Issuu on Google+

Begiraleei Berri Emateko San Juan 15 bh. 20.003-Donostia. : 943. 423664

: bataldeak@elizgp.euskalnet.net

2006ko urtarrila 31.zkia


Eskerrik asko, Iñaki Gogoratzen al duzu, Iñaki? “Caminante no hay camino, se hace camino al andar” zioen gure aurtengo otoitzetako batek… Baztandik Santiagoko bidea egiten aritu garenean entzun genuen… Hala ere “Camino” hau aspaldian elkarrekin hasi genuela uste dugu, ezta?… neguan Txikarra eguna, San Anton edo Aiko Harrietara igoera, bailarako otoitzaldiak, bilera franko eta udan berriz, Gaztelu, Bortzirietako ibilaldia, Legaria, Elosu, Abaigar… hainbat udaleku, ibilaldi eta kanpaldi. Eta guztietan oroitzapen eder bat: Irun, Hondarribia eta Oiartzungo gazteak elkarrekin egitasmo bera bultzatuaz. Poza ematen du azken urteetan guztion lana eta ilusioarekin zenbat gauza lortu ditugun ikusteak. Azken aldian, zuen parrokia dela eta (obrakin egon dira elizaren kanpoaldera itxuraldatzen) ezin izan duzu gure ondoan nahi hainbeste denbora egon (mugikorrarengatik utzi gaituzu eta!) baina hala ere, jarraipena egiten saiatu zara… urtero bezala otsailean hasi ginen buru belarri ekintza prestatzen, taldetxoetan ardurak hartzen eta gainera, aurten elkarbizitza polit bat burutu dugu Hernialden udako ekintza antolatu eta gure egitasmoa aztertzeko. Aukera paregabea hau ere begirale lanaren inguruan hausnarketa egiteko.. eta nola ez “psikosi” jolasarekin elkar ezagutu eta far ugari egiteko! Elkarrekin giro ederrean asteburu bat pasatzeko, elkarri mimatu eta erabakiak adosteko. Asteburu ederra benetan. Azken unean, gurekin lehenengo txandako ibilaldia egitera animatu zara. Aurten ere “Camino” hau gurekin egitera… eta aurten ere nabaritu dugula ez izan dudarik! nekatzen ginenean, zu han agertzen zinen korrika animatzeko asmoz (alkalina pilak izango ote dituzu?); inor ezinean zegoenean, zure “un patitou in the water”-ekin farra eragiten gintuzun; naturak ematen dizkigun aukera guztietaz jabetu arazi gaituzu betidanik (zenbat masusta, mahatsa edo karramarro probatu izan ditugu zure alboan? Eta noski, zenbat eulik ikusi dute beren burua armiarma sarean itsatsirik armiarmak noiz jango zai?); eta tira, aspaldiko kontuak izan arren, bailaran gazteengatik inork ezer ematen ez zuenean… zu gure lana babesten saiatu zara. Guzti hau eta askoz gehiago egin duzu bailarako gazteekin batera… Aurtengo bi hitz hauetan ez dugu udako ekintzetan zein ondo pasa dugun bakarrik aipatu nahi; gure alboan egon zaren hainbat alditako lana eskertu nahi dizugu. Merezi duzula uste baitugu. Kontsiliario izaten jakin izan duzu, gure alboan behar izan den guztietan egoten, gurekin zalantzei aurre egiten, gure itxaropenen partaide izaten, gurekin disfrutatu eta elkarbizitzen…

Iñaki, eskerrik asko gure ondoan egin duzun lan guztiarengatik. “Camino” berri bat hartu behar duzu oraingoan, gugandik urruti xamar. Aspaldian hasitako bidearekin jarraituko dugu hemengoek... eta animo bide berrian, ziur aski nozpait elkartuko baitira berriz ere guztion bideak, hamaiketakoa egiteko bada ere. Eskerrik asko, Iñaki!!

Irun-Hondarribia eta Oiartzungo Gazte Pastoraltzako gazteak


Azaroaren 26an, Altzon elkartu ginen taldeko arduradun eta diruzainak. Bertan 7 talde elkartu ginen. Egia da hasiera batean topaketa hau asteburu osorako zegoela prestatuta, baina horretarako hiru taldek izen eman zutela ikusita larunbata bakarrik egitea erabaki genuen. Eta ebaluaketak ikusita, asmatu degula dirudi. Eguneko ardatz nagusia taldeen aurkezpena izan zen eta esan beharra daukagu, aurkeztu zuten taldeak ondo egin zutela bere lana. Talde bakoitzak bere ezaugarri bat aurkeztu zuten beste taldeentzat baliagarria izan litekeen zerbait, hala nola, Xirimirik duten guraso taldea eta egiten duten autogestioa aurkeztu zizkiguten. Bovedak, beraiek egiten duten formazioa, prozesuko azken urtean daudenei begirale ikastaro bat egiten die taldean bertan erreleboa ondo egiteko. Pottokiak-ekoek bailaran nola funtzionatu erakutsi ziguten, ekintzak elkarrekin egiten, ezberdintasunetik elkar aberasten. Txiribitukoek herri txiki batean astialdia egiteak zer suposatzen duen erakutsi ziguten, ez dela jende asko behar gure helburuak betetzeko, nahiz eta zailtasun ugari eduki. i-ekoek astialdia eskola haundi batean egiteak dituen baldintzak aurkeztu zizkiguten eta begiraleak beraien fede prozesua edukitzeak ere duen garrantzia. Azkenik Atsedenakoek beraien proiektua erakutsi ziguten, nola egin, zer egin eta horrek zer erraztasun ematen dituen behin proiektua edukitakoan. Ikusten dezuten bezala gai asko ukitu ziren eta garrantzitsuena taldeak egiten ari diren gauzak izan zirela da. Egin daitezkeen gauzak, bakoitzak bere txokotik besteei erakutsi diezaiokegunak. Azken finean elkar artean laguntzea, bakoitza bere aletik ibili beharrean besteengatik ikastea. LEHENDAKARI BERRIAREN HAUTAKETA (2006/05/13) PRESIDENTEAREN PERFILA  Elizbarrutiko Gazte Pastoraltzako astialdiaren inguruan lanean dabilen pertsona.  Euskalduna  Lanaldi erdiz gutxienez libre dagoena  Begirale titulua izatea edo egiteko konpromisoa hartzea FEDERAZIOTIK ESKEINTZEN DENA  Hiru urtetarako lanaldi erdiko kontratua AURKEZTU BEHAR DENA  Hautagaiaren aurkezpena, hau taldeak, bailarak edo batzordeak egin dezake.  Hautagaiak berak idatzi bat egin beharko du hiru urteotan BATen zer egiteko asmoa duen adieraziz. NOIZ ETA NON AURKEZTU BEHAR DIRA HAUTAGAIAK  Martxoak 24 (ostirala) baino lehen aurkeztu beharko dira hautagaien perfil/kurrikulumak Batzordean. Aurkezpena, hautagaia aurkezten duen Bailara edo Taldeak egin beharko dio Batzordeari. Batzordean aurkezten ez diren hautagaiak ez dira onartuak izango.  Jasotako hautagai guztiekin IZPI berezi bat egin eta bidaliko da begirale eta talde guztiei apirilean. Maiatzean egingo den Batzarrerako Talde guztiek euren aukeraketa egina izan dezaten. ** Komenigarria da gida baimena izatea


Honetaz gain beste zenbait gai ere landu ziren. Olatz eta Julian-ek diruzainentzat baliabide batzuk eman zituzten, baina bertan diruzainik ez zegoenez orain han hitz egindakoa besteei transmititzea tokatzen zaigu. Gehienbat diru iturriez eta dirulaguntzak nola egin aritu ginen hitz egiten. Bestalde Ogasunean gure taldeak nola dauden jakitea garrantzitsua dela esan zen eta horretarako zer pauso eman azaldu zen. Eta bukatzeko Europan elkar trukeak egin nahi dituztenentzat interesgarriak izan zitezkeen helbideak banatu ziren. Ikusten dezuten bezala gauza asko egin genituen egunean zehar. Orain talde bakoitzak ikusi beharko du zer aprobetxatu eta zer ez. Gure ustez baliabideak eta egin daitezkeen gauza asko atera ziren mahai gainera, batzuentzat posible izango direnak eta beste batzuentzat ez. Han gelditu ginen bezala, orain bertan aurkeztutakoa CD batean bidaliko zaizue taldeetara, dena eskura izan dezazuen. Eta azkenik, eguna bukatzeko zer hobeto otoitz batekin bukatzea baino, egunean landu zen guztia giro goxo batean barneratzeko.

TALDEZTALDEZ-TALDE LANDUTAKO GAIAK •

XIRIMIRI: XIRIMIRI Guraso taldea eta Autogestioa

BOVEDA: BOVEDA Begiraleen formakuntza eta erreleboa

POTTOKIAK: POTTOKIAK Bailaran nola lan egin

TXIRIBITU: TXIRIBITU Talde txikia herri txikian

JAI: JAI Taldea eskola batean eta begiraleen Fede prozesua

ATSEDENA: ATSEDENA Taldearen proiektua

BAT: BAT Federazioaren aurkezpena


MOTXIAN ... Irun Bailarako gazte pastoraltzaren arduradun-ohia

Iñaki Alkizu, Dominikar Errepublikatik Kaixo, zer moduz bizi gara? Hilaren zortzian sartu nintzen Puerto Ricotik Dominikar Errepublikara, Santiagoko aireportuan jetxi ginen. Euria goian dela behean. Koldo zai genuen. Jose Javier, Moisés eta hirurok ginen. Toyotan sartu gure maletak eta Koldo txofer zelarik San Francisco de Macoris aldera irten ginen. Denbora osoa euritan, bide eskasak…50 bat kilometrotara dagoen herrira heldu ginen, handik beste 10 bat kilometratara LA PEÑA, gure herritxoa. Beraz, ez da herria, ez du udaletxerik, ez alkaterik…hoiek San Francisco de Macorisen dira. Hemen Sindikoak agintzen dute. Hango alkateak jarri dituen “zinegotziak”. Oraindik ez naiz enteratzen hemengo politikak nola funtzionatzen duen, ez da erraza. Maiatzean izango diren hauteskundeetako orain hasiak dira propaganda egiten. Lehenengo inpresioa folklore asko dagoela ematen du politika mailan eta herriaren alde lana egiteko gogo gutxi. Gure parrokia “San Isidro Labrador” izenak adierazten duenez, baserri girokoa da. Hemen ez dago inongo industriarik. Jende pobrea da inguruan duguna. Gehienak egunero zer jan lortzen badute, horrekin konformatzen dira. Horko txabolen antzekoak, gehienak egurrez eginak, behean lurra…dira hemengo etxerik gehienak. Dena da premia: janaria, jantzia, medizinak, infrestrukturak… Parrokiak 31 auzo edo elkarte ditu. Bakoitzean arduradun bat dago denek onartua, horren zeregina da koordinatzea eta ospakizunaren buru izatea. Elkarte bakoitzean baita Pastoral Sozialeko arduraduna, Gaixoena, Katekesiak (haur eta helduentzat)…Elkarte bakoitzak bere kontseilua du eta bertako arazoak berak bideratzen ditu. Teorian organizaturik aurkitzen gara, gero praktikan azaltzen zaizkigu hainbat zailtasun: distantzia luzeak, errepide txarrak (gehienetan horko mendi bideak hemengo auzoetako bideak baino hobeagoak gertatzen dira. Hamabost bat kilometro egiteko ia ordu bete behar izaten dugu bidea ongi dagoenean…).Arratsaldero mogitzen gara auzoren batera, urrutiena 20 kilometrotara dago mendi bidetan. Azaltzen garenean han izaten ditugu zai, ospakizunean parte hartzeko…Beraiek izaten dute prestaturik sarrera, irakurgai, abesti…Elkarterik gehienetan beraiek eginiko kapila dago estadutik jasotako laguntzaz…Kapila hoietan elkartzen gara bilera eta ospakizunetan. Kapila guztietara, gutxienez hilean behin azaltzen gara eguraldiak laguntzen badigu. Batzutan ez da posible izaten euriak zeharo ondatu duelako bidea edo ibaia urez igo eta pasatzerik ez dagoelako. Lanerako esparru luzea dugu. Pastoral Soziala (horko karitas) da lanik gehien ematen diguna. Familiak ugariak dira, haur asko eta jaten emateko errekurtso gutxi. Egun osoan lana egin ondoren 200 peso irabazten dira (6 euro). Zer, bizi izateko beste bai? Gainera lana ez da fijoa. Urriaren 12an Bilbotik etorri zitzaigun 20 toneladako container haundi bat. Hor azaldu ziren Irunen kargatu genituen maindira, ohe, toaila…hainbat arropa. Hemen dena da beharrezkoa. Une honetan klasifikatu eta banatzen ari gara…Deskargatzea espektakulu bat izan zen. Kamioia azaldu eta handik laster 50 bat pertsona deskargatzeko prest genituen. Bi ordutan lana bukatua genuen. Kamiotik parrokiara bitartean galdu genuen merkantzia pare bat. Beno, ahal badute, gratis lana egitea kosta egiten zaie. Beti zerbaitekin gelditzeko ohitura dute eta inori baimenik eskatu gabe. Hau omen da oso zabaldurik dagoen deporte nazionala. Premian bizi izatearen ondorio ote da? Baina, premian ez daudenak ere berdin egiten dute. Etxe askotan ez dute urik, batez ere auzoetako etxeetan. Argi indarra ere askotan falta da…Egia esan, oraindik hilabete ez daramat hemen eta egunero, egun erdia edo gehiago, argi gabe egoten gara. Eta argia izaten dugunean ura kentzen digute…Jendeak egoera hau normaltzat jotzen du. Egunak enteratu gabe ari zaizkit pasatzen. Non amets egin badago. Jendea oso erlijiosoa da. Oraindik hizkuntza ulertzea kosta egiten zait, hain suabe eta goxo hitz egiten dute ze… Bertako parroko izendaturik nago eta oraindik justu hasi naiz begiak irekitzen. Elkarte guztietara joaten ez dut ikasi. Seinale oso gutxi azaltzen dira bideetan. Errepide nagusienetan hori gertatzen bada, zeresanik ez gure mendi bideetan… Gure parrokiako auzoetan 15 eskoletatik gora egongo dira. Hala eta guztiz, segun ze mailatara doazen haur eta gaztetxoek, egunero bi ordutik gorako ibilbideak egin behar izaten dituzte eskolara joateko eta beste horrenbeste bueltatzeko…Eskoletan material gutxi, dena beharrean…Horrela ezin asko ikasi gogoa izan arren. Hemen lan asko egin daiteke, bai hemen eta hortik honera begira. Proiektu batzuk bultzatu? Bai. Material bidali, eskola, katekesirako…?Baita. Udarako erropak jendearentzat? Zergatik ez? Dirua bidali guk Pastoral Sozialean azaltzen diren premietan erabiltzeko? Bai, horixe! Eta abar, eta abar…Bertara etorri laguntzera? Zergatik ez? Hemen, gure lanetan, banatzen ari gara elkarteetan hauts esnea, txokolatea, bitaminak, arroza, babarrunak, etab…Karitasen bidez merkatuan baino askoz merkeago. Ez bai dute askok eguneroko janari hori nola erosi. Hasieran nire buruari galdetzen nion, nora etorri haiz Iñaki? Orain ongi aurkitzen hasia naiz. Batzutan nekatu samar bukatzen dut eguna, baina pozik. Goizeko 5´30etan hasten da gure martxa. Oilarrak kukurruku arinago hasten dira. Hauen diana lauetatik aurrera hasten da. Beno, ni ordu horretan enteratzen hasten naiz…Batzutan ze pelma bihurtzen diren, lapikoan patata artean gaizki ez! Gaueko 10etan gure antenak jexten hasita egoten dira, oilarrenak azkarrago, horregatik hasten dira goizago… Beno, eta hortik nola dihoaz gauzak? Eskuminak guztioi, besarkada haundi bat eta laster arte. Ongi izan.


EKINTZA

NOIZ

NON

IZEN EMATEKO

ORDUTEGIA

Agresibitatea haurtzaroan eta nerabezaroan

Urtarrilak 17, 26, 27, 30 eta 31

Irun

Lahar Elkargoa 943474182

17:00 – 20:00

Boluntarioen kudeaketarako gakoak

Urtarrilak 23, 24, 26, 30 eta 31

Craj – Gaztegune Txuri Urdin

Saregintza 678649481

18:00 – 21:00

Gizarte trebetasunak

Urtarrilak 24, 25 eta 26

Seminarioa

17:00 – 20:00

Boluntariotzari buruzko formazio topaketa Agresibitatea haurtzaroan eta nerabezaroan Denboraren kudeaketarako estrategia pertsonala garatzea Boluntariotzako oinarrizko ikastaroa

Urtarrilak 27

Gazteen Idazkaritza

Otsailak 6, 7, 8, 9 eta 10

Craj – Gaztegune Txuri Urdin Eibar

Hezkide Eskola 943311474 Gizalde 943428013 Lahar Elkargoa 943474182 Saregintza 678649481 Hezkide Eskola 943311474 Craj 900110111 Gizalde 943428013 Craj 900110111 Gizalde 943428013 Gizalde 943428013 Craj 900110111 Craj 900110111 Gizalde 943428013

19:30 – 21:30

Craj – Gaztegune Txuri Urdin Craj – Gaztegune Txuri Urdin Craj – Gaztegune Txuri Urdin

Craj 900110111 Craj 900110111 Craj 900110111

19:30 – 21:30

Craj – Gaztegune Txuri Urdin

Craj 900110111 Gizalde 943428013

19:30 – 21:30

Boluntarioaren kaptazioaren inguruko hausnarketa Boluntariotzari buruzko formazio topaketa

Otsailak 6, 7, 9, 13 eta 14 Otsailak 18, 25 eta martxoak 4 eta 11 Otsailak 20 eta 21 Otsailak 24

Seminarioa Craj – Gaztegune Txuri Urdin Gazteen Idazkaritza

Argazkilaritza digitala

Martxoak 8 eta 9

Boluntariotzari buruzko formazio topaketa Boluntariotzari buruzko formazio topaketa Outlook-aren erabilera

Martxoak 31

Craj – Gaztegune Txuri Urdin Gazteen Idazkaritza

Apirilak 28

Gazteen Idazkaritza

Maiatzak 8 eta 9

Elikagaien manipulatzailea

Maiatzak 13

Boluntariotzari buruzko formazio topaketa

Maiatzak 26

Craj – Gaztegune Txuri Urdin Craj – Gaztegune Txuri Urdin Gazteen Idazkaritza

Elkarteek izan beharrezko seguruak legearen arabera Irabazi asmorik gabeko entitateen finantzaketa GFAko haur eta gazteen ataleko diru laguntzen dekretua eta aplikazio informatikoak Elkarteetako diruen gestioa nola eraman

Otsailak 9

Prestakuntza txekea

Martxoak 2 eta 9 Martxoak 30

Maiatzak 24 eta 25

11:00 – 13:00 17:00 – 20:00 18:00 – 21:00 09:00 – 14:00 19:30 – 21:30 17:00 – 19:00

11:00 – 13:00 17:00 – 19:00 19:30 – 21:30 9:30 – 13:30 16:30 – 18:30 11:00 – 13:00

18:30 – 20:00 10:00 – 12:00

Kaixo astialdi taldeetako begirale zein zuzendariei!!!!! Hezkide Eskolatik datozen hilabeteetan zuen formaziorako honako ikastaro hauek eskeiniko ditu: * Haur eta gazteen astialdirako begiralea: 1. Modulua. * Ipuina baliotan hezitzeko tresna bezala. * Pausoz pauso kultura artekotasunerantz. * Dinamizatzaile soziokulturala: * 1go moduloa. Baloreetan hezitu. * 2. Moduloa. Dinamizazio Soziokulturala / Boluntaritza. * 3. Moduloa. Interbentzio proiektuak nola eratu. Azterketa eta plangintza. * 4. Moduloa. Talde dinamikak eta taldearen prozesua. Besterik gabe, gure aldetik animatzea zeuen formazioan sakontzeko eta informazio gehiago nahi izanez gero deitu edo gure web-a kontsultatu (943.31.14.74/ www.hezkide.org).


• Federazioaren egoera ezagutu - Talde guztiak bisitatu eta egoera ikusi - Estrukturaren hausnarketarekin jarraitu • Federazioa ezagutzera eman suspertzaileei - Topaketak aurrera eraman - Taldeengana gerturatu - Baliabideak ezagutaraziz (Idazkaritza, liburutegia, e.a.) • Harremanak estutu - Federazioa – Taldeak (bisiten bidez) - Taldeak – Taldeak (Topaketen bidez, bailarak elkartuz) - Begiraleak elkarren artean (Topaketen bidez) • Egoera berriei irekita egon - Pastoral barrutiak - Taldeen elkartzeak -Taldeen antolaketa berriak • Erreleboa ziurtatu - Presidentearen erreleboa ziurtatu - Batzorde sendo bat lortu

TOLOSA BAILARA

DONOSTIA BAILARA

OARSO BAILARA IRUN BAILARA

Arduradun eta diruzain topaketa: • Noiz: azaroak 26-27 • Gaia: Talde bakoitzak dituen alde positiboak aurkeztea. • Non: Altzo Suspertzaile topaketa: • Noiz: martxoak 11-12 • Gaia: Begiraleen motibazioa; lehen laguntzak • Non: Larraul Txirrin Txarran: • Noiz: apirilak 2 • Gaia: Ipuiak • Non: Itziar


Aurtengoan ere eman diogu kurtsoari hasiera, Itziarren. Leku polita horretako, ezta? baita beste zenbait ekintzetarako, Txirrin Txarranerako adibidez. Egia esan batzarra han egiteak bere arriskua zuen, bertara joateko ez baitago garraio publikorik, baina azken urtetako batzarrik jendetsuena eta puntualena izan dela esan beharra daukagu. Goizeko 10:00etarako denak hantxe geunden batzarra asteko prest. Baina batzarrean hartu genituen erabakiez hitz egin aurretik, eskerrak eman behar dizkiegu Itziar, Arantxa eta Juan Joxeri bere etxean hain ederki onartzeagatik. Batzarrari hasiera bertako parroko den Juan Joxe Manzisidorrek eman zion, otoitz polit baten bidez. Ondoren mahai osatu genuen JAI taldeko Javi eta KEMETRONTXO taldeko Cristinarekin, quoruma bazegoela ikusi ondoren. Lehenego gai garrantzitsua bailaren egoera eta btzordekideak izan ziren. Batzarrean bost bailara zeuden ordezkatuta (Donostia, Irun, Oarso, Tolosa, Altza) baina altzakoak donostikoekin elkartu ziren. Bailara bakoitzak bere egoera aurkeztu zuen eta bi batzordekide atera ziren: Borja Xirimiritik eta Xabi Malkarretik. Helburu eta topaketekin hasi aurretik Itziarreko jendeak hamaiketako paregabea eskaini ziguten, indarrez jarraitzeko. Batzordeak proposaturiko helburuak guztion onespena izan zuen eta topaketen lekua eta gaia aukeratzeko garaian izan ziren desadostasun handienak. Azkenean iritsi ginen adostasun batera. Ondoren Olatz-ek urtarrilak 1etik irailaren 6ra bitarteko balantzea eta 2006 urteko aurrekontua aurkeztu zituen, guztion onespena jasoaz. Era berean kuoten gaia landu genuen. Federazioak dituen Taldeen kontu korronte zenbakiak esan zituen, eta hauei kuotak ordainduko zaizkie besteei eskutitz bat bidaliko zaie, kuota ordaindu behar dutela esanez. Bukatzeko Julian aurkeztu zen, Hezkideko astiadiko arduradun bezala; ikastaro ezberdinen informazioa zabaldu zen; InterRed-ek dituen jolasak aurkeztu ziren, “El padre Joni�ren kontzertuaren berri eman zen, eta beste hainbat informazio zabaldu zen. 13:30ak aldera batzarra bukatutzat eman genuen.

Itziar eta Arantxa


Nosotros, como grupos sin animo de lucro, estamos exentos de los impuestos del IVA y el IAE (actividades económicas). No obstante tenemos que estar inscritos en Hacienda y pedir la exención de ambos impuestos. Esto es obligatorio para todos los grupos, pero hasta ahora no ha pasado nada, porque nunca nos lo han pedido. Este año lo han pedido en el ayuntamiento de Donostia y los grupos de Donostia lo han tenido que hacer corriendo y deprisa. Nos dijeron que lo pueden pedir en cualquier subvención y que deberíamos de inscribirnos en Hacienda. Lo que piden en las subvenciones es: “certificado de cumplimiento de obligaciones tributarias y seguridad social”. Para saber como esta cada grupo hay dos opciones: 1.- Ir a Hacienda y pedir este certificado. En el pone como esta el grupo. Esto tiene un inconveniente que el que tiene que ir a Hacienda es el responsable del grupo, es decir, aquel que esta inscrito en los estatutos como responsable. También hay que llevar el CIF, una copia de los estatutos o un certificado que el que lo pide es el responsable y su DNI. 2.- En Internet. Hay una pagina Web en la que se puede solicitar este certificado. En esta pagina Web, hay que poner el CIF y el nombre exacto del grupo (el que pone en la tarjeta del CIF). El certificado llegará a la dirección que pone en los estatutos. La pagina web es: • www.gipuzkoa.net/ogasuna - Zergadunaren zerbitzuak/Servicios al contribuyente - Ziurtagirien eskaera/Petición de certificados - Eskaera: zergadunak/Solicitud para contribuyentes Tipo de solicitud: Estar al día con obligaciones de actividad Eskaera mota: jarduerak egiten dituztenen obligazioak betetzea Una vez os llegue el certificado sabréis como esta el grupo. Lo mas normal, viendo lo que les ha pasado a los grupos de Donostia, es que os falten un par de impresos (840 y 036). Los pasos que hay que dar están explicados en la siguiente página. Si tenéis alguna duda no dudéis en llamar.

OGASUNEAN EGUNERATZEKO PAUSOAK /¿CÓMO ACTUALIZARNOS EN HACIENDA? Beharrezko dokumentuak / documentos necesarios: • • • • • •

CIF originala Arduradunaren DNI del responsable Aldaketak egin behar badira ziurtagiria / Certificado de cambias (si hay) Inpreso 036 (zentsu aitorpena / Declaracion censal) Inpreso 840 (Jarduera ekonomikoen gaineko zerga/Impuesto sobre actividades económicas) BEZen exentzioa eskatu. Ogasuneko erregistroan. Beharrezko dokumentuak: Solicitud de exención del IVA. En el registro, documentación: • CIF fotokopia • estatutuen fotokopia • Arduradunarena DNI fotokopia

Ondoren egin beharrekoa / Después: • Jarduera ekonomikoen gaineko zergan exentzioa eskatu (Udaletxean) Solicitud de exención del impuesto de actividades (Ayuntamiento)


Lehengo urtean eduki zuen arrakasta ikusita, aurtengoan ere Solasean ekitaldia izango da gure elizbarrutian martxoaren 4ean. Eguneko programa lehengo urtekoaren antzekoa izango da, hau da, Jesuiten ikastetxean izango da, Donostian, arratsaldeko zortzietan hasita, hamabiak arte eta bi zati izango ditu. Lehengo zatian Toño Badiola egongo da, bertan egongo diren gazteei galderak erantzunez. Aurtengo gaia: Jainkoa hil da, ala ez? izango da. Toño Badiola Gasteizko seminarioko “Testamentu Berriak” gaiko irakaslea da. Bilboko Solasean ere parte hartu izan du eta gazteekin harreman berezia duela esan daiteke. Bilbon izan zenean jendea oso gustura atera zen han sortu zen hizlari-entzule giroarekin. Bigarren zatian “Gaby & Company” taldea izango dugu, bertako giroa berotu nahian. Hauek kataluña aldetik datoz eta pop-rock musika egiten dute kristau ikuspuntutik. Lehengo urtean egon zinetenontzat Migueli-ren estiloko musika hain zuzen ere.

“Jainkoa hil da, ala ez?” Hizlaria: Toño Badiola Musika: “Gaby & Co.”

Aurtengo ekitaldiak berrikuntza batzuk ere edukiko ditu, baino ez dizkizuegu denak kontatuko, onena bertara agertzea eta zuek ikustea izango da. Hurrengo hilabetean zehar iritsiko zaizkizue informazioa, gonbidapenak eta behar dezuten guztia. Beraz, larunbat gau Martxoak 4, 20:00etan bat, kristau giroan bizitu nahi badezute ez galdu aukera hau, berJesuiten ikastetxean (Donostia) tan edukiko gaituzue zain.

Hemen da Suspertzaile topaketa ere. Hurrengo martxoaren 11 eta 12an taldeetako suspertzaileak elkarrekin asteburu bat egoteko aukera izango dugu. Aurtengoan Larraulen izango da, azken batzarrean horrela erabaki bait genuen. Gaia suspertzaileen motibazioa izango da, eta horretarako ze hobe denak han elkartzea baino. Elkarren artean denak motibatu eta kurtsoko azken txanpa indarrez ekiteko. Hurrengo asteetan zehar iritsiko zaizue gonbidapena eta espero dugu denok han elkartzea. Honetaz gain larrialdietarako lehen laguntzen inguruan ere irizpide batzuk ematen saiatuko gara. Txirrin Txarranaren prestakuntza nola doan ere komentatuko dizuegu, azken urteotan egiten ari garen moduan. Gauzak horrela, ea ahalik eta suspertzaile gehien elkartzen garen Larraulen. Gogoratu Larraulen Hezkidek Suspertzaile eta arduradun ikastaroak egiten dituela, eta akaso han egonda norbait animatzen da hauetako bat egitea...


#31 IZPI