Page 1

HEZUR-SISTEMA

1. SARRERA Eskeleto-sistema hezurrek osatzen dute.Gizaki helduaren sistema eskeletikoa hezur ugariz osatuta dago, 209 hain zuzen ere. Bi multzotan sailkatzen dira : eskeleto axiala eta eskeleto apendikularra. Eskeleto axialaren parte dira:   

Garezurra: Garezurraren eginkizuna entzefaloa babestea da. Bizkarrezurra: Ornoak deritzen hezurrek osatzen dute. Bizkarrezurra gorputzaren euskarri nagusia da. Toraxa: Saihets-hezurrek osatzen dute.Gorputzaren aurrealdean saihets-hezurrak, bularrezurrari lotzen zaizkio eta atzealdean,bizkarrezurrari. Guzti hauek, bihotzaren eta biriken babestokia osatzen dute.

Eskeleto apendikularraren parte dira:  

Goiko gorputz-adarrak: Besoak dira gorputzaren goi-parteko luzakinak. Besoen eta eskeleto axialaren arteko lotuneari sorbaldagerria esaten zaio. Beheko gorputz-adarrak: Hankak dira gorputzaren behe-parteko luzakinak. Hanken eta eskeleto axialaren arteko lotuneari pelbisgerria esaten zaio.

Hezurrak hezur-ehunez eratutako egiturak dira.Hezur-ehuna ehun konektibo mota bat da. 2. HEZUR- EHUNA 

Osagaiak:

 Zelulak: Hiru motatakoak izan daitezke: o OSTEOBLASTOAK: Zelula gazteak dira. Kolagenozko zuntzak sintetizatzen dituzte. o OSTEOZITOAK: Zelula helduak dira. Zelularteko gaiez inguraturik gelditu diren osteoblastoak dira. Bere funtzioa zelularteko gaia mantentzea da. o OSTEOKLASTOAK: Zelula erraldoiak dira. Zelularteko gai kaltzifikatua birzurgatzen dute hezurraren berriztapen prozesuetan. 63


 Zuntzak: Zelularteko gaiaren zati organikoa osatzen dute,%35-eko proportzioan aurkitzen dira. Iraupena eta elastikotasuna ematen diote hezurrari.  Zelularteko gaia: Kaltzio gatzek (karbonatoaek, fosfatoek, fluoruroek) osatzen dute zelularteko gaiaren zati inorganikoa.%65-eko proportzioan aurkitzen dira. Gogortasuna ematen diote hezurrari. Osagai organiko eta inorganikoen proportzio hauek adinarekin aldatzen dira: gazteetan zati organikoaren proportzioa %35 baino handiagoa da eta beraz zati inorganikoaren %65 baino txikiagoa, nagusietan edo zaharretan alderantziz berriz. 

Sailkapena: Bi hezur- ehun mota daude:

o Hezur-ehun trinkoa o Hezur-ehun harroa

Hezur-ehun trinkoa Zelularteko gaia hezur-matrizea deitzen da. Hezur-matrizea xafla konzentrikotan eratzen da. Xafla hauek kanal batzuk inguratzen dituzte (Havers-en kanalak); kanal hauetatik zehar odol –basoak eta nerbioak iristen dira hezurrera. Havers-en kanalak, zeharkako kanal batzuen bidez (Volkmann-en kanalak) komunikatuak daude.Zilindro bakoitzari Haversem sistema edo osteona deritzo.

Hezur-ehun harroa Hezur-ehun mota honetan, hutsuneak agertzen dira. Hutsune hauek hezur-muin gorriak betetzen ditu. Hezur-muin gorriak funtzio hematopoietikoa du, odoleko eritrozitoak hemen eratzen bait dira.

Oro har, hezur guztietan aurkitzen ditugu hezur-ehun mota hauek.Adibidez, hezur luzeen diafisian hezur trinkoa agertzen da eta epifisian hezur harroa. Hezur labur eta zapaletan (koxalean,eskapulan, bularrezurra, saihetsezurrak..) barrualdean hezur-ehun harroa aurkitzen da. Bere zelulek behar dituzten substantziak PERIOSTIO-tik (konektiboehunezko geruza bat) heltzen zaizkie .Mintz konektibo honek hezur guztia biltzen du. Honetatik hezur barnerantz,odol-hodiak sartzen dira hezurra elikatzeko eta nerbio ugari ditu. Geruza honek,hezurren hausturak sendatzeko garrantzi handia du.Giltzaduretan eta epifisietan, periostioaren ordez ehun kartilaginosoa agertzen da.

64


3. HEZURREN FUNTZIOAK     

Gorputzaren euskarria dira, organismoaren sostengu baitira,eta gorputzaren armazoi dira. Hainbat organo babesten dituzte ( entzefaloa, bizkarrrezur muina, bihotza, birikak…) Kaltzio biltegi dira. Kaltzio hori organismoak behar duenean odolera aska daiteke. Mugimenduaren oinarri mekanikoak dira. Funtzio hematopoietikoa betetzen dute hezur-muin gorrian.

4. HEZURREN SAILKAPENA Itxuraren arabera, hezurrak honelakoak izan daitezke: 

Hezur luzeak: Hauen luzera lodiera baino handiagoa da. Forma luzea eta zilindrikoa dute. Euste eta mugimendu-funtzioak betetzen dituzte.Gorputz adarretakoak ( tibia, izterrezurra..) Hezur hauek hiru atal nagusitan bana daitzeke:  Diafisia: erdiko atal zilindrikoari deritzo. Barnean hezur-muin horia dago.  Metafisia: diafisiaren eta hezur-buruen artean kokatzen den egiturari deritzo.  Epifisia: hezurren muturreko zatiak dira. Barnean, hezur-ehun harroa dago, eta hantxe muin gorria. Muin horretan odol-zelulak sortzen dira.

65




Hezur lauak: Xafla-forma dute, eta kurbatuak edo lauak dira. Babes-funtzioa izaten dute. Bi geruza trinkoz eta hauen artean kokatzen den hezur-ehun harroazko geruza mehe bat osatuta daude. Hauen artean ondorengoak ditugu: garezurrak, eskapulak..



Hezur laburrak: Geruza gogor batez inguratutako hezur-ehunaren harroaz eratuta daude.Luze-zabaleko neurriak berdintsuak izaten dira.

66




Hezur pneumatikoak: Barnealdean barrunbeak dituzte eta hauek mukosaz inguratuta daude: Hauen artean, garezurran agertzen diren hezur batzuk daude. Barnealdean sinuak dituzte: maxilarra,etmoide , frontala eta esfenoidea esaterako.



Hezur irregularrak: Aurreko taldeetan sartu ezineko hezurrak dira, ornoak esaterako.

67


5. GIZA ESKELETOA 5.1 Buru-hezurtza: Burmuina babesteko kutxa bat eratzen dute.Hauetako batzuk bakunak dira eta erdialdean kokatuta daude; eta beste batzuk bikoitza dira eta aldamenetan daude. a) Garezurra: Garezurra eratzen duten hezurrak honako hauek dira: Bakunak:  Hezur frontala: Kopeta eta betzuloen goialdea eratzen du.  Esfenoide hezurra: Garezurra azpitik ixten du.  Okzipitala edo garondo-hezurra: Bizkarreko muina irteteko zulo handi bat du. Bikoitzak:  Hezur parietalak: Garezurra goialdetik ixten dute.  Tenporala edo loki hezurra: Belarri-organoak daude bertan.

68


Esfenoide hezurra

b) Aurpegiko-hezurrak: Aurpegia eratzen dituzten hezurrak hauexek dira:  Etmoide hezurra: Sudur zuloen ondoan dago kokatuta.  Malko-hezurrak: betzuloen beheko aldean daude.  Masailezurra: Goiko baraila eratzen du. Goiko hortz-hagin guztiak bertan kokatzen dira.  Bomer hezurra: sudurraren erdiko trenkada eratzen du.  Sudurraren hezur propioak.  Baraila: Beheko hortz-hagin guztiak bertan daude.  Hezur zigomatikoa: Masailezurrarekin batera goiko baraila eratzen du.

69


Garezurreko hezurren artean joskurak agertzen dira eta hauek dira garrantzitsuenak:   

Joskura koronala : Hezur frontalen eta parietalen artean dago. Joskura sagitala: Hezur parietalen artean. Joskura lanbdoideoa: Okzipitalen eta bi hezur parietalen artean.

Jaiotzean hezurrak ez daude elkarrekin lotuta eta garapenean zehar lotuz joango dira. Beraz, haurrengan mintz-espazioak agertzen dira buruko hezurren artean, fontanela deritze hauei eta hauek dira nabarienak.  

Fontanela bregmatikoa: Fontanela handia ere esaten zaio. Joskura sagitalaren aurreko muturrean dago. Fontanela lanbdoideoa: Fontanela txikia. Hezur parietalen eta okzipitalaren artean dago.

5. 2. Gorputz-enborra: a) Bizkarrezurra: Orno izeneko hogeita hamahiru hezur txikiz osaturik dago, eta hauek elkarren artean ehun kartilaginosoz aldenduta daude ( ornoarteko diskoak). Edozein ornotan atal hauek bereizten dira: aurrealdean gorputz bat, atzealdean orno-zulo bat eta hiru apofisi.

70


Bost aldetan banatzen da bizkarrezurra: 

Lepoaldea: Lepoa eratzen du. Zazpi lepo-ornoz edo orno zerbikalez osaturik dago.

Bizkarraldea: Bizkarrean kokaturik daude hamabi bizkar-ornoz edo orno torazikoz. Bakoitzetik bi saihetsezur irteten dira, aurretik bularrezurrarekin lotzen dira, bular-kaiola eratuz.

Gerrialdea: Giltzurrunaldean kokaturik eta bost gerri-ornoz edo orno lunbarrez osatuta dago.

Errainaldea: Bost ornoz eraturik dago,errainezurra (sakroa) izeneko hezur bakar batean. Honek triangelua itxura dauka.

Uzkornoaldea: Lau orno txikiz eraturik dago eta hezur bakar bat eratzen dute uzkornoa (kokzixa).

71


b) Saihetsezurrak: Lehenengo zazpi bikoteak bularrezurrarekin lotzen dira eta egiazko saihetsezurrak direla esaten da. Hurrengo hiru bikoteak kartilago baten bidez lotzen dira eta saihetsezur aizunak deritze. Gelditzen diren bi bikoteak oso laburrak dira eta aske daude, hots ,ez daude lotuta ez bularrezurrari eta ez euren artean ere, eta saihetsezur lokak dira. Bizkarrezurrarekin batera bular-kaiola eratzen dute.

72


c) Bularrezurra edo esternoia

5. 3. Gorputz-adarrak a) Goiko gorputz-adarra. Honako hezurrez daude osatuta: Sorbalda-gerria: Eskapulak edo omoplatoak eta klabikulak eratzen dute. Besoa: Humeroa Besaurrea: Kubitua eta erradioa. Eskua: Karpoa,metakarpoa eta falangeak

73




Sorbalda-gerria: Adar bakoitzean klabikulaz eta eskapula edo omoplatoaz dago osatuta. Klabikula S itxura duen hezur luze bat. Eskapula laua da, triangelu itxurakoa.



Besoa: Honen hezur bakarra humeroa da.

74




Besaurrea: Hemen bi hezur daude: Kubitua eta erradioa. Kubitua garatuagoa dago ukondoan eta erradioa berriz, eskumuturrean. Erpuruaren aldean erradioa dago. Kubituak ukondoan gako itxurako irtengune bat du.



Eskua: Eskuko hezurtzak hiru atal ditu: karpoa (eskumuturra), metakarpoa eta falangeak. Karpoak zortzi hezur ditu: eskafoidea, semilunarra, piramidala, pisiformea, trapezioa, trapezoidea, handia eta gakohezurra. Metakarpoak hatz bakoitzarentzat hezur metakarpiano bat du. Hatzak hiru falangez daude eratua; hala ere,erpurua salbuespena da bi hezur baititu.

75


b) Beheko gorputz-adarra. Honako hezur hauek eratzen dituzte: Sabel-gerria edo pelbis-gerria: Koxalek osatzen dute. Izterra: Femurra edo izterrezurra eta errotula. Zangoa: Tibia eta peronea. Oina: Tartsoa,metatartsoa eta falangeak.

76




Sabel-gerria:

Koxalek osatzen dute eta koxal bakoitza, berriz,hiru hezurrak: ilionak, iskionak, eta pubisak. Sabel-gerriak itxura ezberdina dauka emakumeengan eta gizonengan.



Izterra:

Femurra edo izterrezurra dago eta gorputzeko hezur luzeena da. Goikaldetik buru bat dauka, koxalarekin lotuz .

77




Zangoa:

Bi hezur ditugu,tibia eta peronea. Tibia lodiagoa da, trianguluprisma itxurakoa. Belaunaren aurrealdean disko itxurako hezur bat, belaunezurra edo errotula dago.



Oina:

Eskuak bezala, hiru atal ditu:tartsoa (orkatila) ,metatartsoa eta falangeak. Tartsoak zazpi hezur ditu: kalkaneoa, astragaloa, nabikularra edo eskafoidea, kuboidea eta hiru kuneiformeak. Behatz bakoitza hiru falangez osaturik dago,behatz lodia izan ezik, honek bi besterik ez baitu.

78


6. ARTIKULAZIOAK Artikulazioak hezurren arteko loturak dira. Egiten dituzten mugimenduaren arabera sailka daitezke: Artikulazio finkoak ( sinartrosia) Artikulazio erdifinkoak (anfiartrosia) Artikulazio mugikorrak (sinobialak edo diartrosia)



Artikulazio finkoak ( sinartrosia):

Ez dute uzten hezurrak elkarren artean mugitzea. Giltzadura horietan, hezurrak ertzetik daude elkarri lotuta, puzzle baten atalak bezala, eta horri esker,lotura sendo-sendoa da. Adibide gisa, garezurreko hezurrak, hezur koxalaren loturak (iliona, iskiona eta pubisa).

79




Artikulazio erdifinkoak ( anfiartrosia):

Hezurrak sendo-sendo lotzen dituzte, baina mugimendu txiki bat egiten uzten dute.Elkarri lotutako hezurren artean,kartilagoak daude, giltzadura sendotzeko. Adibidez, mota horretakoak dira ornoen giltzadurak. Ornoen artean ornoarteko diskoak daude; hau da, ornoak pixka bat makurtzeko aukera ematen duten kartilagoak. Baita ere pubiseko sinfisia

80




Artikulazio mugikorrak ( sinobiala edo diartrosia ):

Giltzadura mota hori osatzen duten hezurren artean era askotako mugimenduak egin daitezke. Hezurrek ez dute zuzenean elkar ukitzen,haien muturrak kartilagozko giltzadura-kapsula batez estalita daudelako. Kapsula horietatik lotailuak ( hezurrak elkar lotzen dituen zuntzezko ehun konektibozko egiturak) ateratzen dira,hezurrak elkarri lotzeko eta ez bereizteko. Hezurren artean, gainera, likido sinobiala esaten zaio, eta isurkari lubrifikatzaile eta moteltzailea da, hezurren arteko marruskadura arintzeko. Esaterako, ukondoa, sorbalda eta belauna giltzadura mugikorrak dira.

81


7. HEZUR SISTEMAREN FISIOLOGIA 7.1 Hezurren birmoldaketa

Hezurren berritze-prozesua da. Urtean gure gorputzeko hezurtzaren %5-10a disolbatu eta berriagatik ordezkatzen da. Horrela, eskeletoaren itxura aldatu egin daiteke, pertsonak duen bizimoduaren arabera. Adibidez: pisu handiak eutsi eta jasotzen dituzten hezurrak loditu egiten dira. Pompeyako indusketan arkeologoak gai izan ziren arkeroak identifikatzeko, ezker eta eskuineko besoen hezurrek lodiera ezberdina zutelako.

Birmoldaketa prozesuan, hezurra zahartu eta hauskor bihurtzen den heinean berriztu egiten da. Birmoldaketa hori, osteoklasto (hezurra deusezten duten zelulak) eta osteoblastoen (hezurra eratzen duten zelulak) koordinazioz gertatzen da: osteoklastoek azido eta entzimak jariatzen dituzte hezurraren matriz gogorra disolbatzeko. Prozesu horri desosifikazioa deritzo. Taldeka osteoklastoaek hezurrean erreten edo kanal batzuk eratzen dituzte. Erreten horietan kapilar eta osteoblastoak heltzen dira. Osteoblastoek erreten hori bete egiten dute zelula arteko gai edo matriz berria sortuz (kolagenoa eta kaltzio gatzak). Kaltzio gatzen eraginez zelula arteko gaia edo matriza gogortzen denean osteoblastoak matriz gogorrean barneratuta geratzen dira osteozito bihurtuz. Prozesu horri osteogenesia edo osifikazio prozesua deritzo. Hezurtza sendotuz joaten da jaiotzen garenetik eta 35 urte inguru egin arte. Adin horretatik aurrera osteoklastoen ekintza osteoblastoena baino garrantzitsuagoa da eta, beraz, birmoldaketa prozesua moteldu egiten da eta hezurtzaren galera naturala hasten da (hezurrak ahuldu eta arindu egiten dira, hau da, dentsitate edo masa oseoa gutxitu egiten da, eta ondorioz, hauskorrago bihurtzen da).

7.2 Hezurren hazkundea

Hezurtza organo bizia da, hazi eta elikatu egiten da, batez ere, haurtzaroan. Hezur gehienak kartilagotik eratortzen dira. Osifikazioa, kartilago gogortu eta hezur bihurtzeko prozesua da (kaltzio gatzen pilaketagatik9. Hezurrak ez dira zeharo osifikatzen hazkuntza oseoa bukatu arte ( gutxi gorabehera 17-20 urte).

Hezur luzeen lodierako eta luzerako haziera edo hazkuntza aztertuko ditugu:

82


a) Hezur luzeen luzerazko hazkuntza: Ume eta gazteen hezurretan gertatzen da. Horretarako, epifisi eta diafisiaren arteko plaka epifisiarioa (kartilaginosoa) ezinbestekoa da. Lehenengo, plaka epifisiarioa osatzen duen kartilagoa luzatzen da, epifisitik diafisi aldera ( zatiketa zelularrez, kondrozito berriak sortzen dira, gero horiek handitu). Gero, luzatutako kartilagoaren kondrozitoak hil eta kartilagoa osifikatu egiten da (osteoblastoen eraginez hezur bihurtu) hezurra luzatuz. Sortutako hezur berriaren atalari metafisia deritzo. Gutxi gorabehera 20 urtera iristean plaka epifisiario guztia osifikatu edo hezurtzen da eta ondorioz, luzerako hazkuntza gelditu egiten da. Diafisiak eta epifisiak bat egiten dute. Nerabezaroan plaka epifisiarioa hondatzen bada (min hartuta edo), hezurra motzago gera daiteke.

83


b) Hezur luzeen lodierako hazkuntza: Hau luzerako hazierarekin batera gertatzen da. Geruza berriak erantsiz hezurra lodituz doa.Hau periostioak egiten du barnekaldetik hezurtzen denean..Prozesu hau ematen den heinean kanpokalderantz hazten da, neurri berbera mantenduz. Baina holan bakarrik izango balitz hezurrak geroz eta gehiago pisatuko luke higidura zailagoa izanik, hau gerta ez dadin muin horiak osteoklasto izeneko zelula batzuk ditu, hezurra barnetik “jaten� dutenak, pisua mantenduz.

84


8. HEZUR SISTEMAREKIN ERLAZIONATURIKO OHITURA ONAK Hezurren eta giltzduren egoera onari eusteko, komeni da zenbait aztura hartzea: 

Aldian behin ariketa fisikoa egitea. Ariketa fisikoak ederki estimulatzen ditu giharrak eta giltzadurak, eta lotailuak sendotu eta elastikotasuna ematen die. Dena dela, kirola egokiro egiten ez bada, lesio larriak eragin ditzake; distentsioak eta hausturak, esaterako. Ariketa hasteko, garrantzitsua da pixkana berotzea, bai eta prestaketa-prozesuari jarraitzea ere. Pixkanaka-pixkanaka hasi edozein kirol edo ariketa fisiko egiten, hau da, aurrez beroketa egin muskuluek odola ongi jaso, eta susper daitezen.Horrela lesioak agertzea zailagoa izango da.

Dieta orekatua izatea. Kaltzioak, fosforoak eta D bitaminak hezurren osasunari eusten laguntzen dute. Elikadura bizitza osoan da garrantzitsua, eta are gehiago haurtzaroan eta nerabezaroan, garai horietan hazten baitira hezurrrak. Bestealde, gizentasuna oso kaltegarria da, eskeletoa zama handiegiaren mende baitago, eta horrek egoki funtzionatzea eragozten baitu. Esnea eta esnekiak egunero hartzea komeni da, hezurren hazkunde normala izan dadin eta osteoporosia ager ez dadin.

Oinetakoa egokiak jartzea. Oinak gorputzeko atalik garrantzitsuenetakoak izan arren, orokorrean ez ditugu behar bezala zaintzen. Oinetako ezegokiak erabiltzeak juanikoteak, behatzen deformazioa, handituak, kailuak eta bizkarrezurreko, belauneko eta orkatiletako arazoak ekar ditzake, besteak beste. Takoi altuko zapatek, adibidez,oinazpia eta behatzak deformatu egin ditzakete; punta zorrotzeko oinetakoek behatzak estutu eta desorekatu egiten dituzte, eta juanikoteak sortzea eragin dezakete.

Jarrera egokiak hartzea. Objektu bat lurretik jasotzeko moduak ,esertzeko moduak, lo egitekoak, oinez ibiltzekoak edo zutik egotekoak, askotariko eraginak izan ditzakete gure bizkarrezurrean, bai eta deformazio eta arazo larriak eragin ere.

Bizkarrean pisu handiegirik ez hartzea. Bizkar-zorroak zama handiegi erabiltzearen ondorioz, bizkarra okertu egiten da, eta denborarekin, mina eragin dezake, bai eta kalte sendaezinak ere.Beraz, ez dugu bizkarrean pisu handirik eraman behar. Ez da komeni zorrorik eta poltsarik erabiltzea.

85


MUSKULU-SISTEMA SARRERA Muskulu-sistema muskuluek edo giharrek osatzen dute. Giza eskeletoak 650 giharretik gora ditu. Gihar horien pisua giza gorputzaren pisuaren %35-40 dira. Muskuluek ehun muskularrez osaturik daude.

EHUN MUSKULARRA 

Funtzioa:

Muskuluak eratzen ditu. Gorputzaren atal ezberdinaren mugimendua eragiten dituen ehuna da. 

Osagaiak:  Zelulak: Muskulu-zuntz deitzen dira. Zelula hauen mintza sarkolema deitzen da eta bere zitoplasma, sarkoplasma..Sarkoplasman, egitura batzuk (miozuntzexkak) aurkitzen dira. Muskulu-zuntz bakoitzak milaka miozuntzexkak ditu, aktinazko 3000 bat harizpi eta miosinazko 1500 bat harizpi. Hari lodiak miosinazkoak dira eta meheak, aldiz aktinazkoak. Muskulu-zuntzen uzkurtzeko gaitasuna, miozuntzexketan oinarritzen da.

Sailkapena: Hiru muskulu-ehun mota daude: o Muskulu-ehun leuna o Muskulu-ehun zerrendatua edo eskeletikoa o Bihotzeko muskulu-ehuna

Muskulu-ehun leuna Muskulu-zuntzak fusiformeak ( luzexkak eta muturrak estuak ) dira. Nukleo bakarra dute erdialdean. Muskulu-ehun leuna ez dago nahitako kontrolpean menpe, hots, ezin dugu nahi dugunean mugitu, hau da, nerbio-sistema autonomoaren bidez kontrolatuta dago . Zelulak geldiro uzkurtzen dira. Sarkoplasmak mikroskopio optikoz ikusten ez diren miozuntzexkak ditu, hemendik datorkio izena. Uhin peristaltikoak edo uzkurdurak erritmikoak egiten dituzte bai digestio hodiaren paretetan, odol basoetan, maskurian,umetokiko paretetan….Mugimendu hauek hodietatik pasatzen diren produktu eta zelulak igarotzen errazten du.

86


Muskulu-ehun zerrendatua edo eskeletikoa Ornodunen muskuluak eratzen ditu. Hezurtzaren mugimenduetaz arduratzen da. Muskulu-zuntzek nukleo bat baino gehiago dituzte. Sarkoplasman mitokondria ugari agertzen dira. Zelulak arin eta nahita uzkurtzen dira. Mikroskopio optikoekin aktina eta miosina banda argi eta ilunak txandakatuz nola dauden kokatuta ikusten da. Itxura honegatik datorkio “ zerrendatu� izena. Muskulu-ehun zerrendatuaren antolakuntza Miozuntzexkek alde argi edo ilunagoak dituzte. Alde argiek aktinazko harizpiak soilik dituzte eta, I eremua deritzogu. Alde ilunak bestetik, aktina eta miosinazko zuntzexkak ditu eta A eremua deitzen zaio. A eremuaren erdialdean alde argiago bat agertzen da, H eremua (bertan soilik miosinazko hariak agertzen dira). H eremuaren erdialdean M guneak agertzen dira eta hor miosinazko filamentuak lotzen dira. Miosinazko harizpietan aktinazko harizpietara abiatzen diren proiekzioak daude. Egitura horiei zubi gurutzatuak deitzen zaie.Aktinazko harizpien eta zubi gurutzatu horien arteko elkarrekintzaren ondorioz, miozuntzexken uzkurdura gertatzen da. Aktinazko harizpiak Z deritzen diskoei atxikita daude. Z disko horiek miosina eta aktina ez diren beste proteina-mota batzuez osaturik daude. Bi Z diskoren artean dagoen miozuntzexkaren atalak sarkomera izena du. Makroskopikoki, muskulu-zuntza endomisio izeneko ehun konektiboz estaltzen da. Muskulu-zuntz batzuk elkartu egiten dira eta perimisio izeneko ehun konektiboz estaltzen dira.Muskulu-zuntz multzo batzuk elkartu egiten dira muskulua osatuz. Muskulua epimisio deritzon ehun konektiboz ere estaltzen da. Zorro konektibo guztiek elkartu egiten dira eta tendoiak eratzen dituzte.

Bihotzeko muskulu-ehuna Zelula labur eta adarkatuz osatuta dago. Elkarren artean lotzen dira, uzkurketa batera egiteko. Zelulak nukleo bakarrekoak dira. Zuntz zerrendatuz eratuta dago.Uzkurdura azkarra eta nahigabekoa da. Bihotzeko pareta eta bihotzaren ondoko odol-baso handietan aurkitzen da muskulu berezi hau.

87


MUSKULUEN FUNTZIOAK  Giza gorputzaren mugimendua muskuluen ekintzaren ondorio da.  Mimika edo aurpegiaren keinuak ahalbidetzen dituzte.  Odolaren zirkulazioan hartzen dute parte, bai bihotz-muskuluaren uzkurduren bitartez, bai odola bihotzeraino daramaten benak sakatuz. MUSKULUEN SAILKAPENA Muskuluak itxuraren eta funtzioaren arabera sailkatzen dira. Muskuluak, itxura askotakoak diren arren, lau mota nagusitakoak ditugu:    

Eraztun forrmakoak: Uzki-esfinterra, esaterako. Orbikularrak: Zirkuluerdi formakoak. Betzuloak eta abar. Lauak: Xafla formakoak. Burukoak eta enborrekoak. Fusiformeak: Lodiagoak erdikaldean eta luzeagoak muturretan. Muskulu mota hau gorputzadarretan da ugaria.

88


Eta funtzioaren arabera honako hauek ditugu:  Abduktoreak eta aduktoreak ( adar bat gorputz-ardatzetik urrundu edo hartara hurbiltzen dutenak).  Pronatzailea eta supinatzailea ( adar bat biratzen dutenak).  Jasotzaileak eta beheratzaileak ( gorputzeko atal bat jaso edo beheratzen dutenak).  Tolestaileak eta hedatzaileak ( adar baten bi atal hurbildu edo bereizten dituztenak). GIZA MUSKULATURA

AURPEGIKO MUSKULUAK Betazalen inguruan: 

Betazaletako muskulu orbikularra: hau orbita okularraren aurrean aurkitzen da, eta eraztun itxura du. Begiko “muskulu esfinterra” ere deritzo.

Sudurrean: 

Sudurreko dilatadorea: Muskulu txikia da. Muskuluaren funtzioa sudurreko leihoa dilatzea da.

89


Aho eta ezpain inguruan: 

Ezpainetako orbikularra: Ahoa inguratzen duen muskulu esfinterra da, elipse itxurakoa. Funtzio nagusitzat ezpainen irekiera eta ixtea du.

Risorioa: Aurgiaren alde banatan aurkitzen da, txikia da eta triangelu itxura dauka. Bere funtzioa ezpain ertza atzera eragitean datza, irribarrea sortaraziz.

Maseteroa: Murtxikatzeko dauzkagun muskulu taldearen parte da.

LEPOKO MUSKULUAK

Esternokleidomastoideoa: bularrezurretik (esterno-) eta larakotik(klabikulatik) (-kleido-) loki hezurraren apofisi mastoideora (mastoideoa) doa. Muskulu honen uzkurdurak burua alde batera eta bestera mugiarazten du

90


ENBORREKO MUSKULUAK

BIZKARRA 

Trapezioa:

Enborraren eta lepoaren atzealdean kokaturiko muskulua da.



Bizkarraldeko muskulu zabala:

Besoaren ostean aurkitzen da. Enborreko muskulurik handiena da.

91


BULARRALDEA

Bularraldeko muskulu handia:

Bularraldeko muskulu handia toraxaren gainean aurkitzen dena da.

Aurreko muskulu zerraduna:

Sorbalda hezurrera finkatzen du, biraraziz eta jaitsaraziz.

ABDOMENA

Abdomeneko muskulu zuzena:

Erraiei bere lekuan eusten die eta toraxa pelbisera hurbilarazten du.

92




Abdomeneko muskulu laprana:

Esternoitik saihetsezurretara doan muskulua da. Sahietshezurrak jetsiarazten eta toraxa tolesten du.



Psoas muskulua:

Muskulu luze bat da, potente eta nahiko espezifikoa dena flexiozko mugimenduetan. Orno lunbarraren alboko aurpegietan aurkitzen da eta baita zati iliakoan ere aurkitzen da.

93


3. Adarkaduretako muskuluak

GOIKO GORPUTZ ADARREKO MUSKULUAK Goiko gorputz adarra hiru ataletan banatzen da eta bakoitzean muskulu ezberdinak ikusten dira:

SORBALDA 

Deltoide muskulua: Besoaren mugimenduak mugatzen ditu, besoak jasotzen lagunduz.

BESOA 

Besoko bizeps muskulua:

Aurreko aurpegian kokatzen da.

94




Besoko trizeps muskulua:

Atzeko aurpegian kokatzen da.

BESAURREA

Besaurreari dagokionez, hemen eskuaren mugimenduaz arduratzen diren giharrak daude, esku eta hatzamarren hezurren luzapen, errotazio eta uzkurtzea eragiten dutenak (falangeak, eskafoideak‌mugiarazten dituztenak).

95


96


BEHEKO GORPUTZ- ADARREKO MUSKULUAK

Beheko gorputz-adarretako muskuluak hiru talde nagusitan banatzen dira:

GLUTEOA 

Ipurmasaileko muskulu handia:

Gure bipedismoaren eta tente egotearen eragile nagusia da, eta horregatik gara beste animali handiago batzuk baino altuagoak.

IZTERRA

AURREKO AURPEGIA: 

Kuadrizeps femorala:

Gorputzeko bolumen handiena duen giharra da, eta maseteroaren ondoren indartsuena. Gihar honek gure pisua eutsi eta ibili, korrika egin edo esertzea eragiten du. Bere izena lau atal dituelako da, eta horien baturari deitzen zaio kuadrizepsa .

97


Sartorioa:

Gorputzeko giharrik luzeena da, eta diagonalean berna gurutzatzen duen zinta itxura du.Zangoak gurutzatzekoa erabiltzen da.

ATZEKO AURPEGIA 

Muskulu semitendinosoa:

Gihar mugatzailea da, izter eta zangoaren mugimenduak mugatzen dituena. 

Muskulu semimembranosoa:

Gihar honek, berriz, aldaka, zango eta izterraren mugimenduak mugatzen ditu. 

Izterreko bizeps muskulua:

Aldaka eta belaunaren mugimenduak mugatzen ditu.

98


ZANGOA Bertan oinen mugimenduaz arduratzen diren giharrak daude. 

Zangoko trĂ­zeps muskulua (gastroknemioa)+ soleoa

Hau femurrean finkatu eta bertatik kalkaneora doa eta hor lotzen da Akiles-en tendoiaren bidez.Azken muskulu hau,oinaren flexioaz arduratzen da (ezinbestekoa oin puntetan ibiltzeko).

99


Giza- gorputzaren muskuluen muskulu orokorrak

100

Hezur eta muskulu sistema  

Giza gorputzeko lokomozio aparatuaren anatomía eta fisiología.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you