Page 1

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN Bilatu

Aintzane Larra単aga Korta Joanes Segurola Errondosoro Uxue Razkin Olazaran Ander Barinaga-Rementeria Arano


DOKUMENTAZIO-LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN 2012ko maiatza

Joanes Segurola Errondosoro

Aintzane Larrañaga Korta

Uxue Razkin Olazaran

Ander Barinaga-Rementeria Arano

‘Dokumentazio-lanaren garrantzia kazetariaren eguneroko jardunean’ by Joanes Segurola Errondosoro, Aintzane Larrañaga Korta, Uxue Razkin Olazaran and Ander Barinaga-Rementeria Arano is licensed under a Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 3.0 Unported License. Based on a work at Dokumentazio lanaren garrantzia kazetariaren eguneroko jardunean Permissions beyond the scope of this license may be available at ander.ba@live.com

Eskerrik asko lan hau egiten lagundu diguzuen guztioi: Esther Udaondo, Ibon Idigoras, Hasier Etxeberria, María González Gorosarri, Urtzi Urkizu, Jose Inazio Basterretxea, Ander Arzak, Amaia Urkia, Ana Olabarrieta, Iranzun Mentxaka, Iñaki Mendizabal, Maddalen Iriarte, Maria Corral, Jasone Agirre, Javier Trigueros, Jesus Mari Eizmendi, Juan Andres Argoitia, Amaia Etxeberria, Marisa Ozalla, Enrique Martín, Blanca Díez, Gema Lasa, Olaia Urtiaga, Laida Basurto, Igor Siguero, Ainhoa Lendinez, Mikel Reparaz, Saioa Martija, Marta Iturregi, Idoia Merodio eta Xabier Perurena.


SARRERA Izugarrizko bilakaera izan du dokumentazio munduak azken urteotan. Internetek eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatzeak eragin du garapen hori. Garapen horren arabera garatu da kazetaritza ere. Dokumentazioak kazetaritzan duen garrantzia da horren adierazgarri. Dokumentaziorik gabe ez litzateke posible izango kazetaritza. Horra hor kazertaritzaren eta dokumentazioaren arteko lotura, hau da, aurrerapen teknologikoen eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuta garatu dira bai kazetaritza eta bai dokumentazioa. Kazetarien eguneroko jarduna dokumentazioan dago oinarrituta. Liburutegi eta hemeroteketan bilatzetik, ordenagailuan hitz batzuk sartu eta informazioa bilatzera egin dute jauzi kazetariek. Berebiziko bilakaera izan du dokumentazioak urte gutxiren buruan. Digitalizazio prozesu baten baitan dago murgilduta dokumentazio arloa. Internetekin hasi zen digitalizazio prozesu hori, baina oraindik ez da erabatekoa. Pixkanaka papereko edizioak digital ari dira bihurtzen. Egun jada dena da digitala, baina digitalizazio prozesua hasi aurreko informazio guztia digitalizatzea falta da. Ez da prozesu erraza. Oraindik bi iturrietatik edan behar du kazetariak, hau da, digitaletik eta digitalaren aurrekotik -paperekotik-. Dokumentazioak izan duen garapenak aldaketak eragin ditu kazetarien bilaketa ohituretan. Aldatu egin dira bilaketa metodoak. Dokumentazio iturriak dibertsifikatu egin dira, eta akaso hori fidagarritasunaren kalterako izan da. Iturrien egiazkotasunaren muga zehaztea ere, ez da lehen bezain argia eta erraza. Informazio iturria zein den zehaztea ere ez da lan erraza. Iturrien eraldaketa ekarri dute Internetek eta sare sozialek. Dokumentazio lanaren mundura egin dute salto sare sozialek. Geroz eta gehiago erabiltzen dituzte kazetariek sare sozialek dokumentazio jardunean. Bilaketa ohiturez gain, dokumentazioa gordetzeko ohiturak ere aldatu dituzte aurrerapen teknologikoek neurri handi batean. Etorkizun batean baliagarria izan litekeen informazioa gordetzeko metodoak aldatu egin dira. Kazetari bakoitzak nork bere metodoak erabiltzen ditu. Informazioa galbahetik pasatzea da kazetariaren funtsezko eginbeharreko bat. Internetek eta sare sozialek eragindako informazio andanaren baitan galbahea pasatzea, baina, zaildu egin dela esan liteke. Hortaz, inoiz baino beharrezkoagoa da kazetariaren galbahea. Inoiz baino funtsezkoagoa da kazetariaren rola.

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

3


4

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN


AURKIBIDEA 00. SARRERA (3. orr.) 01. DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA (6. orr.) 02. DOKUMENTAZIO-ITURRIAK (8. orr) 03. INTERNETEN ERAGINA DOKUMENTAZIO LANEAN (10. orr.) 04. SARE SOZIALAK DOKUMENTAZIO ITURRI (12. orr.) 05. ITURRIEN FIDAGARRITASUNA (14. orr.) 06. BILAKETA PARAMETROAK (16. orr.) 07. DOKUMENTAZIOA GORDETZEA (17. orr.) 08. HEMEROTEKA ZERBITZUA (20. orr.) 09. DOKUMENTAZIOAREN ETORKIZUNA ETA ONDORIOAK (23. orr.) 10. BIBLIOGRAFIA ETA BESTE ITURRIAK (24. orr.)

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

5


01. DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA Dokumentazio lana funtsezko, oinarrizko, beharrezko edo ezinbesteko lan gisa definitu dute kazetariek. Argi dago dokumentazio lana ezinbesteko tresna dela kazetariarentzat. Kazetarien tresna izanik, edozein generotako irakurgaiak eraikitzeko balio dezake, albistea dela, erreportaia dela edota elkarrizketa dela. Juan Andres Argoitiak dioen moduan, batzuek beste batzuek baino dokumentazio handiagoa eskatzen dute, baina beti oinarri bat eduki behar dute biek ala biek atzean. Dokumentazio lanak denbora eskatzen du, baina erreportaje edo elkarrizketa on bat gauzatzeko ezinbestekoa den lana dela dio I単aki Mendizabalek. Beste kazetari batek, Carmelo Somozak, berriz, dio batzuetan ez dela beharrezkoa dokumentazio lana egitea, albiste puntual bat izan daitekeelako eta horrek ez lukeelako aurretiazko prestakuntzarik eskatuko. Esther Udaondok, ordea, espezializazioa aipatzen du bere hitzetan. Gai jakin batekiko espezializazio ezak dokumentatzea eskatuko luke, eta, beraz, kontrako kasuan, ezagutza gai bati buruzko ezagutza propioa izanik, albiste batzuek ez dutela dokumentazio lanik behar gaineratu du. Informazioen egiazkotasunaren garrantzia ere aipatu dute tartean kazetariek. Igor Siguerok, esaterako, dio dokumentazioak informazio bat egiazkoa den edo ez jakiteko balio duela, finean, dokumentaziorik gabeko lanak akatsak dakartzalako gehienetan. Beraz, informazio jakin bateko hasierako

6

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

susmo txar horiek albo batera uzteko balio du dokumentatzeak. Kazetari jardunean, albiste bat eraikitzeko garaian kontuan hartu beharrekoa da dokumentazioa. Informazio berria jaso behar du kazetariak, baina irakurgaia borobilduko duten testuingurua eta aurrekariak (baleude) ezagutu behar ditu, albistea edo notizia bere osotasunean emateko. Kazetari gehienek diote oinarrizko pauso bat dela dokumentazioa. Dokumentaziorik gabe ez baitago kazetaritzarik. Ibon Idigorasek esaten du albiste askok ere osagarri bat behar dutela (testuinguru bat, adibidez) ikus-entzulea kokatzeko beharrezkoa dena. Halaber, Iranzun Mentxakak dio albiste puntualak izan arren nolabaiteko atzea badutela; hots, nonbaitetik datoz eta horri ere heldu beharko liokeela kazetariak. Beste batzuek, ordea, lan horren garrantzia onartzen badute ere, gaineratzen dute informazio batzuek dokumentazio lanik ez dutela eskatzen, eta ondorioz, badagoela dokumentaziorik gabeko kazetaritza. Horren adibide bat eman du Esther Udaondok. Izan ere, gertakarien kasuan, bere buruaz beste egiten duenaren kasuan, informazio hori kontatzea baino ez legoke gertaera horren kontaketan, eta, hortaz, ez litzateke egongo dokumentazio lanik. Gertakizuna hori izan da, eta hori kontatuko du kazetariak, dio Udaondok. Denbora faltak dakar dokumentazio lanik ez gauzatzea. Jasone Agirrek esan bezala,


gehienetan ez dago tarte handirik gaiak prestatzeko, aurrekariak ezagutzeko, ikuslegoari testuinguru bat emateko‌ Ordubete izaten dute albistegirako lanak prestatzen, eta gai jakin batekiko dokumentazioak, espezializazioak batzuetan, normalean gehiago eskatzen du. Juan Andres Argoitiak dokumentazioa ezinbestekotzat jotzen du, baina era berean dio kazetariak lehen eskutik jasotako informazioa bada, ez dela beharrezkoa, momentuko albistea delako, inongo aurrekaririk gabekoa. Albistea, erreportaia edota elkarrizketa idatzi aurretik, dokumentatu egin behar du kazetariak. Testuinguruan kokatu behar du gertakizuna, aurrekariak ulertu eta aipatu, eta azkenik, barneratu. Ostean, ikuslegoak edo irakurlegoak (publikoak) albistea bere osotasunean uler dezan. Iturriengana jotzen dugunean, bilatu (egiazkoa den frogatu) eta ulertu behar da lehendabizi, hartzaileak gero informazio guztia deskodetu dezan. Datuak barneratu behar ditu kazetariak, eta ondoren, ulertu. Jasotako mezua taxuz idatzi (edo esan), ezin baitzaio nolanahiko informazioa eman. Hala uste du behintzat Maria Corralek. Ikus-entzuleak informazio hori ulertzea da xedea, eta kazetariak berak lehendabizi ulertu beharko du (horrek da-

karren dokumentazio eta prestakuntza lana eginez) helburua gauzatzeko. Dokumentazio lanerako informazio iturrietara jotzen dute. Askotariko iturriak dituzte kazetariek. Informazio agentzietatik iristen zaien informazioa iturri gisa dute, eta daturen bat falta dutenean, dokumentazio iturri horietara jotzen dute. Hori bai, iturri horietan bilatzen dena aurkitzen ez badute Internetera jotzen dute batzuek. Iturri zoragarritzat jotzen badute ere, daturen bat falta bada, zuzenean beste iturri motetara jotzea dela komenigarriena dio Enrique Martinek. Laburtuz, dokumentazio lana ezinbesteko tresna da kazetariarentzat. Informazio osagarria, eta era berean, egiazkoa emateko, aurretiazko prestakuntza eskatzen du. Albiste baten aurrekariak ezagutzea eta gertakizuna testuinguru batean kokatzea du helburu kazetariak. Horretarako, jasotzen den informazio guztia ulertu behar du lehendabizi, eta ondoren, ikus-entzuleei bildutako informazio guztia eman. Kazetari gehienek azaldu duten moduan, albisteari nolabaiteko background-a ematen laguntzen du dokumentazio lanak, eta finean, horrek bihurtzen du kalitatezkoa eta egiazkoa kazetaritza jarduna.

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

7


02. DOKUMENTAZIOITURRIAK Bistakoa da dokumentazioa funtsezko elementua izatera irits daitekeela zenbait kazetaritza lanetan. Kazetari gehienek azpimarratzen dute dokumentatzeak beren lanetarako duen garrantzia. Erabiltzen dituzten iturriei dagokienez, ordea, zer diote? Zein dira gehien erabiltzen dituzten dokumentazio iturriak? Internetek eta teknologia berriek lanbide eta arlo ia guztietan izan dute eragina, eta indar handia hartu dute azken urteotan. Kazetaritza ez da salbuespena izan. Internetek asko aldatu du albistegintzan diharduten milaka, milioika pertsonen jarduna. Informazioa bilatzeko eta datuak lortzeko modua ere aldatzen ari da pixkanaka. Badirudi hemerotekek orain arte izan duten garrantzia eta erabilgarritasuna zaharkitua gelditzen ari dela. Egia ote? Gaiaren arabera, iturriak aldatu egin ohi dira. Ez da berdina Athleticen azken partiduari buruzko informazioa edo Repsolen inguruko datuak bilatzea. Landu beharreko gaiaren arabera, iturri batzuk besteak baino hobeak suertatu daitezke. Orokorrean, ordea, Googlek dokumentazio iturri gisa garrantzi nabarmena lortu duela esan genezake. María Corral, Jasone Agirre, Blanca Díez eta Jesus Mari Eizmendi kazetariek, besteak beste, bilatzaile kaliforniarra erabiltzen dutela aitortu dute. Eurentzat, eta inguruan dituzten kazetarientzat, informazioa aurkitzeko ohiko erreminta bilakatu dela aipatu dute, azkarra eta erosoa delako. Googleren albisteak aurkitzeko zerbitzua ere ongi baloratzen dute Ainhoa Lendinez eta Igor Sigueiro bezalako kazetariek.

8

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

Sareko bilaketak iturri baino abiapuntu gisa erabiltzen dituenik ere bada. ETBko kazetari Gema Lasak dioenez, informazioa eskuratzeko bidea gehienetan Googletik abiatzen da, eta hor agertzen diren emaitzetatik bideratzen omen dugu gure jarduna. Googlez gain, sareko beste hainbat erreminta ere erabiltzen dituzte kazetariek iturri gisa. Hainbat hedabideren edizio digitalak oso garrantzitsuak suerta daiteze dokumentazio lan txukuna egin ahal izateko. María Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikertzailea, adibidez, hedabide desberdinen bilatzaileetaz baliatzen da, hasteko behintzat, datuak lortzeko. Olaia Urtiaga aurkezlearen ustez egokiena teletipoetan begiratzea izango litzatekeen arren, edizio digitalak eta Twitter sare soziala beti irekita izaten dituela aitortzen du. Gauzak honela, sarea ote da ba dokumentazio iturri nagusia? Ez guztientzat. Askok eta askok nahiago dute hemeroteka zerbitzuetaz baliatzea sarean begiratzea baino. Gehienek artxiboetara joan-etorriak egiten dituztela aipatzen dute. Ander Arzakek, adibidez, teletipoez gain, ETBko hemeroteka zerbitzuaren eta bertako langileen lana goraipatzen du, “txosten bikainak” lortzeko aukera ematen omen baitiote. Urtzi Urkizu lezoarrak, aldiz, Berria egunkariko hemeroteka duela gustuko aitortu du, eta historia liburuetatik ere informazio asko lor daitekeela azpimarratu du. Sarearenganako mesfidantza puntu bat sentitzen duenik ere bada. Iñaki Mendizabal eta Javier Trigueros, Deia eta El Correo egunkarietako kazetariek, hurrenez hurren,


Internet kontu handiz erabili behar dela diote. Mendizabalen hitzetan, “bi ahoko labana” izan daiteke sarea, ondo kontrastatu beharrekoa baita. Liburu eta txosten ofizialetaz baliatzen dela aipatu du behar duen informazioa lortzeko. Triguerosek, aldiz, iturri pertsonalei eta norbere hedabideko dokumentazio zerbitzuei ematen die lehentasuna, Interneten aurretik.

Basterretxearen hitzetan, “tropel-efektua”, hau da, guztiek informazio berdina izatea, ez da beti ona izaten kazetaritzan. Iturri propioak izateak garrantzi izugarria du kazetaritza munduan. Erreportaje arrunt baten eta zoragarri baten arteko aldea sor dezake iturri propio batek, inork aurkitu ez duen informazioa lehendik gordeta baldin badugu.

Esan bezala, ordea, gaiaren arabera dokumentazio iturriak erabat alda daitezke. Hasier Etxeberriaren eta Enrique Martinen kasuetan, behintzat, ohikoak ez diren iturriak dira, ezbairik gabe, garrantzitsuenak. Sautrela bezalako literatur saio bat egiteko, egilearen obra irakurtzea ezinbestekoa dela dio Etxeberriak. Hortik aurrera, informazio gehiago lortzeko, sarea erabili daiteke; idazlea euskalduna baldin bada, armiarma.org webgunea du gustukoen aurkezle elgoibartarrak. Bestalde, irrati bidez tokiko informazioa eman behar bada, Ertzaintza izan daiteke iturririk fidagarrien eta eraginkorrena, Martinen kasuan bezala. Hortik aurrera, datu gehienak agentzietatik lortzen dituztela aipatu du Radio Euskadiko kazetariak.

Ana Olabarrieta ETBko kazetariaren ustez, norberaren dokumentazio lana oso eraginkorra izan daiteke, bai dokumentazioaren maila hobetzean, baita norbanakoaren kultura ezagutzak handitzean ere. Ibon Idigorasek aipatu duenez, ordenagailuan gordetzen du beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio guztia, eta informazioa hara eta hona pen drivetan ere eraman ohi duela aipatu du.

Betiko lantokitik edo etxetik iturriekin kontaktuan jartzeak ez du denbora gehiegirik eskatzen. Baina zer gertatzen da lantokia etxetik milaka kilometrora dagoenean? Zein da iturri ona, eta zein ez? Mikel Reparazi galdetu besterik ez dago. Atzerrian egin ohi du lan, eta aurrez ETBko hemerotekan nahiz Internet bidez dokumentatzen saiatzen den arren, behin beste herrialde batera iristean, aktualitatearen arabera egin behar izaten duela lan aipatu du. Interneten bidez erreportajeak, kontaktuak, iturriak eta akreditazioak lortu ditzakeela dio Reparazek, eta batzuetan beste korrespontsal batzuekin hitz egin behar izaten duela aitortzen du.

Bestalde, Gema Lasak dio erlaxatu egin garela, eta Interneteko informazio guztia eskura izateak iturri propioen bilaketari garrantzia kendu diola. Kontuak kontu, garbi dago kazetaritza lan txukuna egin ahal izateko ezinbestekoa dela ongi dokumentatzea, iturri propio nahiz publikoekin, eta informazioa kontrastatzea.

Iturriak iturri, sarean begiratu nahiz hemeroteketara jo, iturri pertsonaletan dago gakoa, Jose Inazio Basterretxea EHUko Kazetaritza irakaslearen aburuz.

Garrantzitsutzat jo arren, lan handia eta zaila dela diote beste hainbatek. Maddalen Iriartek dioenez, asko gustatzen zaio bere elkarrizketatuek esana irakurtzea, baina non eta noiz esan zuten ere, baina lan neketsua eta gogorra izan daitekeela komentatu du ETBko aurkezleak.

Orokorrean, beraz, errealitate berri baten aurrean agertzen gara: hemerotekek eta artxiboek bizirik diraute, baina Google ahalguztidunaren hatzaparrak eremu guztietara iritsi direla bistakoa da. Sarearen azkartasuna eta aniztasuna goraipatzen dituzte askok; beste askok, aldiz, Interneteko informazio iturrien fidagarritasuna kolokan jartzen dute. Esperientziak esango du, azkenean, zein iturri den egokia eta zein ez.

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

9


03. INTERNETEN ERAGINA DOKUMENTAZIOLANEAN Internetek errotik aldatu du gure eguneroko bizitza, eta nola ez, kazetariaren eguneroko lana. Dokumentazioari dagokionean, bereziki. Horrek ez du esan nahi, baina, iturriak aldatu direnik. Aldatu baino gehiago, gehitu edo sakondu egin direla uste du Hasier Etxeberria idazle eta kazetariak “lehenago ezin iritsitako lekuak” hartzen baititu kontutan kazetariak egun. Iturri horietara iristeko bideak dira aldatu direnak. Internetek ezin ditzakeela aldatu iturriak uste du Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta komunikazioan doktoreak ere. Aitzitik, Internetek dokumentazio lanera gerturatzeko beste bide bat zabaldu duela iritzi dio. Interneti esker, hemeroteka zein artxiboetan ez bezala, hitz guztiak daude katalogatuta eta horrek aukera zabalagoak eskaintzen ditu. “Internetek zenbait datu-basetarako bidea” eman duela dio ikertzaileak. Egun gero eta gutxiago kontsultatzen dira hemeroteka fisikoak. Kazetariek normalean Internetera jotzen dute, eta informazio zehatz eta espezializatuagoa behar dutenean jotzen dute hemeroteka fisikoetara. Urtzi Urkizu Berriako kazetariak dioen moduan gero eta handiagoa da kazetariek Google bilatzailearekiko duten menpekotasuna. Menpekotasun hori, baina, arriskutsua gerta liteke. Lanean zehar aztertuko dugu dokumentazio-iturri batzuen eta besteen fidagarritasuna.

10

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

Ander Arzak ETBko kazetariak ere dio kasu zehatz batzuetan baino ez dutela jotzen EiTBko hemeroteka zerbitzura. Iazko hauteskundeetan hainbat hautagai elkarrizketatu behar izan zituenean jo zuen hemerotekara informazio bila, baina hori egin ezean, informazio hori Interneten aurkituko zuela uste du. Hauteskundeak, urteurrenak zein aurretiaz programatutako bestelako erreportaia berezietan jotzen da batik bat hedabideetako hemeroteka zerbitzuetara. Interneten erabilera handitzearekin, kazetariaren background-a edo ezagutza orokorrari garrantzia gutxiago ematen diogula gaineratu du Carmelo Somoza kazetariak. Internetekin kazetariak denbora irabazi duela ezin daiteke zalantzan jarri, eta horrek gauzak asko erraztu dizkie. Denbora, baina, zuzenean iturri bila Internetera jotzeko aitzakia bihurtu da askotan. Internetek informazio kantitatea handitzea ekarri du, baina ez da gauza bera gertatu kalitatearekin. Askotan denbora falta horrek Interneten topatzen diren lehenengo bilaketekin konformatzea dakar. Elkarrizketatu ditugun kazetari gehienek bat egin dute Interneteko informazioak arreta handiagoa jarrita kontrastatu behar direla esatean. Iranzun Mentxaka eta Esther Udaondo kazetariek esan dute euren artean sarri lehen nola lan egiten zuten ahaztu dela komentatzen dutela, eta izugarrizko aldaketa eman dela dokumentazio-iturren bilaketa bidee-


tan. Blanca DĂ­ez Radio Euskadiko kazetariak, baina, Interneten erabilera hedatu denetik horrenbeste urte ez direla pasatu gehitu du, eta horrela da. Urte gutxian izugarrizko garapena izan du Internetek bizitzako esparru guztietan eta kazetaritzan. Dokumentazio lanean ez ezik, hedabideak eta kazetaritza bera ere guztiz aldatu dira. Interneten agerpenarekin hedabideek sarerako saltoa egin zuten, baina ez egun ezagutzen ditugun moduan. Hasiera hartan papereko edukiak sarean eskaintzera mugatzen ziren hedabideak, gehienak, gainera, webgune korporatiboak baino ez ziren. 90eko hamarkadan izan zuen garapen eta hedapen handiena Internetek. Era horretan, sarean presentzia zuten hedabideek. Gaur egun, oso gutxi izango dira Interneten presentziarik ez duten komunikabideak.

Beste iritzirik duenik ere bada, Javier Trigueros El Correo egunkariko kazetariak uste du Internetek erreferentzia moduan balio duela, baina bere fidagarritasuna ez dela batere egiaztagarria, prentsan argitaratutako artikulu digitalizatuen (edo hedabide tradizionalen sareko edizioen) kasuan ezik. IĂąaki Mendizabal Deia egunkariko kazetariak defendatzen du liburuak eta testigantza zuzen eta kontrastatuak direla iturri onenak. Internetekin zein hori gabe dokumentatuta ere, iturri on, fidagarri eta etikoak izatea da garrantzitsuena Jose Inazio Basterretxea irakasle, idazle eta kazetariaren hitzetan. Interneten erabilterraztasun eta unibertsaltasunak ez du zertan, iturri ona denik esan nahi.

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

11


04. SARE SOZIALAK DOKUMENTAZIO ITURRI Interneteko sare sozialen erabiltzaile kopuruak nabarmen egin du gora azken urteotan. Sare sozialak kazetarien edukiak zabaltzeko tresna ezin hobeak bihurtu dira, eta, beraz, beste kazetari batzuentzako dokumentazio-iturri. Sare sozialak egunerokoan dokumentazio-iturri moduan erabiltzen dituzten kazetariak ez dira hainbeste, baina gero eta erabiliagoak dira iturri moduan, batez ere kazetari gazteen artean. Twitter kazetarientzako oso tresna ona izan daitekeela aipatzen du Olaia Urtiaga ETBko kazetariak: “Sarri askoz azkarrago jasotzen duzu informazioa albiste edo teletipoak argitaratu baino lehenago, kazetariak bere tweetak idazten dituelako”. Kasu batzuetan oso lagungarri gertatzen da mikroblogging zerbitzu hori. Amaiur eta Sorturen legeztatze prozesuak inflexio puntu bat izan ziren Urtiagarentzat. Momentu hartan Amaia Etxezarreta, ETBren Madrileko korrespontsala, auzitegiko aretoan zegoen erabakiaren zain. Aretoaren barruan ezin zen hitz egin eta ezin zuen aretotik atera hartara informazioa galdu zezakeelako. Twitter bidez titularrak ematea erabaki zuen eta bere titularrak, bertan zeuden beste kazetari batzuenekin batera albisteak osatzerakoan, oso garrantzitsuak izan zirela esan digu kazetari gazteak. Hala ere, nortzuk jarraitzen diren kontutan izan behar dela gehitu du: “Normalean, ezagutzen diren kazetariak edo errepestatzen ditudanak jarraitzen ditut”.

12

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

Laida Basurto ETBko kazetariak ere uste du sare sozialek etorkizun batean dokumentazio-lanean eragingo dutela. Orain hasi da Twitter erabiltzen, lehendik Facebook erabiltzen zuen. Igor Siguero euskal telebistako aurkezleak ere nahiago du Facebook, Twitter baino. Lehenengo sare sozial honek albisteak garatu eta bideo eta argazkiekin osatzeko aukera ematen baitu. Jendearekin dagoen interaktibitatea ere handiagoa dela uste du. Sare sozialetan segituan ikusten dira zeintzuk diren jendearentzat gairik garrantzitsuenak edo gehien komentatzen direnak. Hori dela eta, Siguerok uste du albisteak eurak ere sare sozialetako Trending Topic edo gairik eztabaidatuenekin osatu beharko liratekeela. Mota askotasko sare sozialak daude eta bakoitzak erabilera desberdinak izan ditzake kazetariarentzat, asko dokumentazio-iturri baino hobeak dira norbere informazioa publiko berriengana hedatzeko. Hauek dira iturri moduan erabili daitezkeen hainbat sare sozial: -Twitter: mikroblogging zerbitzu bat da. Bertan edonork bere profila ireki dezake eta 140 karaktereko mezuak idatzi. Interesgarria da beste kazetari batzuk jarraitzeko, hedabideen titularrak irakurri ahal izateko eta albiste interesgarrietara jotzeko. Hitz gakoak bilatzeko aukera ematen du; horrela, gai horien inguruan esaten diren hainbat iritzi desberdin irakurri daitezke. Iturri des-


berdinak alderatzeko tresna egokia izan daiteke. Argi eduki behar da, baina, nor den tweet edo txioa idatzi duena. -Facebook/Google+: Igor Siguerok aipatzen duen bezala, Facebooken albisteak garatu egin daitezke. Albisteak argazki zein bideoekin aberasteko aukera ere ematen du sare sozial horrek. Kazetariarentzat kontaktuak lortzeko bide egokia izan daiteke. Batez ere, estekak partekatzen dira, komunikabideen sareko edizio digitaletara joateko aukera eman dezake eta hedabide horiek jarri dituzten esteka horiei buruz ikus-entzuleek/irakurleek egiten dituzten iruzkinak irakurri ditzake kazetariak. -Berriketan.info: Berria egunkariak martxan jarri zuen sare soziala da. Erabiltzaile gehienak

kazetariak dira eta horrek fidagarritasuna ematen die bertan argitaratzen direnei. Gai berezien inguruko eztabaidak ere antolatzen dira noizean behin. Beste sare sozial asko daude Interneten, eta kazetariak bere eguneroko dokumentazio lana erraztu eta aberasteko erabili ditzake, baita bere lanaren zabalkunderako ere. Sare sozialetan, baina, askotan iturrien fidagarritasuna zalantzagarria izaten da, eta horiek ondo aukeratzeko lan handia egin behar dute kazetariek. Askotan sare sozial horiek hedabide eta kazetarien RSS jario huts bihurtu dira. Etorkizun batean orain baino presentzia handiagoa izango dute sare sozialek kazetaritzan, informazioetarako loturak ez ezik, sare sozialetarako beren-beregi sortutako materiala eskainiko baitute.

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

13


05. ITURRIEN FIDAGARRITASUNA Internet dokumentazio lana gauzatzeko tresna da. Informazio iturria eta zilegia. Baina kontu handiz ibili behar da, sarean gezurra ere noiz edo noiz plazaratzen dutelako. Horretara jo dezakegu baina ondoren, izan ere, jasotako datu horiei galbahea pasa behar zaie. Hori pentsatzen du behintzat Maria Gonzalez Gorosarrik. Bere esanetan, egiazko datuak ez diren horiek erabiltzea, gezurra zabaltzea izango litzateke. Ohiko dokumentazio lanarekin erkatu dute batzuek Internet. Sareko dokumentazioa entzute handiko gaia eta eztabaidagaia ere izan da. Iturri horren fidagarritasuna kolokan jartzen dute kazetari gehienek. Nahiago dute iturri tradizionaletara jo, fidagarriagoak direlakoan. Internet informazio iturri gisa erabiltzea planteatzen duten kazetariak ere badaude. Urtzi Urkizuk, esaterako, dio biak izan beharko liratekeela fidagarriak. Gainera, interpretazio asko dagoen arren, Interneten aurki daitezken agiri ofizialak eta artikulu zatiak oso fidagarriak direla dio Urkizuk. Jose Inazio Basterretxeak dio fidagarritasuna ez datorrela bi tresna horietatik, baizik eta esperientziatik, fidagarritasuna ez baita lortzen une jakin batean. Iranzun Mentxakak ohiko dokumentazioa sarean ere aurki daitekeela dio, eta, beraz, bateratzaileak direla bi iturriak. Ander Arzakek azaldu du ohiko dokumentazio lana egiten duten webguneak ere ba-

14

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

daudela sarean, eta horrenbestez, fidagarriak direla biak ala biak. Sareak egoteak ez du fidagarritasun eza ekartzen. Bilatzen hasi aurretik non eta zer bilatu nahi dugun argi izan behar dugula gaineratu du, horretan dagoelako gakoa. Amaia Urkiak, aldiz, dokumentazio lan tradizionala erabiltzen du, ez delako Internetez fidatzen. Ana Olabarrietaren ustetan, Internet tresna izugarria da eta oso baliagarria kazetarientzat. Fidagarritasunari dagokionez, sarean aurki daitekeen informazioa filtratzen ikasi behar dugula dio. Maddalen Iriartek, berriz, ez du ezer fidagarritzat jotzen. Ikertu, galdetu, kontrastatu eta zalantzan jarri behar da edozein informazio. Interneteko iturrien aniztasunaren aurrean, ondo bereizten jakin behar dira fidagarriak direnak. Horretarako, Maria Corralek badu erantzuna: “Hainbat iturrik gauza bera esan badute, informazio hori fidagarritzat joko dugu�. Internetek aurkezten dituen abantailak aipatu ditu Jesus Mari Eizmendik. Internetek gauza gehiago jakiteko eta barneratzeko aukera ematen du, eta ondorioz, informazio hori guztia ondo maneiatzen jakin behar da. Hainbat medio irakurri ondoren, norberak bere ondorioak atera behar dituela dio Eizmendik, egia ez delako bakarra. Juan Andres Argoitia Interneteko informazioaz mintzatu da. Hala, kazetariak dio kantitateak normalean kalitate eza dakarre-


la. Era berean, iritzi dio informazio asko dagoenez, zailagoa dela fidagarria eta egiazkoa dena aukeratzea. Beraz, informazioa galbahetik pasa beharko litzatekeela pentsatzen du. Internet hobea dela dio, baina kalitatezko informazioa falta dela gaineratu du. Internetek kazetarien lana erraztu duela iritzi dio Igor Siguerok. Internet tresna ona dela dioen arren, berak liburutegi batean datu bat bilatzea nahiago du Interneten azaltzen den guztia ez omen delako “erreala”. Dokumentazio lana egin ostean, gezurrezkoak diren datuak argitaratu izan dituzte noizbait kazetari batzuek, eta albistea argitaratu ostean, egoera horretaz konturatu. Ander Arzakek gogoan du ETAko atxilotuen izenak ematerakoan, “Espainiako hedabideek presa handia” izatearen ondorioz, “gaizki” eman zutela informazioa. Hortaz, kontu handiz ibili behar da argitaratzen den informazioarekin. Ibon Idigorasi ere gutxitan, baina gertatu izan zaio informazio okerra ematea dokumentazio lana egin ostean (ustezko egiazko dokumentazio lana). Iturriak ere ez direla ehuneko ehunean aritzen dio Iranzun Mentxakak. Hori dela eta, datu faltsuak aurkezten zaizkio publikoari. Iñaki Mendizabali ere gertatu izan zaio noizbait. Arrazoia?

Informazioaz gainezka egoten dira kazetariak, eta dio denbora gutxi izaten dutela datu horiek kontrastatzeko. Ikerketa-kazetaritzak denbora asko eskatzen duela dio, eta gaineratu du gaur egungo komunikabideetan gero eta gutxiago estimatzen dela lan hori, garestia delako. Hala ere, kazetari gehienek diote ez dutela inoiz egoera horretan aurkitu beren burua, behin eta berriz errepasatzen dituztelako testuak emititu aurretik. Laburtuz, balantzan iturri biak jarriz gero, ohiko dokumentazio lanera joko lukete kazetari gehienek, baina beren iturri fidagarrien multzoan ere, Internet sartzen ari dira batzuek. Osagarriak direla diote, ohiko dokumentazio hori sarean aurkitzen delako jada. Fidagarritasun kontzeptuak ere eman du zeresana. Batzuk ez dira Internetez fio, egiazkoak ez diren informazioak agertzen direlako. Beste batzuen iritziz, informazio jakin bat Interneten egoteagatik ez du esan nahi hori egiazkoa ez denik. Informazioa kontrastatzean dagoela gakoa diote gehienek. Hau da, jasotako datuak “filtratzen” ikasi behar dela, alegia. Iñaki Mendizabal kazetariak dio biak erabiltzen dituela, baina inoiz ahaztu gabe ostean dena kontrastatu egin behar dela. Iturri askotatik datuak jasotakoan, ondorioak atera eta horiekin egiazko informazioa eraiki behar du kazetariak.

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

15


06. BILAKETA PARAMETROAK Informazioa bilatzeko ohiturak aldatu egin dira aurrerapen teknologikoek eraginda. Mundu digitalaren baitan, bilaketa metodoak desberdinak dira. Euskarri fisikoetan bezala, informazioa sailkatu egiten da edizio digitaletan ere. Horretarako, metodo lagungarriak -batez ere, hitz gakoak, kategoriak, etiketak eta komatxoak- erabiltzea da ohikoena. Maria Gonzalez Gorosarri Komunikazioan doktore europarrak dio albistea beraren edukia “katalogatuta” duela Internetek, eta horrek “erraztasun handiagoa” dakarrela sarean bilatzeko orduan. Bere esanetan, sarritan egin izan duen bidea honakoa da: bilatu beharrekoa Interneteko bilatzaileetan bilatu, eta ondoren, dataren erreferentziarekin hemeroteketara eta artxiboetara joatea. Nolanahi ere, esan genezake kazetariek ez dutela metodo lagungarriak erabiltzeko joera handirik. Bakoitzak bere bilatzeko erak erabiltzen ditu, eta noizbehinka edo beharrezkoa dutenean jotzen dute metodo lagungarriak erabiltzera. Maria Corral EiTBko kazetariak dioenak argi erakusten du hori: “Behar dudanaren arabera erabiltzen ditut”. Kazetari batek baino gehiagok dio hori. Corralen lankide Esther Udaondok, berriz, esaldi laburrak sartzen ditu bilatzailean. Beraz, informazioa bilatzeko eta dokumentatzeko metodo estandarrik ez dago finkatuta kazetarien artean. Nahiko bilaketa prozesu librea darabilte. Azken batean, euskarri fisikoarekin gertatzen dena gertatzen da digitalarekin ere.

16

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

Google bilatzailearen hasierako orria

EiTBren hemerotekako bilatzailea

Elebila, euskarazko bilatzailearen hasierako orria


07. DOKUMENTAZIOA GORDETZEA Bilaketa parametroekin gertatu bezala, dokumentazioa gordetzeko sistemekin ere gauza bera gertatzen da: bakoitzak bere modua du. EiTBko kazetari Mikel Reparazek halaxe dio: “Ez dago metodologia gehiegirik”. Baina Urtzi Urkizu Berriako kazetariaren ustez, “praktikoagoa” da sarean gordetzea. Etorkizunean emango dieten funtzionalitatearen arabera, fisikoki edo digitalki gordetzen dute baliagarria izan dakiekeen informazioa. Bada agenda eta karpetak erabiltzen dituen kazetaririk, baita dena ordenagailuan karpetetan gordetzen duenik ere. Hala ere, sistema digitalen bitartez informazioa gordetzeko joera zabalduago dago tresna digitalen eraginez. Ohiturak eta ohiturak daude, baina denek dute moduren bat. Lantzen dituzten albisteen inguruko dokumentazioa gorde ohi dute, eta beti egunen batean erabilgarri izan dakiekeelakoan. Idazmahaiko paper pilak eta modu digitalak. Bi modu horiek erabiltzen dituzte batzuk. Beste batzuk, ostera, digitalaren aldeko apustua soilik edo paperaren aldekoa soilik egiten dute. Baina biak beharrezkoak dira kazetarientzat. Hedabide handiek datu-base handiak dituzte informazioa gordetzeko. Baina pixkanaka-pixkanaka datu-base pertsonalizatuak erabiltzeko joera ere zabaltzen ari da. Hau da, Internetek eskaintzen dituen baliabideekin, sareko datu-base propioak sortzea geroz eta hedatuago dago. Esaterako,

Procite datu-basearen aldeko hautua egin badu ere Maria Gonzalez Gorosarri kazetariak, Zoterora pasatzea aztertzen dabil. Hala ere, bakarretakoa da era horretako datu-baseak erabiltzen dituela aitortzen duena. Urkizuk dio datu eta informazio batzuk ordenadoreko karpetetan eta USBan gordetzen dituela, eta beste batzuk paperean. Gauza bera dio EiTBko kazetari Iranzun Mentxakak ere. Fisikoki gordetzeko ohitura “geroz eta gutxiago” duela ere badio. Ez, ordea, Jose Inazio Basterretxea EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasleak eta kazetariak. Izan ere, berak nahiago du papera. Koadernoak erabiltzen ditu informazioa gordetzeko. Hasier Etxeberria kazetariak berriz, bi joeren arteko apustua egiten du: “Liburuak nire etxe-

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

17


ko apaletan gordetzen ditut eta Internetekoak airean”. Maddalen Iriartek ere antzeko zerbait dio, hau da, agendetan, koadernoetan eta ordenagailuan gordetzen dituela. Bere esanetan, “liburu asko” ditu, eta sarri behin eta berriz begiratzen ditudan papertxoak ere baditu. Paperak bere xarma duela esan ohi da. Ander Arzak ETBko Gaur egun albistegietako aurkezlea da horren adibide, izan ere, dio “egunkari zahar pila” dituela etxean. Hala ere, EiTBko hemeroteka zerbitzura jotzen du tarteka. Bere lankide Amaia Urkiak dio karpetetan gordetzen duela dena. Etxe bereko Ana Olabarrietaren guztiz kontrakoa. Sareak eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatzen dituela dio Olabarrietak. Ordenagailuko karpetak ere erabiltzen ditu. Metodo bat edo beste bat erabili informazio hori sailkatu egiten dute batzuk. Beste batzuk, berriz, ez diote hainbesteko garrantzia ematen horri. Normalean, paperaren aldekoak dira sailkatzen ohituta gutxiago daudenak. Ordenagailuak edo tresna digitalak erabiltzen dituztenak, ostera, ia automatikoki aipatzen dute informazioa sailkatzearen kontua. Esaterako, Mentxakak gairen edo dataren arabera egiten du. Informazioa ordenagailuan gordetzeak ere badakar arriskua: denbora luzez pilatutako informazio baliagarri guztia segundo batean galtzea. Horren aurrean, kopiak egiteko aholkatzen du Iñaki Mendizabal Deiako kazetariak. Bestalde, belaunaldien arteko bereizketa bat ere egiten du Maria Corralek. Bere ustez, bere au-

18

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

rreko belaunaldikoak dokumentazio lan mardula egiten zuten, baina egungoek ez dute joera hori, ez aurreko belaunaldikoek bezainbeste behintzat. Horren arrazoia Internet dela dio, hau da, beharrik ez omen du gauza asko gordetzeko. Izan ere, Interneten sartu, eta behar dituen datuak bilatzen dituela dio. Hori bai, askotan erabiliko dituen telefonoak, esaterako, gordetzen ditu, baina bestela ez du ikusten beharrik. Dokumentazio modu horren beste arrazoi bat ematekotan, Corralek dio espezializatzea kosta egiten dela egun. Belaunaldi arteko bereizketa, gainera, ez da huskeria. Ikusi besterik ez dago bestela agendaren eta koadernoaren aldekoak zein diren. Ez beti, baina bai kasu askotan. Agian, informazioa koadernoan izatea fidagarritasunarekin lotura egon daiteke. Corralek esandakoarekin lotuta, Jasone Agirre EiTBko kazetariaren iritziz, kazetariak gero eta “indokumentatugabeagoak” dira, eta beren formazioa “geroz eta eskasagoa” da. Horrez gain, espezializatzea “geroz eta zailagoa” dela ere badio. Oraindik ere argiagoa da Corral eta Agirreren lankide Jesus Mari Eizmendi: “Ez dut informazioa gordetzen momentu honetan”. Era berean, dio Googlen menpe gaudela, eta Googlek “dena aldrebes ematea” erabakitzen duenean, orduan ikusi egin beharko dela. Nolanahi ere, bada guztiz kontrakoa esaten duenik ere. Izan ere, Juan Andres Argoitiaren esanetan, berak “informazio guztia” gordetzen du. In-


formazioarekin “diogene sindromea” duela aitortu du. Amaia Etxeberriak ere ez du informaziorik gordetzen; bai, ordea, kontaktuak. Outlook programa erabiltzen du horretarako. Izen-abizenekin batera, telefonoa eta baliagarria izan zaion gaiarekin izendatzen ditu. Adibide kurioso gisa, Ainhoa Lendinez EiTBko kazetariak informazioa gordetzeko karpetak erabiltzeaz gain, berak egindako erreportajeak gordetzen ditu: bai irudiak eta baita testuak ere. Beraz, joera argia. Etorkizunean baliagarria izan

dakiekeen informazioa gordetzeko aurrerapen tekonologikoak erabiltzen dituzte: ordenagailuko karpetak, batez ere. Baina informaziorik ez gordetzearen aldeko apustua egiten dutenak ere geroz eta gehiago dira. Izan ere, horien esanetan, Interneten “dena” dago. Azken batean, Igor Siguero ETBko Gauberri saioko aurkezleak esandakoak laburtzen ditu bi joera nagusienak: “Kontsumo hutseko gizarte bat bihurtu gara: hartu, erabili eta bota. Inforamazioarekin antzeko zerbait egiten dugu. Gutxik uste dut gordetzen dutela”.

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

19


08. HEMEROTEKA ZERBITZUA Dokumentazio lana berebizikoa izan daiteke zenbait kazetaritza lanetan. Gaur egun Internetera jotzen dute informazio bila hainbat kazetarik, baina, elkarrizketetan argi ikusi den moduan, gehienek hemerotekak duen garrantzia eta fidagarritasuna azpimarratu dute. Zer da, ordea, zehazki, hemeroteka bat? Langileei behar duten informazioa eskaintzeko sortutako zerbitzua da hemeroteka, eta informazio-iturri nagusia da komunikazioaren arloko profesional askorentzat. Bertako langileei dokumentalista deitzen zaie, eta hauen zeregin nagusia gertaerak jasotzea da, euskarri desberdinetan, gero kazetariek erabil ditzaten. Oso ohikoa da nazioarteko informazio asko biltzen duten hemeroteketara jotzea, adibidez, EFE agentziarenera. Hau Internet bidez soilik kontsulta daiteke, eta azkarra eta erosoa izan daiteke, izugarrizko informazio andana leku bakarrean aurkitzeko aukera ematen baitu. Hala ere, kazetari gehienek euren enpresetako hemeroteketara jo ohi dute informazio eske. Horixe da, besteak beste, EiTBko kazetarien kasua. EiTBren Dokumentazio Zerbitzua 1990. urtean jarri zen martxan. Hiru atal nagusi biltzen ditu: fonoteka, bideoteka eta hemeroteka. Bertako edozein dokumentu kontsultatu ahal izateko, enpresako langilea izan behar da, eta kontsultatu nahi denaren zergatia azaldu. 700.000 dokumentu-

20

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

tik gora eta 3.000 obra baino gehiago biltzen dira hemeroteka zerbitzuan, eta bi dira helburu nagusiak: batetik, erreferentziazko bibliografia antolatu eta mantentzea; eta, bestetik, egunkariez osatutako funtsa sortzea, kazetarien beharrizan informatiboak guztiz asebetetzeko. Idatzizko Dokumentazio Zerbitzuak 2002. urtera arte erabiltzen zuen sistema fotokopiena zen: hemerotekan egunkarien fotokopiak karpetetan sailkatuta gordetzen ziren. Egun, aldiz, digitalizazioaren aroan bizi gara. Formatu digitalak dira nagusi hemeroteketan. Dokumentazio Zerbitzuak 4 zerbitzu eskaintzen ditu egun: - Liburutegia: gelan bertan kontsulta egin eta materiala mailegatu daiteke. 3.000 obra inguru biltzen dira bertan: biografiak, entziklopediak, erreferentziazko lanak... - Hemeroteka: paperean nahiz formatu digitalean gordetako 19 egunkari eta 34 aldizkari desberdinen aleek osatzen dute atal hau. Munduko beste hainbat datu baseetara ere iritsi daiteke hemendik abiatuta, harpidetza bidez. -Artxibo elektronikoa: prentsan argitaratu ez diren 700.000 dokumentu elektroniko inguru biltzen dira hemen. -Produktu digitalak: urtekariak, albisteak, aurreikuspenen agenda, informazio dossierrak eta abar luze bat aurki daite bertan.


Informazio guzti hori kazetarien eskura jartzea ez da lan makala izaten. Prozesu luze bat ego ohi da horren guztiaren atzean, produkzio ziklo gisa ezagutzen den prozesua, zehazki. Prozesua martxan jartzeko, hasteko, albisteak eta dokumentuak hautatu behar dira, prentsan publikatzen den zer gorde behar den eta zer ez erabakitzeko. Garrantziaren arabera egin ohi da hautaketa, eta egunean 180 dokumentu inguru aukeratzen dira. Ondoren, informazioa paperean baldin badago, eskaneatu egiten da. Newsclip izeneko sistemaren bidez, titularrak, azpititularrak, data, gainerako testuak, etab. automatikoki sailkatu eta aurrekatalogatuta gelditzen dira, zati bakoitza kolore desberdinetan adieraziz. Aldiz, dokumentuak elektronikoak badira, sarearen bidez sartzen dira artxiboan, eta manualki sartu behar dira sailkapena burutzea ahalbidetuko duten datuak.

EiTBren Bilboko egoitzako hemeroteka - EITB

Aipatutako datu hauek guztiak sisteman sartu ahal izateko, esportatu egin behar izaten dira. Horretarako, HP Intel zerbitzari bat erabiltzen dute EITBn, Oracle izeneko datu base erlazionala, Retrivalware bilatzailea eta I-Planet softwarearekin batera. Erreminta hauek erabiliz, dokumentuak katalogatuak izateko bidean uzten dira, prozesuaren hurrengo pausora salto eginez. Katalogazio fasean, datu-basean sartutako dokumentu guztien analisia burutzen da. Formaren aldetik, lehenago aurrekatalogazioan aipaututako datuak (titularra, azpititularra, data...) jada gordeta agertzen dira fase honetan. Beraz, zehaztu beharreko datu gutxi batzuk soilik falta

EiTBren Iurretako hemeroteka zaharra - EITB

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

21


dira, besteak beste, formatua, albiste mota eta informazio grafikoa duen ala ez. Edukiaren analisiari dagokionez, informazioaren bilaketa prozesuari abiadura handiagoa eman ahal izateko, thesaurus tematiko eta geografikoak biltzen dira. UNESCO eta EUROVOC bezalako thesaurusetatik abiatuta, EITBk propioa sortu du, 39 termino orokorretan banatutako 3.000 termino ingururekin. Konplexutasun handiko sistema honetan, hala ere, edozein momentutan burutu daitezke aldaketak, bai dokumentu bakarraren gainean, baita aldi berean artxibo ugaritan ere. Gainera, informazioren bat edo batzuk zaharkituta daudela ikusiz gero, edo baliorik ez dutela, Dokumentazio Saileko arduradunek dokumentu bat edo gehiago sistematik ezabatzeko aukera izango dute hala erabakitzen duten momentuoro. Orokorrean, sistema honetan informazioa aurkitzea nahiko erraza izan daiteke, baina norberak bilatu beharrean, kazetariek zuzenean informazioa dokumentalistei eskatzeko aukera ere badute. Hala nahi izanez gero, Dokumentazio Saileko langileek eskatutako gaiei buruzko txostenak prestatzen dizkiete EITBko kazetariei. Teknika ona izan daiteke denbora urritasunari aurrea hartzeko. Lana errazte aldera, bestalde, EITBko Dokumentazio Sailak badu interesgarri suertatu daitekeen zerbitzu bat: kanal pertsonalizatuen zerbitzua, hain zuzen. Honi esker, kazetariak informazioa eskatu aurretik, Dokumentazio Sailak eguneko albistegian landu behar duen gaiari

22

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

buruzko informazioa igortzen dio Internet bidez. Zerbitzu hau eskaini ahal izateko, hemeroteketako langileek albistegien eskaleta izan ohi dute, edo, bestela, kazetari bakoitzak landu behar dituen edo ohikoenak suertatzen zaizkion gaiei buruzko datuak ematen dizkiete dokumentalistei, hauek tarteka gai horiei buruzko dokumentu eta artxikoak bidaltzen joan daitezen. Denbora aurrezteko modu azkar eta eraginkorra izan daiteke, kazetaritza munduan minutu bakoitzak urrearen balioa izan baitezake. Laburbilduz, beraz, ikus dezakegu nahiko hemeroteka eta dokumentazio zerbitzu osotua eskaintzen duela Euskal Irrati Telebistak, eta kazetari asko eta asko baliatzen direla bere zerbitzuez. Interneten garrantzia eztabaidaezina da, baina hemerotekek fidagarritasun maila altuagoa izan ohi dute kazetarientzat, eta oraindik ere ia gehienek jotzen dute bertara informazio bila. Ohitura zaharrak aldatzea oso zaila baita. Eta ohitura onak badira, aldiz, are zailagoa.

EiTBren hemerotekako softwarearen itxura - EITB


09. DOKUMENTAZIOAREN ETORKIZUNA ETA ONDORIOAK Dokumentazioak etorkizunean izango duen bilakaera argia da: Interneten baliabideak ustiatuko dira, eta batek daki zein puntutaraino iritsiko den garapena. Hemeroteka fisikoen digitalizazioa errealitatea da. Etorkizuneko joerak gehiago du sarekotik paperekotik baino. Papera bera ere sarean kontsultatu ahal izango da. Hori ere errealitatea da. Papera desagertuko ote da? Batek daki. Baina gaur egungo joera hori da. Lehen zuen garrantzia galdu du paperak egun, eta eztabaidaezina da papera birmoldatu egin beharko dela etorkizunean bizirauteko. Informazio kantitatea areagotu egin da, sareak demokratizatu egin baitu dokumentazioa. Edonor izan daiteke informazio iturri. Baina kantitateak ez dakar berarekin kalitatea. Kazetariaren erronka, beraz, kalitatezko iturriak bilatzea izango da. Ez da lan erraza informazio iturria zein den zehaztea. Inoiz baino esfortzu handiagoa egin beharko du kazetariak informazio iturrien egiazkotasuna eta fidagarritasuna bermatzeko. Etorkizuna oraina da. Etorkizunaz hitz egitea, orainaz hitz egitea da. Egungo erronkak dira etorkizuneko erronkak.

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN

23


10. BIBLIOGRAFIA ETA BESTE ITURRIAK Elkarrizketak: -Hasier Etxeberria (Zuzeu, ETB…) - 2012ko apirilak 3, e-mail bidez. -María González Gorosarri - 2012ko apirilak 15, e-mail bidez. -Urtzi Urkizu (Berria) - 2012ko apirilak 14, e-mail bidez. -Jose Inazio Basterretxea - 2012ko apirilak 17, e-mail bidez. -Ander Arzak (ETB) - 2012ko apirilak 17, e-mail bidez. -Amaia Urkia (ETB) - 2012ko apirilak 18, e-mail bidez. -Ana Olabarrieta (ETB) - 2012ko apirilak 18, e-mail bidez. -Ibon Idigoras (ETB) - 2012ko apirilak 18, e-mail bidez. -Iranzun Mentxaka (ETB) - 2012ko apirilak 19, e-mail bidez. -Iñaki Mendizabal (Deia) - 2012ko apirilak 19, e-mail bidez. -Maddalen Iriarte (ETB) - 2012ko apirilak 19, e-mail bidez. -Esther Udaondo (ETB) - 2012ko apirilak 17, aurrez-aurre. -Maria Corral (ETB) - 2012ko apirilak 17, aurrez-aurre. -Jasone Agirre (ETB) - 2012ko apirilak 25, e-mail bidez. -Javier Trigueros (El Correo) - 2012ko apirilak 23, e-mail bidez. -Jesus Mari Eizmendi (ETB) - 2012ko apirilak 17, aurrez-aurre. -Juan Andres Argoitia (ETB) - 2012ko apirilak 17, aurrez-aurre. -Amaia Etxeberria (ETB) - 2012ko apirilak 17, aurrez-aurre. -Marisa Ozalla (EiTB) - 2012ko apirilak 17, aurrez-aurre. -Enrique Martín (Radio Euskadi) - 2012ko apirilak 17, aurrez-aurre. -Blanca Díez (Radio Euskadi) - 2012ko apirilak 17, aurrez-aurre. -Gema Lasa (ETB) - 2012ko apirilak 17, aurrez-aurre. -Olaia Urtiaga (ETB) - 2012ko apirilak 17, aurrez-aurre. -Laida Basurto (ETB) - 2012ko apirilak 17, aurrez-aurre. -Igor Siguero (ETB) - 2012ko apirilak 17, aurrez-aurre. -Ainhoa Lendinez (ETB) - 2012ko apirilak 17, aurrez-aurre. -Mikel Reparaz (ETB)- 2012ko apirilak 17, aurrez-aurre. -Saioa Martija (ETB) - 2012ko apirilak 21, e-mail bidez. URKIZU, U. Euskal komunikazioa eta sare sozialak elkarrizketa sorta. (2012) Sarean eskuragarri: http://berria.info/guregaiak/150/ ITURREGI, M. La hemeroteca de EITB: La orientación al cliente. Bilbo (2008)

24

DOKUMENTAZIO LANAREN GARRANTZIA KAZETARIAREN EGUNEROKO JARDUNEAN


Dokumentazio lanaren garrantzia kazetariaren eguneroko jardunean  
Dokumentazio lanaren garrantzia kazetariaren eguneroko jardunean  

Aintzane Larrañaga Korta, Joanes Segurola Errondosoro, Uxue Razkin Olazaran eta Ander Barinaga-Rementeria Aranoren lana. EHU, 2012ko maiatza

Advertisement