Page 1

2012ko LAUDIOKO JAIEN BALORAZIOA

VALORACIÓN FIESTAS DE LAUDIO 2012

ANTOLAKUNTZA

ORGANIZACIÓN

-2012ko jaiak antolatzeko eredua kultur, gizarte eta jai-taldeen parte-hartzean oinarrituta egon da, eta praktikoa eta eraginkorra izan dela uste dugu. Geure iritziz, eredu horri eutsi eta bide horretan sakontzen jarraitu behar da.

-Creemos práctico y efectivo el modelo de organización de las fiestas del 2012, basado en la participación de los grupos culturales, sociales y festivos implicados en las fiestas. Apostamos por mantener y seguir ahondando en este modelo.

-Lan-taldea: Talde horrek egin du lan handiena, jaiak goitik behera diseinatzeko proposamena prestatzea bere ardura izan baita. Hiru dira bere lanaren abiadura moteldu duten arrazoiak, inolako zalantzarik gabe, zuzendu beharrekoak: 1Antolakuntza-ereduaren definizio faltak ia azken unera arte atzeratu du erabakiak hartzeko prozesua; 2-Jaietarako aurrekonturik ez izateak kontratazioen prozesua atzeratu du, hau ere ia mugaraino; 3-Lan-eredu hau praktikan jarri den lehen aldia izan denez, nola-halako esperientzia faltak ere eragina izan du. Nolanahi ere, lan-taldeko kideek lanerako erakutsi duten gogoari, herriko jaiak hobetzeko interesari eta elkar-ulertzea eta laguntza bultzatzeko jarrera beti positibo bati esker, goian aipatu diren hiru alderdien eragin negatiboak nabarmen arindu dira.

-Grupo de trabajo: Sobre él ha recaído la mayor carga de trabajo, al tener que realizar la propuesta del diseño integral de las fiestas. Sin duda, su trabajo se ha visto ralentizado por tres motivos principales, que será necesario corregir: 1-La falta de definición del modelo organizativo, que ha retardado casi hasta el límite el proceso de toma de decisiones; 2-La falta de un presupuesto para fiestas, que ha demorado el proceso de contrataciones, otra vez casi hasta el límite; 3-La relativa falta de experiencia, al ser la primera vez que se adoptaba este modelo de trabajo. En cualquier caso, la disposición al trabajo de las personas que han participado en este grupo de trabajo, su afán por mejorar las fiestas del pueblo y una actitud siempre positiva, colaborativa y abierta al entendimiento, ha posibilitado minimizar los efectos negativos de los tres puntos arriba señalados.

-Taldeen Batzarra: Jaiekin zerikusia duten talde guztien parte-hartzea izan behar duen organo hau biziberritu egin behar da. Horretarako, ezinbestekoa da bere zereginak ondo argitzea: Jaien diseinuaren lerro orokorrak zehaztea (lan-taldeak garatu ditzan) eta lan-taldeak prestatu dituen proposamenei oniritzia ematea (Batzorde Paritarioak onartu ditzan). Behin kontzeptu horiek argituta, funtzionamendua sistematizatu eta optimizatu beharko litzateke: bilera kopuru mugatua, jarduketa zehatz eta argia, betiere ahalik eta jende gehien erakarri eta inor ez uxatzeko helburuarekin.

-Asamblea de grupos: Es necesario revitalizar este órgano en el que han de participar todos los grupos relacionados con las fiestas. Para ello, es necesario aclarar bien sus quehaceres: Definir las líneas generales del diseño de las fiestas (para que el grupo de trabajo las desarrolle) y dar el visto bueno a las propuestas desarrolladas por el grupo de trabajo (para que la Comisión Paritaria las apruebe). Teniendo claro estos conceptos, solo queda sistematizar y optimizar su funcionamiento: un programa de reuniones ajustado, con una sistemática

1


-Batzorde paritarioa: Jaietako gai guztien gaineko behin betiko erabakiak hartuko dituen organoa izan behar du. Lehen urte honetan, martxan jarri zenerako, prozesua nahiko aurreratua zegoen, eta horren ondorioz, erabakiak ezin izan dira zegokien unean hartu. Edonola ere, nabarmentzekoa iruditzen zaigu, talde politiko guztiek batzordean parte hartzea eta denek batzorde honek izan behar duen garrantzia aintzat hartzea. -Aurrekontua: 2012ko jaien aurrekontua murriztu bada ere, murrizketa horiek gainditzeko egin den lanak bere fruituak eman dituela uste dugu. Aurreko urteekin alderatuta, gure iritziz, murrizketek ez dute jai-ekitaldien kopuruan eta kalitatean eraginik izan. Halaber, herriko taldeek antolatzen dituzten ekitaldiak murrizketa orokor horretatik babesteko erabakia hartu zen, eta gure ustez, bete-betean asmatu zen. Izan ere, ekitaldi horiek guztiak dira eta izango dira gure jaietako oinarria.

JAIEN GARAPENA: -Jai-guneak: Jai-eremua espazio txikiago batera ekartzearen erabakia zuzena iruditzen zaigu, eta ildo horri eutsi behar diogula uste dugu (nahiz eta Laudioko hirigintzak ez digun lana batere errazten). Halaber, hainbat ekitaldi lekuz mugitzeko hartu diren erabakiek ekitaldi horietan eragin ona izan dutela uste dugu, beherago ekitaldi horien balorazioan ikusi ahal izango den moduan. -Propaganda: Jaiak behar bezala iragartzeak berebiziko garrantzia daukala uste dugu. Gaur egun internetek daukan garrantzia kontuan hartuta, faltan bota dugu programaren presentzia handiagoa Udalaren webgunean, ia ezinezkoa baitzen bertan programa hori topatzea. -Pregoiaren irakurketa: Ekitaldi hau Herriko Plazara eramateko erabakia bikaina izan da. Leku aldaketari eta Abesbatzak prestatu zuen ikuskizun paregabeari esker, pregoiaren irakurketa ekitaldi zinez berezia

clara y concisa, siempre con el fin de aglutinar al mayor número de gente posible, sin que nadie huya despavorido. -Comisión paritaria: A nuestro entender, ha de ser el órgano en el que se tomen las decisiones últimas sobre todos los aspectos de las fiestas. Este primer año no se ha puesto en marcha hasta muy avanzado el proceso y esto ha impedido poder tomar decisiones en el momento que correspondía. En cualquier caso, entendemos positivo que todos los grupos políticos participen en la comisión y que todos reconozcan el papel central que esta comisión ha de tener. -Presupuesto: Pese a la merma del presupuesto para las fiestas del 2012, creemos que el trabajo realizado para que esa merma no se notase ha dado sus frutos. Creemos que ni la cantidad ni la calidad de los actos festivos se ha visto afectada en comparación con años anteriores. Así mismo, valoramos positivamente la decisión de no trasladar ese recorte general del presupuesto a los actos que organizan los grupos del pueblo. Todos esos actos son y serán siempre la base de nuestras fiestas.

DESARROLLO DE LAS FIESTAS: -Espacios festivos: Creemos acertada la decisión general de acotar el recinto festivo, y entendemos que hay que seguir avanzando en esa línea (pese a lo difícil que nos lo pone el urbanismo laudioarra). Así mismo, creemos que las diferentes decisiones de cambio de escenario de varios actos han tenido un efecto positivo, como veremos a continuación en la valoración de esos actos concretos. -Propaganda: Nos parece fundamental hacer una buena publicidad de las fiestas. En este sentido es indudable la importancia que hoy en día tiene internet, por lo que hemos echado de menos una mayor presencia de las fiestas en la página web

2


eta jendetsua izan zen. Hala ere, protokoloa apur bat zaindu beharko litzateke, ekitaldiari merezi duen seriotasuna emateko. -Dekorazioa: Herriko kaleetan dekorazio handiagoa behar dela uste dugu, kaleei giro eta kolore gehiago emateko. -Txupinazoa: Balkoia jendez lepo egoteak ez dio batere laguntzen ekitaldi honi. Aurten, txupina jaurti zen unean, ia ezinezkoa zen txupineroa (edota pregoilariak) jendetzaren artean bereiztea. Gure ustez, txupineroak eta pregoilariak izan behar dute ekitaldi honen protagonista nagusiak, eta beraz, balkoira ateratzen diren bakarrak. Horrez gain, ondo egongo litzateke ekitaldia apur bat gehiago janztea, esate baterako, balkoian konfetia botatzen duten kanoi handi batzuk jarrita. -Berbenak: Bete-betean asmatu da berbenak berreskuratzeko erabakiarekin, eta are gehiago horiek lekuz aldatzeko erabakiarekin. Horri esker, berriro adin guztietako pertsona ugarik ekitaldi honetaz gozatu ahal izan dute. Gainera, kostua ez da batere handia izan. -Correfoc eta ikuskizun piroteknikoa: Ohiko su-festa baino aurrekontu txikiagoarekin (nahiz eta gastu apur bat handiagoa egitea ondo egon litekeen), aurten bi ikuskizun pirotekniko egin dira, hurbilagoak eta gozatzeko aukera gehiago eman dutenak. Datozen urteetan bide horretatik jarraitu behar dugula uste dugu, mota honetako edo antzeko beste ikuskizun batzuekin. -Txupinazo txikia: Ekitaldi oso positiboa dela uste dugu, urtetik urtera sendotzen joan behar dena. Aurten, antolakuntzak kale egin du, eta datorren urtean hobetu beharreko kontua izango da. Printzipioz, aurtengo ereduaren aldeko apustua egingo dugu: txupineroaren jai-taldeak txupinero txikia aukeratu eta ekitaldia antolatu dezala.

del Ayuntamiento, donde era imposible siquiera localizar el programa de fiestas. -Lectura del pregón: Sin duda ha sido un acierto trasladarlo a la Herriko Plaza. El cambio de ubicación y el genial espectáculo diseñado por la Coral hicieron de la lectura del pregón un acto especial y muy concurrido. Aún así, habría que concretar un protocolo para terminar de dar al acto la solemnidad que se merece. -Decoración: Creemos que es necesaria una mayor decoración festiva en las calles del pueblo, con el fin de dar mayor ambiente y colorido a las calles. -Txupinazo: Creemos que un balcón abarrotado de personas en nada ayuda a este acto. Este año ha sido casi imposible distinguir al txupinero (y/o a los pregoneros) en el lanzamiento del txupinazo. Pensamos que éstos (txupinero y pregonero) han de ser los únicos protagonistas de este acto, y por lo tanto, los únicos en salir al balcón. Así mismo, no estaría de más "vestir" un poco más el acto, por ejemplo, colocando unos cañones grandes de confeti en el balcón. -Verbenas: Ha sido un gran acierto recuperar las verbenas y más aún su nueva ubicación, que ha posibilitado volver a ver a un gran número de personas de todas las edades bailar y disfrutar de este acto. Y además, sin necesidad de un gran desembolso económico. -Correfoc y espectáculo pirotécnico: Con un presupuesto más reducido que el de los tradicionales fuegos artificiales (aunque quizá no le hubiese venido mal un gasto algo mayor), este año se han realizado dos espectáculos pirotécnicos, más cercanos y que han permitido disfrutar más. Creemos que hay que seguir en esta línea en los próximos años, con este o cualquier otro espectáculo de características similares. -Txupinazo txikia: Creemos que es un acto muy positivo que puede ir afianzándose con el paso del tiempo. Este año ha fallado

3


-Zekorketak: Gure iritziz, gastu ekonomiko handiegia egiten da geroz eta jende gutxiago erakartzen duen ekitaldi honetan (sarreren salmenta datuek hori uzten dute agerian). Horrez gain, ekitaldi honen garapenean hainbat arazo tekniko sortu dira. -Kontzertuak: Taldeak kontratatzeko erabili den aurrekontua eta kontratazio horiek zein berandu egin ziren kontuan hartuta, kontzertuen balorazio orokorra oso positiboa da. Halaber, aurten hasitako lan-ildo berriaren bidean, kontzertu motak (eta ordutegiak) egun bakoitzean jartzen diren helburuetara egokitu beharko lirateke, eta urtetik urtera ikuskizun berdinak ez errepikatzeko saiakera egin. -Zaldien ikuskizuna: Jendearen gustukoa izan zen ala ez baloratu gabe (ekitaldiaren kalitatea eztabaidaezina da), publiko ugari erakarriko duen tamaina handiko ekitaldi bat antolatzea oso positiboa iruditzen zaigu. Are gehiago kontuan hartuta, ikuskizun horrekin zezen-plazaren gastua nola edo hala justifikatzeko aukera ematen digula. Errepikatu daitekeen esperientzia dela uste dugu. Hartara, urtero tamaina handiko ikuskizun bat prestatu daiteke. Horrekin batera, ekonomiari begiratuta, esperientzia interesgarria izan da, Udalak diru-kopuru txiki bat besterik ez baitzuen ordaindu behar izan. -Antzerkia: Antzerki-lanak jaietako programan sartzeko orduan, gutxieneko koordinazio bat behar da, ekitaldi batek ez dezan bestea zapaldu, eta leku egokiak aukeratzeko. Bestalde, antzezlan gutxiago eta formatu edo kalitate handiagokoak programatzea interesgarria izango litzatekeela uste dugu, programan hobeto txertatu eta antzerki-lanen eskaintza gehiegizkoa izan ez dadin. -Diskofesta: Ia gauero Diskofesta ikuskizun bat programatzen da. Ekitaldiaren indarguneak argiak dira: formatu ekonomikoa da eta jendeak harrera ona egiten dio. Hortaz, interesgarria izan liteke estilo gehiago jorratzea (jende gehiago

un poco la organización, que habrá que mejorar el próximo año. En principio, apostaremos por que la cuadrilla del txupinero elija al txupinero txiki y se encargue de la organización del acto. -Novilladas: Creemos que se realiza un gasto económico elevadísimo para un acto, que a tenor de los datos de la venta de entradas, este año ha tenido mucha menor aceptación que el anterior. A esto, hay que sumarle varios problemas técnicos que han surgido durante su desarrollo. -Conciertos: Teniendo en cuenta el presupuesto empleado en la contratación de grupos, y la tarde que se hizo ésta, la valoración global de los conciertos es muy positiva. Así mismo, en consonancia con la línea de trabajo iniciada este año, habría que intentar ajustar el tipo de concierto (y el horario) a las pretensiones que se tienen para cada día, tratando de no repetir año tras año los mismos espectáculos. -Espectáculo ecuestre: Sin entrar a valorar si gustó más o menos (la calidad en este caso, desde luego, era indiscutible), nos parece un acierto realizar un espectáculo de gran tamaño que sea capaz de aglutinar a una gran cantidad de público, y más aún teniendo en cuenta que así ayudamos a justificar de alguna manera el gasto de la plaza de toros. Creemos que es una experiencia que se puede repetir, trayendo cada año un espectáculo diferente de gran formato. Así mismo, resultó muy interesante en el plano económico, ya que el Ayuntamiento solo tuvo que desembolsar una pequeña cantidad de dinero. -Obras de teatro: Es necesario coordinar la inclusión de las obras de teatro en el programa de fiestas para evitar solapamientos con otros actos y para elegir las ubicaciones idóneas. Por otra parte, creemos que podría ser más interesante programar menos obras y de mayor calidad o formato, para darles un mejor encaje y evitar saturar el programa festivo de representaciones teatrales.

4


asebetetzeko helburuarekin) formatu bera mantenduta: hau da, beste musika estilo batzuk jorratzen dituzten DJ gehiago ekartzea. Aurten, lehen saiakera txiki bat egin da musika elektronikoaren saioarekin.

AZKEN HAUSNARKETA OROKOR BAT -2013ko jaiak prestatzen hasi aurretik, eta lan hori egiteko bide egokia hartzen lagunduko digulakoan, azken hausnarketa orokor bat egin nahi dugu. Datozen urteetan gure herrian bultzatu nahi dugun jai-ereduari buruzko hausnarketa egitea oso garrantzitsua dela uste dugu. Gure ustez, alde batetik, herriko taldeek jaietan egiten duten lanari merezi duen balioa aitortu behar zaio, jaiak lan horretan oinarritu behar dira, eta herriko talde guztiak ekitaldien antolakuntzara erakarri behar ditugu. Beste alde batetik, diruz ordaindutako ikuskizunei zein paper eman nahi zien erabaki behar dugu. Gure ustez, mota horretako geroz eta ekitaldi gutxiago egin beharko dira, are gehiago bizi dugun egoera ekonomiko gogorra aintzat hartuta.

LAUDIOKO

JAIETAKO

LAN-TALDEA

-Diskofesta: Casi cada noche se programa un espectáculo de Diskofesta. Sus puntos fuertes son claros: es un formato económico y cuenta con una gran aceptación. Por ello, quizá podría ser interesante tratar de abrir el abanico de estilos (y contentar así a diferente público) manteniendo un formato parecido: con diferentes DJs que aporten toques diferentes. Este año ya se ha hecho un primer y tímido intento introduciendo una sesión de música electrónica.

UNA ÚLTIMA REFLEXIÓN GENERAL -Creemos interesante realizar una última reflexión general antes de comenzar la preparación de las fiestas del 2013, con el fin de elegir el camino correcto para ese trabajo. Nos parece importante reflexionar sobre el modelo festivo que queremos para nuestro pueblo en los próximos años. A nuestro entender, por una parte, es necesario poner en valor el trabajo que realizan los grupos del pueblo en las fiestas, hacer girar las mismas en torno a ese trabajo e impulsar a todos los grupos del pueblo a participar en la organización de actos. Por otro lado, hay que ser conscientes del papel que se le quiere dar a los espectáculos pagados con talonario, que a nuestro juicio habrán de ser necesariamente cada vez menos, más aún teniendo en cuenta la situación económica por la que atravesamos.

EL GRUPO DE TRABAJO DE LAS FIESTAS DE LAUDIO

5

VALORACIÓN FIESTAS 2012ko JAIEN BALORAZIOA  

Jaietako lan-taldeak egin duen 2012ko Laudioko Jaien balorazioa. Valoración de las fiestas de Laudio del 2012 realizada por el grupo de tra...

Advertisement