Page 1

-1-


AURKIBIDEA 1.

FUTBOLA.....................................................................................................................- 3 1.a) ERREALA ............................................................................................................- 3 1.a) ERREALA ............................................................................................................- 4 1.b) ATHLETIC...........................................................................................................- 4 1.c) ................................................................................................................................- 4 1.d) OSASUNA.............................................................................................................- 4 1.e) BARCELONA ......................................................................................................- 4 2. DENBORA PASAK .....................................................................................................- 5 2.a) TXISTEAK ...........................................................................................................- 5 2.a) TXISTEAK ...........................................................................................................- 6 2.b) SUDOKUA ............................................................................................................- 7 3. HOROSKOPOKOAK .................................................................................................- 8 4. MUSIKA .....................................................................................................................- 11 4.a) ESTOPA..............................................................................................................- 12 4.a) ESTOPA..............................................................................................................- 12 4.b) BOB MARLEY...................................................................................................- 12 4.c) LA OREJA DE VAN GOGH ............................................................................- 13 4.d) KEN ZAZPI ........................................................................................................- 13 5. GIPUZKOAKO HERRIAK......................................................................................- 14 -

-2-


1. FUTBOLA

-3-


1.a)

ERREALA

Real Sociedad de Fútbol (euskaraz, Reala eta Erreala izenez ezaguna) Donostiako eta Gipuzkoako futbol talde nagusia da. Gaur egun Espainiako futbol ligako lehen mailako taldea da. 2009. urtean bere mendeurrena ospatu zuen, eta denboraldi berean lehen mailara igo zen 3 urtez bigarren mailan egon ondoren. Zubietako kirolinstalakuntzetan entrenatu ohi da.

1.b)

ATHLETIC Bilboko Athletic Kluba (ofizialki Athletic Club) lehen mailan dabilen futboleko euskal talde bat da. 1898. urtean sortu zen. Euskal Herriko futbol talderik zaharrena da, baita arrakastatsuena ere historian zehar. Betidanik egon da lehen mailan, Real Madrid eta FC Barcelonarekin batera, eta doblete (Liga eta Kopa denboraldi berean) gehien duen taldea da, bostekin.

1.c)

OSASUNA

Club Atlético Osasuna Iruñeko futbol taldea da. Espainiako Futbol Lehen mailan jarduten du. Iruñean sortu zen, Gaztelu plazan zegoen Cafe Kutz zaharrean, 1920ko azaroaren 17an (asteazkena), Sportiva eta New Club taldeak batzean. Nolanahi ere, gerora egindako ikerketa biografikoek data hori zalantzan jarri dute, eta urte bereko urriko lehen asteetara aurreratzen dute.

1.d)

BARCELONA

Bartzelona Futbol Kluba (katalanez Futbol Club Barcelona) Bartzelona hiriko kirol-elkartea da, 1899ko azaroaren 29an Joan Gamperrek sortua. Haren goiburua El Barça és més que un club da (Bartzelona talde bat baino gehiago da), Katalunian duen esanahi sozial eta politikoa dela eta. Kirol askotan talde profesionala dauka FC Bartzelonak: saskibaloian, eskubaloian eta hockeyan. Amateur taldeak ere baditu beste kirol askotan, baina futbol arloa da elkarteko adar nagusia, gainerako kirolak ordaintzen dituena. Espainiako futbol liga 21 aldiz irabazi duelarik, txapelketa horretan titulu gehien dituzten taldeen arten bigarrena da; lehena Real Madril da, Bartzelonaren arerio historiko nagusia. Errege Kopa, berriz, 25 alditan irabazi du, beste edozein taldek baino gehiagotan, alegia. Nazioartean 14 txapelketa irabazi ditu tartean bi aldiz FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa eta lau aldiz UEFAko Txapeldunen Liga.

-4-


FC Bartzelonak Unicefen iragarkia darama elastikoan; eta, ezkerreko besoan, TV3ko logoa. 2005/2006ko denboraldiaz geroztik, senyera —Kataluniako bandera— darama bere ekipamenduan, elkarteak Kataluniarekin duen harreman sendoaren erakusgarri.

2. DENBORA PASAK

-5-


2.a)

TXISTEAK

Bi emakume eslkartu dira, eta batak besteari esaten dio: -Nire senarra aingeru bat da. -Hau zortea!-erantzuten dio besteak- Nirea oraindik bizirik dago. Gizon bat medukuarengana joan zen eta esan zion: -Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkerrek ez dute usainuik. -Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan. -PPPPPRRRRRRRRR! -Hori larria da. Ebakuntza behar duzu. -Ipurdian? -Ez, gizona, sudurrean.

1-Salto egiten du, uretan bizi da, oso azkarra da eta mutur luzea du. 2-Hiru fase ditu, eta hegoetan kolore biziak ditu. 3-Oso ondo ikusten du, hegan egiten du, mendian bizi da eta harraparia da. 4-Gizakiaren lagunik hoberena da, eta katuak jarraitzen ditu. 5-Munduko animalia handienetakoa da, eta batzuek, hortzetan bizarra dute. 6-Oso lepo luzea du, eta zuhaitz handietako hostoak jaten ditu. 7-Adarrak dituzte, beti elkarrekin ibiltzen dira, eta estanpidak egiten dituzte. 8-Euskal Herrian asko ehizatzen da, eta kanpoaldera ateratzen zaizkien letagin txikiak ditu. 9-Txikia da, mokoa txikia du, hegan egiten du, eta nonahi aurki dezakegu. 10-Pakearen ikur bihurtu da, eta gehienetan, grisa eta txuria izaten da. 11-Beltza da, eta beleak baino kolore ilunagoa du; gainera, maiz erabili ohi dugun euskal esaera zahar bat dago harekin lotua. 12- Bere esnea edaten dugu, eta ahuntza baino handiagoa da. 13-Zozoak baino kolore argiagoa du, eta gainera, esaera batean aipatu ohi dugu. 14-Australian bizi da, zuhaitzetan, eta oso gutxitan jaisten da lurrera. 15-Katuak jaten du, txikia da, eta etxeetan sartzen da maiz samar.

-6-


2.b) SUDOKUA

-7-


3. HOROSKOPOKOAK

-8-


Aries (martxoak 21 apirilak 20) Kirola egitea oso lagungarria da, baina neurrian, beti ere. Lasai hartu, ez zaitez gehiegi nekatu.

Taurus (apirilak 21 maiatzak 21) Zure amonari bisita egingo diozu. Oso zaharra da, baina etxeko txirrina jotzerakoan, mutil batek parrandan dagoela esango dizu.

Geminis (maiatzak 22 ekainak 22) Hotz handia dago egun hauetan, eta hobe duzu bufanda jartzea. Lasai, hala ere: laster udaberria helduko da.

Cancer (ekainak 23 uztailak 22) Oraingoan, amarekin arazoak edukiko dituzu. Hark zure gela garbitzeko esango dizu, eta zuk huts egingo duzu. Beste kontuetan oso ondo ibiliko zara.

leo (uztailak 23 abuztuak 23) Kalera atera eta‌ maisuarekin topo egingo duzu, eta etxera eramango zaitu, ea etxeko lanak egin dituzun. A ze zorte txarra daukazun!

Virgo (abuztuak 24 irailak 23) Madrilera joango zara autobusez, kotxe bat erostera. Hala ere, denda itxita egongo da. Eta ez duzu edukiko autobus txartelik bueltatzeko...

-9-


Libra (irailak 24 urriak 23) Ahalegin handia egiten ari zara ikasketekin. Segi horrela, lanak emaitza ekartzen baitu beti.

Escorpius (apirilak 21 maiatzak 21) Zenbaki gorritan zaude, baina primitiba boleto bat aurkituko duzu, eta baita tokatu ere. Eta horretaz ez ohartzeagatik, zenbaki gorritan jarraituko duzu.

Sagitarius (azaroak 23 abenduak 22) Zure urtebetetzean opari bat egingo dizute, eta ez zaizu gustatuko. Azkenean, zure anaia txikiak oparia txikituko du.

Capricornius (ekainak 23 uztailak 22) Koadrilako lagunek asko maite zaituzte, zuk batzuetan kontrakoa pentsatu arren. Lagun onak dituzu benetan.

Aquarius (urtarrilak 21 otsailak 19) Bartzelonara joango zara, zine pelikula ospetsu bat ikustera -Harry Potteren azken filma-. Zinea itxita egongo denez, bidaiako dirua galduko duzu.

Piscis (otsailak 20 martxoak 20) Itsasoko ura maite duzu, baina hotz honekin, ez dago uretara sartzerik. Zoaz igerilekura, han ederki ibiliko zara eta!

- 10 -


4. MUSIKA

- 11 -


4.a) ESTOPA Estopa rumba katalana jotzen duen musika taldea da, David eta Jose Manuel Muñoz anaiek 1999an sortua. Taldea jatorriz Cornella de Llobregatkoa da, bere familia Extremadurakoa izan arren, Zarza Capilla herrikoa hain zuzen. Haien bost diskoetan formula berdina jarraitu dute, hainbat arrakasta eman diena: rumba zitalak eta kalekoak. Saldu dute guztira 3.100.000 baino gehiago maila nazionalean eta internazionalean (Allenrok kontuan izan gabe).

David (1976) bokalista da eta Jose (1978) gitarrajolea eta ko-bokalista. Haien haurtzaroa rumbako talde oso ospetsuak laurogeigarren urteetan entzuten pasatu zuten, bereziki Los Chichos, Los Chunguitos edo Bordón 4. Haien azken lana musikatik at automobileko piezak egitea izan zen SEAT-ko kontzesionario batean. Han sortu zituzten taldearen letra asko, adibidez haien lehenengo arrakasta, “La raja de tu falda” non Seat Panda kotxea izendatzen den. Lantegi horretik ere ateratzen da taldearen izena, “Estopa”, haien arduradunak asko errepikatzen zuelako ¡Dadle estopa! esaldia, gehiago lan egiteko haien emankortasuna handitzeko eta ez distraitzeko. Garai horretan haien auzo inguruko lekuetan jotzen hasi ziren. Orduan, maketa bat grabatu zuten 40 abestirekin, lagun baten etxean. Maketa hau kasetean hedatu zen eskuz esku Espainia osoan zehar. Ondoren, p2p sareetan, ospea lortu zutenean. Haien karrera diskografikoan zehar sari asko lortu dute.

4.b) BOB MARLEY Robert "Bob" Nesta Marley (1945eko otsailaren 6a - 1981eko maiatzaren 11) jamaikar kantari eta konpositorea izan zen. The Wailers (1964–1974) eta Bob Marley & The Wailers (1974–1981) ska, rocksteady eta reggae taldeetako kantari, gitarra jole eta konpositore nagusia izan zen. Reggae musikari ezagunena izaten jarraitzen du, baita errespetatuena ere, jamaikar musika eta rastafari mugimendua mundu guztian zehar ezagutaraziz. Bere kanta ezagunenak "I Shot the Sheriff", "No Woman, No Cry", "Could You Be Loved", "Stir It Up", "Jamming", "Redemption Song", "One Love" dira, The Wailers-ekin batera "Three Little Birds", baita hilda geroko "Buffalo Soldier" eta "Iron Lion Zion". Bera hil eta hiru urtera argitaratutako abesti bilduma, Legend (1984), gehien saldutako reggae albuma da, AEBtan platino diskoa 10 aldiz eta mundu guztian 20 milioi kopia salduta.

- 12 -


4.c)

LA OREJA DE VAN GOGH

La Oreja de Van Gogh baita ere LOVG edo LOVDG izenez ezagutzen dena, Donostiako talde musikal bat da. Beraien ibilbide musikala 1996. urtean hasi zen. Hasiera batean, Pablo Benegasek, Alvaro Fuentesek, Xabi San Martinek, Haritz Gardek eta Amaia Monterok osatzen zuten. Azken honek, taldearen hasieratik konpositorea eta abeslaria, taldea utzi zuen bere ibilbidea bakarrik jarraitzeko asmotan 2007an. 2008.urtetik Leire Martinez da taldeko abeslaria. Nahiz eta Pop estiloko talde bezala identifikatu, donostiar talde honek baeraien bost diskoetan hainbat estilo nahastu ditu. Ospea, Latinoamerika, AEB eta Europako hainbat herrialdetan, Frantzia eta Italia, zabaltzen da. Zenbait herrialdeetan lehenengo postura iristea lortu dute kanta hauen bidez: "El 28", "Cuéntame al oído", "Cuídate", "París", "La Playa", "Pop", "Puedes contar conmigo", "20 de enero", "Rosas", "Muñeca de trapo", "Dulce Locura", "En mi lado del sofá", "El ultimo vals", eta "Inmortal". La oreja de Van Gogh-ek 8 milioi disko saldu ditu eta Espainiako taldeen artean disko gehien saldu dituen taldea izan da XXI. lehenengo hamarkadan. Zenbait sari garrantzitsu ere irabazi izan ditu: Grammy Latinoa, MTV Europa...

4.d) KEN ZAZPI Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan bultzatutako musika taldea da. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KEN ZAZPI izenburupean. 2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan Batiz-en laguntzarekin. Grabaketa hau Iñaki UOHOren etxean burutu zuten.

- 13 -


5. GIPUZKOAKO HERRIAK

- 14 -


Zumarraga: Zumarraga Gipuzkoako Urola Garaia eskualdean kokaturik dagoen udalerria da, 10.053 biztanlekoa (2008). 18,23 km² ditu eta itsasoaren mailarekiko 356.9 metroko garaiera du. Donostiatik 53 kilometrora dago. Urola ibaiak banatzen ditu Zumarraga eta Urretxu. Honez gain, Antzuola, Azkoitia, Azpeitia, Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Legazpi ere mugakide ditu.

Urretxu: Urretxu Urola Garaian (Gipuzkoa), Irimo mendiaren magalean kokaturik dagoen udalerria da, 6.812 biztanle (urretxuarrak) eta 7,9 km² dituena. Urola ibaiak banatzen ditu Urretxu eta Zumarraga.

Legazpi: Legazpi Gipuzkoako hegoaldean dagoen udalerria da, Urola Garaian, Aizkorri mendiaren magalean, 450 metroko garaieran. Herri industriala da, batez ere burdinaren eraldaketari lotua (fabrika nagusiak: Bellota Herramientas, FPL eta GSB). Izan ere, herri honetan aspalditik jarduera garrantzitsua izan da burdinaren ustiaketa eta eraldaketa. Horretaz baliatuz, Lenbur (Legazpi, Natura eta Burdina) egitasmoa daramate aurrera 1994az geroztik, natura baliabideak eta burdinaren inguruko kultura babestu eta erabiltzeko asmoz. Legazpiarrei ilintxa ezizenez deritze. Horregatik du Ilintxa izena Legazpiko futbol taldeak.

- 15 -


Donosti: Donostia (ofizialki euskaraz Donostia, ofizialki gaztelaniaz San SebastiĂĄn ) Gipuzkoako hiriburu eta udalerri nagusia da. Halaber, Euskal Herriko laugarren hiririk populatuena da: 185.506 biztanle zituen 2010eko urtarrilaren 1eko erroldan, horietatik % 40,3 euskaldunak. Haren metropoli eremuak 405.099 biztanle ditu. Kantauri Itsasoaren ertzean dago, Bizkaiko golkoaren muturrean, eta Madril-Paris errepide eta trenbide ardatzean. Urumea ibaiaren bokalean dago, Igeldo, Urgull eta Ulia mendien artean, eta hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Hego-mendebaldean, Zubieta auzoaren zati bat ere bere mende dago administratiboki; ekialdean Landarbaso eta hegoalderago Urdaburu mendi barrutiak ere Donostia udalerriaren eremuan daude.

Bergara: Bergara Gipuzkoako Debagoiena eskualdean dagoen udalerria da eta gaur egun (2008an) 14.746 biztanle ditu. Udalerriaren zabalera 75,97 km²-koa da.Deba ibaiak zeharkatzen du alderik alde eta herriaren lurraldetasuna kontuan hartuta, Gipuzkoako herririk handienetarikoa da. Auzo ugariz osatua dago (Osintxu, Angiozar, Ubera, Basalgo, Elorregi...) eta etorkinen etorrerarekin, gero eta herri kosmopolitagoa da. Bergara historikoki Debagoienako hiriburutzat hartu izan da, hainbat bide arteko lotunean kokatua baitago: kostaldea eta ordoki gaztelarra baita Gipuzkoa barrualdeko bide guztiak egiten baitute bat Bergaran. Haren kokapen estrategikoari esker, herri aberats eta handia izan da beti. XIX.-XX. mendeetatik aurrera industria sendoa nagusitu zen Bergaran, eta gaur egun oihalgintza eta metalurgia industria ugari dago bertan.

Antzuola: Antzuola Gipuzkoako Debagoiena eskualdean dagoen udalerria da. 27,72 km²-ko azalera du eta 2008an 2.145 biztanle zituen. 1629an Bergaratik banandu zen berrehun urte baino gehiago elkarrekin egon ondoren. Bestela, 1984an herriko talde batek Aiherra (Nafarroa Beherea) udalerriarekin senidetze harremana finkatu zuen.

Gabiria: Gabiria Gipuzkoako erdialdean eta Goierriko eskualdean dagoen udalerri txikia da. 25,2 km² ditu eta 2008an 448 biztanle zituen.

- 16 -


Ezkio-itsaso: Ezkio-Itsaso Gipuzkoako Urola Garaia eskualdean kokatutako herria da. Itsasotik 300 metroko garaieran dago, 21,3 km² ditu eta 2008 urtean 578 biztanle zituen. Beasain, Ormaiztegi, Gabiria, Legazpi eta Zumarragarekin egiten du muga. Santa Lutzia ibaiak zeharkatzen du herria.

Beasain: Beasain Gipuzkoako Goierri eskualdeko udalerria da, Oria ibaiaren ertzean kokatua. Goierriko udalerri jendetsuena da, 13.680 biztanle baitzituen 2010ean. Hiriburutik, Donostiatik, 42 kilometrora dago, eta itsas mailatik 159,2 metro gorago.

Ormaiztegi: Ormaiztegi Gipuzkoako Goierri eskualdeko udalerria da. Mugakide ditu herri hauek: iparraldean Ezkio-Itsaso; hegoaldean Mutiloa eta Idiazabal; ekialdean Beasain; eta mendebaldeanGabiria. 6,77 km2 ditu, eta 2010ean 1.319 biztanle zituen.

- 17 -


- 18 -


Aldizkaria  

Klasean egindako aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you