Page 1

MIELOT Ipuina C Kategoria 5539 karaktere

Inaxio oso mutil gazte eta gogorra zen, baserritarra eta eskolara gutxitan joaten zena. Beti beren Txindokiko bordan egoten zen, ardiak, behiak, oiloak, ahuntzak, edo edozein animalia zaintzen.

BEHIAK ERAMAN ZUENEKOA Egun batean zazpi urte zituela beti bezala animaliak zaintzen ari zen Inaxio, kasu honetan behiak. Asper asper eginda zegoen gure Inaxio eta hara non bururatzen etzanda zegoen behi bati bere abarkaren soka behiaren isatsean lotzea.

zaion,

Gutxiena uste zuen garaian behia altxa egin zen eta zerbait isatsean zuela sentitzean, korrika hasi zen eta gure Inaxio han joan zen arrastaka soka eten arte. Ipurdiko eta bizkarreko ederrak hartu zituen.


AITAREN ZIGARROAK AHAZTU Gure Inaxio 8 urterekin bordan egoten zen, batzuetan bakarrik eta besteetan aitarekin. Beti bezala, animaliak zaintzen ari zen, baina egun hartan ez zeukan denborarik animaliak zaintzeko, erosketak egitera joan behar baitzuen Txindokiko txabolatik Amezketara. Eta aitak honela esan zion: -Hi Inaxio, hoa erosketak egitera eta gogoratu ahaztu gabe ogia, olioa, zigarroak eta haragia ekartzea. Inaxiok ixil-ixilik joan behar izaten zuen, bestela aita haserretu eta‌Beno, Inaxio joan zen Amezketara eta erosketak egin zituen eta txabolara abiatu zen. Bide erdian, konturatu zen zigarroak ahaztu zitzaizkiola. Baina, berriro Amezketaraino joateko bide luzea zeukala eta hurrengoan eramango zizkiola pentsatu zuen. Txabolara iritsitakoan honela esan zion aitak: -Eta ekarri al dituk gauza guztiak?. Eta Inaxiok: -Bai denak ekarri ditut, baina zure zigarroak ahaztu zaizkit. Ederra jarri zen Inaxioren aita, han bidali zuen berriz Amezketara bueltan. -Joan zaitez oraintxe bertan Amezketara eta ekarri zigarroak. Eta Inaxiok han joan behar izan zuen umil-umil.


JOLAS ARRISKUTSUA Inaxiok 12 urte zituela edo, herriko aldapa batean elkartzen ziren lagunak. Han Larraizkoak elkartzen ziren. Bihurri samarrak ziren eta aspaldiko karroak hartu, gaineko kaja kendu (Asterix eta Obelixenak bezalako gurpilak zituztenak) eta denen artean aldapan gora eramaten zuten gurpila. Gure Inaxio ez zen falta izaten, aldapan gora bi pertsonen artean bultzaka eramaten zuten eta ondoren, aldapan behera botatzen zuten. Gero behean zeudenak (hamar bat pertsona edo) zai jarri eta nolabait makilekin geratzen zuten.Horrela behin eta berriz. Egun hartan, beti bezala, gure Inaxio han zen baina ez zen bere egunik onena izan. Egun horretan goitik behera zetorren gurpilak hanka puskatu zion.

KILOKO KAKAPILA Inaxio beti herri txikian bizi zen eta hiri handi batera joateko gogoa zuen. Lehenengo bururatu zitzaion hiria, Madril izan zen. Hurrengo asteburuan abiatu zen Madrilera. Madrilera iritsi eta kalean bata eta bestea ikusten ari zela, kakagurea jarri zitzaion. Eta besterik bururatzen ez zitzaionez, portal batera sartu eta eskuan zuen egunkaria lurrean jarri eta


han kaka egitea pentsatu zuen. Ondoren, kaka egunkarian bilduta kalera atera zen eta segituan pisu saltzaile batekin elkartu zen. Pisu saltzaileak pakete hura pisuan jartzeko eskatu zion eta azkenean Inaxio konbentzitu zuen pisu saltzaileak. Inaxiok paketea jarri zuen pisuan eta 990g. pisatzen zuen. Pisu saltzaileak hartu zuen paketea eta kakak papera beratuta zeukanez, esku guztiak kakaz zikindu zituen. Bizkarreko ederrak eman zizkion pisu saltzaileak Inaxori eta han joan zen etxera. Etxekoek galdetu zioten ea nolakoa zen Madril eta Inaxiok esan zuen kiloko kaka egiten ez bazenuen, sekulako egurra ematen zutela. Eta herrikoak han joan ziren harrituta etxera.

GAZTAMANTEKA Inaxiok andregaia bilatu zuen. Egun batean, andregaiaren gurasoak ezagutzera andregaiaren etxera joan behar zuten aitak eta berak. Aitak esan zion asko ez jateko bestela andregaiak zenbat jaten zuen ikusita, utzi egingo zuela ta. Orduan aitari zera bururatu zitzaion: aitak nahikoa jan zuela


uste zuenean, mahai azpitik hankarekin joko ziola esan zion eta orduan jateari utzi behar ziola. Eguna iritsi zen eta andregaiaren etxera iritsi ondoren, afaltzen hasi bezain laster, zerbaitek hankan jo zion baina ez zen aita, etxeko txakurra baizik. Aitak esan zion gehiago jateko baina Inaxiok disimulatzen ari zela uste zuen eta berearekin jarraitu zuen, nahiz eta gehiago jan nahi izan. Denbora askoan hitz egiten aritu ondoren, ohera joan ziren. Inaxiok sekulako gosea zuen eta aitak esan zion ea ba al zekien non zegoen amonak jasotako gazta-manteka eta Inaxiok baietz esan zion. Joan zen Inaxio gazta manteka hartzera, hartu zuen behazkada bat eta aitari eraman zion beste bat. Gelara zihoala etxean galdu egin zen eta beste gela batean, amonaren gelan, sartu zen. Norbait haizea botatzen ari zela ematen zuen, amona zurrungaka ari baitzen. Inaxiok esan zion gazta-manteka ez zegoela beroa eta aitak deitu zion: -Inaxio etorri hona. Susto galanta hartu zuen Inaxiok, aitaren gelan ez zegoela ikusirik. Beraien gelara joan eta aitari gazta manteka behazkada eman ondoren ohean sartu zen. Geroago berriz esnatu zen eta esan zion aitak: -Joan zaitez eta ekarri ezazu beste behazkada bat.


Joan zen Inaxio eta behatza sartu partez eskua sartu zuen gazta-mantekaren txarroan eta ezin zuela atera konturatu zenean,aitarengana joan zen. Aitak esan zion ikuilura joateko eta puskatzeko poste baten kontra. Joan zen Inaxio ikuilura eta zerbait zuria ikusi zuenean, poste bat zelakoan, amona jo zuen txarroarekin. Amona kamisoi zuriarekin pixa egitera joan zen ikuilura eta hartu zuen kolpearekin sekulako buila atera zuen. Inaxio ohera joan zen azkar. Hurrengo goizean han atera zen pekatua, baina barkatu egin zioten, mutil ona zelako.

inaxioren pasadizoak  

ipuina inaxioren pasadizoak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you