Page 1

Hasiera eta bukaera Noiz hasi zen Harri Aroa? Zergatik deitzen diogu HARRI Aroa? Noiz bukatu zen?

HARRI AROA-ren hasiera eta bukaera Harri Aroa gizakiak sortu zirenean hasi zen, duela 1.500.000 urte inguru. Lehenengo gizakiak Afrikan sortu ziren eta handik pixkanaka mundu osora zabaldu ziren, hasieran Asia eta Europara eta askoz beranduago Ameriketara eta Ozeaniara. Harri Aroan munduko gizaki populazioa oso eskasa zen, talde txikietan bizi ziren eta nomadak ziren, hau da, leku batetik bestera ibiltzen ziren janari bila. Era horrela gizakiok bizi izan gara denbora luzeena.

1


Harri Aroa bukatu zen gizakiak animaliak etxekotzen hasi zirenean eta nekazariak egin zirenean. Orduan, populazioa asko handitu zen eta idazketa asmatu zuten. Hori dena duela 7.000 urte inguru gertatu zen.

2


Zenbat lagun biziko ziren mundu osoan garai haietan? Taldeak handiak ala txikian izango ziren? Ba al zegoen herririk edo hiririk?

Populazioa

3


4


5


Arropa, oinetakoak eta apaingarriak Zein nolako arropa eta oinetakoak erabiltzen zituzten garai haietako biztanleek? Zein material erabiltzen zuten? Nork egiten zuen? Ba al zegoen arropa dendarik?

Arropa, oinetakoak eta apaingarriak Antzineko gizakiek inguruko gauzak erabiltzen zituzten elikatzeko, erramintak egiteko, etxolak eraikitzeko... baita arropa, oinetakoak eta apaingarriak egiteko ere.

Harrapatutako animalietatik dena erabiltzen zuten: haragia, elikatzeko; hortzak, apaingarriak egiteko; hezurrak eta adarrak, lanabesak egiteko... eta larrua arropa eta oinetakoak egiteko.

6


Hotz handia egiten zuenean, larruz egindako arropa azpian belar edo lasto lehorra jartzen zuten hotzetik babesteko, lastoa isolatzaile ona baita.

Apaingarriak Apaingarriak egiteko inguruko elementuak erabiltzen zituzten: animalien hortzak, hazi politak, txorien lumak, oskolak...

7


Etxeak eta herriak Badakigu Harri Aroko populazioa oso eskasa zela eta talde txikietan bizi zirela; baina nolakoak ziren beren etxeak eta herriak? Zein tresneria erabiltzen zuten? Zerez egindakoak? Harri Aroko etxeak eta herriak

Harri Aroko jendea talde txikietan bizi zen, gehienak senitartekoak. Nomadak ziren, hau da, leku bateko janaria (ehiza, fruituak‌) agortzen zenean, bere gauzak jaso eta beste toki batera joan egiten ziren. Hori dela eta, bere etxolak oso xumeak izaten ziren eta tresneria ere, eskasa.

Ez zegoen herririk, gaur esaten dugun bezala. Bi bizitoki mota erabiltzen zuten: kobazuloetako sarrerak eta beraiek egindako txabola edo “tipiak�. Hotzaldietan kobazuloak nahiago zituzten.

Tresneria gutxi zuten, egurrez eta harriz egindako tresnak eta erramintak. Horiekin ondo moldatzen ziren bizitzeko. 8


Suak garrantzi handia izaten zuten: argia ematen zuen, berotzen zuen eta janaria erretzeko balio zuen; beraz, piztuta mantentzen zuten.

9


Elikadura

Zer jaten zuten Harri Aroko gizakiek? Nola prestatzen zuten janaria? Dena gordina jaten zuten ala bazekiten erretzen, egosten, frigitzen? Erabiltzen al zuten zartagirik edo horrelakorik? Janaria Harri Aroko gizakiak orojaleak ziren: harrapatzen zituzten animaliak eta biltzen zituzten fruituak jaten zituzten. Bestalde, hainbat momentutan antropofagoak izan ziren, hau da, beste gizakien gorpuak jaten zituzten.

Hasieran dena gordina jaten zuten, baina sua deskubritu zutenetik, haragia errea ere jaten zuten.

10


Lanbideak

Janaria aurkitzea zen garai haietako gizakien eguneroko lana, bizirik irautea. Ehiztariak eta fruitu biltzaileak ziren eta horren arabera zegoen antolatuta beren bizimodua: arma egokiak aurkitu edo egin, toki batetik bestera joan... Taldeka bizi ziren eta bizimodua guztion artean antolatu egiten zen.

11


Eskola

Ba al zegoen eskolarik garai hartan? Zer ikasten zuten neska mutilek? Garai haietan neska-mutilek bizitzarako behar zutena ikasten zuten: lanabesak egiten, ehiza egiten, landare bakoitzak ematen zuena. Hau da, bizirik irauteko behar zutena ikasten zuten,

Horrez gain, ipuin kontalariak ere bazeudela uste da, adineko pertsonek aurrekoen istorioak buruz kontzatzen zituztenak. Garai hartan idazketa asmatu gabe zegoen.

12


Agintariak

Nork agintzen zuen giza talde txiki haietan? Ba al zegoen errege edo buruzagirik? Nola izendatzen zen buruzagia? Gutxi dakigu horri buruz. Dirudienez, talde guztiek ba zuten bere buruzagia eta agian horren laguntzaileak: ehiztaririk trebeena izango zen segurako buruzagia eta pertsona adintsuak eta aztia izango lirateke bere aholkulariak.

13


Ingurunea

Inguruneko arbolak, harriak, landareak... ez ziren bat ere arrotzak antzineko gizakientzako. Inguruak denetarik ematen zien: etxea, janaria , arropa, apaingarriak... Ingurua eta natura aski ondo ezagutzen zuten, eta janari eta behar zituzten baliabideen bila ematen zuten denbora gehiena; eta dena agortzen zenean, beste toki batera joaten ziren.

14


Garraioak

Harri Aroan, duela hamar mila urte inguru, gizakiek lehenengo animalia etxekotu zuten, txakura. Aro hori bukatu eta gero behiak eta zaldiak etxekotu zituzten. Bestalde, gurdia duela 4.000 urte inguru asmatu zuten. Beraz, Harri Aroko gizakiak nola joango ziren toki batetik bestera?

15


Salerosketak

Adituek uste dute Harri Aroko gizaki taldeetan ez zegoela jabetza pribaturik, hau da, taldeko gauza guztiak guztionak zirela. Bestalde, garai hartan ez zegoen salerosketarik, gaur egun ulertzen dugun bezala. Baina beste talde batekin elkartzen zirenean, trukaketaren bitartzen lortzen zituzten behar zituzten gauza batzuk.

Beste talde batekin topo egin ahal izateko, bidai luzeak egiten zituzten, populazioa oso sakabanatuta baizegoen.

16


Erligioaren garrantzia

Harri Aroko pertsona bat hiltzen zenean, hilobian armak, erramintak eta janaria jartzen zizkioten. Zergatik edo zertarako egingo zuten hori? Agian beste bizitza bat zegoela sinisten zutelako?

17


Aisialdia

Harri Aroan ez zegoen aisialdia edo denbora librea, gaur ulertzen dugun bezala. Haien lana bizirik irautea zen, eta horri ekiten zioten etengabeki. Janari bila ez baziren ateratzen, bazegoen zer egitea kobazulo edo etxe barruan. Bestalde, ipuin kontalariak zeudela uste dute adituek.

18


Zientzia eta Teknologia

19


Antzineko gizakiek ez zuten ez ordenagailu ezta makina asko ere; hala ere, pixkanaka ahalegin eta asmakizun handiak egin zituzten haien bizimodua errazteko.

Sua •

K.a. 600.000 urtean sua erabiltzen hasi ziren. Ez zekiten sua egiten, baina tximista batek sua egiten zuenean, gauza ziren sua piztuta mantentzeko eta leku batetik bestera eramateko.

Arropa •

K.a. 500.000 hasi ziren lehenengo arropa erabiltzen: animalien larrua.

Harrizko aizkorak eta lantzak 20


•

K.a. 200.000 urtean harrizko aizkorak, lantza puntak eta beste lanabes batzuk

hasi ziren egiten.

Hezurrezko lanabesak •

K.a. 75.000 urtean hezurrak hasi ziren erabiltzen armak egiteko. Hezurra harria baino

arinagoa da eta oso gogorra aldi berean.

Paretako pinturak •

K.a. 45.000 urtean egin zituzten paretetako lehenengo pinturak.

Arkua eta geziak •

K. A. 30.000 urte inguru asmatu zuten arkua. Horrek abantaila handia eman zien

animaliak ehizatzeko, gehiegi gerturatu gabe.

21


Artea Artistarik al zegoen garai haietan? Zer nolako arte lanak egiten zituzten? Zein teknika eta kolore erabiltzen zuten? HARRI AROKO ARTISTAK

Harri Aroko gizakiek arte lanak egiten zituzten, pinturak gehien bat. Pintura horiek kobazuloetan egiten zituzten, eta ez du ematen kobazuloak dekoratzeko zirela, beste esanahi bat zutela dirudi.

Adituek uste dute nolabaiteko erritoak egingo zituztela pintatutako irudien aurrean, agian zorte ona izateko ehizan.

Zer pintatzen zuten? Irudietan ikusten den bezala, bere inguruko animaliak, ehiza eszenak eta gizakien atalak, eskuak bereziki pintatzen zituzten.

22


Zein teknika erabiltzen zuten?

Beraiek sortzen zituzten margoak, horretarako animalien gantza, erretxina eta mineraletatik ateratako pigmentuak erabiltzen zituzten. Kolore gutxi erabiltzen zituzten: beltza, horia, gorria, marroia‌ Behatzak eta nolabaiteko pintzelak erabiltzen zituzten.

Lehenengo pinturak duela 40.000 urte inguru egin ziren, Frantziako hegomendebaldean eta Espainiako iparrean.

23


24

Harri aroa  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you