Page 1

TEKNOLOGIA BERRIAK

Zer-nolako eragina du Informazio eta Komunikazio Teknologiak egungo Euskal Autonomi Erkidegoko eskoletan?

ERIKA PEREZ DEYANIRA LOYOLA JAIONE JAUREGUI

1


erika16782@hotmail.com deyiloyola@yahoo.es jaionejau@yahoo.es

Teknologia berriak

Zer-nolako eragina du Informazio eta Komunikazio Teknologiak egungo Euskal Autonomi Erkidegoko eskoletan? 1. SARRERA ............................................................................................. 3 2. INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIEN GARAPENA .............. 3 3. INFORMAZIOA ETA KOMUNIKATZIO TEKNOLOGIEN ABANTAILA ETA DESABANTAILAK .................................................................................. 5

4. TEKNOLOGIA BERRIEI BURUZKO IKUSPUNTU DESBERDINAK ................ 7 5. KOMUNIKAZIO

TEKNOLOGIAK

EGUNGO

EUSKAL

AUTONOMI

ERKIDEGOKO ESKOLETAN .................................................................... 8 5.1. EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO ESKOLA BATEN ADIBIDEA ......... 8 5.2. ON-LINE KURTSOAK EUSKADIN ...................................................... 12

6. IKASLEEN BEHARRAK ETORKIZUNARI BEGIRA....................................... 13 7. MAPA KONTZEPTUALA ........................................................................ 14 8. ONDORIOAK ........................................................................................ 14 9. BIBLIOGRAFIA ...................................................................................... 16

2


erika16782@hotmail.com deyiloyola@yahoo.es jaionejau@yahoo.es

Teknologia berriak

Zer-nolako eragina du Informazio eta Komunikazio Teknologiak egungo Euskal Autonomi Erkidegoko eskoletan? 1. SARRERA Informazio Teknologien aurrerakuntza eta garapena, globalizazioak eta ezagutzaren hazkundeak ekarri dute. Gaur egun IKT-ak bizitza sozialaren alderdi eta aplikazio desberdinen parte dira, hauen artean hezkuntzaren ingurunea nabarmentzen delarik, eta ez bakarrik gelako hezkuntzari dagokionez, baizik eta baita etengabe aldatzen ari den gizarte bateko balore eta ohiturei dagokionez ere. Kontutan hartzekoa da, eskolaren funtzioetako bat ikasleak gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea eta alfabetatze digitala lortzea dela, horretarako beharrezkoa da eskolak

informazio

eta

komunikazio

teknologiak

erabiltzea

gizartearen

ezaugarrietara hobeto egokitzeko.

2. INFORMAZIO

ETA

KOMUNIKAZIO

TEKNOLOGIEN

GARAPENA

HEZKUNTZAN. Arbela, klariona, arkatza‌eta idazteko beste tresna batzuk, beste askoren artean, hezkuntza prozesuan aldaezin mantendu dira. Beraien sustraitzea hain handia izan da, autore askok ezin izan dituztela ikasle eta irakasleetatik bereiztu. Teknologia berriak ere hezkuntzarako tresna bat dira, ariketa, jarduera eta aktibitate askoren burutzea erraztu egiten baitute. 1960. urtetik aurrera teknologia berri batzuk sartu ziren gelan, hala nola, erretroproiektorea, baina hauek eduki batzuk eraginkortasun handiagoz azaltzeko aukera ematen zuten bakarrik.

3


Teknologia berriak

erika16782@hotmail.com deyiloyola@yahoo.es jaionejau@yahoo.es

Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du. Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako balio ez zutela argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde zitezkeen. Baina, zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez da paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar zen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez da denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal daiteke hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde daitekeela eta CD batean ia 600.000 orriko testua. Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilerak oso interesgarria dirudi ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko. Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar daitezke. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida

4


Teknologia berriak

erika16782@hotmail.com deyiloyola@yahoo.es jaionejau@yahoo.es

gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Hedabideek, orokorrean, eta ordenagailuak konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dituzte. Nahi den gaiari buruzko informazioa aurki daiteke Internet sarean. Arazo handiena informazio hori aukeratzea da. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta egon arren, nola aldatuko diren gauzak, eta norantz aldatuko diren jakitea zaila da. Dena den, aipatzekoa da, EAE-n eskolek bere ikaskuntza metodoak hitz inpresoan oinarritzen dituztela. IKT-k gelan barneratu dira, baina irakatsi eta ikasteko moduak oraindik asko aldatu behar dira. Ikaskuntza tradizionala beste ikaskuntza interaktibo batengatik ordezkatzeko, irakaslearen igortzaile papera aldatzea garrantzitsua da, honek bere ezagutza eskemak ikasleei igorri nahi baitizkie irakasle “fazilitadore” papera eginez, ikasleak orientatzen dituelarik ezagutza garatzeko aukerak emanez, informazio iturriak seinalatuz, materia zehatz bateko ezagutzak garatzeko jarduerak proposatuz…Gauzarik garrantzitsuena ikasleek beraien gaitasun kritikoa garatzea da, informazioa bereiztea eta antolatzea.

3. INFORMAZIOA ETA KOMUNIKATZIO TEKNOLOGIEN ABANTAILA ETA DESABANTAILAK Teknologia berrien erabilerak abantaila asko ditu, honela esaterako: •

Hezkuntzan eta beste edozein egoeran baliagarria izan daiteken informazio asko topa daiteke

Adituekin kontaktuan jartzeko aukera.

Komunitate berrien sortzea, bertan interes berdinak elkarbanatzen direlarik.

5


Teknologia berriak •

erika16782@hotmail.com deyiloyola@yahoo.es jaionejau@yahoo.es

Programa desberdinak erabiltzen diren bitartean umeek ikasgaia barneratu eta ikasteaz gain ordenagailua erabiltzen ikasten dute.

Teknologia berrien bidez umeak motibatzea errazagoa suerta daiteke.

Geografikoki urrun dauden pertsonekin harremanetan jartzeko modua.

Idazketa lanetan eta kalkulu alfanumerikoetan zuzenketa ortografiko tresnak oso baliagarriak dira, baita kalkulagailu elektronikoak.

Dena den eta gaur egun nahiz eta beharrezkoak ditugun, desabantailak ere ekar ditzakete. •

Isolamendua.

Pribazitate galera.

Informazio asko eta asko dagoenez dispertsiora jotzea erraza da.

Aurki daitekeen informazio guztia ez da fidagarria.

Teknologiak etengabe aldatzen ari direnez, irakasleak etengabeko formakuntzan egon behar du.

Beraz, esan daiteke, teknologiak hezkuntzan duen papera oso garrantzitsua dela. Gaur egungo ikasleek aintzinako ikasleek baino askoz ere informazio gehiago eskuragarri dute. Baina, orain garrantzitsuagoa bilakatu da informazioaren analisiari dagokion exijentzia maila igotzea, internet orrialdeak, informazio guneak, argitaratze elektronikoak eta liburutegi osoak “click” batera bakarrik daudelako. Internet, gaur egungo informazio iturri nagusienetakoa da, baina bertan topa daitekeen informazioaren fidagarritasuna zalantzan jartzea komeni da. Nahi duguna aurkitzeko milioika orrialde eta leku daude, eta askotan bertan aurkitzen den guztia

6


Teknologia berriak

erika16782@hotmail.com deyiloyola@yahoo.es jaionejau@yahoo.es

baliagarria eta fidatzekoa dela uste da, baina ez da horrela. Puntu honetan, orrialde hauek kontsultatzen dituzten pertsonen juizioak garrantzia hartzen du. Dena den, aipatzeko da, internetez gain ikasteko eta eduki desberdinak lantzeko era desberdin asko daudela, hala nola, eskolek gai desberdinak lantzeko erabiltzen dituzten programak aurreraxeago ikusiko dugun moduan.

4. TEKNOLOGIA BERRIEI BURUZKO IKUSPUNTU DESBERDINAK. Teknologia berrien inguruko ikuspuntu desberdinak daude, hauen artean batzuk aipatuko ditugu. •

Beltran Llera: IKT-K gelan beraien eraldaketa potentzial guztia gara dezaten, bertan uztartu behar dira adimen inteligentzia hobetu eta ikasteko abentura indar daitezen tresna kognitibo bilakatuz.

Joan Majó: Eskolak eta hezkuntza sistemak ez dituzte teknologia berriak bakarrik erakutsi behar, ez dituzte materiak teknologia berrien bidez bakarrik erakutsi behar, teknologia berri hauek eskoletan aldaketa batzuk eragiteaz gain ingurunean aldaketa baitakarte, eta eskolaren helburu nagusia jendea ingurune horretarako prestatzea denez, hau aldatzen bada, eskola bera ere aldatu beharko da.

Pere Marqués: Informazioa eta Komunikazioaren Teknologiak hezkuntzan uztartzeko informatikako gelak izatea ez da nahikoa, IKT-k klasean bertaz uztartu beharko lirateke. Gaur egun, erraz konproba daiteke, arbela digitala eta ordenagailuren bat duten geletan Internet erabiltzea oso ohikoa den zerbait bilakatu dela.

Gargallo López: Eskola, beti, gizartearen atzetik doa eta beraz orokorrean gizartean eta eskoletan egiten den teknologia berrien erabilpenari dagokionez tarte handia dago.

7


Teknologia berriak

erika16782@hotmail.com deyiloyola@yahoo.es jaionejau@yahoo.es

5. KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK EGUNGO EUSKAL AUTONOMIKO ERKIDEGOKO ESKOLETAN 5.1.

EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO ESKOLA BATEN ADIBIDEA.

Gaur egun, errealitatean IKT-ak nola lantzen diren jakiteko Donostiako eskola batera joan gara haien lan funtzionamendua ezagutzeko asmoz. Eskola honek betidanik jakin izan du gizartean hain azkar ematen diren aldaketetara egokitzen. Teknologia berrien inguruan ere erronka hori izan du eskolak hasieratik. Horregatik, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora iristen den arte, teknologia berriak aplikatzen saiatzen ari dira. Zentzu honetan, esan beharra dago azkeneko urteetan baliabideei dagokionez eskola honek izugarrizko aurrerakuntza eman duela. Informatikako hiru gela ditu 25 ordenagailurekin bakoitza, horrela ikasle bakoitzak bere ordenagailua duelarik lan egiteko. Horretaz gain, haur hezkuntzako 5 urtekoen gelan arbela digitalak dituzte beraien proiektore eta ordenagailu portatilekin. Gauza bera gertatzen da lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailatan, bi maila hauetan gainera, ikasle bakoitzak bere ordenagailu portatila du zenbait momentutan erabiltzen dutena. Eskolako hiru eraikinek (haur hezkuntzakoa, lehen hezkuntza eta DBH-koa eta batxilergokoa) kable bidezko eta Wifi sarea jarrita dute; modu honetan, ordenagailuaren bidez, beste irakasleek bidalitako informazioa zein etapa eta gela ezberdinetan sortutakoa eskuratu daiteke aulkitik altxatu gabe. Eta nola aplikatzen dira teknologia berriak etapa ezberdinetan? Haur Hezkuntzan ikasleak hiru urtera heltzean, ordenagailuaren aurrean hasten dira euren lehen urratsak ematen. Irakaslea, ohiko lanketari jarraituz, matematika, hizkuntza, plastika…bezalako ikasgaiak lantzen hasten da. Baina ikasleek, klasean azaldutakoaren osagarri modura, landutako guztia ordenagailuaren pantailan ikusi

8


Teknologia berriak

erika16782@hotmail.com deyiloyola@yahoo.es jaionejau@yahoo.es

eta entzungo dute. Bertan, marrazkiak, puzzleak, ipuinak,… lantzen dituzte haurrek, baina modu dibertigarriago batean. Irakasleak oso gustura aritzen dira haurrak asko motibatzen baitira modu honetan lan eginez. Programek oso hizkuntza aberatsa erabiltzen dute, eta haurrak bertan azaltzen diren pertsonaiekin arduratsu aritzen dira jolasean, irudi eta soinu erakargarriez josita baitaude. Hauek dira haur hezkuntzan erabiltzen dituzten programak: •

3 urteko gelan  Tantto.

4 urtekoen gelan  Txirritx.

5 urtekoen gelan  Xango.

Ikasleak lehen hezkuntzara pasatzen direnean, lehenengo zikloan beste bi programa erabiltzen dituzte: •

Argitxo (globalizatua).

Urdintxo (globalizatua).

Hauetaz gain beste zenbait programa erabiltzen dituzte beste zikloetan ere jarraipena dutenak: •

Aprendilandia (60 fitxa dira eduki desberdinak lantzeko).

Morgan eta Xanpa (matematika 1. eta 2. zikloa).

Conejo lector (irakurketa gaztelaniaz).

Mari Castaña lectura y escritura (gaztelaniaz).

9


erika16782@hotmail.com deyiloyola@yahoo.es jaionejau@yahoo.es

Teknologia berriak

Bigarren ziklotik aurrera ikasgai bakoitzerako programa desberdinak erabiltzen dituzte,

edukiak

modu

zehatzagoan

lantzen

baitituzte

eta

normalean

emandakoaren errepasoa egiteko erabiltzen dituzte. Horrela, gaiak landu eta errepasatzeaz gain ordenagailuen maneiua hobetzen dute. Gainera ikasleak zerbait desberdina egiterakoan motibatuagoak daude eta gustorago egiten dute lan. Dituzten progarama guztien artean honako hauek dira erabilienak: •

Pipo ( maila eta ikasgai desberdinetarako, gaztelaniaz da). o Imagina y crea. o Lectura. o Accidentes geográficos. o Animales. o Ortografía. o Inglés. o Música.

La mansión del inglés.

Irristalari (geografia lantzeko).

Jira- Bira 1 eta 2 (3. eta 4. maila inguru lantzeko euskaraz).

Hablando en plata (5. mailan lengoaian ahozkoa lantzeko).

Zirriborro (5. maila idazmena euskaraz lantzeko).

Ikasleak DBHn hasten direnean astero ordu bat informatika egiten dute, 30 ordu kurtsoan gutxi gora behera. Kurtso bakoitzean: 1. Mekanografia eta Testu prozesadorea (Word) lantzen dute. 2. Testu prozesadorea (Word) eta Aurkezpenak (PowerPoint). 3. Testu prozesadorea (Word) eta Aurkezpenak (PowerPoint).

10


Teknologia berriak

erika16782@hotmail.com deyiloyola@yahoo.es jaionejau@yahoo.es

4. Testu prozesadorea (Word) eta Aurkezpenak (PowerPoint) eta Internet. Marrazketako ikasgaian ordu batzuk egiten dituzte Floor Plan programa erabiliz (Urtarrilan hasten dira eta ordu bat astero egiten dute). Batxilergora pasatzean hiru ordu astero joaten dira informatika lantzera, gutxi gora behera 100 ordu kurtsoan. Ikusten dituzten lau gaia hauek dira: •

Oinarrizko informatika

Sistema eragileak

Kalkulu orria (Excel)

Interneteko zerbitzuak (mail, news, sare sozialak, ...).

Batxilergoan ere Teknologiako ikasgaian Autocad 14 eta 2005 (Diseño asistido por ordenador) ematen dute. 1go batxilergoan astean ordu bakarra ematen badute ere, 2. batxilergoan 4 ordu ematen dituzte. Erabiltzen dituzten teknologiako programak hauek dira: •

Seterra (Geografiako mapak)

Jolastuz Ikasi (Euskarako aditzak lantzeko)

Klik (programa ikasgai desberdinak lantzeko)

The Grammar ROM (Inglesa lantzeko)

Oro har, edozein irakasgaietan informazioa bilatzeko internet erabiltzera bultzatzen dituzte ikasleak eta nola ez, eskatutako lanak ordenagailuz eginda eta formatu desberdinetan, word, , excel… aurkeztu behar dituzte.

11


Teknologia berriak

erika16782@hotmail.com deyiloyola@yahoo.es jaionejau@yahoo.es

Adibide hauekin guztiekin argi geratzen da baliabide ugari daudela eskolako edukiak ordenagailuen bitartez lantzeko, eta eskola honek teknologia berrien aldeko apostua egin duela, oraindik gauza asko egiteke egonda ere.

5.2.

ON-LINE KURTSOAK EUSKADIN

Aurreko atalean aipatu denetik pixka bat aldenduta EAE-ko beste eskoletan egiten dena aipatzea interesgarria iruditu zaigu. Teknologia berrien erabilera pixkanaka pixkana ikaskuntza munduan barneratzen ari da. 2007 – 2008 ikasturtean esperientzia berritzailea martxan jarri zen estatu mailan, eta bertan EAE-ko 50 bat eskolak parte hartu zuten, esperientzia honekin jarraitzen da gaur egun. Proiektu honetan ikasgai batzuk on line lantzen dira, hau da, internet bidez esklusiboki. Hezkuntza departamentuaren helburu nagusia, DBH bukatu orduko ikasleek informazio eta komunikazioaren teknologien inguruko formazioa jasotzea da.

On line ikasgai hauetan, ikasleek beraien zalantzak

teletutore batekin kontsulta ditzakete mail bidez edo momentuan bertan argi ditzakete txat bidez. Aldi berean, matrikulatutako beste ikasle guztiekin kontsultak egin ditzakete web orriaren bidez mezuak bidaliz. Hezkuntza departamentuak honako ondorioa atera du: Ikasleen ikaskuntza erritmora egokitzea errazagoa da kurtso hauen bidez, beraz denbora gehiago emango zaio behar duenari eta aukerapeko betebeharrak emango zaizkio lehenago bukatzen duenari.

12


Teknologia berriak

erika16782@hotmail.com deyiloyola@yahoo.es jaionejau@yahoo.es

6. IKASLEEN BEHARRAK ETORKIZUNARI BEGIRA. Ikus daitekeen moduan, teknologia berriak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira ikasgelan. Jada, hiru urteetatik esertzen dira ikasleak ordenagailuaren aurrean eta teknologia berriekin kontaktu hau haien ikasketak bukatu artean dirau. Gaur egun, ikasle guztiek jakin behar dute word, power point, excel, etab bezalako programak erabiltzen baina horrekin ez da nahikoa. Informazio iturri bezala Internet ezinbestean erabili behar dute eta horretarako irakasleok lan handia dugu, tresna baliagarri hau modu egokian erabiltzen irakatsi behar diegu eta. Aipatutako teknologia hauek esan dugun bezala, oinarrizkotzat har ditzakegu baina, ba al dakigu zer norabidetan doazen teknologia berriak hezkuntzan? Esaterako, gaur egun Best sellerrak liburu digitalean paper liburuetan baino salmenta handiagoa dute baina liburu digitalen sektoreak ez dauka batere argi nondik nora joango den fenomeno hau. Hezkuntza munduan gauza bera gertatzen da, jada ikastetxe askotan aurki daitezke pizarra digitalak haur hezkuntzatik batxilergoraino baina ez dago batere argi zein norabideetan joko duen fenomenoak. Erraza da etorkizunean ikasle bakoitza bere ordenagailu eramangarriarekin edo gela erdian olograma bat irudikatzea. Batek daki nola izango den baina fenomenoa geldiezina dela sumatzen da. Panorama honekin, irakasleak etengabean egin behar du lan teknologia berriak ezagutu eta erabiltzeko eta era berean ezagutza hau guztia helarazi behar zaie ikasleei. Beraz, hau da gure lana, ikastea eta irakastea.

13


Teknologia berriak

erika16782@hotmail.com deyiloyola@yahoo.es jaionejau@yahoo.es

7. MAPA KONTZEPTUALA

8. ONDORIOAK Gure hezkuntza sisteman informazio prozesu eta tresnen txertaketa emateak aukera asko eskaintzen ditu, baina honek ez du esan nahi hau panazea denik. Errealistak izan behar dugu, eta hezkuntza sistema guztien atzean pertsonak daudela kontuan hartu behar dugu‌ordenagailu bakoitzaren atzean ikasle bat dago, maisu edo maistra bat, partaide bat‌eta beraz, erlazio interpertsonalak ez dira sekula galtzen. Eduki akademikoak ez du balorerik galtzen. Prozesuetan, moduetan eta zirkunstantzietan ematen da aldaketa. Informazioaren teknologiak modu honetan ulertzen baditugu , innobatzea eta eztabaidatzeko espazioak sortzea errazagoa izanen da.

14


erika16782@hotmail.com deyiloyola@yahoo.es jaionejau@yahoo.es

Teknologia berriak

Irakaslea dagoeneko ez da informazio iturri nagusia. Duela urte batzuk irakaslea zen ikasleak ezagutzara hurbiltzeko modu bakarra. Gaur egun ordea, internet eskuragarri dugularik ikasleak bibliografia, ikasgaia eta dokumentu asko eta asko ditu erabiltzeko prest. Aurrekoa kontutan hartuta, ikasleen autonomia handitzea beharrezkoa da. Teknologia berriek irakasle eta ikasleen arteko komunikazio kantitatea handitzeko aukera

ematen

dute,

denbora

eta

espazioa

eragozpen

ez

direlarik,

bideokonferentzia, txat-a, mail-a, foroak etab. lagungarri baititugu. Beraz, irakasleok etengabeko formakuntzan jardun behar dugu ikasleei ezagutza transmititzen diegun bitartean, hau da, beti izango gara ikasle eta irakasle. Aipatzekoa da, dena den, oraindik alor honetan egiteko asko dagoela, aipatu dugun moduan, oraindik ere EAE-n liburu idatzia baita oinarri nagusia hezkuntzan.

15


Teknologia berriak

erika16782@hotmail.com deyiloyola@yahoo.es jaionejau@yahoo.es

9. BIBLIOGRAFIA •

Gonzalez Lucano, Aldo, 2005, “Las tecnologias de la información y la educación”.

Eduardo Azurmendi, 19/02/2007, El pais, “En el colegio, pero “on-line””.

http://www.plataformasinc.es/esl/Noticias/La-introduccion-de-las-TIC-enlas-aulas-no-ha-provocado-aun-cambios-en-el-modelo-de-ensenanza-deEuskadi

http://www.monografias.com/trabajos31/nuevas-tecnologias/nuevastecnologias.shtml

http://davidnuevastecnologias.blogspot.com/2008/05/opiniones-sobre-lastic.html

16

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK EGUNGO EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOAN  

Teknologia berrien abantaila eta desabantailak aztertzen dira, hauei buruzko iritzi desberdinak eta EAE-ko eskola batean hauek lantzeko erak...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you