Page 1

JOXEMIEL BARANDIARAN HERRI IKASTETXEA ATAUN 2011ko APIRILA

89. alea

2 euro


AURKIBIDEA GURASOEN TXOKOA.................................. 1 ERREPORTAIA..........................................2-6 HITZEKIN JOLASEAN.........................7-35 BERRIAK................................................36-39 BAT ETA BESTE....................................... 40 DENBORA-PASAK................................41-47 LEHIAKETA...............................................48

Eguzki Berri 89.

1


Joxemiel Barandiaran H.I

GURASOEN TXOKOA

Gurasook: Idatzi honen bidez Guraso Elkartekook gure ekintzen eta beste hainbat oharren berri eman nahi dizuegu. Hasteko, azkenaldian egindakoak aipatuko dizkizuegu: - Trebakuntza ikastaroa: zortzi lagunek egin dugu, bost irakasle eta hiru guraso hain zuzen. - Talo-jana: 90en bat heldu eta ume elkartu ginen eta giro onean pasa genuen arratsalde gaua. - Apirilaren 7an ez ohiko batzarra ospatu genuen, partaidetza aldetik oso eskasa; %18 ingurukoa, 120 gurasotatik 22 etorri baikinen, horietatik 10 Guraso Elkartekoak. Eskerrik asko etorri zinetenoi. Esan nahi genuke bilera horretako gaiak, gure ustez, denon interesekoak zirela eta jende gehiagok parte hartzea espero genuela. Ea, bada, aurrerantzean denon artean parte hartze handiagoa lortzen dugun. Hauek dira datorren hilabeteetan egingo ditugun ekintzak: - Maiatzaren 19an Nerea Mendizabalen hitzaldia izango da. Gaia aurreraxeago jakinaraziko zaizue. - Ekainaren

1ean

Amaia

Vazquezen

sexualitateari

buruz

hitzaldia emango du. - Ekainean mugikortasunaren festa ospatuko dugu. Aipatutako ekintzak ea zuen gustukoak diren eta animatzen zareten! Besterik gabe, jaso ezazue gure agurra. GURASO ELKARTEA

Eguzki Berri 89.

1


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

BILBORA IRTEERA Otsailaren 18an Bilbora txango polita egin genuen gure eskolako 3, 4, 5 eta 6. mailakoek. Horrelakoetan, ohikoa dugun bezala, ikasle gehienok eskolara joateko baino ilusio handiagoz jaiki ginen. Honelako gauzak jaso ditugu egun horri buruz:

“ Ostiral goizean esnatu nintzenean Doraemon ikusi eta pozik jantzi nintzen amonaren etxera joan aurretik. Han gure amona, beti bezala, gosaria prestatzen ari zen” “Ostiral goizean, sukaldetik zetorren usain gozo batek esnatu ninduen. Txangoa nuela gogoratu eta bizkor jantzi nintzen autobusak ez alde egiteko. Motxila ere prestatu nuen, barruan gauza hauek sartuz: bokata, ura, hamaiketakoa…”. Eskolara iritsitakoan 3, 4, 5 eta 6. mailakoak elkartu eta laster Bilbo aldera abiatu ginen. Autobusean ederki pasa genuen kantari eta telebista ikusiz. Barre ere gustura egin genuen. Esate baterako, horrelako gauzekin:

“Iristen ari ginela galdetu nion Aimarri: -Non gaude? Eta berak erantzun zidan: - Autobusean, non egongo gara, bada? Eta ni parrez lehertzen hasi nintzen.” Egun horretan, gainera, oso eguraldi ona egin zuen, edozein txango egiteko aproposa. Bilbora heldu bezain pronto Guggenheim museoa bisitatu genuen.

Eguzki Berri 89.

3


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

Barrura sartutakoan, txamarrak eta motxila utzi eta museoan barneratu ginen. Lehendabizi koadro bitxi batzuk ikusi genituen. Gidari lanak egiten zituen neska batek lagundu zigun haiek ulertzen eta marrazteko teknika ezberdinak ere azaldu zizkigun. Denak oso politak ziren, batzuk abstraktoak eta beste batzuk irudi errealagoz egindakoak. Jarraian eskultura erraldoi batzuk erakutsi zizkigun, irudi grekoen tankerakoak, baina askoz handiagoak eta kolore biziagokoak, haiek ez bezala. Eta azaldu zigun egilearen sinadura atzean zutela eta ez aurrean, beste batzuren antzera. Ondoren labirinto izugarri batzuetan ibili ginen batera eta bestera. Gidariak esan zigun kanpora irteteko eta han armiarma eta klabelin bitxi eta koloretsuak irudikatzen zituzten eskulturak ikusteko. Museo bera titanio izeneko plakaz egina dagoela ere esan zigun. Plaka horiek ikutzean konturatu ginen oso material biguna dela titanioa. Bisita bukatzeko guk ere artelan bikainak egin genituen.

Eguzki Berri 89.

4


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

“Guk pertsona arraro bat egin genuen, eredu gisa gure taldekide bat hartuta. Eredua lurrean postura berezian jarri eta perfilatu egin genuen, gero margotu edoa eranskailuz bete. Asier izan zen gure taldeko modeloa eta marraztean praka guztiak errotuladorez zikindu genizkion.�

Ondoren, hamaiketakoa edo bazkaria eginez, Pupi txakurra ikusi genuen. Arte moderno eta garaikideko museoa da Gugenheim museoa eta 1997. urtean inauguratu omen zuten. Eraikuntza bera ere oso modernoa da. Oinez tipi-tapa EITB-ra heldu ginen. Lehenik Radio Euskadi ikusi genuen, ondoren azaldu ziguten nondik bidaltzen diren seinaleak eta, azkenik, Teleberriko platoa ikusi genuen.

Eguzki Berri 89.

5


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

Gero San Mames kanpotik ikusi genuen eta, alboan, non egin behar duten berria ere bai. Bidean gindoazela tranbia ikusi genuen eta ohartu ginen CAF-en egina zela. EITB-tik irtendakoan, Do単a Casilda parkean egon ginen lasai-lasai deskantsatzen, batzuk kartatan, beste batzuk beste zerbaitetan jolasten. Endika ere zaindu egin behar izan genuen, gaixotu egin zelako. Bertan deskantsatu eta ondo pasa genuen. Do単a Casilda parkea Bilboko erdialdean dagoen handiena da eta duela 100 urte baino gehiago omen ditu. Bertan aurki daitezke urmaelak eta ahateak, saskibaloi-kantxak, jolastokiak, lorategiak, arkuak eta abar. Oso polita da. Gero metroa hartu eta autobusa zegoen lekura joan ginen, jarraian eskolara itzultzeko. Autobusean jolasten, kantari eta pozik itzuli ginen. Esan behar dugu irteera polita izan zela eta egun ederra pasa genuela.

4. maila Eguzki Berri 89.

6


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 89.

HITZEKIN JOLASEAN

7


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 89.

HITZEKIN JOLASEAN

8


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 89.

HITZEKIN JOLASEAN

9


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

HH5 Eguzki Berri 89.

10


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Ostegun gizenean eskolako lagunekin jaialdia egin genuen herriko antzokian. Lehenengo eta bigarren mailakoak lehen gizakiz mozorrotu ginen eta beraien bizimodua antzeztu genuen. Batzuk ehiztariak ziren, beste batzuk begiztatzaileak, larrua lantzen zutenak, margolariak, puntak gogortzen zituztenak, txalapartariak eta mamutak.

Eguzki Berri 89.

11


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Gurasoak, aiton-amonak, izeba-osabak‌ joan ziren gu ikustera eta asko gustatu zitzaiela esan ziguten. Guk ederki pasa genuen. Hurrengo egunean, Zegamako eta Lazkauko ikasleak etorri ziren jaialdia ikustera. Hauek ere, maila guztiak lan handia egin genuela esan zuten eta oso gustura egon zirela ikusten.

Inauteria arte, jai izan genuen eskolan eta denetarako denbora izan genuen: Tolosara joateko, etxeko lanak egiteko eta telebista ikusteko‌ Berandu joan ginen ohera eta berandu jeiki ere. GORA INAUTERIAK! !

Eguzki Berri 89.

1.maila A

12


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ESKOLA SUTAN

Egun batean Lazkaoko eskolako sukaldeak sua hartu zuen. Eskola barruan umeak eta andere単oa zeuden. Hauek gailetak egiten ari ziren sukaldean. Lanean ari zirela labeak sua hartu zuen. - Lagundu, lagundu!!!! Sua, sua!!!! - Lasa, lasaitu zaitezte.Suhiltzaileei deituko diet. Suhiltzaileak sagardotegian zeuden andere単oak deitu zienean: - Lagundu!! Eskola suten dago!! - Lasai!! Oraintxe goaz! Suhiltzaileak eskolara iritsi zirenean, eskolako atea ataskatuta zegoen. - Leihotik sartuko gara. - Nik eskailera hartuko dut. Bitartean, haurrak lasaitu egin ziren eta banaka banaka eskailerari esker eskolatik atera ziren. Orduan, sua itzaldu zuten eta poz-pozik jarri ziren haur guztiak. 2. maila

Eguzki Berri 89.

13


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

HONDARTZAN EGUN PASA

Zarauzko

hondartzan

Peru, Eneko

eta

txakurra

jolasean

zeuden. Txakurra

Perurena zen. Baloia hartu eta uretara sartu ziren. -

Pasa baloia! -esan zion.

Txakurra igeri, baloiaren atzetik, urrutiratu zen. Bapatean marrazo bat ikusi zuen eta zaunkaka hasi zen. - Uau, uau, uau! Lagundu!!! Eneko eta Peruri keinu egin zien. Hauek uretako motoak hartu eta txakurra salbatzera joan ziren. Txakurrarengana inguratu zirenean, marrazoa ikusi zuten. Txakurrari soka bota zioten eta honek ahoarekin soka eutsi zuen. Bixkor bixkor

marrazoagandik alde egin zuten eta hondartzara arnasestuka iritsi ziren.

Azkenean dena susto handi batean geratu zen eta orain gertatutakoa poz-pozik kontatzen dute.

2. maila

Eguzki Berri 89.

14


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Egunez egoten da eta beroa ematen du. Zer da?

Espaziora joateko erabiltzen dugun garraioa da. Zer da?

Eguzki sistemako hirugarren planeta da. Zein da?

Zerura begiratzean begietan mina ematen du. Oso horia eta distiratsua da eta argia ematen du. Zer da?

Gauean zerua urdina dagoenean distira ematen dute. Guk txikiak ikusten ditugu baina ez dira txikiak. Zer dira?

Eguzki Berri 89.

15


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Unibertsoan daude, ez dira izarrak eta borobilak dira. Hauetako batean gu bizi gara. Zer dira?

Gorria da, ilargiaren antzekoa da. Basamortu bat dirudi eta eguzki sistemako laugarren planeta da. Zein da?

Eraztunez osatua dago planeta hau eta bere inguruan 18 ilargi ditu. Zein planeta da?

Argi -argia eta bero- beroa. Txiki-txikiak eta izugarrizko dizdira dutenak. Zer dira?

Izarrak, planetak, sateliteak.... Hauek denek, zer osatzen dute?

2. maila

Eguzki Berri 89.

16


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Ipotx bihurtu zen mutikoa Udaberriko egun eguzkitsu batean, Bernardo mutikoa Zoria mendiaren gailurrerantz joan zen. Bernardoren ametsa hori baitzen, Zoria mendira igotzea. Horrela joan zen gure Bernardo mutikoa. Zoria mendiaren erdiraino iritsitakoan, ipotx bat ikusi zuen Bernardok:. - Kaixo!!! Nola duzu izena? - Patxiku dut izena. Eta zuk? - Bernardo- esan zion bibote luzea txirikordatuz. Patxiku eta Bernardo lagunak egin ziren. - Nora hoa bada Bernardo? - Ni Zoria mendia igotzera nator, hori baitut ametsa eta hori egin nahi dut. Eta hi zer habil? - Ni hementxe, paseo bat ematen-eskuan duen makila lurrean kolpatuaz. - Nahi al duk nirekin etorri?-esan zion Bernardok eskua luzatuaz. Ez zuen haserre hartu Patxikuk. Bernardok Patxiku eskuan hartu eta mendian gora abiatu ziren. Biok

kantuanzihoazen...

“Ikusi

mendizaleak, baso eta zelaiak.... “Mendiaren

gailurrean

ziren

konturatzerako. Han Katalin sorgin gaiztoa aspertuta zegoen eguzkia hartzen. Zerbait entzun zuen eta harri pilaren atzean ezkutatu zen.

Eguzki Berri 89.

17


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Bernardo eta Patxiku heldu ziren gailurrera eta hantxe eseri ziren. Parez- pare zuten Aizkorri mendia eta biak txoratuta gelditu ziren. Katalin atzetik, “zast”sustoa emanez. “ Abela kulunga segra ulin kluk” Bernardo, ipotx bihurtu zuen, baina Patxiku ipotxa ez zuen ikusi eta Patxikuk Katalin joandakoan, hitz magikoak esaten hasi zen: - Sukikulin jatxi hagin kafe- esan zuen indartsu. Ez zuen asmatzen baina azken ahaleginean: “Abela kulunga segra ulin kluk”. Bernardo bere tamainara itzuli zen Patxikuk hitz magikoak asmatuta. Biak pozik etxera abiatu ziren. Patxiku mendi erdian utzi eta Bernardo etxera joan zen korrika batean pasatutakoa kontatzera. Handik aurrera beti azaldu izan zen Bernardoren ametsetan Patxiku ipotxa.

3. maila

Eguzki Berri 89.

18


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Baziren behin bi anai-arreba: Maria, 10 urte egin behar zituena eta Eneko, 7 urte zituena. Egun batean kalean agure bat ikusi zuten eta Enekok esan zion Mariari: - Maria, agure horrek beldurra ematen dit. -Arrazoia duzu! Nola izena duen galdetuko diot. Maria agurearengana hurbildu eta esan zion: - Nola duzu izena? - Joxe - erantzun zion agureak.

Eguzki Berri 89.

19


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

- Eta non bizi zara Joxe? - Ez naiz gogoratzen! Maria eta Eneko zeharo harrituta geratu ziren: - Baina Joxe, nola ez zarela gogoratzen non bizi zaren? - Ez ba, hori da arazoa. - Hau oso arraroa da – esan zion Mariak Enekori. - Badakit Maria, amari galdetuko diogu – esan zuen Enekok. Maria, Eneko eta Joxe amarengana abiatu ziren. Heldu zirenean: - Zer duzue? – galdetu zien amak. - Ama, Joxe aurkitu dugu kalean. - Bai, ezagutzen dut Joxe. - Gauza bat ahaztu du Joxek. - Eta zer ahaztu du ba? - Ez da gogoratzen non bizi den! - Joxe, Ubarrietan bizi da, 4B atean. Horrela jakin zuten non bizi zen Joxe, eta etxera lagundu zioten. Joxeren emazteak, hori jakitean, gozokiak eman zizkien. Maria eta Enekok, auzoko haurrei kontatu zieten Joxek zuen arazoa eta handik aurrera kalean aurkitzen zutenean, haurrek lagundu egiten zioten etxera itzultzen. 4.maila

Eguzki Berri 89.

20


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

NESKA GEZURTIA Bazen behin Jana izeneko neskatila polit bat. Egunero gona motzarekin, bota takoidunekin, koilarearekin... ibiltzen zen, oso panpoxa. Ez zuen kirolik egiten txandala eta zapatilak ez janzteagatik, eta gorputz-hezkuntza zuen bakoitzean ere aitzakiaren bat asmatzen zuen ez egiteko. Antton, gorputz-hezkuntzako irakaslea, oso kezkatuta zegoen. Laugarren mailakoekin egoten zenean, ia beti Jana gaixo, buruko minez... egoten zen.

Behin kezkatuta Anttonek galdetu zion: -Jana, etorri hona! Esan iezadazu nola litekeen urte guztian izan ditugun gorputz–hezkuntzetako saioetan gaixo, gripearekin edo tripako minez egotea? -Ez dakit jauna, baina hala gertatzen zait.

Eguzki Berri 89.

21


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

-Mmm...badakit. Gorputz–hezkuntza dugun bakoitzean agendan nota bat ekarri beharko duzu gurasoek sinatuta, bestela parte hartu beharko duzu saioetan. Jana burumakur itzuli zen etxera, eta amak alaba hain triste ikusita galdetu zion: -Zer gertatzen zaizu maitea? -Ama, goazen dendara txandala erostera. -Dituzunak ez al dituzu gustukoak, ba? -Ez, modatik pasata daude. Eta gainera mutilenak dira. -Beno pentsatuko dugu. -Ondo da, ama. Hurrengo egunean Jana eskolara joan zen. Baina ez zen konturatu gorputz-hezkuntza zuela eta gona motza jantzita joan zen eskolara. Hasi zen gorputz-hezkuntzako saioa eta Anttonek galdetu zion Janari: -Gorputz–hezkuntzako saioa egin behar al duzu? -Ez. -Eta gurasoek sinatutako oharra? -Ahaztu egin zait ekartzea, baina sinatu zidaten. -A bai? -Bai. -Beno, ba ekarri ez duzunez zure gurasoei deituko diet egiaztatzeko. Janak barrurako esan zuen: -Harrapatu naute. Anttonek gurasoekin hitz egin ondoren, zigor moduan soinketa gona motzarekin egitea behartu zuen. Eta horrez gain gurasoek hilabete guztia txandalarekin ibiltzea behartu zuen. Hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Ataungo plazan.

4.maila

Eguzki Berri 89.

22


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

MASKOTA BAT DUT Nik hamar urte nituela aita Australiara joan zen lanera eta, itzuli zenean, kaxa bat eman zidan opari gisa. Barruan koala- kume bat zegoen eta aitak maskotatzat ekarri zidala esan zidan. Ni ikaragarri pozik jarri nintzen, oso polita baitzen. Gero animalien liburuan begiratu nuen koalek zer jaten duten eta janariaren bila joan nintzen. Bitartean koalatxoa gure gelako lanparara igo zen. Janaria hartzetik itzuli nintzenean susto handia hartu nuen, baina koala lanparan zegoela ikusi nuen eta janari pixka bat jarri nion ea jaisten zen ikusteko. Laster jaitsi zen nik ekarritako hosto goxoak jatera. Hamar urte geroago, nahiz eta guk ondo zaindu, triste ikusten nuen eta Australiara eramatea erabaki nuen. Goiz batean jaiki eta hegazkinean joan ginen biok. - Beno agur esateko garaia iritsi da, baina hemen zure modukoen artean hobeto egongo zara. Pena handia ematen dit, baina agur. Ondo bizi zaitez. Eta koala handitua bere moduko beste batzuekin jolasten hasi zen pozik.

4.maila

Eguzki Berri 89.

23


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN PERIKOREN ISTORIOA

Bazen behin mendian bizi zen familia bat, XV. mendea zen eta garai hartan erregeak, kondeak, printzeak eta markesak bizi ziren ongi, lur asko zituztenak. Baserritarrak, burdinarekin lan egiten zutenak, soldaduak eta beste lanbide batzuk zituztenak ez ziren hain ongi bizi. Familia hura Jexuxa eta Joakin senar-emazteek, Anttoni izeneko neska txiki batek eta Paskual eta Periko anaiek osatzen zuten, eta artzaintza zuten lanbide. Ahuntzak mendira eramateaz bi anaiak arduratzen ziren. Nahiko arriskutsua zen lan hau, inguru haietan otsoak bizi ziren eta. Neguko egun batean ahuntzak mendian uztera joan ziren, bazkalondoren, arratsaldeko hirurak aldera. Artean eguzkia ezkutatu gabe zegoen, eta hori aprobetxatuz bi anaiak putzu batean bainatu ziren, bi mendi artean zegoen putzu batean hain zuzen. Eta bi anaiak konturatu ez baziren ere, otso talde bat zebilkien atzetik segika. Arratsaldeko zazpiak aldera, etxera zihoazela, gauza ikaragarri bat gertatu zitzaien: otsoek inguratu eta hiru ahuntz hil eta eraman zituzten. Bi anaiak bi ahuntz gaixorekin bakarrik itzuli ziren etxera. Hurrengo egunean, aitak, zeharo haserre, Periko izeneko umea, gazteena zena, herriko nagusiarengana eraman zuen, eta honek Zeferino kondeari eman zion. Zeferino kondeak basoan galdurik bizi zen artzain batengana eraman zuen Periko, eta han utzi zuen artzainarekin. Handik urtebetera artzaina hil egin zen, mutikoari berak zekien guztia erakutsita, eta zazpi urte baino ez zituen Periko bakarrik geratu zen basoaren erdian, kobazulo bat babeslekutzat harturik. Aste batzuk pasa ondoren lagun bat egin zuen: otsokume bat. Otsoko jarri zion izena. Oso lagun handiak egin ziren biak, eta asko ikasi zuten elkarrengandik. Hiruzpalau hilabetera, Zeferino kondea Perikoren bila itzuli zen, baina mutikoa ezkutatuta zegoen basoan. Halako batean, Perikok, Zeferino ikusi eta eraso egin zion, eta borrokan hasi ziren amildegi batetik ez hain urrun. Gorrotoak itsututa, amildegi ertzera gerturatu ziren eta konturatu zirenerako jada berandu zen. Amildegian behera erori ziren biak. 5. maila Eguzki Berri 89.

24


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ZAURITUTAKO TXORIA

Gaur larunbata da, egun normal eta atsegina, baina ustekabeko zerbait gertatzen den horietakoa. Horrelaxe hasi zen larunbat goiza. Nire arreba txikiak esnatu ninduen goizeko 10:30etan eta berriro lokartzen ez nintzenez, gosaltzera jaiki nintzen. Zuku bat hartu, bi ogi xerra xigortu esnearekin eta dutxara joan nintzen. Dutxatu eta nire lagun Maitanek hots egin zidan kalera ateratzeko. Zubian gelditu ginen, ordu laurden barru. Iritsi nintzenean zain zegoen. Gozokiak erostera joan ginen aurrena. Gero parkera eta lurrean txori txiki bat ikusi nuen, hobeto begiratu nion eta zauriturik zegoela konturatu nintzen. Pena handia eman zidan eta etxera eraman nuen gauean. Ez nien gurasoei ezer esan. Hurrengo egunean txoria jaitsi nuen eta gurasoei esan nien. --Gau osoa pasatu dut lorik egin gabe eta ez nekien zer hots zen— esan zuen amak. Segidan bronka pixka bat bota zidan, aitak baina berehala bururatu zitzaion albaitariarengana eramatea. Albaitariaren ustetan oso zaila zen txoria sendatzea. Lehenengo gauza jaten ematea izan zen, baina txoriak ez zuen jaten. Nire eskutik bakarrik jaten zuen, eta egunero, horrela, eskolatik atera eta txoriari jaten ematera joaten nintzen eta gauetan jaikitzen nintzen jaten emateko. Gurasoek etxean gelditzen utzi zioten eta pixkanaka sendatzen joan zen. Baina egunen batean beste txoriekin zoriontsu bizi behar zuela pentsatu eta hori zela beretzat hoberena, askatu egin nuen.

5.maila

Eguzki Berri 89.

25


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ASTE SANTUA Doinua: Astoa ikusi nuen. Aste santua dator oporrez beteta denbora libre asko izango duguta. Lagun artean bapo dena konponduta zoriontsuak gara dena banatuta. Aste santuko jaiak igaro zaizkigu nahiko jolas ta dantza egin bai ditugu. Hurrengo jaietara joango gara gu festaz festa gustora bapo pasa dugu. Apirileko oporrak pasatu ondoren handik oso gutxira uda dugu hemen. Udarekin batera gaude itxaroten bertako opor luzeak noiz helduko diren. 5.maila

Eguzki Berri 89.

26


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

MENDIAK Doinua: Aita semeak

Hala behar ta mendi ederrak ba dira Euskal Herrian horietako bat Aralar dugu beste askoren artean. Udaberriko egun batean eguna argitzen hastean politagorik ez dakit ote dagoen mundu guztian.

Eguzkiaren sortze orduan zerua garbi dagola mendi artetik han azaltzen da mundu guztiko farola. Argiztatzera hainbeste herri bertako zenbait txabola une horretan ezin da esan bat zeruan ez dagola. 5.maila

Eguzki Berri 89.

27


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ABEREAK Katua azokan saldu eta zakurra erosi. Zakurra ferian saldu eta behia erosi. Behia azokan saldu eta txerria erosi. Txerria azokan saldu eta ahuntza erosi Ahuntza azokan saldu eta ardia erosi. Ardiaren esnea saldu eta oiloa erosi. Horrela bai bizi!!!

LUR PLANETA Gure lur planeta ez gara gauza, Jainkoak eman zigun oparia behar bezala zaintzeko. Berde, urdin, gorri laranja eta arrosa more, txuri, hori tulipan eta larrosa. Lore eta lahar gazte eta zahar mendi, zelai erreka eta itsaso.

Eguzki Berri 89.

28


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

UDABERRIA Ai udaberri maitea! negu hotzaren ondoren eguzkia hasten da berotzen kolore politak azaltzen, zuhaitzak hostoz betetzen belardietan loreak hazten tximeleta koloretsuak agertzen txoriak txio-txioka abesten eta erleak lorez lore dantzatzen. Ai udaberri maitea!

EGUZKIA O eguzki, eguzki, eskerrak dituzu merezi zure suarekin berotzen gaituzu ederki, zure dirdirarekin bazterrak argitzen O eguzki, eguzki ez zaitez sekula itzali.

5. maila

Eguzki Berri 89.

29


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 89.

HITZEKIN JOLASEAN

30


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 89.

HITZEKIN JOLASEAN

31


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 89.

HITZEKIN JOLASEAN

32


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 89.

HITZEKIN JOLASEAN

33


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 89.

HITZEKIN JOLASEAN

34


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 89.

HITZEKIN JOLASEAN

35


Joxemiel Barandiaran H.I

BERRIAK

EGUZKI BERRI- ESKOLAKO ETA HERRIKO BERRIAK - Danborrada- Urtarrilaren 20an haur hezkuntzako ikasleek eskola aurrean gustura jo zuten Sarriegiren hainbat kanta. Jende asko bildu zen eskolako haurrik txikienak ikustera.

- Ogia eta gailetak egitera- Otsailaren 2an eta 3an lehen eta bigarren mailako ikasleak Ezkio Itsasora joan ziren ogia eta gailetak egitera. - Orioko barnetegira ingelera ikastera- Otsailaren 7tik 11ra seigarren mailako ikasleak Orioko barnetegian ingelera lantzen aritu izan dira. Gure eskolako ikasleekin batera barnetegian Segurako eta Beasaingo ikasleak ere egon dira. Ingeleraz bakarrik zekiten 9 begiralek eman dizkiete klaseak. Bilbora irteera- Otsailaren 13an lehen hezkuntzako 3-4-5 eta 6. mailako ikasleak Bilbora joan dira. Bertan lehendabizi Guggenheim bisitatu dute eta ondoren EITBko lokalak..

-

- Xake ikastaroa- Bigarren hiru hilabeteko astearteetan Joan Mari Lamata xakelaria eskolara etorri zaigu xakean jokatzen erakustera. - Inauterietako jaialdia- Urtero egiten ohi dugun bezala, martxoaren 3 eta 4an inauterietako jaialdia Herri Antzokian egin dugu. 2 urteko ikasleek berriz, kiroldegian egin zuten euren ekitaldia, pinguinoz mozorrotuta..

Eguzki Berri 89.

36


Joxemiel Barandiaran H.I

BERRIAK

Herria ikustera- 3 eta 4 urteko ikasleek San Martingo harakindegia, botika, okindegia… bisitatu dituzte. Erosketak ere egin dituzte eta gero erositako gauzekin hamaiketako goxo-goxoa jan dute.

-

- Herrian erosketak- Martxoaren 22an lehen mailako ikasleak herriko denda, harategi…bisitatu dituzte. Egindako erosketekin gero merienda egin dute. Pasaiako “Mater” itsasontzira bisita-Martxoaren 25ean lehen eta bigarren mailako neska-mutilak Pasaira joan ziren.

-

Eguzki Berri 89.

37


Joxemiel Barandiaran H.I

BERRIAK

- San Martingo plazaren inaugurazioa- Martxoaren 25ean egin zen plazaren inaugurazioi ekitaldia. Orain plaza gainean leku handia gelditu da eta lurpeko aparkalekuan berriz 66 ibilgailurentzat lekua jarri dute. Erleen museora bisita- Martxoaren 28an 5 urteko ikasleak Urretxuko Aikur baserrira joan ziren erleei buruz gehiago jakin nahian. -

Sukia aldera irteera- Martxoaren 31n lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleak Sukia zeharrean ibili ziren. -

- Urbietatik Larratzera bitarteko obrak- Martxoaren 31n hasi ziren espaloia zabaltzeko obrak. - Atsedenetako pilota txapelketa- Goizero atseden garaietan pilota txapelketetan gabiltza. Taldeak hirukoak dira eta txapelketan alde batetik mutilak dabiltza eta bestetik neskak. Gero ekainean finalak jokatuko dira. - Euskaraokea- Apirilaren 2an Korrika 17ren barruan San Gregorion ekitaldia egin zen. Horietako bat euskaraokea izan zen. Aurretik eguerdi garaian prestaketa lanak egin dituzte ikasleek musikako andere単oarekin.

Eguzki Berri 89.

38


Joxemiel Barandiaran H.I

BERRIAK

- Jon Ander Albisu- Mu単oko Jon Ander Albisu Olaetxearekin bikote eginez, promozio txapelketako finalera sailkatu da. Apirilaren 9an Tolosako Botibar frontoian jokatuko du finala. - Joxemiel Barandiaranen 20. urteurrena- Aurten betetzen dira 20 urte Joxemiel hil zela. Hori dela eta, eskolan ere hainbat ekitaldi egiteko asmoz gabiltza. Gaztelekua- 13 eta 18 urte bitarteko nerabeentzat Kalostragaineko lokala egokitu du udalak. Astean lau egunetan adin horietako gazteak elkartzen dira. -

Dantzari Txiki eguna- Apirilaren 10ean ospatu da San Martin auzoan Dantzari Txiki eguna. Bertan Otsoa dantza taldearekin batera, Lazkao, Beasain eta Ordiziako dantza taldeek ere parte hartu dute.

-

- Korrika txikia- Apirilaren 14ean ospatu dugu Korrika txiki eguna. Udaletxetik ateraz korrika eskolara etorri gara.

3. maila Eguzki Berri 89.

39


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

GAILETA

EKOLOGIKOAK

Otsailaren 2an Haristizabal baserrira joan ginen ogia eta gailetak egitera. Gauza asko ikasi genuen eta jolasean ere ibili ginen gustura. Hona hemen ikasitako errezeta.

Osagaiak: - 1kg irin. - Kutxarakada bikarbonato. - Kilo erdi azukre. - Kilo erdi gurin. - 4 edo 5 arrautz.

Nola egin: Lehenik, irina bikarbornatoa eta azukrea ondo nahastu. Ondoren, ore honi kilo erdi gurin (kaiku edo asturiana) erantsi. Berriz ere ondo nahastu. Segidan, 4 edo 5 arrautz gehituko dizkiogu. Orea ongi nahastua dagoenean, zabaldu egingo dugu rodiloarekin. Ondoren, molde txikiekin gailetei forma ezberdinak emango dizkiegu. Hau egin ondoren labean sartuko ditugu 200- 220 graduetara l0 minutuz. Azkenik jan.

On egin!. 1. maila B.

Eguzki Berri 89.

40


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

MARRAZKIA HANDITU

Honen berdina beheko karratuetan egin

6.maila Eguzki Berri 89.

41


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

6.maila

Eguzki Berri 89.

42


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

HITZ_GURUTZATUAK

Falta diren hitzak jar itzazu.

Eguzki Berri 89.

43


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 89.

DENBORA-PASAK

44


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 89.

DENBORA-PASAK

45


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 89.

DENBORA-PASAK

46


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 89.

DENBORA-PASAK

47


Joxemiel Barandiaran H.I

LEHIAKETA

LEHIAKETA Puzle honetako zatiak behar bezala jarri eta erantsi ondoren, ekarri eskolara. Ez ahaztu izena jartzea!

6.Maila Eguzki Berri 88. alea


Joxemiel Barandiaran H.I

LEHIAKETA

LEHIAKETAREN ERANTZUNA ZOZKETAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, MAIATZAREN 6RAKO ESKOLARA EKARRI

Izena:………………………………………………………………………………………………………

Eguzki Berri 88. alea


Joxemiel Barandiaran H.I

LEHIAKETA

Laguntzaileak: Eguzki Berri 88. alea ATAUNGO UDALA

EGUZKI BERRI  

2010ko abendua

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you