Page 1

Euskaldunak Ameriketan Sarrera Aspalditik eta mendeetan zehar, euskaldunek Ameriketara jo dute bizimodua ateratzeko aukeraren bila. Bi era bereizi behar dira: balearen arrantzan aritu zirenak eta, beranduago, artzaintzan aritutakoak. Lan-baldintzak oso gogorrak ziren, hainbat euskaldun bertan hiltzeraino ere. Hala ere, gogortasun guztiari amore eman gabe beren kulturari eusten saiatu ziren, beren euskaltasunaren aztarna ugari utzi eta bertako kulturetan eragin esanguratsu eta ederra izan zuten. Lehenengoak XVI. eta XVII. mendeetan Ternua inguruan balearen arrantzan jardun zuten baleazaleak izan ziren. Baleazaleen eta artzainen egoera zeharo desberdina zen, baleazaleek ez baitzuten beren jaioterria uzten: urtero lauzpabost hilabete ematen zituzten Ternuan balearen arrantzan, udaberri aldera joan eta uda bukaeran itzultzen ziren. Beraz, ez zuten emigratzen, ez zuten jaioterria uzten, ez ziren emigranteak artzainak bezala, alegia. Artzainak, ordea, Ameriketan urteetan artzaintzan aritzeko asmoarekin joaten ziren, emigranteak ziren beraz. Ondorioz, batzuk erabat bertakotu ziren, ezkondu eta familia bat osatu ondoren. Lan-baldintzak bereziki gogorrak ziren; izan ere, askok bakardade erabatekoan bizi behar izan zuten hizkuntza menperatzen ez zutelako. Gainera, dirutza egiteko ametsak zapuztu zitzaizkien kasu gehienetan eta, Euskal Herrira itzuli eta gero, gehienek diote ez zutela merezi hango sufrikarioak eta lan nekezak.

Sarrera  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you