Page 1

JOXEMIEL BARANDIARAN HERRI IKASTETXEA ATAUN 2010eko ABENDUA

88. alea

2 euro


Aurkibidea

AURKIBIDEA GURASOEN TXOKOA.....................1-2 ERREPORTAIA................................3-6 HITZEKIN JOLASEAN...............7-30 BERRIAK........................................... 31 IRTEERAK ...................................32-33 BAT ETA BESTE........................34-35 DENBORA-PASAK......................36-42 LEHIAKETA…………………..43

Eguzki Berri 88. alea

1


Joxemiel Barandiaran H.I

GURASOEN TXOKOA

Kaixo ikasle, irakasle eta guraso: Aurten ere hemen gaituzue txoko honetan gure berri zuei emateko asmotan. Guraso Elkarteko zuzendaritzan aurten 16 kide gara eta atal ezberdinetan banaturik gaude. Hona, zuek jakin dezazuen zuen gelako ordezkaria zein eta zer diren ataletan gauden: Eli Cid JANGELA, GARRAIOA Eider Imaz ETA ZAINTZA Izaskun Mintegi Irene Monasterio KIROLA ETA EKINTZAK Ana Rosa Martinez Maite Goikoetxea OBRAK, Lander Imaz MANTENTZEA ETA Maritxu Barandiaran SEGURTASUNA Oihana Albisu Gloria Urkola IDAZKARITZA I単aki Imaz Nekane Galparsoro PEDAGOGIA TALDEA Nagore Urdangarin Dana Johnson EKONOMIA Saioa Aranburu Oihana Mendizabal

HH 4 B HH 4 A HH 5 B HH 2 B LH 3 LH 6 LH 5 LH 1 B HH 3 B LH 1 A LH 4 HH 2 A LH 2 HH 3A HH 5A

Guraso Elkarteko partaide batzuk

Ikasturte honetan jarri ditugun helburuak eta egin nahi ditugun ekintzak IUPean(Ikastetxeko Urteko Plana) adierazi ditugu eta hauxek dira:

Eguzki Berri 88. alea

1


Joxemiel Barandiaran H.I

GURASOEN TXOKOA

IRAILA •

Guraso Elkarte berrirako botazio zerrendak egin Guraso Elkarte berria sortu

ABENDUA • •

24 – Gabonetako kantaldia auzoka Ludoteka Gabonak

URRIA •

Hitzaldia Amaia Vazquez. Gaia: Zehazteko Ikastaroa

URTARRILA •

MARTXOA •

Guraso Elkarteko lanen banaketa

AZAROA

Gaztaina jana

OTSAILA

• •

APIRILA • •

Ludoteka Aste Santua Talojana

• •

Ludoteka Uda Araba Euskaraz eta Ibilaldiko autobusak

Santa Ageda Ikastaroa

MAIATZA

EKAINA

Begoña Munduate eta Tere Dorronsoro irakasleen omenaldia

Hitzaldia (hizlaria eta gaia zehazteko) Mugikortasun astea Herri Urratserako autobusa

UZTAILA •

Ludoteka Uda

Ekintza hauez gain jakin ezazue, irratsaioan noizean behin parte hartuko dugula eta etxetik zuek ere telefonoz parte hartzera animatzen zaituztegu. Gurasoen gunea(beheko solairuan) abenduan martxan egongo da. Gure berri eman ondoren,esan, hiru astez behin elkartzen garela eta edozein iradokizun, kezka edo galdera luzatu nahi izanez gero, gelako ordezkariarengana jo dezakezuela. MESEDEZ KONTURA GAITEZEN DENOK,ZENBAIT EGUNETAN IKASLEEKIN ETORTZEN DEN AUTOBUSA EZIN SARTURIK GERATU DELA KOTXEAK GAIZKI APARKATUTA UTZI DITUGULAKO. DENON ARDURA DA HAU EKIDITEA EZER LARRIRIK GERTATU BAINO LEHEN. Guraso Elkartea

Eguzki Berri 88. alea

2


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

BEGOÑA ANDEREÑOARI ELKARRIZKETA Begoña Munduate Aierdi Ataunen jaio zen orain dela 65 urte. 44urtetan Ataungo eskolakoandereñoa izan ondoren urriaren 20ean jubilatu zen.

1.-Badakigu garai batean Ataunen eskola asko zeudela. Zu ikasle zinenean zein eskolatan ibili zinen? Bai, zuek diozuen eran Ataun hain herri txikia izateko garaian eskola ugari zeuden, auzo bakoitzean eskola bat bazegoen behintzat, kasu batzuetan eskolako gelak auzoan zehar zeuden banatuta gainera. Nire kasuan San Martingo plazan ibili nintzen, Kalostra handi gainean. Mutilak gela batean egoten ziren eta neskak beste batean egoten ginen. Plazako eskolan 4-5 urterekin hasi nintzen 1949. urtean gutxi gorabehera eta, ondoren, 7 urterekin edo, Gabillenera joan ginen, 1956-57 ikasturtean, monjetara, urte hartan etorri baitziren Mertzedaria lekaimeak gure herrira. Bertan ibili ginen 14 urte bete genituen arte. Gure hezkuntza ibilbide osoa erderaz egin genuen, nahiz eta Ataunen ikasi.

Eguzki Berri 88. alea

3


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

2.-Zer gai gustatzen zitzaizun gehiena? Gizartearekin, historiarekin, ingurunearekin lotura zuten gaiak nituen gustukoen; irakurtzea asko gustatzen zitzaidan. 3.-Gogoratzen al dituzu txikitako zaletasunak? Txikiak ginenean jolas asko egiten genuen kalean, lagunekin eta auzokoekin ere; oso giro polita sortzen zen gainera. Horrez gain, irakurtzea ere gogoko nuen. Kontuan izan behar duzue, gainera, garai hartan telebistarik ez geneukala etxeetan eta sormen handia erabiltzen genuen joko eta jolas berriak asmatzeko. Hori bai, aspertzeko denborarik ez genuen izaten . 4.-21 urterekin irakasle lanetan hasi zinen. Nolakoa izan zen hasiera hura? Historian atzera egin behar dugu horretarako, izan ere, garai hartan, 60ko hamarkadan oso egoera berezian bizi ginen Euskal Herrian. Lehen esan dizuedan eran ordura arte erderaz jasotzen genuen hezkuntza bere osotasunean; liburuak, aldizkariak... ere gazteleraz argitaratzen ziren, nahiz eta salbuespen batzuk baziren. Euskarak ez zuen lekurik ez maila politikoan ez eta sozialean ere, bigarren mailakotzat hartzen zen. Egoera horren aurrean Ataungo guraso eta herritar batzuk elkartu ziren eta beraien seme-alabek euskeraz ikasi ahal izateko ikastola irikitzeko lanean hastea erabaki zuten. Ordurako sortuak ziren Goierrin eta Euskal Herriko leku hainbatetan ere ikastolak eta haien eredua jarraituz sortu zen Ataungo San Frantziskoko Xabier ikastola, Bidebieta inguruan zegoen oilategi zahar bat erabili genuen horretarako. Beraz, imajinatu dezakezuenez gero, lan asko egin behar izan genuen gurasoek, ikasleek eta herritarrek ere eraikina txukuntzen, pintatzen etab. Irakasleoi zegokigun materiala sortzea, jostailuak erostea... Izan ere, lehen esan dizuedan bezala, euskaraz ez zegoen ia ezer,ez libururik, ez ipuinik, ez abestirik... Beraz, eta gaur egungo zuen esperientziari begiratzen badiozue konturatuko zarete jende askok zer nolako ahalegina eta lana egin zuen euskaraz ikasi ahal izateko lanean. Garai gogorrak izan ziren baina, aldi berean, oso gogoangarriak. 5.-Garai hartako haurrak oraingoak bezalakoak al ziren? Nik esango nuke haurrak haur direla, bizi diren lekuan edo urtea edozein dela ere. Egia da garai hartako gizartea eta oraingoa oso desberdinak zirela, baino orduan ere haurrek gustuko zuten jolastea, abestea, lagunekin atsedenera irtetea... Batzuek gogokoago zuten lan egitea, beste batzuk ez horrenbeste... gaur egun bezala.

Eguzki Berri 88. alea

4


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

6.-Zer gustatzen zitzaien gehiena? Lehen esa dizuedan bezala, gaur egun gertatzen den eran, aniztasun handia zegoen ikasleen artean. Hala ere, orokorrean esango nuke, guztiek ere oso-oso gustuko zutela ikastola aurrean geneukan harezko parkean jolastea (txirrista bat geneukan, kolunpioak eta bestelako zenbait jostailu ere bai). Harea Orioko hondartzatik ekartzen zuten gurasoek eta, pentsa... Ataunen eta hondarretan jolasean! Hura bai hura gozatua! Egia da, baita ere, parke hark buruhauste batzuk ere ematen zizkigun noizean behin, izan ere, kolunpioak, balantzina... burdinezkoak ziren, eta, badakizue, haurrek ez dute arriskurik ikusten eta batzuetan koskorreko batzuk eta horrelakoak ere hartzen zituzten. Baina segituan pasatzen zitzaien! 7.-44 urteetan gauzak asko aldatuko ziren ez da ? Zein izan da zure ustez aldaketarik nabarmenena gure eskolan? Egia da, bai, 44 urte asko dira eta urte horietan guztietan aldaketa handiak eta azkarrak eman dira gure gizartean orokorrean eta, noski, hezkuntzan ere bai. Izan ere, horixe da hezkuntzaren funtzio nagusia, gizarteak dituen beharrei erantzutea. Gure herrira etorrita ere, aldaketa nabarmenak izan dira hasiera hartan ikastola ireki genuenetik. Orain hezkuntza eskaintza erabat euskalduna da; ikasteko darabiltzazuen baliabideak ere euskaraz daude guzti guztiak, baita liburutegian dituzuen liburu ugari ere. Beraz, hori litzateke aldaketa nabarmen bat. Beste aldaketa nabarmen bat teknologia berrien erabilera dela esango nuke; duela urte batzuk ordenagailuak ez ziren hain ohikoak gure etxeetan, ez eta eskoletan ere. Gaur egun, aldiz, gela guztietan baduzue bat behintzat, ordenagailuen gela ere badago... Bi horiek nabarmenduko nituzke, nahiz eta, esan bezala, gizartearekin batera eman diren aldaketak ugariak izan diren. 8.-Txikiekin aritu zara beti lanean. Zergatik? Halaxe da, nire ibilbideko urterik gehienak Haur Hezkuntzan eman ditut 3-5 urte bitarteko haurrekin lanean. Azken urteetan 2 urtekoen gelan ere egon naiz. Hori horrela izatearen arrazoi bat litzateke gure prestaketa hezkuntza etapa horretan oinarritu zela, hau da, Haur Hezkuntzako irakasle izateko ikasi nuen. Bestetik, ikastola ireki genuenean hasi ziren ikasleak adin tarte horretakoak ziren gehienak eta horretan eskuratu nuen hasierako esperientzia ere. 9.- Urte guzti hauetan gertatutako zerbait gogoratzen al duzu bereziki? Irakaskuntzan urte asko eman ditut, lehen aipatu dudan bezala 44 urte. Pentsa zenbat bizipen, gertakizun, egoera... Bizi izan ditudan denbora horretan guztian. Guztiak onak izan diren? Denetarik egon da, normala den eran, baina gehienak gogoangarriak eta Eguzki Berri 88. alea

5


Joxemiel Barandiaran H.I

ERREPORTAIA

pozgarriak izan dira eta horiek ditut gogoan. Hala ere gertakari bakar bat aipatzea ez nahiz ausartzen, ulertuko duzuen eran, asko izan baitdira. 10.- Begoùa 5 urteko gelan zurekin egon ginen. Zer moduzkoak ginen? Gogoratzen al zara? Bai, halaxe da, nire ikasle izan zineten 5 urterekin, bai. Lehen esan bezala, oso gogoan ditut nirekin egon diren ikasle talde guztiak eta, noski, zuen taldeaz ere oso ondo gogoratzen naiz. Orain 11 urte dituzue eta Ataungo zuen ibilbidea amaitzear zaudete, pozgarria da hori oso! Atzera begiratuta ez dakit zer nola irudikatzen duzuen zuen burua baina nik esango nuke 5 urteko haur talde baten ezaugarriak zenituztela. Talde handia zineten eta aniztasun handia zegoen zuen artean, batzuk autonomoagoak zineten beste batzuk baino; Batzuk marrazketan trebeagoak eta beste batzuk matematikan; jarreretan ere denetarik zegoen, baziren arreta jarri behar zenean edo entzutean egokitzen zenean entzuten zutenak, beste batzuei esan behar izaten zitzaien‌ Baita ere, esango nuke, jakin min handia zuen taldea zinetela eta hori oso ezaugarri garrantzitsua da. Hala ere, egun nolakoak zareten baloratu beharko zenukete eta hobetzeko ilusioa izan. 11.-Hainbeste urteetan egunero eskolara etorri ondoren orain asmatzen al duzu?Edo?... Jende askok esaten zidan ea moldatuko ote nintzen zuek inguruan izan gabe eguna pasatzen. Eta gauza da asmatu egiten dela. Kontua da ibilbide bat egin dudala eta orain beste bati ekiten diodala. Oso garai politak bizi izan ditugu elkarrekin, gogorrak ere bai, noski, inoiz ahaztuko ez ditugunak, baina orain eguna bestelako gauzak egiten ematen dut, familiari denbora gehiago eskaintzeko aukera dut orain, baita nire buruari ere. Momentuz patxadaz hartzea erabaki dut egunean egunekoa, eta oso pozik gainera. Gainera, esan behar da, herri txikia izanik, egunero izaten dudala zuekin, gurasoekin‌, eta., orokorrean eskolako jendearekin egoteko aukera, beraz, ez dugu guztiz kontaktua galtzen eta hori ere pozgarria da. 12.- Begoùa, bukatzeko bertso hau abestu nahi dizugu: Urteak ditu eta badoa hemendik txikiekin ibiltzen da beti-betitik beheko eskolan hasi etorri zen handik asko maite zaitugu etorri etxetik.

Eguzki Berri 88. alea

6. MAILA

6


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 88. alea

HITZEKIN JOLASEAN

7


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 88. alea

HITZEKIN JOLASEAN

8


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 88. alea

HITZEKIN JOLASEAN

9


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

H H 5 Eguzki Berri 88. alea

10


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ASMAKIZUNAK

LEPOA OSO LUZEA ZUEN. HOSTOJALEA ZEN. ISATSA OSO LUZEA ZUEN ETA ETSAIENGANDIK BABESTEKO ERABILTZEN ZUEN.

HIRU ADAR ZITUEN ETA BELARJALEA ZEN. UMEAK BABESTEKO BOROBIL BAT EGITEN ZUEN, HAUEK ERDIAN UTZIRIK. BEDERATZI METRO ZITUEN LUZERAN.

OSO BELDURGARRIA ZEN. HORTZ LUZE ETA OKERTUAK ZITUEN HARAGIJALEA ZEN. AZKAZAL HANDIAK ZITUEN ETA ATZEKO HANKEN GAINEAN IBILTZEN ZEN.

AZKAR-AZKAR IBILTZEN ZEN HARAGIJALEA ZEN ETA OSO TXIKIA. HORTZ ZORROTZAK ZITUEN. ATZEKO HANKETAN OSO ERPE ZORROTZA ETA OKERRA ZUEN.

1. maila A Eguzki Berri 88. alea

11


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

EHIZTARIA ETA BASURDEA

Goiz batean ehiztaria bere basurdearekin basora ehizara joan zen. Laguntalde bat ere txakurrak hartuta ehizara joan zen - Aizue!! Han basurde bat dago!! - Ah bai!! Tiro bat botako diot. - Bang! Bang! Basurdearekin zegoen ehiztaria ikaratu egin zen eta korrika alde egin zuen. Beste ehiztariak atzetik korrika joan ziren. Ehiztaria eta basurdea ezkutatu egin ziren arbola baten atzean - Ikusten al dituzu? - Ez !!!! Denbora pixka batean egon ziren ehiztariak eta bitartean ehiztaria eta basurdea beste mendi batera joan ziren. Handik aurrera ondo bizi izan ziren. 2. maila

Eguzki Berri 88. alea

12


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

HIRU SUHILTZAILEAK

Aspaldi-aspaldi suhiltzaileen etxean Iker, Kepa eta Julen suhiltzaileak zeuden. Lagun talde bat basora joan zen egun pasa. - Aizu, joango al gara egurra biltzera? - Bai- erantzun zioten. Egurra bildu eta sua egin zuten. Bapatean su zati bat lurrera erori eta mendia sutan gelditu zen. Lagun taldeak suhiltzaileei deitu zieten. - Ring, ring!!! - Zer gertatu da? - Sua egin dugu eta orain mendi osoa sutan dago. - Oraintxe joango gara. NI –NO- NI- NO -NI - NO‌. Suhiltzaileen kamioia basora abiatu zen bixkorbixkor. - Askatu mangera azkar!!! Azkar itzaldu behar dugu sua ! - Atera motozerra kamioitik, zuhaitza mozteko! Berehala itzaldu zuten suhiltzaileek sua eta laguntaldeak suarekin kontuz ibili behar zela ikasi zuen. 2. maila

Eguzki Berri 88. alea

13


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

IKAZKINA ETA LAPURRA Bazen behin Aritz izeneko ikazkin bat. Berak txondor asko eginda zituen eta jende askok ezagutzen zuen Aritz. Bere ikatza jende askok erosten zuen. Goizean Aritzek mendira joateko garai ona zela pentsatu zuen. Beraz bere gauzak prestatzen hasi zen, arratsalderako prest zegoen eta mendira abiatu zen. Iritsi

zenean,

leku

on

bat

aukeratu zuen, gauzak utzi eta arbolak mozten hasi zen. Egur asko atera zuen; egur zati batzuk txabola bat egiteko eta geratzen zen egur guztia txondorra eraikitzeko. Egunero, pixkanaka-pixkanaka txondorra eraikitzen aritu zen Aritz. Txondorra eraikin ondoren, sua eman zion eta hiru aste egon zen, gau eta egun txondorra zaintzen, dena ondo egosteko. Hiru aste igaro ondoren, ikatza atera zuen, eta zakuetan sartu zuen hurrengo egunetan. Ikatz guztia zakuetan sartu zuenean, etxera itzuli zen Aritz, ohe zurian goxo-goxo lo egitera. Hurrengo goizean jaiki eta ikatz zakuak utzi zituen lekura itzuli zenean, erabat haserretu zen eta esan zuen: - Kaka zaharra; gaur bertan saldu behar nuen ikatza norbaitek lapurtu dit; harrapatzen baditut lapurrak, ikusiko dute! Eguzki Berri 88. alea

14


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Herrira jaitsi, eta poliziarengana joan zen zuzenean, salaketa jartzera. Poliziak lasai egoteko esan zion, harrapatuko zutela lapurra. Hurrengo egunean Aritz berriro galdetzera joan zen ea aurkitu zuten, eta ikatza aurkitu zutela erantzun zioten poliziek, baina ez zekitela nork lapurtu zuen. Ikatza batean zegoela eta ikatzaren bila norbait joaten bazen, lapurra hura izango zela eta zigorra jarriko ziotela esan zioten. Hurrengo goizean poliziak deitu zion etxera Aritzi, bi lapur harrapatu zituztela esateko. Eta zigor hauxe jarri zieten bi lapurrei: txondor berri bat eraiki behar zuten Aritzentzat, eta hilabete igaro beharko zuten mendian. Aritz oso pozik jarri zen, bere ikatza berreskuratu zuelako eta lapurrek beste txondor bat egin behar zutelako berarentzat. Hori ospatzeko, bazkaltzera joan zen familiakoekin.

3. maila Eguzki Berri 88. alea

15


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN Ataunen, 2010ko azaroaren 18an

Kaixo Olentzero: Ni Kepa Galparsoro Munduate naiz, Ataun San Gregorion bizi naiz eta Joxe Migel Barandiaran eskolan ari naiz ikasten. Koadrila bat dut. Ia Gabonak direnez zuri eskutitza idazteko orain da ordua. Badakizu Olentzero zer jolasetan gustatzen zaidan ibiltzea? Helikopteroekin gustatzen zait ibiltzea. Baina ez daukat helikopterorik eta orduan ezin ibili! Jende asko daukazu eskatzen eta lanpeturik egongo zarela pentsatzen dut. Badakit jendeak jostailu asko eskatzen dizula baina zuk ez dauzkazu hamar esku baizik eta bi. Denetik egin beharra duzu baina ez duzu denborarik eduki ikatza eta opariak egiteko. Laguntza astoari eskatzen badiozu, astoak ezin du, kalentura izugarria dauka. Hontzak laguntzen dizu baina ez opariak egiten, kartak ekartzen

baizik

eta

eskatzen dizuenez, opari batzuk edukitzen dituzu baina besteak egin beharra. Zuk ere eskatzen hasi behar zenuke hamar opari edo gehiago, hala ez daukazu zuk egin beharrik hala jakingo dute nolakoa den Olentzero ikazkinaren lana. Hori baldin bazekiten ez zuten oparirik eskatuko eta zuk eskatuko zenieke. Denetik eskatu helikopteroak, bakuganak, krispeta saltogileak eta denetik. Orduan astoa ere zurekin ibiliko da eta hontzak baita jolastu nahiko du eta hor ibiliko zarete: nik irabaziko dut !-horrela arituko zarete. Etxean ez didate opari asko eskatzen uzten bestela pila bat eskatuko nituzke. Munduko opari eta ikatz guztia eskatuko nuke. Ikatza, txuleta erretzeko eta opariak, txuleta jan eta gero jolasteko. Agur Olentzero!!! 3. maila Eguzki Berri 88. alea

16

hainbeste


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Goizean eskolara joan ginenean zarata arraroak entzun genituen behin eta berriz eta argia sarritan joan zitzaigun. Ni pixka bat beldurtuta nengoen eta orduan lagunei proposatu nien eskolako misterioa argitu beharra genuela. Arratsaldeko bostak laurden gutxi: - Ring! Ring! - Bai, esan, nor da? - Kaixo, ni Beñat naiz. Ondo iruditzen al zaizu gaur gaueko hamarrak laurden gutxitan eskolako misterioa argitzeko geratzea? - Bai, Beñat ondo iruditzen zait. Agur! Gaueko hamarrak laurden gutxi: - Kaixo Beñat, zer ekarri duzu eskolako misterioa argitzeko? - Nik linterna eta laserra ekarri ditut. Eta zuk? - Nik linterna eta mamuen aurkako espraia ekarri ditut. - Beno Jon, sartuko al gara? - Ongi da, hemen denbora galtzen ari gara. Horrela sartu ginen Beñat eta ni eskolara misterioa argitzera, baina laster beldurtzen hasi ginen: - Jon, ez al zaizu iruditzen hor zerbait dagoela? - Beñat, ez niri ziririk sartu, mesedez. - Ez da ziria, begira! - Uuuuuuaaaaa!!!! Laaaagggunnnnduuu!!!! - Itxaron, neu naiz, eskolako zuzendaria. Zer gertatzen da? - Egia esan, gaur zarata arraro batzuk entzuten ditugu eta pentsatu dugu mamuren bat izango zela. - Ez, ez dago mamurik, langileak ari ziren argiak konpontzen. - Zer nolako sustoa hartu dugun! Zu ikustean pentsatu dugu mamua zinela. - Lasai, orain itzuli zaitezte etxera, ni ere etxera noa eta. - Agur, bihar arte! Misterioa argitu ondoren, Beñat eta ni lasaiago geratu ginen. Beno, hurrengoan kontatuko dizuet istorio gehiago. Ondo izan!

4. maila Eguzki Berri 88. alea

17


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

FELIPE ANTZARRAREN ISTORIOA Bazen behin Felipe izeneko antzar bat. Valentzian bizi zen, Josefina izeneko amona batekin. Gustura bizi ziren biak, baina bizilagunak ez zeuden pozik. Felipek hots gehiegi ateratzen omen zuela eta haserre zeuden. Egun eguzkitsu batean bizilagunak etorri ziren protestaka eta Josefina erremedio bila hasi zen. Azkenean aurkitu zuen irtenbidea, bere lagun bati deitu zion eta Ataungo San Gregorioko baserri batera eraman zuten. Azeri garaia hasi zen eta azeriek Felipe antzarraren usaina hartu zuten. Felipe beldurtuta zegoen, baina baserritarra tranpak jartzen hasi zen eta azeriak tranpetan erortzen hasi ziren. Baina gau batean baserritarrak esan zion bere andreari: - Badirudi ez datorrela azeririk, beraz, tranpak jartzea alferrikakoa izango da.

Eguzki Berri 88. alea

18


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Eta andreak esan zion: -Bai arrazoi duzu, zoaz lotara. -Ongi ba, ondo lo egin. Eta biak lotara joan ziren, baina bat batean azeriak azaldu ziren eta ukuiluan barruraino sartu ziren. Zer egingo zuen antzarrak? Hurrengo goizean baserritarra ukuilura joan zen, eta antzarraren lumak ikusi zituen, hilik egongo zela pentsatu zuen, egia izango ote zen? Ez ba, antzarrak alde egin eta erreka bazterrean geratu zen. Habia egin zuen eta hantxe pasa zituen asteak. Azkenean Asier izeneko mutikoak aurkitu zuen. Bere etxean egun batzuk eduki ondoren, eskolara eramatea ondo egongo zela iruditu zitzaion eta horrelaxe egin zuen. Bertan ohitu eta gelakide moduan hartu zuten ikasleek. Beraiekin ibiltzen zen jolasean, baina denbora pasatu ahala, aske uztea erabaki zuten. Asier pena handiz geratu zen, baina Felipe baserrira itzuli zen eta noizean behin Asier berarekin jolastera joaten zen eta poz-pozik ederki ibiltzen ziren.

4. maila

Eguzki Berri 88. alea

19


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 88. alea

HITZEKIN JOLASEAN

20


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

eskola bukatutakoan txabolara joaten ziren xakean ibiltzera. Zortziak laurden gutxitan edo horrela jaisten ziren herrira eta ez zuten denbora asko edukitzen etxerako lanak egitek. Eskolan ere egun guztian xakeaz

Eguzki Berri 88. alea

21


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

KOPLAK Galduta omen dabil mendian ardia artzainai sartu zaio tristura handia. Gaur goizean sartu da etxean lapurra amari eman dio kristoren beldurra Pozik ari gara gu ikasten txirula ez gara aspertuko honetan sekula. Nobitak azterketan atera du zero amak zaplaztekoa eman dio gero. Gaur goizean joan naiz perretxiku bila jende pila zegoen aze iskanbila. Goizaldean kantari entzun dut oilarra kikiriki egiten berak du indarra. Eguzki Berri 88. alea

22


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Uda ondoren gelan izan zen sorgina bitxia sorpresa eta oso atsegina. Elur artean dator gure Olentzero opariz kargatuta guk dugu espero Jolasean hautsi dut gure bizikleta garajean egon arren ederki gordeta. Kaleetan ugari dabiltza lapurrak eta herrian horrek sortu du beldurra Bart agerian zegon ilargi handia zeruan egiten zon kristoren argia Frontoira joaten gara atseden orduan jolasten ibiltzeko elkarren ondoan

4. maila Eguzki Berri 88. alea

23


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

ELUR PANPIN BIZIDUNA Maialen, bere guraso eta anaiarekin eguberrietako zuhaitza eta o jaiotza prestatzen ari zen. Abenduaren hogeita hirua zen, hurrengo egunean herrian zehar kantatzen ibiltzen ziren goizean eskolako haur eta andereùoekin. Arratsaldean berriz bere lagunekin. Eguberri goizean Maialen bederatzi eta erdietan jaiki zen eta esnatu bezain laster leihora joan zen ea elurrik ari ote zuen kalean, dena elurrez beteta azaldu zen. Maialeni Eiderrek deitu zion ea aterako ziren elur panpinak egitera‌ Etxe ondoko belartzarian zazpi lagun elkartu ziren. -Denok dauzkazue eskularruak? - esan zuen Maialenek. -Bai! erantzun zion Asierrek. Elur panpina egiten hasi ziren. Bukatu zuten baina eguzkia pixkanakapixkanaka indartzen joan zen eta gure lagunek ez zuten nahi elur panpina urtzerik eta orduan Maialenek esan zien:. -Nik liburu bat dut etxean eta bertan jartzen du nola bizia eman gauzei. -Maialen, joango al zara liburuaren bila? -esan zion Manexek. -Bai noski -Maialenek erantzun. Etorri zenean denak bila hasi ziren, eta Maialen hitz magikoak esaten hasi zen. -ESKURPIUS LAS KONJURUS ZIRINGOTUN ELUR PAMPINA BIZIDUN!!!

-Oso ondo esan duzu Maialen-esan zion Eluskak. Halako batean begiak ireki eta hitz egiten hasi zen elur panpina eta galdera piiiiiiiila egin zituen. Bazkalondoan Maialen belartzarira joan zen eta elur panpina izkina batean zegoen negarrez eta Maialenek galdetu zion: -Zer gertatzen zaizu elur panpina? -Ba, ba, ni zera gaur gauera arte e-e- egongo na-na naizela eta de de dena a a ahaztuko z za zaidala. -Lasai ez zaitugu inoiz ahaztuko eta seguru egun hau izango dela Eguberrietako egunik zoriontsuena. Iluntzeko zazpiak jo zituen eta sorginkeria desegin zen. Pena hartu zuten lagunek baina aurrera egin beharra zegoen. 5. maila Eguzki Berri 88. alea

24


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Zeru sabaia Urtzi Euskal mitologian Urtzi ala Ortzi zeru sabaiaren jainkoa da. Zeruan bizi den jainko honek, ekaitzak sortzen ditu, euriteak triste dagoenean, lainoa lotsaturik badago, tximista edo trumoia haserre dagoenean eta gau iluna lo egonez gero. Emakumea da boteretsua, lauburuaren bidez adierazi izan da. Aintzinan oso garrantzitsua zen. Asteko bi egunen izenak adierazten digutenez, osteguna (ortz-eguna), eta ostirala (ortz- irala). Kristautasuna Euskal Herrira heldu zenean, kristatasunaren jainkoekin bat egin zuen eta zeru izen eman zioten. Europan jainko izen hauek ezagutzen dira: Thor, Taranis, Zeus eta Jupiter. Ortzi izenetik hasten diren beste hitz asko ere badira euskaraz, hala nola ostadar, oskarbi, ostartea eta abar. Joxemielen esanetan aspaldi aspaldikoa da Ortzi jainkoa. Gaur egun oso ezaguna da Ortzi edo Urtzi izena umeen arte.

5.maila

Eguzki Berri 88. alea

25


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

BIZIKLETAREN MISTERIOA Udako oporrak iristear zeuden eta Iker eta Amaia munduko pertsonarik zoriontsuenak ziren. Ez zuten nolanahiko erronka aurretik. Oporretako hiru hilabeteak amonaren etxean pasatuko zituzten, baina beraien amona ez zen edozein, auzo txiki bateko postaria zen. Baserriak elkarren artean sakabanatuta zeuden eta bizikleta arrox batean egiten zuen ibilbidea. Egunak pasa ahala umeen arteko urduritasuna nabaria zen eguna iritsi zen arte. Aitaren kotxea beteta utzi zuten, arropa, jostailuak eta nola ez, amonari laguntzeko behar zituzten bizikletekin. Baina amonaren herrira iritsi zirenean sekulako sorpresa bat zuten, amonaren bekoki ilunak zerbait larria adierazten zuen, amonari bizikleta lapurtu zioten. Iker eta Amaiak lehenengo sustoa pasatu ondoren lanean hasi ziren. Auzoko zoko guztiak miatu zituzten baina ez zuten ezertxo ere aurkitu. Baserrietara inguratzen hasi ziren. Auzoko gizon bakarti eta kopetailun baten etxe aurretik pasa zirenean, ikuiluko bazter batean bizikleta bat ikusi zuten. Amaia sartu nahian zebilela mutur luze batekin topo egin zuen. Ikustearekin bakarrik beldurtu zen baina zaunkaka hasi zenean zalaparta batean alde egin zuten handik, ez oso urrutira bizikletarekin lokatzetan sartu baitzen. Bazkaltzeko garaian amonari eman zioten beren abenturaren berri. Arratsaldean berriro beren bizikletak hartu eta abiatu ziren. Oraingo honetan sendagilearen kontsulta inguruan zebiltzan. Iker leihora igo nahian zebilela ezkerreko hankak txirrist egin eta larrosa gorri arantzatsu baten gainera erori zen . Ipurdia erabat zulatuta geratu zitzaion . Atera zuen hotsarekin sendagilea ohartu zen barrabaskeriaren bat egiten ari zirela baina horrelaxe utzi zuen . Umeek ere ez zuten amore eman eta oraingoan eliza aldera abiatu ziren, oraingoan Amaia saiatu zen sakristiko leihora igotzen , lortu zuenean, begiak ondo zabaldurik hara non ikusten duen amonaren bizikleta arroxa. Ezin zuten sinistu apaiza lapurra!!!! Bizikletak hartu eta amonari esatera joan ziren. Kostata iritsi ziren . Bideko harri guztiak bizikletarekin aurretik eraman zituzten. Amonak sorpresa bat zeukan, irribarre handi batekin esan zien gaizki ulertu bat izan zela dena. Apaizak larrialdi baterako hartu zuen bizikleta eta atean utzitako papertxoa oilategian zegoen haizeak eramanda. Orain hirurek partituko zuten posta auzoan. Uxue Imaz 6.maila

Eguzki Berri 88. alea

26


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Bazen behin Iker izeneko mutiko bat hamar urtekoa, bosgarren mailan zebilen, berak bost lagun zeuzkan: bat Jaime zen, mutil harroputz eta aberatsa, bigarrena Imanol mutil handi eta indartsua, bestea Jon zen bere oso laguna eta ikasketetan ona, laugarrena Jaimeren anaia zen Unax, Jaime bezalako harroputza zen eta azkenekoa Xanet, Xanet arraroa zen, ixil, lotsatia eta gainera magoa, baina hori ez zekien inork, hau ere bere oso lagun ona zen. Egun batean Jaimek esan zion Ikerri: -Nire osabak aste bat egin du uharte bakarti batean, zuk ezetz egin hori!!!-esan zion Jaimek Ikerri eta Imanolek esan zuen: - Nola egingo du ba, kakati hutsa da eta !!!-orduan Ikerrek esan zion: -Baietz egin,-eta handik bi egunetara almadia bat egin, eta lagunekin portura joan zen, lagunak agurtu eta abiatu egin zen. Iker oso alferra zen, hamar minutu arraun egin eta nekatu egin zen eta negarrez hasi zen baina nork lagunduko eta Xanet magoak lagundu zion. Almadiaren azpian motorra martxan jarri zuen eta ordubetean iritsi zen uharte bakartira, Lehenengo egunean iritsi eta berehala lo hartu zuen. Bigarren egunean uhartea ezagutzera atera zen, baina bidean zihoala, zeukan jan guztia jan zuen eta goseak zegoen. Orduan, Xanet magoak arbolan sagarrak jarri zizkion. Hurrengo egunean kobazulo bat aurkitu zuen egarriak zegoen eta ur botila bat prestatu zuen Xanetek Ikerrentzat, hau ohartu gabe, Bestela meritu osoa kenduko zion. Laugarren egunean lagun bat aurkitu zuen, txakur bat zen Lagun jarri zion izena, eta Iker lagunekin ibili zen egun osoan. Bostgarren egunean ordea lagunek bere jabea aurkitu zuen. Miren izeneko neska bat, Ikerrek pena handia hartu zuen, baina Mirenen lagun handia egin zen. Seigarren egunean astea bukatu gabe, almadian montatzera zihoala, txakur basati bat azaldu zitzaion, eta izutu egin zen, baina magoak Iker konturatu gabe bere atzean dinosaurio bat jarri zuen eta orduan txakurra izutu eta alde egin zuen. Xanetek eta dinosaurioa desagertarazi egin zuen. -Zein ausarta naizen!!!-esanez Iker etxera joan zen, oraingoan Xaneten laguntzarik gabe !!! Iritsi zen etxera eta lagunei abentura guztia kontatu zienean, Imanolek esan zuen: -Nork daki agian agurtu ginenean etxera itzuli zara!!!-eta denak barrez hasi ziren eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan. Iraitz Zubizarreta 6.maila

Eguzki Berri 88. alea

27


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

Zure begiak marroi, Nire begiak urdin, bionak eder eta zure besoak nireak bezain eder. Zure gauzak nireak baino eder.

Zure begiak polit, eta nireak itsusi, Bionak zeruan, algara eta pozik, Haizea dut lehengusu min. Lore bezain polit.

Leihotikan ikusten zaitut gerezia, zure adarrak nirekin batera hazitzen ari dira. Nire lagun ona, beti hor egoten zara, nahiz izotzetan, nahiz eguzki berotan .

Eguzki Berri 88. alea

28


Joxemiel Barandiaran H.I

Udazkena hostoak lurrera eguraldia txarrera. Horrela izango da aurtengo udazkena. Baina ez dugu galduko betiko itxaropena.

Natura

Ama natura, zenbat maite zaitudan Baina zer zakar jokatzen dugun ! Zuk bizia edertasuna eta makina kolore margotzen diguzu. Agian, egun batean guk ere maitasunez zerbait emango dizugu!

Eguzki Berri 88. alea

HITZEKIN JOLASEAN

Pilota Bola ttikia baina nahiko arina. Beti izaten du jotzerakoan mina. Horrela ibiltzen da bola ttiki borobila.

Ataun

Ataunera iritsi eta hantxe bizi. Herri polita eta nahiko garbia. Umeak eta gaztexoak ordea beti korrika.

29


Joxemiel Barandiaran H.I

HITZEKIN JOLASEAN

BERTSOAK- EGUBERRIAK

Doinua: Olentzero -1Abendua da eta aurki dugu Gabon opari askorekin haurrak pozik egon berdin aiton-amonak andre eta gizon zorionak guztioi ta Urteberri on.

Eguzki Berri 88. alea

-2Berriro Olentzero dator Gabonetan gustura jartzen gara harekin benetan oparien zain gaude haurrok ametsetan zerbait utziko al du etxe guztietan?

30


Joxemiel Barandiaran H.I

BERRIAK

-Irailaren 26an, Ohitura Zaharren eguna ospatu genuen. Aurtengo gaia “Ikatza eta ikazkinak� izan zen. Aurrez herri tar batzuk Iztatorko zelaian txondorra egin zuten, egun hori ederki girotu zuten. Auzoan zehar garai bateko lanbide, eta erakusketa desberdinak jarriz. Ikatzaren enkantea nola egiten zen ikusteko aukera ere izan genuen. Oso festa polita izan zen! -Agenda 21ko proiektuaren barruan, iazko ikasturtean ura aurreratzeko tramankuluak banatzea adostu genuen eta aurten ikasturte haseran, goiz batean hiru auzoetan gure asmo hori burutu genuen.

-Eskolako gelak ia martxan daude, baina patioa eta parkea oraindik ez. -Urrian 20ean BegoĂąa Munduatek 65 urte bete zituen eta jubilatu egin zen. Eskolan ikasleok agurra egin genion.

-Aurtengo ikasturtean eskolan 190 ikasle gabiltza. Aurreko ikasturtean 13 ikaslek bukatu zuten. Hauek dituzue aurtengo 22 ikasle berriak.

6.maila Eguzki Berri 88. alea

31


Joxemiel Barandiaran H.I

IRTEERAK

IRTEERAK Urriaren 22an 4 eta 5 urtekoak Azkizura egin zuten bidaia eta handik Zumaiara oinez jeitsi ziren. 5 urtekoek Azkizura egin zuten irteeraz gain, trenez Tolosara joan ziren txotxongiloen museoa ikustera. Esan digutenez oso ondo pasa omen zuten.

Urriaren 29an, 3. eta 4.mailakoak Ordiziako D´elikatuzera joan ziren. Abenduaren 3anTolosan izan ziren txotxongiloak ikusten. Arratsaldeko ekitaldia oso polita izan omen zen.

Eguzki Berri 88. alea

32


Joxemiel Barandiaran H.I

IRTEERAK

Urriaren 26an 5. eta 6. mailakoak Mirandaolako museoa ikustera joan ziren. Ondoren O単atin Arrikrutzeko koba bisitatu zuten. Handik autobusez Arantzazura. Bertan bazkaldu ondoren, Jorge Oteizak, Txillidak eta Nestor Basterretxeak egindako obrak bertatik bertara ikusi zituzten.

1. eta 2.mailakoak, abenduaren 13an O単atira joan ziren Lehen gizakiei buruz gauza interesgarriak entzutera eta ikustera.

6. maila Eguzki Berri 88. alea

33


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

KOLOREETAKO ONTZIA MATERIALA: • • • •

Koloretako serpentinak Barrako kola Barniza Pintzela

PAUSOAK: 1. Serpentina bat hartu eta mutur batetik tolestu biratuz. 2. Biratu serpentina guztia agortu arte eta gero muturra itsasi. 3. Beste kolore bat aukeratu, hasierako muturra itsasi eta jarraitu biratzen gustuko tamaina lortu arte. 4. Borobil lau bat lortzean, hatzamarrekin gorantza tiratu ontzi sakon baten forma eman arte. 5. Bukatzeko, barniza eman barrutik eta kanpotik eta utzi lehortzen gogortzeko.

Eguzki Berri 88. alea

34


Joxemiel Barandiaran H.I

BAT ETA BESTE

ERREZETA-PIZZA OSAGAIAK: 2 lagunentzat -

Lau moldeko ogi Lau koilarakada tomate Idiazabal gazta zati bat Bi anana zati

EGITEKO ERA: 1- Gazta birringailutik pasa eta albo batean gordeko dugu azkenerako. Anana, zati txikietan moztuko dugu guraizeekin. 2- Molde batekin moldeko ogi bat bi aldiz zapaldu, lehenengo irribarrearen behe aldea eta gero goi aldea egiteko. Ogia xigorgailuan erre dezakegu. 3- Egindako tomatea, birrindutako gazta eta anana zatitxoak gehituko dizkiogu ogiari. Tomatea oinarria izango da eta anana hotzak. 4- Olio tanta batekin su oso motelean frijitu bost bat minutuz. Zartagina estaliko dugu gazta azkarrago desegiteko. Suaren ordez mikrouhina ere erabili daiteke ON EGIN! 3. maila

Eguzki Berri 88. alea

35


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

GURUTZEGRAMA

1 2

1 3

2

3

Goitik behera 1- Arkumearen ama. 2- Eguzkitik gertuen dagoen planeta. 3- Gehien maite dugun kirola. Ezker eskuin 1- Sei soka dituen musika instrumentua. 2- 14 zenbakiaren hurrengoa. 3- Errealean urte gehien eman dituen jokalaria. Eguzki Berri 88. alea

36


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

HIEROGLIFIKOAK

Bizikleta hartu behar baduzu, txango luzea zein laburra egiteko, eraman nazazu beti buruan. Zer naiz?

KKKKKKKKKKKKKKKKKKK

A ----------------------------------------------Errepidea gurutzatu behar duzu Nire marra zurien gainetik. Zer naiz?

2 da ________________________________

Eguzki Berri 88. alea

37


Joxemiel Barandiaran H.I

Eguzki Berri 88. alea

DENBORA-PASAK

38


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

ASMAKIZUNAK 1.-Lagun bakarrak ordubete behar ba

du zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi ordu behar badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiten?

2.-Eguzkia hasieran bukaeran lorea. Zer izango ote da?

3.-Zein da bost bokalak dituen animalia?

4.-Kanpora doanean etxera begira etxera etortzean kanpora begira. Zer da?

5.-Lau iturri mendi baten azpian. Zer da?

6.-Balio du jateko balio du ukitzeko txalo egiteko eta, nola ez!, orri hau pasatzeko.

7.-Udan jendez beterik neguan huts-hutsik zutik baino jende gehiago egoten da han etzanik.

8.-Zangorik ez eta azkar dabil. Zer da ?

Eguzki Berri 88. alea

39


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

1

GURUTZEGRAMA 2

1

3

5 4 6

2

3

4 Zeharretara 1—Argia eta beroa ematen digun izarra. 2—Lur azpian bizi eta itsua den animalia. 3—Papera ebakitzeko erabiltzen dugun tresna. 4—Meteorito batek akabatu zuen aspaldiko animalia.

Goitik behera 1—Eztia egiten duen animalia. 2—Gauzak eransteko erabiltzen dugun sustantzia. 3—Futbolean golak sartzen diren eremua. 4—Edateko erabiltzen dugun ontzia. 5—Hitzen definizioak dakartzan liburua. 6—Arbelean idazteko edo marrazteko erabiltzen dugun tresna. Eguzki Berri 88. alea

40


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

SUDOKUA 1

3

7

6 2

2

5

5

8

4

5

9

1

1

7

2

4 9 5

ERANTZUNAK 1.- GURUTZEGRAMA

Zeharretara 1— ARDIA 2— MERKURIO 3— FUTBOLA

Goitik behera 1—GITARRA 2—HAMABOST 3—ARANBURU

Eguzki Berri 88. alea

9 3

7

7 3

4

6

7 3

5

7

1 3

8

2.- HIEROGLIFIKOAK 1.- KASKOA 2.- ZEBRABIDEA

3.- ASMAKIZUNAK

1.-Ezin da zulo erdia egin 2- Eguzki-lorea 3- Txorikumea 4- Aizkora 5- Behiaren errapea 6- Eskua 7- Hondartza 8- Berria

41


Joxemiel Barandiaran H.I

DENBORA-PASAK

4.- GURUTZEGRAMA

Zeharretara 1— EGUZKIA 2— SATORRA 3— GURAIZEAK 4— DINOSAUROA

Goitik behera 1—ERLEA 2—KOLA 3—PORTERIA 4— BASOA 5—HIZTEGIA 6—KLARIONA.

5.- SUDOKUA

1 6 2 7 3 8 4 9 5

3 5 9 6 4 2 1 8 7

8 4 7 1 5 9 6 3 2

7 1 4 2 8 6 3 5 9

Eguzki Berri 88. alea

5 2 3 4 9 1 8 7 6

6 9 8 3 7 5 2 1 4

2 8 6 5 1 7 9 4 3

4 7 1 9 2 3 5 6 8

9 3 5 8 6 4 7 2 1

42


Joxemiel Barandiaran H.I

LEHIAKETA

LEHIAKETA LOTU MARRAZKI BAKOITZA DAGOKION ESALDIAREKIN. ZOZKETAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, URTARRILAREN 14RAKO ESKOLARA EKARRI.

ESPAZIOAN GAUDE. BOST UME HARRITUTA DAUDE.

LEHEN GIZAKIAK URETAN BAINATZEN ZIREN

JENDEA SUMENDIA IKUSTEN ARI DA.

1.maila B

IZEN ABIZENAK: ............................................................ MAILA: ...........................................................................

Eguzki Berri 88. alea

43


Laguntzaileak: ATAUNGO UDALA

EGUZKI BERRI 88  

2010 eko abenduan Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxean argitaratutako aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you