Issuu on Google+

Begiraleei Berri Emateko San Juan 15 bh. 20.003-Donostia. : 943. 423664

: 943.420710

: bataldeak@elizgp.euskalnet.net

Dekretu berriaren nondik norakoa 2004 eko MARTXOA 27. zkia


Iritsi zaigu aurten…

(Maiatzak 2)

Guztiok badakigu aurten ez dela apirila izango baina horrek ez du gure ilusioa gutxiagotuko, ezta? Gogoratzen duzue zer izan ohi den egun hori guretzat? Eta aurreko asteak? Gaztetxoekin dagokigun gaiaren inguruan hainbat hausnarketa, dinamika, gogoeta. Izan ere, Txirrin Txarran egunean gai bat jorratzean, helburu batzuk lortu nahi ditugu eta argi dugu egun batetan bakarrik hori ez dela erreza… beraz, asteroko saioren bat horretarako erabiltzen dugu… gogoratzen? Eta beno, eguna ia gainean dugunean…..mozorroak prestatu, egun horretan landuko dugun gaian gehixeago murgildu dadin.. iaz oso apainak etorri ginen pailazoz jantzita, magoz, musikoz… ah! Eta nola ez! “istak” famatuez ere bai… ea aurten ere irudimenez jantzita hurbiltzen garen! Egunean bertan goizeko jolasetan beste taldeetako gazte eta suspertzaile askorekin egiten dugu topo…elkarrekin jolasten dugu… suspertzaile topaketan ezagutu genuen begiralea ere etorri da eta berarekin hitz egiten aritu gara azken aldiko gora beherak elkarri kontatuz, eukaristi alai eta interesgarri batean parte hartzen dugu eta gainera.. zein alai eta ederra egoten den egun horretan eliza! Berezia dela argi ikus dezakegu…. Eta beno,.. zer esan behar dugu arratsaldeaz.. iaz gainera buruhandiek ere beren sorpresa ikaragarria eman ziguten… beldurra eta sustoren bat ere bat baino gehiagori! eta arratsaldean berriz, dantzaldia… izerdi patxetan bukatu arte.. gora eta behera… Txirrin Txarraneko abestia koreografia eta guzti, “Paquito el chocolatero”, Egan-en betiko abestiak, Eurovisioneko gutxi batzukl.. guztien gustorako egindako jaialdia…. Eta azkenean egun polita pasa ondoren.. hurrengo urtekoaren zain geratzen gara…. Ba.. dagoeneko gauza guzti hauetan pentsatzen hasi behar dugu.. izan ere egun eder bat bada ere, aurretik lan pixkat egin behar izaten dugu dena prest egon dadin…. Iazko ebaluaketak dagoeneko irakurri ditugu. Noski, ekintza berri bat hasi baino lehen, aurrekoan zer egin genuen gogoratu behar izaten da eta iradokizun polit bat topatu genuen.. ea zu ere ados zauden gurekin…. Txirrin Txarran egun ederra da eta Gipuzkoako gazte Pastoraltzan kista eta elkarteetako partaide guztion eguna da.

dihardugun gaztetxo, gazte, begirale, kate-

Beraz, argi dago guztiona izaten jarraitu nahi dugula… baina horretarako guztion artean antolatzen saiatu behar dugu. Azken urtean pisu handiena Txilibutxof taldekoek hartu zuten eta ederki asko gainera. Baina aurtengoan, ezin dugu lan guztia Zarauzkoengan utzi. Ez litzateke zilegi izango. Gainera, iaz bezela izan ezkero, 3 bilera bakarrik dira (bi eta ebaluaketa bakarrik geratzen baitira), goizez eta guztiok erabakitzen dugun egun eta orduan… orain artean larunbatetan izan ohi da.. baina tira.. garrantzitsuena talde bakoitzetik lagun bat gerturatzea da, era horretan informazioa zuzenean joan et etorriz gain, jende gehiagok parte hartuko luke antolakuntzan eta errazagoa egingo litzaiguke guztioi antolaketa. Giro aparta ziurtatuta daukagu! Mesedez, saiatu zaitezte taldekoren bat Txirrin Txarran batzordera edo taldera gerturatzen. Esfuertzuak merezi duela argi utzi dute azken urteetan egun eder hau antolatu duten batzordekideek.

Izan zaitez zu aurten Txirrin Txarraneko batzordekide!


Orain dela hilabete pare bat, Azaroaren 29 eta 30ean , Altzon hamabost bat lagun elkartu ginen, azken batzarrean geratu ginen bezela. Esan beharra dago bertara espero baino talde gutxiago etorri zirela, ala eta guztiz lan dexente egin genuen gure arteko giro ona mantenduz, noski. Topaketa hontako helburuak hauek ziren: •

Gazteen Idazkaritzako Egitasmoa gure errealitateetara egokitu

Dekretu berriaren aldaketen gainean adi egon

Giro ona sortu

Ebaluaketak ikusi ondoren helburuak betetzat jo ditzazkegu. Gai ezberdin hauek lantzeko moduak ere ezberdinak izan dira. Lehenego gaia, larunbat goizekoa, dekretua izan zen. Gai hau jorratzeko ez genuen konplikazio haundirik hartu, orain arte egon den dekretua aztertu (Ekainaren 25eko 170/1985 dekretua) eta orain atera duten zirriborroarekin parekatu genuen ekarpenak eginez. Egia esan gauza asko atera ziren eta oso garrantzitsua iruditu zitzaigun honen berri jakitea, gure taldeei zuzenki eragiten baidie. Ondoren Gazteen Idazkaritzak atera duen egitasmoa landu genuen. Eskertzekoa izan zen otoitzaldiak eman zigun lasaitasun une hori, ixiltasuna, norbera bere buruarekin eta Jainkoarekin egoteko une hori. Egia esan handik beste itxura batekin atera ginen, Jesusek egin zigun opari eta guzti. Gaubelak ere eguneko lan dinamikatik ateratzeko aukera eman zigun, egia esan gure auskaloko batzordekideak jolas polita prestatu zigun. Gaubela bukatu ostean ordu txikiak jo zizkiguten kartetan ari ginela (txis-txas, seiak...). Igandea ere ondo joan zen lan da lan, egia esan konturatzerako agurtzeko garaia iritsi zen. Lerro huetatik eskerrak eman nahiko nituzke, topaketa aurrera ateratzeko prestatzen ibili diren guztiei eta nola ez bertan egon ginen guztioi. Suspertzaile topaketan berriz elkar ikusiko dugulakoan...

Larunbat arratsaldean Gazteen Idazkaritzak atera duen egitasmoa landu genuen. Gai hau lantzearen arrazoi nagusia honako hau da: Gazteen Idazkaritzatik bailara guztietara joan dira egitasmoa azaltzen, gehien bat apaiz eta bailaratako arduradunei, horregatik ezinbestekoa iruditu zitzaigun gure taldeetako arduradunak ere jakinaren gainean egotea. Bestalde, atera genuen ondorio nagusiena guretzat ez dela hain arrotza izan zen. Egitasmo honen oinarriak gure talde askotan ematen ari dira jada, baina ez dago gaizki horiek denak ondo idatzita egotea.

“Gazteen Pastoraltzarako elizbarrutiaren egitasmoa” Zurea lortu nahi baduzu Gazteen Idazkaritzan edo Idatz-en lortu dezakezu, doakoa da. Eta zuzenki zure taldean, parrokian, bailaran...aurkeztea nahi baduzu deitu 943 423664 zenbakira. Gustora joango gara egitasmoaren nondik norakoak azaltzera.


Dagoeneko jakingo dezuten bezela Eusko Jaurlaritzak hauer eta gaztetxoen (18 urtetik beherakoentzat) aisialdiko jarduera guztiak arautzeko dekretuaren zirriborro bat atera du. Orain arte eta oraindik indarrean dagoen dekretuak arautzen duena udan burutzen diren aisialdiko ekintzak bakarrik dira. Orain atera nahi dutenak berriz:

Elkarteen aisialdiko jardueraz gain, instituzio eta enpresa pribatuen jarduera ere arautzen du. Izen ere, hau gero eta ugariagoa baita. Zirriborro honek haur eta gaztetxoen (beti 18 urtetik beherakoen) aisialdiko jarduera guztiak, edozein eskainitakoak arautzen ditu.

Aire librean burutzen diren aisialdiko ekintzaz aparte, ekipamenduetan burutzen direnak ere arautzen ditu. Hau da, gazte lokal, txoko, ludoteka...Ekipamenduen eskaintza gero eta ugariagoa den heinean.

Urtean zehar nahiz urteko sasoi konkretuetan burutzen diren ekintzak arautzen ditu. Iraupen motzekoak, edo urtean zeharkoak. Izaera puntualekoak nahiz iraunkorrak... denbora eta kronologia mota guztietarako aplikagarria izango da. Eusko Jaurlaritzatik zirriborro honen arrazoitzat honako hau esan digute: “Dekretu berriak, 1985eko dekretuak dituen hu-

tsuneak betetzeko saiakera litzateke. Aisialdiko jarduerak modu, denboran eta izaeran asko aldatu eta ugaritu direla ikusirik.” Bakoitzak pentsatu dezala nahi duena. Ondorengo taulan bi dekretuen arteko ezberdintasun haundienak azaltzen dira. Bestalde dekretu honek beste bi dakartza bere atzetik: aterpetxeen inguruko bat eta begirale eta zuzendari ikastaroentzat beste bat. Trilojia osatzen dutenean, hurrengo pausoa dekretuak lege bihurtzea izango litzake, honek dakartzen ondorio guztiekin. Egia esan guzti hau egiterako denbora ugari pasa liteke eta politikoen portaera ikusita momentu honetan are eta gehiago. Baina gure dekretu atera daitekeela dirudi. Horregatik ADI EGON!!!

170/1985 dekretua

2003 zirriboroa

Zer arautzen du

sei lagunetik gora parte hartzen duten 18 urtetik beherako gazteentzako kanpamendu, opor toki, kolonia eta auzolandegiak.

Todas las actividades organizadas en el espacio no formal por cualquier persona física o jurídica de carácter público o privado en las que participen niños, niñas y/o jóvenes menores de 18 años

Arduradunak

Aipaturiko ekintzek aisialdiko zuzendari titulua duen arduradun batez eta begirale batez osoturiko taldea izango du. 10 partaidetik behera duen kasuan, monitore titulua edukitzea nahikoa izango da.

como mínimo por dos personas mayores de edad: 20 o menos participantes, al menos un diploma de Monitor. Mas de 20 participantes, al menos un diploma de Director.

Begiraleak

Lehenengo 10 partaidetik gorako hamabosteko bakoitzagatik, talde bakoitzean beste monitore bat beharko da. Aipatzen diren monitoreetatik %40ak tituluen jabe izan beharko dira.

Lehenengo 10 partaidetik gorako hamarreko bikoitzagatik, talde bakoitzean beste monitore bat beharko da. Aipatzen diren monitoreetatik % 75ak tituluen jabe izan beharko dira.

Arduradunaren Betebeharrak

1.Dekretua bete eta bete araztea 2.Aurrean aipaturiko agiriez gain partehartzaile bakoitzaren gizarte segurantza edo baliokidea den txartela edukitzea eta Erantzukizun zibileko poliza edukitzea. 3.Adinez nagusi ez diren partehartzaileen gurasoen idatzizko baimena 4.Administrazio ezberdinetatik etorri ahal diren ikuskaritzak baimentzea.

1.Dekretua bete eta bete araztea 2.Aurrean aipaturiko agiriez gain partehartzaile bakoitzaren gizarte segurantza edo baliokidea den txartela edukitzea eta Erantzukizun zibileko poliza edukitzea. 3.Adinez nagusi ez diren partehartzaileen gurasoen idatzizko baimena 4.Administrazio ezberdinetatik etorri ahal diren ikuskaritzak baimentzea. 5.Cuidar que las actividades se desarrollen con las debidas medidas para que garanticen la integridad de las personas participantes.

Aterpetxeak

En el caso de que la actividad se vaya a realizar en un edificio o instalación fija, se deberá adjuntar a la comunicación una fotocopia del correspondiente contrato o autorización de utilización junto con la constancia fehaciente de que la instalación esta debidamente reconocida o autorizada para su uso al efecto.


Azken urte hautan bezela haurten ere suspertzaile topaketa egingo da Loiolako aterpetxean, Azpeitian. Aurten landu nahi dan gaia “Jolasa baliabide pedagogiko bezela”izango da, kurtso hasierako batzarrean gelditu ginen bezela. Datak Martxoaren 13 eta 14 izango dira, gainera azken egun hau estatu espainarreko hauteskundeak dira, horregatik topaketa garaiz bukatzen saiatuko gara (eguardi partean), bozkatu nahi duenak astia izan dezan. Orain arteko prestaketak ondo doazela esan dezakegu, batzordea gogotsu ari da lanean dena primeran atera dadin. Falta zaigun bakarra zuen presentzia da, horretarako Martxoak 5-a baino lehen izen eman behar da gazteen idazkaritzan, beheko helbidean. Gastuei aurre egiteko 10 € ordaindu beharko da, badakizue material, janaria, e.a.

Gogoratu nahi dizuegu, topaketa hau ez dagoela astialdiko taldeentzat bakarrik zuzenduta, zuen parroki edo komunitate erlijiosoan heziketa prozesuan lanean zaudeten edozein suspertzailek parte hartu dezakezue: katekesi, astialdi, sendotza nahiz sendotza ondorengo edo antzeko taldeetan diharduzuenok. Badakigu azken urte hauetan topaketako dinamikak eta gaiak astialdiaren inguruan izan direla, baina lehengo urtean eta haurten batez ere zabaltzen saiatu gara. Bukatzeko topaketara etortzea bultzatu nahi zaituztegu. Nahiz eta guztiok daukagun agenda goraino beteta, esfuertzo hori egitea beharrezkoa dela iruditzen zaigu, federazioak bizirik eta indarrez jarrai dezan.

BIZI ALAI TALDEAK San Juan 15, behea. 20003. Donostia. Tel: 943 423664 — Fax: 943 420710 e mail-a: bataldeak@elizgp.euskalnet.net KUTXA: 2101 0004 52 0006861736

LABORALA: 3035 0060 40 060 0 06790 0


MOTXIAN ... Txiribitu, Ibarrako astialdi taldea

10 URTE LANEAN Hamar urte igaro dira Ibarrako Parrokiaren inguruan zebiltzan lau gaztek, Arkaitz, Cecilia, Aitziber eta Anak, garai hartan herriko parroko zenarekin hitz egin eta, astialdi talde bat sortzea erabaki zutenetik. Lanerako ilusio eta gogo bizia erakutsi beharko zuten gazte hauek, ezerezetik gisa honetako proiektu bat gauzatuko bazuten. Eta, horrelaxe izan zen! Hasierako urtea ez zen erraza izan. Lokala bazuten eta ez zen gutxi. Halere, astialdi talde bateko funtzionamenduak izan beharko zukeenaren inguruan ezer askorik ez zekiten. Baliabide materialik ere ez. Irudimena, berriz, borborka eta ideiak ere milaka zituzten, hauek guztiak nahas-mahas egin eta beraiekin esperimentatzea beste erremediorik ez zuten izan beraz! Horrelaxe, asmo onez egindako lanari esker, eman zituen Txiribituk bere estraineko pausuak. Ollogoyen, Artziniega, Irañeta, Ubidea, Agilera... hainbat izan dira hamar urte hauetan Txiribituko haizeak astindu dituen zoko eta bazterrak, hainbat izan dira, aldi berean, bertako partaideek paraje hauetan elkarbanatu dituzten une gozo eta hunkigarriak. Horrela, leku hauek taldeak eginiko aurrerapausoen testigu isilak bilakatu dira; testigu isil izanagatik, taldeak sekula ahaztuko ez dituenak. Ikusi daitekeenez, enbaxadore lanetan ere ibilia da gure taldea, kanpaldietan hortik zehar ibiltzeaz gain, Tolosako herria bera ere konkistatzeko puntuan izan baita urtez urte inauterietako "Astelehenita" egunetako barre algarak medio. Arabiarrez, bikingoz, txinatarrez, jubilatuz, sagar edota sorginez, guri berdin zaigu. Mozorrotuta edo mozorrotu gabe, une oro, irudimena lagun harturik giza jokabidearen arlo ezberdinen inguruko hausnarketa bideratzea izan baita gure xede nagusi. Munduko errealitate ezberdinak ezagutzeari ere arreta eskaini izan diogu, Ibarra eta gure aberria izan ditugularik abiapuntu; kristau baloreak euskarri eta euskara, berriz, bitartekari. Hauxe da, hitz gutxitan, Txiribitu Astialdi Taldearen historia. Batzuei laburra iruditu dakiekeen arren, taldea gertutik jarraitu dugunontzat gustu handiz onartu dugun urteen zama ez da alferrik igaro. Urte emankorrak izan dira nolanahi ere. Dena den, gure taldeari egin nahi diogun omenaldi txiki honek ez luke ez hanka eta ez bururik bertatik igaro diren haur, gazte, begirale, guraso edota lagunek egindako lanaren garrantzia azpimarratuko ez bagenu, hauek ahalbidetu baitute hasieran talde txiki eta ezezaguna zenak, hamar urte luzeetan aurrera egiteko behar adina indar biltzea eta, nola ez, hurrengo urteetan ere egin beharreko lanaren norabidea zehaztea. Zuek egindako lana eskertu eta zoriondu beharrean gaude beraz!

TXIRIBITU ASTEA (martxoak 22-28):

• Martxoak 24, hitzaldia 19:30, Kultur etxean:

“risoterapia eta haur eta gurasoen harremanena” • Martxoak 27, jolasak eta txokolatada 16:00etan • Martxoak 28, mendi irteera, ospakizuna eta bazkaria. *Aste guztian zehar argazki erakusketa Kultur etxean

Txiribituk hamarkada oso batez zipriztindu ditu kolore biziz gure herriko kaleak eta aurrerantzean ere beste hainbeste urteetan gauza bera egiten jarraituko duelakoan gaude. Jaso itzazu Txiribitu hamar tenkada belarrietan zure magaletik igaro garen guztien opari gisa eta arnastu ezazu gure menditako airea, etorkizunean ere, orain artean bezain osasuntsu eta bizi jarrai dezazun. Zorionak zure hamargarren urteurrenean!


Begiraleei “beste era bateko� berriak emateko

Xirimiriko begiralea, Goitibera aldizkariko berriemaile eta

batzordekide berria

Idazkaritzako fanzinea, hilabetero albisteak zabaltzez arduratuko den e-mail berria. Norbaiteak ez badu jasotzen eta jaso nahi balu idatzi ondorengo helbidera:

fanzine@elizgp.euskalnet.net


Aurtengo egutegia begiratuz, Urtarrilaren 12, 13 eta 14-an, Loiolan Kontsiliario eta Fede suspertzaileen topaketa zegoela ikus dezakegu. Baina arrazoi ezberdinengatik topaketa hau ez zen aurrera atera, horregatik idazkaritzatik beste proposamen bat egin degu: Martxoaren 1-ean gelditu gara Altzon, topaketa hartan landu behar genituen gaiak lantzeko. Badakigu ez ditugula Loiolan bezela sakonduko (denbora kontua) baina gauza interesgarrienak bereizten saiatu gara. Topaketaren hildo nagusia bidelaguntzaren inguruan joango da. Horretarako lehenengo zatian gai horretan sakondu duen, Manu Arrue etorriko da, Bilboko Elizbarrutikoa. Ondoren gure elizbarrutiko egitasmoaren puntu batzuk azalduko ditugu, gai honen inguruan eta guztion artean elkarrizketarako gunea bihurtu nahi genuke Altzo. Eta bukatzeko, nola ez, bazkaria.

Badira urte batzuk gure parrokietan sendotza ondorena bultzatzen hasi ginela. Horietako talde batzuk erreferentzi talde bihurtu dira, azken urteetan hori bultzatu nahian ibili gara Idazkaritzatik. Hau da, ekintza taldeetaz gain gure parrokietan gazteak beraien fedea eta bizitza uztartzen lagunduko zien taldeak egotea, non helburu nagusia bizitza ospatzea eta elkarbanatzea izango den. Hau ere, Elizbarrutiko Gazteen Pastoraltzako lehentasunen artean sartzen dela esan dezakegu: elizbarrutiko gazte helduak elkarharremanetan eta koordinatuak egotea. Jada bi “Erreferentzi Taldeen Topaketa� egin dira azken urteetan horrelako taldeak suspertzeko. Oraingoan pauso bat gehiago eman nahi izan dugu: jada martxan dauden taldeekin eta taldeen artean koordinaketa bat ematen hastea, jada talde mordoxka bat badirela ikusi bait dugu. Horretarako bildu ginen otsailak 28an, San Juan 15en. Hala ere, honetan ere eguraldia aurkako izan genuenez eta askok ezin izan zutenez iritsi errepikatzekotan gara. Edukiko duzue bai gure berri!


#27 IZPI