Page 1

LOA Aurrean aipatu dugun bezala, Txantxangorri  eskolan erritmo  biologikoei, zati  honetan   loari buruz jardungo gara. Loa erritmo  biologiko garrantzitsu  bat da, ez da  ikasten, hau da, berezkoa da. Eskola,   ondo   egokitua   dago   erritmo   biologiko   hauek   betetzeko,   izan   ere,  siestarako gunetik aparte, gelan atseden hartzeko guneak daude, hauek baliagarriak dira  siestarako masifikazioak  saihestu ahal izateko. Gainera, haur bakoitzak  bere gauzak,  hau da; izarak, mantatxoa, panpina… gordetzeko tiraderak. Esan dugunez, lo egitea berezkoa da, eta haurren beharren arabera funtzionatuko  du, hau da, loa edo atseden hartzea ezin da ordutegi zorrotz baten arabera antolatu.  Aipatu   beharra   dago,   erritmoak   ezartzen   dituen   beharrak   errespetatzea   ezinbestekoa  ikusten   dugula,   nekatutako   haurrak   ez   diolako   esplorazioari   etekinik   aterako   eta  berdinkideen arteko harremanak gatazkatsuak izan daitezkeelako.   Bikote hezitzailea  martxan dagoela aprobetxatuz, haurren artean dagoen aniztasuna kontuan hartzen duen  antolaketa malguaz gozatzen dugu. Sentikortasunez   jokatzea   da   gure   helburua,   honetarako   hainbat   “ezaugarri”  ulertu behar dira; haur bakoitza bere erritmoa duela, hau da, bi haur ez dute erritmo  berdina edukiko eta loaren beharra une desberdinetan izan dezakete. Gainera badaude lo  asko eta lo gutxi egiten duten haurrak, aipatu dugun bezala, gorputzak eskatuko die  zenbat lo eta noiz egin behar duten. Badakigu,   loaren   beharra   baldintzatzen   dezaketen   faktoreak   badaudela,   hala  nola,   gaixotasunak,   gauez   gaizki   lo   egiteak…   Horregatik   gurasoengandik   jasotako  informazioa lagungarria dela: seinaleen kontzientzia izateko, egoki interpretatzeko eta  horiei erantzun egoki bat eskaini ahal izateko. Bertan lo egitera gelditzen diren haurrentzako egokituta daukagu lo txokoa eta  bertan daudenean, tutoreak hurbil daude zerbait behar ezkero, behintzat lo hartu arte eta  esnatzen direnean.


Irakasle bietako inor ezin badu momentu horietan umeekin egon, laguntzaile bat  egongo da,aipatzekoa da, aurretik umeekin atxikimendu transferentzia landuta izango  duela laguntzaile . Umeen esna aldi  eta  loaldi  momentuetan  trantsizio  leuna  izatea  garrantzitsua  iruditzen zaigu, eta gure eskuetan dagoena egiten dugu, hori horrela izan dadin. Eta  hainbat estrategia erabiltzen ditugu lo hartzeko momentuetan, hala nola, kulunkatzea  edota “txupetea” erabiltzea.

Loa  

Loa erritmo biologiko bat da eta gure eskolan asko errespetatzen dugu umeen loaldiak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you