Irakurtzeko zatia

Page 169

T

A

F

A

L

L

A

R

E

N

debekaturik dute bai atzerritarrek bai hiribilduko biztanle eta herritar izan arren herrikoseme tasuna ez dutenek, etxea, lurrak edota bestelako ondasun higiezinik ez dutenez eskubide politikorik ez dutelako. 659. 1492•Maiatza•17 Tentsioa da nagusi hiribilduan. Zaindariak ipintzeko agindua ematen du Kontzejuak eta alkaideari eskatzen zaio gazteluan ere ipin dezala gau eta egun, “assi de dia como de noche”, eta biribilketa, gau-behaketa eta atari zaintzak egin, eta hertsi behar direnak hertsi. 1492•Maiatza•20 Zaintzari eustea erabakitzen du Kontzejuak, erabat desagertzen ez diren bitartean Leringo Kondea urruti gabe dabilenaren susmoak: “está con gruesa gente para dar en algún lugar, assy con gente suya propia como Castellana”.

S

T

O

R

I

A

663. 1492•Uztaila•29 Kontzejuak erabakitzen du Kristobal Ruiz Mendietakoari dei egitea Iruñeko Santa Mariako ofizialarenean auzipera dezaten, bi emakumerekin ezkonduta egoteagatik. Geroago, birekin ez ezik hirurekin ezkonduta egotea leporatuko diote. Ordenanza de los concupinarios-aren aginduen arabera, hiribilduan adulteriogileak aurkituko balira, “adúlteros concupinarios o semejantes pecadores”, bekatutik ateratzeko agindua eman behar zaie “so pena de quince libras carlines”, eta obedituko ez balute hiribildutik bota egin behar dira. Maitasuna eta haragiaren nahikundeei edota Kontzejuaren erabakiei obeditu, hor zegoen koxka. Mendietakoa lehendabizikoetakoa zela ematen du: San Andresko edo fraideen uharka egiteko zigorra ezarri zioten, eta hark Kontzeju osoa auzitara sartu zuen. Geroago, espetxeratu egin zuten. Erraiten zuten Sevillan ere ezkondua zela “públicamente, a puerta de iglesia y campana tañida”. Eta harez geroztik Tafallan, Maria Santxiz Oñatikoarekin; beroni udalak ondasunak bahitu eta botatzeko mehatxua egin zion haren ondotik aldentzen ez zelako eta ez zuelako betetzen emandako agindua: “no cobijarse bajo un cubierto con Cristóbal”. Handik bi urtetara, Kristobal eta Mariak elkar ikusten jarraitzen dute eta Kontzejuak erabakitzen du jendaurreko adulteriogintzan ari direla eta bota egiten dituzte Tafallatik. Guttienez, elkarrekin joan ziren bi maiteminduak. Bertze bi emakumeei buruz ez dakigu deus.

661. 1492•Ekaina•8 Hiribilduko alkateak eta zinegotziek Tuterakoei gutuna bidaltzen diete Gaztelatik errege Katolikoak erbesteratu dituzten juduen gaiaren inguruan. Nafarroako erregeen jarreraren aurka, tafallarrek biribilki egiten diote uko haiek hartzeari: “la total perdición de las repúblicas deste regno... que sin duda es misterio de Dios y maldición, que sobre ellos ha echado.... assi que señores, en esto seamos unánimes e juntos de procurar que no sean acogidos, y nuestra deliberación tal es de no acoger solo uno”. Gutun horretan bertan adierazten zuten herritik kanporatuak zituztela jada batzuk “que ocultamente eran venidos”. Inkisizioa ezartzeko saioek Nafarroan aurkitu zuten erabateko ukoaz landa, erlijio intolerantzia piskanaka errotzen ari zen gure gizartean. Juduen erbesterapena justifikatzeko herrietan, idatzien bitartez, aldarrikatu zen argudioetako bat izan zen Fernando Katolikoaren semeak bere medikuari, fisikari judua bera, eskatu ziola hark zeraman urrezko bola handi bat. Medikuak eman zionean, printzeak ireki eta haren barnean aurkitu omen zuen pergamino bat non ageri zen Jesukristo gurutzean josita medikuaren zakuM E N D E A

I

rrari ipurdian muin egiten. Hiriko plazan kiskali omen zuten medikua eta judu guzien erbesterapen agindua eman zen, penintsulako minoria zahar eta errotuenetako bat desagerraraziz. 662. 1492•Ekaina•30 Kale egiten duten jornalarien aurka, Kontzejuak aho batez erabakitzen du “que si ninguno ni alguno bracero, así de la villa como extrangero, diere palabra de se alquilar para labor ninguna y le faltara” bere kontura bertze peoi bat ordaindu beharko duela edo halakoaren ordainsaria eman. Agi denez, peoi batzuek “no ffacen sino offrecerse a muchos y no pueden cumplir con todos”, alokatzailearen kalterako.

660.

X V .

H

1 6 9


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.