Issuu on Google+

Egokitzapena Txantxangorrin egokitzapen faseari garrantzi handia ematen diogu, izan ere, umeek gelak hasi baino lehen eta gelan hasterakoan, zein gaixorik edo oporren ostean bizitzen duten egokitzapen momentu edo fasea delako. Egokitzapena ondo joateko beharrezkoa da hezitzaileen eta gurasoen artean harreman on bat egotea. Harremanei garrantzi handia ematen diogu, guraso eta irakasleen artean hau beharrezkoa delako umea ondo sentiarazteko. Gainera, horrela lortu nahi duguna da atxikimenduaren transferentzia egotea, hau da, umea gurasoekin duen atxikimendu seguru hori irakasleekin ere izatea(umea gugan konfiantza izatea, beldurrik ez izatea, jakitea hor gaudela laguntzeko prest ‌). Hori dela eta gure helburua egokitzapenari begira umearen ongizatea lortzea da, umea lasai egongo dadila geletan, eta garatzeko eta sozializatzeko aukera gehiago izango ditu egokitzapen on eta atxikimendu transferentzia hori lortzen badugu.

Lehen aipatu dugu atxikimendua, hau oso lotuta dago egokitzapenari. Guretzat atxikimendua lortzea oso garrantzitsua da, atxikimenduaren ondorioa harreman ona, konfiantzarekin, errespetuarekin izatea delako, eta horrela atxikimendu segurua lortzen delako. Azken batean, gure eskolaren helburuetako bat. Atxikimendua, lotura afektibo esanguratsua da, normalean bizitza osorako, eta hau erreferentziazko pertsonarekiko eskuragarritasuna eta konpetentziarengan daukan konfiantza eta segurtasuna bezala garatzen da. Konfiantzaren arabera atxikimendu irudi edo erreferentziazko pertsonaren inguruko irudi egiten du umeak bere buruan. Honen arabera modu batez edo bestez jokatu du pertsona horrekiko, adibidez umeak erreferentziazko pertsonan konfiantza badu, komunera berarekin lasai joango da, ez du lotsarik ezta beldurrik izango,baina konfiantza ez badu gerta daiteke umea komunera joateko gogorik izatea baina joan nahi ez izatea pertsona horrekin gustura ez dagoelako edo beldurra diolako edo dena delako . Horregatik, irakasle eta umearen artean hau lortzea guretzat umearen garapenerako basea da eta hau esaten dugu zeren eta umea behin konfiantza izanda erreferentziazko pertsona horrekin, gai izango da beraren ondoan mundura zabaltzeko, hau aukera gehiago emango dio sozializatzeko eta gainera behin konfiantza hori izanda eta beldurra alde batera utzita ingurugiroa ezagutzeko pausua ematen hasten da, eta guzti honekin batera gauzak ikasten hasiko da, hau dela eta garatzen hasiko da.


Umeen garapenean, gure ustez, atxikimendua egunero gertatzen da, hau da atxikimendua ez da bat-batean gertatzen den zerbait, baizik eta egunero den umearen eta erreferentziazko pertsonaren artean garatzen joaten den lotura afektiboa da. Atxikimendua lortzeko jokabide batzuk gertatzen dira: -

Zeinu jokabidea: negarra, barrea, zizakadura, soinuak ‌ Umeak ez dira mugitzen, erreferentziazko pertsonak erakartzen dute haiengan.

-

Hurbilpen jokabidea: burua edo begiak erreferentziazko pertsona jarraitzean, gero katuka joatea pertsonaren atzetik, oinez, heltzea, besarkada ‌ Umea helduaren bila joatea.

Jokabide hauek berezkoak dira eta umeek batez ere egiten duten ekintza bat da harremanak sortzeko eta eraikitzeko, helburua delako honen bidez erreferentziazko pertsonenganako distantzia gutxitzea. Hau da, umearen eta irakaslearen harremana gero eta hurbilagoa izatea. Hauek umeak egunero erabiltzen dituzten ekintzak dira, normalean nahi dutena lortzeko, adibidez eskuetan hartzea, edo txupetea jauzi egin zaiela eta berriz ipintzeko ... Honen funtzioa ez da izaten segurtasuna lortzea baino. Umeak seguru sentitu behar direlako,hau da, erreferentziazko pertsona hor dagoela eta bera asetzeko prest . Seguru sentitu behar dira hobeto garatu ahal izateko eta gainera honek testuinguru fisiko eta sozialarekin harremanetan jartzeko aukera ematen du. Segurtasuna mundua ezagutzeko eta esploratzeko aukera ematen digu, horrela hasten direlako umeak garatzen eta azkenean harremanak izaten. Baina segurtasun hau lortzeko umeak, atxikimenduan fase ezberdinak izaten ditu: -

1.Fasea: erreferentziazko pertsonarekin ez du harremanik, oraindik ez du onartzen.

-

2.Fasea: erreferentziazko pertsonarekin harremana izaten hasten da, hau da, onartu egiten ditu baina beste pertsona guztiak ere.

-

3.Fasea: fase honetan atxikimenduaren eraikuntza hasten da, hau da erreferentziazko pertsonarekin lotura afektibo estua izaten hasten da, eta gainera berarekin bakarrik, arrotzak errefusatzen ditu.


Baina atxikimendua garatzea ez da erraza, lehen esan dugun moduan egunero garatzen joaten den lotura afektiboa da, hori dela eta lotura hau asko zaindu behar da. Lotura afektiboa, edo harremana nola izaten den arabera bi atxikimendu mota ezberdinekin topa gaitezke: -

Atxikimendu insegurua gertatzen da umearen erreferentziazko pertsona oinarri segurua ez denean beraientzat( konfiantza ez erreferentziazko pertsona ez dagoelako eta konpetentea ez delako), eta saiheskorra edo anbibalentea izan daiteke. Saiheskorra da umea ez doanean erreferentziazko pertsonaren bila, kontrakoa egite du saihestu, badakielako agian hor ez dela egongo edo orain bai eta gero ez. Eta anbibalentea da umea erreferentziazko pertsonaren erantzunak aurreikusten ez dituenean eta ori dela eta umea bere bila joaten da eta gainera asko haserretzen da.

-

Atxikimendu segurua gertatzen da umearen erreferentziazko pertsona oinarri segurua denean, hau da, konfiantza dutenean haiengan, badakitenean hor daudela eta konpetenteak direla.

Txantxangorrin, atxikimendu segurua lortzen saiatzen gara, gu nahi dugu eskolan seguru sentitzea eta umeak sentitzea eskola leku segurua dela eta irakasleak ditugula prest haiekin egoteko eta laguntzeko ahal dugun neurrian. Horrela, lortuko dugulako egokitzapen fasea errazago egitea eta denbora motzagoa irautea egokitzapena, badakigu ume bakoitzak bere denbora behar duela eta horretarako gu egongo gara hor haien egokitzapen prozesua ondo joateko eta laster gainditzeko, izan ere umearen ongizatea lortzea garrantzitsuena da. Txantxangorriko ordutegiari dagokionez, ordutegi desberdinak ditugu. Desberdinak dira, adinaren araberakoa delako, ez delako berdina ume bat 0-1 urteekin edo 4-5 urte duen umeak. Hori dela eta, gure eskolan ume txikienak(0-3 urte bitartekoak) 4-5 ordu egotea pentsatzen dugu hoberena dela, eta batez ere atxikimendu segurua duten umeetan, bestela amarekin ez egoteagatik umeak nahasten dira eta erritmo biologikoak ez desorekatzeko.Gurasoek aukera izango dute umeen geletan sartu ahal izateko momentu konkretuetan, gainera hauen lan orduetara moldatu daitekeen ordutegia izan behar du. 3-6 urteko umeak denbora gehiago egon ahal dira, baina zortzi ordu baino gehiago ez. Gure ustez zortzi ordu baino gehiago denbora gehiegi da hain txikiak direnean umeak, familiaren beharra dagoela eta amaren beharra gehien bat behar dutelako. Gainera


curriculuma esaten duen moduan, nahi eta ordutegiak moldatu gurasoen lan orduetara edo beharren arabera umeak ezin izango dira eskolan 8ordu baino gehiago egon. Hala ere, edozein arazo, lanagatik edo dena delakotik gurasoek ezin badira etorri, Txantxangorrin ordutegiarekin margultasuna dago, umeak ez dute zertan ordu zehatz batena sartu eta irten behar,beti izango dute erdi orduko aukera sartu eta irteteko.Hau da, umeak eskolan 10tan egon behar dira, baina 10:30tan sartzen baldin badira ez da ezer gertatzen, horrela korrika ibiltzea saihesten dugu. Umea ez da inoiz bakarrik egongo, geroago etortzen badira irakasle batek egongo da umea zaintzen, hori bai denbora batez, ordu bat edo bi gehienez jota, beti ere kontuan izanda umeak ez duela eskolan zortzi ordu baina gehiago egongo.

Guzti hau, ondoren hobeto plasmatuta dago, hurrengo lerrotan jarri dugu Txantxangorriren egokitzapen faseak, eskola hasi aurretik, hasterakoan eta egunerokotasunean. Eskolan hasi aurretik hau egiten dugu: Onarpen etapa: - Apirilean taldeen banaketak, eta hezitzaileena. Apirilean hasten gara banaketak egiten, gutxi gora behera jakiten dugu zenbat ume izango ditugun, hori dela eta umeak zein geletara zehazten dugu eta nortzuk izango diren haien hezitzaileak. - Bisiten antolaketa. Zehazten hasten gara gurasoek bisiten antolakuntza, normalean bisitak jaterako orduetan edo siestako orduetan izan ahal dira, hala ere, gurasoekin hitz egiten dugu eta zehazten ditugu. - Ate irekietara joateko deialdia, asistentzia. Ate irekietara joango direnen asistentziaren berri eman behar digute, ezin ahal badira etorri zergatia, hau garrantzitsua da gu jakiteko nortzuk dauden eta nortzuk ez. Matrikulazio etapa: - Familia bakoitza denbora zehatza du informazioa jasotzeko, egokitzapenari buruz hitz egiteko eta esateko prozesuan zehar zein garrantzitsua den haien partizipazio egiten diren aktibitatetan.


- Ate irekiak: eskola barrutik ezagutzea. Aktibitateak erakustea; taldetan, dinamika orokorra ikusteko; haur hezkuntzaren garrantziari inguruko txarlak; eskolan dauden familiekin esperientzien trukea; bideo bat ikusi, non eskolan egiten diren beste aktibitate batzuk agertzen dira(jaiak, irteerak ‌); umeek egiten dituzten lanen erakusketa eta familiak komisio ezberdinetan egindako beste objektuak. Uztaila : - Taldearen bilera orokorra, non dokumentu bat emango da: eskolaren filosofia, egokitzapen fasearen gauza batzuk, elkarbizitzarako legeak eta materiala. Hezitzaileak bilduko dira eskola hasi aurretik azken gauzak zehazteko; gelen antolakuntza kurtso osorako, arautegia ‌ - Banakako elkarrizketa( 2-3 eta 3-4 urteko taldeekin, umeak ere etorri). Egokitzapenerako aukerak erakutsi. Gurasoak etorriko dira umeekin beraiekin hitz egiteko hasi aurretik edozein kezka edo zalantzak baldin badute, hauek argitzeko. - Txikien bisitak eskolara. Umeak eskola ezagutu behar dute hasi baino lehen jakiteko nora joango diren, zein izango den bere klasea egokitzen hasteko. Iraila : - 0-1 eta 1-2 urteetako taldeekin banakako elkarrizketa. Gurasoekin azken zalantzak argitu, kurtsoa noiz eta nola hasiko den azaldu, baita ordutegiak zein arauak. - Taldeko bilera, eskola hasi aurretik, non guraso eta ume guztiak partaideak dira, eta egiten dute: borobila ( aurkezpenerako abestia, ozenki irakurtzen den galdetegia ematen da, ‌ ) ; material konkretu batekin aktibitatea( lehenengo hiruhilabetekotan apaintzen duen murala osatu, guraso,ume eta hezitzaileen artean) , bete helburua ohitzea dela jolasteko materialekin, zainketarena, garbiketarena, horren erabilpena eta kokapena. Gero ere azpimarratzea zein garrantzitsua den umearen autonomia garatzea, errespetatzea hartutako erabakiak, umeak izan ahal dituzten jarrera arraroak ( bortitzak edo) informatzea ‌

Gainera, aukera ematen dugu oraindik haurra izan ez duten bikoteei, hau da, haurdun daudenei eskola ezagutzeko beste familiek bezala.


Eskola hasterakoan jarraitzen ditugun irizpideak hauek dira:

1.- Denontzako antolakuntza: taldean, betiko egunekotasuna jarraitu, espazioak eta material mugatuak, lege gutxi baino argiagoak. 2.- Erreferentziako pertsona berriaren egonkortasuna, aldaketak edo pertsona berrien sartzeak saihestu. 3.- Eskola – familia planifikazio bateratua, guztien posibilitate eta beharrak kontuan izanda. 4.- Ume bakoitzaren banakotasunari errespetua, egokituz erreferentziazko pertsonaren figuraren gehikuntza eta presentzia umeak dituen beharrei . Apegoaren objektuak erabiliz. 5.- Eranspen progresiboa, hezitzailearen eta ume/familiaren erlazio indibiduala sortuz, ikusiz zein den egunaren momentu onena umea eskolara gehitzeko , gehien bat 0-1 urteetan. 6.- Ikusi ohiturak eta aldagarriak, familietan zein umeetan, baita erlazionatzeko modua, lotura afektiboak indartzeko. 7.- 0-1 eta 1-2 urteetan asko zaindu behar da guraso-familiaren lotura afektiboa. 0-1 urtean, seguritatea eta konfiantza sortzeko: etxeko izaera kopiatu, kumaren (cuna) posizio zaindu, txikien objektu pertsonalak eta amarena, garbiketaren ohiturak, loa eta janariarena. Aldiro, bere semeen eguneroko edo izaten ari diren trantsizioaren berri ematea dira gure eskolan hartzen ditugu ohitura bezalakoak. 8.- Bigarren jarraitasun unea ematen da haurra etxetik eskolara irten eta haurra eskolatik etxera joaten denean, haurrak ez du hausturarik bizi behar trantsizioa hauek emateko leku aproposa izan behar eta era leunean izan behar dira haurrak esplorazio eta berdinkideen topaketara pasatzeko.


9.- Harrera gunea etapa honetan leku garrantzitsua bihurtzen da, espazio atsegina izan behar da eta bertan familiarekin umearen inguruan hitz egiteko aukera aproposa izan daiteke , informazio trukaketa asko izan daiteke bertan eta familiarekiko harremana eraikitzeko unea.

Egokitzapenarekin amaitzeko, gurasoei hurrengo informazioa transmititzea garrantzitsua dela ustea dugu, haiek lasaiago egoteko eta jakiteko hurrengo jokabideren bat egiten badu umeak normala dela esateko eta haren zergatia ulertzeko. Hori dela eta, beharrezkoa irudi zaigu azaltzen umeak egokitzapenean izaten dituzten faseak, hiru fase dira: 1.-Protesta fasea: Normalean hasten da umea konturatzen denean bakarrik dagoela. Adibidez, eskolan usterakoan eta ama joaten denena, ikusten duenean familia ez dagoela hor, beste umeekin edo irakaslearekin lehenengo konfliktoa izaten duenean, gurasoei deika hasten denean eta hauek ez dira etortzen, erortzen denean eta mina hartzen du,‌. Protesta aste bat edo gehiago iraun dezake, umearen egokitzapen prozesuaren arabera. Protestaren manifestazioa batzuetan agertzen da, normalean, gatazkak izaterakoan beste ume batekin edo. Fase honetan zehar umeak jarrera batzuk garatzen ditu atentzioa deitzeko, hala nola, negar handiak, ihes egiteko saiakerak, soinuen aurrean antsietatea. Gainera hezitzaileekiko uko egitea, eta hauek kontsolatzen saiatzen direnean porrota egoten da. Ez dute parte hartzen klaseko jolasetan edo ariketetan, bakarrik joaten dira, ‌. 2.-Anbibalentzia fasea Egun batzuk pasata ( 8egun edo hilabete bat) , umea anbibalentzia fasera pasatzen da, jarrera anbibalentea izanez hezitzaile eta beste umeenganakoa. Anbibalentziarekin esna nahi dugu umea izaten dituen aldaketei , hau da, umea ondo dago eta bat-batean txarto, ondo egotea jolasten eta bat-batean utzi jolasteari eta gauza ez normalak egiten hasi. Jakiteko anbibalentzia dagoela, hau hartu behar dugu kontuan: negar-zotina(sollozo), lasaitasun egoera, nekea. Baina fase honetan ume onartzen hasten da ematen dieten


laguntzak . Beste umeekin duen erlazioa eta aktibitateen parte hartzea normala izaten hasten da, baina batzuetan ez du jolastu nahi, baztertzen da edo gatazketan sartzen da. 3.-Egokitzapen fasea Kasu gehienetan azkenean umea egokitzen da, atzean utziz antsietatea, hezitzaileen zaintzak onartuz, besteekin harreman izaten eta aktibitatetan parte hartzen. Normalean, umeak fase honetara lehenengo hilabetean ailegatzen dira, baina lehen esan den moduan umearen arabera desberdina izaten da egokitze prozesua.

Egunerokotasunean bilerak eta egoten dira, lehen esan dugun moduan umeen berri emateko gurasoei. Bilera horietan gurasoek umeak eskolan usten dituztenean beldurrei buruz hitz egiten da, normalean hauek izaten dira haien) kezkak: -

Oso txikia da

-

Hobeto daudenarekin amarekin da.

-

Oso txikiak direnentzako amarengandik urruntzea oso txarra da, asko sufritzen dute.

-

Amak bezala ez du inor zaintzen

-

Gaixotasun asko hartzen dituzte

-

Irakasleak ume asko zaindu behar ditu eta ez ditu ondo zaintzen.

-

Eskolara joaten denbora egongo da, orain familiarekin egon behar dute.

Guzti hau pentsatzeak gurasoei eramaten die beldurra izatera.Umeak baino, beraiek izaten dira askotan txartoago pasatzen dutena, umea eskolan utzi beharragatik. Txantxagorrin hau gerta ez dadin, saiatzen gara oso argi uzten zein den eskolaren funtzionamendua eta nola aurrera egiteko prest gaude. Gainera familien presentzia gelan egotea beharrezkoa dela umea lasai egon dadin pentsatzen dugu eta gurasoak nola lan egiten den ere ikusteko. Horrela prest agertzen dira gurasoak ume guztiekin jolasteko edo aldatzeko edo erortzen badira altxatzeko... eta nola lan egiten den ikusten dute eta lasai utzi ditzakete umeak gero.


Bestalde,jarduerak egiten dira gurasoekin haurrak harremana izan ditzaten gurasoekin eta irakasleekin batera hobeto egokitzeko. Egunerokotasunean familiak eskolan egotea beharrezkoa dela pentsatzen dugu ,baina lehen esan dugun bezala ezin dira klaseetan sartu nahi dutenean eta nahi duten lekutik ibili. Horretarako harrera guneak errazten ditugu, bertan irakasleekin berba egin dezakete umeak uzterakoan edo haren bila joaterakoan eta gainera lortzen da haurra irakasleengan konfiantza izatea. Umeak ikustean bere ama edo aita lasai dagoela eta konfiantza daukala irakaslearen, beldur gutxiago izango du berarekin geratzeko eta seguruago sentituko da klasean. Gure eskolan, hau asko zaintzen dugu, umeak gai direlako emozioak eta jarrerak deszifratzeko, hau da, gurasoen eta gure erlazioan dagoen komunikazioa umeek uler litzatekeelako, horregatik berriz esaten dut, gure eskolan familiarekiko harremana ona izatea lortzen saiatzen gara.

Azkenik, kontuan izan beharreko hainbat arlo jorratuko ditugu. Txantxangorrin uste dugu irakasleen jarraikortasuna garrantzitsua dela, hori dela eta gure eskolan bi ziklo daude 0-3 eta 3-6. Umeak hain txikiak direnean, pentsatu dugu hoberena litzatekeela 0-3 urte bitartean irakasle berdina izatea eta gero 3-6 urteetan beste irakaslearekin. Esan behar dugu gure eskolan bikote hezitzailea erabiltzen dugula, hau da, gela bakoitzean bi hezitzaile egongo direla. Hori dela eta aurrekoarekin jarraituz ez dugu nahi izan bi zikloetan irakasle berdinekin egotea, umeak ere moldatu behar direlako eta gai izan behar direlako irakasle ezberdinekin egoten, aurreratzean oso baliagarria izango delako. Hala ere, gogorra izaten denez aldatzea, gainera umeek aldaketen aurrean jarrera oso ezberdinak izaten dituztenez, gure eskolan aukera dute irakasleez aldatuko direnean ,aldatu baino lehen egoteko. Guretzat garrantzitsua da, eta hasieran irakasle izan direnekin eta izango direnekin denbora baten egotea ezagutzen joateko. Hau ere, tokiarekin egitea ona dela uste dugu, hori dela eta klasez aldatu behar izango badute, aldatu baino lehen noizean behin klase horietara joatea ezagutzeko nahi dugu. Aldatzea uste dugu ona dela beti gela berdinean ez egoteko,aldaketei egin behar direlako bizitzan aldaketa asko egin behar izango dituztelako eta egokitzapen fase hau gero eta ohikoagoa egiten badugu haiek normal bizitzen bukatu dute eta nahiz eta egokitu behar izango duten leku eta irakasle berriei ez zaie hain gogorra egingo aurreratzean.


Bukatzeko, esatea edozein aldaketen aurrean zein eskolaren sarrera eta irteeretan egokitzapen fasea suertatzen da ume batzuetan. Hori dela eta, hau asko zaintzen saiatzen gara. Horretarako kontuz ibiltzen gara adibidez, oporren ostean edo ume bat gaixo egon den ostean, apurka- apurka hasten gara berriz umea egokitzen egunerokotasunera eta bortitz ez sentitzeko, behar duen denbora usten diogu. Guzti hau izan ere egunerokotasunean gertatzen ahal diren gauzak direlako, baita askotan siestara joateko orduan edo jaterako orduan egokitzapena gertatzen bait da.


Egokitzapena