Page 1

Ikastolaz kanpotik konexioa (Chromebooketatik) Ikastolako saretik kanpo lanean ari garenean, ikastolan bertan erabiltzen ditugun idazmahai birtual berak erabil ditzakegu. Horretarako, gida honetan adierazi nahi den bezala, urrats batzuk jarraitu behar ditugu: 1. Ikastolako sarea eta une horretan erabiltzen ari garen sarea (etxekoa, liburutegikoa‌) lotuko dituen tunel seguru bat zabaltzea. 2. Ikastolatik idazmahai birtualetara sartzeko erabiltzen dugun bide bera jarraituz, hau zabaltzea.Konexio pribaturako tunela (VPN) zabaltzea Chromebookean, ohiko moduan, gure erabiltzaile eta pasahitza jarriko ditugu, saioa hasteko. Pantailaren eskuin-behealdean (ordua, sareko konexioa, bateriaren egoera azaltzen dituen horretan) sakatuko dugu, honako menu hau zabal dadin:

Bertan “VPN desconectada� sakatu ondoren ageri den aukera bakarra (Orereta_VPN) hautatzean, gure erabiltzaile eta pasahitzak (ikastolako ordenagailuetan sartzeko jartzen ditugunak) eskatuko dizkigu:

\\data01\users\jurreta\my documents\gidak\chromebook etxetik\ikastola kanpotik konexioa - chromebook.docx


Leiho honetan ez dugu ezer gehiago aldatu behar, dagoeneko konexioa egiteko doituta dago eta. “Conectar� botoia sakatzean, wifi konexioaren seinale maila erakusten digun ikonoari erreparatuko diogu: Ikono honi, laukitxo batzuk agertuko zaizkio gainean, aldizka hasieran (konexioa burutzen ari den artean) eta azkenik egonkor (konexioa guztiz burutu denean). Bukatu dugu, honenbestez, lehenengo urratsa! Gure tunela zabalik dugu eta orain idazmahai birtuala irekitzeari ekin diezaiokegu. Horretarako, Citrix-en bezeroa erabili behar dugu:

Zabalduko den laguntzailean, lehenengo, idazmahai birtualen zerbitzariaren helbidea idatzi beharko dugu: http://172.16.64.2

\\data01\users\jurreta\my documents\gidak\chromebook etxetik\ikastola kanpotik konexioa - chromebook.docx


Zerbitzariarekin konexioa burutu nahi ote dugun ziur gauden galdetuko digu, eta noski, onartze botoia sakatuko dugu: Laguntzaileak zerbitzaria topatzen duenean, erabiltzaile eta pasahitzak eskatuko dizkigu, baina kontuz, gure lan domeinura (orereta) ere jarri behar diogu eta!

Gogoratu, hemen ere, ikastolan ohiko erabiltzen ditugun erabiltzaile eta pasahitza jarriko ditugula. Eta kitto! Hurrengo leihoan gure idazmahaia hautatu eta lanera!

\\data01\users\jurreta\my documents\gidak\chromebook etxetik\ikastola kanpotik konexioa - chromebook.docx

Ikastola kanpotik konexioa - chromebook  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you