Issuu on Google+

Kaixo familia: Hemen nago, ikastola pribatu batean, andereño izateko ikasten. Beno, ikasten edo, ze orain arte ikusi dudana ez zait asko gustatu eta ez nau asko aportatu, benetan. Lau urtekoen gelan nago. Hogei ta bost haur, andereñoa eta ni. Haurrak oso jatorrak dira gehienetan, baina batzuetan “insoportableak” bihurtzen dira. Ez dakit nolako hezkuntza jasotzen dute etxean ze hona etortzen direnean, zenbait aldiz, builaka, elkar joka eta guri batere kasu egin gabe ibiltzen dira. Horrela daudenean ezin da irakatsi ezer. Bestalde andereñoa, Kontxi, 55 urteko emakume bat da. Nirekin denbora guztian dago zerbait esaten. Beti aginduak ematen: egin hau, Nekane. Zaindu ume hauek, Nekane, ni beste hauekin nagolako. Nekane, ekarri papera beste gelatik, hemen bukatu da. Ematen dut bere morroia, beti zerbait egiten eta bera beti agintzen. Ez zait tokatu nire gustuko andereñoa, ez horixe!! Ba faena errematatzeko aurreko astean hasi ginen gurasoekin elkarrizketak egiten. Kontxik esan zidan ea nahi nuen egon eta nik baietz esan nion. Flipatzen ari naiz!!. Nolakoak dira gurasoak!! Lehengoan batek protestatzen zuen bere alabari janaria ez zaiolako gustatzen eta eskatzen zigun aber ezin zen janaria beste toki batetik ekarri, hori oso txarra zela eta zuzendariari esango ziola ere gauza berdina. Beste batek esan zigun aurreko egunean bere semea negarrez bueltatu zela etxera zeren autobusean beste mutil batek jo egin zuen eta aber zein den autobusean joaten den zaintzailea, berari zerbait esateko. Denak horrela, kexaren batekin. Ba nik Kontxiri esaten niona: joan beste ikastolara eta utzi pakean guri!! Hala ere niri badaude bi gauza izugarri gustatzen zaizkidala: informatika-gela eta jolas garaia. Informatika-gelara astean bi aldiz joaten gara eta kristoren gela daukate. 25 ordenadore, bat bakoitzarentzat. Haurrak bere gauzak egiten ibiltzen dira eta ni beraiei laguntzen. Gainera nola Kontxiri ez zaio gustatzen asko ordenadoreen mundua, ba niri uzten dit informatikako saioak zuzentzea. Hor ibiltzen naiz ni gustura!! Haurrak beti galdetzen didate nola egiten da hau eta nola bestea. Eta nola nik haurrak baino gehiago dakit, ba denak nahi dute nirekin egon. Oso azkar pasatzen zaizkit informatikako saioak. Jolas garaian ere oso ondo pasatzen dut. Gehienetan ikastolako patioan gelditzen naiz umeekin jolasten. Kontxi beste andereñoekin kafea hartzen gelditzen da irakasle-gelan baina ni aspertzen nintzen. Beti daude gelako mobidak kontatzen. Ez dute deskonektatzen eta nik behar dut. Horregatik patioan gelditzen naiz umeekin jolasten. Eta kolunpioko txandak antolatzen. Haurrak txoro-txoro daude. Sekulako mobidak izaten dituzte kolunpioetan. Niri tokatzen zaidala, ez niri tokatzen zait..., eta hantxe nago ni orden pixka bat jartzen. Beno ba hau izaten ari da nire praktika-garaia. Pixka bat dezepzionatuta nago, nik beste gauza interesgarriagoak itxoiten nituen baina haurrekin ondo pasatzen dut. Gustatzen zaizkit, oso jatorrak dira txoro txiki hauek. Eta uste dut ere haiek nirekin gustora daudela. Eta zuek nola zaudete? Haurrekin gustura? Idatzi zuen abenturak kontatzen!! Agur denei, Nekane.


Hobetu beharreko gogoeta baten eredua