Issuu on Google+

ARTZAIN GEZURTIA

MENDIKO HERRI TXIKI BATEAN ARTZAIN GAZTE BAT BIZI ZEN BERE ARTALDEAREKIN.

-EA, GOAZEN LARRERA! ESATEN ZIEN, TXAKURRA INGURUAN SALTOKA ZEBILELA.


ARTZAINA, TXAKURRA ETA ARDIAK GOIZEAN GOIZ ATERATZEN ZIREN, HERRIKOAK LOTAN ZEUDELA.

ARDIAK LARREAN ZEBILTZAN ARTEAN, ARTZAINA HODEIEI BEGIRA ETA TXORIAK ENTZUTEN EGOTEN ZEN.


EGUN BATEAN, ORDEA, ASPERTU EGITEN ZELA KONTURATU ZEN.

- ASPERTUTA NAGO BETI GAUZA BERAK EGITEN.

- ZER EGIN NEZAKE DIBERTITZEKO?


BAT- BATEAN IDEIA BAT BURURATU ZITZAION:

-BADAKIT! ALTXA ETA OIHUKA HASI ZEN.

-OTSOA!

-LAGUNDU, OTSOA DATOR!


- NOR ARI OTE DA GARRASIKA? GALDETU ZUTEN HERRITARREK HURA ENTZUTEAN.

-ARTZAINA DA, OTSOA DATORRELA ESANEZ.


HERRIKOEK MAKILAK ETA AIZKORAK HARTU ZITUZTEN ARTZAINARI LAGUNTZEKO.

- BIZKOR! BIZKOR! ZIOTEN MENDIAN GORA.

- BESTELA ARDI GUZTIAK JANGO DITU OTSOAK!


GOIAN ARTZAINA ZEGOEN, BARREZ.

- ZIRIA SARTU DIZUET!

- TXANTXA HUTSA ZEN! HERRIKOEK ELKARRI BEGIRATU ETA HASERRETURIK ESAN ZIOTEN: - GEZURTI HALAKOA!

- A ZE SUSTOA EMAN DIGUZUN!


BESTE EGUN BATEAN ERE, GAUZA BERA EGIN ZUEN MUTIKOAK:

- OTSOA, OTSOA! - LAGUNDU! - BESTELA ARDI GUZTIAK JANGO DIZKIT! HORI ESAN ETA ESERITA GERATU ZEN, ZAIN.


HERRITARRAK, GARRASIAK ENTZUNDA, PLAZAN BILDU ZIREN:

- ETA EGIA BALITZ? ZIOEN BATEK.

- EZIN DUGU BAKARRIK UTZI! BESTE BATEK. ONENA LAGUNTZEA ZELA PENTSATUA ZUTEN


GORA IRITSI ZIRENEAN HALAXE ESAN ZIEN ARTZAINAK:

- ZUEK BAI INOZOAK! - ADARRA JO DIZUET BERRIZ ERE!

- LOTSAGABE HUTSA ZARA ZU! - HAU EZ DAGO BATERE ONDO!

ERANTZUN ZIOTEN HASERRE.


BIZILAGUNAK UMORE TXARREZ ITULI ZIREN ETXERA.

- TXANTXA HAUEK EZIN

DIRA ONARTU!

ZIOEN OKINAK, OGIA ERDI EGINEAN UTZI BAITZUEN.


HANDIK EGUN BATZUETARA, ARDIAK LARREAN ZEBILTZALA, OTSOA AZALDU ZEN.

- HARA, OTSOA! ESAN ZUEN ARTZAINAK IKARAZ.

- ZER EGIN BEHAR DUT NIK ORAIN?


BESTEETAN BEZALA, HERRIKOEI DEITZERA JOAN ZEN KORRIKA:

- LAGUNDU! - OTSOA ETORRI DA NIRE ARDIAK JATERA! - LAGUNDU, MESEDEZ! ZIOEN NEGARREZ.


EGUN HARTAN, ORDEA, INORK EZ ZION SINETSI.

- GAUR EZ DIGUK ZIRIA SARTUKO! ESAN ZUEN BASERRITAR BATEK.

- EZ HORIXE! NAHIKOA BARRE EGIN DIGU. ESAN ZUEN ANDREAK.


GOIAN, MENDIAN, ARTZAINA GARRASIKA:

- LAGUNDU, MESEDEZ, EGIA DA!

OTSOA, BITARTEAN, ARDIEN ATZETIK ZEBILEN, HAUEK JATEKO.


BIHARAMUNEAN, BERE TXAKURRAREKIN BAKARKA, NEGARREZ ARI ZEN ARTZAINA:

- IKUSI DUZUE, HAURRAK: EZ ESAN INOIZ GEZURRIK; BESTELA, EGIA ESATEAN, INORK EZ DIZUE SINETSIKO.


ARTZAIN GEZURTIAREN IPUINA