Kandido Saseta

Page 23

KK AA NN DD II DD O O SS AA SS EE TT AA

Zenbait izardunei bezala , atzitzarkan2 izarrak burura igo. Apal azaltzen zan. Arrokeririk gabe. Izarrak bere ekintzetan, bere ausardian, arrixku geieneko tokietan, gudari artean eta eriotza milixkatuaz tinko zanean agertzen zituan. Bere jokabidea izan guziak elkar batuta baña diztiratsuagoa zan . Bere izaera izaki argi disdirakorrena. ¡Anai bat baizan guretzat! Jatortasuna zerion gizona. Bere apaltasuna eta gudarienganako maitasuna sarritan azaldu zizkigun. Gernikan pelota partiduak zirala ta, errenkada3 luze bat zegoan, Gudariak geienak. Sarrerak bukatu ziranean gudarin batek ikusi eziñaren zimikoak eraginda naigabea azaltzen bazuan.... an zen beti Saseta. Saseta ber bera izan oi genizuan edeslaria . Berak esango zizkigun pelota partiduko gora bera guziak. ¡Orrelakoxe zen! Gudariei etzion goitik bera begiratuko. Bera agintaritzaz aztu, eta anaitasunaren begi maitekorrenekin zuzenduko zizkion begiak gudariari. ¡Saseta il zaigu! Euzko gudariak .......... aztuko .... Gure biotzeko txoko epelenean gordeko il zaigun anaiaren oroitza. ¡Saseta il zaigu ! Goian bedi ... betiko argiak dizdira bekio. Euzkaldunako gudari bat Eguna. 1937/2/28

2 Atzitu, atzeman. 3 Ilara.

24


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.