Page 1

HELBURUAK - Hinduismoaren eta Budismoaren oinarrizko elementuen berri izatea. - Hinduismoa eta Budismoa zer galderei erantzuten saiatzen diren jakitea. - Hinduismoa eta Budismoa geografikoki kokatzea. - Hinduismoaren eta budismoaren sineste, arau, jai eta gurtzaren elementuak sailkatzen jakitea. - Besteen sinesmenak errespetatzen ikastea. - Sinesmen eta ohiturekin jarrera kritikoa lortzea.

ERLIJIOA. DBH 3. 4. GAIA:

HINDUISMOA ETA BUDISMOA Izena:

EKINTZAK - Bideo eta diapositibak ikustea - Powerpoint presentazioak ikustea - Apunteak: irakurtzea eta azpimarratzea - Informazioa bilatzea eta aztertzea: internet, entziklopediak,... - Laburpenak...

EBALUAZIOA - Jarrera egokia: parte hartzea, errespetua,... - Banakako eta talde lana ongi burutzea. - Koadernoa txukun eta osaturik edukitzea.


2

HINDUISMOA 0. SARRERA. HINDUISMOAREN JATORRIA. “Hindu” hitza pertsiarretik dator. “Indiarra” esan nahi du. Erlijio hinduistak lotura estua du Indiako tradizioarekin, gizarte-sistemarekin eta historiarekin. Bilakabide luzearen ondorioa da, eta Kristo baino hiru mila urte lehenago hasi zen. Gaur egun 700 milioi fededun dira, gutxi gorabehera. Fundatzaileari dagokionez, ez fundatzailerik, ez profeta ezagunik.

du

Sinesteei dagokienez, ez dauka argi eta garbi definituriko sinesterik, ezta fededunentzat ezarritako praktikarik ere. Alabaina, badira fededun gehienek onarturiko funtsezko puntu batzuk: arimaren berraragiztapena eta askapenerako bideak. - ARIMAREN BERRARAGIZTAPENA Hil ondoren, gizakiak beste bizitza bat eskuratzen du. Oraingoa baino hobea edo txarragoa izan daiteke. Beste izaki bizi batzuen haragizko itxura hartuko du (haragiztapena). Pertsona bakoitzaren oraingo bizitzaren aurretik beste bizitza batzuk izan dira. Gaur egungo egoera aurreko bizitzetan egin zituen ekintza on eta okerren ondorioa da. - ASKAPENERAKO BIDEAK Izaki Gorena aurkitzeko bideak dira. Lau dira: Ekintzen bidea. Gizarte-maila bakoitzari eta norberak hautatu duen egoerari dagozkien eginbeharrak betetzean datza.

- Ezagupenaren bidea. Absolutua (azken errealitatea, kasu honetan Brahman) ezagutzean datza. Bide hau brahmanentzat bakarrik da, eta meditazio sakona behar da horretarako. Horren bidez, gizakiak ondasun hilkorrak gainditu eta betikotasuna bilatzen du. Desioetatik libratzea lortzen duenak ez du luzeago bilatu beharrik: Absolutua aurkitu du. - Debozioaren bidea. Hinduistentzat Absolutua fededun bakoitzarengan aurkitzen da, era berezian; eta, beraz, gizakiak erantzuna eman behar dio Jainkoaren graziari. Erantzun hori ekintza onak dira, hau da, eguneroko bizitzan fedea agertzea, praktika erlijiosoak betetzea,... - Yogaren bidea. Yogaren bidez, gogoeta guztiak, ideia eta sentimendu guztiak geldiarazten dira, espiritua erabat lasaitu arte, Espiritu Absolutuarekin batasuna lortzeko. Hori ezin da norberaren kasa egin, eta premiazkoa da maisu edo gidari (guru) baten laguntza. 1. HINDUISMOAREN JAINKOAK Hinduismoan milaka jainko eta jainkosa gurtzen dituzte. Naturaren edo indar DBH 3 4 Hinduismoa


3 kosmikoen agerpideak dira. Hinduentzat, jainko guztiak Brahmanaren adierazpide dira.

guztiak “Izaki desberdinak dira.

bakarra�ren

irudi

Brahmana Izaki bakarra edo gorena da. Brahmana bakarra da, Brahmana leku guztietan dago eta izaki guztien barruan ezkutatzen da. Hinduismoak ez du gauza guztien egile den jainko bakarrik, ez da monoteista. Jainkoak ugari dira eta ez dira munduaren egile. Kultuak egin ditu jainko. Jainkoak munduko elementuak eta indar naturalak jainkotuak dira. Jainkoak ongiaren era gaizkiaren ekarle dira era hona horien banaketa: - jainko lurtarrak, - jainko atmosferikoak eta - jainko zerutarrak. Bakoitzak hinduen gizartean betetzen duen zereginaren arabera ere sailkatzen dira: - jainko subiranoak (Brahma), - jainko gerlariak (Indra), - jainko langileak... Edozein mitologiatan bezalaxe, jainko guztiek dituzte gerrako edo amodiozko abenturak. Honen lekuko aberatsa da literatura erlijiosoa. Tenpluetako fatxadak dira hinduen panteoi erraldoien adierazpenak. Gorputzak eIkarri loturik edo dantzan, animalia eta deabruak ageri zaizkigu horietan. Ikusgarriak. Adierazgarriak dira santutegi koskorrak, beren jai herritar, elefante era suez horniturik. Kasta bakoitzak, familia bakoitzak, eskualde bakoitzak, bere jainkoa, bere kultua era bere jaiak dauzka. Hiru jainko dira nagusi: Brahma, Visnu eta Xiva. Hirutasuna (Trimurti) osatzen dute (antzinako politeismoa ikusten da). Hiruon batasuna da Absolutuaren ezaugarria. Azken batean, jainko

Brahma. Brahman absolutuaren pertsonifikazioa da. Jainko kreatzailea eta antolatzailea da. Bere boterea gurtzen da, Sarasvati emaztearen itxuran pertsonifikaturik. Honek asmatu zuen sanskritoa eta berau da jakintzaren eta arteen babeslea.

Visnu. Eguzki-jainkoagan dauka jatorria (Vis hitzak sartzea esan nahi du: eguzkiaren izpiak sartu eta bizia sortzen dute), baina ilargiarekin eta urarekin ere badu zer ikusirik. Espazio osoaren, mugagabearen jainkoa da. Eta jainko gerlaria denez, bere emazte LakshmiDBH 3 4 Hinduismoa


4 ren eta Garuda zerutar hegaztiaren ondoan irudikaturik ikusten dugu. Arku eta geziak daramatza. Visnuk eusten dio munduaren orekari. Bere ahalmen babesleak ongi erakusten ditu. Itxura desberdinak hartzen ditu bere berraragiztapen edo agerkundeetan (avatara): arrain, dortoka, basurde... Buda ere Visnuren avatara bat da. Munduaren ordena berriztatzen du. Xiva. Bikoiztasunaren jainkoa da, egile eta desegilea da aldi berean, edota babesle eta epailea. Bera da desberdintasuna batzen duena. Bere irudirik ezagunenean suzko zirkulu baten erdian dantza eginez eta deabruak zapalduz ikusten da.

erritualak, teologia gogoetak, musikazko himnoak eta otoitzak biltzen dira. Horietan jainko eta jainkosak Naturako elementuei lotorik agertzen dira: Varuna, zeruko jainkoa; Indra, ekaitzaren jainkosa,... Upanisahdeak. Teologiazko eta filosofiazko gogoetak biltzen dira. Jainko bakarra edo Brahamani buruzko gogoetak dira. Gizakiak meditazioaren bitartez, Brahmanekin bat egin behar du. Epopeiak. Ramayana eta Mahabharata dira ezagunenak. Gaia Ongiaren eta Gazikiaren arteko borroka da, hots, Kosmosaren eta Kaosaren arteko borroka. Jainkoen hirutasuna agertzen da: Brhama, sortzaile nagusia; Visnu, gauza guztien babeslea, eta Xiva, suntsitzailea.

3. KREAZIOA

Munduaren suntsiketa iraunkorraren sinboloa da, baina aldi berean arimen askapena ere bai. Dantzaren bitartez, bizitzan zehar etsai ditugun deabruak uxatzen dituen jainkoa da. Denboraren jainkoa da Xiva, gainera: bizitzako aldiarena, baina heriotzara eta arimaren askapenera garamatzan denborarena ere bai.

2. LIBURU SAKRATUAK Gertaera historikoak, sinesteak, erritoak, etab. batzen dituzten liburuak dira. Honako hauek dira garrantzizkoenak: Vedak. Hinduismoaren testu sakraturi garrantzitsuenak dira. Sakrifizioetarako

Ongi ulertu behar da hinduismoan ez dagoela kreazio jarduera orokor bat, beste erlijio batzuetan dagoen bezala. Gehienaz ere prakiti delakoa aipa daiteke: unibertsoa sortu den substantzia kosmikoa. Hedatzen, biltzen, birsortzen eta ahu1tzen joaten da, gero, mugagabean berpizteko. Deuseztapenerako bilakaera bakoitzak osatzen du aro kosmikoa edo kalpa (4290 milioi urte, Brahmaren egun bat). Kalpa horiek mila arotan banatzen dira. Eta hauetariko bakoitza beste lau zatitan: urre-aroa edo perfektua, zilararoa, brontze-aroa, burdin-aroa. Burdin aroan bizi gara gu, laburrena baina okerrena ere bai. Dharma degradatzen doa. Horregatik jasaten ari gara gerrak, goseteak, hondamendiak,... Nola sortu zen unibertsoa? Prakiti DBH 3 4 Hinduismoa


5 horretatik bost elementu nagusi sortzen dira: eterra, airea, sua, ura era lurra. Elementu hauek osatzen dute unibertsoa edota uren gainean dabilen Brahmaren arrautza. Arrautza honetatik sortzen ditu Brahmak mundua era gizakia.

sistemaren kontra agertu zen, eta parien eskubideen alde saiatu zen. Bere iritziz, Jainkoak pariak maite ditu gehien. Zapalduenen alde burutu zuen borrokarengatik hil zuten.

4. KASTAK ETA ERLIJIOA. GIZARTEAREN ANTOLAKETA. Arioek India konkistatu zuten. Bere buruari “nobleak� esaten zioten. Gizarte kasta sistema baten bitartez berriro antolatu zuten, eta horri justifikazio eta arrazoi erlijiosoa eman zioten. Kastak honela antolaturik daude: 1. maila: Brahmanak (apaizak edo profetak) 2. maila: Kshatriak (nobleak eta gerra gizonak) 3. maila: Vaishyak (merkatariak, artisauak eta nekazariak) 4. maila: Shudrak (zerbitzariak.) Kastetatik aparte pariak zeuden, gizarte hartako baztertuak. Lanbide lohi edo zikintzat jotzen ziren ofizioetan aritzen ziren: zaborra bildu, arropak garbitu, larrua ondu... Ezin zezaketen kastetako hinduekin harremanik izan. Kasta bateko edo besteko kide izatea gurasoengandik seme-alabengana pasatzen zen. Beti era berdinean eta ezinbestekoan. Kastaren arabera erabakitzen zen bakoitzaren lanbidea eta ezkontza ere. Ezinezkoa zen beste kastetakoekin ezkontzea, ezta inolako harremanik izatea ere. Gandhi Indiaren independentziaren alde baketsuki borrokatu zen. Erlijiotasun sakonagatik eta justiziaren zentzuagatik guztiz miretsia da. Gandhi kasta-

Gaur egun Indiako Konstituzioak (1947) hiritar guztien berdintasuna eta askatasuna aldarrikatzen ditu. Baina kasta-sistema ez da oraindik desagertu gizarte hartan. Indian biztanIeak kasta desberdinen arabera banaturik daude, baina Indiako hizkuntzek bi hitz erabiltzen dituzte kasta esateko: varna (maila, kolorea) eta jati (familia).

5. HINDUISMOAREN FUNTSEZKO PRINTZIPIOAK Zaila da hinduismoaren baitan 700 milioi hinduistei dagokien fede berbera aurkitzea. Hemen ez dago kredo amankomun bat elizak edo kontzilio batek behin betiko finkatu duena. Hinduismoak ez du dogmarik sinestunari ez zaio zer sinestu behar duen zehazten. 1. Hinduismoan ez dago gizabanakoari DBH 3 4 Hinduismoa


6 buruz honetako pentsaerarik. Izaki biziduna gorputza duen atman bat da, hau da, jainkozko zati bat gorputzari atxikia. Hinduismoan inor ez da ezer bere baitan, baizik eta Guztiarekin identifikatzen den heinean izango da zerbait. Gizabanakoak dituen energiak ez ditu bere onerako bideratu behar, gizarteak finkatu dion zeregina konplitzeko baizik. Horrela, bere kastaren alde jokatzen ahalegindu behar du. Kastakoa izatea da balio duena. 2. Brahman da energia. Unibertsoaren euskarri den indar kreatzailea. Nolabait esateko, osotasuna, absolutua, munduaren arima da brahman. Ez da jainkoa; zerbait gehiago da: Jainkoen esentzia. Atman, aldiz, esentzia unibertsalaren adierazpen indibiduala da. Bakoitzarengan presente dagoen brahmana. Atmanen helburua gauza guztiak barhmanekin elkartzea da, ezagutzaren edo yogaren bitartez. 3. Pertsona bat hiltzean, bere arima ez da hiltzen. Beste gorputz batera joango da. Bizitza zintzoa izan bada, gure arimak bizitza berria izango du beste giza gorputz batean, Izakitik hurbilago. Baina, gure bizitza gaiztoa izan bada, gure arimak zoritxarreko bizitza biziko du gizon edo emakume edo animalia baten gorputzean. Hinduek uste dute arima transmigratu egiten dela gorputzez gorputz, harik era egunen batean brahmanengan itsasten den arte. Hori da bere askapena (moksha), hots, jaiotza, heriotza eta berraragiztapenaren sufrimendutik aldentzea. Nola lortu hori? Baliabideak hauek dira: Erritoak betetzea era arimaren eta absolutuaren arteko identitatea ezagutzea. 4. Karma Giza ekintza orotatik sortzen

den indar ikustezina da. Karma gure ekintzen emaitza ikustezina da. Nolabait, gure egite on eta txarren balantzea. Karmak zuzeneko lotura ezartzen du gorputzaren, gizarteegoeraren eta arimaren ahalmenen artean. Gaur egun inor miserian baldin badago, ez da madarikatua delako. Bere iraganeko izatearen baitan burutu zituen egiteen emaitza delako baizik: orduan ez zen gauza izan eskuetan zituen baliabideak erabiliz mundua gainditzeko. Zentzu honetan, ideologia hinduista oso konformista da gizartean nagusi den ordenarekin. Miserian dagoenak bere patua onartzea beharrezkoa du; berak moldatu baitu hori. Baina, aldi berean, esperantzari bideak irekitzen dizkio. Izan ere, gure patua (irudimenezkoa) alda genezake, behar diren merezimenduak eginez gero. 5. Dharma da munduko ordenari eusten dion legea. Orekan dagoen unibertsoaren harmonia da. Jainkoek dharmaren bitartez zaintzen zuten ordena unibertsala. Bakoitza bere kastaren arabera bizitzeko agintzen duen ordena partikularra da ordena hori, barneko lege bat balitz bezala. 6. Yogaren helburua pertsonaren arima Brahmanekin, absolutuarekin, bat egitea da. Hori lortzeko gorputzaren eta arnasketaren kontrola funtsezkoa da. Bakoitza bere buruaren jabe izatea.

DBH 3 4 Hinduismoa

Hinduismoa  

Hinduismoari buruzko hainbat datu eta hausnarketa