Issuu on Google+

KALERA ATERATZEKO UNEA IRITSI DA JAIAK KOORDINAKUNDEAREN OHARRA (2011ko abuztuaren 11n)

HA LLEGADO EL MOMENTO DE SALIR A LA CALLE NOTA DE LA COORDINADORA JAIAK (11 de agosto de 2011)


KALERA ATERATZEKO UNEA IRITSI DA Herriko hogeitik gora jai-talde eta talde kulturalek osatzen duten Jaiak Koordinakundea iaztik aritu da 2011ko jaiak prestatzeko lanetan. Ilusio eta ahalegin handiz egindako urtebeteko lana izan da, eta laster emaitzak ikusiko ditugu, abuztuaren 15a gainean baitaukagu. Kalera ateratzeko unea iritsi da! Jai herrikoi eta parte-hartzaileak lortzeko Jaiak Koordinakundeak egiten duen lana aski ezaguna da. Azken urteotan, lan horri esker, gure jaiek aurrerapauso handia eman dute, parte hartzeko bide berriak ireki ditugulako, eta horrela, jende asko eta askoren inplikazioa lortu dugulako (eta pixkanaka geroz eta gehiago izatea nahi dugu). Jarraian aurkezten dizuegun egitaraua bide horretan emandako beste aurrerapauso bat da, eta prestatu diren ekitaldi guztiek kaleko giroa eta denon parte-hartzea bultzatzea dute helburu. Aurten, berrogeitik gora izango dira Jaiak Koordinakundea osatzen dugun taldeok prestatu ditugun ekitaldiak, jaietako aurrekontu orokorraren zati oso txiki batekin antolatutakoak. Ohikoa denez, nobedadeak ez dira faltako: alde batetik haurrentzako ekitaldi berri bat, abuztuaren 16an jaki bereziak prestatu ditzaten haurrentzako gastronomia txapelketa berri batean. Bestetik, gure jaietako ekitaldi mitikoetako bat berreskuratu dugu: goitibehera txapelketan ArraĂąoko aldapan odolosteen egunean. Nobedadeekin batera, urtetik urtera geroz eta jende gehiago erakarri eta kaleak kolorez betetzen dituzten ohiko ekitaldiak izango ditugu: txupinazoaren aurreko gosari herrikoia eta kalejira

(urte honetarako prestatu diren jaitaldeen 20 pankartak ikusteko lehen aukera), argazki-lehiaketa, bokatada, karaokea, haurrentzako jolasak, Made in Laudio ikuskizun berezia, Berakatz eguna, koadrilen bazkaria, Herri kirol extreme-a, jai-taldeen arteko mota guztietako jolasak, baserritar eguneko bazkaria, jai-taldeen arteko herri kirolak, galtzontzilo eta kulero lasterketa, txosnetako kontzertuak, pankarten lehiaketa, txakurra erretzeko kalejira eta egunero egiten diren gainerako kalejirak. Ekitaldi guztiak eskuko programa batean jaso ditugu, eta jaietan zehar programa horren mila ale banatuko ditugu (ikus eranskina). Jaiak Koordinakundeak jaietan murgiltzeko deia egin nahi die laudiar guztiei, kalera irten eta ekitaldi guztietan parte hartzera animatu nahi ditugu, jai herrikoi eta parte-hartzaileak lortzeko bidea baita hori. Jai herrikoi eta parte-hartzaileak Aurten, beste behin ere, Udalari eta udal-talde berriari helarazi nahi diogu jai-eredua aldatu beharra dagoela. Jaietan parte hartzen dugun talde guztiek jai horiek prestatzeko lanetan parte hartu behar dugu (egutegia, egitaraua, aurrekontuak, pregoilaria‌). Ziur gaude, gure jaiak hazi daitezen nahi badugu, eta geroz eta jende gehiagok jaietan lan egin eta jaiez gozatu dezan nahi badugu, hori dela dagoen bide bakarra. Txupinazo garbi eta herrikoia Ohar honen azken lerroetan, labur bada ere, txupinazo garbi eta herrikoi baten aldeko deia zabaldu nahi dugu. Pregoilariak izan behar du jaiei hasiera eman eta plazan


bildutakoei agurra luzatuko dien protagonista bakarra, eta zikintasunak ez du lekurik izan behar plazan, laudioar guztiok ekitaldi berezi honekin gozatu ahal izan dezagun.

Jaiez gozatzeko unea iritsi da, herri bazkarietan jan eta jaten emateko unea, kalejiran saltoka ibiltzeko unea, erromerian dantzatzeko unea, kalean jolasteko unea, denok egindako eta denontzako jaiak aldarrikatzeko unea‌ azken batean, jaietan parte hartzeko unea. Gora Laudioko Jaiak!


HA LLEGADO EL MOMENTO DE SALIR A LA CALLE La Coordinadora Jaiak, compuesta por más de una veintena de cuadrillas y grupos culturales del pueblo, viene trabajando en la preparación de las fiestas del 2011 desde el año pasado. Ha sido un año largo de trabajo realizado con gran ilusión y esfuerzo, que pronto verá sus frutos, ya que el día 15 de agosto está a la vuelta de la esquina. ¡Ha llegado el momento de salir a la calle! Es de sobra conocida la labor realizada por Jaiak para conseguir unas fiestas populares y participativas. Durante estos últimos años, gracias a esa labor, nuestras fiestas han dado un gran paso adelante, ya que hemos logrado abrir nuevas vías de participación que han traído consigo la implicación de muchísima gente (y queremos que poco a poca sea mucha más). El programa que a continuación os presentamos, pretende ser un paso más en ese camino, y todos los actos que se han preparado pretenden impulsar la fiesta en la calle y la participación de todos y todas. Este año serán más de cuarenta los actos programados por las cuadrillas y grupos culturales que forman Jaiak, que se llevarán a cabo con una mínima parte del presupuesto general de fiestas. Como ya viene siendo habitual, no faltarán las novedades en el programa: por un lado, un nuevo acto dirigido a los más pequeños, que el día 16 podrán elaborar ingeniosos platos de cocina en un nuevo concurso gastronómico infantil. Por otro lado, se ha recuperado uno de los actos más emblemáticos de nuestras fiestas: la bajada de goitiberas desde Arraño el día de las morcillas. Junto a las

novedades, encontraremos un sinfín de actos que año tras año congregan a más y más gente y llenan de color las calles de nuestro pueblo: el desayuno popular y la kalejira de cuadrillas previa al txupinazo (primera ocasión para ver las 20 pancartas diseñadas para este año), el concurso fotográfico, la bocatada, el karaoke, los juegos infantiles, el espectáculo especial de Made in Laudio, el día de Ajos, la comida de cuadrillas, el deporte rural extremo, los diferentes juegos entre cuadrillas, la comida del día del baserritarra, la competición de herri kirolak entre cuadrillas, la carrera de calzoncillos y bragas, los conciertos en el txosnagune, el concurso de pancartas o la tradicional kalejira de la quema del perro, sin pasar por alto el resto de kalejiras que se realizarán todos los días. Todos los actos se han recogido en un pequeño programa de mano, del que se repartirán más de mil copias durante las fiestas (ver documento anexo). La Coordinadora Jaiak quiere animar a todos y todas las vecinas de Laudio para que se sumen a la fiesta, salgan a la calle y disfruten participando activamente en todos los actos, con el fin de conseguir así unas fiestas populares y participativas. Fiestas populares y participativas Este año, una vez más, queremos trasladar al Ayuntamiento y a su nueva corporación, la necesidad de un cambio en el modelo festivo. Un cambio que permita la participación de todos los grupos que trabajan entorno a las fiestas en la confección integral de las mismas (calendario, programación, presupuestos, pregonero/a…). Estamos


convencidos de que éste es el único camino para que nuestras fiestas sigan creciendo y para que cada vez más y más gente se implique en su confección y en su disfrute.

que todos y todas las laudioarras podamos disfrutan al máximo de este acto tan especial.

Txupinazo limpio y popular En las últimas líneas de esta nota, brevemente, queremos realizar el ya clásico llamamiento a un txupinazo limpio y popular, en el que el pregonero sea la única figura que de inicio a las fiestas y salude a toda la gente congregada en la plaza, y en el que la suciedad no tenga lugar, para

Ha llegado el momento de disfrutar de las fiestas, de comer y dar de comer en las comidas populares, de saltar en las kalejiras, de bailar en las romerías, de jugar en la calle, de reivindicar una fiestas de todos y todas y para todos y todas… ha llegado el momento de participar en las fiestas. Gora Laudioko Jaiak!


JAIAK KOORDINAKUNDEA


Jaiak Koordinakundearen Oharra