batez ere. Auzokide asko

tabernatzat hartzen dute, baina ugariak dira ere jokoan aritzeko hurbiltzen diren bezeroak. Adin tarte guztietako bezeroak egoten dira, baita ere 18 urte beherako gazteak.

4 Judimendiko Gazte Asanblada


Auzoan jokoz kanpo Joko-aretoa taberna bezala erabiltzen dutenen artean gehienak ohiko bezeroak dira, hauen artean poteatzera joaten diren taldeak, bikotekideak, gosaltzera doazen langileak, gaueko 5etan doazen bezeroak ‌ ikus daitezke. Bestetik makinetara zuzenean sartzen direnak daude; hauetatik gehienak gizonezkoak dira, hala ere gutxi batzuetan emakumezkoak ere ikusi daitezke. Gazte eta etorkinen kopuru handia dagoela nabarmendu behar da, hauek ohiko jokalariak izanik. Joko aretoan droga trafikanteak egoten dira eta legez - kanpoko drogen eraginen menpe dauden bezeroak aurkitu daitezke behin baino gehiagotan. Egoera honek langileengan segurtasun falta sortu izan du.

4. Langileen lan baldintzak Joko aretoan lan-baldintza prekarioak dituzte langileek. Batetik, tabernari laguntzaile kontratua sinatzera behartzen dituzte, baina gero tabernari baten eginkizun berdinak dauzkate. Kontratuetan zehaztutako orduetaz aparte, “orduextrak� sartzen dituzte, nahiz eta askotan ez dizkieten ordaintzen . Bestetik, kontratuan sinatutako soldata ez diete esan bezala ordaintzen. Hilabete hasieran kobratu beharko luketen arren, atzerapenarekin egiten dute beti eta langileak ibili behar dira euren soldata exijitzen. Lan-baldintza kaxkar hauen ondorioz langile askok taberna uztea erabaki dute eta gaur egun, lan bera egiteko hasieran kontratatuta zituzten langileen erdia dituzte kontratatuta. Gainera jasaten duten kontrola ikaragarria da. Izan ere, lokal guztia kameraz beteta dago, bezeroak eta langileak kontrolatzeko. Azkenik, langile emakumezkoak behin baino gehiagotan erasotuak sentitu izan dira bezeroen jarrera matxistengatik, emakume izate hutsagatik.

5 Judimendiko Gazte Asanblada


Joko-aretoaren inguruko hainbat argipen

5. Jokoa Auzokideek gizartearen arazo bat dela pentsatzen dute. Batez ere, gazteoi eta helduei eragiten diguna. Jokatzea, dirua apostatzea zein makinetan jokatzea gaizki ikusia dago auzokideen artean, eta Judimendin arazo bezala ikusten dute, gero eta jende gehiagok kontsumitzen duelako. Langile ohiek makinak galtzeko eginda daudela argi dute eta bezeroa beti izango dela galtzen duena, makinak bezeroengan menpekotasuna sortzeko eginda daudelako .

6. Gazteak Langile ohiek zein joko-aretoa gertutik ezagutzen duten bezeroek helarazi bezala, gazte asko bertaratzen dira jokatzeko asmoz (18-35 urte bitartekoak batez ere), gizonezkoak gehiengoa izanik. Gazteen artean , taldean jokatzeko ohitura dago. Apustu txikiak egiten dituzte hainbat lagunen artean, joko aretoan denbora ugari ematen dute aisialdiaren parte bezala. Inkestek diotenez, jokoa gazteongan eragin kaltegarria dauka eta jokoarekiko menpekotasuna geroz eta nabariagoa da.

ONDORIOAK Hilabete hauetan zehar egindako elkarrizketak, inkestak eta behaketak aztertu eta gero, hurrengoko lerroetan dauden ideiak ondorioztatu ditzakegu:

“SalĂłn de Juegosâ€? lokalaren jabeak, joko-areto kate bat dauka eta EAEn zehar banatuta dauzka hainbat lokal, enpresari handia da beraz. Ez da hau gure auzoan 6 Judimendiko Gazte Asanblada


Auzoan jokoz kanpo bultzatu nahi dugun komertzio txikien filosofia. Kontratatzen dituen langileak esplotatzen ditu eta oso lan baldintza kaskarrak pairatzera kondenatzen ditu: lan karga handiegia daukate (irekieran sei langile kontratatu zituen, orain hiruk egiten dute lan berdina), gero kobratzen ez dituzten ordu extrak egin behar dituzte, ez die soldata akordatutako epeetan ordaintzen eta langileak ibili behar izaten dira euren dirua exijitzen ‌ Joko aretoaren inguruko taberna txikietan eragin zuzena izan du lokalaren irekierak. Prezio baxuek eta ordutegi zabalak konpetentzia desleiala egin diete, eta batzuek ateak itxi behar izan dituzte betiko. Prezio baxu hauek eduki ahal izateko, esan bezala langileak esplotatzen ditu eta jendeak jokoarekiko duen menpekotasuna baliatzen du, izan ere azken hau da lokal mota hauen diru iturri nagusia, makinek sortzen duten menpekotasuna hain zuzen ere. Tabernaren irudiarekin jolastuz joko aretoa kamuflatu dute, eta auzokide gehienoi zail egiten zaigu lokal honen benetako helburuak eta diru iturri nagusiak identifikatzea: jokoa eta honek eragiten duen menpekotasuna. Makinak eta ruleta “ohikoâ€? taberna batean integratuz jokoa ere guretzako ohikoa den zerbait bihurtu nahi dute. Hein batean lortzen ari dira gazteon artean jokoaren normalizazioa ematea. Nahiz eta sarreran goizeko seietan irekitzeko eta gaueko ordu batetan ixteko baimena duen agiria irakurri dezakegun, bi orduz besterik ez dute ixten gauetan. Ordu hauetan garbitzaileek egiten dute lan, eta oraindik bezeroren bat jokatzen aurkitzen bada, bertan gelditzeko aukera ematen diote. Irabaziak handitzearen truke ez zaie inporta jendearen menpekotasuna bultzatzea eta sustatzea. Aretoaren irekierak auzokideonganako kontrol soziala areagotzea ekarri du. Lokala kameraz josita dago bai barrutik zein kanpotik, bezeroak eta langileak kontrolatzeko helburuarekin. Hainbat auzokideren esanetan, joko-aretoaren inguruetan liskarrak eman dira, eta aitzakia hori erabilita presentzia poliziala handitu dela ikusi dugu. Gainera ondoriozta dezakegu presentzia hau handitzeak ez du auzokideak kontrolatzeaz aparte bestelako helbururik, izan ere jakin 7 Judimendiko Gazte Asanblada


Joko-aretoaren inguruko hainbat argipen badakigu droga trafikatzaileak ibili izan direla taberna eta inguruetan euren negozioak egiten lasaitasun osoz. Bezeroei dagokienez, adin tarte ezberdinetako jendea ikus dezakegu lokalaren barruan. Orokorrean diru iturri txikiak, euren lan-indarra saltzetik ateratakoa, dituen jendea izaten da; eta gehienetan gizonezkoak. Hau ere ez da kasualitatea, etorkizun hobearen amets faltsuari jarraituz, gutxien daukana daukan apurra apustu egiteko bideratuta baitago jokoak sortzen duen menpekotasuna. Bestalde gehienak gizonezko izate horretan, egunerokotasunean jasotzen dugun heziketa matxistak eragin zuzena dauka, lehia, jokoa eta handikeria gizonei esleitzen zaizkien rolak baitira, eta publiko hau erakartzeko makinetan ageri diren emakumeen irudi hipersexualizatuetaz baliatzen dira beste behin ere emakumea objektu bilakatuz. Gero eta gehiago dira horrelako lokaletara hurbiltzen diren gazteak, koadrilaka apustuak egiten dituztenak. Gero eta ohikoagoak dira ere horrelako praktikak gazteon artean, aisialdian egiteko beste edozein plan bat izango balitz bezala ikusten hasiak baikara jokoa. Judimendiko Gazte Asanbladak eraikitzen duen auzo bizitza ereduarekiko guztiz kontrajarria da joko aretoak ordezkatzen duena: enpresa handia, langileen esplotazioa, harreman inpertsonalak, jokoak eragiten duen menpekotasunaren ondorioz ematen den bezeroen zapalkuntza, taberna txikiei konpetentzia desleiala, kontsumoan, indibidualismoan eta menpekotasunean oinarritutako batez ere mutil gazteontzako “aisialdi eredu” berria … “Salón de juegos” ez da prezio baxuak eta musika alaia dituen taberna atsegina, jokoaren normalizazioa baliatuz, gutxien daukagunoi menpekotasuna sortu eta daukaguna lapurtzearen ondorioz dirutza irabaztea helburu duen lokala baizik. Honen aurrean auzokideok daukagu hitza, eta Judimendiko Gazte Asanbladak argi dauka berea: joko-aretoa AUZOAN JOKOZ KANPO!

8 Judimendiko Gazte Asanblada


Auzoan jokoz kanpo

CONCLUSIONES Éstas son las conclusiones obtenidas tras reflexionar sobre los datos obtenidos mediante encuestas, observaciones y entrevistas

El dueño del “Salón de Juegos”, es un gran empresario que tiene una cadena de salones de juegos por toda la CAV. Esto es totalmente contrario a la filosofía del comercio local que queremos impulsar en nuestro barrio.

Explota a sus trabajadoras y las condiciones laborales de éstas son pésimas.

Ha tenido una influencia negativa en la hostelería de su alrededor al generar una competencia desleal (obtienen beneficios económicos mediante explotación de las trabajadoras, amplios horarios apertura, contratos al por mayor con proveedores, dinero generado por la ludopatía entre otros, por lo que bajan los precios por debajo de lo asumible en la hostelería del barrio)

“Salón de Juegos” tiene la apariencia de una taberna para que su verdadero fin pase inadvertido: obtener beneficio económico generando dependencia al juego.

No respetan los horarios de apertura. Mientras permanece cerrado a los clientes se les permite seguir jugando. Con tal de seguir generando beneficio no les importa fomentar la dependencia.

9 Judimendiko Gazte Asanblada


Joko-aretoaren inguruko hainbat argipen •

Ha aumentado el control social hacia las vecinas. Además de que el local está repleto de cámaras, la apertura de éste ha aumentado el tráfico de drogas y de peleas atrayendo más si cabe la presencia policial.

En cuanto a la clientela, por lo general, se trata de gente con escasas fuentes de ingresos, mayormente hombres. Al fin y al cabo, tratan de robarle al que menos tiene lo poco que tiene aprovechándose de sus necesidades económicas y vendiéndole un falso futuro prometedor. Tampoco es casualidad que

acudan más hombres pues, la

competitividad y el juego forman parte de su impuesto rol en esta sociedad machista. Con el fin de atraer a este público, el “Salón de juegos” está repleto de imágenes hipersexualizadas de la mujer. •

Los jóvenes cada vez frecuentan más el establecimiento. Realizan pequeñas apuestas en kuadrillas, como parte del ocio y tiempo libre. Esto genera tanto la normalización del juego como la dependencia a éste.

Por todo esto, el “Salón de juegos” es lo opuesto al modelo de barrio que desde Judimendiko Gazte Asanblada tratamos de impulsar en el día a día. El “Salón de Juegos” no es un bar agradable con precios bajos y música alegre, es un local que tiene como objetivo robarnos lo poco que tenemos y generarnos dependencia. En el salón de juegos, la banca siempre gana. Frente a todo ello, las vecinas de Judimendi tenemos la última palabra. Nosotras, lo tenemos claro: salón de juegos fuera del barrio, AUZOAN JOKOZ KANPO.

10 Judimendiko Gazte Asanblada



Millions discover their favorite reads on issuu every month.

Give your content the digital home it deserves. Get it to any device in seconds.