Issuu on Google+

JASO IKASTOLA

Iruñeko Jaso Ikastola

LH 6. B

LH 6. B

ASTEKARIA

6. alea 13-02-28

Gosari osasuntsua

Bihotza barrutik

Guk eta zuk

MAIKEN BEITIA Espagetiak

Jaso albistea Jaso albistea Jaso albistea Erreportajea 6. ALEA Elkarrizketa

2 3 4 5-6 7

Iritzia Eskul/Jolasa/Errez Komikia OKE- Osasuna f. Ba al zenekien?

8 9 10-11 12-14 15

Horrela esan… Gomendioa Narrazioa Denborapasak 1 Lehiaketa

16 17 18 19 20


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

JASO ALBISTEA

Gosari osasuntsua Urtarrilaren 22an LH 4.-eko ikasleek gosari osasuntsua izan zuten jantokian. 9:00etan hasi ziren eta 10:20etan bukatu zuten. Monitoreetako batek bihotzeko gaitzak izan dituzten pertsonekin lan egiten zuen eta bestea dietista zen. Gauza asko azaldu zieten, horietako bat zer gosaldu beharko zuten egunero: esnekiak, fruta, ogia, zereala... Ere bai azaldu zieten gosaria janaririk garrantzitsuena dela eta ongi gosaldu behar dela. Gosaldu baino lehen bideo bat ikusi zuten gosari osasuntsuari buruz, 9:00tan hasi eta 9:30 bukatzen zena. Gosaltzeko frutak, ogi txigortua, mermelada, jogurta, aktimelak, fruta tropikalak, laranja zukua, esnea Nesquik sobre batzuekin, azukrea, galletak... izan zituzten. Horretarako elkarrizketa bat egin diogu LH 4. mailakoen irakasle bati: N: Naroa A: Ana

N: Kaixo, Ana.

A: Kaixo, Naroa.

N: Zer azaldu zuten monitoreak gosariari buruz?

A: Gehien bat osasuntsua egoteko eta indarrak izateko, gosaria otordurik garrantzitsuena dela, beraz gosariari garrantzia eta denbora eman behar diogula eta janari konkretu batzuk jan behar ditugula, gehien bat fruta, zerealak eta esnekiak.

N: Nortzuk ziren monitoreak?

A: Monitoreak bi motatakoak ziren, monitore bat dietista bat zen bere lana da janariaren inguruan lan egitea, gero beste aldetik etorri ziren bihotzeko gaitzak izan dituzten pertsonak lan egiten dutela dohainik umeek jakiteko nola elikatu behar zareten.

N: Zer izan zenuten gosaltzeko?

A: Izan genituen frutak, kiwia, platanoa, mandarina, sagarra, laranja zukua, jogurta, aktimela, esnea Nesquik sobre batzuekin, azukrea, ogi txigortua, mermelada, galletak, eta gero azkenik eskaini ziguten fruta tropikal desberdinak, inoiz probatu ez genituen frutak ziren.

N: Bueno, eskerrik asko galdera hauei erantzuteagatik.

A: Eskerrik asko zuei etortzeagatik eta interesa jartzeagatik.

6. ALEA

2


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

JASO ALBISTEA

BIHOTZA BARRUTIK Gaur Areto Nagusian bihotzaren zatiak erakutsi dizkigu Matxalen Ojangurenek. Gaur Estibaliz Molinueboren ama etorri da, bihotzaren zatiak, aurikula, bentrikulua eta abarrekoak azaltzera. Txekor baten bihotza ekarri du eta bihotza barrutik erakutsi digu. Bihotzaren eginkizun nagusia odola gorputzean punpatzea da. Goizeko 9:45-etan etorri da eta10:30-etan joan da. Matxalen Ojanguren, Estibalitzen ama, medikua da eta Ultzamako osasun zentroan lan egiten du. Bera medikua denez Xabiri esan zion ea bera etortzea nahi zuen eta Xabik baietz esan zuen. Txekorraren bihotza ekarri du haragi dendetan asko daudelako eta gizakion oso antzekoa delako, baina gizakion eta txekorraren bihotzaren desberdintasuna tamaina da: gurea txikiagoa da. Matxalenek bi aparatu ekarri ditu: Tentsiometroa eta gorputzeko oxigenoa neurtzen duen beste bat. Tentsiometroa: Gorputzeko odol tentsioa neurtzeko erabiltzen den tresna. Beste aparatuaren eginkizuna gorputzean dagoen oxigeno kopurua neurtzea da. Denok bihotza ongi ikustea oso zaila zenez, gure irakasleak (Dabid) kamara batekin Matxalenek egiten zuena filmatzen zuen eta Areto Nagusian dagoen telebista moduko mantel handi horretan ikusten genuen.

GUK ETA ZUK Beste gelakoek, hau da LH6. A-koak, aldizkariak astero argitaratzen hasi dira. Duela egun batzuk LH 6. A-koek beraien lehenengo aldizkaria argitaratu zuten, ikusi diedanez oso pozik daude eta irrikan daude beraien bigarren aldizkaria ateratzeko. Beraien aldizkariaren izena “Guk Eta Zuk” da, aldiz, gurea “Hitzberri” deitzen da. Beraien aldizkaria ere oso ona da! Espero dut beraiei ondo joatea bere proiektu berriarekin!

6. ALEA

3


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

JASO ALBISTEA

TXIRRINDULEN LAPURRAK Aurten Oier izeneko bati (DBH-ko ikasle bat) txirrindula bat lapurtu diote baina ez da izan lehenengo aldia. Pasa den urtean ere, beste txirrindula bat lapurtu ziotelako. Ez dakite nor izan den baina azken hamabost egunetan, gizon susmagarri bat ikastolaren inguruan ibili izan da. Berak, segur aski giltzarrapo lodiago bat jarri izan balu, ez zioten lapurtuko, beste ikasle batzuek ere txirrindula hor jartzen dutelako baina giltzarrapo lodiago batekin. Berak esan digunez, ez zioten lapurtu klase orduan, jantokitik ateratzekoan, atera behar zuen bizikleta eta ez zegoela ikusi zuen. Lapurra ez dakite nor den, baina gutxienez salatuko dute eta ea aurkitzen duten bizikleta. Gai honi buruz informazio gehiago jakiteko, ikastolako zuzendari kudeatzaileari (Elena) elkarrizketa bat egin diogu. E: Elena I: Iratxe I: Kaixo, Elena. E: Kaixo. I: Galdera batzuk egitea gustatuko litzaidake. Utziko al didazu? E: Bai, nahi dituzun galdera guztiak. I: Gaur goizean Oierri elkarrizketa bat egin diogu eta badakigu bi txirrindula lapurtu diotela. Ikastolak pistaren bat dauka ea nor den jakiteko? E: Ba... lehengo urtean lapurtu zioten bizikleta bat eta aurten beste bat. Guk pistarik ez daukagu, baina bai esan dezakegu ikusi dugula gizon susmagarri bat ikastolako inguruan azkeneko hamabost egunetan. I: Ikastolaren seguruak Oierri bi bizikleta ordaindu dizkio? E: Ikastolako seguruak ez ditu hartzen bizikleten lapurketak. I: Beste inoiz halako lapurretak egon dira? E: Askotan egon dira, ikastola barruan eta gero ikastolatik kanpo ere bai. I: Noizbait ikastolak pentsatu du segurtasuna hobetzea? E: Hor bizikleta uzten dutenek, badakite ikastolak ez duela kubritzen lapurketarik gertatzen baldin ba da, orduan aholkatzen duguna da, giltzarrapo lodiak jartzeko eta Oierren kasuan, kandaduak, oso oso meheak ziren, giltzarrapo lodiak dituztenei, ez dizkietelako lapurtzen. I: Eskerrik asko galdera hauei erantzuteagatik, Agur. E: Agur. 6. ALEA

4


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

ERREPORTAJEA

MAIKEN BEITIA Maiken Beitia Leonen jaio da 1963-ko Otsailaren 17an, euskal aktorea da. Pelikula eta filma hauek egin ditu 2008 urtea bitartean: Zinema Nevando voy (2008) • Road Spain (2008) • Dos rivales casi iguales (2007) • Obaba (2005) • Insel der Schildkröte (2003) • Silencio roto (2001) • Mi hijo Arturo (2001) • Ione, sube al cielo (1999) • Entre todas las mujeres (1998) • Cuestión de suerte (1996) • El anónimo... ¡vaya papelón! (1990) Telebista •

• • • • • • • • • •

Cuenta atrás (2007) Amar en tiempos revueltos (2006) Hospital Central (2005) Javier ya no vive solo (2002-2003) Policías, en el corazón de la calle (2002) La noche del escorpión (2002) Periodistas (2001) Goenkale (1994) Ertzainak Benta Berri (telesaila)

6. ALEA

5


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

ELKARRIZKETA: L: Leire

M: Maiken Beitia

L: Kaixo, Maiken. Zein izan da zure azken antzerki, filma edo seriea? M: Kaixo, Leire. Ba, nik egin dudan azkeneko antzerkia “Avanti” du izena, azken filma “Valeria descalza” eta seriea “Karabudjan”. L: Zein obra ari zara lantzen? M: Filma bat egin behar dut, “La espera” du izena, eta gero beste bat euskeraz, “Avanti” antzerkiarekin segitzen dut, “No me hagas daño” eta “En la otra habitación”, azkenik, telebistan proyektoren bat dago. L: Egin duzu filma, serie edo antzerkiren bat zure mutil-lagun Alfonsorekin? M: Antzerki bezala, “Inauguración”, “Comedia sin título”, “No me hagas daño” eta “Avanti”; telebistan, “Campus” eta filma bezala, “Hoy no se fía, mañana sí”. M: Niretzat hori momenturik emozionanteena da, publikoaren aurrean egin, publikoa dibertitzea… Asko gustatzen zait pertsonaiaren azalean sartzea, beste pertsona bat izatera jolastea. L: Urduri jartzen zara grabaketa aurretik? M: Bai, urduri jartzen gara, batez ere direktoreak esaten duenean “ACCIÓN!”. Zure kideak entzun behar dituzu… L: Eskerrik asko, Maiken: AGUR! M: Ez horregatik. AGUR!

6. ALEA

6


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

ELKARRIZKETA: ISIDRO ASIAIN (A)=Aitor (I)=Isidro (Aitorren aita)

(A)Kaixo, Isidro. Galdera batzuk egin ahal dizkizut? (I)Bai, bai noski. (A)Zenbat urterekin hasi zinen gitarra jotzen? (I)Ni 11 urterekin hasi nintzen jotzen gitarra. (A)Zergatik? (I)Zeren musika asko gustatu baitzitzaidan eta iruditu zitzaidan bazela instrumentu konkretu bat musikan hasteko eta niri gustatzen zaizkidan musikak egiteko. (A)Zergatik aukeratu zenuen instrumentu hau eta ez beste bat? (I)Zeren instrumentu herrikoia baita, jokoa ematen du, abestiak eraiki ahal dira beste instrumentuen laguntzarekin, erreza da ikastea baina nik gitarra jotzen hasi nintzenean solfeoa ez nekien. (A)Ze musika gustatzen zaizu? (I)Gustatzen zait pop eta psiko-pop, 80 eta 90-ko bukaerako musika baina oraingo musika ere gustatzen zait. (A)Talde batean jotzen duzu gitarra? (I)Bai orain Su-pinguin taldean jo egiten dut gitarra lagun batzuekin, gazteagoak direnak, ongi jotzen dute kontserbatoriotik datoz ez nik bezala eta ni pozik nago beraiekin. (A)Zenbat taldetan jo duzu gitarra? (I)4 taldetan jo egin dut gitarra, auzoko lagun batzuekin. (A)Kontzertu bat eman duzu? (I)45 kontzertu eman ditu 4 talderekin batera. (A)Ze instrumentuz dago eginda zure taldea? (I) Bagaude: 2 gitarra, chelo 1, piano 1 eta ahots 1. (A)Eskerrik asko galdera hauek erantzuteagatik. Agur!

(I)Agur!

6. ALEA

7


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

IRITZIA

Gure ikastolan gertatzen ari den gauza batez, iritzia emango dut. Metalezko hesi batzuk patioan daude eta hor jende askok zauri larriak egin ditu. Mutil bat jolasten zegoela hor erori zen eta hamaika puntu kanpotik eta bi barrutik eman zizkioten. Beste neska bat ere jolasten ari zela hor erori eta bederatzi puntu jarri zizkioten eta azkenik, gure gelako neska bati hor erortzearen ondorioz lau puntu eman zizkioten. Jende gehiago bertan erori da eta min handia hartu du. Nire ustez, gaizki iruditzen zait patioan hesiak jartzea, hor jende askok mina hartu duelako eta ospitalera joan izan behar dute. Bestalde, ongi iruditzen zait haizea behera pasatu behar duelako. Orain hor erori zen neska baten iritzia esango dugu, bera jolasten ari zela norbaitek nahigabe zankadila jarri zion eta erori zen eta belaunean min handia hartu zuen . Ospitalera joan behar izan zuen eta bederatzi puntu jarri zizkioten. Elenari bere iritzia galdetu diogu bera patiozko gauzez arduratzen delako: “Modu asko probatu dira baina ezin dira aldatu�, esan diote, haizeak behera joan behar duelako. Bilerak egin dituzte urteetan zehar gai honi buruz hitz egiteko baina ezin dira hesi horiek aldatu. Bukatzeko mutil bati elkarrizketa egin diogu hor mina hartu zuelako. (I:IMANOL) (A:ARIANNE) A- Kaixo. I- Kaixo. A- Nola egin zenuen mina? I- Ostiral batean arratsaldean lagunekin nengoela leiho ondotik pasatzen nengoela prakak zapaldu eta erori nintzen. A -Nola pasatu zenuen? I -Lehenengo ongi nengoen baina mina egiten zitzaidan, ondoren denak preokupatuak zeudela ikusi nuen hanka zen bat denbora geldirik egon behar nintzen esan zidatenean okerrago jarri nintzen. A- Zenbat puntu jarri zizuten? I- Hamaika kanpotik eta bi barnetik. A- Eskerrik asko eta agur. I- Zuei, agur.

6. ALEA

8


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

ESKULANA/JOLASA/ERREZETA

Errezeta

Espagetiak

karbonara eraran OSAGAIAK: -Espagetiak -Ura -Gatza -Nata -Koilara -Hirugiharra

LANABESAK: -Kazo bat -Zartagina -Sardeska -Platera -Labana -Eskurridorea

PROZEDURA: Lehenengo, ura berotzen jartzen da kazo batean eta gatza botatzen zaio. Ondoren, ura irakiten dagoenean espagetiak botatzen dira, eta zortzi minutuz egosten dira. Jarraian, egosten bukatzerakoan eskurridorearekin eskurritu egiten dira. Geroago, hirugiharra zartaginean jartzen dira, egiten dira eta espagetiak urik gabe gainera botatzen dira. Ondoren, esnegaina botatzen da eta koilara edo sardexka batekin nahastu egiten dira. Bukatzeko, platera batean jarri eta‌ JAN EGITEN DA!

6. ALEA

9


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

KOMIKIA

6. ALEA

10


JASO IKASTOLA

6. ALEA

LH 6. B

ASTEKARIA

11


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

OKE

Asteko kirolaria M=Mikel L=Leire

M: Kaixo, Leire badakigu tenisean jokatzen duzula, nola moldatzen zara tenisean? L: Ongi moldatzen naiz. Gustuko dut, horregatik ondo moldatzen naiz. M: Nork entrenatzen zaitu eta zein egunetan? L: Asteko egun guztietan entrenatzen dut, gehienetan 2 ordu baina batzuetan bat. Donibanen entrenatzen dut eta Jon Lertxundik entrenatzen nau. M: Ze postutan zoaz errankinean, Leire? L: Espainiako errankin absolutuan 667 nago kadetetan, nire kategorian, 35garrena. M: Agur, Leire. L: Agur, Mikel.

Asteko artista M: Mikel S:Sara

M: Kaixo, Sara. S: Kaixo. M: Zer egiten duzu? S: Baleta egiten dut M: Non egiten duzu? S: Isabel Elizondo eskolan egiten dut M: Zenbat urte daramazu ? S: 7 urte daramat M: Konkurtso bat egin behar duzu ? Non? S: Tarragonan.

6. ALEA

12


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Maider Urbiola 6. ALEA

13


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Nahia Irisarri 6. ALEA

14


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

BA AL ZENEKIEN? Hau “Ba al zenekien� da eta gauza interesgarri eta berri asko dauzkagu zuei kontatzeko. Hau giza gorputzari buruzkoa da baina azkena, gaitik aterata da. 1- Ba al zenekien garunak 100.000 baino neurona gehiago duela eta 40.000 milimetro kubikoz daukagula?

2- Ba al zenekien nerbio zuntza guztiak ilaran jarriko balira 400.000 kilometro okupatuko zutela, pertsonako?

3- Ba al zenekien haurtxoek 300 baino hezur gehiago dituztela eta gero elkartzen direla?

Hau gaitik ateratakoa. 4-Ba al zenekien atzera korrika egiten aurrera korrika egiten baino kaloria bikoitza erretzen dugula?

6. ALEA

15


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

HORRELA ESAN BEHARREAN Zeri buruzkoa da pelikula hori? Zeri buruzkoa doa pelikula hori?

Da arrain bat.

Ba al dago norbait arazo hau duenik? Ba al dago norbait arazo hau duela?

Jende askok asmatu du lehiaketan.

Arrain bat da.

Jende asko asmatu du.

Duela lau aste gertatu zen. Orain duela lau aste gertatu zen.

6. ALEA

16


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

GOMENDIOA

Liburu Gomendioa Astekari honetan gomendatuko dizuedan liburuak, Ikatz Stocka du izena eta Tintinen Abenturetako liburutako bat da. Ilustratzailea, Hager da eta euskarara itzuli dutenak, hau da itzultzaileak, Joxantonio Ormazabal eta Imanol Tapia dira. Liburu honen argitaletxea, Elkar da eta Isbn-a berriz, 84-7529-135-x da. Nire ustez liburu hau asko gustatu zait, abenturazkoa delako eta niri abenturazkoak asko gustatzen zaizkit. Horregatik, berehala engantxatu nintzen. Abentura honetan Tintin Jadok kapitaina eta Milu txakurra, Wadesdah hiriburura doaz baina‌ zer gertatuko zaie bidean?

Filma Gomendioa Liburu gomendio atalean esan dudan bezala, gaurko filmaren izenburua, Gartxot da. Pelikula honetako zuzendariak, Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi dira eta gidoilariak, Asisko Urmeneta hau da, zuzendaria eta Edorta BarrutabeĂąa dira. Film honek, gutxi gorabehera, 90 minutu irauten du. Pelikula hau, ez da oso aproposa zazpi urtetik beherakoentzat. 2011-n egin zuten pelikula hau eta Elkar argitaletxekoa da. Filma honetan, euskara zaharrean eta latinez hitz egiten da kondaira zaharra zelako. Pelikulako protagonista, Gartxot eta Mikelot dira. Nire ikuspuntutik, pelikula hau, oso ongi dago nahiz eta azkenean pena pixka bat eman. Nire ustez, pelikulako marrazkiak, aurpegiak hobeto esanda, ez dira beti ikusten ditugunen berdinak. Arraro samarrak dira. Sinopsiaren zatitxo bat: Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea, bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko.

6. ALEA

17


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

NARRAZIOA

MAIDERREN NAHIA Baziren behin bi maitemindu. Neskak, Maider zuen izena eta mutila, Iñaki. Maider oso ederra zen eta Iñaki sendoa eta jakintsua. Iñaki, marinela zen eta asko bidaiatzen zuen . Behin Iñaki albiste txar batekin etorri zen etxera, Ameriketara ehizara joan behar zuen. Maider Iñakiren notizia entzuterakoan oso triste jarri zen. Maiderrek mesedez eskatzen zion Euskal Herrian gelditzeko, baina ezin zuen, Euskal Herrian ez zegoen lanik eta dirua behar beharrezkoa zuten. Azkenean ailegatu zen eguna, portuan agur esan eta Iñaki itsasontzira igo zen, Maiderrek zapi zuri bat eskuan zuen eta astintzen zuen bitartean kontuz ibiltzeko esaten zion. Maiderrek ez zekien bere senar maitea noiz itzuliko zen. Egun guztietan goiz-goiz esnatu, gosaldu eta portura joaten zen bere senarraren itsasontzia itzultzen zen ikustera. Eguerdian etxera bazkaltzera itzultzen zen eta bazkaltzen bukatu bezain laster portura itzultzen zen eta gaua ailegatzen zenean berriz etxera bueltatzen zen lo egitera eta Iñaki ailegatzen zen eguna amestera. Itsasontzi bat portura ailegatzen zen bakoitzean Iñaki ikusteko gogoak handitzen zitzaizkion. Hiru urte pasa ziren eta egun batean urrutian, Iñakiren itsasontzia ikustea iruditu zitzaion, eta horrela zen. Hurrengo egunean goiz goizean itsasontzia portura ailegatu zen. Jende pila zegoen portuan marinel guztiei ongietorria ematera. Baina Iñaki ez zen itsasontzitik jaitsi. Maider, larrituta, Iñakiren lagun hoberenari galdetu zion. Lagunak, Venta izenekoa, triste erantzun zion. Balea bat harrapatzen itsasora erori zen eta ito zela esan zion. Maider triste-triste etxera joan zen. Gau horretan amestu zuen Iñaki bizirik zegoela eta berriz elkarrekin egoten zirela. Hurrengo egunean Maider beti bezala, portura itzuli zen bera bazekien bizirik jarraitzen zuela. Eta egunerokoa egiten jarraitu zuen. Beste urte bat pasa zen eta egun batean portura Maider izeneko itsasontzi bat ailegatu zen eta hara hor, Maiderren ametsetako mutila jaitsi zen.

AMAIERA.

6. ALEA

18


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

DENBORAPASAK

ZEHARKAKOAK

1. Gure gorputzean bi koloretako hodiak ditugu: arteriak eta‌? 3. Laringetik bronkioetaraino jaisten den hodia, bi izenez ezagutzen da. 4. Dastatzeko erabiltzen dugun organoa. 5. Biriken artean dagoen organo nagusia.

GOITIK BEHERAKOAK

2. Nola deitzen diogu gure gorputzeko hezur multzoari? 5. Nola dute izena arnas aparatuaren bi organo nagusiek? (berdin deitzen dira) 6. Bikiak, trapezioa, abdominalak‌ Zer dira? 7. Zauri bat egiten zarenean hau ateratzen zaizu.

Zer esaten dio ipurmasail batek besteari? Ez pasa lerrotik! Zein da kolmoen kolmoa? Mutu batek esatea gor bati itsu bat ari zaiola espiatzen burusoil baten ileen atzetik.

6. ALEA

19


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

LEHIAKETA POSTONTZIA Aste honetan gure lehenengo lehiaketaren sariak banatu ditugu. Sariak banatzen ditugunean ikusi nahi badituzute gure tb-saioan egongo da.Gure irabazle bati elkarriketa bat egin diogu ikusi nahi ba duzue gure tb saioan begiratu beharko zenuke. Hauek dira aste honetako galderak: 1.Zikloa: Non bizi dira Lehen Gizakiak? 2.Zikloa: Zer praktikatzen dute txinatarrek parke antzeko batean? 3.Zikloa: XX. mendearen hasieran zenbat biztanle zeuden munduan? Nola egin: *Gure gela ondoan, Hitz Berri aldizkariaren kaxa dago. Kaxaren ondoan beste kaxa txiki bat dago, eta hor parte hartzeko papertxoak daude. Parte hartzeko, paper horietan, zuen izen-abizenak, guk egindako aldizkariaren zenbakia, zuen gela eta guk aukeratutako galderaren erantzuna jarri behar duzue. *Hitzberriko kaxa handian hiru zirrikitu daude,1.zikloko zirrikituan lehenengo eta bigarren mailakoek, 2.zikloko zirrikituan hirugarren eta laugarren mailakoek eta 3.zikloko zirrikituan bosgarren eta seigarren mailakoek sartu behar dute papertxoa. *Aldizkariak gutxinaka-gutxinaka ateratzen joango gara, aldizkari bakoitzean ongi dauden erantzunak poltsatan sailkatuko ditugu eta 10.aldizkarian sariak zuen gelatara banatzera joango gara. *Bakarrik aldi batean eman dezakezue erantzuna, bi alditan parte artzen baduzue lehiaketatik kanpo egongo zarete. Hemen duzue irabazleen argazki bat:

Ez jarri tontakeriarik, ezta irainik ere, mesedez eta ezta paper hutsik ere ez.

GOGORATU GURE BLOGAREN HELBIDEA! http://jasolh5b11-12.blogspot.com.es/

6. ALEA

20


6. HITZBERRI