Issuu on Google+

KANPO ZORRA Mozanbikek, adibidez, urteko aurrekontuaren %33a gastatzen du kanpo zorra ordaintzeko eta bakarrik %11 hezkuntza eta osasunean. Kanpo zorra: Herriek, bate zere Hegoaldeko edo Hirugarren mundukoek, Iparraldeko kanpoko gobernu, enpresa eta banketxeei zor dieten dirua da. Historia: 1960 hamarkadan petrolioaren prezioa asko handitu zen; horrek diru sarrera handia suposatu zuen herri ekoizleentzat; mendebaleko bankuetan. Hauek dirua Iparraldeko banketxe pribatuetan pilatu zen. Hauek kredituak edo maileguak ematen hasi ziren Hegoaldeko gobernuei. Erraz ematen ziren maileguak, interes txikiekin, diruari etekina atera asmoz. Herri askok orduan lortu berria zuten independentzia. Dirua herriaren industrializazioa bultzatzeko eskatu zuten, errepideak eta gizartearen aldeko obrak egiteko. Zoritxarrez, askotan dirua diktadurak eta militarrak finantzatzeko erabili zen, Iparraldeko enpresei armak erosteko. Gobernari asko diktadoreak ziren, Iparraldeko gobernuen adiskideak. Dirua ez zen erabili herriaren onerako, gutxi batzuk aberasteko baizik.

1982an kanpo zorraren krisia hasi zen: Mexikoko gobernuan zorra ordaintzeari utzi zion, eta gauza bera egin zuten Hego Amerikako beste gobernu batzuek. Baino hauek ez zuten diru sarrerarik izan eta krisi gogor baten aurkitu ziren.

Lehengaiak. Hegoaldeko herriek lehengai gutxi batzuk bakarrik ekoizten dituzte, produktu hauetan espezializatu dira, kolonizazio prozesuaren erruz. Batez ere esportaziora begira ekoizten dute. Kanpoko herrien dependentzia ekonomiko handia dute. Arazoa hau da: 1990eko hamarkadan izugarri jaitsi ziren lehengai hauen prezioak. Gaur egun ere hegoaldeko produktuak gero eta merkeagoak dira. Luzapen interesak: Epe barruan ordaintzen ez ziren interesak garestiago ordaindu behar ziren. Laburtuz: Lau faktorek kanpo zorraren arazoa larritu zuten 1990eko hamarkadan: - Interes tasa garestiagoa - Dolarraren balio altuagoa - Esportaziorako lehengai merkeak - Luzapen interes garestiagoak. Honela, kanpo zorra ORDAINEZINA bihurtu zen.

Kredituetan azpijokoa edo tranpa zegoen. Maileguak dolarretan eta interes aldakorrean ordaindu behar ziren. 1980 hamarkadan izugarrizko gorakada egon zen dolarraren balioan eta interes tipoetan. %3an hartutako kredituak, bat-batean %15 edo 20an jarri ziren. Igoera Ronald Reagan Estatu Batuetako presidentearen politikak eragin zuen.

Maileguak ordaintzeko bakarrik, Hegoaldeak lau edo bost aldiz gehiago produzitu behar zuen. Luzapen interesak direla eta Hegoaldeko herriek ordaindu eta ordaindu egiten dute, baina zorra gero eta handiagoa da. 1980 - 610 milioi dolar 1997 – 2 bilioi


7. Soldaten murriztea edo izoztea. 8. Langileen aldeko eskubideak kentzea. Lan desregulazioa.

Zorra ordaintzeko, Hegoaldeko herrien artean ez dago batasunik; aurrean, aldiz, dirua prestatzen Iparraldeko erakundeak batuta daude. Iparraldeko gobernuek Pariseko Kluba osatu zuten, zordun diren herriekin negoziatzeko. Bankuek eta erakunde pribatuek, Londreseko Kluba. Estrategia biribila da: Hegoaldeko herrialdeek banan-banan negoziatu behar dute. Iparraldeko erakundeek, elkartuta negoziatzen dute. Nola konpondu kanpo zorra? Krisia sortu zenean (1982), Iparraldeko gobernuek proposamen batzuk egin zituzten: epeak luzatzea‌ baina arazoa ez zen konpondu; gero eta larriagoa bihurtu zen. Zorraren zati bat ez zela sekula ordainduko onartuz, erakunde ospetsu bat sortu zen: Nazioarteko Moneta Fondoa. Hau diru prestatzaileen interesak defenditzeko tresna bihurtu zen. Egiturazko Doikuntza Planak asmatu zituzten, Hegoaldeko herriak aberastu zitezen eta dirua itzuli‌ Egiturazko Doikuntza Planak honakoa eskatzen zuten: 1. Produkzioa esportaziora bideratzea. 2. Moneta debaluatzea. 3. Estatuaren gastuak murriztea: hezkuntza, osasun eta gizarte segurantzan. 4. Merkataritzaren liberalizazioa, eta kapitalari zergak txikitzea, kanpoko inbertsioak erraz sartzeko. 5. Prezioen liberalizazioa. 6. Enpresa publikoen pribatizazioa.

Honela herri pobreetako enpresa publikoak kanpoko aberatsen esku pribatuetan gelditzen dira. Teknologia berria sartzen da, soldatak txikitzen dira, dirua etorriko da herrialdera eta gizarte zerbitzuetan inbertituko da‌ Enpresak lehiakor izaten saiatuko dira, munduko ekonomiaren barruan (ekonomia neoliberala).

Benetako emaitza hau da: osasun, hezkuntza eta zerbitzu publikoak murriztu egiten dira, eta pobreenak kaltetuta gelditzen dira;langile asko kalera botatzen dituzte; lan eskubideak desagertzen dira; soldatak murrizten dira. Janarien prezioak igotzen dira; pobrezia eta desberdintasunak izugarri handitzen dira (bai herrien artean, bai herri bakoitzaren barruan). Gainera,


kanpo zorraren arazoa handitu egiten da. Azken 20 urte hauetan politika hau aplikatu da. Egoera larria da: bakarrik munduko herririk aberatsenak atera dira irabazten, eta herri 4 edo 5 herri pobre… Desoreka handitu egin da. Herrialde asko globalizazio ekonomikotik kanpo daude. Egiturazko Doikuntza Planek Hegoaldeko pobreenen egoera okertu egiten dute. 1985ean Fidel Castrok kanpo zorra inola ere ez ordaintzea proposatu zuen; baina bere deialdiak ez zuen jarraipenik izan. Azpigarapenari aurre egiteko, Herri ez Alineatuen mugimendua sortu zen, baina ez zuen baturik iraun. Herrialde bakoitza bere arazoak konpontzen saiatu da, bakarrik,… Herri pobreetako agintari eta aberatsei gauzak dauden bezala mantentzea komeni zaielako. Gaur egun, Hegoalde osoak kanpo zorra ordaintzeari utziko balio, hankaz gora jarriko luke munduko ekonomia sistema osoa.

Diktadoreek baizik. Baina zorra hartu zutenak ez dira orain ordaindu behar dutenak… 3. Kolonizazioaren historia kontuan hartuz, zorra duena ez da Hegoaldea, Iparraldea baizik. Beti herri pobreetaz aprobetxatu direlako.

Kanpo zorrak guri ematen digu abantaila: Hegoaldean sortzen den dirua, gure herrialdera etortzen da eta gure bizi-maila igotzen du zeharka. Haien kontura… Iparraldearen garapen ekonomikoa Hegoaldearen azpigarapenean oinarrituta dago. Gure bizimodua aztertu beharko genuke… Ekintzarako momentua da. Kanpo zorra ez da bidezkoa. Justiziaren aurkakoa da.

Gaur egun, Iparraldeko herrietan mugimendu sozial handia dago, kanpo zorra barkatzearen alde. Bere proposamena hau da: zorraren abolizioa. Zergatik? 1. Kanpo zorra ordainduta dagoelako. Orain luzapen interesak besterik ez dira ordaintzen. 2. Hegoaldeko gizarteko pobreenek jasaten dute kanpo zorra ordaintzearen kaltea. Eta eurek ez zuten zorra sortu.


Kanpo zorra