Page 1

GEOMETRIA GIDOI METODOLOGIKOA

Jone Manterola Mireia Rodríguez Josune Landa

2011-01-25


AURKIBIDEA: 1.-

Izenburua .................................................................. 3

2.-

Katalogazio-ezaugarrika ............................................... 3

2.1 IKT maila .................................................................. 3 2.1.1 Tarteko maila ....................................................... 3 2.2 Tipologia ................................................................... 3 2.2.1 Ikasketa Objektua................................................. 3 2.3 Orientabide didaktikoa ................................................ 4 2.3.1 Ikas objektuaren sailkapena ................................... 4 2.3.2 Multzokatzea ........................................................ 4 2.3.3 Formatu teknikoa.................................................. 4 3.-

Testuinguraketa .......................................................... 4

4.-

Helburu didaktikoak ..................................................... 5

5.-

Oinarrizko konpetentziak .............................................. 5

5.1 Oinarrizko eta espezifikoak diren IKT konpetentziak ...... 6 6.-

Edukiak...................................................................... 6

7.-

Orientazio metodologikoak............................................ 7

7.1 Azalpenak eta jarduera sekuentzia .............................. 7 7.1.1 Azalpenak .......................................................... 7 7.1.2 Jarduera Sekuentzia ............................................ 7 8.-

Ebaluazio irizpideak ................................................... 12

8.1 Arloarekiko ............................................................ 13 8.2 IKT-ekiko .............................................................. 13

Geometria. Gida metodologikoa

2


1.- IZENBURUA Geometria : Irudi geometrikoak

2.- KATALOGAZIO-EZAUGARRIKA 2.1 IKT maila Irakasleek integratzearen

IKT-en inguruko

ezagutza, maila

erabilera

desberdinak

eta

curriculumean

dituzte.

Gaitasunen

heterogeneotasun horri erantzuteko, irakasleek izan ditzaketen IKT maila edo fase ezberdinak daude: hasierako maila, tarteko maila eta maila aurreratua. Gure lanari dagokionez, ondorengo IKT mailan sailka dezakegu: Tarteko maila

2.1.1 Tarteko maila Gure Hezteko Objektu Digitala (HOD), tarteko mailakoa da (berariazko edukiak lantzeko programa itxiak erabiltzea). “Cuadernia�

programaren

bitartez

jarduera

desberdinak

jorratuko ditugu honela, irudi geometrikoei buruzko edukiak landuz.

2.2 Tipologia HODa Ikasketa Objektua da.

2.2.1 Ikasketa Objektua Gure HOD honekin ikas-jarduera batzuk eta ebaluazio irizpideak jasotzen ditu. Berariezko funtzio didaktikoa duen maila baxuenekoa da.

Geometria. Gida metodologikoa

3


2.3 Orientabide didaktikoa 2.3.1 Ikas objektuaren sailkapena Segimendu-jarduera bat dela esango genuke. Edukiak ezagutu, barneratu

eta

eduki

horiei

buruzko

jardueretan

oinarritutako

objektua da.

2.3.2 Multzokatzea Oinarrian behintzat, HDO hau banaka lantzeko izango litzateke. Ondoren

binaka ere jardun daiteke, ikasleek elkarlanean ikasteko

aukera izango dutelarik.

2.3.3 Formatu teknikoa HOD hau .zip batean gordetzen da eta ondoren objektua irekitzerakoan, html formatua duen orrialdea zabalduko da.

3.- TESTUINGURAKETA Gure bizitza irudi geometrikoez inguraturik dago, gure bizitzaren parte garrantzitsu bat bilakatzen dira. Ingurunean (eskolan, etxean), eguneroko bizitzarekin oso lotuta dagoenez, irudi geometrikoak ezagutu eta identifikatzea oinarrizkoa bilakatzen da txiki-txikitatik. Ondorioz lan honekin lortu nahi duguna hauxe litzateke: Irudi geometrikoak ezagutzea. Irudi geometrikoak ezagutzeko, “Cuadernia� programaren bidez jarduera desberdinak sortu ditugu eta jarduera multzoa, Lehen Hezkuntzako Ikasleak

5.

hasiera

geometrikoei

mailako batean

buruz

ikasleei banaka

informazioa

zuzendurik eta

jaso

egongo

ondoren

eta

litzateke.

binaka,

jarduera

irudi

desberdinak

burutuko dituzte IKT-en bidez. Honela, irudi geometrikoen mundua gehiago ezagutu eta barneratuko dute eta 5. mailan integratzen ari Geometria. Gida metodologikoa

4


den eskola 2.0-ren barruan IKT-rako gaitasunak landuko dituzte. Horrez gain, ondo pasatuz, modu erakargarri batean ikastea lortu nahi dugu.

4.- HELBURU DIDAKTIKOAK Objektu digitala sortzean, helburu didaktiko hauek planteatu ditugu: o Irudi geometrikoak izendatu o Irudi geometrikoak bereizi, erlazionatu eta sailkatu o Irudiak konposatu eta irudiak deskonposatu o Problemak ebatzi o Ikasteko IKT lan-teknikak erabili, landutako kontzeptuak barneratzen jakiteko

5.- OINARRIZKO KONPETENTZIAK o Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna izatea. o Matematikarako gaitasuna o Autonomiarako eta elkarlanerako gaitasuna o Ondo pasatuz lanerako eta ikasteko gaitasuna

Geometria. Gida metodologikoa

5


5.1 Oinarrizko

eta

espezifikoak

diren

IKT

konpetentziak o Ingurune birtual bat maneiatzen hastea eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikasteko gai izatea o IKT

baliabide

espezifikoak

erabiltzea,

modu

kritikoan

pentsatzeko eta arazoak konpontzeko o Informazioa

bilatu,

aukeratu

eta

aztertzeko

IKT-ak

prozesatzeko

IKT-ak

erabiltzeko gaitasuna o Irudi

geometrikoen

informazioa

erabiltzeko gaitasuna

6.- EDUKIAK HOD Honekin eduki hauek landu nahi ditugu: o Poligonoak eta irudi lauak o Poligonoen elementuak: Alboak eta aldeak, erpinak, barneko angeluak eta kanpoko angeluak, diagonalak o Angelua o Aldea o Poligono erregularrak o Paralelogramoak: Angelu zuzenak, laukiak, erronboak, erronboideak, karratua, laukizuzenak o Trapezioak o Irudi kurbatuak: Zirkunferentzia, zirkulua o Tangram Geometria. Gida metodologikoa

6


o Testu teorikoak ulergarritasunez irakurtzea o Arreta, iraupena, ikasteko lan-teknika, autoebaluazioa o Materialen zaintza

7.- ORIENTAZIO METODOLOGIKOAK 7.1 Azalpenak eta jarduera sekuentzia 7.1.1 Azalpenak Hezteko Objektu Digitala Cuadernia programaren bidez sortu dugun liburu edo lan kuaderno digital bat da. Ikasleek liburua ireki eta bertan aurkitzen duten eduki teorikoa irakurri ondoren, jarraian agertzen diren zenbait jarduera burutu beharko dituzte. Objektu Digitalarekin hasi aurretik, ikasleek irudi geometrikoei buruz dituzten aurre ideiak ezagutzea beharrezkoa izango da eta gai horrekiko interesa sortzen lagundu behar diegu ahozko galderen bidez.

7.1.2 Jarduera Sekuentzia Hezteko

Objektu

Digitalaren

hasieran

irakurri

eta

ulertu

beharreko eduki teorikoa ondorengoa litzateke:

Poligonoak eta irudi lauak Irudi geometriko lau itxiek, poligono izena hartzen dute. Irudi hauen ezaugarrien aztertzeak filosofo eta matematikariak lanpetuta izan ditu Antzinatik eta aplikazio praktiko ugari dauzka azalera neurketan eta eredu geometriko konplexuak sortzerakoan.

Poligonoaren elementuak Geometria. Gida metodologikoa

7


Poligonoa,

bere

izkinetatik

elkartuta

dauden

segmentuen

jarraipenagatik mugaturiko planoaren zatia da, zeinek poligonozko lerro itxia irudikatzen baitute. Poligonoaren elementu nagusiak hauek dira: •

Alboak edo aldeak: poligonozko lerroaren elementu bakoitza.

Erpinak: bi segmentu edo hurrenez hurreneko alboen arteko intersekzio-puntuak.

Barneko angeluak: bi hurrenez hurreneko bi albo bakoitzak zehaztuak; eta kanpoko angeluak: barnekoen betegarri bezala definituak.

Diagonalak, edo hurrenez hurrenekoak ez diren bi erpin elkartzen dituen segmentuetako bakoitza.

Poligono erregularrak Poligonoa erregularra da, alde guztiak eta angelu guztiak berdinak baditu. Poligono erregularraren perimetroa zenbat den jakiteko, alde baten luzera alde kopuruarekin biderkatzen da.

Ikasitakoa erabili Zer poligono da hau? Hexagono erregularra da. Adierazi zenbat alde, erpin eta angelu dituen; gero, marraztu diagonalak, eta kalkulatu perimetroa. 6 alde, 6 erpin eta 6 angelu ditu. Perimetroa= 3 x 6 = 18

(3cmko aldea)

Alboen kopuruaren arabera, poligonoak triangeluak (3 albo), lau aldekoak (4), pentagonoak (5), hexagonoak (6), heptagonoak (7),

Geometria. Gida metodologikoa

8


oktogonoak (8), eneagonoak (9), dekagonoak (10), endekagonoak (11), dodekagonoak (12)‌ (n)

IRUDIAK Poligonoak:

Triangelua. 3 alde

Pentagonoa. 5 alde

Oktogonoa. 8 alde

Hexagonoa. 6 alde

Laukia. 4 alde

Paralelogramoak Lauki edo lau albotako poligonoen taldean, paralelogramoak, bere alboak bitik bira paraleloak dauzkaten haiek dira. Talde honetan, ondorengo poligonoak dauzkagu:

Geometria. Gida metodologikoa

9


Angeluzuzenak: paralelogramo angeluberdinak, non barneko

angelu

orok

90º

balio

baitute.

Familia

honetan

laukiak,

paralelogramo angeluberdinak eta ekilateroak daude, zein lau aldeak bere artean berdinak izateagatik bereizten baitira. Erronboak: paralelogramo aldeberdinak, lau alde berdin baina

angelu ezberdinekin. Erronboideak: ez dira aldeberdinak, ezta angeluberdinak ere.

Erronboa Lau alde berdin. Angeluak binaka berdinak.

Karratua. Lau alde berdin. Lau angelu berdin.

Laukizuzena Aldeak binaka berdinak. Lau angeluak berdinak

Erronboidea Aldeak binaka berdinak. Angeluak binaka berdinak

Ez-paralelogramoak Beste lauki mota, trapezioen familia da, zeinek bi albo paralelo baititu eta bi ez. Bi albo paraleloak trapezioaren oinarriak dira; horrela, luzeena oinarri handiena da, eta bestea, oinarri txikiena. Bi oinarrien arteko distantzia txikienari, trapezioaren altuera deitzen zaio.

Geometria. Gida metodologikoa

10


Trapezioari angeluzuzena esaten zaio, bere bi albo paraleloak beste alboarekiko perpendikularrak direnean. Bestetik, isoszelez trapezioa esaten zaio, paraleloak ez diren bi alboek luzera berdina dutenean.

Trapezioa. Bi alde paralelo bakarrik. :

Trapezoidea. Ez du paralelorik

IRUDI KURBATUAK: Zirkunferentzia lerro kurbatu, lau eta itxia da; zirkunferentziaren puntu guztiak zentrotik distantzia berera daude, Zirkulua zirkunferentzia barruko azala da.

Geometria. Gida metodologikoa

11


Eduki teoriko guzti hori irakurri ondoren jarraian 3 jarduera burutzen hasi beharko da. 1.Jarduera: Angeluen arabera irudiak izendatu, triangeluak dagokien izenekin lotu –kamutsa, zorrotza, zuzena2.Jarduera: 4 poligono dagokien izenekin lotu, poligonoen sailapena. 3.Jarduera: Poligonoen sailkapena, lau poligono izendatu, izenekin lotu.

Tangramari buruzko eduki teorikoaren ondoren 4.jarduera etorriko litzateke. TANGRAM: Zazpi piezaz osatutako puzle txinatarra. Piezak beti karratu bat sortuk odute. 4. Jarduera:Tangram ariketa. Irudi lauekin , beste irudi bat osatzea

7.2 Baliabideak Baliabide bezala, Cuadernia programaren bidez sortutako liburu digitala

izango

genuke.

Programan

murgiltzeko

ikesleek

ordenagailuak eskura izan beharko dituzte. Objektua sortzerakoan, Cuadernia programa jorratzeaz gain, jarduerak prestatu ahal izateko eta edukinak lantzeko

5. mailako

matematika testu-liburuak erabili ditugu.

8.- EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Geometria. Gida metodologikoa

12


8.1 Arloarekiko o Ea irudi geometrikoak ezagutzen, bereizten eta sailkatzen dituzten o Ea gogotsu eta arduraz egiten dituzten lanak

8.2 IKT-ekiko o Ea Hezteko Objektu Digital ondo maneiatzen duten o Ea behar bezala aplikatzen dituzten ezagutza matematiko eta teknologikoak

Geometria. Gida metodologikoa

13

Geometria  

Irudi geometrikoen gida metotologikoa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you