Page 1

Informazio-bilaketen inguruan inkesta. Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

IZENA: Ane, Joxe eta Aiala

1. ekarpena. Inkesta: egiten dituzun informaziobilaketen inguruan [erantzunak landu] 1. Behar duzun informazio egokia bilatu, aukeratu eta eskuratzerakoan ze zailtasun izaten dituzu? Ez dakigula, askotan, egia edo gezurra den informazio hori. Horrez gain, euskaraz ez dago informazio gehiegi. Adibidez, komunikabideen bitartez informazioa distortsionatuta iristen zaigu, bakoitzak bere mesedetarako erabiltzen duelako. Publizitateak ere informazioa asko estaltzen du, hau da, alderik onena bakarrik erakusten digu.

2. Zure bizitzan informazio egokia erabiltzen duzula uste duzu? Zuretzako noiz merezi du informazioa bilatzen denbora asko erabiltzea? Batzuetan bai eta bestetan ez. Bizi eta lana egiteko ez da garrantzitsuena informazioa edukitzea, informazio egokia erabiltzen jakitea baizik. Gure ustez, ezinezkoa da beti informazio egokia erabiltzea, adibidez, batzuetan bidai agentziek eskaintza onenen informazioa “ezkutatzen� dute eta askotan ez dute ongi

informatzen

bidaia

egiteko

gainean

eraman

beharreko

gauzez.

Informazioa interesgarria denean denbora asko pasatzeak merezi du.

3. Informazioa bilatzerakoan, Interneten fidagarritasun gutxiko informazio ugari topatu dezakezula uste duzu? Zer egiten duzu horrelako informazioa ez aukeratzeko? Bai, hori uste dugu. Edozeinek txertatu eta argitaratu dezakeelako informazioa interneten. Horrelako informazioa ez aukeratzeko hainbat webgunetan aurkitzen eta kontrastatzen dugu informazioa ondorio fidagarri batetara iristeko.

informazio bilaketen inguruko inkesta (Joxe Artetxe)  

Gaurko informazio konpetentzien klasean egindako inkesta.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you