Page 1

Harrizkoa zen etxea

Argiloain Dorronsoro Jakintza ikastola LH5A


Bazen behin hiru umeko koadrila bat,Elizondon (Nafarroa) bizi zirenak.Bi mutil eta neska bat ziren,Iker,Be単at eta Nora;hirurek hamar urte zituzten.Asko gustatzen zitzaizkien misterioak,beraien ametsa bizitzan gutxienez misterio bat bizitzea zen.Ikastolara joaten zirenean,etxe baten parean biltzen ziren,elkarrekin joateko. Egun batean Norak galdetu zuen: -Etxe honetan norbait bizi al da? -Ez dakit baina hobe da lehen bait lehen joatea ikastolara,bestela berandu iritsiko gara- erantzun zion Ikerrek.Eta gurasoei deituko diete.Eta gero etxean izugarrizko zigorra jarriko digute. -Baina hau misterio bat da eta badakizu nolakoak garen gu misterioekin. Gure ametsa bat edukitzea da eta baita zurea ere- erantzun zuten Be単atek eta Norak batera. -Ongi da baina gero ez kexatu zigorra jartzen badigute...-esan zuen Ikerrek. Orduan Norak atea jotzearekin batera esan zuen: -Etxean norbait ba al dago? Orduan ateko zulotxo batean begi gris bat,harria bezalakoa, ikusi zen. Eta ahots sakon batek hitz egin zuen: -Zeintzuk zarete, nondik zatozte eta zer egiten duzue hemen? Neska-mutilek beldurturik erantzun zuten: -Zera...gu...Iker, Be単at eta Nora gara eta ikastolara joten ari ginela galdera bat sortu zaigu etxe honi buruz. Orduan etxeko atea ireki zen eta gizonak pasatzeko eskatu zien. Gizona harrizkoa


zen, baita barruan zegoen guztia ere. Neska-mutilak harrituta sartu egin ziren. Behin barruan, atea bakarrik itsi zen eta sukaldera joan ziren. - Zein galdera zenuten? -galdetu zuen harrizko gizonak. -Karmen! Ekarriko al zenuke te edo kafe pixka bat umeentzat!? Orduan harrizko emakume bat korrika jeitsi zen. Begiak zabal-zabalik eta eskuko azala helduta gertu-gertutik begiratuz galdetu zien: -Non erosi duzue jantzi hau? Umeak batak besteari begiratuz erantzun zuten: -Hau ez da erosia, hau gure azala da! Hemen arraroa dena guztia harrizkoa dela da! Bat batean emakumea negarrez hasi zen baina malkoak ez ziren harrizkoak, diamantezkoak baizik. Orduan harrizko gizonak beraren emazteari besarkada bat emanez, Nora, Be単at eta Ikerri begiratu zien ixilik egoteko ulertaraziz. Emazteari zera esan zion: -Karmen, zoaz komunera eta lasaitu pixka bat eta nahi baldin baduzu, hartu bainu bat. Orduan emakumea korrika gora igo zen. Umeei begiratuz hau esan zuen gizonak: -Ni Gorka naiz eta ondo dakizuen bezala, nire emaztea Karmen da, eta hau da gu harrizkoak izatearen arrazoia: - Karmen eta ni zuek bezelakoak ginen garai batean. Alai eta lasai bizi ginen. Egun batean, sorgin batek deitu zigun etxera eta sartzeko eskatu genion. Bera gure alaitasunarekin haserretu egin zen eta harrizko bihurtu gintuen, baita etxe guztia ere. Ordutik ez gara inoiz atera, ezta ere alaiak izatera ausartu, beldurra baitiogu sorgina


berriz etorzeari. Hori gertatu zenetik hemeretzi urte pasatu dira. Sorginak esan zuen ez genuela jateko beharrik baina ez botazeko ezer, bisitariak etorriko zirelako. Gu konturatu ginen etxean sartzen zen guztia harrizkoa bihurtzen zela. Eta gaur bertan konturatu gara zuek ez zaretela harrizkoak bihurtu. Hori dela eta Karmenek esan diozutena entzunda negar egin du. Mesedez lagundu lehen bezala izaten, eguzkiaren argi izpi bat ikusi nahi dugu! Nora, Iker eta Be単at salara joan eta hitz egiten hasi ziren: -Lagunduko diegu? Duela hemeretzi urte ez dutela argi izpi bat ikusi... Lehen ziren bezala bihurtzeko eskatzen digute. Beraiek ezin dute atera, izugarrizko iskanbila sortuko bait lukete eta gu beraien etxean sartzerakoan ez gera harrizkoak bihurtu. Apustu egingo nuke gure kurtsoko bat sartuko balitz etxe honetan, harrizkoa bihurtuko litzatekeela. Lagunduko diegu, ezta? Be単atek Nora eta Iker konbentzitu zituen. Gorkarengana joan eta Ikerrek zera galdetu zion : -Zer egin behar dugu zuek lehen bezalakoak bihurtzeko ? Eta Gorkak irribarre batekin erantzun zuen: -Sorginaren etxera joan eta bastoian dauden 14 harri puskatu. Harri horiek hauek dira: Abalone, Ambar, Ametista, Agua marina, Citrino, Diamantea, Esmeralda, Granada, Gonshenite, Jade, Kunzite, Lapis, Moissanite eta Morgnite. Baten bat txarto puskatzen baduzue, zuek harrizko monumentuak bihurtuko zarete. Sorginaren etxea Bertizeko zubi baten azpian dago. Bertara sartzeko hau esan behar


duzue:¨Nire egitekoak beti izango dira txarrak¨. Zazpi ate aterako dira, hiru eta lau zenbakien artean zutabe bat egongo da. Begiak itxita korrika pasa. Sorgina han ez badago, mahai gainean daukan makiltxoa hartu, zubi gainera igo eta esan: “akzio bastoia” eta segundu edo minutu batzuetara etorriko zaizu. Ulertu duzue? Umeek ia-ia ez zuten ulertu baina Beñatek dena apuntatu zuen, eskerrak! Baina baietz esan zuten eta Bertizera abiatu ziren. Behin barruan, zubi guztietan probatu zuten. Azkenekoa falta zitzaien. Hitz majikoak esan eta...esan bezala zazpi ate atera ziren eta hiru eta lau zenbakien artean zutabe bat, korrika pasa eta sorgina barruan zegoela ikusi zuten. Ahoa irekita utzi zuten sustoarengaitik, ez zuten espero sorgina ikustea. Sorgina ez zen zaharra, gazte-gaztea baizik, ile beltza eta txapel zaharkitu bat eta kapa gorria bastoi bat zituen hamalau harrirekin. Hamalau harriak ziren. - Kaixo umetxoak nola sartu zarete eta zer nahi duzue?-galdetu zuen sorginak. -Bastoi hori nahi degu.-erantzun zuen Ikerrek. -Kontuz nirekin, sorgin bat naiz eta magia egiten badakit. Begira, “akzio muggle”!Sorginaren magiak ez zuen ezer egin. -Zer da “muggle”?-galdetu zuen Norak. -Magikoa ez den jendea; ezin direnak aztia edo sorgina izan. Ikusi dudanez, zuek sorgin eta aztiak zarete. Urte batzuk barru hauetako bat edukiko duzue. Hori esanda sorginak airera bota zuen makiltxoa, bira bat eman eta Noraren oinetara erori zen. Norak hartu eta esan zuen: “akzio bastoia”! Norari etorri zitzaion bastoia eta Beñat eta Ikerrek Nora babestu zuten. Norak


bitartean harriak puskatu zituen. Behin hau lortuta, hiru makiltxo sortu ziren eta sorginaren makiltxoa apurtu egin zen. Hiru urte pasa dira ordutik. Gaur egun hirurek Howartsen ikasten dute magia Griffindor taldean. Eta Gorka eta Karmen lehen bezala izatera itzuli ziren. Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila jendearen irudimenean.


Dena harrizkoa zen etxea  

Argi Dorronsororen ipuina. Ligaritz literatur-lehiaketan aurkeztua eta bigarren saria lortu duena.

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you