Issuu on Google+

Goizeko bederatzietan ikastolara joaten gara amatxo edo aitatxorekin eta batzuetan amona edo aitonarekin. Berokia erantzi ,zintzilikatu eta mantala jantzi ondoren EGUNON!!! esanez, gelara sartzen gara. Bertan, andre bat dago gure zain, lehen ez genuen ezagutzen eta negarrez sartzen ginen baina orain badakigu nor den!!! Arantxa da!!! Pozik sartzen gara Arantxak muxu goxo bat ematen digunean egunon esateko, guri asko gustatzen zaigu mmmmm!!! Ondoren lanean hasten gara, eraiketa txokoan, liburutegian, matematika eta puzzle txokoan, etxe txokoan, plastika txokoan, psikomotrizitate txokoan. Gauza asko ditugu jolasteko, ukitu, ikusi, bota, hartu, kendu…gela guztia beteta egoten da. Arantxak abesten hasten denean “biltzera,biltzera…”,guk txintxo-txintxo biltzen dugu baina gero oso nekatuak sentitzen gara eta badakigu nola erlaxatu. Kaxa batean pelutxe txikitxo batzuk gordeta ditugu. LAN ASKO EGIN ONDOREN pelutxeak hartu eta erlajazio ariketak egiten hasten gara, arnasa sudurratik sartu tripa puztuz…uuuuuuuuuu!!!!!!!!!, eta ahotik atera aaaaaaaaaaaaaaaaa!!!!!! tripa hustu. Ummmmm!!!!!! Ze lasai gauden!


Lan asko egin ondoren atsedenaldia eta erlajazioa behar dugu