Issuu on Google+


BIZKAIA

ANDOAIN ERNAITZA LIBURUDENDA Zumea, 2 20140 ANDOAIN

BARAKALDO MILOS PALENZUELA LIBURUDENDA Uribe Merindadea, 14 48901 BARAKALDO

BERGARA ELKAR MEGADENDA BERGARA Ibargarai, 12 20570 BERGARA bergara@elkar.com

KUKUMA LIBURUDENDA Colon de Larreategi, 21 48001 BILBO KIRIKIÑO LIBURUDENDA Colon de Larreategi, 11 48001 BILBO LAUAXETA LIBURUDENDA Rodriguez Arias, 45 48011 BILBO

BASAURI BIOK LIBURUDENDA Dr. Garay, 11 48970 BASAURI

DONOSTIA HONTZA LIBURUDENDA Okendo, 4 20004 DONOSTIA

BILBO CASA DEL LIBRO-URQUIJO Alda. Urquijo, 94 48009 BILBO

ELKAR MEGADENDA DONOSTIA Fermin Calbeton, 21-30 20003 DONOSTIA fcalbeton@elkar.com

CASA DEL LIBRO, LA LIBRERÍA Colon de Larreategi, 41 48009 BILBO

ELKAR MEGADENDA Bergara, 6 20005 DONOSTIA bergarakalea@elkar.com

MACEDA LIBURUDENDA Santa Clara, 16 48006 BILBO

OSKARBI LIBURUDENDA Colon pasealekua, 11 20302 IRUN TOLOSA ELKAR MEGADENDA TOLOSA Aroztegieta, z/g. 20400 TOLOSA tolosa@elkar.com OÑATI IBARRONDO LIBURUDENDA Plaza. Fueros, 10 20560 OÑATI ZARAUTZ GAROA LIBURUDENDA Trinidad, 7 20800 ZARAUTZ

ARABA

VERDES LIBURUDENDA Correo, 7a 48005 BILBO ELKAR MEGADENDA BILBO Iparragirre, 26 48011 BILBO iparragirre@elkar.com LIZARDI LIBURUDENDA Heliodoro de la Torre, 9 48014 BILBO CAMARA LIBURUDENDA Euskalduna, 6 48008 BILBO BINARIO LIBURUDENDA Iparragirre, 9 bis 48009 BILBO

Helbide honetara bidali behar da: HABE aldizkaria Vitoria-Gasteiz kalea, 3 20018 DONOSTIA

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

Formulario honetako datuak fitxategi automatizatu batean bilduko dira, HABEk aldizkaria jasotzeko eskabideak kudeatu ahal izateko. Fitxategi datuetara sartzeko, datuok aldatu eta deuseztatzeko eskubidea erabili nahi izanez gero, HABEra jo dezakezue: Vitoria-Gasteiz kalea, 3-6. 20018 Donostia.

LEIOA ARTAZA LIBURUDENDA E.H.U. Leioako Kanpusa Posta kutxa 56 48940 LEIOA SANTURTZI TEMAS LIBURUDENDA Pagazaurtundua, 3 48980 SANTURTZI

HERRIAK LIBURUDENDA Licenciado Poza, 11 48008 BILBO

HARPIDETZA-ORRIA

IRUN ELKAR MEGADENDA IRUN Colon pasealekua, 8 20300 IRUN irun@elkar.com

DURANGO HITZ LIBURUDENDA Artekalea, 14 48200 DURANGO

aldizkaria non

GIPUZKOA

GASTEIZ ELKAR MEGADENDA GASTEIZ San Prudencio, 7 01005 GASTEIZ sanprudencio@elkar.com

NAFARROA ARBIZU BERIAIN LIBURUDENDA ETXARRI KAXETA LIBURUDENDA IRUÑEA AUZOLAN LIBURUDENDA San Gregorio, 3 31001 IRUÑEA AUZOLAN LIBURUDENDA (Berria) Tutera, 16 31003 IRUÑEA ELKAR MEGADENDA IRUÑEA A.M. Larraona, z/g. Golem Eraikina 31008 IRUÑEA amlarraona@elkar.com LIBRERÍA EL PARNASILLO Castillo de Maya, 45 31004 IRUÑEA

CASA DEL LIBRO-AXULAR LIBURUDENDA Arka, 11 01005 GASTEIZ

IPARRALDEA

STUDY LIBRERÍA Fueros, 12 01004 GASTEIZ

BAIONA ELKAR MEGADENDA BAIONA Arsenal Plaza 64100 BAIONA baiona@elkar.com

AYALA LIBURUDENDA ELKAR MEGADENDA GASTEIZ Apraiztarrak, 1-Campus 01006 Araba campus@elkar.com

Izen-deiturak:................................................................................................................................. Zein euskaltegitan ari zara ikasten?........................................................................................... Identifikazio Fiskalaren Kodea / Nortasun-agiria: .................................................................... Helbidea: .................................................................................... Telefonoa: ............................... Herria: ......................................... Posta-kodea: .................. Lurraldea: ..................................... Posta elektronikoa ..................................................................................... HABE aldizkaria jaso nahi dut (2008ko harpidetza: 25 € urtean 10 ale). Euskaltegi bateko ikasle bazara, harpidetza 12,50€ Honela ordainduko dut: HABEren izenean luzaturiko txeke bidez Transferentzia bidez (kutxa 2101.0381.01.0003069002) Kontu korronte bidez: Bankua edo Aurrezki Kutxa: ............................................................ Sukurtsala: ...........................................K.D.: ..................................... Zenbakia: .......................................................................................... www.ikasbil.net atarian ere aurkituko duzu harpidetza egiteko modua.


06

06 GAURGERO • Itsaso Pradera, pelotaria: “Afizinoa dala, beharra dala, beti nago frontoian” • Patata, lur azpiko altxorra • Laino guztien azpitik… • Flori Vicente, Andre-Berri elkarteko presidentea: “Bardin balio dau abokatu baten denporeak edo jostun batenak”

14

14 SEKUENTZIA DIDAKTIKOA Umm… Patata goxoa!

23 HAMAIKA TRIKIMAILU Allande Boutin

24

24 ELKARRIZKETA Javier Aguirresarobe: “Gidoi on bat aurkezten didatenean, ez dut bitan pentsatzen”

27 EUSKARA MUNDUAN

29

Euskara Argentinako Euskal Astean (II)

29 BIDAIA Montenegro: Europako herrialderik gazteena

32 KOMIKIA

32

Numenak: Aita (7. atala)

36 KULTURONTZIA • “Irish Museum of Modern Art” erakusketa Kubo-kutxa aretoan • Argitalpen berriak

36 Ikasbil atarian ikusgai ERREDAKZIOA: Eskarne Lopetegi Esther Isasa Mª Ixabel Valcarlos Ion Imanol Iturriotz Juan Miguel Gutierrez Jose Frantzisko Zinkunegi Josu Perales Josu Goikoetxea

386

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: Zirrimarra/Truke (Andoain-Beasain)

AZALEKO LOGOA: Giancarlo de Pol (FAOren eskutik)

Testuen/ariketen maila: 1A INPRIMATEGIA: GERTU Oñati, Gipuzkoa LEGEZKO GORDAILUA BI- 2251/81 ISSN: 0212-6788

1B

2

3

4

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra HABE www.habe.euskadi.net Tel. 943 02 26 00 Faxa: 943 02 26 01 e-mail: argitalpenak@habe.org Harpidetzak: harpidetzak@habe.org


386

04

Zure txokoa Urte berria estreinatu dugu, baina ikusiko duzuenez, kezkak betikoak dira. Hona hemen azken hilabetean gure erredakzioan jaso ditugunak.

Kaixo, zuen web orrian ibili naiz saltsan eta ezin izan ditut aurkitu “betiko galderak” edo faq izenekorik. Ba al dago? Non? Eskerrik asko Jaione, Durango Bai, Jaione, gure web orrian egon badaude “ohiko galderak”. Bertan, guregana iristen diren galderarik errepikatuenak biltzen ditugu. Hala nola: euskara nor bere kabuz ikasteari buruzko informazioa, euskara internet bidez ikasteko modurik ba ote dagoen, atzerrian bizi denak ere ba ote duen euskara ikasteko modurik… etab. Esan bezala, egon badaude, baina nahikoa zaila da topatzea, Hurbildu izeneko atalean sakatu behar baita bistaratzeko. Aupa! Asko gustatzen zaizkit zuen web orriko Kantu-kantari atalean dituzuen abestiak, baina ez dakit nola gorde nire ordenagailuan. Posible al da? Hala bada, nola? Haurrekin abesteko nahi ditut. Mila esker zuen laguntzagatik Mertxe, Gasteiz Gure web orrian ditugun audio-artxibategi guztiak gorde daitezke. Nahikoa da bistaratzen direnean, mp3 nahiz midi formatuan, artxiboa bera ireki baino lehen, sagua gainean jarri eta eskuineko botoia sakatuz gorde helburua honela aukeratzea. Horrela, zure ordenagailuan jaso ahal izango dituzu, hortik aurrera nahi dituzun eran entzuteko.

Kaixo, HABE aldizkaria: Jakin nahi dut merkeagoa den ala ez HABE aldizkariaren harpidetza egitea euskaltegian ikasten ari den jendearentzat, hori entzun dut eta. Eskerrik asko Mikel, Barakaldo Kaixo, Mikel eta eskerrik asko zuri adierazi duzun interesagatik. Baietz esan behar dizugu; hau da, harpidetza arruntaren diru-kopuruaren erdia eskatzen zaiola euskaltegi nahiz Euskal Etxe batean izena emana duen ikasleari. Kaixo, kontsulta bat daukat zuei egiteko. Gure ikastetxean asko dira kanpotik etorri berri diren ikasleak eta ondorioz, euskara huts-hutsetik ikasten hasi behar dutenak. Ba al du HABEk ikasle hauentzako materialik? Mila esker Irakaslea Zure idatzian aipatzen duzun egoera gero eta ohikoago bihurtzen ari da, baina gogoratu behar dizugu gure erakundeak helduen euskalduntzea duela helburu eta argitara ematen duen material guztia helduei eta euskaltegi edota Euskal Etxe batean ikasten ari den jendeari begira egindakoa dela. Erantzuna, beraz, ezezkoa da berez, nahiz eta aipatu behar dugun Aisa materiala, etorkinek euskararekin lehenengo harremana izan dezaten diseinatu zena. Salgai dago gure web guneko dendan (www.habe.euskadi.net), baina erosi baino lehen materiala aztertu nahiko bazenu, web orrian bertan Ikas-materialen saileko Argitalpenak atalean PDF formatuan aurkituko dituzu liburuak, bai ikaslearena bai irakaslearena. Kaixo, Ikasbil.net atarian, "Jon eta Jone" irrati-nobelan bi akats daude: 90. eta 92. ataletan ez da ezer entzuten. MP3-ek ez daukate soinurik. Gainontzeko atalak oso dibertigarriak dira. Primeran daude. Eskerrik asko Joserra Eskerrik asko zure oharragatik. Zuri esker, konpondu egin ditugu akatsak eta, bide batez, atalez atal errepasatzen ari gara material guztia.

Komiki hau ikus eta entzuteko, jo helbide honetara: www.ikasbil.net

HARA! BAI INTERESGARRIA DENBORAREN BANKUAREN KONTU HAU! ELKARRI DENBORA ESKAINI: ZERBITZU BATEN TRUKE BESTE ZERBITZU BAT… DENBORA DENBORAREN TRUKE...…

NIRI ERE ONGI ETORRIKO LITZAIDAKE... …ZERA...…BENO ETA NIK TRUKEAN, ZERA ESKAINIKO NUKE… ZER ESKAIN DEZAKET NIK?... ZERA...…

Komikia BA!!! ELITISTEN KONTUAK!!!

TXO!

Zure txokoa da hau, idatziguzu!


motzean Gaurgero

05

E-AEB: EUSKALTZAINDIAREN ARAU-ERABAKIEN BANAKETA ELEKTRONIKOA

E

uskaltzaindiak bere webgunean kontsultagai dauden arau-erabakiak erabiltzaileon ordenagailura jaitsi ahal izateko moduan jarri ditu: Arauak, Izendegiak, Hiztegi Batua, etab. Orain arte, Euskaltzaindiak arau-erabaki guztiak zabaldu egin ditu eta gizartea jakinaren gainean jarri. Orain, edukia ez, baizik eskuratzeko era aldatzen da, arau guztiak oso-osorik jaisteko moduan jarri baitira. Arau, irizpen eta antzeko dokumentu solteetan sakabanatutako erabakiak zerrendetan bildu dira.

2

XML fitxategiak erabilgarri. Zertarako? Erabiltzaile aurreratuentzat, zerrenden euskarri diren XML fitxategiak ere erabilgarri jarri dira. Izendegiak testu egituratuak dira, horregatik zerrenda hutsen atzean dagoen egitura hori sistema informatikoen bidez erabiltzea oso baliagarria da hizkuntza teknologietan.

Informazio berriturik eskainiko du e-AEB sistemak? Berritua eta erabat eguneratua. Arau bati edota izendegi bati eduki berriak gehitzen zaizkion unean, bertsio berria kaleratuko da, alegia, testu zaharrari eduki berriak erantsiko zaizkio eta arau-erabakiaren testua guztiz eguneratua izango da. Arau baten bertsio bakarra izango da, eta hori beti izango da azken-azkena.

Zer informazio emango zaie harpidedunei? Arau maila duen erabaki bat onartzen denean, posta elektronikoz harpidedun guztiei horren berri emango zaie, eta arau berria edota e-AEBren artxibo berria jaitsi ahal izango dituzte esteka batean klik eginda. Harpidedun egiteko bidea e-AEB zerbitzuan bertan ematen da.

Hauxe duzu helbidea: http://www.euskaltzaindia.net/eaeb/

URTERO LEGEZ, HABE DURANGON urreko urteetan bezalaxe, HABE Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen AzokaA ra joan da. Bertan zuetako askorekin egoteko aukera izan dugu aurrez aurre eta zuzenean jaso ditugu zuen galdera eta iradokizunak. Horretarako, inkesta bat ere

2

martxan jarri genuen, zuen kezka eta premiak ezagutze eta jasotze aldera. Egonaldia benetan oparoa izan da, oso ekarpen aberasgarriak egin baitizkiguzue, HABE aldizkaria ez ezik Ikasbil ataria ere hobetzeko. Ikusgarria izan da, gainera, atariak hilabete honetan izan duen harrera. Azokako astean ataria 115.000 bisita izatera iritsi zen. Inkestetan jasotakoaren arabera, Ikasbil ataria eta HABE aldizkaria zuen gustuko baliabideak direla diozue. Hala ere, bada zer hobeturik. Zuen eskaririk nagusiena, Ikasbil atarian entzungai gehiago jartzea izan da, besteak beste. Jakizue, ordea, bertan mailakatuta eta gaika katalogatuta 2.600 entzungaitik gora aurki daitezkeela une honetan eta ia etenik gabe hornitzen den atala dela. Guztiei eskerrik asko eta urte berri on!

EUSKO JAURLARITZAK ETA TOPAGUNEAK ELKARLANERAKO HITZARMENA SINATU DUTE ultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Topaguneak (Euskara K Elkarteen Federazioa) lankidetza-hitzarmena sinatu berri dute Mintzalaguna (edo Berbalaguna, Solaskide…) izeneko programa sendotu eta zabaltzeko. Egitasmo honek eus-

3

kal hiztunak eta euskara ikasten ari direnak, edo euskara erabiltzeko solaskideak behar dituztenak batzen ditu. Une honetan Mintzalaguna programan 1.800-2.000 lagunek hartzen dute parte taldeetan. Hitzarmen honen bidez, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 72.776 euro jarriko ditu asmo hau garatzeko. Sinadura-ekitaldian Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Jasone Mendizabalek, Topaguneko zuzendariak, hartu zuten parte. Sailburuak bi hitzen inguruan laburbildu zuen aurkeztu ekimenaren oinarria: “erabilera eta elkarlana”. “Erabilera, konbentziturik gaudelako erabilera dela edozein hizkuntzaren etorkizunaren giltzarria, baita euskararen etorkizunarena ere”. Eta elkarlana, “horixe delako gure jardunaren tresna nagusietariko bat. Izan ere, euskarak guztion ahaleginak norabide berean batzea “ezinbestekoa baitu aurrera egingo badu”.

ARAU-ERABAKIA.- Araua eta erabakia. Regla y resolución. Règle et résolution. BATU.- Bat egin, elkartu. Unir. Réunir. EKARPEN.- Aportación. Contribution. EUSKARRI.- Soporte. Support. IRADOKIZUN.- Sugerencia. Suggestion.

IRIZPEN.- Valoración. Estimation. JAKINAREN GAINEAN JARRI.- Berri eman. Informar. Mettre au courant. LAGUN.- Pertsona, partaide. Persona, participante. Personne. SAKABANATU.- Dispersar (se). Disperser.


386

06

Gaurgero

Itsaso Pradera, pelotaria: “Afizinoa dala, beharra dala, beti nago frontoian”

Testua eta argazkiak: Aitzol Uriarte 2 Hogeita bat urteko neska mallabitarrak mun-

duko txapelketea irabazi eban Uxue Fernandez Urretxuarragaz batera joan dan irailean AEBetako San Franzisko hirian. Neskatotan esku pelotan hasi, gaztaroan trinketean segi eta orain herriko frontoian dihardu beharrean. Kirola gustuko dau eta ikasketak be soin-hezkuntzakoak egin ebazan. Bere esperientzia kontatu deusku Mallabiko frontoitik bertatik.

E

uskal Herriko selekzinoagaz irabazi dozu txapela, zelako esperientzia izan da? Ona. Munduko txapelketa ofizialean ez deuskue aukerarik emoten euskal selekzino moduan joateko. Hori dala eta, Munduko Pilota Batzarra izeneko federazinoa sortu zan hainbat herrialderen artean eta hor Euskal Herriak badauko parte hartzeko aukerea. Amerikako Estatu Batuetako San Franzisko hirian jokatu zan eta Venezuela, Mexiko, AEB edo Txileren kontra lehiatu ginen. Aurretik euki dozu esperientziarik Euskal Herriko selekzinoagaz? Ez, lehen aldia izan da eta esperientzia polita izan da. Nik orain arte trinketean egin izan dot normalean, paleta argentinar lez ezagutzen dan modalitatean. Baina, munduko txapelketa honetan gomazko paleteagaz egin dot, betiko paleagaz. Berez ez dot askorik jokatu izan modalitate horretan, Bizkaiko txapelketea noz edo noz, baina entrenamentu batzuk egin ostean, selekzinotik deitu eustien, eta oso ondo. Eta hortik munduko txapela janztera. Lehia gogorra euki zenduen? Uxue Fernandez eta biok Venezuelaren kontra lehiatu ginan finalean eta kostata eskuratu genduan txapela, egia esanda. Azkenean 30 eta 24 irabazi genduan.

Mallabian omenaldia egin eutsuen frontoi barriaren inaugurazinoagaz batera, ETBko kamaren aurrean. Nahiko lotsatuta egon nintzan, egia esan behar badot! Nora begiratu be ez! Baina ondo egon zan, eskertzekoak dira holako gauzak. Jente asko enteratu be ez zan egin hasikeran, Drogetenitturrin agertu arte (Ermua eta Mallabiko herri aldizkarian). Edo “telebisinoan ikusi zaittut” esaten eustien. Trinketean eta gomazko paletan jokatzen dozu, bietariko bat gustukoago dozu? Trinketean hobeto moldatzen naz, pelotea arinagoa da eta errezago mogitzen dot. Indar gitxiago behar da eta gehiago gustatzen jat. Bi horreetaz aparte one-wall modalitatean be ibili naz, pelota irlandarra deitzen danean. Azkoitian txapelketea antolatu zan azaroan, lagun batek deitu eustan eta animatu egin nintzan. Estatu Batuetatik jentea etorri zan, konzentrazino bat egin genduan eta gero txapelketea jokatu. Modalitate honetan eskuz jokatzen da baina fronteniseko peloteagaz. Jokatzeaz aparte, pelota irakasle be ibili zara. Markinan pelota eskolako monitorea izan naz eta Abadiñoko Tornosolo trinketean eta frontoian be entrenatzen ibili izan naz, kasu honetan gehienbat neskakaz.


Gaurgero Itsaso Pradera, pelotaria: “Afizinoa dala, beharra dala, beti nago frontoian”

2

07

Testutik hartutako hainbat molde ekarri ditugu hona. Bertan azpimarratuta aurkituko dituzu. Agerikoa den bezala, bizkaieraz idatzita daude. Berridatziko al dituzu euskara batuan?

Frontoian dihardu beharrean: ………………………………………………………………… Be: ………………………………………………………………… Egin ebazan.: ………………………………………………………………… Kontatu deusku: ………………………………………………………………… Nesketan, mutilekaz gertatzen danaren kontra, eskuak barik paleak dauko indar haundiagoa? Bai, baina nesketan gero eta gitxiago gagoz Abadiñoko taldean eta orokorrean be bai. Nesken kasuan palan gehiago egiten dogu. Eskuz mutilen kontra hamalau bat urte bete arte ibili zeintekez, baina ez dagoanez nesken arteko txapelketa ofizialik, edade horretatik aurrera ez daukozu zereginik. Neu be holan ibili nintzan eta gero trinketean hasi.

Ez deuskue aukerarik emoten: …………………………………………………………………

Gipuzkoan “Emakumea pilotari” izeneko ekimena sortu da orain dala gitxi. Egia esan ez dot askorik ezagutzen. Emakumea pelotan sartzea bultzatu nahi dabe. Umeak, gazteak eta nagusiagoak animatu nahi dabez eta herrika alkartzen dira, nahi bada palan, nahi bada eskuz… Konpetizinora be bideratu nahi dabe, azken finean emakumea pelotara erakartzeko.

Mutilekaz: …………………………………………………………………

Euskal Herriak badauko parte hartzeko aukerea: ……………………………………………….....................……… Lez: ………………………………………………………………… Noz edo noz: ………………………………………………………………… Selekzinotik deitu eustien: ……………………………………………………….…… Neskekaz: ………………………………………………………………… Gero eta gitxiago gagoz: ………………………………………………………………… Eurekaz: ………………………………………………………………… Urteten: ………………………………………………………………… Gatxa: ………………………………………………………………… Zalantzarik sortu bazaizu jo 45. orrialdean

Lehenago erraketeagaz ibiltzen ziren emakumeek fama haundia euki eben. Orain amamak dira baina gaztetan gogor ibili ziren. Euki dozue inoz hartu-emonik eurekaz? Ba egia esan, ez. Mallabian be emakume pelotari bat egon zala entzun izan dot, baina ez dogu ezelango hartu-emonik euki. Eta orain beharrean zabiltz non eta herriko frontoian! Bai, ja, ja!! Kantxera moduan nabil. Lauretatik hamarretara hemen egon behar dot, instalazinoak zaindu, pelota eskoleari lagundu, entrenatzaileari be bai, alokairuko orduak hartu… Orain bai nagoala beti frontoian! Orain bai ez dodala frontoitik urteten, aspertu behar naz! Igaz gimnasioan egiten neban behar eta gatxa izaten zan Abadiñora joan eta entrenatzea eta orain, barriz, ezingo dot joan, baina frontoian nagoanez bertan egin beharko dot.

*

ALOKAIRU.- Errenta. Renta. Loyer, location. ESKERTZEKOA IZAN.- Ser de agradecer. Être digne de reconnaissance. GAZTARO.- Gazte denbora, garaia. Juventud. Jeunesse. KOSTATA ESKURATU.- Conseguir algo con mucha dificultad. Prendre en main difficilement. LEHIATU.- Competir. Disputer. LOTSATUTA.- Avengorzado/a. Honteux/euse. SOIN-HEZKUNTZA.- Educación física. Éducation physique.


386

08

Gaurgero

Testua: Oihana Prado (Kazeta5)

Nazio Batuen Erakundeak patataren urtea izendatu du 2008a

Patata, lur azpiko altxorra

3 Urteari ongietorria eman berri diogu eta, dagoe-

neko, badu protagonistarik: patata. Hala erabaki du Nazio Batuen Erakundeak, 2008a Patataren Nazioarteko Urtea izendatu baitu. Goseteei aurre egiteko produktu honek, jaki elikagarri eta merkea izaki, duen garrantzia nabarmentzea eta ekoizpena bultzatzea dira izendapenaren helburuak.

A

meriketatik ekarritako produktua da patata eta mundu osoko biztanleek jaten duten elikagairik nagusietako bat da egun. Elikagarria, merkea eta landatzeko erraza izateak ahalbidetu du bere hedapena. Globala eta ezinbesteko bihurtu den elikagai honek, ordea, istorio luzea ezkutatzen du sustraien artean. Solanum tuberosum izenekoa XVI. mendean iritsi zen Europara. Espainiar kolonizatzaileek ekarri zuten Perutik. Urre bila abiatu ziren eta, metal preziatua ez ezik, lur azpiko altxor hori ere ekarri zuten kontinente zaharrera, bere benetako garrantziaz ohartu gabe. Andeetan ordurako 8.000 urte zeramatzaten patata landatzen; europarrek, ordea, beranduago ezagutu zituzten tuberkuluaren propietate elikagarriak. Nekazariek pozoitsutzat hartu zuten hasiera batean eta aristokratek, berriz, landarearen loreak miresten bazituzten ere,

sustraiak pobreen janaritzat hartzen zituzten. Aldaketa goseteen ondorioz iritsi zen, XVIII. mendean, goseari aurre egiteko oinarrizko produktu bihurtu zenean. Mende bat geroago, industrializazioaren garaian, aisa prestatzeko moduko jakiek indarra hartu zuten Europa iparraldean. Gizarte modernoaren behar berriei jarraiki, patata erraz prestatu zitekeen jaki elikagarria zen: energia asko eman eta azkar asetzen zituen langileak. Honenbestez, berehala konkistatu zituen landatik hirira salto egin zutenen sabelak.

Patata Euskal Herrira iritsi eta kantitate handian ekoiztu arte denbora asko pasatu zen. Lehen saioak XVIII. mendean egin zituzten, baina martxa hurrengo mendean hartu zuen patatak. Gehienez berrehun urte dira Euskal Herrian landatzen hasi zela. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak ekarri zuen 1772an. Bitxia bada ere, ez zuten Gaztelatik ekarri, Irlandatik baizik, han oso zabalduta baitzegoen. Arabako lautada oso egokia zen patata egiteko, eta, horregatik, apustu handia egin zuten tuberkuluaren alde. Araban eta Galizian, gobernuak behartu egin zituen nekazariak patata landatzera, baita sekulako arrakasta lortu ere. Zorionez, lur haietako elikadura ez zen patatan bakarrik oinarritu.


Gaurgero Patata, lur azpiko altxorra

Irlandan, ordea, bai, eta horrek ezusteko handia ekarri zien irlandarrei: mildiu-izurria, patataren gaixotasun bat. Phytophthora infestans onddoaren eraginez patata-landareak herdoildu eta hil egiten ziren. Patatarekiko mendekotasuna artean ikaragarria zen. Ondorioz, Irlandako historian izan den goseterik entzutetsuena gertatu zen gaixotasun haren ondorioz. 1846tik 1850era milioi bat lagun hil ziren, eta gizarteak sekulako astindua jaso zuen. Besteak beste, patata diru moduan erabiltzen zutenez, pobrezia ere zabaldu egin zen, eta irlandar askok ihes egin behar izan zuten Estatu Batuetara. Ezbeharrak, ordea, patata mota indartsuagoak ekoizteko bidea zabaldu zuen eta patataren produkzioa ikaragarri handitu zen XX. mendean.

Patata zale handienak europarrok gara Geroztik gertatutakoa gertutik bizi dugu. McDonalds jatetxe estatubatuarrak, patata frijituak edo “frantses erako patatak” hobetzeko ikerketak abiatu zituen 50eko hamarkadan. Aldi berean, Kanadako McCain izeneko etxeak izoztutako patata frijituak merkaturatu zituen eta, gaur egun, mundu osoko produkzioaren herena kontrolatzen du.

2006an 315 miloi tona ekoiztu ziren mundu osoan, horietatik %60 Europa eta Asian. Patata zale handienak europarrok gara, hala ere: pertsona bakoitzak 95 kg jaten ditu urtean. Afrikarrak eta asiarrak, berriz, oso urruti daude kopuru horretatik: hurrenez hurren, 14 kg eta 25 kg jaten dituzte. Baina, adituek diotenez, datorren urteotan bikoiztu egingo da patataren kontsumoa herrialde azpigaratuetan.

09

Arabako nortasun ikurra Gurera begiratuz gero, urteetan ikertu ondoren, Ameriketatik ekarritako tuberkulua bikain egokitu dute Arabako lurren baldintzetara. Eusko Label-Kalitatearen ziurtagiriarekin merkaturatzen den Arabako patata, honenbestez, goren-goreneko kalitatezko elikagaia dugu. Zorro mota ezberdinetan aurki daiteke Eusko Labela duen Arabako patata, baina badira bi erreferentzia guztietan berdinak direnak eta erraz bereizten lagunduko digutenak: zorroaren kanpoaldean ageri den Eusko Label-Kalitatea logotipoa eta barruan aurkituko dugun zenbakidun etiketa-ziurtagiria, elikagaiaren benetakotasuna bermatzen duen bakarra.

Elikagai osasungarria Gizentasuna herrialde garatuen osasun-arazo bihurtu zenean, patatak ospe txarra hartu zuen. Baina, neurrian eta modu egokian prestatuz gero, oso elikagai osasungarria da. Esate baterako, patata egosiak edota erreak 80 kaloria baino ez ditu; frijitzen badugu, berriz, hirukoiztu egiten da kaloria kopurua olio asko zurrupatzen duelako. Konposizio kimikoari dagokionez, ura, almidoia eta potasioa dauzka batik bat. Azalean, gainera, C bitamina du. Hortaz, azal eta guzti egostea edo erretzea da onena, bere ezaugarriak hobeto mantentzen direlako. Horrez gain, bere propietateak gal ez daitezen, hezetasunik gabeko toki freskoan gordetzea eta ahalik eta gutxien egostea gomendatzen dute. Bestalde, berde koloreko zatiak dituzten patata zaharrak ez dira jan behar, solanina izeneko alkaloide toxikoa dutelako.

*

ALTXOR.- Tesoro. Trésor. ASTINDU.- Sacudida. Volée, secousse. DAGOENEKO.- Ya. Déjà. EGOSI.- Cocer. Cuire. ELIKAGAI.- Alimento. Nourriture. ELIKAGARRI.- Nutritivo/a. Nutritif/ive. ERRE.- Labean prestatu. Al horno. Griller, rôtir. GOSETE.- Hambruna. Famine. HERDOILDU.- Enroñar(se). (S´) oxyder. HEREN.- Un tercio. Un tiers. JAKI.- Comida. Aliment. LANDATZEKO ERRAZA.- Fácil de plantar. Facile à planter. LAUTADA.- Llanada. Plaine. MENDEKOTASUN.- Dependencia. Dépendance. OSPE.- Fama. Renom. POZOITSU.- Venenoso/a. Venimeux/euse. SABEL.- Estómago. Ventre. SUSTRAI.- Raíz. Racine.


386

10

Gaurgero

Testua: Oihana Prado (Kazeta5)

2 Pertsona hobeak izaten saiatzeko edota zaletasun berriak deskubritzeko

garai aproposa da urtarrila. Gutako askok aurrerantzean zer egingo dugun pentsatzen ematen ditugu urteko lehen egunak, hamaika asmo eta helburu baititugu datorren hilabeteotarako. Horietako helburu batzuk osasunarekin lotuta egon ohi dira: esate baterako, erretzeari uztea, etxe ondoko gimnasioan izena ematea edota barazki gehiago jatea. Baina badira bestelako asmoak, hain ohikoak ez direnak. Adi, beraz, irakurle: lerro hauen bidez urteari ongietorria emateko proposamen orijinala egingo dizugu-eta.

Laino guztien azpitik…

N

ola ikusiko ote da gure herria lainoetatik begiratuta? Sekula pentsatu al duzu honetan? Pentsatzeko baino, zeure begiekin ikusteko aukera luzatu nahi dizugu. Euskalair hegan egiteko eskolak ateak ireki dizkigu eta zeruan barrena ibiltzea edonoren esku dagoela azaldu.

Eskolako lehen hegaldiak duela hamar urte jarri zituzten abian. Hasieran, Euskalair-ek egoitza bakarra zuen, Iruñean. Duela gutxi, berriz, aurrerapausoa eman eta Euskadiko hiriburu guztietan egotea erabaki dute. Euskalair-ek Bilbon duen egoitzara hurbildu gara eta bertan Carlos Zigiza harrapatu dugu. Irakaslea da eta hegan egiteko beharrezkoa den guztia argitu digu. Bertan, ez dugu edonolako hegazkinik aurkitu: aparatu ultrarinak erabiltzen dituzte. Hegazkin moderno horiek bi lagunentzako lekua dute, 500 kiloko pisua eta ohiko turismo-hegazkinak baino txikiagoak dira. Zigizak esandakoaren arabera, kirol-hegazkinak baino merkeagoak dira eta hainbat lagunen artean erostea da onena. “Nik hala erosi nuen —azaldu digu— beste lagun batzuekin batera. Bigarren eskukoak ere oso aukera egokia dira: 30.000 euro inguru balio ohi dute, kotxe batek bezalaxe. Bestela, hegazkinak alokatzeko aukera ere badago”. Gainera, paisaiak ikusteko aukera paregabea ematen dute ultrarinek, ohiko hegazkinek baino baxuago egiten dutelako hegan. Izan ere, gehienez, 5.000 metroko altuera eta 240 km/orduko abiadura hartzen dute. Hortaz, Euskal Herriko txoko miresgarriak deskubritu nahi dituztenentzat, Euskalair-ek eskaintzen dituen paseoak oso gomendagarriak dira. On-line erreserba daitezke (www.euskalair.es) eta 60 euroko prezioa dute.

Ultrarinen mundua barrutik ezagutu nahi dutenentzat, berriz, “bataioak” antolatu ohi dituzte. Horietan, hiru ultrarin mota ezberdin probatzeko aukera dago: hegazkin txikia, autogiroa (helikopteroaren antzekoa da, baina motorra geldirik duela planea dezake) edota trike izenekoa (delta hegal motorduna). Mundua ikuspegi ezberdinetik begiratzeko aukera polita.


Gaurgero Laino guztien azpitik…

11

Pilotu izan nahi dut Zerua kontrolpean izan nahi dutenentzat, ultrarin pilotu izateko ikastaroak eskaintzen dituzte. Titulu ezberdinak daude: oinarrizkoa, goi mailakoa, autogiro pilotua eta trike pilotua. Zigiza irakasleak esandakoaren, arabera, “zortzi hilabete aski dira titulua ateratzeko”. Oinarrizko titulua lortzeko, hogei ordu teoriko eta hamar ordu praktiko egin behar dira. “Hori da araudiak eskatzen duen gutxieneko kopurua, baina nahiko eskasa da. Izan ere, 10 orduko praktikarekin ezin duzu bakarrik pilotatu. Hori dela eta, goi mailako titulua eskaintzen dugu; araudiak eskatzen duena baino osoagoa” azaldu du irakasleak. Edozein modutara, hegazkinarekin konfiantza hartzea ezinbestekotzat jotzen du: “Hasieran, ikasleak asko estutzen dira, beldurra galdu arte. Horretarako gaude irakasleok, konfiantza emateko. Gainera, hegazkinek aginte bikoitza dute, autoeskolako autoek bezalaxe. Beraz, ez dago ia arriskurik. Bestalde, eguraldiaren baldintzak kontuan izaten ditugu beti, hegaldia segurua izan dadin: egunez egiten dugu hegan eta 45 km/ordutik gorako haizearekin ez gara aireratzen”.

Hegazkinei buruzko aholkularitza ematea edota lizentziak tramitatzea dira Euskalair-ek eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk, ezinbestekoak direnak mundu horretan murgildu nahi dutenentzat. Izan ere, Zigizak adierazi digunaren arabera, ultrarinen mundua zeharo ezezaguna da gure artean. “Euskadin eragozpen handiak ditugu hegazkinen kultura zabaltzeko. Zailtasun handiak ditugu txapelketak antolatzeko: duela gutxi, adibidez, txapelketa bat bertan behera gelditu zen, baimenik jaso ez genuelako. Hegan egiteko leku gutxi dago gainera, Iruñean edota Hondarribian izan ezik”. Dena den, Carlos Zigiza itxaropentsu azaldu zaigu, Europa mailan garatzen ari den araudi berria lagungarri izango dela uste baitu.

Ikastaroen ordutegia irekia da, ikasleen beharrei egokitua eta astelehenetik igandera hegan egiteko aukera dago. Beraz, zure ametsetako bat pilotatzea bada, ez duzu etxean gelditzeko aitzakiarik.

2

*

AHOLKULARITZA.- Asesoramiento. Assessorat. ARAUDI.- Normativa. Règlement. AUKERA.- Oportunidad. Occasion. AURRERANTZEAN.- De ahora en adelante. Dorénavant. BAIMEN.- Permiso. Permis. ERAGOZPEN.- Impedimento. Objection. ESTUTU.- Larritu. Estresarse. S´angoisser, se resserrer. GOI MAILAKO.- Nivel superior. Niveau supérieur. GOMENDAGARRI.- Recomendable. Recommandable. HEGALDI.- Vuelo. Vol. HEGAN EGIN.- Volar. Voler. HEGAZKIN.- Avión. Avion. ITXAROPENTSU.- Esperanzado/a. Confiant/e. MIRESGARRI.- Maravilloso/a. Admirable. OINARRIZKO.- Nivel básico. Niveau basique. ULTRARIN.- Ultraligero. Ultra léger. ZALETASUN.- Afición. Affection, hobby.

Esaguzu testutik hartutako ideia hauek EGIA ala GEZURRA diren.

EGIA GEZURRA ❏ ❏ Duela gutxi, Euskadiko hiriburu bakarrean egotea erabaki dute. ❏ ❏ Hegazkin moderno hauek hiru lagunentzako tokia dute: irakaslea eta bi ikasle, guztira. ❏ ❏ Bigarren eskuko ultrarinek kotxe batek adina balio dute. ❏ ❏ “Bataiatzeko” hiru ultrarin mota erabiltzen dituzte. ❏ ❏ Araudiak eskatzen duena baino ikastaro motzagoak eskaintzen dituzte. ❏ ❏ Asteko edozein egunetan egin daiteke hegan. ❏ ❏ Noiznahi eta nonahi antolatzen dituzte txapelketak. Zalantzarik sortu bazaizu, jo 45. orrialdera.


386

12

Gaurgero Testua eta argazkiak: Aitzol Uriarte

Flori Vicente, Andre-Berri elkarteko presidentea: “Bardin balio dau abokatu baten denporeak edo jostun batenak” 2 Pertsonekin pasiatzea, erosketak egitea, kris-

talak garbitzea, animaliak zaintzea, bizikletak konpontzea, makailaua egitea, sukaldeak eta egongelak aldatzeko proiektuak, Galiziako enpanadak, buru-azaleko masajea, euskara itzulpena, ipuin kontaketea, dantzea, jostea… Gauza honeek danak eta gehiago doan eskuratu leitekez Bilboko Abusu auzoan. Baina, jasotakoa ez da dirutan bueltatu behar, denporan baino.

A

ndre-Berri alkarteak ipini eban martxan Denboraren Bankua. Ze alkarte mota da? Andre-Berri emakumeen alkartea 1989an sortu zan. Emakume eta gizonen arteko bardintasunaren alde egiten dau behar eta 400 emakume gara ia. Urte luzez emakumea deprimituta egon da eta aukera bat emon gura deutsagu emakumeari, geure buruari, bere potentziala azaleratu daian. Hasikeran emakumeak etxetik kanpora urtetea zan asmoa, rol berdinak errepikatuta izan arren, geroago onartzen joateko bere espazioa eukiteko eskubidea daukola eta ondoren bardintasunaren alde behar egiteko. Bideak ipini behar doguz berbarik ez daukien eta asko esateko daukien emakumeentzat.

Zelan pentsatu zenduen denporeagaz bankua egitea? 2001ean Boluntarioen kongresu batera joan ginan. Bartzelonako talde batek azaldu eban denporeagaz bankua egiteari buruzko euren esperientzia eta oso polita begitandu jakun. Denporearen bankuak mundu guztian dagoz, AEBetan, Ingalaterran, Italian, Alemanian… Bilboko Udaleko Herritarrekiko Harremanen sailak be horretaz berba egin euskun geroago eta 2002an Deustuko unibertsitateko Pedagogia eta Lan Sozialeko bi ikasle geugaz harremanetan ipini ebazan, lan teorikoa egiteko. Azkenean urtea amaitzerako martxan egoan Denboraren Bankua, 14-15 pertsonaren parte hartzeagaz. Gaur egunean 50 lagunek parte hartzen dogu. Orain proiektua auzoko lehen


Gaurgero Flori Vicente, Andre-Berri elkarteko lehendakaria: “Bardin balio dau abokatu baten denporeak edo jostun batenak”

hezkuntzako zentroan eta institutuan martxan ipinteko asmotan gagoz. Ekintza batzuk emakumeentzat egiten dozuez bakarrik eta besteak ez. Andre-Berrik bardintasunaren alde egiten dau behar. Hiru aktibitate gizonezkoei ere zabalduta daukoguz: Denboraren Bankua, informatikea eta sukaldaritzea. Andre-Berriko kideak emakumeak gara, baina ekintzotan gizonek be libre daukie parte hartzeko aukerea. Beste ikastaroetan, barriz, emakumeok bakarrik egoten gara. Zelan funtzionatzen dau denporearen alkar-truke horrek? Boletin bat kaleratzen dogu, pertsona bakoitzaren izena eta telefonoagaz batera, zer eskeintzen daben eta zer eskatzen daben azaltzen dau boletinak. Pertsona danok daukogu zer eskeini. Zuk patata-tortillea oso ondo egiten badozu, hori eskeiniko dozu, eta ondo egiten ez dozuzan gauzak eskatu egingo deutsazuz Denboraren Bankuari. Edo gaixorik bazagoz erosketak egitea eskatuko deutsazu, edo obrak egin ostean etxea garbitzeko laguntzea.

Diru-bankuek egiten dabenaren kontra, zorretan dagoanari saria emoten deutsazue, beraz. Era honetako ekimenak baliogarriak dira “gaur zugatik bihar nigatik” moduko pentsamoldea berreskuratzeko. Gaur eguneko jendarte indibidualistan bizilagunari gauzak eskatzea errekuperatzen dogu, erlazino humanoa berreskuratzen da. Beste alde batetik, mundu guztiari zer edo zer eskeintzeko aukerea emoten deutso Denboraren Bankuak.

*

AZALERATU.- Emerger, sacar a la superficie. Émerger. BEGITANDU.- Iruditu. Parecer. Figurer, imaginer. BEHAR.- Lan. Trabajo, labor. Travail. BITXI.- Joya. Bijou. JOSTUN.- Modisto/a. Tailleur/euse.

Era guztietako gauzak eskeintzen dauz zuen bankuak. Denboraren Bankua bardintasunaren aldekoa da zeharo, bardin-bardin balio dau abokatu baten orduak eta jostun batenak. Balio dabena eskeintzen dan ordubetea da. Danok daukagu txeke-orri tako bat, denporea eskeintzen dozunean hartzailearen sinadurea eta zeurea ipinten dozuz txekean, eskeinitako kopurua zehaztuz eta gero bankuko idazkariari emoten deutsazu.

Informazio gehiago helbide hauetan:

Zeintzuk dira eskari haundiena daukien aktibitateak? Eskari haundiena sukaldaritzeak, postreak egiteak edo josteak eukitzen dabe. Arrakasta handia euki dabe bitxien konponketeak, kristalak garbitzeak eta masajeak be. Danetik eskeini leiteke denporearen bankuan, baldintza bakarra intrusismo 2 Testua irakurri ondoren, erantzun galderei: laboralik ez egitea da, hori ez dogu onartzen. Suertatzen da inork eskatu eta eskatu egitea, sekula emon barik? Pertsona batek denpora asko eskatzen dauanean hori oso positiboa da. Zenbat eta gehiago erabili orduan eta hobeto funtzionatuko dau bankuak. Denpora asko eskatzen daben horreei askotan beste pare bat ordu oparitzen deutsiez bankuak.

13

www.andreberri.com andre-berri@euskalnet.net

1.- Zer elkarte mota da Andre-Berri Elkartea? ❏ a.- Emakumezkoen alde lan egiten duen elkartea da. ❏ b.- Emakumeak etxetik atera daitezen sortutako elkartea da. ❏ c.- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde sortutako elkartea da. 2.- Noiz sortu zen Denboraren Bankua? ❏ a.- 2001ean sortu zen, bi ikaslek martxan jarri zutenean. ❏ b.- 2002an sortu zen eta hasiera batean 14-15 pertsonak osatzen zuten. ❏ c.- 2002an sortu zen, Deustuko unibertsitatearen eskutik. 3.- Nori zuzentzen zaizkio ekintzak? ❏ a.- Hiru ekintza gizonezkoei ere zabalduta daude, baina gehienak emakumeentzat dira. ❏ b.- Ekintza guzti-guztiak dira bai gizonentzat bai emakumeentzat. ❏ c.- Ekintza guztiak emakumeei zuzenduta daude. 4.- Zer gertatzen da norbaitek eskatu bai, baina ezer ematen ez badu trukean? ❏ a.- Elkartetik botatzeko nahikoa arrazoi da hori. ❏ b.- Zorretan dagoenari denbora gehiago ematen zaio. ❏ c.- Ezezko biribila jasotzen duela. Zalantzarik sortu bazaizu, jo 45. orrialdera.


386

14

UMM‌ PATATA GOXOA!

2 2008a Patataren Nazioarteko Urtea izendatu dute. Pa-tata-re-na, bai, ondo irakurri duzu. Mundu osoan ekoiztu eta kontsumitzen den jaki preziatua da eta horrenbestez, milioika pertsonen gosea saihesten omen du. Eta patata jatekoa denez, garrantzi berezia eskaini nahi izan diogu tuberkulu hau prestatzeko moduari. Sekuentzian zehar, patataz egindako plateren izenak, patata frijituak egoki prestatzeko gomendioak edota patata-tortilla mota desberdinak nola egin daitezkeen ezagutzeko eta aztertzeko parada izango duzu; eta bukaeran, sukaldariak azaldutako plater berezi hori errezeta moduan jasoko duzu, ikasbil.net web gunean argitaratzeko helburuarekin.


15

[Sekuentzia Didaktikoa] Belen Benitez

Helburua gauzatzeko, hauek izango dira egingo dituzun lanak: • Platerak eta irudiak lotuko dituzu • Pataten ezaugarriak bereiztuko dituzu • Plateren izenak aztertu eta euskaratuko dituzu • Prestatzeko teknikak sailkatuko dituzu • Patatak frijitzeko pausoak ordenatu eta denborazko hizkuntz baliabideak erabiliz lotuko dituzu • Entzundako plater baten osagaiak eta jarraitutako prozedurak aukeratuko dituzu • Errezeta idatziko duzu


386

[UMM‌ PATATA GOXOA!]

16 1 NOLA PRESTATUTA NAHIAGO?

Modu ugari daude patata prestatzeko. Atal honetan ohikoenak ezagutzeko aukera izango duzu... Zein duzu gogokoen? A. PATATA PRESTATZEKO ERAK Lau pertsonak azaldu digute noiz jan zuten azkeneko aldiz patata eta nola zegoen prestatuta. Irakurri bakoitzak esandakoa eta aukeratu jandako platera irudietan. Horretarako, ipini zenbakia dagokion laukian

1

2

3

4

Atzo jan nituen azkeneko aldiz. Nire izebaren etxera joan nintzen bazkaltzera eta patata frijitu mordoa jan nuen hanburgesarekin.

Beno, ba... normalean ez ditut jaten, frijituta batez ere asko gizentzen dutelako. Baina, lehengo asteburuan Errioxara joan ginen ardoa dastatzera eta han, nola ez, Errioxako erara egindako patata zoragarriak jan genituen emazteak eta biok.

Alemaniarra naiz eta ia egunero jaten ditut patatak, edozein eratan eginda gainera. Ezetz asmatu gaur zer jan dudan bazkaritan? Patatak, jakina. Labean prestatu ditut eta gainetik gazta pixka bat jarri diet... goxo-goxoak gelditu dira.

Lehen pilo bat jaten nituen, tortillan, frijituta... baina orain, urdaileko arazoak ditut eta guztiz debekatuta daukat patata frijituak jatea. Baina medikuak esanda, e? astean behin edo bitan entsaladan jaten ditut, egosita edo bestela, lurrinetan eginda olio pixka batekin. Ohitu egin naiz eta gustura jaten ditut. Patata beti da goxoa.

Zalantzarik sortu bazaizu, 22. orrialdera jo.


[UMM… PATATA GOXOA!]

17

Eta zuk, noiz jan dituzu patatak azkeneko aldiz? Nola prestatuta? Azaldu labur-labur hemen: Azkeneko aldiz ... ....................................................................................................................... ....................................................................................................................... ....................................................................................................................... ....................................................................................................................... B. PATATA MOTAK Asko dira merkatuan eta munduan aurki daitezkeen patata motak. Hala ere, bi talde handitan bana ditzakegu gure inguruan gehien erabiltzen ditugunak: horiak eta gorriak. Badirudi garrantzitsua dela bietako zein aukeratu prestatu behar dugun platera puntu-puntuan gera dadin. Irakurri testu labur honetan1 noiz komeni den bata zein bestea erabiltzea:

Aukeratzeko orduan, azal horia eta haragi zuria dutenak egokienak dira frijitzeko eta gisatzeko; izan ere, haragi irmoa izaten dute eta ez da komeni bigunak geratzea. Bestalde, azal gorria eta haragi horia dutenak onenak dira erretzeko eta gisatuak loditzeko, askoz ere irintsuagoak baitira. www.zernola.net

• Irakurri berri dituzun ezaugarriak kontuan izanda, zein patata mota aukeratuko zenuke aurreko lau plater horiek prestatzeko, horia ala gorria? Platerak

Azal horia eta haragi zuria

Azal gorria eta haragi horia

Patata egosita edo lurrinetan Patata frijituak Patatak Errioxako erara Patatak labean • Zuk zein patata mota erabili zenuen zure platera prestatzeko? Aukeratu edo idatzi zure arrazoia.

Zalantzarik sortu bazaizu, 22. orrialdera jo.

– azal horikoak, ez direlako oso erraz puskatzen – azal gorrikoak, errazago desegiten direlako Besterik: ....................................................................................................................

C. PLATEREN IZENAK • Prestatzeko moduan oinarrituta jartzen zaizkie izenak platerei. Testuetan ikusitako adibideak aztertu eta bakoitzean zer adierazi nahi den aukeratu gezien bidez. Plateren izenak Patatak Errioxako ERARA • Patata frijituAK /patata frijituTA • Patata-tortilla • Patata labeaN • Bakailaoa patateKIN •

Noiz erabili? • Jakia prestatzeko zer erabili den esateko (zerez egina dagoen esateko) • Noren edo nongo berezitasuna den esateko • Patata non prestatu den adierazteko • Patata prestatzeko modua esateko • Platera zerekin dagoen lagunduta esateko

1 “Osasungarriak, merkeak eta aukeraz josiak” www.zernola.net 2007/10/23

Zalantzarik sortu bazaizu, 22. orrialdera jo.


386

[UMM… PATATA GOXOA!]

18

• Plater ezagun askoren izenak osa ditzakezu aurreko sailkapena kontuan hartuta. Proba egin ezazu eta saiatu gaztelaniaz dituzun hauek euskaratzen: Gaztelaniaz

Euskaraz

Patatas con chorizo Ensalada de patatas Puré de patatas Tortilla de patatas Filete con patatas Patatas cocidas Patatas rellenas Patata asada Patatas a la plancha Patatas a la vizcaína Zalantzarik sortu bazaizu, 22. orrialdera jo.

2 PATATA FRIJITUAK, NOLA? Etxe gehienetan frijitu dira inoiz patatak. Oinarrizko teknika hori ondo ezagutzea komeni da, ordea, patatari etekin guztia ateratzeko. www.sukaldean.com web gunean aurkitu dugun eran eginez gero, seguruenik asmatuko dugu. D. PRESTATZEKO TEKNIKAK Sukaldean.com web guneko azalpena irakurri baino lehen esazu zer esan nahi duten hitzok euskarazko eta gaztelaniazko ordainak elkarrekin lotuz. Euskaraz Frijitu • Kurruskari • Zuritu • Moztu • Garbitu • Itsatsi • Xukatu • Lehortu • Sartu • Estali • Erantsi • Su baxuan • Su bizian • Samurtu • Gorritu • Gatza eman • Zerbitzatu •

Zalantzarik sortu bazaizu, 22. orrialdera jo.

Gaztelaniaz • A fuego alto • A fuego lento • Añadir • Cortar • Crujiente • Dorar • Escurrir • Freir • Introducir • Limpiar • Pegar • Pelar • Poner tierno/a, ablandar • Salar • Secar • Servir • Tapar


[UMM‌ PATATA GOXOA!]

19

E. EGIN BEHARREKOAK BEREIZTU • Irakur ezazu testua.

PATATAK NOLA FRIJITU Hona hemen zer egin, patatak frijitu eta kurruskari uzteko. Zuritu eta xerratan edo zerrendatan (nahi bezala) moztu ondoren, uretan garbituko ditugu almidoia kentzeko; halatan, frijitzen ditugunean ez dira itsatsiko edo hautsiko, eta solte geratuko zaizkigu. Uretan ongi garbitu eta gero, xukatu eta lehortuko ditugu patatak. Olio ugari duen paderan sartu (estali egingo ditu olioak patatak) eta, baratxuri ale bat, osorik eta zuritu gabe, erantsi ondoan, su eztian edukiko ditugu patatak egosten 20 bat minutuan (bor-bor arinean azalduko da olioa). Ez ditugu patatak irauliko, ez espatulaz edo beste tresnaren batez ukituko, hauts ez daitezen. Sua biziagotuko dugu denbora aurrera joan ahala, patatak, ordurako xamurtzen hasiak, gorritzen eta frijitzen has daitezen. Orduan bai, orduan irauli ahal izango ditugu patatak, alde guztietatik ongi frijitzeko. Gorritu orduko aterako ditugu sutatik; xukatu eta gatza emango diegu (gatz larria eta gatz mehea, nahasirik). Berehala zerbitzatuko ditugu. Guk ere testua2 irakurri dugu eta egin beharrekoak bildu nahi izan ditugu zuretzat, baina tamalez, nahastu egin zaizkigu pausoak. Ordenatuko al dituzu? ordenatu Patatak ondo irauli alde guztietatik ondo egiteko Su eztian eduki barrutik biguntzeko Moztu, garbitu almidoia kentzeko eta lehortu Zartaginean (paderan) jartzen dira, olioz estalita Sua bizituko dugu gorritu daitezen Zartaginetik atera eta gatza botatzen zaie Patatak zuritu eta moztu behar dira Hutsunea

Denborazkoa ahala aurrena

F. LOTU PAUSOAK Testuan pauso bakoitza noiz egin behar den adierazi da denborazko hizkuntz baliabideen bidez. Jakingo al zenuke zuk ere lehengo pausoak lotzen testuan denborazko lotura hauek erabilita?

eta eta gero ondoren orduan orduko -takoan

____(1)___ patatak zuritu eta moztu behar dira. Moztu____(2)___, uretan garbituko ditugu almidoia kentzeko ___(3) __lehortu. Ondo lehortu__(4)___zartaginean (paderan) jartzen dira, olioz estalita. ___(5)___su eztian edukiko ditugu barrutik biguntzeko. Denbora joan ___(6)___sua bizituko dugu kanpotik gorritu daitezen. Eta ___(7)___ patatak ondo irauli alde guztietatik ondo egiteko. Gorritu ___(8)___ zartaginetik atera eta gatza botatzen zaie.

2 Patatak nola frijitu. www.sukaldean.com 2007/11/12

Zalantzarik sortu bazaizu, 22. orrialdera jo.


386

[UMM‌ PATATA GOXOA!]

20 3 ERREZETA IDATZI

Sukaldari ospetsuek ere patata-tortilla egiten omen dute. Atal honetan prestatzeko modu berezi bat ezagutuko duzu. Errezeta jasotzeko prest? G. PATATA-TORTILLA BEREZIA

Igor Zalakain, Arzak jatetxeko sukaldaria Honek ere ez du jakinduria beretzako, honek ere jendea lanean jarrarazten du: errezetak ematen ditu, baina askotan ikerketa formulak izaten dira. Sukaldeak laborategi bihurtu nahi ditu, horretarako irratiko megafonia erabilita. "Aperitifa" saioan esaten baititu bere sekretuak, formulak, errezetak, garraztasunak eta gozotasunak. Arrautzak Baratxuria Oso gurea den plater baten aldaera proposatuko du Igor Zalakain sukaldariak irratian3. Arretaz entzun4 zati hau (irakurri transkripzioa nahi baduzu) eta zerrendatik aukeratu erabili dituen osagaiak. 2:50-5:24 tartea PATATA-TORTILLA BEREZIA (transkripzioa)

Esnea Irina Olioa Patatak

Piperrak Igor Zalakain Egingo duguna da tortilla, patata-tortilla baina pitin bat Tipula bereziagoa (ez dugu Aitor Zubietak berak aipatzen zuen bezala, hainbeste arrautzekin...). Urdaiazpikoa Egingo duguna da, berak egiten zuen bezala, hasiera batean... berak (esaten zuen) tipula zela sekretua. Nik, bakoitzaren esku utziko dut tipula edo piper berdea erabili edo batere ez erabili. Lehenik eta behin egin beharko duguna da patatak, noski, zuritu eta beti patatatortilla baterako prestatzen dugun base hori prestatu. Oliotan ondo frijituko dugu patata hori, su baxuan. Esataria Poliki-poliki egiten... Igor Zalakain Bai. Batzuk nahi izaten dute, horrela, kolore pitin bat har dezan patata frijitu dadin pixka bat. Baina hau esan nuen lehengoan oso zaila dela, askotan, errezetarik errazenak zailenak bihurtzen baitira. Eta gero egingo duguna da, olio guztia kenduko diogu eta berorri gehituko dizkiogu nahi ditugun arrautzak. Jo dezagun, bi patata egiten baldin baditugu eta tipula erdi batekin, bada, gutxi gorabehera sartuko dizkiogu bost bat arrautza, edo lau bat arrautza. Eta egingo duguna da, arrautza hautsi eta bertara botako dugu, eta Turmix batekin egingo duguna da horrelako pure antzeko bat. Esataria Arrautzekin? Igor Zalakain Bai, pure antzeko bat egingo dugu. Esataria Baina arrautzekin bakarrik ez? Igor Zalakain Arrautza, patata eta tipularekin egin dugun guzti hori. Egingo dugu pure bat eta horrelako pure horixka bat geldituko da. Eta gero, zer egingo dugu? Bada, hartuko dugu pure hori, bueno, pure horri emango diogu bere gatz puntua, eta zartagin bero bat jarriko dugu. Egingo ditugu horrelako koilarakada batzuk... koilarakada bat hartuko dugu eta zartaginera botako dugu eta horrelako tortita antzeko batzuk geldituko zaizkigu. Horrelako minitalo batzuk bezala geldituko zaizkigu. Eta egingo dugu juxtu buelta eta buelta, e? Horrela, espatula txiki batekin... 3 Patata-tortilla berezia. Aperitifa. Euskadi Irratia. 2007/10/29 4 Ikasbil atarian.


[UMM‌ PATATA GOXOA!] Esataria Azkar-azkar Igor Zalakain ...buelta emango diogu. Juxtu-juxtu bertan izan dugun arrautza hori, zera, gogortuko zaigu eta nahikoa izango da. Geldituko zaizkigu horrelako talo txiki batzuk bezala eta barruan izango dute patata guztia eta tortilla-patata bat jateko era ezberdin bat izango da, askotan, aperitibo gisara jateko batez ere. Esataria Tamaina txikikoak egiten badira, ezta? Igor Zalakain Bai, bai, bai oso gauza dibertigarria da, zeren, txanpon baten neurriko (edo handiagoa nahi izanez gero) geldituko da eta oso jugosoa geldituko zaigu.

H. PAUSOAK AUKERATU Badirudi osagaietan ez dagoela ohiko patata-tortillatik bereizten duen ezer. Prestatzeko modua da berezia. Igor Zalakainen azalpena entzunda, zein dira jarraitu behar diren pausoak eta egin behar ez direnak?

Pausoak

Bai

Ez

Patatak zuritu eta betiko patata-tortilla baterako bezala moztu. Patata oliotan ondo frijitu, su bizian. Olio guztia kendu eta arrautzak gehitu. Turmix batekin purea egin arrautzekin bakarrik. Pureari gatz puntua eman. Koilarakada pure bat hartu eta zartaginera bota opil txikiak egiteko. Opilak denbora pixka batean utzi sutan ondo-ondo egin arte. Espatularekin buelta eman opilei.

I. ERREZETA IDATZI Entzun duzun platera nahi duzunean egiteko oso ondo etorriko zaizu errezeta moduan jasotzea. Hortaz, berridatz ezazu jaso duzun informazioa errezeta itxura emanez. Osatutakoan, zergatik ez diguzu argitalpenak@habe.org helbide elektronikora bidaltzen, gure atarian argitaratzeko? www.ikasbil.net atariak atal berezia du errezetak biltzen dituena eta zurea horietako bat izan daiteke. Egizu froga!

Zure errezeta hemen idatzi

21


386

[UMM… PATATA GOXOA!]

22

! Erantzun-orria:

A. PATATA PRESTATZEKO ERAK Testua 1 2 3 4

B. PATATA MOTAK Platerak

Irudia 2 1 4 3

Azal horia eta haragi zuria

Azal gorria eta haragi horia

Patata egosita edo lurrinetan

X

Patata frijituak

X

Patatak Errioxako erara

X

Patatak labean

X

D. PRESTATZEKO TEKNIKAK

C. PLATEREN IZENAK Plateren izenak

Noiz erabili?

Patatak Errioxako ERARA

Noren edo nongo berezitasuna den esateko

Patata frijituAK /patata frijituTA

Patata prestatzeko modua esateko

Patata-tortilla

Jakia prestatzeko zer erabili den esateko (zerez egina dagoen esateko)

Patata labeaN

Patata non prestatu den adierazteko

Bakailaoa patateKIN

Platera zerekin dagoen lagunduta esateko

Gaztelaniaz

Euskaraz

Patatas con chorizo

Patatak txorizoarekin

Ensalada de patatas

Patata-entsalada

Puré de patatas

Patata-purea

Tortilla de patatas

Patata-tortilla

Filete con patatas

Xerra patatekin

Patatas cocidas

Patata egosiak

Patatas rellenas

Patata beteak (barrubeteak)

Patata asada

Patata errea

Patatas a la plancha

Patatak plantxan

Patatas a la vizcaína

Patatak Bizkaiko erara

E. EGIN BEHARREKOAK BEREIZTU

Euskaraz Frijitu • Kurruskari • Zuritu • Moztu • Garbitu • Itsatsi • Xukatu • Lehortu • Sartu • Estali • Erantsi • Su baxuan • Su bizian • Samurtu • Gorritu • Gatza eman • Zerbitzatu •

F. LOTU PAUSOAK Hutsunea

Denborazkoa

6 Patatak ondo irauli alde guztietatik ondo egiteko

6

ahala

4 Su eztian eduki barrutik biguntzeko

1

aurrena

2 Moztu, garbitu almidoia kentzeko eta lehortu

5

eta

3 Zartaginean (paderan) jartzen dira, olioz estalita

3

eta gero

5 Sua bizituko dugu gorritu daitezen

2

ondoren

7 Zartaginetik atera eta gatza botatzen zaie

7

orduan

1 Patatak zuritu eta moztu behar dira

8

orduko

4

-takoan

G. PATATA-TORTILLA BEREZIA X

Gaztelaniaz • Freir • Crujiente • Pelar • Cortar • Limpiar • Pegar • Escurrir • Secar • Introducir • Tapar • Añadir • A fuego lento • A fuego alto • Poner tierno/a, ablandar • Dorar • Salar • Servir

H. PAUSOAK AUKERATU

Arrautzak

Pausoak

Baratxuria

Patatak zuritu eta betiko patata-tortilla baterako bezala moztu.

Esnea

Patata oliotan ondo frijitu, su bizian.

Irina

Olio guztia kendu eta arrautzak gehitu.

X

Olioa

Turmix batekin purea egin arrautzekin bakarrik.

X

Patatak

Pureari gatz puntua eman.

X

Piperrak

Koilarakada pure bat hartu eta zartaginera bota opil txikiak egiteko.

X

Tipula

Opilak denbora pixka batean utzi sutan ondo-ondo egin arte.

Urdaiazpikoa

Espatularekin buelta eman opilei.

X

Bai

Ez

X X X X

X X


Hamaika trikimailu 23 S

ail honetako gonbidatu guztiei, euskara ikasten aritu direnean bizi izandako hainbat konturi buruzko galderak egiten dizkiegu, denei berberak. Zuetako asko bezalaxe, euskaldun berriak izanik erantzun digutena interesgarria gertatuko zaizuelakoan.

2

Testua: Oihana Prado (Kazeta5)

Allande Boutin

?

llande Boutin kazetaria da eta France 3 telebista publikoak Baionan duen egoitzan lan egiten du 1992 urteaz geroztik. Nagusiki frantsesez emititzen dute, baina euskarak ere badu garrantzirik: “ez du frantsesak adina garrantzirik, baina albisterik inportanteena euskaraz egin badaiteke, lehen titularra euskaraz doa. Ez dugu bigarren mailako hizkuntzatzat hartzen”, argitzen du Boutinek. Allande Boutin Normandian jaio zen, baina gaztaroa Parisen igaro zuen. 17 urte zituela euskara ikasteari ekin zion, bere amaren hizkuntza gal ez zedin. Euskaraz pentsatzen ikastea izan zen zailena Allanderentzat. Izan ere, euskara bere egin nahi zuen, baita lortu ere.

A

1. Zein da zure ama-hizkuntza? Frantsesa da. Normandian sortu nintzen eta bi urte nituela Parisera joan ginen bizitzera. Ama da euskalduna familian, xiberotarra. Bera ttipia zelarik euskaraz mintzo zen, baina gazte-gaztetik Bordelera bizitzera joan zen. Bertan, ahantzi zuen pixka bat nahiz sendian, aiton-amonekin batez ere, euskaraz egiten zuen batzuetan. Gainera, euskara batuarekiko halako konplexu bat du gure amak. Eta euskara maitatu arren, ez zen premiazkoa berarentzat . 2. Noiz eta nola hasi zinen euskara ikasten? 17 urte nituela Parisen hasi nintzen euskara ikasten, Txomin Peillen euskaltzain xiberotarra irakasle nuela. Pariseko lizeo batean asteazkenetan bi orduko eskolak genituen. Bi urtez egon nintzen. Gero, Euskal Etxean gramatika ikasi nuen Iñaki Arrarterekin: aditzak, deklinabidea eta guzti. Eta Donostian zein Iparraldean ikastaroak egin nituen. 3. Zerk bultzatu zintuen euskara ikastera? Amaren osaba bat biziki maite nuen. Gaztea nintzenean oporrak bere baserrian iragaten nituen. Euskaraz egiten zuen birrizebarekin eta bere auzo eta lagunekin. Ez nuen deus ulertzen. Baina maite nuen hizkuntza bitxi hura. Hil zen urtean, ohartu nintzen familian antzinako mintzaira inork ez zuela gehiago erabiltzen eta desagertuko zela amaren belaunaldiarekin. Euskara ikasi behar nuela sentitu nuen. 4. Zer izan zen zuretzat errazena eta zer zailena ikasteko garaian? Aditz sistemaz jabetzea eta esaldiak “aldrebes jartzea” oso zaila zen. Hots, “ezberdin” pentsatzea. Baina barnetik euskara ikasi behar nuela konturatu nintzen, “nire” egin behar nuela. Ez nuen ikasi nahi hizkuntza arrotz bezala (ingelesa edo japoniera bezala). Erraza ez, baina ez zitzaidan hain zaila iruditu. Gogorrena, dudarik gabe, izan da euskaldun zaharrengandik askotan, gehiegitan egia esan, jasaniko mespretxua eta trufatzea. “Hau ez da gure euskara” edo “Hobe dugu frantsesez egitea euskaraz gaizki mintzatzen baitzara” edo “Zuk euskara espainola daukazu”; baita hegoaldean “zeuk berba dagizuna, euskara frantsesa da” eta halakoak. Eskerrak desagertzen ari den jarrera intolerante hau. 5. Ikasi al duzu beste hizkuntzarik? Frantsesaz eta euskaraz gain, gaztelania ere egiten duzu, ezta? Eta ingelesa? Ingelesa lizeoan ikasi nuen, latina eta alemana ere bai. Baina azken hizkuntza hau ez dut sekulan ongi estudiatu. Gaztelania latinari esker, Parisen, El Pais egunkaria irakurriz ikasi nuen eta gero prakti-

katuz. Klase ordu bakar bat izan gabe. Katalanera edo gaskoia zerbait ere badakit. 6. Zure ustez errazago ikasten al da hirugarren hizkuntza bigarrena baino? Zergatik? Agian bai, zeren izpiritua eta belarriak prestatuak baitira eta norberak bere burua gai sentitzen baitu hasieratik beste unibertso linguistiko batean sartzeko. Helduak aipatzen ditut, noski. Uste dut beste hizkuntza bat ikasteko umil izan behar dela. Onartu behar da nolabait berriz ere “haur bat izatea”, zerotik hasteko berriro. 9. Nolako hizkuntza iruditzen zaizu euskara: polita, musikala, gogorra…? Hau da gakoa: zaila baino, ezberdina da. Frantsesa eta espainola ez ote dira zailak? Eta zergatik esaten da katalanera edo galiziera errazak direla? Frantses eta gaztelaniatik hurbil direlako, alegia. Bestalde, euskara, musikala eta poetikoa zait. Bizi-filosofia bat adierazten du. Sentimenduak adierazteko ederra eta egokia. 10. Erraz pasatzen al zara zure ama-hizkuntzatik euskarara? Normalean bai. Baina oso nekatuta nagoelarik, ez hainbeste. Esaten da, bestalde, oso gaizki edo hilzorian gaudenean ama-hizkuntza baizik ez dugula oroitzen. Horren beldur naiz. Oso maite dut frantsesa, baina pena ematen dit, eta ikaragarri gainera, izpiritu ahuleziagatik, noizbait euskara ahaztea. Baina goiz batez euskaraz amets egin nuela konturatu nintzenean lehen aldiz, ai! zer plazera eta poza! 11. Zer egiten zenuen zure kabuz euskara lantzeko? Pariseko Euskal Etxean erosten nituen Zeruko argia eta Anaitasuna, orduko euskarazko aldizkariak, eta irakurtzen entseatzen nintzen. Gero, bertso zaharrak eta olerkiak irakurriz euskara aberasten saiatu nintzen. Zorte izugarria izan nuen, ezen Euskal Etxean anitz gazte euskaldun biltzen baitzen, hegoaldetik estudiatzera joandakoak. Nire euskara kaskarra entzuteko pazientzia zeukaten. Eskerrak eman nahi dizkiet Txomin Peillen eta Iñaki Arrarte nire bi maisuei. Azkenik, jendearekin hitz eginaz, Xiberuan, Baztanen, Bizkaian edo Gipuzkoan, euskalkien graziaz jabetzen ere saiatu naiz. 12. Zerk edo nork lagundu dizu gehien euskara ikasteko garaian? Aipatu irakasleek eta gazteek. Baita euskara irakasteak ere. Patxi Goenagak eta Txillardegik idatzitako gramatika-liburu bikainek ere asko lagundu ninduten. 13. Zer esango zenioke jendeari euskara ikastera animatzeko? Mundu bat deskubrituko duela esango nioke. Osatuagoa sentituko dela baldin eta euskaltzale bada edo herriaren kulturarekin bat egiten badu. Euskara ikasteak ez duela inolaz ere erran nahi norberaren ama-hizkuntzari uko egitea. Beste gauza bat esan nahiko nioke: sortu nintzen frantsesa baino gazteagoa da bilakatu naizen euskalduna!


386

taElkarrizketaElka

24

Testua: Oihana Prado (Kazeta5) Argazkiak: Argazki press

avier Aguirresarobe (Eibar, 1948) Mexikon harrapatu dugu, Angeles Mastreta idazlearen nobelan oinarritutako “Arráncame la vida” pelikularen filmaketan. “Dos crímenes” pelikularekin ospea lortu zuen Roberto Sneider mexikarra da filmaren zuzendari eta protagonista lanetarako, berriz, Ana Claudia Talancón eta Daniel Gutierrez Cacho aktoreak aukeratu dituzte. Ikusle askorentzat, Gutierrez Cacho ezaguna izango da, noski, Pedro Almodóvar zinegilearen “La mala educación” filmean parte hartu zuelako. Mastretak berak hartu du esku gidoiaren moldaketan. Esperientzia berria izan da idazlearentzat, zineman ikusten duen bere lehendabiziko nobela baita. “Tarteka errodajera etortzen zen eta, dirudienez, pozik dago nobelaren moldaketarekin”, azaldu du Aguirresarobek. Aldi berean, argazki-zuzendariak aitortzen duenez, “oso konplikatua da idazleak sortutako istorioa, pertsonaiak eta lekuak irudikatzen dituzten irudiak edota uneak lortzea”. 3

JAVIER AGUIRRESAROBE, argazki-zuzendaria: “Gidoi on bat aurkezten didatenean, ez dut bitan pentsatzen”

J


karrizketaElkarriz25 Une honetan “Arráncame la vida” pelikularen filmaketan ari zara Mexikon. Nolakoa da Mexikoko argia? Mexikoko argia ez da batere erraza. Koordenatu geografikoek ia Tropikoan kokatzen dute hiri erraldoi hori. Eguzkia zenitean egon ohi da, ia beti, eta egunsenti zein iluntzeek oso denbora gutxi irauten dute: Donostian irauten duten erdia, esango nuke. Eta argazki-zuzendariok une misteriotsu horiekin jokatzea dugu gogoko. Bestalde, Mexiko azken urteotan asko aldatu dela konturatu naiz. Garai bateko herri pintoreskoak desagertzear daude, eta zenbait kasutan, erabat desagertu dira. Eraikin modernoek inbaditu dituzte garai batean ederrak izan ziren bailarak. Hormigoi grisa da nagusi, irizpide estetikorik gabe. Ondorioz, kubo opako eta tristeak ikusten dira nonahi. Lanerako izan dudan espazio geografiko nagusia Puebla estatua izan da, Veracruzeko kostaldean. Horretaz gain, istorioa gertatzen den espazio ezezagunetara ere eraman nau pelikulak. Mexikoko 70 eta 80ko hamarkadetako pentsamendu feminista ondo adierazten duela esaten dute Angeles Mastreta idazlea ezagutzen dutenek. Sumatzen al da horren arrastorik filmean? “Arráncame la vida” nobelako protagonista Catalina da, oso gazte ezkondu zen emakumea. Garai hartan, iraultzako jeneral matxista bat zegoen boterean eta gizarteak emakumeei ezartzen zien menpeko izaeraren aurka altxatuko da Catalina. Gauzak horrela, neskato zena nortasun handiko emakume independente bilakatuko da. Nobelak, eta baita filmak ere, agerian uzten du emakumeei buruz idazleak pentsatzen duena. Bestalde, Mexikoren historian hain garrantzitsu izan zen giro politikoa berreskuratu du Mastretak: PRI (Partido Revolucionario Institucional) alderdiaren sorrera, esaterako. Alderdi hori 60 urtez egon zen boterean, duela sei urte arte. Andrés Asensio (Maximiliano Avila, errealitatean) politiko zitalaren bitartez, garaiko gizarte mexikarraren erretratua egiten du Mastretak. Horrekin batera, gizon boteretsu eta beldurgarri horrekin ezkondu eta bere asmoei aurre egiten dien emakumearen larruan sartzeko gonbita egiten digu idazleak. Aurreko sei urteetan hamar pelikulatan hartu duzu parte, eta horietako bitan –James Ivory zuzendariaren “City of Your Final Destination” eta Woody Allen-en “Vicky Cristina Barcelona” lanetan– postprodukzio fasean. Horien guztien artean, “Hable con ella” nabarmendu daiteke, Almodovarrekin elkarlanean aritzeko aukera eman zizuna. Nolakoak dira zuzendari entzutetsu hauek? Zinegile asko ezagutu ditut eta ez da erraza bakoitzaren estiloa zehaztea. Baina sintesia egin behar badut, bi motatako errealizadoreak daudela esango nuke: lehenak, argazkilaritzaren zein teknika narratiboaren ardura zure esku uzten dutenak eta, bigarrenak, dena kontrolpean izan nahi dutenak. Azken horiek dira, hain zuzen, kamara egoera jakin bat edota “dolly” delakoarekin mugimendu zehatz bat egitea proposatzen dizutenak. Europan, errealizadoreak oso teknikoak izan ohi dira. “Amerikarrek”, aldiz, indar handiagoa ematen diete interpretazioaren alderdi ezberdinei eta estilo narratibo jakin bat iradokitzen dizute normalean. Sei urte hauetan, aipatu bi joera desberdin horien artean mugitu naiz. Pedro Almodovarrekin, adibidez, oso interesgarria izan zen “Hable con ella” filma lantzea. Lengoaia zinematografikoarekiko ikuspegiak nire erara lantzeko askatasuna eman zidan. Alejandro Amenabar, berriz, zorrotzagoa da teknika eta eskema narratiboari dagokionez. Milos Forman zinegileak hasieratik transmititu zidan “cinematographer” gisa aritu behar nuela, hots, lengoaia teknikoak dituen

alderdi guztien ardura izango nuela. James Ivory zuzendariarekin ere gauza bera gertatu zitzaidan. Woody Allen, ordea, apartekoa da. Eszenaratzeari dagokionez, bere proposamena da guztietan berritzaileena. Sintesian eta zinean gertatzen den “perfekzio”ari dion mespretxuan maisu da.

*

AGERIAN UTZI.- Ikusgai, ezagun edo ez ezkutu izan edo bihurtu. Dejar en evidencia. Laisser en évidence. ALDERDI.- Partido político. Parti. APARTEKO.- Berezia, ez-ohikoa. Excepcional, fuera de lo común. Exceptionnel/elle. BOTERETSU.- Botere handiko, ahaltsu, indartsu. Poderoso/a. Puissant/e. EGUNSENTI.- Goiztiri, goizalde. Amanecer. Aube. ENTZUTETSU.- Ospe, itzal handiko. Famoso/a. Renommé/e. ERAIKIN.- Eraikuntza. Edificio. Bâtiment. ILUNTZE.- Arrats, arrastiri, ilunabar, ilunsenti. Atardecer. Tombée de la nuit. IRADOKI.- Aditzera eman. Sugerir. Suggérer. IRIZPIDE.- Criterio. Critère. ISTORIO.- Kontakizuna. Relato, historia. Récit. MENPEKO IZAERA.- Carácter subordinado. Caractère dépendant. MESPRETXU.- Desprecio. Mépris. MOLDAKETA.- Adaptación. Adaptation. NORTASUN HANDIA.- Gran carácter. Grande personnalité. OSPE.- Fama. Prestige, renom. SUMATU.- Nabaritu, atzeman. Notar. Percevoir. TARTEKA.- Noizean behin, aldizka. De vez en cuando. De temps en temps. ZEHAZTU.- Precisar. Préciser. ZITAL.- Despreciable. Méprisable. ZORROTZ.- Estricto/a. Rigoureux/euse.


386

taElkarrizketaElk

26

Handien artean egiten duzu lan. Eskari ugari izango dituzu? Sinetsi ala ez, hori ez da egia. Asko jota, urtean bi luzemetrai egin ohi ditut. Amerikako munstroekin bizi izandako esperientziaren ondoren, gainera, Espainiako industriak errezeloak ditu ni kontratatzeko garaian. Uste dut pentsatzen dutela euren aurrekontuak ez direla nahikoak. Ez naute ezagutzen! Istorioek eta kontatzeko zein hunkitzeko duten gaitasunak bultzatzen naute lanean. Gidoi on baten aurrean, ez dut bitan pentsatzen. Genero asko landu dituzu: komedia, drama, dokumentala, telebista… Asko aldatzen al da batetik bestera argiaren trataera? Garai batean, generoek estilo ezberdinak zehaztu zituzten, argiztapenean zein zinematografia-argazkilaritzan. Komediaren kasuan, adibidez, argazki alai eta koloretsua da nagusi. Zine beltzean, berriz, izenak dioen bezalaxe, itzal sakonak bilatu ohi dira. Gaur egun, uste dut ez dela batere ona estiloen arteko bereizketa nabarmen hori egitea. Irudia bizitza errealera hurbiltzea da joera nagusia. Jakina da, noski, komedia batean argi gehiago egongo dela. Beldurrezko filmetan, aldiz, iluntasuna. Baina, beti ere, argiaren egiara hurbiltzen den lengoaia erabili behar dugu.

*

ARGIAREN TRATAERA.-Tratamiento de la luz. Traitement de la lumière. ASKO JOTA.- Gehienez. Como mucho. Tout au plus. AURREKONTU.- Presupuesto. Devis. BEREIZKETA.- Distinción. Distinction. EDER.- Bello/a. Beau/belle. ERAKARGARRI.- Xarmagarri. Atractivo/a. Attractif/ive. HUNKITU.- Zirrara edo bihotz sentipen bat eragin. Emocionar (se). (S’) émouvoir. ITZAL.- Geriza, gerizpe. Sombra. Ombre. ITZAL HANDIKO.- Entzutetsu. Famoso/a. Renommé/e. JOERA NAGUSI.- Tendencia principall. Tendance principale. LARRUAZAL.- Azala. Piel, cutis. Peau.

Alejandro Amenabarren “Los otros” filmean, Nicole Kidman argazki-kamerarekin liluratzea egokitu zitzaizun. Itzal handiko aktoresekin lan egiteak zertan eragiten du? Argiaren giroari dagokionez, emakumeak protagonista zituzten filmek malguagoak izan behar zutela pentsatzen nuen garai batean, baita orain ere. Diben aurrean amore eman beharra dago. Eder eta erakargarri agertuko direla bermatu beharra dago. Kontraste handiko argiekin gizonezkoak hobeto moldatzen dira, baita argi lehorrago edo espresionistagoekin ere. Nicole-n kasuan, fotogenia lantzea oso erraza izan zen. Arrazoia agerikoa da: oso emakume ederra da. Bere azala guztiz perfektua da eta tonu argia izateak “Los otros” filmeko iluntasunean nabarmentzea ahalbidetu zidan. Tontakeria dirudien arren, gure pertsonaien larruazalak itzaletan edo gurutzatutako argietan eragin lezake. Eta horiek dira, hain zuzen, giro pertsonala eta interesgarria sortzen laguntzen diguten argi mota nagusiak.

2

Hona hemen elkarrizketatik atera ditugun hiru esaldi: 1.- Zine beltzean, berriz, izenak dioen bezalaxe, itzal sakonak bilatu ohi dira 2.- Itzal handiko aktoresekin lan egiteak zertan eragiten du? 3.- Tontakeria dirudien arren, gure pertsonaien larruazalak itzaletan edo gurutzatutako argietan eragin lezake

Esaguzu, esanahi bera al du itzal hitzak hiruetan? Hiztegian begiratu eta esan, kasu bakoitzean, zein den esanahi egokia: 1.- ...................................................................................................... 2.- ...................................................................................................... 3.- ...................................................................................................... Zalantzarik sortu bazaizu, jo 45. orrialdera.


k Euskara munduan

27

Euskara Argentinako Euskal Astean (II) 2 Abenduko alean agindu bezala, hona hemen

Argentinako Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen eskutik ospatu zen Euskal Astean saritu ziren bigarren eta hirugarren lanak:

Bigarren saria: PICASSOREN GERNIKA Bigarren Munduko Gerran, Parisen, alemaniarrak indarrez sartu zirenean, jeneral jantzi batek Gernika koadroari buruz galdetu zion Picassori, hari zion mirespenagatik. Picassok jeneralari honela erantzun zion: “Nik ez dut egin, zuek egin duzue�. 1937ko apirilaren 26an Condor Legioaren hegazkinek Gernika hiria bonbardatu zuten. Pablo Picassok handik gutxira bukatu zuen gertaera gogorarazten duen murala. Muralak zazpi metro eta hirurogeita sei zentimetroko zabalera du, eta hiru metro eta berrogeita bederatzi zentimetroko altuera. Bederatzi irudi zuri-beltz sinboliko dauzka: Hildako haurrak heriotza adierazten du. Amak lantua eta arrena adierazten ditu. Zezena, muraleko irudi nagusia, tinko dago, adorea, eta urguilua adierazten du, baina bere belarriak izuaz lazten dira. Herriaren irudia da. Gerragizonaren estatua hautsiak gerra galduaren irudia adierazten du. Txoria, hegazkina da? Herioa da? Hau ere, lur jota dago. Zaldia, sufrimendua adierazten du, besteak beste, irrintzika ari da, gizonaren beldurrez. Argia duen emakumeak, zertarako den ez daki, baina heriotzaren eta biziaren izua erakusten du. Ihes doan emakumeak antsia, bilaketa, izua, arrena adierazten ditu. Eskuineko emakumea airean dago, hondamendiak irensteko zorian.

Picassoren Gernika lanaren aurrean, gerraren ondorioez pentsatzen dut, eta gogoratzen dut olerki bat. Bertsolari baten olerkia da eta laburpenak honela dio: -Gerrik onena, zer da azkenik? -Da dohakabetasuna; bihotz gogorren zitalkeria pozoizko erantzuna; arlotegitza eta oinazea, gosea eta eritasuna heriotza eta infernua -Eta bakea? -Osasuna Gernika Murala New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan berrogeita bi urtetan egon zen, gero Madrilgo El Prado museoaren anexo batera eraman zuten. Ez al luke Gernikan egon behar?

Susana Ardanaz OtaĂąo eta Silvia Larreategui, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko ikasleak.


386

28

Euskara munduan Euskara Argentinako Euskal Astean (II)

Hirugarren saria: Elkarrizketa Maria Luisari Hasteko, azalpen txiki bat…

Orain dela hiru urte egin genion elkarrizketa Maria Luisa Larrañagari “Beti aurrera” aldizkarirako. Elkarrizketa erdaraz izan zen eta aurten Gernikaren bonbardaketaren 70 urte betetzen direnez, euskara-klasean hartu genuen lan egiteko. Hala ere, Maria Luisa ez zen Gernikan bizi, Eibarren baizik. Hala eta guztiz ere, gerraren ondorioak berdinak dira edozein lekutan, horrexegatik dira hain interesgarriak Maria Luisaren oroitzapenak. Non eta noiz jaio zinen? Eibarren jaio nintzen, Gipuzkoan, 1910. urtean eta senideen arteko txikiena naiz. Nork osatzen zuen zure sendia? Gure aitak Facundo Larrañaga Orbea zuen izena, gure amak Luisa Mardaras San Antonio. Bost anai-arreba ginen. Denak hilak dira. Ni bakarrik nago, nire lobekin. Oso txikia nintzenean hil ziren gure gurasoak, hamaika urte nituenean. Horregatik, nire ahizpa nagusia, Angelita, ama izan zen niretzat. Kontatu pixka bat zer egiten zenuten txikitan, nola pasatzen zenuen denbora zure anai-arrebekin. Guk ez genuen jolasten. Ez. Dena desberdina da orain. Aitak Eibarreko udaletxeko bandan jotzen zuen eta, behin batean, banda-txapelketara joan zirela gogoratzen dut, eta haiek irabazi zutela. Gure aitak kartoizko panpina handi-handia ekarri zidan. Zein pozik nengoen ni! Hura poza, hura! Panpina ikusiko bazenute orain…, barre egingo zenukete!, baina, niretzat gauza handia zen. Asko zaintzen nuen, ez bakarrik txikitan, baita nerabe nintzenean ere, baina erre egin zen… Eskolara joatean, zein hizkuntzatan irakasten zizueten? Erdaraz ala euskaraz? Ni Eibarko eskolara joaten nintzen eta erdaraz irakasten ziguten. Etxe onetakoei ondo irakasten zieten, gu beheragokoak ginen… Baina, Lehen Jaunartzea hartu nuenean apaizek katixima euskaraz eta erdaraz irakasten ziguten. Aita Gurea, Señor mío Jesucristo otoitza eta Kredoa ikasi genituen, baina jadanik ahaztu zaizkit… baina Aita Gurea ez zait ahaztuko. Bazeuden emakume batzuk, ondo konpontzen zirenak apaizarekin eta astero aitortzera joaten zirenak. Denek galdetzen zuten zergatik joaten ziren astero aitortzera. Eta arrazoi zuten. Zer zuten hitz egiteko? Zer, hainbestetan aitortzeko?… Gogoratzen al duzu zer egiten zenuen nerabe zinenean, Eibarren? Bai, hori ez da ahazten. Lagunekin erromerietara joaten nintzen. Juventina zen alaiena, beti dantzan egin nahi izaten zuen eta esaten zigun “begira mutil honi, begira beste hari”. Jota, arin-arina, fandangoa dantzatzen genituen, baita pasodoblea ere, baina jota, bai dantzatzen nuela! Ahizpak ziren bi lagun nituen, baina Kubara bizitzera joan ziren, gajoak! jadanik hil ziren. Larunbata iristean, hautsa altzarietatik kendu eta etxea txukuntzen genuen… eta nola kantatzen genuen! Zein alai geunden igandea iristeagatik!

Nola aldatu den dena! Begira oraingo gazteei! Zein desberdina zen! Zuk gerra zibila bizi izan zenuen, kontatuko al dizkiguzu zure oroitzapenak? Begira, tristura handia sentitzen dut. Bonbak Eibar gainean botatzen zituztenean, goizeko zortzietatik gauera ezkutatzen ginen hilerrian … Entzuten zen nola erortzen ziren bonbak, zein eztanda egiten zuten! Zarata hura!... hartzen bazintuzteten… hil egiten zintuzteten. Gu geldi-geldi egoten ginen hilerrian. Beldur handiz, hori bai. Gauean etxera etortzen ginenean… ez zegoen ezer… Kalean geratu ginen… Zer egin zenuen etxerik gabe aurkitzean? Elgetako familia batekin bizitzera joan nintzen. Etxekoandrea nire koinataren lehengusina zen. Aitak eta semeak ihes egin behar izan zuten eta Bilbo aldean ezkutatu ziren, haiek abertzalek baitziren. Gerra bitartean, egunero bi polizia etortzen ziren baserria miatzera. Miaketa bitartean, emakumeok kanpoan itxaron behar izaten genuen. Nola erabaki zenuen Argentinara etortzea? Nire ahizpa, Julia, Argentinara ezkondu zen. Ni ez nengoen ondo Euskal Herrian eta hark erabaki zuen ni ekartzea. Bilbon hartu nuen itsasontzia, Makazaga sendiarekin. Bidaiak hemezortzi egun iraun zituen. Zortzi emakume ginen gela bakar batean eta otorduetarako bakarrik ateratzen ginen. Orain dela 52 urte etorri nintzen Argentinara, Buenos Airesen nire zain zeuden eta Elordirako trena hartu genuen. Inoiz ez naiz Elorditik irten, hemen geratu naiz oso pozik. Itzuliko al zinateke betiko Eibarrera? Nik ez dut Eibarrera itzuli nahi. Ez. Nire ahizpa Juliak eta bere senarrak ni eraman nahi ninduten, baina ez, nik ez nuen joan nahi. Tristura handia nuen barruan, min handia…

Lagun taldea (Elsa Alzuri, Nekane Olazar Berau eta Yanina Castro Montoya, General Villegaseko Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeko ikasleak)


Bidaia

29

❂ Bi uharte monasterio banarekin, eta parean Perast.

Testua (erredakzioan itzulia) eta argazkiak: Jesús Torquemada

Montenegro: Europako herrialderik gazteena

*

BALDIN ETA. Si. Si. BOZKA.- Voto. Vote. NAHI BAI, BAINA.- A pesar de desear, aún deseándolo. Malgré le fait désirer.

3 Europan badira 47 herrialde, eta Montene-

gro da gazteena. 2006ko maiatzaren 21ean jaio zen, herritarrek bozka bidez Serbiatik banantzea erabaki zutenean. Boto-emaileen %55,4 agertu zen independentziaren alde. Europar Batasunak estatu berria onartuko zuela esan zuen, baldin eta independentziaren aldeko boto-emaileen proportzioa %55era iristen bazen. Beraz, juxtu-juxtu gainditu zuten muga hori. gia esatera, lehendik ere independentzia zer den ezagutu izan du Montenegrok, 1878-1914 urte bitarte horretan. Turkiarrek nahi bai, baina ezin izan zuten konkistatu. Lehen Mundu Gerra amaitzean Serbia, Kroazia eta Esloveniako Erreinuan sartu zen. Bigarren Mundu Gerra amaitzean, berriz, Jugoslavia jaio zen, sei errepublika sozialista, tartean Montenegro, biltzen zituen federazioa. 1992an Jugoslavia desegitean, Serbiarekin batera federazio berri bat osatu zuen, baina 2006an, Serbiarengandik bananduta, erabateko independentzia lortu zuen. Montenegro estatu bat izan arren, oso alde gutxi daude serbiar eta montenegroarren artean.

E


386

30

Bidaia Montenegro: Europako herrialderik gazteena

â?‚ Garai bateko edertasuna galdu ez duen herria: Kotor.

Montenegroren izena Crna Gora da bertako hizkuntzan, serbokroazieraz; hizkuntza hau eta serbiera eta kroaziera oso-oso antzekoak dira. Lurraldearen tamainari begira, berriz, herrialde txikia da, 13.800 km2 (Araba gehi Nafarroa, hortxe-hortxe), eta biztanle gutxi ditu, 620.000 (Gipuzkoak baino gutxiago). Hiriburua Pogdorica da, 140.000 biztanlerekin, Donostiak baino gutxiago, beraz. Montenegroko jende gehiena montenegroarra da, eta kristau ortodoxoak dira, baina bada gutxiengo albaniarra ere, musulmana erlijioz. Txanpona, berriz, euroa da. Itsasbazterrean menditsua da Montenegro, eta barrurago menditsuago oraindik. Oso hondartza politak dauzka. Kostalde guztia ederra da oso, eta horrenbestez, turismoa da herrialdearen baliabiderik kuttunena. Gainera, hurbil dauka Mediterraneoko harribitxietako bat, urtean milaka turista jasotzen dituen Dubrovnik hiri kroaziarra. Turismoak txirotasunetik atera dezake Montenegro. Biztanleko Errenta Europan batez beste dagoenaren azpitik dabil, eta jende asko estraperloari, tabakoarena batez ere, esker bizi da. Industriarik ez dago apenas, eta nekazaritzak indar gutxi du hain herri menditsuak ez duelako leku larregi uzten landatzeko.

Turismoak ez dauzka turistak samaldan hartzeko beste azpiegitura. Hobe horrela. Horri esker, kostaldea zipriztintzen duten herrixkek beren xarmari eusten diote. Hiru behintzat apartak dira: Sveti Stefan (Esteban Donea), Kotor eta Perast.

zegoelako, golko sakon baten barren-barrenean. Ez Norvegiakoak bezain handia, baina berez, fiordo bat da: Europako hegoaldeko luzeena bai, behintzat. Veneziarekin, eta ondoko Ragusarekin (Dubrovnik da egun) komertzio-harreman handiak zituen Kotorrek.

Sveti Stefan uharte txiki bat da, eta lehorrera joateko hareazko mihi bat (tonbolo izenekoa) dago. Mediterraneoko postal ezin bikainagoa: harresidun herri bat, Erdi Aroko bere elizatxo eta altzifreekin. Eta itsasoa ondo-ondoan, ur garbi urdin berdexka biziarekin. Uharte osoak hotel bat dirudi, eta turista errusiarrez josia dago. Adriatrikoaren ederra aurkitu dute errusiarrek, eta Montenegrokoen erlijio bera dutenez, ortodoxoa, pozik sentitzen dira bertan. Europa erdialdetik, Alemaniatik eta, ez doa horrenbeste jende, ordea. Gehientsuenak Kroazian gelditzen dira, beherago jaitsi gabe.

Fiordoaren ertzean dagoen beste herrixka bat Perast da, oso herri lasaia. Nabarmentzekotan bertako eliza eta ikusmira; parez pare bi uharteĂąo ditu monasterio banarekin. Primerakoa da, eguzkitan patxadan egotea beste zereginik nahi ez duenarentzat.

Kotor herriak jostailu bat dirudi. Harresia du herriak, eta galtzada-harrizkoak dira kaleak. Badira pare bat eliza interesgarri ere. Eta jatetxeak, jatetxeak mimatu egiten dituzte, hain txukun jarrita guztia! Erdi Aroan gaudela dirudi ia; ez du behintzat orduko distirarik batere galdu. Orduan Kotor Adriatikoko kairik garrantzitsuenetako bat zen, babesean

Oso bestelakoa da Pogdorica, Montenegroko hiriburua. Hiriburu itsusiagorik Europa osoan! Ez dago ia ezer ikusteko. Garai batean Titogrado izena zeukan, Jugoslavia sozialistaren sortzaile izan zen Titoren omenez. Montenegrora autoz bazoazte, kontuz gero! Atzerritarrei isunak jartzea bihurtu nahi dute herrialdearen diru-iturri nagusietako bat. 40 km/ordukoa da gehienezko abiada kostako errepide osoan, eta oso zaila da muga hori errespetatzea denbora luzez. Eta Montenegroko polizia guztiak daude errepide horretan, eta beraz, atzerritar guzti-guztiek, batzuek behin baino gehiagotan, izango dute isunen bat.


Bidaia

31

❂ Montenegroko kostako harribitxia: Sveti Stefan.

❂ Eliza ortodoxoa (Kotor).

❂ Menditsua da Montenegro.

3

Testuko informazioa baliatuz, osa ezazu Montenegrori buruzko hurrengo koadroa, informazioa leku egokian kokatuz: Herrialdearen izena: Montenegro Noiztik da estatu:

...................................................

Hizkuntza:

...................................................

Lurrazala:

...................................................

Biztanle-kopurua:

...................................................

Hiriburua:

...................................................

Txanpona:

...................................................

Herrixkak:

...................................................

Geografia/paisaia:

...................................................

Azpiegiturak:

...................................................

Jarduera nagusiak:

...................................................

Historia:

...................................................

.................................................................................... .................................................................................... ....................................................................................

< PARE > Oraingoan, hitz baten inguruan arituko gara: pare. 1. Bilatu hiztegian hitzaren esanahia. 2. Konturatuko zinenez, hitz polisemikoa da, hots, adiera ezberdina har dezake esaldiaren arabera. Baina, irakurri berri duzun testuan Zein adiera du “pare” hitzak? Erantzuna: 45. orrialdean.

*

ALTZIFRE.- Ciprés. Cyprès. BALIABIDE.- Recurso. Recours, moyen. DIRU-ITURRI.- Fuente de ingresos. Source de revenues. DISTIRA.- Resplandor. Splendeur. ESTRAPERLO.- Contrabando. Marché noir. GALTZADA-HARRI.- Adoquinado. Pavé. GUTXIENGO.- Minoría. Minorité. HARRIBITXI.- Joya preciosa. Pierre précieuse. HOBE HORRELA.- Mejor así. Mieux ainsi. IKUSMIRA.- Vista, panorama. Vue. ISUN.- Multa. Amende. KONTUZ GERO!- ¡Ojo al parche! Attention! LARREGI.- Gehiegi. Excesivamente. Trop. OSO-OSO ANTZEKO.- Berdintsua oso. Muy parecido/a. Très ressemblant/e. SAMALDA.- Multitud. Troupe. TITOREN OMENEZ.- En homenaje a Tito. Hommage à Tito. TXANPON.- Moneta. Moneda. Monnaie. XARMARI EUTSI.- Mantener el encanto. Maintenir l´attrait.


386

32

“Numenak: Aita”

2

Komikia UM... GAUEKO... TXIKITAKO KONTUAK DATOZKIT GOGORA.

GAUAREN JEINU NAGUSIA ZUNAN. JAUN ETA JABE, GAUA BAINO EXISTITZEN EZ ZENEAN.

ORDUAN, LUR AZPITIK IRTETEN ZIREN JEINUEK JENDEA ERABAT IZUTUTA ZITENAN.

GAUA BAKARRIK?

ETSIRIK, AMALURRARI LAGUNTZA ESKATU ZIOTENAN, ETA HONEK NUMEN ARGITSU BAT SORTU ZINAN. HONI, GEROAGO, “H”-IL-ARGIA DEITUKO ZIOTENAN, BAINA HORI BESTE ISTORIO BAT DUN.

BAI IRA...

ILARGIAZ JENDEA HASIERAN ASKO BELDURTU ZUNAN, BAINA OHITZEAN, KOBETATIK IRTETEN HASI ZITUNAN.

BERRIRO AMALURRARI LAGUNTZA ESKATU ZIOTENAN, ETA HONEK ORAINDIK ERE “ZER” ARGITSUAGO BAT SORTU ZINAN. HAIN ZUNAN DISTIRATSUA, HONEN BEROTAN LANDAREAK ETA ZUHAITZAK JAIO BAITZIREN. JENDEA HAIN ZEGOEN POZIK...!!!

ZORITXARREZ, JEINUAK ERE OHITU ZITUNAN.

HALA ERE, GAUAREN BABESPEAN, JEINUEK JENDEA IKARATZEN JARRAITU ZITENAN. HORRELA, HAIN LORE EDERRA SORTU ZINAN, ZEINA JEINUEK EGUZKITZAT HARTU BAITZUTEN. LORE HURA EGUZKI LOREA ZUNAN.

HORREGATIK DAUKAZU BAT ATEAN ZINTZILIK?

HORI DUN.

AITA ETA AMA NOIZ DIRA ETORTZEKOAK?

EZ DIDATE ESAN.


7. atala: Atal honetan, gaur egunetik lehenaldira bidaiatuko dugu. Alde batetik, Ira eta bere amona, Alaitzen desagertzearen atzetik egon diren arrazoiak argitu nahian ibiliko dira eta bestetik, Diego eta bere emaztea, Mari, kristau fedearen aginduen aurka borrokan aurkituko ditugu.

Gidoia eta kolorea: Unai Busturia Arkatza: Julen Ribas

GAZTELAKO JAUNA POZIK DA MAIRUEN AURKAKO BORROKAN EMAN DIOZUN LAGUNTZAGATIK DIEGO,...

33

BAITA GELMIREZ APEZPIKUA ERE.

HALA ERE, ARAGOIKO ERREINUAREKIN IZANDAKO TRATUENGATIK, NAIARAKO HERRIA NAHI DU ZIGOR GISA ALFONTSO ERREGEAK.

BAZEUKAAT GAZTELAKO JAUNAREN IDATZIA!

UTZ ITZAK LURREKO ARAZOAK LURREKO JAUNENTZAT ETA HI HEU ARDURATU ERREINU ESPIRITUALAZ.

...ETA ZURE EMAZTE ETA SEME-ALABEK EZ DUTE ELIZARA JOATEKO OHITURARIK. GAINERA, ANTZINAKO SINESKERIAK FINKATZEN DITUZTEN JAINKO PAGANOEI BURUZKO ISTORIOAK UGARIAK DIRA AZKEN URTEOTAN.

HORREK ERE KEZKATZEN NAU JAUNA. GURE FEDEAK ADIBIDEA ESKATZEN DU...

AHALEGINDUKO NAUK.

HOBE ZENUKE ZEU ADIBIDE IZAN, HORRELA AGIAN, GELMIREZ APEZPIKUAK ZERBAIT EGIN LEZAKE ZURE ALDE NAIARAKO KONTUAN.


386

34

Komikia

“Numenak: aita”

HAR EZAK OTSOA HIRETZAT, InIGO, HIRE SOLDADUAREKIN BATERA JOLASTEKO.

AITA!

ETA ORAIN HI ZEIN IZANGO HAIZ? SOLDADUA ALA OTSOA?

BEGIRATU AMA, ZEINEN POLITA DEN!

MARI, EZ DION BARATZI TITIA ZERTAN EMAN, INUDEEK ETA ERREGINEK EZ DITIZTEN EGINBEHAR BERBERAK.

BENETAN EDERRA... ETA ZEIN DIRA, BA, ERREGINA BATEN EGINBEHARRAK?


Komikia

“Numenak: aita” 2

1.- Gauekoren istorioa Ordena itzazu esaldiok Iraren amamak kontatutakoaren arabera: ❏ ❏ ❏ ❏ ❏ ❏ ❏ ❏ ❏ ❏ ❏

3

a) Berriro eskatu zioten laguntza Ama-lurrari eta honek, orduan, eguzkia sortu zuen. q b) Jendeak laguntza eskatu zion Ama-lurrari jeinuei aurre egiteko. c) Gaueko gauaren jeinu nagusia zen, jaun eta jabe gaua bakarrik existitzen zen garaian. d) Ilargiarekin, hasieran jende asko beldurtu egin zen. e) Gauean ere babesa izan zezaten, ama-lurrak eguzki-lorea sortu zuen, jeinuek eguzkitzat hartu zutena. f) Zoritxarrez, jendearekin batera, jeinuak ere ohitu egin ziren ilargira. g) Lur azpitik ateratzen ziren jeinuek izuturik zuten jendea. h) Ama-lurrak numen argitsu bat sortu zuen, geroago ilargia deituko zena, jendeari laguntzeko. i) Eguzkiaren berotan landareak eta zuhaitzak jaio ziren eta jendea asko poztu zen. j) Baina, ilargiarekin ohitutakoan, kobetatik irteten hasi zen jendea. k) Baina, gauaren babespean jeinuek jendea ikaratzen jarraitu zuten. 2.- Lurreko erreinua eta erreinu espirituala

Berridatz itzazu esaldiok, emandako moldea erabiliz: 1.- Gaztelako jauna pozik dago. Gelmirez apezpikua ere pozik dago. _________________________baita________________________________ere. 2.- Mairuen aurkako borrokan eman diozun laguntzagatik dago pozik. _______________________________-dako___________________________. 3.- Istorioak ugariak dira azken urteotan; Jainko paganoak dituzte hizpide. _______________________buruzko__________________________________urteotan. 4.- Hobe zenuke zeu adibide izatea, horrela Gelmirez apezpikuak zerbait egin lezake. Hobe litzateke___________________izango ____________, horrela Gelmirez apezpikuak ________________egingo _______________.

?

3.- Erreginaren eginbeharrak 1.- Komikiaren azken zatian, Diegok Mariri errieta egingo dio. Zergatik? ❏ a.- Ez delako etxeko-lanak egiten ari. ❏ b.- Iñigori kasurik egiten ez diolako. ❏ c.- Baratzi titia ematen diolako. 2.- Zein da Diegok erabiliko duen argudioa? ❏ a.- Haurra handiegia dela titia hartzeko. ❏ b.- Titia ematea ez dela erregina baten eginbeharra ❏ c.- Inude baten itxura hartzen ari dela Mari. 3.- Eta zer erantzungo dio Marik? ❏ a.- Arrazoi duela eta ez duela berriz egingo. ❏ b.- Ez dagoela ados. ❏ c.- Galdetuko dio ea zein diren bere eginbeharrak. Zalantzarik sortu bazaizu, jo 45. orrialdera.

35


386

36 Testua eta argazkiak: Juanjo Dorronsoro

“Irish Museum of Modern Art” erakusketa Kubo-kutxa aretoan 3 Irlandako museoaren arte-bilduma hau lehen aldiz dator Euskal Herrira. Munduko artista ezberdinen pinturek eta eskulturek osatzen dute bilduma. Jatorri heterodoxoko obrak. Erakusketaren komisarioak ez du erakusketa irlandar artera mugatu. Azken bi hamarkadetako lanak bildu ditu Kubo-kutxa aretorako. Espainiar artistak ere badira erakusketan, Juan Uslé eta Cristina Iglesias, besteak beste. Artista gehienak irlandarrak, Erresuma Batukoak eta Estatu Batuetakoak dira. Obra batzuk erositakoak dira eta besteak dohainik eskuratutakoak. rish Museum of Modern Art duela hamasei urte inauguratu zen. Madden Arnholtzen bilduma izan zen bere oinarria. Hasierako bilduma hartan Irlandako lehen mailako artistak zeuden: Michael Coleman, Dorothy Cross, Brian Maguire, Rolfe, esaterako. Museoa betidanik saiatu da tradizioarekiko loturak hausten, artelanen gordailu hutsa ez izaten eta artearen etengabeko eboluzioa jarraitzen. Azken urteetan, museoak pintura, grabatu, argazki eta eskultura ugari jaso ditu dohainik. Horietako batzuk erakusketan ikus daitezke: Sean Scullyren pintura handi bat eta Louise Bourgeoisen eskultura.

I

Kursaaleko aretoan erakusten diren lan gehienak 1990eko hamarkadakoak dira. Nazioartean ezagunak dira pintura, eskultura, DVD eta argazki hauen egileak. Eskulturen arloan Louise Bourgeois eta Cristina Iglesiasen lanak azpimarratu nahi

nituzke. Frantziar artistaren obra oihal arrosez egindako buru bat da. Aluminiozko eta kristalezko kutxa batean dago sartuta irudia. Busto bat dirudi. Bere gurasoen tapiz lantegian egiten ziren lanak ditu gogoan artistak. Gelaxka barruan harrapatutako buruak existentziaren garraztasuna sinbolizatu nahi du. Cristina Iglesiasek “Vegetation Room X” artelana egiteko erretxina eta brontze hautsa erabili ditu. Artelanak elementu arkitektonikoak ditu. Landare, tentakulu eta bentosa irudiak bere azaleran. Forma industrialak dituen behe-erliebea da. Pinturaren arloa da ugariena erakusketan. Sean Scully irlandar margolariaren bi lan erakusten dira. Biak abstrakzio geometrikoan oinarritutakoak. Azken urteetan gogoko ditu marra zabalak konbinatuz margotutako oihalak. Michel Craig-Martin dublindarraren “Eye of the Storm” akrilikoa neurri handikoa da. Programa informatikoen laguntzaz asmatutako irudiak dira. Eguneroko tresnen irudiak. Tim Mararen “Power Cuts Imminent” lana serigrafia bat da. Pop artearen eragina du. Argitasun eta mugikortasun gutxi duen artelana da. Tim Mara Londoneko Royal College of Arteko irakasle izan zen.

m ower Cuts Im Tim Mara “P

Michel Craig -Martin “Eye of the st orm” (2003)

Abigail O’Brien-en “The Last Supper” instalazioa lan interesgarria da. Zapi brodatua gainean duen mahai luzearen atzean hamabi emakume eta haur baten argazkiak daude. Jesusen Azken Afaria gogoratzen digute irudiek. Ezkontzaren sakramentua eta bakardadearen arteko arazoa aurkezten digu Dublingo artistak. “The Luncheon”, Caroline McCarthyren argazkiak, kontsumismoaren gaia aztertzen du. Komuneko paperez egindako fruituen irudia da. Eskultura baten argazkia. Natura hilaren gisa egindako bodegoi artifiziala. Interesgarria da, baita ere, Alice Maherren “Ombre V” paper gaineko ikatz marrazkia. Lau metroko emakume-irudia ilez estalita. Marrazkiak ametsetako irudia dirudi. Itxura zakarreko ilea da. Azkenik, “Big Silver” artelana aipatu nahi dut. Beverly Semmes artista amerikarrak emakumearekin lotutako gaia landu du. Zilarrezko soinekoa, polea elektrikoaren bidez, horman gora eta behera mugitzen da. Oihal disdiratsuz egindako jantzia feminismoaren sinboloa da. Arte-bilduma honek, irlandar artisten eta Irlandan egun egiten ari den lana ezagutzen laguntzen digu. Kubo-kutxako erakusketak urtarrilaren 20ra arte iraungo du.

inent” (1975)


37 ARGITALPEN BERRIAK 3 Udan lana egiten zuen gizona

1B Numenak: Alaba Unai Busturia, Julen Ribas Sauré, 2007

Pako Aristi Erein, 2007 Hasiera batean, Euskaldunon Egunkarian eta ondoren, Berria egunkarian idatzi izan ditu Pako Aristik hainbat iritzi-artikulu, beti ere uda-partean. Horien arteko batzuen bilduma da Udan lana egiten zuen gizona liburuan jasotzen dena. 1997an hasi eta 2007ra bitartekoak dira lanok, nahiz eta urtero ez dituen idatzi. Jorratu dituen gaiak, berriz, globalki landu ditu testuetan, kritikatzearekin batera arazoei konponbidea emanez. Hona hemen artikulu horietako baten pasartea: AFRIKAKO SUGEA Utzidazu orain, esnatzerakoan, maite, istorio bat kontatzen. John Henry Patterson ehiztaria Tsavo-ko oihanean zihoala izutu egin zen bat-batean, belarretan, epelean zegoen sugetzar bat ikustean. Laster izuak lilurari utzi zion lekua: sugearen larrua urre zaharraren kolorekoa zen, berde koloreko arrasto distiratsuz zeharkatua, eguzkipean dirdai eginez. Larru hura etxeratzeko apeta sartu zitzaion. Tiro egin zion burura, eta asmatu. Larrutu zuen gero labanaz, eta lehortzen utzi orduko samindurik ikusi zuen larrua kolorea galtzen ari zela. Aurki urrea txuritua zen, berde distiranta beltz zurahil eta triste bilakatua. Bertan bota zuen bere desioaren hondakina. Maitasuna ere azal desiragarria duen izaki misteriotsua da, liluratu eta izutu, biak egiten gaituena. Udan lana egiten zuen gizona, Pako Aristi, Erein, 2007, 12.or.

3

Testuko hainbat hitz ekarri ditugu hona, baita hitz horien beraien sinonimoak ere. Behar bezala lotzen saia zaitez: HITZA 1. Izutu 2. Epelean egon 3. Sugetzarra 4. Izua 5. Lilura 6. Arrasto 7. Dirdai egin 8. Apeta 9. Samindurik 10. Aurki 11. Hondakina 12. Azal

SINONIMOA a. Marka b. Distira egin c. Txundidura d. Beldurtu e. Atsekabeturik f. Laster g. Beldurra h. Gogoa i. Suge handia j. Kondarra k. Goxo-goxo egon l. Larru

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 46. orrialdera.

Gustura irakurtzen ari bazarete gure hileroko KOMIKIA saila, jakizue argitaratu berri dela bigarren alea, Numenak: Alaba izenekoa, hain zuzen ere. Izango du, hala ere, hirugarren alerik, trilogia osatuko duena. Azken hau iritsi bitarte, ordea, badakizue, hilero gure aldizkarian Alaitz, Ira, Mari eta Diego protagonista dituzten gaurko eta aspaldiko istorioak dituzuela zain.

2 Mundu margotu berri bat Kokein Gaztelupeko hotsak, 2007 Kokein taldearen hirugarren diskoa da Mundu margotu berri bat izeneko hau. ordutik hona hainbat urrats eman ditu taldeak eta ondorioz, lan honetako abestiak sortu, grabatu eta ekoiztea boskotearen esku egon da erabat. Diskotik Ate joka izeneko kantua aukeratu dugu, hitz esanguratsuen inguruko lana egin dezazuen. Ate joka Egun osoa mara-mara ari du Eta ez dirudi geldituko denik. Zerutik jausten den kotoia bezala, eskutan urtzen dena. Nire zoria al da? Eta ni hemen, etxetik hain urrun mundu honen aurreiritzien jopuntu, paper batzuen esklabo. Eta ate joka ibiltzen naiz, ukatzen didazuena eskatzen. Kaleetako hotzetara zigortu nauzue. Elkartasuna xentimo batzuetan. Eta gizatasuna hitz hutsa dela badakit. Gupidarik erregutzen ez nabil. Soilik, zuek izandako aukera nahi dizuet erakutsi. Eta ate joka ibiltzen naiz, ukatzen didazuena eskatzen. Kaleetako hotzetara zigortu nauzue. Eta loa ere ez dizuet kendu. Zuen kontzientzia ustelak, Zuen izaera zekenak, Lehen munduaren itxurakeria Gordina. Eta ate joka… Pobreak izanda aberats direla uste duten inozoak.

2

Hitzak irakurrita, esango al duzu nor ari den kantari?

a.- Kalean lan egiten duen igeltseroa. b.- Etxez etxeko saltzailea. c.- Etorkin “ilegala”. Zein hitz izan dira esanguratsuak aurreko galderari erantzuteko? Hemen jaso: ................................................... .................................................. ................................................... Zalantzarik sortu bazaizu, jo 46. orrialdera.


386

38

Denbora-pasak PATATAZ GALDEZKA Nazioartean aurten patataren urtea dela eta, jaki honi buruz zer dakizun jakin nahi dugu.

1. Zein herrialdek ekoizten du patatarik gehien? • Indiak. • Txinak. • Mexikok. 2. Ipar Euskal Herrian “patata” esateko beste hitzik erabiltzen al da? • Ez. • Bai, lursagar. • Bai, oin-sagar. 3. Munduan zenbat patata ekoiztu zen 2006an? • 315 milioi tona. • 140 milioi tona. • 506 milioi tona. 4. “Ska ska ska... Jamaika ska” Arabako musika-talde baten abesti-zati bat da. Zein da taldea? • Potato Swing. • Potato. • Potatoes Jazz Band. 5. Patata lehendabizikoz aintzira baten ondoan erein zuten. Zein herrialdetan, ordea? • Perun. • Mexikon. • Bolibian. 6. Patatak zer du ugari? • Gantza. • A bitamina. • Karbohidratoak.

Erantzun-orria: 46. orrialdea.

7. Lur planetan patata ekoizteko azalera zenbatekoa da? • 195.000 km2. • 50.000 km2. • 323.000 km2. 8. Gene bankuetan zenbat patata-barietate daude gordeta? • 1.550 • 7.500 • 800 9. Patata-landarea hartzen badugu, zer ez da jangarria gizakiontzat? • Tuberkulua. • Hostoak. • Azala. 10. Gune tropikaletan zenbat denbora behar du hazten patatak? • 90 egun. • 157 egun. • 200 egun inguru. 11. Europan pertsonako zenbat patata jaten da urtean? • 96 kilo. • 350 kilo. • 50 kilo. 12. Ez dago egiaztatuta, baina patata-tortilla Euskal Herrian asmatu omen zen. Nola? • Victor Hugo idazleari Pasaian arrantzale baten emazteak prestatu ei zion behin. • Arrautzak patatekin nahasita prestatu ei zizkion baserritar batek Zumalakarregi karlistari. • Bilboko festetan asmatu zuten 1900. urtean parrandan zebiltzan lagun batzuek.


Ikaslearen koadernoa

39

386


40

Ikaslearen

386

koadernoa

IKUSIZ IKASI Belen Benitez Seme-alabak etxean heztea izan da Urrats Euskaltegian berriki landu duten gaietako bat. Ikasleen eginkizuna zera izan zen: egunkarietako hainbat artikulu irakurri eta aztertu ondoren, idazlana egitea gaiaren inguruan zuten iritzia azalduz. Ikasle batek idatzitako iritzi-artikulua ekarri dugu ale honetako lanketa egiteko. Bertan, testuaren egitura nola osatu duen eta bere iritzia eraikitzeko erabili dituen baliabideei erreparatuko diezu.

1

Ikaslearen lana irakurri aurretik, zeure burua kokatzeko, eman iezaiozu begiratua Berria egunkariak argitaratutakoari eta bilatu hiru hitz hauen esanahia testuan:

Educar

.....................................................

Educación

.....................................................

Escolarizar

.....................................................

BERRIA

Osteguna, 2007ko azaroak 1

Donostiako guraso batzuek epaitegian deklaratu behar izan dute, seme-alabak etxean hezteagatik ERREDAKZIOA Donostia

Gipuzkoako Adingabeen Fiskaltzak Donostiako senar-emazte batzuk inputatu ditu, beren lau seme-alabak etxean hezteagatik, hezkuntza sistematik kanpo. Gurasoek, Irungo (Gipuzkoa) Ketty Sanchezek eta Ameriketako Estatu Batuetako Michael Brandonek, atzo deklaratu zuten epailearen aurrean. Gurasoen esanetan, seme-alabak etxean heztea debekatzen badiete, Frantziara joango dira bizitzera. «Giza Eskubideek eta Espainiako Konstituzioak babesten gaituzte. Ez dago seme-alabak etxean heztea debekatzen duen lege idatzirik. Gure egoera ez da legezkoa edo legez kanpokoa, alegala baizik». Sanchezek eta Brandonek ikastetxetik atera zituzten beren seme-alaba gazteenak iragan ikasturtean, hezkuntza etxean eskaintzeko, seme-alaba zaharrenekin egiten zuten moduan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gertatuta jakinarazi zion Gipuzkoako Adingabeen Fiskaltzari eta Fiskaltzak gurasoak elkarrizketatu zituen uztailaren 11n. Bilera horretan gurasoei agindu zien aurtengo ikasturtean haurrak eskolaratzeko. Gurasoek ez zuten agindua bete eta atzo deklaratu zuten.(...)


Ikaslearen

koadernoa

2

41

Ikaslearen iritzia atzeman:

ETXEAN HEZTEA

Duela gutxi komunikabideetan agertu da seme-alabak etxean hezi nahi dituzten guraso batzuen arazoa. Berri honek, oraingoa ez denez, jende asko aho bete hortz utzi gaitu. Zergatik hainbesteko kezka geografia osoan zehar kasu asko badaude? Badirudi legean hutsune bat dagoela kasu hauetan, eta ezkutatuta edo isilpean badaude gaia mugitu behar dutenek itsuarena egiten dute. Erraza da ikusten hezkuntza honek alde onak zein txarrak dituela, ikastolakoarekin gertatzen den bezala. Hori dela eta, atzerriko herri batzuetan halako hezkuntza erabat onartuta dago. Hau ikusita, pentsa daiteke ikerketa egina eta dena kontrolpean dutela, hezkuntza ona izateko. Hezkuntza honen alde onak kontuan hartzen baditugu, aspektu batzuk aipa ditzakegu: denbora, kontzentrazioa, harremanak, besteak beste. Ikastoletan denbora luzea galtzen da gelako ikasle guztiak arreta jartzeko lanean, ulertzen ez duen bakoitzari behin baino gehiagotan errepikatzen zaion azalpenean, txarto portatzen direnei ezartzen zaien zigorretan, eta abarretan. Hau dena etxean gertatzen ez denez, etxeko ikasleek denbora gehiago dute beren buruarentzat. Bestalde, kontzentrazioa nabarmen dezakegu. Etxean arreta desbideratzeko balio dituen gauza gutxiago dituztenez, buru-belarri eman diezaiokete lanari. Gainera, ezin dugu ahaztu irakasle partikularra edukitzeak asko laguntzen diela bere lana lehenbailehen eta ondo egiten. Dena dela, gai eztabaidagarriena da beren adinekoekiko harremanak. Arlo honetan, alde batetik argi dago etxeko ikasleak ikastoletako ikasle batzuengandik tratu txarrak jasatetik libratzen direla, eta bestetik, ikastola kanpoko jarduera asko egiten dituela beren adineko neska-mutilekin. Baina edozein gauzarekin gertatzen den bezala, txanpon bereko beste aldea daukagu. Etxeko ikasleek, esne mamitan hezita, badakite lehen aipatu ikasleei aurre egiten? Ikasten dutena ikuspegi berberetik ikusita, iritzi anitzeko aberastasuna eskuratzen dute? Bakarrik lan eginda, proiektu bat taldeka gara dezakete? Etaâ&#x20AC;Ś hausnarketa asko ere egin daitezke bere eraginkortasuna zalantzan jartzeko. Eta hor dago gaia puri-purian, baina denboraren poderioz, gauza onartuta eta arrunta izango dela ziur nago. Beti ondo dago aukera anitzen artean aukeratu ahal izatea, nahiz eta gehienok ohiko sistema aukeratu. Susana, Urrats Euskaltegiko ikaslea

Testua irakurri ondoren, hauetako zein baieztapenekin uste duzu egon daitekeela ados ikaslea?

Etxean heztea ez da formula baliagarria Seme-alabak etxean hezteko aukera egotea ona da Kezkagarria da aukera hori egotea etxean ezin baitira gai guztiak behar bezala irakatsi.

Zalantzarik sortzen bazaizu, jo 46. orrialdera


42 3

Ikaslearen

386

koadernoa

Testuaren egiturari erreparatu: Ikasleari eskatu zaio gaiaren inguruan bere iritzia eman dezan. Horretarako, ideiak eta esan beharrekoak antolatu behar izan ditu argudio-testu baten itxura har dezan. Ikusazu zein den horrelako testuek izan ohi duten egitura eta jo ezazu ikaslearen testura berea nola egituratu duen ikusteko.

Sarrera

Aurretik daukagun informazioa aipatzen da, eztabaia kokatu eta tesia aurkezten da.

Garapena edo gorputza

Testuaren muina da. Bertan biltzen dira artikulugilearen hipotesiak, jarrerak...; bere ideiak defendatzeko erabiltzen dituen arrazoi guztiak, alegia.

Konklusio eta ondorioak

Testuan zehar garatutako ideia nagusia(k) laburbildu eta ondorioak ateratzen dira atal honetan.

Antzeko egiturarik erabili al du ikasleak? Non jasotzen dira atal horiek? Gurutzea egin paragrafoetan:

1. paragrafoa

2. paragrafoa

3. paragrafoa

4. paragrafoa

5. paragrafoa

Sarrera Garapena Ondorioak

4

Atal bakoitzaren azterketa: Ikus dezagun ikasleak zein baliabide erabili dituen zati bakoitzean testua osatzerakoan. Horretarako, oraintxe ikusi duzun sarrera-garapena-ondorioak egitura jarraituko dugu eta atal bakoitzean, ideiak azaltzeko erabili dituen baliabideak aukeratu beharko dituzu. a. Testuaren sarreran: Markatu gurutze batez zati hori egituratzeko ikasleak erabili dituen baliabideak:

Galdera erretorikoa (erantzunik espero ez duena) egin Gaira zuzenean jo Pasadizoa kontatu Interesgarritasuna azpimarratu Ikuspegi historikoa eman Irakurlea zerbait egitera gonbidatu

Jaso hemen aukeratu dituzun baliabide horiekin lotutako esaldiak:

................................•...................................................................................................................

................................•................................................................................................................... ................................•...................................................................................................................


Ikaslearen

koadernoa

43

b. Garapenean: Nola azaldu ditu bere argudioak?

Adibideak erabiliz Frogak aurkeztuz Arazoaren alde desberdinak azalduz Galdera erretorikoak erabiliz, irakurleak hausnarketa egin dezan Datuak emanez Ironia, umorea erabiliz

Eman zure aukeraketa ilustratzen duten adibideak: ................................•...................................................................................................................

................................•................................................................................................................... ................................•................................................................................................................... c. Ondorioetan: Nola planteatu du testuaren amaiera?

Arazoa konpontzeko gomendioak emanez Puntu guztiak bilduz laburpen moduan Hasieran esandakoarekin Bere iritzia emanez Etorkizunean gertatuko dena aurreikusiz Irtenbiderik eman gabe, galdera zabalduz

Aukeratu testuko zatiak hori erakusteko: ................................•...................................................................................................................

................................•................................................................................................................... ................................•...................................................................................................................

4

Zure iritzia: Gaiaren inguruan duzun iritzia azaltzeko tartea duzu hau. Pentsatu zure argudioak garatzeko emango dituzun pausoak eta antolatu ideiak hemen ikusi duzun eskemaren arabera:

Sarrera

•• •• ••

Garapena

• • •

Ondorioak

• • •

35

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 46. orrialdera.


44

Ikaslearen

386

koadernoa

Belen Benitez

IDAZTARAUAK

Badakigu ahozko hizkera eta idatzizkoa ez direla bat etortzen askotan, baina gehienetan, garbi izaten dugu nola idatzi behar diren hizkuntzaren aldaera horiek. Hala ere, badira zenbait hitz askotan erabiltzen ditugunak eta idazterakoan zalantza sortzen digutenak behin eta berriro. Esaterako, batipat, beñipin edo bapatean, ahoskatuko genuke batek baino gehiagok, baina, garbi al daukagu denok nola idatzi behar diren? Ea Euskaltzaindiak zer dioen:

> BAT-BATEAN, BEHINIK BEHIN, BATIK BAT Honela idatziko dira hitz hauek: - Bat-batean, - Behinik behin, - Batik bat Lehenbizikoa marrarekin eta beste biak marra gabe eta bereiz. Ez erabili beste formarik: *bat batean, *behinik-behin, *batik-bat edo *bapatean, *behinipehin, *batipat, e.a. Honekin batera, Euskaltzaindiak gogorarazi nahi du esapide hauen ahoskerak betiko legeen arabera egitea ongi dela (batipat, adibidez).

• Idatzi azpimarratuta dauden hitzen ordez, beharko lukeen sinonimo egokia bat-batean, behinik behin edo batik bat hitzak erabiliz

Denak ditut gustuko, gorriak batez ere

................................................

Lo egiteko lekua badugu bederen

................................................

Aitaren batean amaitu zen filma

................................................

Ni ez naiz konturatu behintzat

................................................

Derrepente erori zen horma

................................................

• Markatu gurutze batez esaldi zuzenak eta zuzendu itzazu oker idatzita daudenak:

Zuzen Oker Askotan joaten naiz, ostiraletan batik-bat Bapatean azaldu da Bat-batean ikusi nuen Ez ezazu horrekin jantzi, behinik-behin! Liburu guztiak gustatzen zaizkit, baina nobelak batik bat Telebistan futbola ikusten dut batipat Bat batean bururatu zait

Zalantzarik sortu bazaizu, jo 46. orrialdera.


Erantzun-orriak 07

Frontoian dihardu beharrean: Frontoian dihardu/ari da lanean Be: ere Egin ebazan.: Egin zuen Kontau deusku: Kontatu digu Ez deuskue aukerarik emoten: Ez digute aukerarik ematen Euskal Herriak badauko parte hartzeko aukerea: Euskal Herriak badauka parte hartzeko aukera Lez: Bezala Noz edo noz: Noiz edo noiz Selekzinotik deitu eustien: Selekziotik deitu zidaten Neskekaz: Neskekin Mutilekaz: Mutilekin Gero eta gitxiago gagoz: Gero eta gutxiago gaude Eurekaz: beraiekin Urteten: Irteten Gatxa: Zaila

13 1.- c 2.- b 3.- a 4.- b

26

11 EGIA GEZURRA

✓ ❏ ✓ ❏ ❏ ❏ ✓ ❏ ❏ ✓ ❏

❏ ❏ ✓ ❏ ❏ ✓ ❏ ✓ ❏ ❏

31

45

Hegazkin moderno hauek hiru... Bigarren eskuko ultrarinek kotxe... “Bataiatzeko” hiru ultrarin mota...

Historia:

Asteko edozein egunetan egin daiteke... Noiznahi eta nonahi antolatzen dituzte...

Montenegro 2006tik Serbokroaziera 13.800 Km2 620.000 Pogdorica Euroa € Sveti Stefan, Kotor, Perast Itsasbazterrean, menditsua eta barrurago, are menditsuagoa. Oso hondartza politak dauzka, kostalde guztia da ederra. Gutxiegi dira turistei erantzuteko. Turismoa da garrantzitsuena, industria eta nekazaritza, apenas. 1878-1914 urte bitartean independientea izan zen Montenegro. Turkiarrek nahi bai, baina ezin izan zuten konkistatu. Lehen Mundu Gerra amaitzean Serbia, Kroazia eta Esloveniako Erreinuan sartu zen. Bigarren Mundu Gerra amaitzean, berriz, Jugoslavia jaio zen, sei errepublika sozialista, tartean Montenegro, biltzen zituen federazioa. 1992an Jugoslavia desegitean, Serbiarekin batera federazio berri bat osatu zuen, baina 2006an, Serbiarengandik bananduta, erabateko independentzia lortu zuen.

Hona erreportajean azaltzen diren esaldiak: < PARE > Badira pare bat eliza interesgarri ere. Esaldi honetan pare hitzak zenbaki bati egiten dio erreferentzia.

2. esaldian, berriz, hauxe: Entzutetsu. Famoso/a. Renommé/e.

Araudiak eskatzen duena baino ikastaro ...

Herrialdearen izena: Noiztik da estatu: Hizkuntza: Lurrazala: Biztanle-kopurua: Hiriburua: Txanpona: Herrixkak: Geografia/paisaia:

Azpiegiturak: Jarduera nagusiak:

1. eta 3. esaldietan, hauxe da itzal hitzaren esanahia: Geriza, gerizpe. Sombra. Ombre.

Duela gutxi, Euskadiko...

Fiordoaren ertzean dagoen beste herrixka bat Perast da, oso herri lasaia. Nabarmentzekotan bertako eliza eta ikusmira; parez pare bi uharteño ditu monasterio banarekin. Esaldi honetan “parez pare”k “aurrez aurre” esan nahi du.

Bi uharte monasterio banarekin eta parean Perast (argazki-oina). Esaldi honetan ere “parean” hitzak “aurrez aurre” esan nahi du.

35

1.- Gauekoren istorioa

1.- c 2.- g 3.- b 4.- h 5.- d 6.- j 7.- f 8.- a 9.- i 10.- k 11.- e

2.- Lurreko erreinua eta erreinu espirituala 1.- Gaztelako jauna pozik dago, baita Gelmirez apezpikua ere. 2.- Mairuen aurkako borrokan emandako laguntzagatik dago pozik. 3.- Jainko paganoei buruzko istorioak ugariak dira azken urteotan. 4.- Hobe litzateke zeu adibide izango bazina, horrela Gelmirez apezpikuak zerbait egingo luke. 3.- Erreginaren eginbeharrak 1.- c 2.- b 3.- c


386

46

Erantzun-orriak

37

38

1.- d 2.- k 3.- i 4.- g 5.- c 6.- a 7.- b 8.- h 9.- e 10.- f 11.- j 12.- l Ate joka: “c” erantzuna da zuzena Gako-hitzak: Etxetik hain urrun, paper batzuen esklabo, lehen munduaren itxurakeria gordina.

PATATAZ GALDEZKA 1. Zein herrialdek ekoizten du patatarik gehien? Txinak. 2. Ipar Euskal Herrian “patata” esateko beste hitzik erabiltzen al da? Bai, lursagar. 3. Munduan zenbat patata ekoiztu zen 2006an? 315 milioi tona. 4. “Ska, ska, ska... Jamaika ska” Arabako musika-talde baten abestizati bat da. Zein da taldea? Potato (patata ingelesez). 5. Patata lehendabizikoz aintzira baten ondoan erein zuten. Zein herrialdetan, ordea? Perun. 6. Patatak zer du ugari? Karbohidratoak. 7. Lur planetan patata ekoizteko azalera zenbatekoa da? 195.000 km2 8. Gene bankuetan zenbat patata-barietate daude gordeta? 7.500 9. Patata-landarea hartzen badugu, zer ez da jangarria gizakiontzat? Hostoak. 10. Gune tropikaletan zenbat denbora behar du hazten patatak? 90 egun. 11. Europan pertsonako zenbat patata jaten da urtean? 96 kilo. 12. Arrautzak patatekin nahasita prestatu ei zizkion baserritar batek Zumalakarregi karlistari.

Denak ditut gustuko, gorriak batez ere Lo egiteko lekua badugu bederen Aitaren batean amaitu zen filma Ni ez naiz konturatu behintzat Derrepente erori zen horma

[40/43]

Batik bat Behinik behin Bat-batean Behinik behin Bat-batean

[44] Zuzen

1.

2.

Educar Educación Escolarizar

X

Hezi Hezkuntza Eskolaratu

Etxean heztea ez da formula baliagarria Seme-alabak etxean hezteko aukera egotea ona da Kezkagarria da aukera hori egotea etxean ezin baitira gai guztiak behar bezala irakatsi.

3.

1. paragrafoa

Sarrera

2. paragrafoa

3. paragrafoa

4. paragrafoa

X

X

X

Ondorioak

a.

X behinik behin X batik bat Bat-batean

5. paragrafoa

X

X

Galdera erretorikoa (erantzunik espero ez duena) egin

Galdera erretorikoa

X

Gaira zuzenean jo

kasu asko badaude? Interesgarritasuna azpimarratu • Badirudi legean hutsune bat dagoela kasu hauetan, eta ezkutatuta edo isilpean badaude gaia mugitu behar dutenek itsuarena egiten dute. • Duela gutxi komunikabideetan agertu da semeGaira zuzenean jo -alabak etxean hezi nahi dituzten guraso batzuen arazoa.

Pasadizoa kontatu X

Interesgarritasuna azpimarratu Ikuspegi historikoa eman Irakurlea zerbait egitera gonbidatu

Arazoaren bi aldeak

Adibideak erabiliz

Arazoaren alde desberdinak azalduz

X

Galdera erretorikoak erabiliz irakurleak hausnarketa egin dezan

Ironia, umorea erabiliz

• Hezkuntza honen alde onak kontuan hartzen • Baina edozein gauzarekin gertatzen den bezala,

X

Datuak emanez

• Zergatik hainbesteko kezka geografia osoan zehar

baditugu, aspektu batzuk aipa ditzakegu.

Frogak aurkeztuz b.

Oker batik bat Bat-batean

X

Garapena

4.

Askotan joaten naiz, ostiraletan batik-bat Bapatean azaldu da Bat-batean ikusi nuen Ez ezazu horrekin jantzi, behinik-behin! Liburu guztiak gustatzen zaizkit, baina nobelak batik bat Telebistan futbola ikusten dut batipat Bat batean bururatu zait

txanpon bereko beste aldea daukagu. Galdera erretorikoak • Etxeko ikasleek, esne mamitan hezita, badakite lehen aipatu ikasleei aurre egiten? Ikasten dutena ikuspegi berberetik ikusita, iritzi anitzeko aberastasuna eskuratzen dute? Bakarrik lan eginda, proiektu bat taldeka gara dezakete?

Arazoa konpontzeko gomendioak emanez Puntu guztiak bilduz laburpen moduan Hasieran esandakoarekin

c. X

Bere iritzia emanez

X

Etorkizunean gertatuko dena aurreikusiz Irtenbiderik eman gabe, galdera zabalduz

Etorkizuna • Denboraren poderioz, gauza onartuta eta arrunta izango dela ziur nago • Beti ondo dago aukera anitzen artean aukeratu ahal izatea, nahiz eta gehienok Iritzia ohiko sistema aukeratu


DATU JAKINGARRIAK Helduen euskalduntze-alfabetatzea Ikasleria sexuaren arabera %66.62

%33.38

%67.02

%32.98

%67.02

%32.98

%67.16

%32.84

02-3

%67.14

%32.86

03-4

%68.9

%31.1

%15

04-5

%69.7

%30.3

%10

05-6

%69.39

%30.61

%5

06-7

%68.95

%31.05

98-99 99-00

Adin-tarteak ehunekotan

00-1 01-2

%30 %25 %20

%0

01-02 02-03 03-04 04-05

100 80

16-20

21-25

26-30

31-35

36-45

>45

%11.89 %11.74 %10.54 %10.81

%17.6 %16.59 %15.43 %13.48

%16.9 %17.11 %16.66 %16.54

%16.31 %15.41 %15.92 %15.65

%26.35 %26.96 %27.58 %28.38

%10.95 %12.19 %13.87 %15.15

60

40

20

0

20

Emakumeak

40

60

80 100

Gizonak

05-06 %10.98 %12.33 %16.17 %15.76 %28.08 %16.69 06-07 %12.08 %11.23 %15.23 %15.96 %27.69 %17.82 00-01

01-02

02-03

03-04

04-05

05-06

06-07

Ikasle-kopurua urteka Milaka

41.753

98-99

41.837

99-00

37.141

00-2001

33.993

2001-2002

33.163

2002-2003

35.337

2003-2004

37.862

2004-2005

39.530

2005-2006

2006-2007 IKASTURTEA Euskara-Ikasleak EAEn

37.073

2006-2007


HABE