Issuu on Google+

Informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) Jesusen Bihotza ikastola

Josune Garaialde Estitxu Martiarena Izaro Arruabarrena

1


AURKIBIDEA 1.-Eskolaren aurkezpena eta ezaugarriak.....................................................................................2.orr 2.-Zer duen ikastetxeak IKT aldetik..............................................................................................3.orr 3.-Irakasleen jarrera IKTren inguruan...........................................................................................4.orr 4.-Ikastetxearen baliabide teknologikoak....................................................................................5.orr 5.-Gure hobekuntzarako proposamena.......................................................................................5.orr 6.-Informazio Iturriak...................................................................................................................7.orr

2


1. Eskolaren aurkezpena eta ezaugarriak Villabonako ikastetxe hau 2-16 urte bitarteko ikasleei zuzendua dago eta hezkuntza euskalduna, eleanitza eta kristaua eskaintzea du helburu. Ikastola honek hiru eraikuntza ditu: bata Zizurkilgoa, 2-10 urte bitarteko ikasleak egon ohi dira eta 11 urterekin, 5.maila egitera, Villabonako txermin auzoan dagoen eraikuntzara joaten dira. Bestea, Villabonako Txermin auzoan 2-12 urte bitarteko ikasleentzat dagoen eraikuntza dago. Eta azkenik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokion eraikuntza herriaren erdigunean kokatzen da, elizaren alboan, bertan burutzen dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikastolako ikasle guztiek. Hizkuntzaren trataerari garrantzia ematen diote, beraien ustez irakasle guztiak hizkuntza irakasle dira. Helburu nagusia euskara eta gaztelaniaren kurrikulum integratua sortzea da. Ingelera txiki txikitatik (3 urte) ikasten hastea da eta egoera komunikatiboetan oinarritzen da. Gerora hizkuntza formalera zuzentzen da (DBH).

Baloreen lanketak duen garrantzian oinarrituta hainbat ekintza gauzatzen dituzte, ikasleak hezterako orduan: agenda 21 (ingurumenarekin lotutako balioak), Merkatu Txikia (elkartasunarekin lotutakoa) edota Adimen emozionala (emozioen adimenaren ingurukoa).

Informazioaren eta komunikazioaren Teknologiari dagokionez, baliabide teknologikoak eskuratu eta berritzen saiatzen dira, behar bezalako formazioa eskaintzeko asmoz. Horretarako, Ikastolen Elkartetik bideratu den “IKT Planean� aritzea du helburu. Azken honek, ikastolek behar duten hardware, software, profesionalen prestakuntza eta dinamizazioa antolatzen ditu, bai hezkuntza prozesuan eta bai ikastolaren kudeaketan.

Bukatzeko esan, Ikt planak teknologia berrien ezagutza eta horien barneratzea dakarrela, konpetentziak gaurkotuz. Ikastola honen helburua honi dagokionez, zuzeneko hezkuntzan oso garrantzitsua den prozesua bilakatzea da. Horretarako, irakasleek, Ikastolen pedagogia-curriculum proiektuekin bat datozen IKT baliabideak erabiliz, metodologia berritzaileak eta kolaborazio proiektuak bultzatzen dituzte.

3


2. Zer duen ikastetxeak IKT aldetik

Hasteko, ikastetxe honek informazio eta teknologia berrien inguruan duen erronka bat “ikastola ireki” bat garatzea da. Horretarako, IkasDat aplikazioaren bidez alderdi administratibo eta akademikoak jasotzen ditu IkasWeb Plataforma, Intranet eta

Web publikoen zerbitzuak eratuz

eta kudeatuz.

Horretaz gain, ikas-irakaskuntzarako hainbat proiektu dituzte martxan. Proiektu horiek Txanela IKT, Ostadar IKT eta IKASYS Proiektua dira.

Txanela IKT:

Jarduera hauen bidez Lehen Hezkuntzan behar diren konpetentziak eta edukiak

lantzen dira txanelan ohikoak diren jardueren testuinguruan eta honetarako egokiena arloen integrazioa da. Irakasleari nahiz ikasleari, jarduerak egiteko eta gidatzeko zehaztapen guztiak ematen zaizkio. Ostadar IKT: helburua, Derrigorrezko eskolaldia amaitzean, eremu pertsonal, akademiko zein laboralean, sortu ohi diren beharrei eta egoera-problemei aurre egiteko, IKT baliabideak egokiro, modu

eraginkorrean

eta

arduratsuan

erabiltzea

da.

IKASYS Proiektua: norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiru zeregin ditu: • Trebatzea: Ikaskuntzaren hainbat prozedura burutzeko sorturiko jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,… • Memorizatzea: Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografiatoponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa, … • Norberak berea egitea: ikasle bakoitza bere erritmoa eta maila ezagututa, era autonomoan eta indibidualean bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.

4


3.-Irakasleen jarrera IKTren inguruan Gaur egun, kooperazioa ezinbestekoa da irakasleen eta ikasleen artean. Proiektu honetan teknologia berriek eskaintzen dituzten hainbat tresna ezagutu nahi ditugu. Teknologia berriak hezkuntza arloan ezinbestekoak dira, horrela haurren ezagutzak zabal daitezke beti modu arduratsu batean erabilita. Gero eta material gehiago dago teknologi berrietan umeekin lantzeko, arbel digitalak, ordenagailuak, ipuin interaktiboak, internet... Irakasleek material horietatik egokiena aukeratu behar dute landuko duten testuinguruaren arabera. Irakasleek kontutan izan behar dute irakaskuntza ez dela teknologia berrietan mugatu behar, hau da, ez dela modu tradizionala (arbela, liburuak...) alde batera utzi behar. Baina egia da oso modu egokia dela teknologia berrien bidez irakaskuntza sustatzea, modu azkarra izan liteke zenbait kasutan. Hala ere, irakasleen artean teknologia berriei buruzko ezagutza maila ezberdinak daude, beraz, irakasleei ezagutza maila minimo bat exijitu behar zaie hauek haurrei modu egokian transmititu ahal izateko. Irakasleek ere ikasteko prest egon behar dute aldioro eta teknologia berrien bidez asko ikasiko dutela iruditzen zaio ikastetxeko zuzendari eta irakasleari. Berak dio, irakaslearen gehiengoak ez duela teknologia berrien bidez irakaskuntza jaso beraz, ezagutza berri eta aberasgarria dela iruditzen zaio. Irakaslearen erronka bere ikasleak bizitzarako prestatzea da, eta une honetan saiatu behar da Informazio eta Komunikazio Teknologien laguntzaz gizarteak planteatzen dituen behar berriei erantzuna ematen.

5


4.

Ikastetxearen baliabide teknologikoak Helburu eta prozesu hauek aurrera eraman ahal izateko, eskolak zenbait baliabide ditu,

teknologiarik berrienak ikasleen esku jartzeko asmotan. Horrela, hauek teknologiaren munduan trebatzea dute helburu. Hauek dira Jesusen Bihotza ikastolan aurki daitezkeen baliabide teknologikoak: · Proiektorea: Bideo gela bat dago eraikin bakoitzean eta bertan aurkitzen da proiektorea. Baita ordenagailu gelan ere. · Ofimatika: ikastolako irakasleak barne sare baten bidez komunikatzeko aukera dute. Horrela, dokumentu eta informazioa elkarbanatu dezakete. · Telebista: bi telebista daude. Bakoitza gurpildun armairu batean gordetzen da, beraz, gelaz gela eramaten dute bideoren bat ikusi behar denean. ·DVD-a, VHS-a: bideo gelan aurkitzen dira. ·Ordenagailu gela: Eraikinaren pisu bakoitzean bat aurkitzen da. Bertan 25 ordenagailu finko, proiektorea eta arbel digitala daude. ·Interneta: ikastolako ordenagailu guztiek interneta erabiltzeko aukera eskaintzen dute. · Kamera digitala: bi kamera digital daude. Hauek, hala ere, ez daude ikasleen eskura. Irakasleek erabili ohi dituzte irteeretako eta egun berezietako momentuak gogoan izateko. ·Kasetea eta CDa: musika entzuteko eta ahozko nahiz entzutezko ariketak egiteko erabiltzen dira. Ikasgela bakoitzean bat aurkitzen da. ·Mediateka: lehen azalduriko proiektuak sartzen dira bertan. Baliabidea hauek oso oinarrizkoak dira eta gaur egungo gizartean teknologia hain garrantzitsua den momentu honetan, zenbait baliabide gehituko genizkioke, ikasgela bakoitzean hainbat ordenagailu jartzea adibidez.

5.

Gure hobekuntzarako proposamena Gure proposamena nahiko berritzailea dela uste dugu. Ikastetxeetan ez dago horrelako

prozedurak egiteko ohiturarik. Teknologia berriei gero eta garrantzi gehiago ematen zaien arren, 6


askotan baliabide faltagatik edo gauza berriak egiteko beldurragatik, alde batera uzten dira. Gure proposamena, txat solasgune bat egitea izango litzateke. Oso aukera interesagarria iruditzen zaigu, txat berritzaile honen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaieketelako eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera baliagarria da ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko. Gainera, ikasleak teknologia berrien erabileran trebatzea lortzen da. Txatek nola funtzionatzen duten ikasten dute, web kameraren erabilera ezagutzen dute baina honekin batera baita arriskuak ere, modu zentzudunean joka dezaten etorkizunean. Astean pare bat ordu eskaintzea nahikoa dela iruditzen zaigu, hasiera batean behintzat. Gainera ez litzateke irakasgai batean bakarrik zentraturiko jarduera izango. Helburu nagusia hizkuntzak ikastea duen arren, ingurunea, historia eta matematika bezalako ikasgaiak lantzeko ere balio du. Munduko beste ikasleekin kontaktuan jartzen direnez, edozein gaien inguruko solasaldiak egin ditzakete aldi berean hizkuntza eta beste materia batzuk landuz.

7


INFORMAZIO ITURRIAK • • •

http://www.jesusenbihotzaikastola.com/web/default.php http://www.hikhasi.com/artikulua/707 Ikastolako irakasle eta zuzendariaren iritzia

8


IKT