Page 1

Begiraleei Berri Emateko San Juan 15 bh. 20.003-Donostia. : 943. 423664

: 943.420710

: bataldeak@elizgp.euskalnet.net

Artxila Murtxila... Txirrin Txarranaren bila

Suspertzaile Topaketa: Dantza ere baliabide bihurtuta...

Don´t worry... ♪ be happy

Mila esker eta laister arte!!!

2003 eko EAKINAK 25. zkia


Kontsiliario Topaketa Urtarrillak 13-15

Erreferentzi taldeen topaketa Maiatzak 10

Suspertzaile Topaketa Martxoak 22-23

Urte bukaerako Batzarra


Oiartzuarrak Kapitalean Abegi taldekoak Donostiara joan ginen egun pasa. Goizean Kontxara joan (txapapote ikustera), eguerdian Urgulen bazkaldu eta joko batzuk egin, eta arratsaldean zinera joateko asmoa genuen. Asmoak onak zirela eztidazue ukatuko, baina ia guztia alderantziz atera zigun. Goizean etzegoen txapapoterik, hori etzen berri txarra baina ikusi gabe geratzeak tristetu gintuen. Eguerdian Urgulera abiatu eta gure herri maite honetan normala den bezela; euria hasi zuen, plan aldaketa. Arratsaldean ikusitako pelikula etzen espero bezain ona, badakizue “nunca han sido tan buenas las segundas partes”. Denbora genuela eta, Paseo Berrira joan ginen olatuak ikustera, baina oraingoan ere, itsasoa etzen gurekin ondo portatu. Lehen esan bezela, ia guztia gaizki atera zigun, baina ez dena. Eguerdian euria hasi zuenean Xirimirikoen lokalera joan ginen. Borjak ateak ireki zizkigun eta bertan bazkaldu eta jokoak egin genituen. Gainera beraien borondatea norainokoa den jakin dezazuen, bakoitzari patata zorro “bikain” bana oparitu zigun. Lokaletik zinera abiatu ginenean Kakux guregana etorri zen bisitan. Ez ginen nahi adina denbora egon berarekin, hala ere, ilusio handia egin zigun. Eskerrak eman nahi dizkiogu Xirimirikoei, nahiz eta gorabehera asko izan, egun polita pasa genuen beraiei esker. Eta nahi dutenean Oiartzuna etortzeko gonbidatuak daude. Ateak zabalik dauzkagu Xirimiri eta beste talde guztientzat ere.

San Antonera irteera Irungo eta Oiartzungo taldeak urtarrilaren 19an ,Oiartzundik San Antoneko ermitara irteera egin genuen. Bi herrietatik urtero joaten ginenez, elkarrekin joatea pentsatu genuen. San Anton egunean, animaliak bedeinkatzeko ohitura dago eta gu usadio zaharrak jarraituz; gure “animaliatxoekin” abiatu ginen. Goiz goizetik euria hasi zuen eta bide guztian etzuen atertu. Tartean ere bagenituen mendira plaiera zuriak eta lurrean arrastaka kanpanadun galtzak zeramatenak “zein herritakoak esan gabe, nongoak ziren asmatuko duzue ezta? ”. Azkenean Aritxulegiko borda batean gelditu ginen. Ermitara oinez 20 minutu bakarrik geratzen zigun,baina zegoen eguraldiarekin etzegoen aurrera jarraitzerik. Berotzeko Txipi-txipi, tailarin eta antzekoak egin genituen. Segituan berotu zen giroa eta bideko nekeak ahaztu genituen.Bertan bazkaldu eta eguzkitan bueltatu ginen Oiartzuna. Bi herrien artean egindako irteera hau oso positiboa izan zen. Beste taldeei ere horrelako gauzak egitera bultzatzen diet, bai begiraleak eta bai gaztetxoak oso gustura pasa genuelako eta jende berria ezagutzeko aukera izan genuelako.


Hementxe gaude antiguotar peto-petoak, bere parrokiako eguna (eta ondoko hiriarena) ospatzen, gazte danborradan, Donostira 2 km daudela adierazten duen mugarrian (A SS 2 KM), Matia kalean bertan. Egungo Auskaloko begirale batzuk eta begirale izandakoak ikus ditzakegu argazkian, eta baita beste herrikide batzuk ere. Ez gara inoiz gure herriaren askatauna aldarrikatzeaz nekatuko. GORA ANTIGUO! GORA ON MIKEL LABOA GURE ALKATEA!!

Kaixo guztioi : Eskutitz honen bitartez "barkamena" eskatu nahi dizuet Txirrin txarranean ez parte hartzeagatik baina distantzia kontuagtik ezin izan naiz bertan egon.Aitortu beharra daukat pentsamenduz tarteka gogoratu naizela baina esan beharra daukat baita ere egunean ez nintzela gogoratu ere egin.Espero det ulertuko dezutela ... Hemen,Bahia de Caraquez-en (Ecuador) kurtsoari hasiera eman nahiean gabiltza badakizue : bilerak,programaketa,... hor kurtso erdialdean eta gu hasteko zai.Imajinatzen det zuetako batzuk galdetzen hasita egogongo zeratela,zer demontre egiten dedan Ecuadorren : ba duela 9 hilabete misiolari modura etorri nintzen hona,ahal nuenean laguntzera.Horrela ba,kostaldeko herri polit honetako parrokian pastoralean nabil lanean,lehen bezalaxe gazte pastoraltzan eta arlo berrietan : emakumeekin eta pastoral sozialeko koordinazioan.Orokorrean,hemen egiten dugun lana,nire kasuan herrian egotean eta ez nekazalgunean,EHko parrokietan egiten den antzeko lana da.Hortik aparte,errealitatean aurkitzen dira aldaketa nagusi eta nabarmenenak : * Etxeak : Orokorrean ,ka帽azkoak , altzari gutxi batzuekin,ur korronterik gabe,... *Heziketa : ikastetxe eta akademia ugari maila ikasketa maila oso bajua.Irakasleen soldataeskasa denez ikastetxe eta unibertsitate batean baino gehiagotan lane egin behar izaten dute.ikastetxe fiskaletan ere matrikula eta edifizioaren mantenimentua ordaindu behar izaten dute. * Ekonomia : urria.Lan aukerak oso mugatuak dira ; Bahian jendea merkatuan produktuak salduz,kamaroneretan lan eginez,... Gehienak egunean egunekoa irabazten dute. * Emakumeak : hemen , hor bezelaxe, gizartea matxista denez, emakumeen egoera larria da : maltrato fisiko,psikiko eta ekonomikoa maila altuan. * Haurrak : sektorre askotan desnutrzioa nabarmena,krisi ekonomikoa dela medio eta familian haur ugari izatean ... Errealitatea nahiko gordina da baina,herri bakoitzak baditu aurrera ateratzeko nahiak.Hala ere , gure laguntza beti baliagarria da proiektu ezberdinak aurrera eramaten saiatzeko: Ni,emakume taldearekin CEPIMU ( Centro de promoci贸n integral de la mujer ) proiektua aurrera ateratzeko lanean buru belarri sartuta nago.Proiektuari buruz gehiago jakin nahi izanez gero,Debakoei galdetu,beraiek ere proiektuan lanean dabiltza eta. Ez dakit zerbait argitu edo nahastu dedan baina beno,zer egingo diogu ba ? Besaterik ez Bahiatik,jarraitu gogoz gogor lanean taldeetan eta animo ! Itziar Arana

Gongonpaia

Eskerrik asko, Itziar


Badira dagoeneko 20 urte Txirrin Txarran egin zenetik Urbiako zelaietan , eta hala ere oraindik pizturik dirau Elizbarrutiko gaztetxoen artean egun honetako garrak. Gipuzkoako parrokietan sortu berri ziren eta sortzen ari ziren astialditako taldeek elkarrekin jai giroan egun polit bat igaro nahiak bultzatu zien begiraleei mendi irteera hura antolatzera. Hasieran mendi irteera soil bat izan zena, piskanaka piskanaka ekitaldi antolatuago bat bihurtu da. Bai egitarau aldetik baita partaideen izakera/adina aldetik. Gure Elizbarrutian astialdiaren esparrua zabaldu egin delako eta azpiegitura aldetik herriek aukera gehiago dituztelako. Nahiz urte hauetan zehar eten batzuk izan, aurtengoan gure XVI. Txirrin Txarrana ospatu genuen apirilak 6an Beasainen. Artxila Murtxila... Txirrin Txarranaren bila lelopean elkartuko ginenez, Beasainera hurbildu ginen gaztetxo guztiak mozorroturik egin zuten; eta esan behar da mozorroak ondo eginda eta landuta zeudela.

Eskerik asko partaide eta antolatzaile guztioi! Egunari dagokionez, aipatzekoa Beasaingo pailazoek tren geltokian egindako harrera, erraldoi eta guzti kalejiran harrera gunera iritsi arte. Goizeko ekintzak bere kaxan joan ziren, iñongo arazorik gabe. Zeinek ez ditu gogoratzen TxTx abestiaren pausoak, eta etxean gordeta daukagun hondarrezko bolatxoa, edota Iñaki gure domadoreak nola baretzen zituen gure “fierak”. Horrela, eta koloretazko bandera batzuei segika, igaro zen goiza festa giro batean. Azkenean banderei jarraituz elizara iritsi ginen, non apaizez mozorrotu ziren lau pertsonak (Kakux y comp.) elizkizun polit bat ospatu zuten. Egunsentiakoek ere lagundu zuten ospakizuna alaitzen. Bukatu ostean denak bueltatu ginen harrera gunera bazkaltzera. Bueltatzeko ez zen bandera beharrik izan, konturatzerako denak plazan baitzeuden, gosea edo... Arratsaldea ere jai giroan igaro zen. “No mas de dos” taldekoekin, Irun bailarako begiraleek antolatutako koreografiekin, e.a. berehala pasa zen arratsaldea. Bukaeran taldeen agurrarekin eta Korrika gogoratuz bukatu genuen XVI. Txirrin Txarran-a. Nola ez, ezin ditugu ahaztu egun hau horren ondo irten zedin lan egin duten guztiak, beraiek gabe ez baitzitekeen dena aurrera eraman. Hauetaz gain, eskerrak eman Beasaingo Txilibutxof- taldeari eta herri osoari egindako lana eta eskeinitako harrerarengatik.


MOTXIAN ... Unai Uberetagoena Atsedena Taldeko suspertzailea, Misio taldeko partaide eta Maitazak 17tik gure Federazioko Presidente berria. Zer izan nahi zenuen umetan? Bertsolaria edo kirolaria Zer eskatuko zenioke XXI. mendeari? Irribarre haundi bat Nola sartu zineen Elkartasun Plataforman? Kasualidadez bazkari baten ostean Nolakoa izan zan zure lehen eguna suspertzaile bezela? Kanpaldirako prestaketa bilera luze batean, bi hilabete geroago konturatzen zera merezi duela Nieva... zer da hori zuretzat? Paraisoaren antzeko zerbait Zer esango zenioke talde batean sartzen den begirale berri bati? Aurrera pausua emateko, ematen dena baino askoz geihago jasotzen delako Ze espero duzu hurrengo urteetarako? Baliogarria izatea Eta BAT-erako zein amets duzu? Gauzak orain arte joan diren bezain ongi joatea (eskerrikasko Maider) IZPIaz ze iritzi duzu? Elkartzen gaituen tresna bat izan behar du “Dinosaurioei” zer esango zenieke? Beharrezkoak direla gure taldeetan

Egin duzuen azken ekintza. Asteburua Gaintzan, astialdiko gaztetxoekin Zer da zuretzat bolondres izatea? Bakoitzari bizitzeko balio dion, askatasunez egindako aukera bat Berriro gustora entzungo zenukeen abestia. Ismael Serranoren “Papa cuentame otra vez” Nora bidaiatuko zenuke gustura? Tindouf-era, errefuxiatu Saharauien kanpamentuetara Ze liburu duzu mesilan? Egia esateko bat ere ez Pertsonaia publikoen artean nork merezi ditu txaloak zure ustetan? Benetan, bakearen alde lan egiten duten guztiek Eta txistuak? Politiko geihenek. Suspertzaile zarenetik zerk poztu zaitu gehien eta zerk ematen dizkizu buruko minak? Egia esan azkenean denak pozten nau nahiz eta horretarako buruko min batzuk pasa. Kezkarik haundiena gauzak gaizki egiteko beldurra. Aurtengo udarako plana.... Nieva- ra, kanpaldira


Uberetagoena-tarrak Joserra (Hezkide) ---- Dónde está Wally Eli eta Maialen Pescador

Igan (Beasain) ---- Enrique Anaut Egoitz (Antiguo) ---- Anartz Goenkalekoa

Begiraleei “beste era bateko” berriak emateko

Rafa (Irun) ---- Lino Morgan Jon Areso ---- Beth O.T. Kizkitza (GI) ---Nina (OT)


CRÓNICA DESDE HUELVA

Pazkoa Altzon

Hace relativamente poco un grupo de monitores de Donosti (Mikel, Iñaki, Izaskun, David) estuvimos en Huelva viviendo la pascua, más concretamente en “Pueblo de Dios”.

Aurten lehenengoz Pazko Astea gazteon artean ospatzeko aukera izan dugu Altzon. Gipuzkoako parroki ezberdinetako gazteok geunden gonbidatuta guretzat hain garrantzitsu diren egun hauek giro kristau batean igarotzera. Azkenean Altzora hamazazpi bat gazte inguratu ginen, eta benetan merezi izan zuela. Parroki ezberdinetako gazteak joan ginen, Donostia, Irun, Ormaiztegi, Tolosa, Billabona, e.a. horretaz gain kanpoko errepresentazioa ere izan genuen, Philadelphiako Erik. Euskara ikasteko haitzakiz joan zen eta era berean munduko beste errealitate batzuk erakutsi zizkigun.

¿Pueblo de Dios? Si, es una comunidad cristiana situada cerca de Candón (Huelva). Llegar allí para nosotros fue un poco complicado ya que fuimos con unos amigos de Valencia que pertenecen a fraternidades marianistas (Nacho, Halevou y Lorenzo) y tuvimos que bajar a Valencia, pero al final mereció la pena sólo por el hecho de conocer y compartir con tanta gente interesante y coherente aquellos inolvidables días. El lugar en sí es como un pequeño “oasis” entre campos de olivo, en el cual los de la comunidad han construido todo desde cero desde los barracones, que cada uno tiene un nombre bíblico, la iluminación y hasta el suministro de agua potable. La estancia allí era totalmente activa ya que desde que te levantabas siempre había algo que hacer desde servicios a la comunidad a participar en las celebraciones. Además se te daba la oportunidad de participar en el taller que más te llamaba a tí. En estos talleres, se podían elegir modalidades: *El todo en el silencio *El todo del proyecto de Dios *El todo del mundo *El todo de la iglesia Además también había modalidades para los más pequeños y para los adolescentes. Las celebraciones eran algo especial en el que se respiraba algo familiar que nos hacía reflexionar, compartir y encontrar el sentido a lo que estabamos viviendo allá. Pasión por el todo, ha sido el lema de la Pascua joven de Brotes de Olivo y Pueblo de Dios . Y que sepamos apasionarnos, TODOS, por TODA la Vida de Dios.

Ostegunetik Igandera bitartean ekintza ugari egin genituen bai bakarka baita taldeka ere. Ostegun gauean azken afariarekin hasi eta Igandean Jesusen piztuera ospatzerarte ospakizun iraunkor batean bizi genituen lau egunak. Ekintzen artean denbora libre ere eduki genuen Altzoko frontoia ezagutzeko, haurrekin jolasteko, abesteko, e.a. Aipatzekoa larunbat gauean egin genuen abesti saioa, euskal-herriko (eta euskalherrikoak ez direnak) abesti guztiak errepasatuz. Azkenean guztion artean ebaluaketa egin ondoren ondorio berdina atera genuen: guztiok errepikatuko genuke esperientzia. Horretaz gain, horrelako geldiuneak beharrezkoak direla gure bizitzetan atera zen. Askotan egunerokotasunean hainbeste murgiltzen gara beste gauza askotaz ahazten garela, benetan gure bizitzan garrantzitsuak izan beharko luketen gauzak. Horregatik, kristauontzat egun hauek, Jesusen gurutz hiltzatzea eta piztuera ospatzeaz gain, erreflexio pertsonalak eta taldekoak egiteko aukera ematen digu. Eta bi gauza hauek dira Altzon lortu nahi ziranak, eta lortu ziranak. Aurtengo esperientzia ikusirik espero degu hurrengo urtean ere horrelako aukera bat edukitzea, eta lerro hautatik guztiak gonbidatu nahi zaituztegu guretzat hain positiboa izan den esperientzi honetara.


Elizbarrutiak UMAS izeneko aseguretxe batekin egiten du lan eta Donostiko arduraduna Laka da. Beraz berari eska diezaiokegu guztia: 943.28.50.00 ra deituaz eta Lakarekin jartzeko eskatuaz. Responsabilidad civil: bi gau kanpoan pasatzen dugun aldioro egin behar den prozedura da... eta noski, udan, arrazoi gehiagorekin. Parrokian gaudelako badaukagu dagoeneko seguru hau. Hala ere, balio ahal izateko bi gauza egin behar dira: ⇒ Gotzaitegira deitu eta LAKArekin hitzekin (bera da aseguruen arduraduna) eta zuen taldearentzat ziurtagiria eskatu (zuen Parrokiaren izenan doa) ⇒ Zuen elkarteko/parrokiko apaizaren eskutitz sinatu bat lortu. Bertan apaizak zuen ekintza parrokiarena dela onartzen duela adieraziko du. Seguro de accidentes: aseguru hau enpresa pribatu baten bidez egin daitekeen arren LAKA-k ere erreztu diezazuke UMAS enpresako asegurua ⇒ Ekintzan parte hartuko duen pertsona guztien izen abizenak eta DNI zbkia beharko du (prestatzen hasi nahi baduzue..)

Begirale kopurua: Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguuntza emateko 10 umetako begirale bat eskatzen du. Baina guztiak EZ dute zergatik tituludunak izan beharrik. Eusko Jaurlaruitzaren dekretuaren arabera (170/1985-VI-25 ekoa) ekintzan parte hartzen duten begirale guztietatik %40ª bakarrik izan behar du titulatua. Hau da minimoa.. baina noski zenbat eta gehiago joan, orduan eta hobeto. Sorosle Titulua: Gazteria sailak eta aldundiak dirulaguntza emateko EZ du sorosle titulurik eskatzen. Hala ere, gure ekintza Gipuzkoatik kanpo egiten baldin bada edo igerilekurik baldin badu, osasun departamenduarekin edo bertako gazteria sailarekin harremanetan jartzea da egokiena. Nafarroan adibidez, behar da eta 1os auxilioseko edozein tituluk balio du.

Eta gogoratu aurtengo urtean Aldundikoak ere agian zuen kanpa edo udalekutara joango direla bisitan... kontu izan ezazue eta paper guztiak argi eta garbi eraman... ezustekorik izan ez dadin....

Hau da aurtengo udarako ASTIALDI FOROAK kaleratutako udako ekintzen tritikoa.. . Zer iruditu zaizue? Irailerako ebaluatu behar dugu!!!!


NOR Xirimiri Gazte Taldea Txantxangorri Malkar San Marcial Eskaut Taldea

NOIZ Uzt 2-13 Uzt. 18-31 Ab. 2-15 Uzt 15-26 Irun-Hondarribiko GPK eta Abegi Uzt 10-24 Atseden Taldea Ziortza-Auskalo Gaztetxo Gazte Taldea Gaztetxo Gazte Taldea Jai gazte Taldea Gaztedi Txiki Boveda Gazte Taldea Txantxangorri Gaztetxo Gazte Taldea Gaztedi Txiki Boveda Gazte Taldea San Marcial Eskaut Taldea

Ab 1-15 Uzt 13-25 Uzt 26-Ab 8 Uzt 13-26 Uzt 1-15 Ek 24-Uzt 7 Uzt 1-15 Uzt. 18-31 Ek 30-Uzt 13 Uzt 7- 21 Uzt 15-31 Uzt 15-26

7-16 11-15 15 > 13-14 12-16 14-18 8-13 13-14 11-12 9-14 14-18 8-12

Malkar Malkar Txiribitu Txantxangorri Ttenttek Denok Taldea Gaztetxo Gazte Taldea

Ek 27-Uzt 6 Uzt 6-15 Uzt 14-27 Uzt. 18-31 Ab 1-15 Uzt 17-30 Ek 24-29 Irun-Hondarribiko Gazte Pastoraltza Uzt 30-Ab 13 Irun-Hondarribiko Gazte Pastoraltza Ab 13-27 Kemetrontxo Atseden Taldea Uzt 2-15 Elkartasuna Plataforma

Uzt eta ab.

ADINA 16-18 15-16 15-16 15-18 13-18

NON Santiagoko ibilaldia Nafarroa Panticosa Huesca Villabona-Ollogoien Nafarroa Salamanca Portugal-Espa単a Santiagoko ibilaldia- Legaria Nafarroa

Nieva de Cameros La Rioja Pe単aloscientos (Cameros) La Rioja Torrecilla de Cameros La Rioja Torrecilla de Cameros La Rioja Venasque Quintanar de la Sierra Burgos Montemedianos de Cameros La Rioja Belagua Nafarroa Torrecilla de Cameros La Rioja Quintanar de la Sierra Burgos Montemedianos de Cameros La Rioja Espinosa de Monteros

11-12 13-14 9-15 11-12 6-16 8-14 10 8-11 12-13 8-13

Ollogoien Ollogoien La Aguilera Barria Agilera Ezcaray Somalo Elosu Elosu Oreitia

21>

Chiapas

Ea hurrengo IZPIko alea, taldeetako partaideek bizitu ditugun abenturak besteei kontatzeko aprobetxatzen dugun!!!!

Nafarroa Nafarroa Burgos Araba Burgos La Rioja La Rioja Gipuzkoa Gipuzkoa Araba Mexico


#25 IZPI  

IZPIaren 26. alea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you