Page 1

JASO IKASTOLA

Iruñeko Jaso Ikastola

LH 6. B

LH 6. B

ASTEKARIA

3. alea 13-01-09

LAUBURUA

JASOKO ANTZERKIA

IMANOL J.

ELKARTASUNEKO TAPOIAK

Jaso albistea Jaso albistea Jaso albistea 3. ALEA Erreportajea Elkarrizketa

2 3 4 5-6 7

Iritzia Eskul/Jolasa/Errez Komikia OKE Ba al zenekien?

8 9 10-11 12-14 15

Horrela esan… Marrazkia Narrazioa 1 Denborapasak Lehiaketa

16 17 18 19 20


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

JASO ALBISTEA

Jasoko antzerkia Jasoko DBH-ko ikasleek antzerkia egin behar dute Jaso Ikastolan DBH-ko ikasleek Antzerki bat egitea erabaki dute. Bi irakasle prestatzen hasi ziren: Imanol Janices eta Letizia Salcedo. Langile asko daude: gidoilariak, dantzariak, aktoreak, laguntzaileak... Antzerkia areto nagusian egingo dute, ikastola guztia gonbidatuko dute eta ikastola kanpoko edozein, baina antzerkia prestatzen hasi berriak direnez oraindik ez dakite noiz eta zein ordutan aurkeztuko duten. Horretarako Oihane izeneko neska bati elkarrizketa bat egin diogu antzerkiko gidoilaria delako

Oihaneri egindako elkarrizketa: L: Laida O: Oihane

L: Gogorra al da gidoiak prestatzea? Zergatik?

O: Bai gogorra da, hasieratik hasi behar delako istorioa eta asko kostatzen delako.

L: Zenbat pertsonarekin egiten duzu gidoia? Beraien izenak esango dizkiguzu?

O: 6 pertsonaren artean egiten dugu, Amaia Moreno, Amaia Latasa, Leire Simon, Itziar Lopez eta ni (Ohiane Mairal).

L: Noiz egin behar duzue antzerkia? Eta zein ordutan?

O: Oraindik ez dute pentsatu eta ez dute prestatuta ezta ordua, eguna, baina bai hasi gara egiten eta ikusiko dugu hemendik denbora batera noiz egingo dugun.

L: Nortzuk gonbidatu behar dituzue?

O: Ikastolako guztiak, ikasle eta irakasleak eta ikastola kanpoko edozein animatuko dugu.

L: Non egin behar duzue?

O: Ikastolan egingo dugu areto nagusian eta gero ongi ateratzen bada eta jendeak gustuko badu eta hori, ba ikusiko dugu ea gehiago egiten dugun eta zein lekutan.

3. ALEA

2


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

JASO ALBISTEA

OLENTZERO OLENTZERO JASON DAGO Eguberrian, agertzen da Olentzero. Opariak ematen dizkie umeei, baina ongi portatzen direnei, gaizki portatzen diren umeei ikatza ematen die. Abenduaren 24an, gauean, Olentzerok opariak banatzen ditu, urte guztietan. Eta hurrengo egunean opariak irekitzen dituzte eta pozik jartzen dira. Jason Olentzero panpina bat jarri dute txikientzako.Txikiak, beraien txupetea uzten dituzte Olentzeroan. Abenduaren 21ean ospatuko da Olentzero eguna ikastolan, denok baserritar jantzita joango gara. Goizean, Olentzerorekin abestuko dugu eta opariak emango dizkigu. Gero, aktuazio bat egongo da, lehen hezkuntzakoek egingo dute. Kurtso bakoitzekoek eguberriko abesti bat abestuko dute. Eta aktuazioaren bukaeran, dantzak egongo dira. Arratsaldean,seietan gutxi gorabehera, ikastolako dantzariak mendebaldeetako kaleetatik dantzatzen joango dira, kalejira bat egingo dute eta txistulariek musika joko dute dantzariek dantzatzeko eta kalejirari bizia emateko. Ikastolan bukatuko da kalejira. Eta taberna bat egongo da ikastolako frontoian.Tabernan txokolatea edan dezakezu eta bokatak jan ditzakezu. Horrela bukatuko da ikastolako Olentzeroren eguna. Ongi portatu Olentzerok opariak emateko!!!

3. ALEA

3


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

JASO ALBISTEA

Elkartasunezko tapoiak Barañaingo giza-elkarte batek proposamena egin dio Jaso Ikastolari elkartasun-jarduera batean parte hartzeko. Helburua da garun-paralisia duen haur bati ekonomikoki laguntzea. Orain arte gurasoek atzerrian egin zaion tratamendua ordaindu dute, baina une honetan aita eta ama langabezian gelditu dira eta ezin diote egoerari aurre egin. Egin behar den jarduera hau da: plastikozko tapoiak jasotzea, gero erreziklaia egiten duen entrepresa bati saltzeko. Iruditzen zaigu lantzen dugun hezkuntzan honelako ekintza batek balore handia izanen lukeela gure ikasleentzat. Horretarako kutxa handi bat jarri dugu idazkaritzan “Pablorekin elkartasunean” leloarekin. Bertan mota guztietako tapoiak bildu nahi ditugu: boligrafoenak, kremeenak, botilenak, edarienak, txanpuenak, garbitasun produktuenak, likidoa botatzeko pistola modukoenak……..

Ikasturte osoan zehar eginen da bilketa; beraz, zuen kolaborazioa eta laguntza eskatzen dizuegu.

3. ALEA

4


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

ERREPORTAJEA

LAUBURUA Lauburuak Eguzkia irudikatzen du, bere izpiak eta bere mugimenduak. Ikur hau Ama Lurra eta Eguzkia gurtzen zituzten garaietakoa da. Lauburuaren berezko esanahi eta jatorria Lau buru da, lau mutur edo buru borobilduz osatutako ikurra. Eskuinaldera biratzen duen lauburua bizitzarekin lotzen dute eta ezkerraldera begira jartzen dena, aldiz, heriotzarekin. Hori izan daiteke, aditu horien aburuz beti, gure kanposantuetan ezker aldera biratzen duten lauburuen ugaritasuna. Nahiz eta baieztatu gabe dagoen, batzuen ustetan benetako jatorria labarum da, zeltek erabiltzen zuten lau muturreko ikurraren izena. Gaur egun jende askok pentsatzen du lauburua euskaldun sinboloa dela baina ez da horrela, sinbolo hori hain ongi egokitu zaio Euskal Herriko giroari non euskal ondarearen parte eta honen ikur nagusia bilakatu baita. Seinale hori 2000 urte Ka. jada ezagutua zen Induseko eskualdean. Bi motatako lauburuak ezagutu ditugu: zuzena eta kurboa. Lauburu zuzenak zaharrenak direla dirudi eta haien adibide ugari ditugu, Nafarroan batez ere: Iratxen,Iru単eko katedralean, Lizarrako Gastiainen.. . Euzko Alderdi Jeltzaleak berak ere askotan erabili zuen Espainiako Gerra Zibilaren aurretik. Zoritxarrez, lauburu zuzena oso ezaguna egin zen geroago,tamalez, Alemaniako naziek ikurtzat bereganatu zutenean. Lauburu motarik ezagunena, ordea, beso kurboak dituena da, aurrekoa baino beranduagokoa dela dirudiena. Euskal Herri osoan zehar antzeman daiteke, alderik alde, euskarari eutsi zaion ingurunetan batik bat. Oso ugariak dira, Nafarroa Beherean eta Garaian bereziki. Lapurdin eta Gipuzkoan ere ohikoak izan dira baina ez dugu laubururik ezagutzen Bizkaian, edo Araban XVI. mendearen aurretik ez da aurkitu beso kurboa duen laubururik.

3. ALEA

5


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

XVII. mendekoak asko dira, baina guregana iritsi diren gehienak, ehunka, XVIII.ekoak dira. Azpimarratu beharko litzateke lauburua, euskal ikur zabalduenetakoa izan arren, ez dela erabili inongo armarri edo banderan. Hau da, XX. mendea arte ez duela inolako erabilera instituzionalik izan. Gaur egun, ordea, oso ohikoa da lauburuaz baliatzea euskalduntasuna adierazteko. Beraz, politikoa baino, balio kulturala luke. Azken urteotan sinbolo modura oso modan jarri da eta jatorrian zuen balio sakratua galdu eta sinbolikoa bihurtu dela esan daiteke, dekoratibo hutsa ez denean. Kutxatan, armairuetan, ateburuetan, hilobietan, hilerrietan, lepokoetan urre zein zilarrean, etab. ikus dezakegu.

3. ALEA

6


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

ELKARRIZKETA

Imanol: I Ainhoa: A

A: Kaixo, Imanol. I: Kaixo. A: Galdera batzuk egiten utziko diguzu? I: Noski baietz. A: Badakigu igu saskibaloian aritzen zarela. A: Ze taldetan jokatzen duzu? I: Ardoi taldean jokatzen dut. A: Talde gehiagotan aritu zara? I: Ez, betidanik ardoi klubean aritu naiz. A: Baduzu familiarren bat saskibaloian aritzen dena? I: Bai, noski. Nire anaiak ere jokatzen atzen du saskibaloian eta nire aitak jokatu izan du urte askoz. A: Gustura al zaude zure taldean? I: Zalantzarik gabe, bai. A: Zenbat urterekin hasi zinen jolasten? I: 11 urte nituela hasi nintzen jolasten. A: Nola hasi zinen jolasten? gisa eta saskibaloian batera eta gaixotu egin nintzen futbolean beti I: Futbolean aritzen nintzen atezain gisa atezaina nintzelako eta oinak beti putzuan sartuta eta bustita nituelako. Pulmonia ulmonia bat hartu nuen eta esan zidaten barneko kirol bat egiten hasteko eta hala hasi nintzen saskibaloian. A: Ze posiziotan jokatzen duzu? I: Eskolta moduan jokatzen dut. atu al duzu zenbat urterekin utziko diozun taldean jokatzeari? jo A: Pentsatu I: Oraindik ez dut horretan pentsatzen baina espero dut luze jokatu ahal a l izatea gorputzak agintzen duen bitartean. A: Utziko bazenio jokatzeari, zu zeu arituko al zinateke kalean noizbait jokatzen? I: Segur aski bai. Lagunekin udan eta egiten dugu. A: Partiduetan urduri jartzen zara jokatu jo baino lehen? I: Bai, zalantzarik ntzarik gabe bai eta horrek egiten dizu tentsio ten pixkatxo bat izatea eta hobe jokatzea. A: Zure taldea inoiz klasifikatu al da final baterako? I: Bueno Nafarroako final kopa asko jokatu dugu eta azkeneko hiru urteetan urte tan irabazi ere egin dugu. A: Noizbait atera al da zure ekipoa edo zu egunkari batean zerbait zerbait irabazi duzuelako? I: Bai, astelehenero gure taldeak igandeetan jokatzen dituen partiduak, Diario Diario de Noticias eta e Diario de Navarran ere agertzen dira. A: Pau-Gasol bezalakoa nahiko zenuke izan? I: Pau-Gasol sol uste dut eredu oso ona dela kirolari denontzako, zako, ez bakarrik saskibaloian saskibaloi aritzen direnerako, baina ez da nire jokalari prototipo bera. Nik beste jokalarien antza izan dezaket. A: Zure ametsa ekipo profesional batean jokatzea al da? I: Ba momentu honetan ez. Izan zan da txikia nintzenean baina orain ez da gure ure gaur egungo taldea nahiko profesionalizatua tua dagoelako. Bueno, Bueno gure aurka jokatzen duten aurkari gehienek kobratu egiten dute eta gu amateur gara. E asko gure galderei erantzuteagatik. A: Bueno, Imanol,, hau izan da dena. Eskerrik I: Eskerrik asko zuei ere. A: Agur! I: Agur! 3. ALEA

7


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

IRITZIA

JANTOKIA Gaur jantokiari buruz emango dugu iritzia. Gure ikastolara etortzen den jendeak ongi dakien bezala, batzuetan gure jantokian ura kentzen digute eta niri hori ez zait batere ongi iruditzen. Gainera ura gure gorputzerako oso garrantzitsua da eta gure gorputza barrutik deshidratatu daiteke. Baina baita ere gure jantokiko arduradunak egun batean albondigak zeudela eta lehenengo platera purea, pertsona batzuei albondigak eskuekin hartu eta zakarrontzira bota zituen, uste zuelako, lehenengo albondigak jan zituztela purea baino. Adibidez, gure gelako Itziarri, ogia jaten ari zen eta albondigak hartu eta bota egin zituen. Baina Itziar ez da hori egin zion pertsona bakarra, badaude gure klaseko beste pertsona batzuk zeintzuei hori ere egin zien. Batzuetan ere jaterakoan presionatzen gaituzte azkar jateko. Gainera presionatzea jaterakoan niri oso gaizki iruditzen zait gorputzerako txarra delako. Bere iritzia emateko gure gelako Nereari elkarrizketa bat egin diogu: L= Leire N= Nerea L(Leire): Kaixo, Nerea. N(Nerea): Kaixo, Leire. L: Zer iruditzen zaizu gure jantokian ura kentzea, janaria botatzea eta azkar jateko presionatzea? N: Nire ustez oso gaizki dago hori egitea ura gure osasunerako behar dugulako eta azkar jaten badugu gero sabeleko mina izango dugulako. Zigortu nahi bagaituzte beste modu batean zigortzea eskertuko nuke. L: Zer uste duzu egin beharko litzatekeela arazo hau konpontzeko? N: Ura ez kentzea, janaria ez botatzea eta azkar jateko ez presionatzera, beste modu batzuetan zigortzea. L: Uste duzu pertsonaren batek zuk bezala pentsatzen duenik? N: Bai, nik uste dut nire gelakoek adibidez nik bezala pentsatzen dutela. L: Bueno, eskerrik asko, Nerea. Agur. N: Agur. 3. ALEA

8


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

JOLASA

Indiar jolasa 1- Bi talde egin behar dituzue. 2- Talde bateko pertsonak bakoitiak dira eta bestak, bikoitiak. 3- Bakoitiak direnek, lau eta bi esaterakoan jauzi bat egin behar dute. Bakoitiak direnek, bat eta hiru, esaterakoan jauzi bat egin behar dute, bost zenbaki esaten dutenean taldeko pertsona batek saltatzen ez badu ez diote punturik emango bere taldeari. Ongi egiten baduzue taldeari puntu bat emango diote.

3. ALEA

9


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

KOMIKIA

3. ALEA

10


JASO IKASTOLA

3. ALEA

LH 6. B

ASTEKARIA

11


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

OKE-KIROLAK KIROLAK

bola: Asier (Osasuna) Futbola: Ander eta Mikel E (Donibane B)

Entrenatzen ari dira, Txantrearen aurka jokatzeko. Entrenatzen ari dira, Gazte Berriaren aurka jokatzeko.

Futbola: Javier eta Aritz (Lagunak A)

Entrenatzen ari dira, Donibane A-ren aurka jokatzeko.

Futbola: Gaizka (Lagunak B) Futbola: Xiker (Mutilbera) Eskubaloia: Alvaro eta Aitor (Lagunak B)

Entrenatzen ari dira, Lizarraren aurka jokatzeko. Entrenatzen ari dira, Oberenaren aurka jokatzeko. Entrenatzen ari dira.

Tenis: Mikel K (Donibane) Tenis: Nerea (Club Tenis) Boleibol: Idoia (Iru単a) Soinketa Artistikoa: Itziar eta Maite (Navarro Villoslada)

Pilotari efektua emateko entrenatzen ari dira. Golpeak entrenatzen ari dira, baina gehiena abiadura entrenatzen dute. Entrenatzen ari dira, Navarboleiren aurka jokatzeko. Flexibilitatea, indarra eta aparatuak entrenatzen ari dira.

Soinketa Erritmikoa: Arianne (Bara単aingo polideportiboa)

Entrenatzen ari dira, ostiraleko aktuaziorako.

Igeriketa: Laida (Anaitasuna) Igeriketa: Mikel H (Guelbenzu) Atletismo: Ainhoa, Leire B eta Izar (Lagunak)

Entrenatzen ari dira, eta konpetizio bat izan zuten. Entrenatzen ari dira.

Eskupilota: Javier (Lagunak) Judo: Leire G (Leon gimnasioa) Taekwondo: Nerea (Club Tenis) Kung-fu: Aritz S (Anaitasuna)

Nafarroako finalerako entrenatzen ari dira. Giltzen kadenak ikasten ari dira.

3. ALEA

Erakustaldi baterako entrenatzen ari dira.

Hurrengo gerrikora pasatzeko, entrenatzen ari dira. Lesionatua dagoenez, ezin du entrenatu. 12


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Arteak Bibolina: Leire B (Barañaingo musika eskola)

Orkestrako kontzertu baterako entsaiatzen ari dira.

Pianoa: Ainhoa eta Irtaxe (Barañaingo musika eskola)

Kontzertu baterako kantak prestatzen ari dira.

Pianoa: Nerea (Kithara)

Kantak ikasten ari dira.

Gitarra: Idoia (Asa musika eskola)

Partiturak ikasten ari dira.

Gitarra: Xiker (Mutilva musika eskolan)

Entsaiatzen ari dira, gabonetako kontzertu baterako.

Akordeoia: Iratxe (Barañaingo musika eskola)

Gabonetako kantak ikasten ari dira.

Zeharkako txirula: Leire G (Asa musika eskola)

Kontzertu baterako, partiturak ikasten ari dira.

Txistu: Naroa eta Edurne (Jaso Ikastola)

Olentzero egunerako abestiak entrenatzen ari dira.

Euskal Dantza: Edurne (Errotxapean)

Igande honetarako entrenatzen ari dira.

Euskal Dantza: Iratxe eta Ekhiñe (Jaso Ikastola)

Olentzero egunerako entrenatzen ari dira.

Margoketa: Maite eta Ekhiñe (Barañain)

Paisaiak eta dantzari bat margotzen ari dira.

Biolontxeloa: Mikel K (Pablo Sarasate – Eguesibar)

Lau kanta entsaiatzen ari dira.

3. ALEA

13


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Asteko kirolaria I:Itziar

M:Mikele

I: Kaixo, Mikele. Badakigu esgrima egiten duzula. Non egiten duzu? M: Nafarroako institutoan. I: Zenbat urte daramatzazu? M: Hasi naiz urte honetan. I: Zergatik apuntatu zara? M: Anuntzio batean ikusi nuelako eta gustatu zitzaidalako. I: Gogorra da? Zergatik? M: Ez, ez da oso gogorra. I: Konpetizioren batera joan zara? M: Oraindik ez. I: Zertan izan behar da ona esgrima praktikatzeko? M: Nik uste dut ezertan ez. irolen bat praktikatzen zenuen lehen? I: Beste kirolen M: Bai, lehen eta orain ere tenis eta igeriketa praktikatzen ditut. d I: Eskerrik asko, agur! M: Agur!

Asteko artista I:Itziar

O:Oihan

I: Kaixo, Oihan. Badakigu bateria jotzen duzula. Non egiten duzu? O: Kaixo, bateria Bara単aingo auditorioan jotzen dut. I: Zenbat urterekin hasi zinen? O: Bost urterekin kin hasi nintzen bateria jotzen. I: Zergatik aukeratu zenuen bateria? O: Txikia nintzenean bateria bat eskatu nuen Olentzerorako eta hortik aurrera bateria gustukoa nuen, horregatik aukeratu nuen. I: Kontzerturen batean jo duzu? Non? O: Bai, Bara単aingo udaletxean izan da. I: Hemendik gertu kontzerturen bat duzu? Noiz eta non? adakigu Bara単aingo auditorioan dela. O: Ba,i gabonetan. Badakigu I: Zenbat egunetan joaten zara? ara? Zenbat ordu? O: Astean bi ordu. I: Eskerrik asko, agur! O: Agur!

3. ALEA

14


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

BA AL ZENEKIEN?

BA AL ZENEKIEN… 1- Ba al zenekien Espainia eta Frantziaren Frantzi artean herrialde bat dagoela, Andorra izenekoa? ANDO RRA

2- Ba al zenekien lehen kontinente guztiak elkarrekin zeudela?

3- Ba al zenekien Kazahajistanek ez duela hiribururik.

4- Ba al zenekien mutil batek 77.000 € gastatu zela bere gorputza aldatzeko?

3. ALEA

15


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

HORRELA ESAN BEHARREAN

HORRELA ESAN BEHARREAN... Hemen dauzkazue euskara maila hobetzeko esaldi batzuk:

Aimar eta ni joan ginen parkera. Aimar eta biok parkera joan ginen. Klase guztia nire urtebetetzera joan zen Jon ezik. Klase guztia nire urtebetetzera joan zen Jon izan ezik. Zer esan duzu?

Zer esan duzu?

Ezer!

Ezer ez!

3. ALEA

16


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Bego irakaslearen gelakoak gurera etorri ziren ipuin batzuk kontatzera. Hementxe daukazue beraiek egindako marrazkietako bat

.

.

MARTINA

Ibai Mateo

3. ALEA

17


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

NARRAZIOA

LAGUNAK ETA IRAKASLEA Bazen behin Xavi, Dani eta Amaia deitutako hiru lagun. Hirurak beti bezala ikastolara joan ziren. Jolas orduan futbolean aritu ziren beti bezala. Baloia galdu zuten eta ez zekiten zertan jolastu eta irakasle berriak paperarekin baloi bat egin zuen eta umeak ez zekiten nola egiten zuen. Xabik irakasleari galdetu zion eta ez zion erantzun. Irakasleak Javier zuen izena eta Daniri esan zion baloia lapurtu zuela. Eta orduan laban bat atera zuen eta hil zuen. Dani kartzelara joan zen eta hildakoak kartzelatik ihes egin zuen. Baina ez zekiten Dani ez zela, bakarrik hil zen eta Dani kartzelatik atera zuten. Amaiak baloia aurkitu zuen eta jolasteko ez zuen berriro jolastuko ez Xabi eta ez Dani. Orain saskibaloian aritzen dira. Dani eta Xabik ez zuten Amaia inoiz ikusten eta futbol partidu bat ikustera Londresera (City - Liverpool). Amaiak esan zion Daniri 2- eta 1 gelditu zirela. Gero Old Trafford ikustera beste partidu bat. Bukatu zenean jatera joan ziren eta partidua komentatu zuten. AMAIERA!!!!!!!!!!!

3. ALEA

18


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

DENBORAPASAK

DENBORAPASAK

ZEHARKA

GOITIK-BEHERA

0 Bi saski erabiltzen dira kirol 2honetarako. 4- Kirol honetarako bi erraketa behar dira eta erdian sare bat. 6- 11 jokalariekin jolasten dira ekipo bakoitzean . 8- Soka bat erabiltzen da eta bi taldek jokatzen dute.

TXISTEAK -Nola du izena Txinako gizonik garaienak? -Chin Fin. -Nola dute izena Txinako gizonik pobreenek? –Chin lu, Chin agua eta Chin ga.

3. ALEA

19


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Kaixo, dakizuenez enez astero galdera batzuk prestatzen dizkizuegu lehiaketa baterako, parte hartu nahi baduzue, baduzue, mesedez, arau hauek bete: -Gure Gure gela ondoan dagoen postontzian erantzunekin bete dituzun paperak sartu. -Ez Ez jarri paperetan tontakeriarik tontakeri ezta ere bete edo hutsik utsik dauden paperak postontzian sartu. Jende askok parte hartu artu du, batzuek batzu k asmatu dute eta beste batzuek batzu ez. Emaitza ongi jarri duten pertsonekin zozketa egingo dugu eta tokatzen denari sari bat emango diogu.

Hemen daukazue e lehengo asteko galderen erantzunak: 1. zikloa: Dinosaurioak, nola jaiotzen ziren? ERANTZUNA: Arrautzetatik. 2. zikloa: Noiz gertatzen dira uholdeak Egipton? ERANTZUNA: Abuztuan an eta Irailean. 3. zikloa: Nafarroan zenbat urtegi daude? ERANTZUNA: 5 urtegi.

Orain aste honetako galderak esango dizkizuet. 1. ZIKLOA: Dinosauroak, sauroak, nola desagertu ziren? 2. ZIKLOA: Nola deitzen zen lehengo Egiptoko erregina? 3. ZIKLOA:Ze probintziatan daude, Bidasoa, Zadorra, Deba eta Erro ibaiak?

3. ALEA

20


3. HITZBERRI  

Iruñeko Jaso Ikastolako LH 6.B-ko ikasleek egindako astekaria.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you