Page 1

Egokitzapena Txantxangorrin egokitzapen faseari garrantzi handia ematen diogu, izan ere, umeak klaseak hasterakoan gertatzen den momentu edo fasea delako. Hori dela eta gure helburua egokitzapenari begira da umearen ongizatea lortzea, hau lortzeko beharrezkoa da hezitzaileen eta gurasoen artean erlazio on bat egotea. Erlazioei garrantzi handia ematen diogu zeren eta guraso eta irakasleen artean hau beharrezkoa da umea ondo sentiarazteko. Gainera, horrela lortu nahi duguna da atxikimenduaren transferentzia egotea, hau da, ume gurasoekin duen atxikimendu seguru hori irakasleak ere lortzea. Honela, seguru aski, umea lasai egongo da klasetan eta garatzeko eta sozializatzeko aukera gehiago izango ditu.

Lehen aipatu dugu atxikimendua, hau oso lotuta dago egokitzapenari. Guretzat atxikimendua lortzea oso garrantzitsua da, atxikimenduaren ondorioa harremana izatea delako. Azken batean, gure eskolaren helburuetako bat. Atxikimendua, lotura afektibo esanguratsua da, normalean bizitza osorako, eta hau erreferentziazko pertsonarekiko eskuragarritasuna

eta konpetentziarengan daukan

konfiantza, segurtasuna bezala garatzen da. Konfiantzaren arabera irudi bat egiten du umeak bere buruan, eta zerbaitekin erlazionatzen du. Honen arabera modu batez edo bestez jokatu du pertsona horrekiko. Horregatik, irakasle eta umearen artean hau lortzea guretzat umearen garapenerako basea da. Umeen garapenean, gure ustez, atxikimendua egunero gertatzen da, oso lotuta doana egokitzapenarekin. Lortzeko atxikimendu-jokabidea deitzen diren zeinu edo hurbilpen jokabideak gertatzen dira. Jokabide hauek berezkoak dira eta ekintza bat da harremanak sortzeko eta eraikitzeko. Gure eskolan, hau gertatzea ohikoa izango da, eskola guztietan bezala, eta gure helburua da honen bidez erreferentziazko pertsonenganako distantzia gutxitzea. Hau da, umearen eta irakaslearen harremana gero eta hurbilagoa izatea. Aurreko lerrotan esan dugun bezala, bi jokabide mota daude: -

Zeinu jokabidea: negarra, barrea, zizakadura, soinuak ‌ Umeak ez dira mugitzen, erreferentziazko pertsonak erakartzen dute haiengan.


-

Hurbilpen jokabidea: burua edo begiak erreferentziazko pertsona jarraitzean, gero katuka joatea pertsonaren atzetik, oinez, heltzea, besarkada ‌ Umea helduaren bila joatea.

Hauek umeak egunero erabiltzen dituzten ekintzak dira, normalean nahi dutena lortzeko. Honen funtzioa ez da izaten segurtasuna lortzea baino. Umeak seguru sentitu behar direlako, hobeto garatu ahal izateko eta gainera honek testuinguru fisiko eta sozialarekin harremanetan jartzeko aukera ematen du. Segurtasuna mundua ezagutzeko eta esploratzeko aukera ematen digu, horrela hasten direlako umeak garatzen eta azkenean harremanak izaten, eta hori da gure eskolan nahi duguna. Baina azken hau lortzeko umeak, atxikimenduan fase ezberdinak izaten ditu: -

Erreferentziazko pertsonarekin sozializazio pribilegiaturik ez.

-

Erreferentziazko pertsonarekin sozializazio pribilegiatua, baina esklusiboa izan barik, hau da, arrotzak errefusatu barik (onartzen ditu).

-

Erreferentziazko pertsonarekin sozializazio pribilegiatua eta esklusiboa, arrotzak errefusatzen direlarik. Eskeman mentala garatzen hasten dira, honetan hasten da garatzen atxikimendua.

Eta gainera atxikimendu mota ezberdinak daude: -

Desantolatua: jokaera arraroak izaten dituzte segurtasuna oso ondo ez daukatelako.

-

Insegurua: saiheskorra; laguntzarik ez edo sarkortasuna (intrusibo) jasoko dutela uste dutenak, ez dute bere bila joaten. Eta anbibalentea; erantzunak aurreikusi ezin ( aldakortasuna) dutela, umea bere bila eta gainera haserre. Honetan erreferetziazko pertsona ≠ segurua.

-

Segurua: erreferentziazko pertsonaren eskuragarritasuna eta konpetentziarengan konfiantza edo segurtasuna du. Erreferentziazko pertsona = oinarria segurua.

Gure eskolan, segurua lortzen saiatu nahi gara, nahiz eta bere eguneroko bizitzan horrela ez izatea, gu nahi dugu eskolan seguru sentitzea eta umeak sentitzea eskola leku segurua dela eta irakasleak ditugula prest haiekin egoteko eta laguntzeko ahal dugun neurrian. Horrela, lortuko dugulako egokitzapen fasea ez egotea, edo ahal dugun neurrian egokitzapen fase hori murriztea.


Eskolako ordutegiari dagokionez, ordutegi desberdinak ditugu. Desberdinak dira, adinaren araberakoa delako, ez delako berdina ume bat 0-1 urteekin edo 4-5 urte duen umeak. Hori dela eta, gure eskolan ume txikienak 4-5 ordu egotea pentsatzen dugu hoberena dela, izan ere atxikimendu seguruetan, bestela amarekin ez egotegatik umeak nahasten dira eta erritmo biologikoak ez desorekatzeko. Izan ere, denbora gehiago egon ahal dira, baina zortzi ordu baino gehiago ez. Gure ustez zortzi ordu baino gehiago denbora gehiegi da hain txikiak direnean umeak, familiaren beharra dagoela eta amaren beharra gehien bat behar dutelako. Hala ere, edozein arazo, lanagatik edo dena delakotik gurasoek ezin badira etorri, gure eskolan ordutegia moldatu egiten da. Umea ez da inoiz bakarrik egongo, geroago etortzen badira irakasle batek egongo da umea zaintzen, hori bai denbora batez, ordu bat edo bi gehienez jota. Kasu askotan ez da gertatzen hau, batez ere amarengandik. Amak umeak eskolan usten dituztenean beldur asko izaten dituzte, normalean hauek izaten dira haien (ama zein aiten) kezkak: -

Oso txikia da

-

Hobeto daudenarekin amarekin da.

-

Oso txikiak direnentzako amarengandik urruntzea oso txarra da, asko sufritzen dute.

-

Amak bezala ez du inor zaintzen

-

Gaixotasun asko hartzen dituzte

-

Irakasleak ume asko zaindu behar ditu eta ez ditu ondo zaintzen.

-

Eskolara joaten denbora egongo da, orain familiarekin egon behar dute.

Guzti hau pentsatzeak gurasoei eramaten die beldurra izatera.Umeak baino, beraiek izaten dira askotan txartoago pasatzen dutena, umea eskolan utzi beharragatik. Txantxangorrin hau gerta ez dadin, klaseak hasi aurretik izaten ditugun bileretan bere beldurrei buruz hitz egiten diegu, eta saiatzen gara oso argi usten zein den eskolaren funtzionamendua eta nola aurrera egiteko prest gaude.


Gainera familien presentzia gelan egotea beharrezkoa dela umea lasai egon dadin pentsatzen dugu eta gurasoak nola lan egiten den ere ikusteko. Horrela prest agertzen dira gurasoak ume guztiekin jolasteko edo aldatzeko edo erortzen badira altxatzeko... eta nola lan egiten den ikusten dute eta lasai utzi ditzakete umeak gero. Nahiz eta familian eskolan egotea beharrezkoa dela pentsatu, ezin dira klaseetan sartu nahi dutenean eta nahi duten lekutik ibili. Horretarako harrera guneak errazten ditugu, bertan irakasleekin berba egin dezakete umeak uzterakoan edo haren bila joaterakoan eta gainera lortzen da haurra irakasleengan konfiantza izatea. Umeak ikustean bere ama edo aita lasai dagoela eta konfiantza daukala irakaslearen, beldur gutxiago izango du berarekin geratzeko eta seguruago sentituko da klasean. Gure eskolan, hau asko zaintzen dugu, umeak gai direlako emozioak eta jarrerak deszifratzeko, hau da, gurasoen eta gure erlazioan dagoen komunikazioa umeek uler litzatekeelako, horregatik berriz esaten dut, gure eskolan familiarekiko harremana ona izatea lortzen saiatzen gara. Guzti hau, ondoren hobeto plasmatuta dago, hurrengo lerrotan jarri dugu gure eskolaren egokitzapen faseak, eskola hasi aurretik, hasterakoan eta egunerokotasunean. Eskolan hasi aurretik hau egiten dugu: Onarpen etapa: - Apirilean taldeen banaketak, eta hezitzaileena. - Bisiten antolaketa. - Ate irekietara joateko deialdia, asistentzia. Matrikulazio etapa: - Familia bakoitza denbora zehatza du informazioa jasotzeko, egokitzapenari buruz hitz egiteko eta esateko prozesuan zehar zein garrantzitsua den haien partizipazio egiten diren aktibitatetan. - Ate irekiak: eskola barrutik ezagutzea. Aktibitateak erakustea; taldetan, dinamika orokorra ikusteko; haur hezkuntzaren garrantziari inguruko txarlak; eskolan dauden familiekin esperientzien trukea; bideo bat ikusi, non eskolan egiten diren beste aktibitate batzuk agertzen dira(jaiak, irteerak ‌); umeek egiten dituzten lanen erakusketa eta familiak komisio ezberdinetan egindako beste objektuak. Uztaila :


- Taldearen bilera orokorra, non dokumentu bat emango da: eskolaren filosofia, egokitzapen fasearen gauza batzuk, elkarbizitzarako legeak eta materiala. - Banakako elkarrizketa( 2-3 eta 3-4 urteko taldeekin, umeak ere etorri). Egokitzapenerako aukerak erakutsi. - Txikien bisitak eskolara Iraila : - 0-1 eta 1-2 urteetako taldeekin banakako elkarrizketa - Taldeko bilera, eskola hasi aurretik, non guraso eta ume guztiak partaideak dira, eta egiten dute: borobila ( aurkezpenerako abestia, ozenki irakurtzen den galdetegia ematen da, ‌ ) ; material konkretu batekin aktibitatea( lehenengo hiruhilabetekotan apaintzen duen murala osatu, guraso,ume eta hezitzaileen artean) , bete helburua ohitzea dela jolasteko materialekin, zainketarena, garbiketarena, horren erabilpena eta kokapena. Gero ere azpimarratzea zein garrantzitsua den umearen autonomia garatzea, errespetatzea hartutako erabakiak, umeak izan ahal dituzten jarrera arraroak ( bortitzak edo) informatzea‌ Gainera, aukera ematen dugu oraindik haurra izan ez duten bikoteei, hau da, haurdun daudenei eskola ezagutzeko beste familiek bezala. Eskola hasterakoan jarraitzen ditugun irizpideak hauek dira: - Denontzako antolakuntza: taldean, betiko egunekotasuna jarraitu, espazioak eta material mugatuak, lege gutxi baino argiagoak. - Erreferentziako pertsona berriaren egonkortasuna, aldaketak edo pertsona berrien sartzeak saihestu. - Eskola – familia planifikazio bateratua, guztien posibilitate eta beharrak kontuan izanda. -

Ume

bakoitzaren

banakotasunari

errespetua,

egokituz

erreferentziazko

pertsonaren figuraren gehikuntza eta presentzia umeak dituen beharrei . Apegoaren objektuak erabiliz. - Eranspen progresiboa, hezitzailearen eta ume/familiaren erlazio indibiduala sortuz, ikusiz zein den egunaren momentu onena umea eskolara gehitzeko , gehien bat 0-1 urteetan. - Ikusi ohiturak eta aldagarriak, familietan zein umeetan, baita erlazionatzeko modua, lotura afektiboak indartzeko.


0-1 eta 1-2 urteetan asko zaindu behar da guraso-familiaren lotura afektiboa. 0-1 urtean, seguritatea eta konfiantza sortzeko: etxeko izaera kopiatu, kumaren (“cunaâ€?) posizio zaindu, txikien objektu pertsonalak eta amarena, garbiketaren ohiturak, loa eta janariarena. Aldiro, bere semeen eguneroko edo izaten ari diren trantsizioaren berri ematea dira gure eskolan hartzen ditugu ohitura bezalakoak. Eskola hasi berrian egokitzapen fasea egoten da eta ordu batzuk pasatzen dituzte gurasoekin eta ingurunea erakusten diete. Bigarren jarraitasun unea ematen da haurra etxetik eskolara irten eta haurra eskolatik etxera joaten denean, haurrak ez du hausturarik bizi behar trantsizioa hauek emateko leku aproposa izan behar eta era leunean izan behar dira haurrak esplorazio eta berdinkideen topaketara pasatzeko. Harrera gunea etapa honetan leku garrantzitsua bihurtzen da, espazio atsegina izan behar da eta bertan familiarekin umearen inguruan hitz egiteko aukera aproposa izan daiteke , informazio trukaketa asko izan daiteke bertan eta familiarekiko harremana eraikitzeko unea. Egunerokotasunean bilerak eta egoten dira, lehen esan dugun moduan umeen berri emateko gurasoei. Bestalde,jarduerak egiten dira gurasoekin haurrak harremana izan ditzaten gurasoekin eta irakasleekin batera hobeto egokitzeko. Egokitzapenarekin amaitzeko, gurasoei hurrengo informazioa transmititzea garrantzitsua dela ustea dugu, haiek lasaiago egoteko eta jakiteko hurrengo jokabideren bat egiten badu umeak normala dela esateko eta haren zergatia ulertzeko. Hori dela eta, beharrezkoa irudi zaigu azaltzen umeak egokitzapenean izaten dituzten faseak, hiru fase dira: 1.-Protesta fasea: Normalean hasten da umea konturatzen denean bakarrik dagoela. Adibidez, eskolan usterakoan eta ama joaten denena, ikusten duenean familia ez dagoela hor, beste umeekin edo irakaslearekin lehenengo konfliktoa izaten duenean, gurasoei deika hasten denean eta hauek ez dira etortzen, erortzen denean eta mina hartzen du,‌.


Protesta aste bat edo gehiago iraun dezake, umearen egokitzapen prozesuaren arabera. Protestaren manifestazioa batzuetan agertzen da, normalean, gatazkak izaterakoan beste ume batekin edo. Fase honetan zehar umeak jarrera batzuk garatzen ditu atentzioa deitzeko, hala nola, negar handiak, ihes egiteko saiakerak, soinuen aurrean antsietatea. Gainera hezitzaileekiko uko egitea, eta hauek kontsolatzen saiatzen direnean porrota egoten da. Ez dute parte hartzen klaseko jolasetan edo ariketetan, bakarrik joaten dira, ‌. 2.-Anbibalentzia fasea Egun batzuk pasata ( 8egun edo hilabete bat) , umea anbibalentzia fasera pasatzen da, jarrera anbibalentea izanez hezitzaile eta beste umeenganakoa. Anbibalentziarekin esna nahi dugu umea izaten dituen aldaketei , hau da, umea ondo dago eta bat-batean txarto, ondo egotea jolasten eta bat-batean utzi jolasteari eta gauza ez normalak egiten hasi. Jakiteko anbibalentzia dagoela, hau hartu behar dugu kontuan: negar-zotina(sollozo), lasaitasun egoera, nekadura. Baina fase honetan ume hasten da onartzen ematen dieten laguntzak . Beste umeekin duen erlazioa eta aktibitateen parte hartzea normala izaten hasten da, baina batzuetan ez du jolastu nahi, baztertzen da edo gatazketan sartzen da. 3.-Egokitzapen fasea Kasu gehienetan azkenean umea egokitzen da, atzean utziz antsietatea, hezitzaileen zaintzak onartuz, besteekin harreman izaten eta aktibitatetan parte hartzen. Normalean, umeak fase honetara lehenengo hilabetean ailegatzen dira, baina lehen esan dudan moduan umearen arabera desberdina izaten da egokitze prozesua. Azkenik, kontuan izan beharreko hainbat arlo jorratuko ditugu. Txantxangorrin uste dugu irakasleen jarraikortasuna garrantzitsua dela, hori dela eta gure eskolan bi ziklo daude 0-3 eta 3-6. Umeak hain txikiak direnean, pentsatu dugu hoberena litzatekeela 0-3 urte bitartean irakasle berdina izatea eta gero 3-6 urteetan beste irakaslearekin. Ez dugu nahi izan bi zikloetan irakasle berdinarekin egotea, umeak ere moldatu behar direlako eta gai izan behar direlako irakasle ezberdinekin egoten, aurreratzean oso baliagarria izango delako. Hala ere, gogorra izaten denez aldatzea, gainera umeek aldaketen aurrean jarrera oso ezberdinak izaten dituztenez, gure eskolan aukera dute irakasleez aldatuko direnean ,aldatu


baino lehen egoteko. Guretzat garrantzitsua da, eta hasieran bi irakasleekin egotea, hau da, izan dena eta izango dena denbora baten egotea ezagutzen joateko. Hau ere, tokiarekin egitea ona dela uste dugu, hori dela eta klasez aldatu behar izango badute, aldatu baino lehen noizean behin klase horietara joatea ezagutzeko nahi dugu. Bukatzeko, esatea edozein aldaketen aurrean zein eskolaren sarrera eta irteeretan egokitzapen fasea suertatzen da ume batzuetan. Hori dela eta, hau asko zaintzen saiatzen gara. Horretarako kontuz ibiltzen gara adibidez, oporren ostean edo ume bat gaixo egon den ostean, apurka- apurka hasten gara berriz umea egokitzen egunerokotasunera eta bortitz ez sentitzeko, behar duen denbora usten diogu.


Egokitzapena  

Bertan, gure eskolak egokitzapen fasean zer nolako ariketa eta fase egiten ditugun azaltzen dugu

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you