Page 1

Euskal Herriko balea arrantzaleak Indizea:

- Sarrera - Balea-ehiza Bizkaiko Golkoan - Balea-ehiza beste itsasotan - Islandarrak eta euskaldunak: liskarrak - Pidgin euskara-islandiera - Euskaldunak Ternuan eta balea poltsikoan - Euskal baleazaleek sortu zuten Ipar Ameriketan

ORRIALDEA 1 1-6 7 8-9 10 11-14 15

lehenengo jarduera industriala - Salma Huxley kanadiar historiagilea - Ternuako eta Labradorreko indioekin izandako

15-16 16-17

harremanak - Euskal toponimoak Ternuan eta San Lorenzon - Apaizak hobeto espedizioa - Ternuako azkeneko euskaldunak - Bibliografia

18 19 20-21 22

1


Euskal Herriko balea arrantzaleak Euskaldunak lehenak izan ziren Europa aldean baleak harrapatzen zituztenak. Hasieran, Bizkaiko Golkoko kostaldean arrantzatu zuten, garai hartan deitzen zen euskal balea. Denboraren poderioz teknikak hobetu ahala, geroz eta urrutirago jotzen zuten. Hasieran Ipar Itsasora, pixkanaka- pixkanaka Islandiara eta geroago, Kanadako Ternua eta Labradorreko kostaldera. Jarduera horrek sortutako harremanen eraginez ,bertako biztanleek euskarazko bi pidgin sortu zituzten euskara-islandiera (Islandian) eta algonkin–euskara (Kanadan). BALEA-EHIZA BIZKAIKO GOLKOAN

Balea –ehiza Bizkaiko Golkoko kostaldean hasi zen. Kostaldeko muinoetan, talaietatik balea ikusten zutenean, portura abisua ematen zuten eta arrantzaleek txalupak hartzen zituzten.Orduan balea arpoiaz akabatzen zuten. Jarduera horren lehen idatziko agiria 760.urtekoa da. Honen arabera , Lapurdiko arrantzaleek berrogei poto lumera, hau da, balea-olio saldu zituzten Frantziako Iparraldean, Sena ibaiaren ertzean dagoen Jumiereseko monasterioan, hain zuzen ere. Izan ere, balea harrapatzeak etekin handiak ekartzen zituen. Mozkin handiena balearen gantzetik zetorren. Gantza, behin olio bihurturik, argiztatze–sistemarako erabiltzen zen kerik eta usainik sortu gabe. Bizarra ere baliagarria zen, orduko material malgu bakarrenetarikoa zelako. Hori kortseak eta eguzkitakoak egiteko erabiltzen zen . Haragia, berriz, apenas jaten zen itsasertzeko herrietan salbu. Gehienetan, gatzunetan jarri eta Frantzian saltzen zen. Hezurdura eraikuntzarako erabiltzen zen, eta apaingarriak eta altzariak egiteko ere bai. Esperma ere oso estimatua zen, ukenduak egiteko batez ere. Horren inguruan sortu zen merkataritza oso garrantzitsua zen Euskal Herriko ekonomia bultzatzeko. Balea-arrantzan lehenak izateagatik eta baleak gure kostaldean harrapatzeagatik, garai haietan itsasoak populatzen zituen baleari “Euskal balea” izena jarri zioten . Balea horren

2


batez besteko luzera hamabost metrokoa zen eta hirurogei 60 tona pisatzen zuen. Ezaugarririk aipagarriena haren buru handia zen. Begiak txikiak zituen eta baraila, oso kurbatuta. Balearen kolorerik hedatuena beltza zen, nahiz eta noizbait, bizarren ondoan eta sabel aldean, orbain zuriak izan. Bizkar-hegalik ez zeukan eta barailaren alde bakoitzean 270 balea-bizar azaltzen zituen, batez beste. Mendeetan zehar ,bale honi izen desberdinak jarri dizkiote. Ezagunenak hauek dira: Euskal balea, Sardako balia, Biscayensis,Franca, etab.

Iparraldean aritu ondoren, baleak udazkena igarotzera Bizkaiko golkora etortzen zirenean izaten zen balearen ehiza garaia. Batzuen ustez, baleak erditzera etortzen ziren Bizkaiko golkora, balekumeak urtarrilean eta otsailean harrapatzen baitzituzten. Balearen arrantza urte askotan iraun zuen. XIII. mendean baleak harrapatzeko hainbat portu eraiki zituzten, horien artean Getariako eta Lekeitioko portuak, 1204an sortuak Hala ere, 1334 urterako balearen gainbehera hain zen nabaria Bizkaiko golkoan, Alfontso XI.a Gaztelakoak arrantzarako debekualdia ezarri zuen, balearen kopurua hazteko asmotan. Horren ondorioz, arrantzaleek beste itsasotara joan behar izan zuten. Hasieran Euskal Herriko arrantzaleak balea noiz agertuko zain zeuden portuetan, baina pixkanaka–pixkanaka gero eta balea gutxiago ikusten zutenez, haien atzetik mugitzen hasi ziren Bizkaiko golkoko kostalde osoan.

3


Hainbeste balea harrapatu zuten XVIII. menderako berezko balea-ehiza desagertua zegoen jadanik Bizkaiko golkoan. Dena dela, oraindik XIX. mendean Euskal Herriko Kostaldean baleak arpoitzen zituzten aldian behin. Hona hemen datu batzuk: •

1517 eta 1662 artean, Lekeitioko arrantzaleek 45 balea harrapatu zituzten.

1637 eta 1801 artean, Zarauzkoek, 55.

1728 eta 1789 artean, Getariako arrantzaleek, 12.

Euskal Herrian, Orion harrapatu zuten azken balea 1901ko maiatzaren 14an. Dinamitaz hil zuten Orioko arrantzaleek. Gertaera honen oroigarri izateko Orbegozo, Orioko apaiza zenak jarri zituen hain ezagunak egin diren "Orioko balearen bertsoak":

4


Mila bederatzieun da lehenengo urtean Maiatzaren amalau garren egunian Orioko herriko barraren aurrian. Balia agertu zan beatzik aldian. Haundia ba zan ere azkar ibilian. Bueltaka han zebilen jun da etorrian. Ondarra arrotuaz murgil igarian. Zorriak zeuzkan eta haiek bota nahian. Ikusi zutenian hala zebilela beriala jun ziran tre単eruen bila. Arpoi ta dinamitak eta soka bila. Aguro ekartzeko etzan jende hila Bost tre単ero juan ziran patroi banarekin. Mutil bizko bikain guztiz onarekin. Manuel Olaizola eta Loidirekin. Uranga, Atxaga ta Manterolarekin. Baliak egindako salto ta marruak

5


ziran izugarri ta ikaratzekuak atzera egin gabe hango arriskuak arpoiakin hil zuten han ziran hangoak. Bost txalupa jiran da erdian balia gizonek egin zuten bain nahiko pelia. Ikusi zutenian hil edo itoa legorretikan ba zan biba ta txaloa. Hamabi metro luze gerria hamar lodi Buztan pala lau zabal albuetan para bi. Ezpa単etan bizarrak beste ilera bi orraziak bezala ain zeuzkan ederki Gorputzez zan mila ta berreun arrua. Beste berreun mingain ta tripa barruak. Gutxi janez etzegon batere galdua. Ti単ako sei pesetan izan zan saldua. Gertatua jarri det egiaren alde. Hau horrela ez ba da jendiari galde.

6


Bihotzez pozturikan atsegintsu gaude. Gora oriotarrak! esan bildur gabe.

Gaur egun Bizkaiko Golkoan hildako hiru balearen hezurdurak ikus ditzakegu museoetan. Adibidez, Donostian harrapatutakoa, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen museoan; Zarautzen harrapatutakoa, Kopenhageko museo zoologikoan; Eta Napoliko museo zoologikoan, Getarian harrapatutakoa.

Era berean, balea harrapatzaile bikainak zirela erakusteko, eta haren ehiza gogoratzeko Euskal Herriko kostaldeko herri askok balea irudikatzen zuen bere armarrian, haien artean: Hendaia, Miarritze, Hondarribia, Mutriku, Getaria, Donostia, Bermeo, Lekeitio, Ondarroa Plentzia eta abar

7


BALEA-EHIZA BESTE ITSASOTAN

Bizkaiko golkoan balea murrizten hasi zenean gure arrantzaleak itsas zabalera mugitu behar izan ziren. XV. mendetik aurrera, datuen arabera, Asturias eta Galiziako kostaldeetara gerturatzen ziren eta han gelditzen ziren urtarriletik martxora arte. Horretarako, balea harrapatzeko teknikak hobetu zituzten, itsasontzi handiagoak erabili eta distantzia luzeko arrantza-bidaietarako beharrezkoak ziren antolakuntza eta hornikuntza garatu zuten. Horri esker, geroz eta urrutiago nabigatzeko gai izan ziren balearen bila. Zer esanik ez dago balea Euskal Herriaren bizitza eta historiarekin oso loturik ibili da eta markatu duela euskaldunen kultura. Industria, ekonomia eta kirolean ere eragina izan du.

8


ISLANDARRAK ETA EUSKALDUNAK: LISKARRAK Euskal balezaleak, XV. eta XVI. mendeetan, lumeraren balearen gantzaren monopolioa zuten. Europa osoan, besteak beste, Islandiako lurrak bisitatzen zituzten Ipar Atlantikora jotzen zutenean. Han benetan, hornitu egiten ziren eta horretaz gain, hango biztanleei saldu egiten zieten saldu behar ez zituzten produktuak, baina. Errege-dekretu batek galerazi egiten zuen. Hala ere, hango agintariek arrantza baimena lortuarren eta lehorreratu eta gero, dirutza jasotzen zuten euskaldunengandik. Agintariek dirutza jasotzen zuten euskaldunengandik azken hauek beraien nahiak egin ahal izateko, hots, arrantza eskubidea, lehorreratzeko baimena eta prozesua bukatu ahal izateko( animaliak zatitu,gantza urtu,barrikak bete). 1615 islandiako historian urte garrantzitsua izan zen, bai eguraldiarengatik,bai hiru barku euskaldunak iritsi zirelako. Urte horretan Christian IV Dinamarkako erregearen dekretu bat iritsi zen, erregeak, haren bide, baimena ematen zien bertakoei,euskaldunen barkuak bereganatzea eta haiek hiltzea bultzatzen zuen.

9


Arrantza sasoia bukatu zenean, irailaren bukaeran, azkeneko gauean, agur festa ospatzen ari zirela, ekaitz batek izozmendi bat eraman zuen fiordo batera non itsasontziak ainguratuta baitzeuden. Izotz-masa mugikor batek untzi bat hondoratu zuen, beste ontzia, ordea, aurreneko untziaren golpearen ondorioz, ekaitzaren erdian jitoan gelditu zen,harkaitz batzuen kontra talka egin ondoren hondoratu egin zen. Hirugarren untziak gilan kalte batzuk pairatu zituen, beraz erabilgaitza zen. Egindako lan guztia, momentu batean bertan behera gelditu zen. Bueltako bidaia hasi aurretik, euskal balezaleak soinean zutenarekin gelditu ziren. Egoera arriskutsua bat zen, arma gutxi izateaz gain, beldur zeuden ea bertako marinelek ez zuten beteko dekretuak zioena. Eguneroko zereginetan erabiltzen zituzten zortzi txalupetan alde egin zuten. Beranduago, bi taldetan banandu ziren. Talde batek hegoaldera jo zuen barku bat aurkitzeko esperantzarekin, bestea ostera, gorteleku bat topatzeko nahiarekin negua gainean baitzegoen. Talde hau, AEdey izeneko irla batera iritsi ziren, bertan bi taldetan zatitu ziren: talde bat lehorreratu egin zen hornito ahal izateko lapurretara jo zuten (ez dugu ahaztu behar garai horretan eskasia oso nabarmena zela) eta beste taldea, kanpamendua hasi zen atontzen ahal zuten neurrian baldintzak kontuan izan da. Ordu単a, Ari Magnusson izeneko gobernadoreak, milizia bat antolatu zuen euskaldunen bila joateko. Urriaren erdialdera, irlara iritxi zirenean, euskaldunak aurkitu eta bertan akabatu zituzten. Haiekin bukatu zutenerako, besteen bila jo zuten.Apaiz islandiarrak eta euskal kapitainak latinez egindako tratu baten ondorioz, azken honek bere pistola entregatu zuen, baina irlatar batek aizkorakada bat eman zion. Zaurituta zegoela, itsasorantz abiatu zen, harri batek, ostera, buruan jo zuen, eta zoritxarrez, bertan hil zelarik. Hura hil zutenean, bordaruntz jo zuten besteak hilguran. Lortu, lortu zuten euskaldunak akabatzen, hauek ez baitzuten inongo armarik euren burua defenditu ahal izateko. Itsasora bota zituzten itsaslabar batetik, biluzik eta sabelak irekita.

10


Euskal balea zaleen izenak, gaur egun, badakizkigu: Pedro de Agirre, Martin de Villafranca y Esteban De Telleria. Balearen gantza Europako produktu preziatuenetakoa zen,xaboia egiteko eta argiztatze publikorako erabiltzen zen. Garai horretan 30 baleontzi zebiltzela kalkultzen da ipar atlantikoko itsasoan. Denbora pasa ahala,itsasontzi ingelesak eta nederlandarrak ordezkatu zituzten euskaldunak, horietariko askok euskal arpoiak erabiltzen zituzten. PIDGIN EUSKARA-ISLANDIERA Euskara-islandiera pidgina XVII. mendean Islandiako Vestiforoir eskualdean erabilitako pidgin hizkuntza izan zen. Islandiara joandako euskaldun arrantzale eta merkatariek bertako biztanleekin sortu zuten.Pidgin horrek ingelesaren eta frantsesaren eragina zuen, eta Ipar Atlantikoan hainbat herrialdetako arrantzaleen arteko bizikidetzan eta hartu-emanetan oinarritzen da. Euskara-islandiera glosarioa aurreneko aldiz latinez idatzitako liburu batean azaldu zen Amsterdamen 1937an. Eskuizkribu hau Islandiako Haunien unibertsitateko liburetigian dago gordeta. Eskuizkribuak bi glosario dauzka VOCABULA GALLICA eta VOCABULA BISCAICA, aurrenekoak 16 orrialde, 517 hitzez osatua eta bigarrenak 10, 228 hitz. Euskara-Isladandiararen Pidgin adibideak: Christ Maria presenta for mi balia, for mi, presenta for ju bustan, ezagutzen den esaldirik luzeena eukera-islandieraz, nabarmena da euskarak duen eragina esaldi honetan: Jaungoikoak eta Mariak balea ematen didatenean, buztana emango dizut. Arestian esan dudan bezala, arrantzak eta merkataritzak bultzatu egiten zuten honelako hizkuntza sortzea. Beste adibide bat: zer travala for ju (zer egiten duzu), sumbatt galsardia for (zenbat galtzerdiagatik), for ju mala gissuna (gizon txarra zara), Fenicha for ju (zurekin larrua jo) Gianzu caca (janzazu kaka). Bistan da, frantsesaren eta ingelesaren eragina, urteetan zehar arrantzale desberdinen bizikidetzaren ondorioz euskal arrantzaleek pairatutako eragina.

11


EUSKALDUNAK TERNUAN ETA BALEA POLTSIKOAN

Antzinako arrantzale euskaldunak XVI. mendean iritsi ziren Ternura balea harrapatzeko asmotan, eta han bakailao multzo izugarriak aurkitu zituzten. XVIII. eta XIX. mendeetan Ternuako uretatik aldenduta ibili behar izan zuten, indarrean ziren nazioarteko itunen erruz. Baina, aurretik gertakizun ugari izan ziren Ternuako ur aberatsetan non,euskaldunek arrasto handi bat utzi zuten. Triste da egungo euskal eskoletan ez sakontzea gure “anaiekâ€? zer egin zuten garai oparo haietan. Harro egoteko arrazoi bat dugu eta, aldi berean, aukera ezin hobea gure nortasuna indartzeko,inguruko marrazo handiek jakin dezaten gure bizkarrean istorio aberatsak ditugula. Europako balearen arrantzan aitzindari izan ginen. Jacques Cartierrek San Lorenzo ibaiaren bokalea begiztatu zuenean 1534an, lur haiek Canada izenarekin bataiatu zituen, euskaldunak han zeuden dagoeneko. Frantses nabigatzaileak San Lorenzoko golkoa esploratu zuenean, GaspĂŠko penintsulan gurutze bat jarri zuen eta bere aldarrikatu zituen lur berri horiek, Terre Neuve, Frantziarentzat. Han zegoela, beste aurkikuntza bat egin zuen: bertako uretan milaka euskaldun zegoen bakailaoaren arrantzan. Inork ez daki noiztik zeuden hango uretan. Batzuek diote, Ipar Ameriketako kostaldea Colon genoar abenturazale mertzenario ezaguna baino lehenago iritsi zirela; hala eta guztiz ere,

12


Espa単iako historiagileek teoria hau ezerezean uzten dute. (nola liteke euskaldun batek lur santu haiek aurkitzea?, aurkikuntza hura Espa単iari zegokion). 1497an, Giovanni Caboto nabigatzailea Bristoletik atera zen Indietarako bidea aurkitu nahian. Ternuako irlara iritsi zen, bost mende lehenago bikingoak saiatu ziren, baina Erik Gorriak kale egin zuen bere saiakeran. Caboto Itzuli zenean, ur haiek bakailaoz josita zeudela esan zuen.Nahikoa zen saski bat urperatzea tamaina handiko bakailaoak atera ahal izateko. Kondairek dioten ez bezala,Ternuako arrantza-lekua, urteetan euskaldunek sekretupean gorde zuten. Ternua hitzari lotuta, Patri Urkizuren bere Bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma izeneko liburuan 1798ko Ternuari buruzko bertso hauek azaltzen dira: PARTIDA TRISTE TERNUARA Anonimoa, 1798 Partitzean Ternuara, Untzia prest da belara. Berga haut dago arradan, Denbor-onaren paradan. Xuri garbi zeru gaina, itsasoak eder maina: Haize ona belarako, Denbor-ona partitzeko. Untzitik artilleria, Atean mandataria, Enbarg-hadi, marinela, Untziak dagian bela. Partitzen da marinela, Bihotzean triste dela; Gomendatzen Jainkoari, Adio, dio mainadari.

13


Adios, aita, adios, ama, Behar handiak narama: Neure buraso zaharrak, Zuen hasteko beharrak. Adios, neure emaztea, Esposa maite gaztea; Tristea dut partiada, Sekulakotz, beharbada. Alabainan goan behar naiz, Munduan biziko banaiz, Nik behar dut irabazi, Neurekin mainada hazi. Bizi beharrez bizia Benturatzen dut guzia, Bizi ustean hiltzera, Banoa irriskatzera. Itsasoak nau bizitzen, Hark berak nau ni izitzen, Bizi laburra emanen, Gero berak eramanen. Adio, neure haur xumeak, Seme alaba maiteak; Galtzen baduzue aita, Ama alarguna maita. Adio, neure haurrideak, Adio, etxeko jendeak, Otoitz nitaz Jainkoari, Dudan amorez gidari. Adio, aitak semeari, Adio, amak umeari, Adio bere emazteak Nigarretan haur gazteak.

14


Neure senar maite ona, Etxean behar gizona, Sekulakotz gal beldurrez, Adio, darotzut nigarrez. Jaunak dizula grazia, Salborik jende guzia, Arribatzeko bizirik Biaian irabazirik. Marinelen emazteak Ainitzak senar gabeak, Goizean dena senardun, Egun berean alargun. Marinelek mainadari, Mainadak marinelari, Adio erran eta parti, Mainada uzten nigarti. Burasoek seme ona, Esposak bere gizona, Haurrek ere bere aita, Ala galtzea min baita! Marinelak bizia motz, Guti sortzen zahartzekotz; Gehienak gaztetikan Badoazi mundutikan. Etxean beharrenean Kalte dadiketenean, Orduan galtzen gizonak Mainada, haz zaizte onak. Marinela partitu da Sekulakotz beharbada, Ainitz doaz sekulakotz, Hil berria etortzekotz.

15


EUSKAL BALEAZALEEK SORTU ZUTEN IPAR AMERIKETAN LEHENENGO JARDUERA INDUSTRIALA XVI. mendean, udaberriro, Ternuako hegoaldera eta mendebaldera, ehundaka itsasontzi euskaldun iristen ziren. Port-aux-Basques-eko parajeetan, Miarritz, Placentia, Portutxoa (portu txikia, gaur egun Port au Choix) eta Opor Portu ( gaur egun, Port au Port) ehundaka gizon lehorreratzen ziren, bertan kanpamentuak egiten zituzten, biltegiak, upelak eta labeak balearen gantza urtzeko. Balea bat ikusten zutenean, txalupa batez baliatuz, balearen atzetik joaten ziren, balea akabatu arte. Arpoilariak arpoia jaurtitzen zuen balearen biriketara edo bihotzera eta,horrela beste tripulatzaileek lantzak jaurtitzen zituzten. Behin ehizatua, itsasora gerturatzen zuten eta atoian eramaten zuten edo, bestela, itsasoan bertan zatikatzen zuten. Gantz geruza handiak ateratzen zituzten. Gantza labeetan urtzen zuten garai haietako erregai preziatuena lortzeko: kupel bale-olio batek 5000 euro balio zuen eta itsasontzi bakoitzak urtero 3000 kupel garraia zezakeen Euskal Herrira itzultzen ziren bakoitzean. Galeoi batek 15 edo 30 balea harrapa zezakeen urtero gehienera jota. Uda sasoian, 9000 pertsona bildu zitezkeen Ternuan, Labrador eta San Lorenzoko golkoan. Hala bada, Ipar Ameriketako aurreneko industria sortu zuten euskaldunek. San Lorenzo ibaiaren estuarioko leku askotan kokatu ziren Euskal Herriko arrantzaleak. Parks Canadako arkeologoek gutxienez XVI.eko hamabost kokaleku aurkitu dituzte eremu horretan sakabanaturik. Labradorreko Red Bay–en aurkitu dituzte aztarna gehienak, toki hori baleen migrazio bidea kontrolatzeko puntu estrategiko baitzen .Gaur egun, oraindik ikus ditzakegu balearen gantza preziatua urtzeko lortzeko erabiltzen ziren labeak. SALMA HUXLEY KANADIAR HISTORIAGILEA Salma Huxley aditu nagusietako bat da Kanadako itsas historian. Londresen jaio zen 1927an, eta haren bizitza Euskal Herriarekin dago lotuta senarrari esker. Alargun gelditu zenean, 1972an, Euskal Herrira etorri zen lau seme-alabekin. Erakundeen inolako laguntzarik gabe, ikerketa interesgarri bat hasi zuen Oùatiko artxibategietan. Handik urte batzuetara, 1977an, Red Bay badian aurkitu zituen euskaldunen aztarnak. Hango uretan hondoratutako untziak aurkitu zituen; adibidez, San Joan izeneko euskal baleontzia 1565. urtean hango uretan urperatu zena. Horretaz gain, Plazentzia izeneko herrian, XVI. mendeko itsasgizonen hilobiak, euskal etxeen arrastoak, zenbait lanabes eta bestelako tresnak aurkitu dituzte. Bestalde, arrantza haien joan-etorrietan kokatu beharko genuke azken aldian kanadan egin den aurkikuntza: Ron Williansonek eta bere taldeko arkeologoek aizkora bat aurkitu dute Huron herriko 1500. urte inguruko kanpamentu batean. Haien iritziz euskaldunek eramandakoa da eta Amerikako lehenengo burdina-aztarna izango litzateke.

16


Salmaren semeak, Michael Barkham, historiagilea baita ere, ikerketa honetan murgilduta, dokumentu garrantzitsuak aurkitu zituen. Haien artean, Hondarribiko Domingo de Luça arrantzalearen testamendua. Maria del Juncal itsasontzian joan zen Domingo de Luça Ternuara, bakailaotara, eta “gorputza gaixo eta burua gaitzik gabe” zuela idatzi zuen testamentua, testuak dioenez, jakinik laster hilko zela, Hondarribira itzuli gabe. Testamentuan, emaztea izendatu zuen oinordeko, Maria Martin de Aguinaga, eta Plazençian lurpera zezaten eskatu zuen, “hemengo hilak lurperatu ohi dituzten lekuan”. Horrez gain, hartzeko eta ordaintzeko zituen zorren zerrenda aipatzen zuen, esanez denak ez zituela gogoan baina zerrenda utzia zuela Hondarribian. 2013ko ekainean UNESCO erakundeak Kanadako Red Bay badia eta Euskaldun Baleazaleen aztarnak gizateriaren ondarea izendatu zuen.

TERNUAKO ETA LABRADORREKO INDIOEKIN IZANDAKO HARREMANAK

Bertakoekin lagun arteko zen gizarte bat sortu zuten, bertako mikmaq eta beothuk indioekin hain zuzen. Haiek euskaldunentzat lan egiten zuten sagardoaren eta ogiaren truke. Beste aldetik, dokumentuen arabera, XVI. eta XVII. Mendeetan, Ternuan, pidgin hizkuntza bat sortu zen, hizkuntza sinplea, euskara eta bertako hizkuntzak nahasten zituena. Garai horietan Europatik iristen ziren merkatariak eta misiolariak, bertakoek adesquidex (euskaraz adiskidea) terminoarekin agurtzen zituzten. Horretaz gain, beste hitz batzuk ere erabiltzen zituzten bertakoek, adibidez: gizon zuriei ania deitzen zieten (euskaraz anaia), haien altzek auriñak (oreina) izena zuten, asko adierazteko andia erabiltzen zuten, gizon bat kenona (gizona) zen eta alkandorari atoway (alkandora) deitzen zioten.

17


Europarrak, indioen hizkuntzak ikasi ahala, ohartu ziren hitz asko ez zirela bertakoak. Frantses batek igarri zuen, euskaldunek erabiltzen zituzten hitzak zirela eta horrela harimutur guztiak lotu zituzten. Argi dago,Ternuako indiarrek oso ondo zekiten euskaraz, euskaldunekin beren tratuak egiteko moduan, behintzat.Euskal arrantzaleek “zer moduz“ galdetzen zietenean, “apaizak hobeto!“ erantzuten zieten lagunkiro, nahiz eta gehienek apaiza zer zen ez zekiten.

18


EUSKAL TOPONIMOAK TERNUAN ETA SAN LORENZON

Leku-izenetan dugu beste adibide bat euskaldunen presentzia nabarmentzeko: Balen Badia, Barba-Zulo, Anton-Portu, Igarnatxoa, Etxaide-Portu, Burua-Xumea, Burua-Aundia, Uli-Zulo, Plazentzia, Baratxoa,Opor-portu, Portutxo, Badia-Aundia, Niganitz, Mingaiñ, Sagenai, Eskumiñak, San Joan… Badaude, bestalde, nahiz eta beste hizkuntzetan egon, oraindik ere euskaldunen orduko presentzia adierazten diguten izenak: Baye de Bizkaye, Port-aux-Basques, Baye-auxBasques, Exafaud-aux-Basques, Anse-aux- Basques, Les Escumins, Ile-aux-Basques… Toponimian ez ezik, bertokoen izenetan ere eragina nabaria da. Aipatzekoa da Saint-Pierre eta Mikeluneko uhartediaren armarrian ikurriña agertzen dela. Era berean, Red Bay-en euskal arrantzaleen museoa aurki dezakegu.

19


APAIZAK HOBETO ESPEDIZIOA

2006. urtean Pasaiako Albaola elkarteak antolaturiko itsas espedizioa izan zen. Ion Maia bertsolariak zuzendu zuen bidaia horren dokumentala. Beothuk izeneko txalupa batean Quebec-etik Labradorrerainoko 2000 kilometro eta 41 eguneko bidea eginez, sei euskaldunek eta Kanadako mikmac amerindiar batek XVI. mendeko euskal arrantzaleen bizimodua islatu zuten. Kanadako itsas arkeologoek Labradoreko uretan aurkitutako munduko balea-txalupa zaharrenarena kopia zen Beothuk txalupa, San Juan izeneko galeoiarekin batera hondoratu zena.

20


TERNUAKO AZKENEKO EUSKALDUNAK

Arestian aipatu bezala, antzinako arrantzale euskaldunak XVI. mendean iritsi ziren Ternuara balea harrapatzeko asmotan eta bertan bakailao multzo izugarriak aurkitu zituzten. XVIII. eta XIX. mendeetan Ternuako uretatik kanpo ibili behar izan zuten, indarrean ziren nazioarteko itunen erruz. Baina 1926an berriro ekin zioten lanari lur haietan. Pasaia zen porturik indartsuena, baina Ondarroatik ere irten ziren ontziak Amerika aldera. 60ko hamarkada izan zen bakailao-arrantzaren garairik hoberena Ternuan. Garai oparoak ziren euskal arrantzaleentzat. Bakailaoa harrapatzera 80 ontzi abiatzen ziren urtero Pasaiatik. Joseba Beobide 1966. urtean iritsi zen Ternuara. Joseba Pasai Donibaneko apaiza zen; ondoren, Saint-Pierre, Mikelune eta Saint John’s hirietan izan zen kapilau hainbat urtetan. Ternuan interprete lana egiten zuen gehienetan, Euskal Herritik joandakoei frantses eta ingelesarekin lagunduz. Nahiz eta denbora gehiena ontzian lanean pasatu, marinelek lurrean egun batzuk pasa behar izaten zituzten; bai medikuarenera joateko, bai erosketak egiteko… edozertarako behar zuten interpretea. Joseba 1990an bueltatu zen Euskal Herrira. Joan zenetik, dozena bat joan-etorri egin zituen Atlantikoa zeharkatuz. Bidaia bakoitzeko bederatzi bat egun ematen zituzten itsas erdian 60ko hamarkadan. Hainbat euskal arrantzale eta bertako emakume ezkondu zituen Ternuan. Berak dioenez , abizen euskaldunak ugariak dira Ternuako leku jakin batzuetan; adibidez, Saint Pierren bertakoen abizenen herenak euskaldunak dira. Detcheverry edo Tellechea abizenak barra– barra agertzen dira telefono–gida hartuz gero . Euskaraz zekien “azken gizona” ere ezagutu zuen lur haietan.

21


Gaur egun ez dabil euskaldunik arrantzan Ternuan, eta arrasto eskasak gelditu dira lur haietan. Dena dela, bada Orok bat folklore taldea, baita Zazpiak Bat pilotalekua Saint John’sen. Datu hauek guztiak eta beste asko biltzen dira Joseba Beobideren bizipenak oinarri hartuta Rosa Garcia Orellanek argitaratu zuen Hombres de Terranova. La pesca del bacalao 1926-2004 liburuan.

22


Bibliografia • BERNANDEZ, ENRIQUE, De Vascos e Islandeses en la Edad Media. • Wikipedia. • Euskalkultura.com weborria. • Berria egunkariko weborria. • Eitb.com weborria. • Galdraynning weborria.

23

Euskal herriko balea arrantzaleak  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you