Page 1

Espero diren emaitza nagusiak� laburpena - Euskadiko herri/hiri guztietan, interneteko abiadura handitzea, tarifak arrazoizkoak izanik. - Parte-hartze aktiboa izatea, IKTen bidez, erabaki politikoetan eta sozialetan. - Zerbitzuak erabiltzea eta eragiketak egitea Internet bidez, segurtasun-maila handiekin. - KTen bidez nabarmen hobetzea mendekotasun-egoeran dauden senideen ongizatea eta bizikalitatea. - Zerbitzu digital aurreratuen sorta zabala eskuratzea abiadura handian zure sakelako telefonoan. - Edozein tokitatik online eskuratzea informazio- eta zerbitzu-kopuru handia. - Jakitea zertarako erabiltzen diren EAEko Administrazioak kudeatzen dituen baliabideak. - Balio erantsi handiko eduki digital asko eta askotarikoak eskuratzea. Testutik ateratako daturik adierazgarrienak -Euskadik etengabe hazten egon behar du, askotarikoa izan behar du, oso trinkotuta egon behar du, berezko presentzia izan behar du, eta, Europan, erreferentzia moduan jokatu behar du informazioaren gizarte-esparruan. -Mundu osoan: Informazioaren Gizarteari buruzko Nazio Batuetako Munduko Goi Bilerako 2011 Foroa. -Erronka nagusiak: ingurune aldakorra eta, egungo egoeraren arabera, aurkakoa ondo kudeatzea. Munduko krisi ekonomikoak eten egin du azken garaietako oparoaldia. Euskadik egoera hori aukera bihurtu behar du, indartuta ateratzeko IKTen bidez, aldaketarako eragingarri eta elementu dinamizatzaile gisa hartuta. IKTen etengabeko eboluzioak behar eta negozio-eredu berriak sortzea eragiten du, eta beharrezkoa izango da zerbitzu aurreratu sofistikatuagoak garatzea. Arrazoiak sustatzeko HERRITARRAK: Azken urteetan, IKTak gero eta gehiago sartu dira EAEko gizartean, polikipoliki izan bada ere, eta sakelako telefonoa herritarren artean izugarri zabaldu izana nabarmentzen da. 2010. urtean, EAEko etxeetako %62,9k zeukan Interneterako konexioa; Estatuan, batez beste, %59,1ek zeukan; EB27n, berriz, batez beste %70ek; eta aurreneko postuan dauden herrialdeek (EB5+), azkenik, %85ek. Aurreko urtearekin alderatuta, Internet gehiago sartu da EAEko etxeetan (%5,5 inguru), baina esparru horretan nabarmen hobetzeko aukerak daude, bai belaunaldi berriko azpiegiturak zabaltzearen eta haiek edukitzeko aukeraren bidez, bai tarifa merkeagoei esker. Era berean, etxeetan banda zabala erabiltzeari dagokionez, Euskadi leku nabarmenean


dago, Europako eta Estatuko batez bestekoaren gainetik; horrek argi uzten du azken urteetan zer ahalegin egin den inbertsioetan. ENPRESAK: EAEko enpresak informazioaren gizartean neurri handiagoan sartzearen aldeko bilakaera gertatu da. IKTen sarrerak joera positiboa izan du azken urteetan. Hala ere, Interneten erabilgarritasunean geldialdia gertatu da azken urtean, %70ekoa baita oraindik ere; esparru honetan hobetzeko tarte handia dago, funtsezko faktoreak baitira belaunaldi berriko sareen hedapen orokorra eta tarifak egokitzea. Aurreko urtearekin alderatuta, Internet gehiago sartu da EAEko etxeetan (%5,5 inguru), baina esparru horretan nabarmen hobetzeko aukerak daude, bai belaunaldi berriko azpiegiturak zabaltzearen eta haiek edukitzeko aukeraren bidez, bai tarifa merkeagoei esker. Bestalde, izandako enpresa-jardunaren zer-nolakoari dagokionez, oro har, Interneten batez besteko sarrera handiagoa da industria-sektorean zerbitzuetan edo eraikuntzan baino. Hala ere, zerbitzuen sektorearen barruan, Interneten ezartze-indizeak %95etik gorakoak dira zenbait azpisektoretan; besteak beste, bidaia-agentzietan eta bidaiaantolatzaileetan, enpresa-zerbitzuak ematen dituzten enpresetan eta finantzaerakundeetan. ZERBITZU PUBLIKOA: Azken urteetan, bilakaera positiboa ikusten da merkataritza elektronikoa egiten duten EAEko enpresen kopuruan. Erosketak eta salmentak Internet bidez egiten zituzten EAEko enpresen ehunekoa %15 inguru zen 2010. urtean. Ehuneko hori Europako batez bestekoaren azpitik dago, baina, krisia gorabehera, azken urteko joera egonkorragoa izan da Euskadin Europan baino, geldialdiak iraun arren. Bide elektronikoak baliatuz erosten duten enpresen kopurua bide berak baliatuz saltzen dutenena baino askoz handiagoa da, baina, kopuru ekonomikotan, salmenta elektronikoenak erosketenak baino nabarmen handiagoak dira. Bi datu horien bilakaera positiboa izan da azken urtean, baina haien arteko aldeak bide ematen du hautemateko hobekuntza-nitxo garrantzitsu bat dagoela, eta nitxo horri salmenta elektronikoaren bidezko negozio-ereduak sustatuz hel dakiokeela, segurtasuneta konfiantza-gaiak bereziki azpimarratuz. AZPIEGITURAK: Bilakaera positiboa ikusten da EAEko herritarrek eta enpresek Herri Administrazioarekin harremanak izateko Internet erabiltzeari dagokionez, bai eta harreman horien elkarreragin-mailei dagokienez ere. Esparru honetan, Euskadiren posizionamendua argi eta garbi dago Europako batez bestekoaren gainetik (EB27), Administrazioarekin harremanak izateko Internet erabiltzen duten 10 langiletik gorako enpresen ehunekoaz den bezainbatean. Herritarrei bagagozkie, Euskadik Europakoaren batez bestekoa (EB27) baino posizio hobea du Herri Administrazioarekin eragiketak egiteko pertsonek egiten duten Interneten erabileran. Egoera hori aukera ezin hobea da zerbitzu publiko digital berriak garatzeko.


Zertarako bilatzen da parte-hartzaileak diren pertsonak gizarte batean? Gizarte-esparruaren barruko beharrei erantzutea. IKTen aurrerapenak erronka berriak ekartzen ditu, eta erronka horiei aurre egiteko beharrezkoa da herritarrak gai izatea, gaitasun handia edukitzea teknologiaren ikuspuntutik, parte hartzeko joera edukitzea eta gauza normala balitz bezala ikustea eragin handiko zerbitzu digital aurreratuen erabilera. Herritarren eta enpresen parte-hartze aktiboa eta elkarreragina lortzeko, planteatzen da beharrezkoa dela EAEko gizarteari begien bistako elementuak ematea, segurtasun handia berma dezaten sarearen erabileran, eta konfiantza sor dezaten. Era berean, beharrezkoa da e-inklusioa eta pertsona guztiek ezagutzaren gizartea eskuragarri izango dutela bermatzea, haien kokapena edo maila gorabehera. HERRITARRAK: Zein da AD@15 aren helburua? Nolako telefonoak, interneteko konexioa, aplikazioak izatea espero da? Alde horretatik, oraindik ere hobetzeko aukerak hautematen dira baztertuta gelditzeko arrisku handiena duten kolektiboetan (zaharrak, langabeak), bultzada handia eman bailekieke IKTak hurbilduz erabiltzen ohituta dauden gailuen bidez (sakelakoa, LTD eta abar). ENPRESAK: Pentsa ezazu zure inguruko denda baten kasuan. Zertarako izan daiteke garrantzitsua bere negozioan posta elektronikoa izatea? Eta web orria? eta telefono adimentsua? Etxean izatea nahikoa da, ala lokalean ere beharrezkoak ditu zerbitzu hauek? Posta elektroniko garrantzia izango zuen interneten bidez bezeroak nirekin kontratatzeko pedido edo dudaren bat izango bazuten. Web-orria baliogarria izango zen nire produktuak ‘on-line’ ikusteko, eta denda digitala bertan jartzeko. Telefono zenbakia erabiliko nuke dudan pertsonalki atendetu ahal izateko. Interneten bidez denda badaukat, modu birtualean, ez da beharrezkoa lokalik eukitzea. Arropa gordeta izan ahal dut etxean, eta gero bidali.

Gure instututuaren kasuan web orria izatea, gurasoekin Inikaren bidez komunikatzeko aukera etab nahiko berria da. Zerbitzu hauei esker zer irabazi du institutuak (iritzi publikoa, familien informazioa...) Informazio gehiago izatea, eta informazio hori, modu errazago batean lortu ahal izatea.

IKTeak garatzen ez duen gizarte batek zerbait galtzeko arriskua daukala uste duzu? (ekonomikoki, sozialki, politikoki...) Zer, adibidez?


Sozialki, komunikazio azkarragoa galtzeko oportunitaeta izango du. Ere, errezatasunei dagokionez, internetetik click batean gauzak erostea, denbora handia aurreztuko egingo zuen familia batzuei; edo ibili ez duen jendeari, inteneten bidez erosten eta etxera produktuak bidaltzean, aurrerapen handi-handia izango zen. IKTen garapena sare sozialen arrakasta ekarri du, eta iritzi publikoan eragina handia izan dezakete. Hau gobernuaren kontrako arma bat bihurtu daiteke, ala gobernuak sare sozialak bere alde erabiltzen dakiela uste duzu? Bere alde erabil daiteke, baina adibidez, 15-M edo 25-S mugimenduak sare sozialen bidez egin dira. orduan, bai, sare sozialen bidez gobernuaren kontrako arma izan daiteke.

GALDERASORTAAD15INGURUANJOEL(1)  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you