Page 1


Ni Aimar Berruete naiz. 2003ko urriaren 16an jaio nintzen, hortaz 9 urte ditut. Niri Aimar izena jarri zidaten ahoskatzeko erraza zelako. Gasteizen jaio nintzen eta Anto単anan bizi naiz. Ama, aita

eta

anaiarekin bizi naiz. Niretzat, bizitakotik, anaia handi bat izatea izan da hoberena. Nik gehien maite dudana familia da. Koaderno batean sekretu bat daukat.

Esan bezala ama, aita eta anaiarekin bizi naiz. Nire anaiaren zaletasuna pilota eta musika dira. Nire etxeko tokirik gogokoenak sutondoa eta lorategia dira, oso gustura egoten naizelako bertan. Nik katu bat daukat eta Wifi deitzen da, oso ondo portatzen da Wifi eta oso ondo zaintzen dugu.

Oinez urte batekin hasi nintzen eta bizikletaz hiru urterekin. Erraz ikasi nuen oinez eta bizikletaz. Animaliak atsegin ditut, kirola, musika eta bideojokoak dira nire zaletasunak. Gauza asko ikasten ditut ikastolan eta hf, ingelesa, musika eta ingurunea dira gehien gustatzen zaizkidan ikasgaiak.

Etorkizunean pilotaria edo futbolaria izan nahi dut, baina pilotaria edo futbolaria ez banaiz B plan bat daukat, asko ikasi eta musikaria izatea, kantaria. Musika asko gustatzen zaidalako eta talde bat jotzen ikusten dudanean, gogo handia jartzen zaidalako musikaria izateko.


Ni Brian naiz eta hamar urte dauzkat. Jaio nintzen azaroaren 24an. Nire benetako izena Nicolas da, baina denek Brian deitzen didate. Bizi naiz Kanpezun eta ez dut bizilekua aldatu.

Ama, aita eta arrebarekin bizi naiz eta ez dut bizi lekua aldatu zergaitik nire gurasoek ez dute dirurik.

Jaio nintzen Brasilen, horregatik brasildarra naiz, baina Espainian bizi naiz.


Ni Ekaitz naiz eta 9 urte dauzkat. Ni Gasteizen jaio nintzen eta Orbison bizi naiz. Nire izena Ekaitzetik etortzen da. Bi urterekin hasi nintzen bizikletaz ibiltzen, 14 hilabeterekin hasi nintzen bi hankaz ibiltzen. Eta 3 urterekin kendu zidaten txupetea.

Ni aitarekin, amarekin eta arrebarekin bizi naiz. A, nire katuarekin ere bai, Laik izena du. Nire familia Arrasaten bizi da. Lehen neuzkan 12 katu eta orain 1.

Niri atezaina izatea gustatzen zait eta nire arreba IratĂ­ oso ona da xakean eta pentsatzen dut tranpak egiten dituela eta ez duela onartzen.

Nik handitan ertzaina izan nahi dut, zergatik asko ikasten duzulako. Ezin badut ertzaina izan, nire b plana atezaina izatea da eta diru asko badut, nire familiari emango diot.


Ni El Farouk naiz.10 urte ditut. Monte-Layolen jaio nintzen. Nire izenak, ongiaren eta gaizkiaren arteko diferentzia esan nahi du. Sidi Mohamed ere deitzen naiz. Normalean 2 izen jartzen dira. Ni Kanpezun bizi naiz, subida al portal kalean. Lehen Burgosen bizi nintzen.

Ni etorri nintzen Espainiara 15 egunekin.Nire aita etorri zen lehenik. Gero ama, arreba eta ni etorri ginen. Gurasoei esaten diet umi eta abi eta aiton-amonei yadi eta yedi. Ni familiarekin bizi naiz. Nire amarekin sukaldean aritzea gustatzen zait.

Niri gustatzen zaizkidanak hauek dira: nire familia, eskolatik: musika, inguru eta futbola. Nire zaletasunak, bizikletan ibiltzea eta oinez ibiltzea dira. Nire ohiturak hauek dira: 5 aldiz otoitz egitea. Nire leku kuttunenak hauek dira: sukaldea, logela eta egongela.

Nik bizi nahi dut hurrengo tokietan: Italian, Londonen eta New Yorken. Nik handitan izan nahi dut: mekanikaria, astronauta, esploratzailea eta futbolaria.


Eneritz naiz eta Antoñanan bizi naiz. Gasteizen jaio nintzen. 9 urte ditut. Eneritz izena jarri zidaten, izena nafarroakoa delako. Nik ahizpa bat daukat eta bikiak gara. Ni jaio eta gero Antoñanara joan nintzen. Ordutik ez dut bizilekua aldatu. Niri pardela kendu zidatenean 15 hilabete neuzkan eta txupetea 23 hilabeterekin, eta nire ahizpari 2 urterekin. 8 hilabeterekin 4 hanketan ibiltzen hasi nintzen. Eta ilea 11rekin atera zitzaidan.

Ni, ama, aita eta nire ahizparekin bizi naiz. Nire aiton–amonak Antoñanan bizi dira. Eta nire beste aitona Zuñigan bizi da. Nire amona hil zenean nire urtebetetzea zen. Nik bi animalia ditut, zaldi bat eta txakur bat. Pepito eta Agin deitzen dira. Nire gurasoek oiloak dauzkate. Eta nire aitonak bi katu ditu Pardi eta Nelba deitzen dira.

Ni zaldiekin eta txakurrekin ibiltzen naiz astean bitan. Niri makarroiak eta patata tortila jatea gustatzen zait. Gehien gustatzen zaizkidan txokoak nire sukaldea eta egongela dira. Ikastolan mate, euskera, musika, ingelesa, gaztelania eta ingurunea ematen ditut eta gehien gustatzen zaizkidanak musika eta matematika dira.

Nik andereñoa izan nahi dut, zergaitik diru asko ematen dutelako eta matematika eta musika gustatzen zaizkidalako. Nik Tenerifen bizi nahi dut eta Naia rekin bizitzea gustatuko litzaidake. Nire pisuak hiru pisu izan behar ditu, goi-goian jolasteko solairua, erdikoa lo egitekoa eta bainua hartzekoa eta behekoa egongela eta sukaldea izango dira.


Ni Gabriela naiz eta 2002 jaio nintzen Bulgarian eta Zu単igan bizi naiz. Bi urterekin etorri nintzen Espainiara eta oso pozik nago horregatik. Niri Gabriela jarri

zidaten

zergatik asko

gustatzen

zitzaien aita eta amari. Bi urterekin hasi nintzen hitz egiten. Nire lagun onenak Basilisa eta Lubomira dira nire izen osoa Gabriela Petrova Vasileva da, baina gustatzen zait Gabi deitzea eta txikitan oso ona nintzen.

Nire familia ni, ama, aita, ahizpa eta nire anaia gara. Niretzat nire familia garrantzitsuena da. Nire ama Rayna deitzen da, nire aita Peko

deitzen da. Nire anaia Niki deitzen da eta nire ahizpa

Tsvetelina

deitzen da. Nire familia maite dut nire amari

beti

laguntzen diot.

Nire zaletasuna da hitz egitea, ze mate pixka bat kostatzen zait, baita etxeko lanak egitea ere. Ez naiz haserretzen nire lagunekin. Eskolan gehiago hitz egin behar dut eta saiatu behar naiz ez haserretzen nire amarekin eta aitarekin eta ez jotzen nire ahizpari.

Ingelesa gustatzen zait. Musika, gazte, euskara, plastika tutoretza, heziketa fisikoa, mate eta inguru ere gustatzen zaizkit. Handitan moda diseinatzailea izan nahi dut.


Haizea deitzen naiz. Gasteizen jaio nintzen. Haizea izena jarri zidaten zergatik aitari eta amari gustatzen zitzaien. Bernedon bizi naiz. Bizilekua ez dut aldatu. Gehien atsegin dudana zaldiz ibiltzea izan

da. Nire etxean oso gustura nago. Gehien egoten

gara

egongelan. Kanpamentuetara gustatzen zait joatea. Neba-arrebarik ez dut.

IĂąaki eta Silvia dira nire gurasoak. Niretzako garrantzitsuena familia da. Asko gustatzen zaidana nire familiarekin gauzak egitea da. Niri gustatzen zait nire familiarekin egunak pasatzea. Nire familia asko maite dut. Nire aiton-amonak Nafarreten bizi dira nire gelako kide bat bezala

15

hilabeterekin

ikasi nuen oinez eta 4 urterekin ikasi nuen

bizikletan ibiltzen. Bizikletan eta oinez ibiltzen erraz ikasi nuen. Gehien gustatzen zaidan

ikasgaia musika da. Ostiraletan beti

joaten naiz zaldiz ibiltzera nire lagun Naiarekin. Larunbatetan joaten naiz bazkaltzera Nafarretera, aiton–amonen etxera eta igande guztietan nire beste amonarengana joaten naiz afaltzera.

AndereĂąoa edo amazona bat izan nahi dut handitan. Gasteizen edo Bernedon bizi nahi dut, lagun batekin, Uxuerekin. Txakur bat eduki nahi dut eta bere izena Sua izango da. Zaldi batzuk ere nahi ditut, nire lau lagunekin Ibiltzeko Uxuerekin , Eneritzekin , Izarorekin eta Naiarekin. Zaldi bat nahi dut, marroia; beste bat, beltza eta azkenik, beste bat beigea.


Ni I単aki deitzen naiz. Gasteizen jaio nintzen 2003ko martxoaren 18an eta Kanpezun bizi naiz. Orain hamar urte ditut eta futbola gustatzen zait, batez ere Bartzelona, Atletic eta Alaves. PSPan jolastea ere gustatzen zait. Nire izenak sua esan nahi du. I単aki jarri zidaten nire aitari gustatzen zitzailako. 3 urterekin txupetea kendu zidaten. Katu 1 neukan eta orain dortoka bat daukat.

Iratxe nire arreba da, Susana nire ama eta nire aitak Alberto du izena. Nire amak ingelesa ematen du ikastolan eta nire aitak fabrika batea lan egiten du.


Izaro naiz, eta 2003an jaio nintzen. Izaro jarri zidaten, amari eta aitari asko gustatzen zitzaielako. Beti Kanpezun bizi izan naiz. 2 urterekin kendu zidaten pardela. 2 kilo eta 900 g pisatzen nituen jaio nintzenean,

eta

18

hilabeterekin

kendu

zidaten

txupetea.

Aurreskolara 18 hilabeterekin joan nintzen. Gaur egun 10 urte ditut.

Ama Nerea deitzen da, aita Juan, aiton – amonak M. Jesus eta Luis deitzen dira eta osaba Iùigo deitzen da. Hiru lehengusu ditut: Maya, Leo eta Irune. Aitonak oiloak eta txitoak ditu eta osabak 2 motor ditu. Aitak eskupilotan eta zestapuntan jolasten du eta amak ilapaindegian lan egiten du. Normalean oporretan Kanbrilsera joaten gara ama eta biok eta batzuetan nire lehengusina Maria ere gurekin etortzen da.

Niri gehien inporta zaidana familia da. Aitonari laguntzea gustatzen zait. Aitonaren oiloak eramatea, amari

etxean laguntzea eta

ikastolan ikastea gustatzen zait.

Txikien andereĂąoa izan nahi dut, Kanpezun bizi etxe handi batean, txakur bat izan eta lagunak izan nahi ditut etorkizunean.


Kaixo, ni Jon Ander naiz, Kanpezun bizi naiz eta 10 urte ditut. Apirilaren 4an jaio nintzen. Nik ikasi nuen ibiltzen urte batekin eta bizikletan hiru urterekin. Jon Ander izena jarri zidaten nire arrebari gustatzen zitzaiolako. Niretzat garrantzitsuena familia da

Nire ama, aita eta arrebarekin bizi naiz. Nire ama oso jatorra da niretzat, eta ere bai nire arreba. Ni baino handiagoa da. Nire amak prestatzen du bazkaria eta afaria. Nire arrebak ez du egiten ezer, baina nire aitak bai, adibidez: platerak garbitzen ditu. Nire amak etxeko lan asko egiten ditu. Beste lan batzuk aitak egiten ditu.

Nire zaletasunak dira musika, kimika, informatika eta zientziak. Nire ohitura udan beti Galiziara joatea da.

Nik handitan kimikari, ingeniari, musikari, informatikari, arkitektoa ala zientzialaria nahi dut izan.


Ni Marius naiz eta 9 urte ditut. Errumanian jaio nintzen eta Nafarreten bizi naiz. Nire izena santu batetik dator. Urte batekin eta 3 hilabeterekin hasi nintzen ibiltzen. Nafarreten bizi naiz, nire amak eta aitak hemen aurkitu dutelako lana. Beranduago familia guztia etorri zen. Arreba bat daukat, Renata du izena. Nafarretera etorri banio lehen Bernedon bizi nintzen.

Ama, aita, arreba, eta amonarekin bizi naiz. Niretzat familia garrantzitsuena da eta ni beraientzat ere bai. Amak kontatu zidanez, nire amak nire adina zeukanean nire Aitona Bukaresteko atleta onenetakoa zen. Behin, aitonak nire ama ahaztu egin zuen trenean ahaztu zuen eta trenekoek saltxitxa bat eman zioten amari eta nire Aitona trenaren atzetik korrika hasi zen. Nire amak lau neba-arreba dauzka Ion, Marian,Ianina eta Florina, nire osabak- izaba.

Nik normalean, gehiegi hitz egiten dut eta bromazalea ere banaiz. Nire aitak ez dauka nire antz handirik. Nire amak ordea, bai. Aitak “capitan�, “rey� eta horrelako gauzak deitzen dizkit. Bideojokoak gustatzen zaizkit, beraiekin jolastea. Saskibaloia gustatzen zait eta antzeztea ere gustatzen zait. Lagunek bi antzerkitan esan didate paper nagusiena egiteko.

Handia naizenean, saski baloi jokalaria izatea da nire ametsa. Gogor lan egiten badut aktore oso ona bihurtuko naiz. Nire lagun onena Sidi da eta handia naizenean eta aberatsa baldin banaiz berarekin jauregi batean bizi nahi dut Madrilen.


Ni Naia naiz, 2003ko ekainaren 18an jaio nintzen. Naia jarri zidaten, gurasoei gustatu zitzaielako. Bernedon bizi naiz. Ez dut bizilekua aldatu inoiz. Bi urterekin hasi nintzen oinez. 3 urterekin hasi nintzen 2 gurpileko bizikletarekin ibiltzen eta oso erraza izan zen niretzat. 9 urte dauzkat, 10 egiteko. Nire aitonak Paquito du izena eta besteak Victor eta nire amonak Conchi eta Marisol dira.

Asier, I単aki, Emma eta laurok gara familia. Familia oso garrantzitsua da niretzat. Nire etxea oso handia da bi pisu ditu eta oso polita da. Aitarekin ikasi nuen bi gauza egiten, ibiltzen zaldietan eta bizikletan. Bost urteko gelan ikasi nituen zenbakiak. Amonaren eta aitonaren etxea oso txikia da eta Bernedon dago.

Zaldiak niretzat oso garrantzitsuak dira. Nire zaldia niretzat oso garrantzitsua da. Nik 30 txakur dauzkat eta 4 txakurkume. Eta ere bai garrantzitsuak dira niretzat eta nire aitarentzat.

Nik handitan

zaldiekin lan egin nahi dut: Hipodromoan, saltoak

eginez edo Doman. Oso polita da hau ikustea eta dibertigarria. 6 urtetatik izan nahi dut amazona bat. Medikua ere izan nahi dut, zergatik gauza asko egin ahal dira eta jende askori lagundu diezaioket.


.

Ni Oier deitzen naiz ,10 urteko mutila naiz, 2003ko apirilaren 27 an jaio nintzen. Oier izen

hau jarri zidaten asko asko gustatzen

zitzaielako ama eta aitari . Ni San Vicenten bizi naiz eta herri hau asko gustatzen zait. Ez dut bizilekua aldatu, beti San Vicenten bizi izan naiz. 15 hilabeterekin hasi nintzen oinez ibiltzen. Nire gauza gogokoena nire familia da, asko errespetatzen dut .

Nire familia asko errespetatzen dut. Nire familiako pertsonak hauek dira : Irati, Carlos, Nati eta ni, Oier. Familia asko asko maite dut. Batzuetan Gasteizera joaten gara jatera.

Nire zaletasunak hauek dira: futbola, familia et nire lagunak, oso ondo pasatzen baitut beraiekin.

Nik handitan futbolaria izan nahi dut. Futbolaria ez banaiz b plana daukat, autobuseko gidaria izan nahi dut aitona, aita eta ama bezala.


Ni Pamela naiz eta bizi naiz Antzinen. Joan nintzen Bulgariatik sei urte nituela. Izen hori jarri zidaten asko gustatzen zitzaielako. Ni jaio nintzen Bulgarian eta etorri ginen Espainiara lanagatik. Lana aurkitu dugu Zu単igan, baina joan gara Anzinera bizitzera.

Nire familia aita, ama, anaia eta arrebak osatzen dute. Hamar urte dauzkat. Abenduaren 29an da nire urtebetetzea. hamabi urte ditu eta arrebak

Nire anaiak

zortzi urte ditu eta nik hamaika

dauzkat eta nire amak 29 urte ditu. Nire familiarekin oso ondo nago. Eta nire familia asko maite dut, eta beraiek gu. Aitak 33 dauzka.

urte


Ni Saif naiz eta Mauritanian jaio nintzen. Marraztea gustatzen zait eta futbola ere bai. Kanpezun bizi naiz eta nire eskola da Ibernalo ikastola. Niri saif jarri zidaten, izen hori jende askok ez daukalako .

Nire amak Mariem dauka izena eta nire aitak Mokhtar .


Nire izena Sergei da, hamaika urte ditut eta Kanpezun bizi naiz nire amarekin. Ni, izatez, Errusiarra naiz baina 7 urterekin Kanpezura etorri nintzen. Amarekin bizi naiz. Ama Maria Isabel deitzen da. Amona, aitona eta izeba ere Kanpezun bizi dira. Osaba bat ere badaukat baina Gasteizen bizi da. Hala, askotan egoten naiz berarekin eta opari asko ekartzen dizkit. Asko maite dut nire familia, nire familia oso majoa da eta nik zorte handia daukat.


Ni Sidi naiz. Kanpezun bizi naiz.

2003 ko martxoaren 8an jaio

nintzen. Sidi izena jarri zidaten delako bihotz oneko pertsona. Bizilekua aldatu dut, behin eta berriz. Saharan jaio nintzen eta gero Portugalera joan nintzen. Hor bi urte egon nintzen eta gero Meridara joan nintzen. Gero Mengibara joan nintzen eta bukatzeko etorri nintzen Kanpezura, orain dela 3 urte.

Nire aitaren izena Mohamed lamin da. Ama Ahjev da, nire anaia Nami da eta beste anaiak Mulay izena dauka. Nik oso ondo pastaszn dut nire familiarekin. Gehien maite dudana nire amona da. Nire familiatik gehien gustatzen Maidana, jatorrak direla da.

Nire lagunak oso atseginak dira. Lau urterekin ikasi nuen bizikletan ibiltzen. Niri gehien gustatzen zaizkidanak hiriak dira, zergatik jaio nintzen hiri batean. Niri gehien gustatzen

zaidana futbola da,

horregatik handitan izan nahi dut futbolaria.

Nik madrilen bizi nahi dut . Handitan dirua izanez gero Saharara bidaliko dut.


Ni Uxue naiz eta Anto単anan bizi naiz . Gasteizen jaio

nintzen,

2003ko abenduaren 28an. Nik biki txikiago bat dut, beranduago jaio zena. Nire izena herri txiki baten eta birgina baten izena da. 8 hilabeterekin hasi nintzen 4 hankekin ibiltzen eta 11 hilabeterekin pardela kendu zidaten. Hasi zitzaidan ilea hazten 15 hilabeterekin.

Niretzat familia garrantzitsua da, nire aita Anto単anako alkatea delako. Nire amak oilo granja bat du eta hor, txakurrak eta zaldiak dauzkagu. Nire zaldia Ametsi da, nire ahizparena Pepito eta nire aitarena Kuki. Nire aitonak oiloak ditu.

Niri gustatzen zaizkit zaldiak, txakurrak eta nire aitonaren katuak. Nire txoko gustukoena egongela da, hor dauzkadalako jolas guztiak eta ikastolako gauzak, adibidez musikako materiala eta gazte eta gorputz hezkuntzako gauzak.

Nik handitan, amazona bat izan nahi dut. Gustatuko litzaidake, horrez gain, medikua izatea. Gustatzen zaidalako jende gaixoari laguntzea. Amazona izatea

gustatuko litzaidake, niri zaldiak

gustatzen zaizkidalako, nirea, aitarena eta nire ahizparena ere bai.

Autobiografiak  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you