Page 1

SORGIN GAIZTOA


Aita, ama eta semea bizi omen ziren herri txiki batetan. Amak egunero eramaten zuen bere semea paseatzera. Amaren izena Kattalin zen eta semearen izena Urtzi.


Behin batean, Kattalin eta Urtzi eserita zeuden. Atso zahar bat etorri zen eta horrela esan zion Kattalini: - Nahi al duzu ile hori orraztea? Eta Kattalinek erantzun zion: - Ez, eskerrik asko.


Atso zaharrak esan zion orduan: - Ile hori oso nahastuta daukazu. Momentu batean orraztuko dizut. Eta andre gazteak azkenean baiezkoa eman zion.


Atso zahar hura sorgina zen. Oso sorgin gaiztoa gainera. Lehenengo orrazten hasi zen eta Kattalin erdi despistatuta zegoela, “ZAZT� orratz bat sartu zion buruan.


Kattalinek minaren minez garrasi haundi bat egin zuen. Orduan, Kattalin uso bihurtu eta hegan hasi zen. Sorgina oso pozik zegoen lortu baitzuen nahi zuena.


Urtzi amari deika hasi zen: - Ama, ama! Non zaude? Orduan esan zion sorginak: - Ni naiz zure ama. Lasai egon. Sorgina zuhaitzaren azpian eseri zen.


Bidetik jende asko pasatzen zen. Jendeak ez zuen ezagutzen atso zahar hura. Eta atsoari galdetu zioten: - Aizu, nor zara zu?


- Ni nor naizen? Mutikoaren ama naiz ni. - Baina mutiko horren ama gaztea da eta zu oso zaharra zara. - Bai, badakit. Sorgin gaizto bat agertu zait eta zahartu nau. Jendeak sinistu egin zuen.


Gero, atso zaharra, andre gaztearen etxera joan zen mutikoarekin. Kattalinen arropak jantzi zituen eta bertan gelditu zen.


Aitak asko maite zuen bere semetxoa. Baratzera eramaten zuen paseatzera. Aspaldian uso txuri polit bat agertzen zen baratzean askotan.


Baina atso zaharrak usoa bidali egiten zuen. Batzutan harriak botatzen zizkion urrun joan zedin. Sorginak ez zien aitari eta semeari usoarengana hurbiltzen uzten.


Aitak ez zion atso zaharrari jaramonik egin. Halako baten sare bat gainera bota eta usoa harrapatu zuen.


Gero eskuekin laztantzen hasi zen. Buru gainetik eskua pasatu zion eta orratz bat ikusi zuen. Poliki poliki atera zion orratza.


Eta‌orratza atera zionean‌Kattalin agertu zen berriro. Aitak segituan ezagutu zuen bere andre ederra.


Eta elkar besarkatu zuten. Amak gertatutako dena kontatu zion aitari. Atso zahar hura sorgina zela konturatu ziren orduan.


Harrapatu zuten eta herriko enparantzara eraman zuten. Ondoren herritik bidali zuten. Handik aurrera oso ongi bizi omen dira denak.

SORGIN GAIZTOA  
SORGIN GAIZTOA  

SORGIN GAIZTOA

Advertisement